IES San Adrian BHI
GAIA
MATERIA
FILOSOFIAREN HISTORIA
D.B.H. 1
E.S.O. 1
BATX.1 BATX. 2
X
SAILA
DEPARTAMENTO
FILOSOFIA
ASTE...
antolatzeko estrategiak garatzea, bai eta diskurtsibotasun razionaleren azterketa kritikoa eta
norberaren pentsamoldea adi...
du sistema handiak eraikitzeko helburua industri iraultzak eta iraultza informatikoak eragindako
mundo konplexuaren arazo ...
• Norberak arazoaren aurrean daukan jarrera identifikatzea.
• Norberak egindako lana ahoz azaltzea.
• Eztabaidetan parte h...
Dekretuan oinarrian dauden printzipio metodologikoak aipatuko ditugu. Printzipio horiek garrantzi
berezia dute Filosofian,...
4. Testuen iruzkinak jakiten egiteko ariketa eta etxeko lanak.
5. Klasean egindako elkarrizketetan ikaskideen iritziak.
Ha...
4. Aztertutako interpretazio filosofiko desberdinak euren garapen historikoaren prozesuko guneen
arabera antolatu eta denb...
AURREKO IKASTURTEKO GAINDITUGABEKO BERRESKURAPEN SISTEMA
Maiatzean azterketa bat egin beharko du aurreko ikasturteko gaind...
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

Filosofiaren historia: programazioa (luzea)

1,882 views

Published on

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
1,882
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
435
Actions
Shares
0
Downloads
15
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Filosofiaren historia: programazioa (luzea)

  1. 1. IES San Adrian BHI GAIA MATERIA FILOSOFIAREN HISTORIA D.B.H. 1 E.S.O. 1 BATX.1 BATX. 2 X SAILA DEPARTAMENTO FILOSOFIA ASTEKO ORDUAK 3 Iraupena 85 ordu 1 ARLOAREN HELBURUAK Filosofia II edo Filosofiaren Historiak gizakiareneta honen munduaren inguruan egindako gogoeta- multzoa biltzen eta azaltzen du, errealitatea bere osatasunean razionalki eta kritikoki ulertzeko eta giza ekintza maila indibidualean eta kolektiboan kokatzeko ahalegin progresivo gisa sortu zireneko garai historikoetan kokatuz. Zentzu horretan jakintza gai hau Batxilergoan egoteak, lehen kurtsoko Filosofiarekin batera, haren jarraipen eta osagarri izanik, etapa honetan lortu nahi den heldutasun intelektual eta giza heldutasunerako funtsezko bultzagarria izan nahi du, ikasleei zenbait gaitasun orokor eta berezi emanez, hain zuzen ere gero egingo dituzten ikasketetarako eta egungo munduan subjektu aktibo gisa bizitzeko derrigorrezko izango zaizkienak. Jakintzagai honek laguntza handia emango die ikasleei egungo munduko eta mundo honetan eragina izan duten aurrekariak eta faktoreak aztertu eta kritikoki baloratzeko gaitasuna lor dezaten. Horrela, erantzukizunez eta autonomiki ihardutea ahalbidetuko dien heldutasun personal, social eta morala lortzeko oinarriak izango dituzte, gizarte-ingurunearen garapen eta hobekuntzan solidarioki parte hartzeko. Jakintzagai honek ikasleek ondorengo gaitasunak gara ditzaten lagundu behar du: 1. Testuetako arazo filosofikoak hauteman, haiei buruzko informazio egokiaz lortu, aztertu, interpretatu eta kritikoki baloratzea, sortu zireneko historia, gizarte eta kultur testuinguruan kokatuz. 2. Historian zehar izan diren filosofi, teoria eta korronteen arteko harremana ulertzea, arazoak eta/edo irtenbideak planteatzeko moduan antzekotasun eta desberdintasunak aztertuz eta egungo pentsamenduarekiko ekarpena baloratuz. 3. Gizakiak filosofía-gogoetan etengabe izan dituen oinarrizko galdekizunen esanahi eta garranztia onartzea, bai eta lehenaldiko filosofía-irakaspen eta eztabaiden garrantzia ere gaur egungo munduan. 