Uploaded on

Egape ikastolako 3.ziklokoek tailerrean eginiko aldizkaria. …

Egape ikastolako 3.ziklokoek tailerrean eginiko aldizkaria.
2013 azaroa

  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Be the first to comment
    Be the first to like this
No Downloads

Views

Total Views
89
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1

Actions

Shares
Downloads
0
Comments
0
Likes
0

Embeds 0

No embeds

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
    No notes for slide

Transcript

  • 1. EGAPE_TXO! 2 EGAPE IKASTOLA 2013-14 3. ZIKLOA PRENTSA TAILERRA 1
  • 2. ALBISTEA K MOTZEA N... PANTALLAS AMIGAS 2013ko urriaren 28an Pantallas Amigaseko bi neska etorri ziren 6. mailako ikasleengana, gaur egun internetek izan ditzazkeen arriskuak erakusteko. Hiru bideo erakutsi zizkiguten. Arratsaldean, berriz, ikastolan gelditu ziren gurasoei erakusteko eta haiekin hitz egiteko gai interesgarri honen inguruan. Oso ondo pasa genuen!!!!!!! Zerbait ikasi genuen!! AURKIBIDEA EUREKA ZIENTZIA MUSEOA ALBISTEAK MOTZEAN 2 KIROLAK 3 NOLA ESERI BEHAR GARA? 4 ZERNOLA.NET ORRI INTERESGARRIA 5 ESPAZIOKO BERRIAK 6 KIROLARI HAUEK EZAGUTZEN? 7 LIBURUTEGIKERIAK 8 FILMAKMUSIKA 9-10 ELKARRIZKETA: Julen Loitegi 11 BERTSOLARI TXAPELKETA 12 TXISTEAKASMAKIZUNAK 1314 DENBORA2 PASAK 1516 Azaroaren 13an Eureka Zientzia museora joan ginen. Nerea, Alex, Leire, Juan Luis eta Ana irakasleekin autobusa hartu eta abiatu ginen, ez ginen sartzen denok elkarrekin, eta bi bidaietan joan ginen. Museora iristean lehenik pelikula bat ikusi genuen “Kartoizko suziriaren sekretua” oso interesgarria izan zen. Geroago tailerrak egin genituen. 6. mailakoei Pha eta dentsitatea erakutsi zizkiguten. 5. mailakoei, presio atmosferikoa, eta eguraldiari buruz hainbat esperimentu egin zizkiguten. Bukatzean, bisita gidatua egin genuen eta La2-eko batzuk grabatu gintuzten batzuei. Gero bazkaltzera joan ginen eta bukatzean museoko bisita librea egin genuen. Oso ondo pasa genuen!!!! ANTZERKI FORUM Urriaren 31n Antzerki foruma ikusi genuen. Antzerki txiki bat zen, ikasle batzuen gorabeherak harremanetan azaltzen ziren. Antzerkia bukatu ondoren paper zahar batean idatzi genuen zein izan zen gehien gustatu zitzaigun antzerkiko zatia. Eta azalpenak eman genituen denok, banan-bana. Antzerkia ikusi ondoren jolas ordura joan ginen. Itzuli ginenean tailer bat egin genuen eta bi taldetan banatu ginen A eta B. Tailerretan ikasi genuen arazo bat geneukanean azkar moztu behar genuela, handiagoa ez egiteko. ALLENDE ETA AMAIA
  • 3. ERREALA ETA TXAPELDUNEN LIGA ERREALA VS MANCHESTER Duela bi aste, Errealak partidoa eduki zuen Manchester United-en aurka.0-0 geratu ziren. Partidua Txapeldunen Ligaren barruan kokatu zen. VS Erreala ez doa oso ondo Champions-en eta bolada hori hobetzen saiatu behar du, geratzen zaizkion bi partidatan. Bi partidatatik bakarra galtzen badu lehiaketatik kanporatuko da. HURRENGO PARTIDA Ukrainian izango dute. Errealaren afizio guztiaren partetik, errealari ☺ 3 ☺ ☺ zorte ona opa diogu!!! ☺ ☺ BEÑAT ETA UNAX
  • 4. NOLA ESERI BEHAR GARA? Ordenagailuaren aurrean, ikasgelan, sofan... edonon gaudela ere, modu askotara eser gaitezke: zuzen, erdi-etzanda, hankak gurutzatuta... baina, ez dio berdin nola esertzen garen. Pentsa daiteke gure izateko eraren arabera esertzen garela modu batera edo bestera. Hau da, alperra etzan egiten dela. Eta oso seguru sentitzen dena zuzen esertzen dela. Baina alderantziz ere gertatzen da, bai horixe! Hori ondorioztatu dute Ohioko Unibertsitateko ikertzaile batzuek. Esperimentuan, ordenagailu aurrean lau