SlideShare a Scribd company logo
Web-gune itzelak… 
eskura! 
Edota nola biziraun amaraunean... erotu barik! 
@andonisanz 
www.andonisanz.com
Web-gune itzelak… eskura! 
- 2. orrialdea – 
Lan honen elementuak: 
Zer: web-gune profesionalak modu erraz eta azkarrean eratzea, merke-merke, 
gainerako beste aldagai asko ere kontutan hartuz (domeinua, estatistikak eta 
abar...) 
Nork: informatikari batek (9 urtez Internet mundua ogibide izan duena). 
Nori: orori. Gutxieneko ezagupena duen edozeinek jar dezake abian web-gune 
bat berton azaldutakoa praktikan jarriz gero. 
Edukien estiloa: urratsez urrats atalduta. Hasierako sarrera txikia beldurra 
kentzeko, lanabesen aurkezpen bat, eta, azkenik, gunea abiarazteko pausuak, 
baita ustiatzeko gomendioak ere. 
Hizkuntza-estiloa: freskoa eta zuzena, ahalik eta euskararik jatorrenean. Herri 
hizkera erabili nahi izan dut, teknikokeriak alboratuz (kasuak kasu, noski). 
Plan orokorra: aurkibidean ikus daiteke.
Web-gune itzelak… eskura! 
AURKIBIDEA 
1 SARRERA 5 
1 GIDA HONEN FORMATUA 6 
1.1 EGITURA 6 
1.2 EDUKIEI ETEKINIK HANDIENA ATERATZEKO 7 
2 AURRE BALDINTZAK 8 
3 HONA HEMEN EMAITZA 9 
3.1 ESKURATUKO DIRENAK 9 
3.2 LORTUKO EZ DEN ZERBAIT AL DA? 10 
4 LANABESAK 11 
5 LEHEN URRATSA: DOMEINUA ETA OSTALARIA EROSTEA 12 
6 BIGARREN URRATSA: ATARI BAT LORTZEA 18 
6.1 ATARIAREN ZERAK 18 
6.2 ATARIAK BARRA-BARRA. BEGIZ JO, ZEIN? 20 
6.3 MAMBO: DANTZA IZENA UKAN ETA WEB-ATARIA IZAN! 21 
7 HIRUGARREN URRATSA: EZARPENA 25 
7.1 FITXATEGIAK IGO 25 
7.1.1 FTP GORA, FTP BEHERA: PROGRAMAREN BILA 26 
7.1.2 SMARTFTP PROGRAMA ERABILI 31 
- 3. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
7.2 MAMBO: GORA! 35 
8 LAUGARREN URRATSA: KONFIGURAZIOA 40 
9 BOSGARREN URRATSA: DENA MARTXAN 44 
9.1 AUKERAK: SITE 45 
9.1.1 GLOBAL CONFIGURATION 45 
9.1.2 LANGUAGE MANAGER 45 
9.1.3 MEDIA MANAGER 46 
9.1.4 STATISTICS 46 
9.1.5 TEMPLATE MANAGER 46 
9.1.6 TRASH MANAGER 46 
9.1.7 USER MANAGER 47 
9.2 AUKERAK: MENU 47 
9.2.1 MENU MANAGER 47 
9.3 AUKERAK: CONTENT 49 
9.3.1 ADD CONTENT 49 
9.3.2 SECTION MANAGER / CATEGORY MANAGER 50 
9.4 AUKERAK: COMPONENTS 51 
9.5 AUKERAK: MODULES 51 
9.6 AUKERAK: MAMBOTS 52 
9.7 AUKERAK: SYSTEM 52 
10 SEIGARREN URRATSA: EDUKIEN KUDEAKETA 54 
11 ZAZPIGARREN URRATSA: NOR DUT BISITAN? 55 
12 EGILE HONEN LORPENETAKO BAT ERROR! BOOKMARK NOT DEFINED. 
13 HIZTEGIA 64 
14 AZKEN GOMENDIOAK 66 
15 EZ ADIORIK 67 
- 4. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
- 5. orrialdea – 
1 SARRERA 
IIkkaassii eettaa ggeerroo,, ddeennookk jjaakkiinnttssuu 
Zer arraio da liburuxka hau? 
Kaixo lagun! 
Web-guneak eraiki nahi dituzu, e? Aukera polita topatuko duzu orri hauetan, bada! 
Guztiok dakigu Internet korapilo galanta izan daitekeela oinarrizko 
hasi-masiak ez dituztenentzat. Kasu horretan, Internet benetako 
amarauna bilakatu eta erabiltzaile zein eraikitzaileak hamaikatxo 
hariren artean harrapa ditzake. Izan ere, erraza da; hasierako HTTP 
eta HTML xumeek beste teknologia aurreratuagoei eman diete bide, 
eta hastapeneko hiruzpalau aldagai haiek hamaika dira dagoeneko. 
Baina segi lasai, lagun, teknologia hain zakarra ez baita. Beldurrik 
handiena hitz potoloek eragin ohi dute, ezagutzen ez dugunak beldur 
ematen digulako. Gizalege argia, eta horregatik mito horiek guztiak 
zanpatuko ditugu. Teknologia hotz eta grisaren mamutzarrak larru 
gorritan geratuko zaizkizu plaza erdian, eta beldurra barre 
bilakatuko da. 
Dena dela, izan kasketa barruan lan pixka beharko duela web-gunea martxan 
jartzeak; ez esku bete lan, baina bai gutxieneko neke pitin bat, baita zain eta muin 
aritzea ere. Eta korapilatzen bazara: lasaitu eta berriz irakurri. Proiektuak ez dira 
berez hezurmamitzen, eta zure buru argi eta sortzailearen eragin magikoari esker 
aurki izango duzu zure atari birtuala Interneten denon gozagarrirako –baita sosa 
ateratzeko ere-. 
Zalantza izpi barik honako aholku hau bota behar dizut: argi izan 
buruan zer nolako atari mota garatu nahi duzun eta, behin hasita, 
segi bukatu arte -gutxieneko aldaketak egin badakizkioke ere-. 
Horren zergatiak badu mamia; izan ere, proiektuetan aldaketa 
ugari –amaiezinak- egiteko joera izan ohi da eta, ondorioz, 
garapen-epeak gehiegi luzatzeko arriskua izaten da. Azkenean 
hilabete bateko proiektua urte erdira zabal daiteke, dena bertan 
behera uzten ez bada, noski, herabetasunaren herabetasunez. 
Aurrera, bada!
Web-gune itzelak… eskura! 
- 6. orrialdea – 
1 Gida honen formatua 
IIkkuussiiaa,, iikkaassiiaa 
Nola dago eginda? 
Nola ustiatu hemengo ikasgaiak? 
1.1 EGITURA 
Gogoan al dituzu antzinako liburu ilun eta serio haiek? Halakorik ez 
duzu topatuko hemen, ezta gutxiagorik ere! Hurrengo orrietan 
islatuko den ezagutza bide zuzen, argi eta jostagarri batean 
helaraziko zaizu, gutxieneko informatika-maila edukita ere (kasuak 
kasu), dena ulertzeko gai izan eta teknikak zeure kabuz aplikatzeko 
gaitasuna izan dezazun. Ahoan legarrik gabe esango dira esan beharrekoak! 
Gida hau hainbat ataletan zatikatuta dago (aurkibidean ikusi ahal izan duzun bezala). 
Horietako bakoitzean, eta izenburuaren ostean, jorratuko diren ikasgaien gaineko 
zertzelada batzuk agertuko dira kutxatxo baten barruan, etorriko denaren jakitun 
izan zaitezen. Ondoren, mamira joko dugu zuzen-zuzenean hastapeneko eduki 
teorikoak garatzeko, zenbaitetan kasu praktikoekin osatuko da. 
Adi-adi jarraitu beharreko ataletan ageriko zeinu deigarriak ikusi ahal izango dituzu 
orpoz orpo: 
ESANAHIA 
ZEINUA 
Erne! 
Trikimailua 
Gogoratu beharrekoa
Web-gune itzelak… eskura! 
Irudiei dagokienez bi motatakoak ikusi ahal izango dituzu: 
Pantaila-atzipenak (screenshots): egingo diren 
prozesu guztien argazkiak izango dituzu. Hala, 
askoz errazagoa izango zaizu ezarpen edo 
konfigurazioaren zein urratsetan zauden jakitea. 
Izan beti gogoan ordenagailu eta sistemaren 
arabera aldaketatxoak gerta daitezkeela hemen 
azalduko eta zure ordenagailuan agertuko 
denaren artean. 
Irudi indargarriak: testuarekin batera txertaturikoak, edukia 
indartzeko eta orrialdeak alaitzeko baliagarriak direnak. 
1.2 EDUKIEI ETEKINIK HANDIENA ATERATZEKO 
Ez ahantzi gero, egitera goazenak zentsu praktiko erabatekoa duela. 
Horrek zera esan nahi du: eduki teorikoetan aurrera egin ahala 
lanabes informatikoekin lan egin beharko duzula. Ondorioz askotan 
behaztopa egingo duzu. Eta hori da bidea, lege zaharrera. 
Lehendabizi aztertu, gero probatu, azkenik asmatu eta zuzendu. 
Hasierako probetan ez da ezer galduko, kinkil-kankala ibili arren. 
Buruak jardun behar du maisu izateko. Zenbat eta gehiago aritu, 
orduan eta maisuago. Hori dela-eta probatu hemen esandakoak, zuk asmatutakoak, 
beste iturri batzuetatik jasotakoak,... horrela irudi orokor aberatsagoa izango duzu. 
Eta huts eginez gero, ez kezkatu! Hutsak burmuinean sakonago metatuko dira eta, 
beraz, birritan hanka sartzeko aukera gutxiago izango duzu. 
- 7. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
- 8. orrialdea – 
2 Aurre baldintzak 
BBaakkooiittzzaakk dduu bbeerree hhaazziieennddaarreenn bbeerrrrii 
Zer jakin behar dut? 
Bai, oinarrizko ezagutza informatikoa izan behar duzu. Hala ez balitz gida hau 
beste zer edo zertan bihurtuko litzateke: windows eskuliburua, internet 
gida, edo bestelako paper erreren bat. Baina hori ez da lortu nahi dena; 
kontrakoa, gunea ekoizteko aukera izatea da xedea, zuk aurreko 
hasi-masiak izanik, hori bai. 
Beraz, Windows, Linux edo Mac sistemei dagokienez honen jakitun izan behar duzu: 
Ordenagailua martxan jartzea. 
Programak erabiltzea, besteak beste aurrerago aipatuko direnak. 
Sistema blokeatuz gero berau berrabiaraztea. 
Interneti dagokionez, honako hauek erabiltzea: 
Nabigatzailea. 
Aukeran HTML (ez da beharrezkoa, dena dela). 
FTP lanabesa. 
Horrakoak menperatu ezean, ekin bilatzeari, sareari informazioak gain egiten dio, 
denetarik topatuko duzu. 
Irudi orokorra izan dezazun: ordenagailua erabilita Internetetik lanabes batzuk jaitsi 
eta beste batzuk igoko dituzu. Horren ostean horiek konfiguratu eta dena prest 
dagoenean erabiltzeari ekin.
Web-gune itzelak… eskura! 
- 9. orrialdea – 
3 Hona hemen emaitza 
AArrrraakkaassttaattssuuaarrii,, ddeennaakk ttxxaallookkaa 
Zer lortuko dut? 
Zer ez dut lortuko? 
3.1 ESKURATUKO DIRENAK 
Nekerik txikienarekin hainbat gauza eraiki ahal izango dituzu –kontuz! firin-faran ez 
ibili gero. Oinarrizko instalazioarekin zehetasun gehiago erabili, eta esfortzu handiago 
behar; baina Internetetik eskuratuko dugunaren laguntzaz hau lor daiteke: 
Domeinua erosi: 15 minutu. 
Gerora domeinua aktibatu egin behar dute. Horretarako egun batzuk 
igaro daitezke. 
Web-ataria instalatu: 10 minutu. 
Lehendabizi beheratu behar da (5 minutu inguru). 
