1. Wordpress, kazetarientzat
Content Management System (CMS) bat dugu Wordpress.com. Blog-en
kudeaketa du honek oinarri. PHP eta MySQL-n garatua dago eta General
Public License, delakoaren lizentziapean.
Matt Mullenweg-ek sortua da, eta esan bezala, mundu osotik blogak edota
web orrialdeak kudeatzeko aukera ematen digun programa litzateke. Blogger-
ekin batera, ospetsuena dugu hau, sarean.
Blogak dira gaur egun, kazetaitzaren oraina eta gerokoa. Hauexek dira,
kazetaritza herritarraren esku dauden tresnak. Bakoitzak bere mezuak lau
haizeetara zabaldu ditzan, hauexek ditu tresna baliagarriak.
Marka propioa izatea, blog pertsonala eraikitzea, erraza da oso, eta doakoa.
Behin izena emanez gero (edozein izan daiteke, bai eta zure goitizena ere),
zure gogoa eta grinaren araberakoa izango da idatzien kalitatea.
Kazetaritza herritarra da bloga:
Erraz, azkar eta eroso sor
daiteke marka propioa;
idatzi, partekatu!
2. Bigarren irudia izango litzateke hasera. Hau da, sarrera (idatzi), komentario
edota blogarekin zerikusi zuzena duten beste edozein gauzaren agertokia.
(Ikusi screencast-a).
Wordpress.com gunearen barruan, bestalde, eta bakoitzaren blog propiotik at,
badaude kazetari orori interesatu beharko litzaizkiokeen atalak. News gunea
da, hain zuzen, horietako bat. Bertan, beste blogarien kontakizunak, albisteak
edota erreportajeak izango ditugu ikusgai. Horixe dugu kazetaritza parte
hartzailea, herritarra.