modutara esertzeko eskatu zieten ikasleei: zuzen, bularra ateraz, gorputza aurrerantz erortzen utzita eta belaunei begira. Horrela zeudela, galderak egin zizkieten. Bada, erantzunetan, beren buruari buruz askoz iritzi hobea azaldu zuten zuzen eserita zeudenek gorputza aurrerantz erortzen utzita edo belaunei begira eserita zeudenek baino. Horrenbestez, besteek zutaz iritzi ona izateko bakarrik ez, zure buruarekin konfiantza izateko ere ona da zuzen esertzea. Eta bizkarreko minik ez izateko ere bai, noski.Horrenbestez, besteek zutaz iritzi ona izateko bakarrik ez, zure buruarekin konfiantza izateko ere ona da zuzen esertzea. Eta ez izateko bizkarreko minik noski. LUCIA ETA UXUE 4
  • 5. Zernola. Net-en joko oso interesgarri eta diberrtigarriak daude, GAINERA PILO BAT!!!! Adibide batzuk jarriko dizkizuegu: txalupa, jo eta jo, saltoka… Zernola .net-en esperimentu interesgarri batzuk ere ba daude Adibidez: Jogurtak, disoluzioak, bozgorailuak.,platanoaren puzkerra puxikan… Horiek dira esperimentu batzuk. Zernola.net-en gurasoekin ere jolastu dezakezu. Kontuz, gu inbaditzera datoz!, ardiei ilea moztea, nola esertzen zara?, burua zulotik baietz eta mailu-marrazoaren buruaren miserioa jolasekin. BAI ORRI INTERESGARRIA!!! JOSEBA ETA IMANOL 5
  • 6. WIKIPEDIAtik hartuta Espazioko zaborra Lurraren inguruan orbitan dauden gizakiek sortutako gauzaki multzoa da, dagoeneko inolako erabilerarik ez duena. Espazioko zaborra unibertsoa eta batez ere Lurraren orbita zikintzen duten giza hondakinek osatzen dute. Satelite eta espazio ontzietatik askatutako objektuak baitira. ARRISKUA Zabor hau oso arriskutsua da, izan ere abiadura handian ari dira biraka Lurraren inguruan, 25.000 kilometro segundo inguruan, batzuk azkarrago eta beste batzuk mantsoago. JATORRIA Iparramerikarren misilen kontrako radar-sistemak orbitatzen ari diren 6.000 objektuak segitzen ditu. Txikiak izanik ere, 30.000 km/h inguruko abiaduraz higitzen direnez astronautaren jantzia honda dezakete. Gravity pelikulak espazioko zaborraren ondorioz astronauta batzuk izaten duten istripua kontatzen du…Ryan Stone doktorea(Sandra Bullock) bere lehenbiziko espazio bidaian Hubbe espazioko espaziuntzia konpontzen ari da. Bidai horretan beste espazio gizon-emakumeen artean Matt Kowalsky (Gorge Clooney) komandate beteranoa dago, bietako batek ere zein arrisku datorren ez dakielarik: suntsitutako satelite eta espazio-estazioez osatutako zabor euria abiadura handian gainera datorkie, euren Explorer espaziuntziarekin talka egin, euren kideak hil eta biak espazioan erabat bakarrik geldituko direlarik.Lur azaletik 600 kilometro garaierako orbitan esekita, inorekin harremanetan jarri ezinik, Stone doktoreak eta Kowalsky komandanteak etxera bizirik itzultzeko konponbidea topatu beharko dute. Eta laster egin beharko dute, euren oxigenoa agortzen baitoa eta aurreko zabor ekaitza berriz ere gainera baitatorkie. 6 LUKEN ETA KAIA
  • 7. Ezagutzen al dituzu kirolari hauek? SEBASTIAN VETTEL Sebastian Vettel (Heppenheim, Alemania, 1987ko uztailaren 3a - ) 1 Formulako gidari alemaniarra da. 2007an debutatu zuen 1 Formulan BMW Sauber taldearekin, Estatu Batuetako Sari Nagusian hain zuzen eta Robert Kubicari ordeztuz. 19 urte eta 349 egun besterik ez zituen eta horrenbestez, 1 Formulan debutatu duen bigarren piloturik gazteena da gaur egun, Mike Thackwellek baitauka marka hori. 2007ko uztailaren 31an BMW Sauber taldeak Toro Rossora joaten utzi zion Scott Speed pilotuari ordezteko. Ospetsua da karrera asko irabazi dituelako eta formula 1-eko gidari gazteenetakoa delako. CARLOTA CIGANDA Carlota Ciganda 1990-eko ekainaren 1-ean jaio zen Larraintzarren (Nafarroan), eta orain 23 urte ditu. 1,73 m ditu eta Euskalduna da. Golflaria da, garrantzitsua da, mundu mailako emakume golflarien artean izena eta ospe handikoa da. Poliki-poliki aurrera egin du eta sari asko irabazi ditu. Etorkizunerako oso ondo ikusten da golflari bezala. ANDER GRAJERAS ETA ERIK 7