Deskonprimitu eta berriz igo behar da gure domeinura (hemen FTP 
konexioaren araberakoa izango da). 
Web-orri instalatzailea martxan jarri: beharrezko datu guztiak 
aurrean baldin badituzu (batik bat datu-basearen IP, erabiltzaile, 
hitz-gako eta izena) 5 minututan egin daiteke. 
Web-ataria pertsonalizatu: X minutu -edo ordu-. 
Skin (azal) ugari daude ataria itxuraldatzeko. Sorta guztiaren artean 
hautatzeko denbora behar da, piloa baita; dena den, ideiak argi 
badituzu azkar batean erabaki dezakezu zein nahi duzun. 
Zeure azal pertsonalizatua nahi baduzu atariaren barrenetan sartu 
beharko duzu. Horrek HTML eta CSS menderatzea eskatzen du. 
Ordu erdi inguruan web-gune (web-atari) oso-osoa izan dezakezu prest. Aho bete 
hortz? Ez da gutxirako!. Halere, izan buruan informatikagintzan antolaketa beti 
urruntzen dela errealitatetik... tokitara! Eta emaniko datu horiek biderkatu edo 
hamaika aldiz handiago bilaka daitezkeela. Aholkua: pazientzia lege izan dakizula! 
Gunearen ezaugarriei buruz, aipagarriak dira hauek: edukiak kudeatzea (testu, 
irudiak, bideoak,...), jendeak komunikatzeko lanabesak erabiltzea (foroak, txata,...),
Web-gune itzelak… eskura! 
modulu berriak ezartzeko aukera izatea, eta abar. Hala, web-gune malgu eta 
plastikoa dugu, ezen itxura zein funtzionalitatea alda baitiezaiokegu neke handirik 
gabe. 
3.2 LORTUKO EZ DEN ZERBAIT AL DA? 
- 10. orrialdea – 
Bai... eta ez! 
Azalpena? Jendearen fede onean eta lan egiteko gogoan datza gakoa. Alegia, 
moduluak garatzen diren heinean funtzio berriak instalatu ahal izango dituzu web-gunearen 
erabilgarritasuna handitu ahal izateko. 
Bestera esanda, planetan zehar dabiltzan lagunak moduluak musu-truk 
garatzen jarraitzen duten bitartean –baita garatutakoak 
hobetzen ere, eta hau garrantzitsua da erabat- arazorik ez duzu 
izango. 
Ordea, programatzen jakin barik zera berriak gehitu nahi badituzu, 
eta hauek existitzen ez badira, modulu horiek eraikitzea beste irtenbiderik ez duzu 
izango. 
Horrexegatik argi baino argiago izan behar duzu web-atariak zer eskainiko duen. 
Besteak beste foroak, irudi bildumak, eduki kudeatzaileak, eguraldiaren egoera 
ematen dutenak, txata, iritzia ematekoak, aztertzaileak, denda, eta abar ziur 
aurkitu!
Web-gune itzelak… eskura! 
- 11. orrialdea – 
4 Lanabesak 
MMaaiilluu oonnaakk,, iillttzzeeaakk ssaakkoonn 
Zer erabiliko dut? 
Non topa dezaket? 
Lanabes gutxi erabili behar ditugu bidaia honetarako. Egia borobila da 
ideiarik onenak direla nekerik gutxien behar dutenak, eta hau dugu 
ereduetako bat. Laburbilduta hauexek dira garrantzitsuenak: 
Nabigatzailea (adib. Firefox). 
FTP bezeroa (adib. SmartFTP). 
CMS (Content Management System – Edukiak Kudeatzeko Sistema) 
bat (adib. Mambo). 
Lehenik eta behin: nabigatzailea. Sistema eragileak baten bat izango du hor nonbait. 
Horrela ez bada doan topa ditzakezu Interneten barna. Bi dira erabilienetakoak: 
Microsoft Explorer eta Mozilla Firefox. Nire aukera: bigarrena. Esan beharrik ez da 
nabigatzailearen laguntzaz web-gunea ikuskatu zein kudeatzeko gai izango zarela. 
Bigarrenik: FTP bezeroa. File Transfer Protocol dugu sigla. Fitxategiak 
igotzeko eta beheratzeko balio du. Bai! Nabigatzailearen bitartez 
fitxategiak eskura daitezke baita ere. Egia, baina izatez nabigatzaileak 
berak darabilen HTTP protokoloa ez zen horretarako hezurmamitu, 
nahiz eta hala erabili. Nolabait esateko bietara erabil daiteke; baina 
gure kasu honetan, eta artxibo mordoa mugitu beharko dugunez 
gero, FTP bezeroa erabiliko dugu CMSa instalatzeko. 
Azkenik: CMSa. Dohain lor daitezke horietako asko. Gure aukera 
hirukoitza da: MAMBO, JOOMLA eta PHPNUKE. Dena dela, liburuxka honetan MAMBOn 
oinarritu gara.
Web-gune itzelak… eskura! 
5 Lehen urratsa: domeinua eta ostalaria erostea 
- 12. orrialdea – 
AAuukkeerraattzzeeaa,, llaann ttxxaarrrraa 
Zer demontre da domeinu bat? 
Zein hautatu behar dut? 
Zer eskaini behar dit zerbitzu-hornitzaile batek? 
Domeinua XXXXXX.XXX itxurako helbidea dugu, eta normalean WWW 
aurretik izan ohi du. Esaterako www.google.com. Zeure domeinua 
hautatzeko izen bat erabaki behar duzu, eta horren ostean luzapena. 
Izena zera pertsonala da, luzapena eman nahi zaion izatearen 
araberakoa izango da. Adibidez, gune komertzialentzat COM luzapena 
erabiltzen da, erakundeetarako ORG, Europako herrialdeetarako EU 
(oraindik erabakitzeke dago, eta jende askok EU-skadi adierazteko erabiltzen du), eta 
abar eta abar. 
Egia da, izan, COM luzapena dela estandarizatuena, eta komertzioarekin harreman 
zuzena baldin badu ere, egia da Estatu Batuetako ia helbide guztiek COMa dutela 
(beraiek izan baitziren Internet abian jarri zutenak). 
Gogoan izan domeinua zure lur-eremu pertsonala izango dela, 
hau da, zure helbidea sare barruan; eta orokorrean, behin 
hautatuta, gutxienez urte bete osoz ez duzu aldatzerik izango, 
enpresa ostalariek denbora hori izaten baitute berriztapena egin 
aurretik. Hau dela eta, www.ahuntzarengauerdikoeztula.com 
hartu beharrean www.astoarenegunsentikopuzkerra.com 
erosten baduzu, horrekin konformatu beharko kontratua 
bukatu arte! Hortaz, kontuz; ez bat eta ez bi hautatuz gero, gorriak eta bi ikus 
zenitzake. 
Eta ez hori bakarrik, bilatzaileen barruan lortutako statusa galduko duzu hurrengo 
urtean izena aldatzen badiozu, hau da, Googlek estatistika datuak bildu izan baditu 
horiek galduko dituzu domeinuz aldatzean (gai hau luze jorratuko dugu aurreko beste 
atal batean).
Web-gune itzelak… eskura! 
Jarraian prozesu guztia nola egin argituko dugu: 
Hau duzu Aruba enpresaren web-gunea. Italiarrak dira, eta zerbitzu merke-merkea 
eskaintzen dute. Gunea: www.aruba.it 
Sartu bezain laster italiarrez eginiko etxe-orria ikusiko duzu. Euskaraz, gaur, behinik 
behin, ez dute; beraz zuk hautatu zer nahiago duzun gainontzeko hizkuntzen artetik. 
- 13. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
Erdialdean laukitxo bat duzu domeinuaren izena balioztatzeko (beste nork edo nork 
baleuka ere). Idatzi izena, domeinuaren luzapena eta Confirma botoiari sakatu. 
Libre dugu auntzarengauerdikoeztula.com domeinua. Kontrara abisatuko lizuke beste 
izen bat hautatzeko. Erraza ematen du, baina baita zera ere! 
Ostean zerbitzariaren mota hautatu behar duzu. Gure kasurako –nahitaez- Hosting 
Linux markatu. 
- 14. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
- 15. orrialdea – 
Gainontzeko aukeretatik: 
Mugarik gabeko posta elektronikoak: XXX@ahuntzarengauerdikoeztula.com 
itxurakoak barra-barra erosteko. 
Estatistikak: hau alde batera utzi, Googlek lan hori doan egingo digu eta. 
Antibirus+antispam: aukeran duzu, zure esku. 
MySql: garrantzitsua oso. Kalkulatu zenbat espazio beharko duzun, eta 
hautatu neurria. 
Key position: ez dabil oso fin enpresa zera honekin; hobe ez kontratatzea. 
ADV impressions: gauza bera. 
Giga maila: aurreko posta elektronikoek giga bateko neurria izan dezaten. 
MS SQL server: ezta begiratu ere. 
Aruba nuke: berdin.
Web-gune itzelak… eskura! 
Egindako eragiketen laburpena agertuko zaizu. Segi aurrera Seguir botoiarekin. 
Azkeneko laburpena –ez al dira asko, bada?-. 
Hurrengo pantailetan VISA txartelaren datuak sartu beharko dituzu. Zenbakia onartu 
ostean Arubak posta bat bidaliko dizu behar duzun informazio guztiarekin: 
erabiltzailea, hitz-gakoa… 
- 16. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
Oro har datu-basea aktibatzeko posta bat bidali behar zaie (beraiek zuri bidalitakoan 
jarraibide guztiak izango dituzu). 
http://admin.aruba.it helbidean kudeatu ahal izango dituzu zuk erosiriko domeinu 
guztiak. 
Web-gune honetatik, besteak beste, bi gauza interesgarri erabil daitezke: web 
bidezko posta elektroniko eta datu-base antolaketa. Ari garen honetarako kontrolatu 
- 17. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
beharrekoa ez da; baina interesgarria da zu jakitun izatea, gerora erabili beharko 
bazenu ere. 
6 Bigarren urratsa: atari bat lortzea 
- 18. orrialdea – 
HHaammaarrrraakk,, aallddeekkoo aattaarriiaann aabbaarrrraakk 
Zer da atari bat? 
Zertarako balio du? 
Zer mota daude? 
6.1 ATARIAREN ZERAK 
Atari hitza bolo-bolo dabilena da. Web-orri traketsa egiten du 
askok eta horri “atari” deitzen diote... baina baita zera ere! 
Web-atari terminoak adar ugari ditu, eta bere osotasunean 
honako hau adierazi nahi du: 
“Web-ataria enpresa baten informazioa egituratu eta 
transmititzeko, giza eskumen zein fisikoak kudeatzeko, eta 
abarrerako bidea da, bai kanpoaldera begiratuta 
(Internet/extranet) zein barnealdera (intranet); eta erabilera 
ugari ditu: edukiak kudeatu, lankideen elkarlana erraztu, datuak bilatu eta 
elkarbanatu, itxura aldatu,...” 
Beraz, zenbait xede ditu: 