4. Bestea (testua edo solaskidea) guztiz ulertzeko beharraz jabetzea, norberaren ikuspegia eta eztabaida teoriko emankorra garatzeko aukeraren baldintza gisa, besteen iritziekiko jasankortasun eta errespetuzko jarrera garatuz, gure aniztasun ideologiko eta kulturala positiboki bereganatuz. 5. Norberaren pentsamendua eta landutako egileen pentsamendua ahoz zein idatziz adierazteko estrategiak garatzea, ikuspegi filosofikotik garrantzitsua den informazioa jaso, aukeratu eta 1
  2. 2. antolatzeko estrategiak garatzea, bai eta diskurtsibotasun razionaleren azterketa kritikoa eta norberaren pentsamoldea adieraztekoak ere. 6. Inguruko kultur testuinguruan norberaren jarrera ideologikoa zehaztea eta lantzea, pentsamenduaren historiaren oinordeko bezala, gogoeta eta balorazio kritikoa azpimarratuz. 7. Arazoak aztertzerakoan adimen-zorroztasuna baloratzea, bai eta dogmatismoaren ata fanatismoaren aurrean ideiak adierazteko eta elkarrizketa razionalak garatzeko aukera ematea eta gizakiak dituen oinarrizko arazoen aurrean ematen diren erantzunen aurrean errespetu eta tolerantzia agertzea. 8. Gizakiak bere ahalmen razional guztiak erabiltzeko duen gaitasuna baloratzea, bai gai filosofiko garrantzitsuen aurrean bai horiek planteatzeko eta aztertzeko orduan. 9. Diskurtso filosofikoan eman diren kontzeptualizazio bereizgarri edo baztertzaileak kritikoki epaitzea, hala nola, androzentrismoa, etnozentrismoa eta abar. 2 IAZKO MEMORIAREN JARRAIPENA Baliabide digitalak bultzatuko ditugu klasean, batez ere, ikasgaiaren bloga. 3 EDUKIAK / CONTENIDOS KONTZEPTU EDUKINAK 1. NUKLEOA: ANTZINAKO FILOSOFIA Platon, Aristoteles edo antzinate klasikoko filosofia-eskola garrantzitsuren bat galdekizun hauetako batzuk nola aztertu ziren azaltzeko baliagarri izan daiteke, hala nola, pentsaera razionalaren eraketa, natura eta errealitatearen gaia, bizitza zoriontsua eta desiragarria edo polis-a antolatzeko modua. 2. NUKLEOA: ERDI AROKO FILOSOFIA Hiponako Agustin, P. Abelardo, Averroes, Akinoko Tomas, Ockhameko G. Edo beste batzuen testuren bat aztertzea baliagarria izan daiteke arrazoia, fedea eta autoritatea, Jainkoaren eta munduaren sorkuntzaren arazoa, etika eta boterea, zuzenbidea eta justicia, eta abar bezalako arazoak astertzeko. 3. NUKLEOA: FILOSOFIA MODERNOA Filosofia Modernoaren baitan XVI-XVII. mendeetan agertu eta garai horretan bere buruaren eta gizakiarengan eragina duen galdekizun ororen oinarri izateko helburua duen eta arrazoi gisa garatzen den arrazoi autonomoaren kontzeptu berria sortze eta sendotzearen galdekizun nagusia aztertu beharko da. Descartes eta Spinozaren filosofia-sistema arrazionalistek, Locke eta Humeren filosofia enpiristek, Kanten filosofia kritikoak, edota Kanten ondorengo filosofia idealistek garai honetako arazoen garapena eta egungo pentsaeran duten eragina irudika dezakete. 4. NUKLEOA: XIX. MENDEKO FILOSOFIA ETA EGUNGO FILOSOFIA XIX. mendeko ikuspegi orokor bat azaltzean, jarrera desberdinak izan direla ikusiko dugu: J.S. Mill, Marx edo Nietzsche, bakoitza bere ezaugarri propioekin, hiru egile desberdin ditugu eta hirurek eman dute azalpen edo erantzun bat pentsamenduak bizi duen krisialdiaren aurrean, zalantzan jarritako errealitatea nolabait berreraikitzeko. Egungo filosofia-pentsaerak, XX. mendeari bakarrik dagokionez, jarrera eta jokabide filosofiko desberdinen sorrera eta garapen asko aurkeztea du ezaugarri; gogoeta filosofikoak mailaka baztertzen 2