  • 8. LIBURUTEGIKERIAK... Kaixo berriro irakur zaleok: Galdera batzuei zaila da erantzutea; esate baterako idazle bati galdetzen diotenean, berak idatzitako liburuen artean zein duen gogokoena, argi dago galdera horrek estu eta larri uzten duela idazleak. Idazle batentzat liburuak bere seme-alabak dira. Zer esango luke ama batek, galdetuez gero zein den berak duen seme-alabarik gogokoena. Erantzun zaila benetan. Ezinezkoa. Kasu berean aurkitu dut nire burua zuei liburuak gomendatzerakoan. Liburu bat gomendatzen denean, erabaki bat hartu behar da eta erabaki horretan beste gogoko liburu batzuk baztertuta gelditzen dira. Horregatik, zuengana jo dut laguntza eske: hiru ikasle aukeratu ditut, adinaren arabera (6. Maila, 4. eta 2. mailakoak) eta hona hemen haiek gomendatzen dizkizueten liburuak: Maria Muro Vaquero, 6. Maila NUR ETA DORTOKEN UHARTEA Oraingoan NUR eta bere lagunak Txinako hegoaldean dagoen Hainan uhartera joango dira oporretan. Han dortokentzako ospitalera joango dira eta abentura zoragarriak biziko dituzte itsastarren artean eta dortoka espezial bat ezagutuko dute. Oso ondo pasako dituzte oporrak Haianen. Oso liburu interesgarria da eta batez ere itsasoa gustatzen zaienentzat gomendatuko nieke. Arixen Unanue Usabiaga, 4. Maila RITA ETA HILOBI-LAPURRAK Rita Egiptora joan da oporrak pasatzera. Nahi gabe, lapur talde batekin topo egingo du eta elkarrekin joango dira, Ritaren osabaren aurkitu nahi duen altxor baten bila. Nire ustez, oso istorio polita da. Misterio asko ditu eta abenturak ere bai. Behin irakurtzen hasita, ezin zara gelditu, jakin nahi duzulako gero zer gertatuko den. Laida Egaña Egaña eta Ihintza Manterola Garmendia, 2. Maila BETIKO Animalien familia batean senide bat —azeria— hil egiten da. Hasieran, familia horretako gainontzeko animaliak ( igaraba, satorra, eta erbia) izugarrizko tristura eta pena sentitzen dute, baina pixkanakapixkanaka pena hori irribarre bihurtzen joaten da beren oroimenean betiko geratuko dela pentsatzen dutenean. Liburua asko gustatu zaigu eta marrazkiak ere bai. Beno lagunok, ikasle hauek gomendatutako liburuekin jakin mina piztu bazaizue, badakizue, etor zaitezte liburutegira eta goza ezazue irakurriz. BERENGARIO 8
  • 9. EUSKAL MUSIKA: URGATZ Urgatz talde Bermeotarra 2011. urtean sortzen da Xabi Ojinaga (ahotsa), Unai Arostegi (gitarra), Asier Allika (gitarra), Unai Renteria (baxua) eta Asier Renteria (bateria) partaidetzat dituelarik. Denpora laburrean taulagainera igotzeko bezain beste abesti batu ondoren, hiruzpalau kontzerturi esker eman zituen lehen pausuak talde Bermetorrak Busturialdean. Herriko plaza, gaztetxe zein itsasertzean emandako kontzertu hauek motibatuta, beraien lehen proiektuan lanean hasiko dira. ANE ETA ANDER GOIKOETXEA 9
  • 10. ZINEA UN PEZ FUERA DEL MAR Pup marrazoa eta bere laguna Julius marrazoa beldur bizi dira legez kanpoko ehiztariek beraien arrautzak koralezko arrezifetik lapurtzen baitituzte.Pup marrazoa adorez betetzen da eta arrautzak babestera aterako da 93 minutu irauten ditu pelikula honek . EPIC EL MUNDO SECRETO Nerabe batek bere aita zientzilariarekin ez du harreman Inc.. Hori moldatzeko aitak aipatzen dio basoan bici den zibilizazio ezezagun eta harrigarri bat dagüela. Neskak ez dio sinisten bertara eraman izaten den arte... ANE ETA ANDER GOIKOETXEA 10