Informazioa kudeatu, elkarbanatu, bilatu eta argitaratzea. 
Ataria darabiltenen arteko elkarreragina bideratzea. 
Teknologia bera etxe barruan zein at erabili ahal izatea. 
Baietz adibide batzuekin aurreko guztia argiago geratu! Baina, aldez aurretik, zenbait 
termino argitu nahi ditut: 
Internet: sare publikoa. 
Intranet: barne-sarea, normalean enpresa 
batena (pribatua). 
Extranet: Intraneta Internetetik ikusi ahal 
denean. Kasu honetan, eta segurtasunagatik, 
erabiltzaile/hitz-gakoa izan beharko lituzke 
Extranetean sartu ahal izateko.
Web-gune itzelak… eskura! 
Eta agindutakoa zor denez, hona adibidea: 
- 19. orrialdea – 
Ikastola: 
Internet: 
Web-atariak ikastola aurkezten du Interneten. 
Edukiak, foroak, e-posta... eskaintzen die gurasoei. 
Ikastolaren informazio publikoa eskura dago. 
Extranet: 
Ikasleek notak atariaren bidez ikusten dituzte, baita 
irakasleekin e-posta bidezko zalantzak argitu ere. 
Datu pertsonalak (banku korrontea, telefonoa,...) alda 
ditzakete ikasleek beraiek. 
Ikasleen matrikulazio txostena, klaseetara agertutako orduak, 
eta halakoak ikusten dituzte gurasoek etxetik. 
Intranet: 
Test bidezko azterketak egiten dira. 
Datu administratibo guztiak 
gordetzen dira. 
Klase-orduen plangintza antolatu eta 
kudeatzen da. 
Irakasleen ebaluazioa egiten da. 
Barne-heziketarako ikastaro on-lineak 
antolatzen dira. 
Web-atari pertsonala: 
Internet: 
Norberak prestaturiko edukiak argitaratzen dira. 
Foroak-eta antolatzen dira. 
Gertakarien egutegia kudeatzen da. 
Extranet: 
Web-gunearen kudeaketa sistema osoa maneiatzen da. 
Ikusten denez erabilera anitz eman dakioke web-atari bati, horren xedea edozelakoa 
izanda ere. Betiere, garrantzitsuena da aldez aurretik ondo jakitea zer lortu nahi den 
halako soluzio batekin.
Web-gune itzelak… eskura! 
6.2 ATARIAK BARRA-BARRA. BEGIZ JO, ZEIN? 
Egia borobila da doako web-atariak hazi direla barra-barra azken urte 
hauetan. Aukera zabala da, izan; baina patxadaz aztertu behar dira 
aukerak, badaezpada ere. 
Gure aukera MAMBO CMS da. Ezartzeko eta kudeatzeko erraza oso. 
Arazorik ez duzu izango honekin; eta, denborarekin, adituago egiten 
bazara beste CMS zailago batzuetara aldatzeko gai izango zara. 
Adibidez, phpNuke ataria aski ezaguna da. Ziur asko lehenetarikoa. www.phpnuke.org 
helbidean topatuko duzu. 
Joomla Mambotik bereizi zen duela hilabete batzuk. Garapen ezberdinak dituzte, 
egun, eta kalitate handikoa da. www.joomla.org web-gunean: 
- 20. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
Halere, askoz gehiago topa daitezke. Honako gune honetan horien guztien zerrenda 
dago (www.opensourcecms.com): 
6.3 MAMBO: DANTZA IZENA UKAN ETA WEB-ATARIA IZAN! 
Izen bitxia du gure CMS honek, baina lanabes zeharo baliagarria izango zaizu. Berezko 
weba eta guzti du, eta berton Mambo bera jasotzeaz gain honi gehigarriak egitekoak 
eskuragarri dituzu ere. 
Jo dezagun bere URLra: www.mamboserver.com 
- 21. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
Eskuineko zutabean download (beheratu) esteka ikusiko duzu. Klik egin hurrengo 
orrira nabigatzeko. 
Ikus dezakezunez Mambok hainbat bertsio ditu sortu zenetik. Normalean handienera 
jo ohi dugu, baina izan kontuan bertsiorik berrienak akats gehiago dituztenak direla. 
4.6-a kalean badago ere, nik 4.5.5 hautatu dut egonkorragoa delako. Dagoeneko 
jakingo duzunez softwarea oso azkar garatzen da, eta informatikagintzan gertatzen 
den bezala: lan lasterra, lan alferra. 
- 22. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
Halere, ez kezkatu. Denborarekin sistema gaurkotu ahal izango duzu eguneraketa 
gehiago plazaratu ahala. 
XP ordenagailuarekin ZIP formatua ulergarria da; hau da, fitxategi konprimitu hauek 
ireki daitezkeela XPren bitartez. RAR formatua, ostera, UNIX sistema eraginkorretik 
eratorritakoa da, eta XPn erabili ahal izateko WINRAR programaren antzekoren bat 
beharko duzu (www.winrar.com, hau doakoa ere bai). Hala, zuk egin zirt ala zart: ZIP 
edo RAR. 
Fitxategia beheratzen ari dela, eta prozesu honen ehunekoaz informatzen gaituen 
leihotxoa bistaratu. 
- 23. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
Ordenagailuratu orduko fitxategiari klik eginez, aurreko leihotxoan zein utzitako 
karpetan bertan, ikusi ahal izango dituzu Mambo barnean ezkutaturiko fitxategi 
guztiak. Ez kezkatu, ez dituzu ulertu egin behar. Horiek igotzea baino ez duzu zure 
web-gunera. 
- 24. orrialdea – 
Zorionak! Mambo zurean da!
Web-gune itzelak… eskura! 
7 Hirugarren urratsa: ezarpena 
ZZoorrooaakk eettaa eerrooaakk bbeetteettzzeenn ddiittuuzzttee ppllaazzaa oossooaakk 
Zer esan nahi du ezarri hitzak informatikagintza arloan? 
Ezartzeko urratsak. 
Ezarri, instalatu, igo, martxan jarri... sinonimo gehiagorik 
nahi? Argi baino argiago dago. Gure abentura honetan 
ezartzearekin honako hau egitera goaz: 
Fitxategiak igo. 
Ezarpen orrira nabigatu. 
Sistemak behar dituen datuak sartu. 
Azterketa orokorra egin. 
Ondo, bada. Ekin diezaiogun urratsez urrats: 
- 25. orrialdea – 
7.1 FITXATEGIAK IGO 
Arestian lortutako web-gunearen fitxategi guztiak ditugu dagoeneko gure disko 
gogorrean. Normalean konprimitutako fitxategi handi batean eskuratu ohi da; hala, 
berau deskonprimitu behar dugu gure diskoan. Horretarako karpeta berri bat sortu eta 
berton egin prozesua. 
Hori egin ostean ireki FTP bezeroa. Hasi aurretik konfiguratu behar dugu gure web-gunearekin 
konektatzeko gai izan dadin. Horretarako eduki eskura: 
URL helbidea: ftp.XXXXXX.com (ftp.ahuntzarengauerdikoeztula.com). 
Erabiltzailea. 
Hitz-gakoa. 
Behin fitxategiak goian dituzula, ezarpen-orrira jo behar duzu. Berton beste datu 
batzuk eskatuko dizkizu (errazak, horiek ere) eta, era berean, ostalariak bidalitako 
informazio hau izan beharko duzu alboan: 
Datu-basearen IPa (NNN.NNN.NNN.NNN formatukoa, normalean). 
Beraren izena. 
Erabiltzailea. 
Eta aurrekoaren hitz-gakoa.
Web-gune itzelak… eskura! 
Aurreko datu horiek guztiak e-posta bidez bidali behar dizkizute web-ostalarikoek 
domeinua erosi eta gero. 
Prest, orduan? Ekin diezaiogun ezartzeari! 
7.1.1 FTP gora, FTP behera: programaren bila 
FTP (file transfer protocol – fitxategiak transferitzeko protokoloa) programak sosik 
ordaindu gabe lor daitezke. Guk hautatutakoa: SMARTFTP. Berau eskuratzeko jo 
www.smartftp.com gunera eta bertatik jaso. Urratsak hurrengo irudietan ikus 
ditzakezu: 
- 26. orrialdea – 
Etxe-orria duzu goikoa.
Web-gune itzelak… eskura! 
- 27. orrialdea – 
Non edo non “download” jarriko du. 
Ondo! Beste web-gune batera eraman gaitu, bertatik behera dezagun. “Download 
now” klikatu.
Web-gune itzelak… eskura! 
Leihotxoko “Fitxategia gorde” (Save/Guardar) botoiari sakatu eta beheratzeari ekingo 
dio. 
- 28. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
Beheratu berri dugun horri klikatu eta instalazioa abiatuko dugu. 
- 29. orrialdea – 
Hautatu instalazio-karpeta bat.
Web-gune itzelak… eskura! 
- 30. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
- 31. orrialdea – 
7.1.2 SmartFTP programa erabili 
Programa honek gogoratu beharreko 3 ideia nagusi ditu: 
Ezkerraldean: zerbitzagailuaren karpeta-zuhaitza erakutsiko du. 
Eskuinaldean: zera bera, baina zure disko gogorrekoa. 
Goialdean: konektatzeko informazioa. 
Hau kontuan izanik, zeozer igo nahi dugunean eskuinaldetik ezkerraldera arrastatuko 
ditugu elementuak, gura dugun karpeta barruan jaregin eta bertara mugitzeko.
Web-gune itzelak… eskura! 
Ostalaritik antzeko posta bidaliko dizute, kontuan sartzeko informazioa 
emateko(erabiltzailea/hitz-gakoa). Aztertu posta eta idatzi informazio hau orritxo 
batean eskura izateko (kontuz gero, ez ezazu galdu!). 
Era berean beste posta batean datu-basearekin konektatzeko datuak bidaliko 
dizkizute. 
- 32. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
Ongi. Itzul gaitezen FTP programara. New remote browser aukerak ostalariarekin 
konektatzeko bide emango digu. 
Leiho berri bat irekiko zaigu. Berton ostalariaren IP edo izena (host), erabiltzailea 
(username) eta hitz-gakoa (password) eskatuko dizkigu. 
- 33. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
Bete ostean OK botoiari klik egin eta ezkerraldean ostalariaren karpeta-leiho berri bat 
irekiko du. 
Une honetatik aurrera ostalarian dagoena ikusi ahal izango dugu, baita bertatik 
fitxategiak beheratu disko gogorrera zein honetatik ostalarira beste batzuk igo (hala 
erdialdean dauden geziak erabiliz nola arrastatu eta jareginez). 
- 34. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
- 35. orrialdea – 
7.2 MAMBO: GORA! 
Beno. Dagoeneko ataza asko bete ditugu. Alde batetik MAMBOren fitxategia dugu 
(konprimituta), eta bestetik FTPa prest dugu edukiak igotzeko. Erosoago lan egiteko 