  3. 3. du sistema handiak eraikitzeko helburua industri iraultzak eta iraultza informatikoak eragindako mundo konplexuaren arazo esanguratsu jakinen azterketari ekiteko. Garai honetako ezaugarriak azaltzeko egile eta korronte filosofiko asko erabil daitezke: Wittgenstein, Heidegger, Ortega. Programazio ofiziala aurrekoa izanik eta ikasgaiaren zailtasunak ikusiz, ikasleen ulermena indartzea garrantzitsua dela uste dugulako, ikasturte honetan ikusiko ditugun auto eta testuak hauek izango dira: 1. Ebaluaketan: • Platonen filosofia eta “Politeia” (Errepublika), VII. Liburua, VIII-XII atalak izan ezik. • Hiponako Agustin: “Bizitza zoriontsuaz”, II. Atalaren irakurketa. 2. Ebaluaketan: • Descartes eta “metodoaren diskurtsoa” (II. eta IV. Atalak). • Marx eta “Alderdi komunistaren manifestua”. 3. Ebaluaketan: • Wittgenstein eta “Etikari buruzko hitzaldia”. Ebaluaketa bakoitzean autorearen testuinguru historiko filosofikoa eta planteatutako arazoek zelako gaurkotasuna duten ere aztertuko da ikasleek iritzi kritikoa egiteko baliabideak izan dezaten. PROZEDURAZKO EDUKINAK Testua ulertzeari dagokionez: • Testuan planteatutako arazo orokorra eta testuan jorratzen diren alderdiak hautematea. • Filosofiako hitz berezien esanahiaren analisi eta definizioa. • Testuaren azalpen-egituraren identifikazioa, kontzeptu esanguratsuak, hauen harremanak, lagungarri gisa erabilitako argudioak eta datuak. • Testuan erabilitako hitz sexista edo diskriminatzaileak identifikatzea. Informazioaren trataerari dagokionez: • Informazio-iturri desberdinak erabiltzea. • Aztertutako testuarekin eta arazoarekin lotutako informaziorik egokiena hautatzea. • Laburpenak, eskemak, fitxak eta kontzeptuzko mapak egitea. • Informazioaren antolakuntza eta norberaren eta taldearen lana planifikatzea. Testuaren interpretazioari dagokionez: • Testuaren interpretazioa egilearen eta garaiaren informazioaren argitan. • Testuko eta egilearen proposamena beste jarrera eta teoriekin alderatzea. • Suposamendu inplizitu edo esplizituen kritika, besteren artean testuan azaldutako pentsaeraren izaera androzentrikoarena, halakorik badago. • Testuko argudioen sendotasuna eta koherentzia ebaluatzea. • Egungo pentsaeran indarrean dauden arazoaren alderdiak identifikatzea. 3
  4. 4. • Norberak arazoaren aurrean daukan jarrera identifikatzea. • Norberak egindako lana ahoz azaltzea. • Eztabaidetan parte hartzea, norberaren jarrera modu arrazoituan azalduz. • Testuaren zentzua, interpretazioa eta balorazioa idatziz azaltzea. • Laburpen-lanak egitea. • Gai bati buruzko lan monografikoak egitea aurkezpen-arau formalak errespetatuz. • Testuko gairen bati buruzko idazlan edo saio laburrak egitea. • Ahozko eta idatzizko hizkuntza ez sexista erabiltzea. JARRERAZKO EDUKINAK Diskurtso filosofikoari dagokionez: • Lehenaldiko arazo filosofikoekiko interesa, pentsaerak ulertu eta egungo mundua eta norberaren ideia eta balioak balioesteko. • Pentsaera filosofiakoaren Historiak egungo mendebaldeko kulturaren sorreran izan duen ekarpena balioestea. • Teoria eta sistema filosofikoekiko jarrera kritikoa garatzea, haien historia eta kulturazko oinarriak, gizarteko zeregina eta eman daitezkeen gizatalde betzuenganako bereizkeriazko jarrerak hautemanez (atzerritarrak, esklabuek, emakumeak, etniak, haurrak, zaharrak, sinesmenak …). Filosofia egiteari berari buruzkoak: • Norberaren jarrera hauteman, heldu eta sendotzeko interesa. • Jakinmin intelektualagatik eta argitasun, zorroztasun eta zehaztasun kontzeptual eta lexikoekiko zaletasuna. • Norberaren lanetan originaltasuna, sormena eta pentsamendu pertsonala bilatzeko interesa. • Norbanakoaren eta taldearen ekintzaren arauketan gogoeta razionalaren balioaz jabetzea. • Taldeko lanean aktibiki parte hartzea. Komunikazioari dagokionez: • Ideien askatasunez aurkeztu ahal izatea defendatzea, norberarenetatik desberdinak direnekiko errespetuzko jarrerak garatuz eta dogmatismo, fanatismo eta jasankortasun eza agertzen dutenak baztertuz. • Bestea guztiz ulertzea eta haren pentsaera objetiboa interpretatzea eragingo duten jarrera dialogikoak garatzea: entzuteko jarrera, besteen lekuan hartzea, argitasunak eskatzea, ideiak alderatzea, eta abar. • Idatzizko lanen aurkezpen zuzena balioestea, bai eta ondorioen ahozko aurkezpena ere. 4
  5. 5. Dekretuan oinarrian dauden printzipio metodologikoak aipatuko ditugu. Printzipio horiek garrantzi berezia dute Filosofian, bertan ikasketa esanguratsua, ikasgairekinb loturik doan ezaugarri gisa azaltzen baita. Esanguratasun hori bideratzen duten alderdiak hurrengo hauek dira: • Parte hartze printzipioa, gogoeta filosofiko prozesuan parte hartze zuzen gisa ulertua, ideiak emanez eta, pixkanaka, curriculuma osatzen duten diziplina desberdinetan jasotako ezagutzak sartuz. • Ikasketen eraikuntza printzipioa. Gogoeta, ezagutzako egitura berean norbereganaketa berriak sartzeko eta planteamendu pertsonalen eta ikasketa berrien artean ahalik eta erlazio kopuru handiena ezartzeko aukera emango duten aurre esperientzietan eta ezagutzetan oinarritu behar dela esaten duena. • Motibazio printzipioa. Planteatzen diren arazo filosofikoak gaur egungo testuinguru historikotik hartuak izan beharko dira, eta gazteen interesa pizten duen gatazkak izan behar dituzte oinarritzat, gazteek beraiek dituzten esperientziatik landu ahal izateko. • Malgutasun printzipioa, arazoen planteamenduari, edukien sekuentziatzioari eta eskolako komunitateko kide desberdinek hezkuntza proiektuari egiten dizkieten ekarpenen artikulazioari eta sartzeari buruzkoa, aipaturiko hezkuntza proiektua, haren hartzaile izango diren ikasle taldeei egokitu ahal izateko. Alor honetan egin beharreko lana gogoetaren eta pentsamendu kritikoaren garapenera bideraturik egon behar da. Horrela, eta aurreko printzipioen isla bezala, ikasgelako taldearekin burutuko den arazoen, egileen eta testuen azterketari aurre egin ahal izateko, hurrengo punto hauetan planteaturik egon beharko da: 1. Autoreak planteatzen dituen arazoen gaurkotasuna aztertzea eta egunean ematen zaizkion konponbideak kritikoki ikustea. 2. Autore eta sistema filosofikoaren azalpenak klasean modu argian ematea, bestela ulertezina litzateke testu irakurketa. 3. Testuen irakurketa eta ulermena autorearen sistema filosofikoa kontuan izanik. Lorturiko datuen antolakuntza (laburpenak, eskemak, klaseko apunteak, ...), eta testu iruzkina egiteko argibide eta teknikak ere eskainiko zaie (idei nagusiak, tesia, kontzeptuen definizioak, kokapen historiko filosofikoa eta autoreraen filosofia testuarekin erlazionatzea). 4. Autorearen filosofia eta testua ulertu ondoren, kritika egiteko galderak eskainiko zaizkie argudiaketa pertsonala egin ahal izateko elkarrizketa batetan eta era berean bere ikaskideen iritziak modu kritikoan ulertuz. Beraz, klasean erabiliko diren informazio iturriak ondorengoak izango dira: 1. Klasean azaldutakoaren apunteak: ikasleek apunteak hartzen ikasteko. 2. Azaldutakoaren apunte eta mapa kontzeptualak. 3. Testuen irakurketa eta ulermena. 5 4 METODOLOGÍA