  • 11. ELKARRIZKETA: JULEN LOITEGI Julen, aurten, Uruguayn izan da pilotan jokatzen. Hango esperientzia kontatu digu. Zenbat urtekin hasi zinen pelotan? 8 urterekin. Nola gustatu zitzaizun pelota? Momentu hartan pelotan ume asko ibiltzen ginelako, beti da futbola baino gehiago gustatu zaidalako. Noiz izan zen zure lehenengo partida? Gogoratzen al duzu emaitza? 10 ,9 urterekin. Irabazi egin nuen Alkizan (Gipuzkoan) Zer pentsatu zenuen?Gustora sentitu nintzen irabazi nuelako Zer sentitzen duzu irabaztean? Zer inpresio? Gustora sentitzen naiz. Zer sentitzen da galtzean? Amorrua. Zer sentitzen da pelotari gaizki ematean? Min handia. Zeinekin jokatzen duzu? Eta entrenatu? Mikel Imazekin.Urnietan. Errazak al ziren Uruguayko partidak? Zein errezena? Ez. Frantziarren aurka partidu gogorra jokatu nuen, azkenean lau tantoz galdu nuen eta okerrena berak horrela irabzi zuela , amorru handia eman zidan Uruguaykoaren kontra zailena izan zen. Zure etsaiak onak al ziren? Batez ere frantziarra , baina, mexikarra ondo moldatzen zen. Zer moduz Uruguayen ? Zer gustatu zitzaizun gehiena ?Ondo , baina nire maila partidu bakarrean bakarrik erakutsi izanak amorru handia eman zidan. Nolakoak ziren hango frontoiak? Eta hango jendea? Hemengoen antzekoak. Atsegina, beti galdetzen ziguten ea zer egin genuen . Etortzean zer sentitu zenuen ? Poza, familia eta janariaren aldetik. Partida baina lehenago urduri al zinen ? Bai, aurreneko partidan batez ere. Eta ikasketetan, zer moduz? Zer ikasi duzu?Ondo, gustura.Goi mailako automozio zikloa ikasten dut. Eskerrikasko Julen gure galderak erantzuteagatik. Zorte on zure kirol bizitzan!!! XANET ETA UNAI 11
  • 12. ELIZONDON ARITUKO DIRENAK DONOSTIAN ARITUKO DIRENAK M AULE -L EXTARRE N ARI- TUKO DIRA EZAGUTZEN AL DITUZU? IZENAK JAKINGO AL ZENITUZKE? Eta BEC-en nor izango da? Animo ALAIA!!!! JONE 12
  • 13. TXISTE ETA ASMAKIZUNAK Gizon bat txori dendara sartu zen eta loro elebiduna eskatu zuen. Dendariak hanka bakoitzean soka bana zuen bat erakutsi zion. - Ezkerreko sokatik tira eginez gero, euskaraz hitz egingo dizu –azaldu zion saltzaileak- eta eskuinekotik tira eginez gero, katalanez. • Aizu, eta bietatik batera tira egiten badiot? –galdetu zion bezeroak. - Zozoa halakoa! Lurrera joango naiz mokoz aurrera!– erantzun zion loroak. KAR, KAR, KAR, KARKAR, KAR, KAR, KARKAR, KAR, KAR, KAR Lelo bat izozki denda batean sartu da eta esan dio izozkigileari: - Emango didazu izozki bat mesedez? - Zer zaporezkoa? - Berdin zait, erori egingo zait. KAR, KAR, KAR, KARKAR, KAR, KAR, KARKAR, KAR, KAR, KAR PATXIKU BERE IKASKIDE BATEKIN: -ALAZNE, ETA ZU NON JAIO ZINEN? -NI GURASOEN ETXEAN. ETA ZU? -NI? OSPITALEAN. -ZER DELA ETA? GAIXORIK AL ZEUDEN EDO... UXUE ETA LUCIA 13
  • 14. Ea gai zaren asmatzeko... Amak bi ditu aitak ere bai, semeak bat ere ez eta alabak hiru. Zer da? 2. Botilaren muturrean naukazu eta ezinezko da edatea, baina ni askatzeko hobe duzu bi ezpainak ongi ixtea. 3. Kobazulo hori beti dago hezea, hesi zuriz inguratua han bizi da herensugea 4. Bi ama eta bi alaba, ondo zenbatzen baduzu, ez dira lau, hiru baizik. Badakizu nik esan gabe? 5. Ez da ugazaba, ezta aberatsa ez da zalduna, ezta ezaguna, halere beti ibiltzen Erregea baino lehen LUCIA ETA UXUE 14
  • 15. DENBORAPASAK SUDOKUA: AFGANISTAN AUSTRALIA LETRA-ZOPA: BANGLADESH BURUNDI ERITREA ETIOPIA LIBERIA LUXEMBURGO MONGOLIA MOZAMBIQUE SWAZILAND TOKELAU 15 JOSEBA ETA EMANOL
  • 16. MARGOTU EZZU ORRIA ZURE GUSTURA 16