karpeta berria sortuko dugu disko gogorrean.
Web-gune itzelak… eskura! 
Hurrengo urratsa fitxategia deskonprimitzea izango da. Horretarako WINZIP edo 
WINRAR (edo dena delakoa) irekiko da fitxategian klik egin ostean. Arestian sorturiko 
karpeta hautatu eta bertara mugitu. 
- 36. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
Honek badu itxura pixkanaka-pixkanaka. Fitxategi guztiak karpetan sartu dituzu. 
- 37. orrialdea – 
Orain FTPra itzuliko gara. 
Karpetarik sortzen ez bada zerbitzagailuan, hau da, guztia errora mugitzen badugu, 
gerora esteka halakoxea izango da: www.ahuntzarengauerdikoeztula.com/ 
Aldiz, karpeta baten barruan sartuz gero, hau izango genuke: 
www.ahuntzarengauerdikoeztula.com/nirekarpeta
Web-gune itzelak… eskura! 
Karpetaka ataltzea politika ona, era horretan ordenan gorde baititzakegu bertsioak, 
hizkuntzak, eduki multimediak... 
Lehen esan bezala eskuineko bista erabiliko dugu disko gogorretik nabigatzeko. Hala, 
jo MAMBO utzi duzun karpetara. 
Fitxategi oro hautatu eskuinaldetik eta arrastatu ezkerraldean sortu berri duzun 
karpetara. Ezker-erdialdeko beste leihotxoan logak ikusiko dituzu (gertatzen ari den 
guztiaren azalpena). 
- 38. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
Bukatu denentz jakiteko biderik errazena behealdeko leihoko status deskribapenari 
begiratzea da. Idle dioskunean, potrojorran diharduela esan nahiko du, hots, fitxategi 
guztiak igo dituela. 
- 39. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
8 Laugarren urratsa: konfigurazioa 
- 40. orrialdea – 
TTxxuukkuunnaa ggiizzoonnaa,, ttxxuukkuunnaa wweebb--gguunneeaa 
Ni eta nire burua 
Ondo. Kirioak jota? Arnasketa azkarregi hartzen, hala? Ezetz? 
Lagun gogorra ez zara, bada! 
Orain atalik zailena egokituko zaizu. Bai horixe. Orain arte 
eginikoak zailtasun teknikoa izan lezake, baina hasierako 
konfigurazioa edota edukien kudeaketa izango da atazarik 
nekagarriena, batik bat zure gunea oso dinamikoa izateko ideia 
badarabilzu buruan. 
Jo hona: www.ahuntzarengauerdikoeztula.com/karpeta (betiere karpeta zuk 
hautatutakoa izaki). 
Instalazio sistemak automatikoki detektatuko du sistema konfiguratu gabe dagoela. 
Beraz, instalazio orrira bideratuko gaitu falta den informazioa eman diezaiogun.
Web-gune itzelak… eskura! 
Onartu lizentzia -irakurri al duzu?- eta segi bigarren urratsera (next botoiari sakatuz). 
Gogoan al duzu aurrekoan aipatu dizudana? Datu-basearekin konektatzeko beharrezko 
datuak biltzearena? Oraindik egin ez baduzu, bada garai egokia! 
- 41. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
Web-guneak izan behar duen izena idatzi (nabigatzailearen barran erakutsiko dena). 
Azken pantaila honen datuak bere horretan utzi daitezke. 
- 42. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
Bai! Badago! Egin duzu! Web-ataria martxan dago! Dena lehenean asmatu baduzu 
zorte ona izan duzu benetan, motel! 
Azkenik mezu hau helduko zaizu: instalazio karpeta ezabatu behar duzula. 
Orain INSTALL karpeta ezabatu behar duzu FTP bezeroaren bitartez. Hori oraindik itxi 
ez baduzu jo zerbitzagailuaren karpeta-bistara eta aipaturikoa ezabatu. 
Baduzu zeure web-gune pertsonala prest. Bi URL izango ditu: bata, web-gunearena 
berarena; eta, bestea, kudeaketa sistemarena (beti ere nirekarpeta aukerakoa 
izanik): 
www.ahuntzarengauerdikoeztula.com/karpeta 
www.ahuntzarengauerdikoeztula.com/karpeta/administrator 
- 43. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
9 Bosgarren urratsa: dena martxan 
- 44. orrialdea – 
IIddiiaakk aaddaarr iiggaarrrraa 
Atariaren barrenak 
Urratsez urrats? 
Pausu honetan sistemaren barren orokorrak begiratuko ditugu, 
gutxieneko aldaketa batzuk egin ditzazun (nahi izanez gero). Hortik 
aurrera probatzea baino ez duzu, funtzionamendua oso intuitiboa 
baita. 
www.ahuntzarengauerdikoeztula.com/karpeta/administrator estekatik 
administratzailearen gunera nabigatuko duzu. Erabiltzailea eta hitz-gakoa idatzirik 
sartu ahal izango zara barrura. Gogoratuko dituzu, ezta?
Web-gune itzelak… eskura! 
- 45. orrialdea – 
9.1 AUKERAK: SITE 
9.1.1 GLOBAL CONFIGURATION 
Sistema osoaren aldagaiak alda daitezke hemen. Aurreko instalazioan gutxieneko 
informazioa konfiguratu zenuenez ez zenuke ezer aldatu behar izango. 
9.1.2 LANGUAGE MANAGER 
Konturatuko zinen orriaren goialdean menu horizontala ikus daitekeela. Aukera 
bakoitzarekin azpimenuak agertuko zaizkizu, aukera askorekin. 
Aukera hauetako bat Language duzu, eta gunearen hizkuntza aldatzeko bide emango 
dizu. Hizkuntza-paketeak Mambo jaitsitako web-gunean topa ditzakezu, euskara 
barne. 
Sistema honek hizkuntza bat besterik ezin du kudeatu aldi berean. Zer esan nahi du 
honek atari elebidunetarako? Bi instalazio behar direla, bi datu-base ezberdinekin. 
Hortik karpetaka ataltzearena. Hala, batean: 
www.ahuntzarengauerdikoeztula.com/euskara eta bestean: www. 
ahuntzarengauerdikoeztula.com/gaztelania erabil ditzakezu, esate baterako. 
Honek baditu abantailak eta desabantailak. Alde batetik sistema biderkatu behar da 
(phpNukekin ez da gertatzen); halere, horrek bi hizkuntzak ezberdin konfiguratzeko 
(koloreak, irudiak...) parada ematen du.
Web-gune itzelak… eskura! 
- 46. orrialdea – 
9.1.3 MEDIA MANAGER 
Hau irudi kudeatzailea da, oro har. Nahiz eta irudiez gain beste hainbat eskumen igo 
daitezkeen. Karpetak antolatu, fitxategiak igo, ezabatu, ikusi... FTParen antz handia 
dauka (fitxategiak HTTP protokoloaren bitartez mugitzen baititu). 
9.1.4 STATISTICS 
Guneak berak estatistika modulu txikia du. Honi esker informazio interesgarria ikus 
daiteke, betiere bisitekin lotutakoa. 
9.1.5 TEMPLATE MANAGER 
Template azal modukoa da; hots, guneari jarritako azala/itxura/piura. Hauek edonon 
topa daitezke. Zuk zeuk ere baten bat egin zenezake tripetan sartuko bazina. 
9.1.6 TRASH MANAGER 
Zakarrontzia. Beste barik. Beste moduluetatik ezabatutakoak aurki daitezke hemen, 
baita beroriek berreskuratu ere. Baina kontuz, honek ez du balio ezabaturiko irudiak 
berreskuratzeko.
Web-gune itzelak… eskura! 
- 47. orrialdea – 
9.1.7 USER MANAGER 
Zenbait web-gunetan erabiltzaileei kontu pertsonala eratzeko aukera ematen zaie. 
Horrela foro, txat eta beste zenbait zerbitzutara jotzeko ahalmena dute. Horrela 
sorturikoak kudea daitezke zonalde honetan. 
9.2 AUKERAK: MENU 
Menuak aukera zerrendak dira. Hainbat egon daitezke, aukera anitz eta kokapen 
ugariekin. Denak antola daitezke zonalde honetatik. 
9.2.1 Menu manager 
Menu nagusiak prestatzeko. Gerora hauen azpiaukerak konfiguratzeko gai izango gara. 
Menu hauek aukeren edukiontziak dira. 
Menu berriak sortu ahala zerrenda zabalgarrian agertuko dira. Baten bati klik eginez 
menuak dituen aukeren zerrenda osatzen duen pantailara eramango gaitu.
Web-gune itzelak… eskura! 
Aurreko pantaila-atzipenean argi ikus daiteke mainmenu menuak elementu asko 
dituela. Bakoitzak xede bat du: lotura modulu batekin, lotura esteka batekin, lotura 
edukien sekzio batekin,... 
Elementu berria sortu nahi duzunean aukeren abagunea agertuko zaizu. Modulu 
batekin lotu nahi izanez gero moduluen zerrenda erakutsiko dizu bat hauta dezazun. 
Sekzio batekin sekzio guztiak. URL batekin egiteko esteka idazteko eskatuko dizu, 
besteak beste. 
- 48. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
- 49. orrialdea – 
9.3 AUKERAK: CONTENT 
Hau da zonalderik garrantzitsuenetakoa. Berton edukiak, sekzioak eta abar taxutzen 
dira. Elementuak estatikoak edo normalak izan daitezke, lehenak dira sekzio 
finkoetan egongo direnak. Normalak: berriak, komentarioak, oharrak, abisuak eta 
abar izan daitezke. Hor zuk zeuk erabaki behar duzu zer den zer. 
9.3.1 ADD CONTENT 
Sistemak berak editorea du. Lau zati ditu: 
Titulu nagusia. 
Azpititulua. 
Gorputza. 
Gorputz zabaldua. 
Sekzioa. 
Saila. 
Aurrekoez gain beste informazio gehiago gehi dakioke: irudiak, estekak eta abar, 
baita plazaratze data ere.
Web-gune itzelak… eskura! 
9.3.2 SECTION MANAGER / CATEGORY MANAGER 
Esan bezala, artikuluak sekzio eta sailkapenetan antola daitezke. Hauek kudea 
daitezke gainontzeko datuen antzera. 
- 50. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
- 51. orrialdea – 
9.4 AUKERAK: COMPONENTS 
Hona hemen zerarik mamitsuena sistemaren hedagarritasunaz ari bagara. Aldez 
aurretik ezarritako osagaiez gain beste hainbat gehiago gehi dakizkioke sistemari. 
Hala, zuk bilatzen duzun funtzionalitatea beteko dutenak topatu, eta ezartzea baino 
ez duzu. 
Haien ezaugarriak ustiatzeko menu manageren bidez lotura berri bat (menu aukera) 
sor daiteke aurretik instalaturiko osagaiarekin lotuta. 
9.5 AUKERAK: MODULES 
Aurrekoen berdinak dira, baina kasu honetan web-orri nagusian ikus daitezke 
leihotxoak bezala. Esaterako: 
Zenbagailuak. 