  6. 6. 4. Testuen iruzkinak jakiten egiteko ariketa eta etxeko lanak. 5. Klasean egindako elkarrizketetan ikaskideen iritziak. Halaber, beste liburu batzuetan zein baliabide digitaletan (blogak, wikipedian, ikasgaiaren blogean, e.a.) posibilitatea ere eskainiko zaie, besteak beste: 1. Ikasgaiaren bloga: http://filosofiaparaestudiantes.blogspot.com 2. Filosofiaren historia, Ibaizabal argitaletxea. 3. Filosofiaren historia (testuak), EHU argitarapen zerbitzua. 5 BALIABIDEAK Aipatutakoak. 6 EBALUAZIOA: TRESNAK, EBALUAZIO ETA KALIFIKAZIO IRIZPIDEAK Ebaluazio irizpideak honako hauek izango dira: 1. Filosofia-testu baten edukia aztertzea bertan azaldutako arazoak, erabilitako kontzeptu eta termino zehatzak eta testuaren azalpenerako egitura hautemanez (tesia, argudiatzea, ondorioak). Irizpide honen bitartez, ikasleek nolabaiteko kontzeptu eta argudio trinkotasuna duten testuak ulertzeko gaitasuna ote duten ebaluatuko da. Testuaren ulermenak bertan planteatuko den (diren) arazoa(k) ulertaraziko dituen azterketa egitea, arazoa azaltzeko erabili diren termino zehatzak eta kontzeptu garrantzitsuen esanahia zehaztea eta tesiek oinarritzat dituzten proposamen eta argudioak, bai eta eratorritako ondorioak ere hautematea barnebiltzen du. 2. Filosofia-testu baten esanahia interpretatzea bere teoria, gizarte eta kultur ingurunearekin lotuz eta eskaintzen den proposamena eta arazo horiei beraiei. Filosofiaren Historian eman zaizkien beste irtenbide batzuk ere aztertuz. Irizpide honek, ikasleek euren hitzetan eta argudiatzearen bidez filosofia-testu baten esanahia azaltzeko gai ote diren ebaluatuko du. Gaitasun honen garapenak ikasleei bide emango die jakintza arlo desberdinetan gero eta ugariagoa den informazioaren datuak aukeratu, ebaluatu, laburtu eta antolatzeko. Helburua ez da interpretazioaren “egokitasuna” balioestea, filosofia-testu baten inguruan informazio desberdinak bildu eta ahoz eta/edo idatziz ateratako ondorioak argi, koherentziaz eta arrazoituz agertzea baizik. 3. Filosofia-testu baten iruzkina egin eta idatziz zein ahoz kritikoki epaitzea, oinarritzat dituen supostu inplizitoak, argudio eta ondorioen zuzentasuna eta egungo gizartearen pentsaeraren ulermen kritiko hoberako ekarpenek indarrean dirautela hautemateko. Irizpide honen bitartez, filosofia-testu bat kritikoki balioesteko gaitasunean agertzen den heldutasun pertsonalaren mailan neurtuko da. Gaitasun hori agertzeko, aztertutako proposamenen oinarriak (sinesmenak, aurreiritziak, kultur eta gizarte-interesak) zeintzuk diren jakiteko ikasleentzat lagungarri gerta daitezkeen ihauduera osagarriak landuko dira, haien koherentzia neurtu ahal izango baitute hórrela, bai eta lehenaldiko ikuskerek egungo filosofia-interpretazioak, geure kultura garatzeko eta ikasle bakoitzaren pentsamendua osatzeko izan duten ekarpena onartu ere (haien ezaugarri positiboak eta mugak kontuan hartuz). 6