Azken berriak. 
Foroaren azken mezuak. 
Eguraldia. 
Eta abar.
Web-gune itzelak… eskura! 
- 52. orrialdea – 
9.6 AUKERAK: MAMBOTS 
Osagai bereziak dira, eta normalean ez dira aldatzen. Adibidez, erabiliko duzun 
editorea (berriak idazteko) mambota da. Editore ahaltsuagoa nahi izanez gero 
mambot berria bilatu eta instalatu beharko duzu. 
Nolabait esateko “barne” funtzionamendurako osagaiak dira. 
9.7 AUKERAK: SYSTEM 
Bukatzeko, sistemaren aldagai eta uneko konfigurazioa ikus daiteke aukera honen 
bidez.
Web-gune itzelak… eskura! 
- 53. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
10 Seigarren urratsa: edukien kudeaketa 
- 54. orrialdea – 
AAhhoottiikk iirrtteenn,, aahhoorraa ssaarrttuu 
Hitz-jarioa? 
Zer, nori, nork? Zuk jakin behar duzu, jakin. Edukiak prestatzea ez da lan makala, ez; 
are gutxiago web eleanitzentzat. 
Oro har gidatxo hau baliagarri gerta dakizuke: 
NORI: nor da hartzailea? Multzoa? Multzo ezberdinak? Zer 
izaera dute? 
ZER: zeintzuk dira edukiak? Zer egitura dute? 
NORK: zein da egilea? Zer estilo du, berez? 
NON: zein da irakurleen herrialdea? Zer kultura dute han? 
NOIZ: zer maiztasunarekin? 
NOLA: zein da edukiak egiteko plangintza? Zer lanabes 
erabiliko dira erredakzioak egiteko? Askok idatziz gero nola 
batuko dira? 
NOLAKOAK: erakargarriak izan behar dute? Informagarriak? Irudiz 
lagundutakoak?
Web-gune itzelak… eskura! 
11 Zazpigarren urratsa: nor dut bisitan? 
BBiissiittaakk ppoozz eemmaatteenn,, eettoorrttzzeeaann eeddoo jjooaatteenn 
- 55. orrialdea – 
Analisiaren zehatza! 
Sosik bota gabe. Hala kudea dezakezu zure web-gunean 
sartzen direnen datu estatistikoak: jatorria, denbora, 
ikusitako web-orriak, bete diren helburuak eta abar, 
abagune zabala, bai horixe! 
Eta nola egin daiteke hori guztia? Google analytics deritzon 
lanabes miraritsu bati esker. Egin beharreko bakarra alta 
ematea eta Googlek berak emandako kode zatitxoa jaso eta 
web-orri nagusian itsastea da (bera barik ez da ibiliko 
estatistiken kudeaketa). Honako itxura du kodeak: 
<script src="http://www.google-analytics.com/urchin.js" type="text/javascript"> 
</script> 
<script type="text/javascript"> 
_uacct = "UA-728211-3"; 
urchinTracker(); 
</script> 
Une horretatik aurrera gure Googlek buru belarri ekingo dio datuak jasotzeari: nor 
sartu da, nondik, zenbat denboraz... gero txosten batzuk eratzeko, gure jakin mina 
zeharo aseko dutenak.
Web-gune itzelak… eskura! 
Hurrengo lerroetan prozesua nola egin azalduko dugu: 
Hau Google dugu. Soberan zen aurkezpena, ezta? Goialdeko eskuinaldean “Kontuan 
sartu” jartzen du. Esteka horren bitartez zure kontu pertsonalera sar zaitezke. 
Oraindik ez baduzu bat, sortu. 
Betiko moduan erabiltzailea eta hitz-gakoa eskatuko dizkizu. 
- 56. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
Behin barruan lehen pantailako estekak beste itxura bat hartu du. Orain “Nire 
kontua” erabilita hurrengo pantailara eramango zaitu. 
Ikusiko duzunez hainbat aukera hauta ditzakezu. Interesatzen zaiguna Azterketak da. 
Klikatu horretan. 
- 57. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
Orri honetan ikusiko duzunez zenbait gune ditut nik prest azterketa prozesurako. 
Berri bat gehitzeko goialdean, eskuineko aldean, zerrenda zabalgarri bat ikus 
dezakezu. Berau zabaldu eta Create new account (kontu berria sortu) aukera hautatu. 
Hemen zure web-gunearen helbidea sartu behar duzu, azterketaren identifikatzailea 
eta denbora-zonaldea. Horrekin Google Analyticsek datuak jasotzeari ekingo dio. Egun 
batzuk beharko ditu nahiko informaziorik jaso, eta txostenak egin ahal izateko. 
- 58. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
Hau duzu lehen bista. Laburpen antzekoa da: aurreko astean sarturiko jendearen 
grafikoa, mundu-mapa bisitekin, bisitari berri zein zaharren grafikoa, bisiten 
jatorriaren grafikoa,... 
Ezkerreko aukerei begiratuta era guztietako txosten zein azterketa lor daitezke. 
Horiek probatzea besterik ez duzu. Tamalez oraindik ez dago guztiz euskaratuta, eta 
ingelesa da darabilen hizkuntza. Ez kezkatu, ez duzu ezer apurtuko; beraz, klikatu 
aukera oron funtzionamendua ikus dezazun. 
- 59. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
Jarraian, hauen pantaila-atzipen batzuk: 
- 60. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
- 61. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
- 62. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
- 63. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
- 64. orrialdea – 
12 HIZTEGIA 
AAddiittzzaaiillee oonnaarrii,, hhiittzz gguuttxxii 
Zeraren zerak zeratzen 
ARUBA: Internet zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa italiarra, prezio ezin hobeak 
dituena. 
CMS: Content Management System. Edukiak kudeatzeko sistema, kasu honetan web-aren 
bitartez. 
DOMEINUA: Interneten gune birtuala identifikatzeko erabiltzen den izena. 
www.hauberau.com, esaterako (izan kontuan URLak protokoloa eta orria izan beharko 
lituzkeela). 
DOWNLOAD: amaraunetik fitxategiak jasotzeko –eskuratzeko, disko gogorraratzeko, 
ordenagailuratzeko- erabiltzen den aditza. 
FTP: File Transfer Protocol, fitxategiak transferitzeko protokoloa (ordenagailutik 
amaraunera, eta alderantziz). 
HOST: ostalaria. Termino hau rol bati esateko erabiltzen da; hots, Arubaren 
ordenagailuak hostak dira, zure CMSaren ostalari baitira. 
HTML: Hiper Text Markup Language. Etiketen bitartez informazioa aurkezteko 
lengoaia. Bestera esanda, txantiloi batean elementuak kokatu (testu, irudi, 
bideo,...), formatu grafikoa ezarri eta antzekoak egiteko balio du. 
HTTP: Hiper Text Transfer Protocol. HTMLa igorri eta jasotzeko protokoloa. 
IP: Internet Protocol, eta beraren helbidea, NNN.NNN.NNN.NNN itxurakoa. 
Anbiguotasun barik identifikatzen ditu ordenagailuak sare barruan (bestera esanda, 
herri baten etxea kokatzeko darabilgun helbidearen parekoa, hots: kalea, zenbakia, 
herria, probintzia eta herrialdea). 
LOG: sistema barruan gertatutako guztiaren informazioa jasotzen duen fitxategia.
Web-gune itzelak… eskura! 
PASSWORD: sistema pribatu baten barruan sartzeko behar den datua; izatez, 
erabiltzaileak berak soilik jakiten duena. Giltza antzekoa da mundu fisikora islatuz. 
PHP: script programazio lengoaia. Oro har, lengoai guztiek aurre konpilazio prozesu 
batetik pasatu behar dute. Horrek giza-hizkuntzatik gertu dagoen lengoaia 
ordenagailu-hizkuntzatik gertu dagoenera pasatzen du. Kasu honetan horrelakorik ez 
da gertatzen, eta ordenagailuak zuzenean interpretatzen du PHP programatik 
jasotakoa (geldoagoa da, bestearekin alderatuz). 
PROTOKOLOA: bi entitatek elkar ulertzeko erabilitako arauen multzoa. 
RAR: UNIX sistemak, jatorriz, erabiltzen duen konpresio formatua. ZIParen antzekoa. 
URL: domeinua, protokoloa eta eskumena identifikatzeko helbidea; adibidez: 
http://www.hauberau.com/index.html 
USR: erabiltzailearen izena. Normalean sistema barruan norberaren burua 
identifikatzeko erabiltzen da hitz-gakoarekin batera. 
WINRAR: Windows sistema barruan RAR fitxategiak maneiatzeko programa. 
XML: Extended Markup Language. HTMLak datuak ikusizko moduan eduki multimediak 
antolatzen baditu, XMLak prozesu bera egiten du datuekin (adib. Datu-base 
batenekin). 
ZIP: RARarekin batera beste konpresio formatu bat da. 
- 65. orrialdea –
Web-gune itzelak… eskura! 
- 66. orrialdea – 
13 AZKEN GOMENDIOAK 
Orri hauek mugatuak dira. Baietz informazio eta 
xehetasun gehiago jarri ahal ad infinitum. Eta ez hemen 
soilik, baita informatikagintzako edozein liburutan ere. 
Hala, izan daiteke arazoak izatea txitean-pitean – 
edonolakoak, txo/ño, hau informatikagintza eremu basatia 
baita!-. Horrelakoetan bide bakarra duzu babak eltzetik 
ateratzeko: Internetera jo informazio bila, foro, txat 
eta abarretan. 
Lanabes hauek guztiak oso ezagunak diren heinean azkar batean topatuko duzu 
konponbideren bat. 
Zorte on, beraz, adiskidea!
Web-gune itzelak… eskura! 
- 67. orrialdea – 
14 EZ ADIORIK 
Tinta agortu zait –hala dio inprimagailuak-. Neurona oro ondo ustiatu, eta nire 
irudimenetik atera zitekeen edozein ideia islatu dut eskuartean (edo pantaila-begiartean) 
daukazun gidaliburu honetan. Beno: gidaliburu, liburuxka, gida... hainbat 
modutan izendatu izan dut lan osoan zehar, nahiz eta zuk zeuk izan behar bataioa 
erabaki behar duena jasotakoaren arabera. 
Ikusi duzunez prozesua erraza da, hortik aurrera konplexutasuna zure esku geratzen 
da. Internetek ikerketa behar du, hainbat zera baititu bere barnean! Baina ikerketa 
gustagarria gerta dakizula, ezen hau guztia jokoa baita. Betebehar kutxuak dena 
zapuzten du; argi, beraz. 
Gozatuko al zenuen irakurketa honekin nik egin izan dudan bezala idazketarekin! 
Ondo segi, lagun.

More Related Content

Viewers also liked

Euskal eskola publikoaren topaketa digitalak 2016: HAIDEI (@andonisanz)
Euskal eskola publikoaren topaketa digitalak 2016: HAIDEI (@andonisanz)Euskal eskola publikoaren topaketa digitalak 2016: HAIDEI (@andonisanz)
Euskal eskola publikoaren topaketa digitalak 2016: HAIDEI (@andonisanz)
Andoni Sanz
 
Harvard #projectzero - #visiblethinking - map of thought by Andoni Sanz
Harvard #projectzero - #visiblethinking - map of thought by Andoni SanzHarvard #projectzero - #visiblethinking - map of thought by Andoni Sanz
Harvard #projectzero - #visiblethinking - map of thought by Andoni Sanz
Andoni Sanz
 
#mooteu16 - Ikasketa esperientziaren hobekuntza (#gamification #visiblethinki...
#mooteu16 - Ikasketa esperientziaren hobekuntza (#gamification #visiblethinki...#mooteu16 - Ikasketa esperientziaren hobekuntza (#gamification #visiblethinki...
#mooteu16 - Ikasketa esperientziaren hobekuntza (#gamification #visiblethinki...
Andoni Sanz
 
Adaptive missile guidance using gps
Adaptive missile guidance using gpsAdaptive missile guidance using gps
Adaptive missile guidance using gps
Avinash Mishra
 
#Gamification mechanics in #education (Andoni Sanz)
#Gamification mechanics in #education (Andoni Sanz)#Gamification mechanics in #education (Andoni Sanz)
#Gamification mechanics in #education (Andoni Sanz)
Andoni Sanz
 
The 8051 microcontroller
The 8051  microcontroller The 8051  microcontroller
The 8051 microcontroller
Avinash Mishra
 
Soal un kimia sma 2014 1
Soal un kimia sma 2014 1Soal un kimia sma 2014 1
Soal un kimia sma 2014 1Emily Emily
 

Viewers also liked (7)

Euskal eskola publikoaren topaketa digitalak 2016: HAIDEI (@andonisanz)
Euskal eskola publikoaren topaketa digitalak 2016: HAIDEI (@andonisanz)Euskal eskola publikoaren topaketa digitalak 2016: HAIDEI (@andonisanz)
Euskal eskola publikoaren topaketa digitalak 2016: HAIDEI (@andonisanz)
 
Harvard #projectzero - #visiblethinking - map of thought by Andoni Sanz
Harvard #projectzero - #visiblethinking - map of thought by Andoni SanzHarvard #projectzero - #visiblethinking - map of thought by Andoni Sanz
Harvard #projectzero - #visiblethinking - map of thought by Andoni Sanz
 
#mooteu16 - Ikasketa esperientziaren hobekuntza (#gamification #visiblethinki...
#mooteu16 - Ikasketa esperientziaren hobekuntza (#gamification #visiblethinki...#mooteu16 - Ikasketa esperientziaren hobekuntza (#gamification #visiblethinki...
#mooteu16 - Ikasketa esperientziaren hobekuntza (#gamification #visiblethinki...
 