  7. 7. 4. Aztertutako interpretazio filosofiko desberdinak euren garapen historikoaren prozesuko guneen arabera antolatu eta denboran kokatzea, eragin, antzekotasun eta desberdintasun esanguratsuenak hautemanez eta proposamenen iraunkortasun eta historizitatea aintzat hartuz. Irizpide honen bidez, ikasleek testuak, hauek biltzen dituzten sistema filosofikoak giza pentsaeraren garapenaren prozesu historikoaren arabera sailkatu, antolatu eta kokatzeko duten gaitasuna ebaluatuko da (gure Mendebaldeko kulturaren barruan zehazki). Teoria filosofiko desberdinen eta haien eragin, antzekotasun eta/edo desberdintasunen artean ematen diren menpetasunezko loturak hautematea da helburu, bai arazoak planteratzerakoan, bai eta abiaburutzat dituzten supostu eta planteamendu bakoitzaren irtenbide zehatzetan ere. Gaitasun horren garapena pentsamenduaren ardatz nagusien eta gure kultura eraikitzeko prozesuan historian zehar garatu diren aukera desberdinen ikuspen orokorra lortzeko beharrarekin estuki lotuta dago. 5. Ikasleari interesgarri gerta dakiokeen egungo arazo filosofikoaren bati buruzko eztabaidetan parte hartzea, testu eta filosofia-teorietan planteatutako arazoen azterketa abiaburatzat hartuz, norberak bere gogoetak azaldu eta beste ikuspegiekiko entzule eta errespetuzko jarrerak garatuz. Irizpide honek, ikasleak egungo arazoren batekiko interesa bereganatzeko garatu duen gaitasuna neurtuko du, gaur egungo arazo horiek filosofikoki planteatzeko moduaren eta lehenaldikoaren arteko loturak ezarri ete beren jarrera hauteman eta hari buruzko gogoetak aurkezteko. Ebaluazio tresnak hauek izango dira: 1. Klasean ikasle bakoitzak egiten duen lana eta bere parte hartzea egunero kontuan hartuko da. Baloratuko dira ikaslearen: interesa, lana, arrazonatzeko gaitasuna, besteon iritziekiko duen errespetua, entzuten eta ulertzen dakien, ordena, diziplina eta taldearekiko duen solidaritatea. Aurreko guztiaren balioa bi puntutakoa izango da, jarrerazko edukiei dagokiona, hain zuzen. 2. Ikasleen lan idatziak, hiztegi lana, irakurketak, eta testu iruzkinak; bai klasean egindakoak baita etxeko lanak ba dira ere, eguneroko lanaren berri izateko. Kontzeptuen ulermena ez ezik, adierazpen argi eta arrazonatua, ariketen aurkezpen garbi, ordenatu eta antolatua era baloratuko da. Atal hau prozedurazko edukiei dagokio, eta %20 balio du. 3. Ebaluaketa bakoitzean azterketa bat egingo da eta selektibitate frogaren antzekoa izango da beti, ez dugu ahaztu behar ikasle batzuenzat azterketa hori prestatzeko baliabidea dela ikasgai hau. Azterketaren balioa %60-a izango da. 7 BERRESKURAPEN SISTEMA Berreskurapen sistemari dagokionez: ikasleak atal bakoitzean lortu ez dituen helburuak berreskuratu beharko ditu. Honela: 1. Bere jarrera hobetu beharko du hauxe bada bere zailtasuna. 2. Prozedurazko edukiak berreskuratzeko testu iruzkinak entregatu behar ditu. 3. Azterketa ez badu gainditu berreskurapena egin beharko du ebaluaketa bakoitzeko eduki kontzeptualak gainditzeko. Gerta daiteke ere azterketarako notan gutxi faltatzea gainditua lortzeko, kasu horretan irakaslearen irizpidearen arabera, testu iruzkin bat egitearekin gainditzea posiblea da. Baita ere, eta ikasleek nahi izanez gero, ahozko azterketa egiteko posibilitatea ere eskainiko zaie. 4. Laburbilduz: jarrerazko edukiak (2 puntu), prozedurazkoak (2 puntu) eta eduki kontzeptualak (6 puntu) gainditu behar ditu ikasgaia gainditua izateko. 7
  8. 8. AURREKO IKASTURTEKO GAINDITUGABEKO BERRESKURAPEN SISTEMA Maiatzean azterketa bat egin beharko du aurreko ikasturteko gainditugabekoa duen ikasleak. Fecha / Data 2013-06-20 Jefe Departamento/ Saileko Burua: Andeka Larrea 8

×