Adaptive missile guidance using gps
Adaptive missile guidance using gpsAdaptive missile guidance using gps
Adaptive missile guidance using gps
 
#Gamification mechanics in #education (Andoni Sanz)
#Gamification mechanics in #education (Andoni Sanz)#Gamification mechanics in #education (Andoni Sanz)
#Gamification mechanics in #education (Andoni Sanz)
 
The 8051 microcontroller
The 8051  microcontroller The 8051  microcontroller
The 8051 microcontroller
 
Soal un kimia sma 2014 1
Soal un kimia sma 2014 1Soal un kimia sma 2014 1
Soal un kimia sma 2014 1
 

Similar to Web-gune itzelak eskura

Web gune baten sorkuntza wordpressekin - dok
Web gune baten sorkuntza wordpressekin - dokWeb gune baten sorkuntza wordpressekin - dok
Web gune baten sorkuntza wordpressekin - dok
Tolosaldea TLHI
 
Web gune baten sorkuntza wordpressekin - dok
Web gune baten sorkuntza wordpressekin - dokWeb gune baten sorkuntza wordpressekin - dok
Web gune baten sorkuntza wordpressekin - dokTolosaldea TLHI
 
Ubuntu galdetegia (kizkitza) ikasberri
Ubuntu galdetegia (kizkitza) ikasberriUbuntu galdetegia (kizkitza) ikasberri
Ubuntu galdetegia (kizkitza) ikasberrikizkitza96
 
Agenda digitala
Agenda digitalaAgenda digitala
Agenda digitala
Tolosaldea TLHI
 
Ubuntu instalazioa
Ubuntu instalazioa Ubuntu instalazioa
Ubuntu instalazioa
Pitxis
 
Arduinoa ikastetxean
Arduinoa ikastetxeanArduinoa ikastetxean
Arduinoa ikastetxean
Aitor axpirina
 
Web gune baten sorkuntza joomlarekin - dok
Web gune baten sorkuntza joomlarekin - dokWeb gune baten sorkuntza joomlarekin - dok
Web gune baten sorkuntza joomlarekin - dokTolosaldea TLHI
 
Web gune baten sorkuntza joomlarekin - dok
Web gune baten sorkuntza joomlarekin - dokWeb gune baten sorkuntza joomlarekin - dok
Web gune baten sorkuntza joomlarekin - dok
Tolosaldea TLHI
 
Mem montaje ordenador
Mem montaje ordenadorMem montaje ordenador
Mem montaje ordenador
naiiaaciif
 
Programaeramangarriak
ProgramaeramangarriakProgramaeramangarriak
ProgramaeramangarriakIma-Bilbo
 
Josune ikt 3 (ubuntu galdetegia)
Josune ikt 3 (ubuntu galdetegia)Josune ikt 3 (ubuntu galdetegia)
Josune ikt 3 (ubuntu galdetegia)josuneaizpuru
 
Inf. 4. oinarrizko inf.
Inf. 4. oinarrizko inf.Inf. 4. oinarrizko inf.
Inf. 4. oinarrizko inf.
irakaskuntzablogairatxe
 
Ecommerce dok
Ecommerce   dokEcommerce   dok
Ecommerce dok
Tolosaldea TLHI
 
Software librea behar dugu
Software librea behar duguSoftware librea behar dugu
Software librea behar dugu
gorka azk
 
Ubuntu inplantatzen dok
Ubuntu inplantatzen   dokUbuntu inplantatzen   dok
Ubuntu inplantatzen dok
Tolosaldea TLHI
 

Similar to Web-gune itzelak eskura (20)

2 saioa mapa_mentalak
2 saioa mapa_mentalak2 saioa mapa_mentalak
2 saioa mapa_mentalak
 
Web gune baten sorkuntza wordpressekin - dok
Web gune baten sorkuntza wordpressekin - dokWeb gune baten sorkuntza wordpressekin - dok
Web gune baten sorkuntza wordpressekin - dok
 
Web gune baten sorkuntza wordpressekin - dok
Web gune baten sorkuntza wordpressekin - dokWeb gune baten sorkuntza wordpressekin - dok
Web gune baten sorkuntza wordpressekin - dok
 
Ubuntu galdetegia (kizkitza) ikasberri
Ubuntu galdetegia (kizkitza) ikasberriUbuntu galdetegia (kizkitza) ikasberri
Ubuntu galdetegia (kizkitza) ikasberri
 
Agenda digitala
Agenda digitalaAgenda digitala
Agenda digitala
 
Ubuntu instalazioa
Ubuntu instalazioa Ubuntu instalazioa
Ubuntu instalazioa
 
Arduinoa ikastetxean
Arduinoa ikastetxeanArduinoa ikastetxean
Arduinoa ikastetxean
 
Web gune baten sorkuntza joomlarekin - dok
Web gune baten sorkuntza joomlarekin - dokWeb gune baten sorkuntza joomlarekin - dok
Web gune baten sorkuntza joomlarekin - dok
 
Web gune baten sorkuntza joomlarekin - dok
Web gune baten sorkuntza joomlarekin - dokWeb gune baten sorkuntza joomlarekin - dok
Web gune baten sorkuntza joomlarekin - dok
 
Mem montaje ordenador
Mem montaje ordenadorMem montaje ordenador
Mem montaje ordenador
 
Programaeramangarriak
ProgramaeramangarriakProgramaeramangarriak
Programaeramangarriak
 
Josune ikt 3 (ubuntu galdetegia)
Josune ikt 3 (ubuntu galdetegia)Josune ikt 3 (ubuntu galdetegia)
Josune ikt 3 (ubuntu galdetegia)
 
Inf. 4. oinarrizko inf.
Inf. 4. oinarrizko inf.Inf. 4. oinarrizko inf.
Inf. 4. oinarrizko inf.
 
Ecommerce dok
Ecommerce   dokEcommerce   dok
Ecommerce dok
 
Ecommerce dok
Ecommerce   dokEcommerce   dok
Ecommerce dok
 
Software librea behar dugu
Software librea behar duguSoftware librea behar dugu
Software librea behar dugu
 
Hitzapasa
HitzapasaHitzapasa
Hitzapasa
 
Ubuntu inplantatzen dok
Ubuntu inplantatzen   dokUbuntu inplantatzen   dok
Ubuntu inplantatzen dok
 
Ububtu inplantatzen dok
Ububtu inplantatzen   dokUbubtu inplantatzen   dok
Ububtu inplantatzen dok
 
Iñaki
IñakiIñaki
Iñaki
 

More from Andoni Sanz

Liderazgo en tecnologia educativa
Liderazgo en tecnologia educativaLiderazgo en tecnologia educativa
Liderazgo en tecnologia educativa
Andoni Sanz
 
BerrIKT IES Unamuno hitzaldia Bilbao
BerrIKT IES Unamuno hitzaldia BilbaoBerrIKT IES Unamuno hitzaldia Bilbao
BerrIKT IES Unamuno hitzaldia Bilbao
Andoni Sanz
 
Eskola digitala 2017
Eskola digitala 2017 Eskola digitala 2017
Eskola digitala 2017
Andoni Sanz
 
Mobile learning (Andoni Sanz)
Mobile learning (Andoni Sanz)Mobile learning (Andoni Sanz)
Mobile learning (Andoni Sanz)
Andoni Sanz
 
Codigos QR en educacion (Andoni Sanz)
Codigos QR en educacion (Andoni Sanz)Codigos QR en educacion (Andoni Sanz)
Codigos QR en educacion (Andoni Sanz)
Andoni Sanz
 
#Moodle + #gamification (Andoni Sanz)
#Moodle + #gamification (Andoni Sanz)#Moodle + #gamification (Andoni Sanz)
#Moodle + #gamification (Andoni Sanz)
Andoni Sanz
 
#Google #GAFE summit - Euskadi 2015 - #screencast, #p2p review (@andonisanz)
#Google #GAFE summit - Euskadi 2015 - #screencast, #p2p review (@andonisanz)#Google #GAFE summit - Euskadi 2015 - #screencast, #p2p review (@andonisanz)
#Google #GAFE summit - Euskadi 2015 - #screencast, #p2p review (@andonisanz)
Andoni Sanz
 
Flipped Classes
Flipped ClassesFlipped Classes
Flipped Classes
Andoni Sanz
 
Malware cleaning
Malware cleaningMalware cleaning
Malware cleaning
Andoni Sanz
 
#Gamification and #moodle: the how to's (@andonisanz)
#Gamification and #moodle: the how to's (@andonisanz)#Gamification and #moodle: the how to's (@andonisanz)
#Gamification and #moodle: the how to's (@andonisanz)
Andoni Sanz
 

More from Andoni Sanz (10)

Liderazgo en tecnologia educativa
Liderazgo en tecnologia educativaLiderazgo en tecnologia educativa
Liderazgo en tecnologia educativa
 
BerrIKT IES Unamuno hitzaldia Bilbao
BerrIKT IES Unamuno hitzaldia BilbaoBerrIKT IES Unamuno hitzaldia Bilbao
BerrIKT IES Unamuno hitzaldia Bilbao
 
Eskola digitala 2017
Eskola digitala 2017 Eskola digitala 2017
Eskola digitala 2017
 
Mobile learning (Andoni Sanz)
Mobile learning (Andoni Sanz)Mobile learning (Andoni Sanz)
Mobile learning (Andoni Sanz)
 
Codigos QR en educacion (Andoni Sanz)
Codigos QR en educacion (Andoni Sanz)Codigos QR en educacion (Andoni Sanz)
Codigos QR en educacion (Andoni Sanz)
 
#Moodle + #gamification (Andoni Sanz)
#Moodle + #gamification (Andoni Sanz)#Moodle + #gamification (Andoni Sanz)
#Moodle + #gamification (Andoni Sanz)
 
#Google #GAFE summit - Euskadi 2015 - #screencast, #p2p review (@andonisanz)
#Google #GAFE summit - Euskadi 2015 - #screencast, #p2p review (@andonisanz)#Google #GAFE summit - Euskadi 2015 - #screencast, #p2p review (@andonisanz)
#Google #GAFE summit - Euskadi 2015 - #screencast, #p2p review (@andonisanz)
 
Flipped Classes
Flipped ClassesFlipped Classes
Flipped Classes
 
Malware cleaning
Malware cleaningMalware cleaning
Malware cleaning
 
#Gamification and #moodle: the how to's (@andonisanz)
#Gamification and #moodle: the how to's (@andonisanz)#Gamification and #moodle: the how to's (@andonisanz)
#Gamification and #moodle: the how to's (@andonisanz)
 

Web-gune itzelak eskura

  • 1. Web-gune itzelak… eskura! Edota nola biziraun amaraunean... erotu barik! @andonisanz www.andonisanz.com
  • 2. Web-gune itzelak… eskura! - 2. orrialdea – Lan honen elementuak: Zer: web-gune profesionalak modu erraz eta azkarrean eratzea, merke-merke, gainerako beste aldagai asko ere kontutan hartuz (domeinua, estatistikak eta abar...) Nork: informatikari batek (9 urtez Internet mundua ogibide izan duena). Nori: orori. Gutxieneko ezagupena duen edozeinek jar dezake abian web-gune bat berton azaldutakoa praktikan jarriz gero. Edukien estiloa: urratsez urrats atalduta. Hasierako sarrera txikia beldurra kentzeko, lanabesen aurkezpen bat, eta, azkenik, gunea abiarazteko pausuak, baita ustiatzeko gomendioak ere. Hizkuntza-estiloa: freskoa eta zuzena, ahalik eta euskararik jatorrenean. Herri hizkera erabili nahi izan dut, teknikokeriak alboratuz (kasuak kasu, noski). Plan orokorra: aurkibidean ikus daiteke.
  • 3. Web-gune itzelak… eskura! AURKIBIDEA 1 SARRERA 5 1 GIDA HONEN FORMATUA 6 1.1 EGITURA 6 1.2 EDUKIEI ETEKINIK HANDIENA ATERATZEKO 7 2 AURRE BALDINTZAK 8 3 HONA HEMEN EMAITZA 9 3.1 ESKURATUKO DIRENAK 9 3.2 LORTUKO EZ DEN ZERBAIT AL DA? 10 4 LANABESAK 11 5 LEHEN URRATSA: DOMEINUA ETA OSTALARIA EROSTEA 12 6 BIGARREN URRATSA: ATARI BAT LORTZEA 18 6.1 ATARIAREN ZERAK 18 6.2 ATARIAK BARRA-BARRA. BEGIZ JO, ZEIN? 20 6.3 MAMBO: DANTZA IZENA UKAN ETA WEB-ATARIA IZAN! 21 7 HIRUGARREN URRATSA: EZARPENA 25 7.1 FITXATEGIAK IGO 25 7.1.1 FTP GORA, FTP BEHERA: PROGRAMAREN BILA 26 7.1.2 SMARTFTP PROGRAMA ERABILI 31 - 3. orrialdea –
  • 4. Web-gune itzelak… eskura! 7.2 MAMBO: GORA! 35 8 LAUGARREN URRATSA: KONFIGURAZIOA 40 9 BOSGARREN URRATSA: DENA MARTXAN 44 9.1 AUKERAK: SITE 45 9.1.1 GLOBAL CONFIGURATION 45 9.1.2 LANGUAGE MANAGER 45 9.1.3 MEDIA MANAGER 46 9.1.4 STATISTICS 46 9.1.5 TEMPLATE MANAGER 46 9.1.6 TRASH MANAGER 46 9.1.7 USER MANAGER 47 9.2 AUKERAK: MENU 47 9.2.1 MENU MANAGER 47 9.3 AUKERAK: CONTENT 49 9.3.1 ADD CONTENT 49 9.3.2 SECTION MANAGER / CATEGORY MANAGER 50 9.4 AUKERAK: COMPONENTS 51 9.5 AUKERAK: MODULES 51 9.6 AUKERAK: MAMBOTS 52 9.7 AUKERAK: SYSTEM 52 10 SEIGARREN URRATSA: EDUKIEN KUDEAKETA 54 11 ZAZPIGARREN URRATSA: NOR DUT BISITAN? 55 12 EGILE HONEN LORPENETAKO BAT ERROR! BOOKMARK NOT DEFINED. 13 HIZTEGIA 64 14 AZKEN GOMENDIOAK 66 15 EZ ADIORIK 67 - 4. orrialdea –
  • 5. Web-gune itzelak… eskura! - 5. orrialdea – 1 SARRERA IIkkaassii eettaa ggeerroo,, ddeennookk jjaakkiinnttssuu Zer arraio da liburuxka hau? Kaixo lagun! Web-guneak eraiki nahi dituzu, e? Aukera polita topatuko duzu orri hauetan, bada! Guztiok dakigu Internet korapilo galanta izan daitekeela oinarrizko hasi-masiak ez dituztenentzat. Kasu horretan, Internet benetako amarauna bilakatu eta erabiltzaile zein eraikitzaileak hamaikatxo hariren artean harrapa ditzake. Izan ere, erraza da; hasierako HTTP eta HTML xumeek beste teknologia aurreratuagoei eman diete bide, eta hastapeneko hiruzpalau aldagai haiek hamaika dira dagoeneko. Baina segi lasai, lagun, teknologia hain zakarra ez baita. Beldurrik handiena hitz potoloek eragin ohi dute, ezagutzen ez dugunak beldur ematen digulako. Gizalege argia, eta horregatik mito horiek guztiak zanpatuko ditugu. Teknologia hotz eta grisaren mamutzarrak larru gorritan geratuko zaizkizu plaza erdian, eta beldurra barre bilakatuko da. Dena dela, izan kasketa barruan lan pixka beharko duela web-gunea martxan jartzeak; ez esku bete lan, baina bai gutxieneko neke pitin bat, baita zain eta muin aritzea ere. Eta korapilatzen bazara: lasaitu eta berriz irakurri. Proiektuak ez dira berez hezurmamitzen, eta zure buru argi eta sortzailearen eragin magikoari esker aurki izango duzu zure atari birtuala Interneten denon gozagarrirako –baita sosa ateratzeko ere-. Zalantza izpi barik honako aholku hau bota behar dizut: argi izan buruan zer nolako atari mota garatu nahi duzun eta, behin hasita, segi bukatu arte -gutxieneko aldaketak egin badakizkioke ere-. Horren zergatiak badu mamia; izan ere, proiektuetan aldaketa ugari –amaiezinak- egiteko joera izan ohi da eta, ondorioz, garapen-epeak gehiegi luzatzeko arriskua izaten da. Azkenean hilabete bateko proiektua urte erdira zabal daiteke, dena bertan behera uzten ez bada, noski, herabetasunaren herabetasunez. Aurrera, bada!
  • 6. Web-gune itzelak… eskura! - 6. orrialdea – 1 Gida honen formatua IIkkuussiiaa,, iikkaassiiaa Nola dago eginda? Nola ustiatu hemengo ikasgaiak? 1.1 EGITURA Gogoan al dituzu antzinako liburu ilun eta serio haiek? Halakorik ez duzu topatuko hemen, ezta gutxiagorik ere! Hurrengo orrietan islatuko den ezagutza bide zuzen, argi eta jostagarri batean helaraziko zaizu, gutxieneko informatika-maila edukita ere (kasuak kasu), dena ulertzeko gai izan eta teknikak zeure kabuz aplikatzeko gaitasuna izan dezazun. Ahoan legarrik gabe esango dira esan beharrekoak! Gida hau hainbat ataletan zatikatuta dago (aurkibidean ikusi ahal izan duzun bezala). Horietako bakoitzean, eta izenburuaren ostean, jorratuko diren ikasgaien gaineko zertzelada batzuk agertuko dira kutxatxo baten barruan, etorriko denaren jakitun izan zaitezen. Ondoren, mamira joko dugu zuzen-zuzenean hastapeneko eduki teorikoak garatzeko, zenbaitetan kasu praktikoekin osatuko da. Adi-adi jarraitu beharreko ataletan ageriko zeinu deigarriak ikusi ahal izango dituzu orpoz orpo: ESANAHIA ZEINUA Erne! Trikimailua Gogoratu beharrekoa
  • 7. Web-gune itzelak… eskura! Irudiei dagokienez bi motatakoak ikusi ahal izango dituzu: Pantaila-atzipenak (screenshots): egingo diren prozesu guztien argazkiak izango dituzu. Hala, askoz errazagoa izango zaizu ezarpen edo konfigurazioaren zein urratsetan zauden jakitea. Izan beti gogoan ordenagailu eta sistemaren arabera aldaketatxoak gerta daitezkeela hemen azalduko eta zure ordenagailuan agertuko denaren artean. Irudi indargarriak: testuarekin batera txertaturikoak, edukia indartzeko eta orrialdeak alaitzeko baliagarriak direnak. 1.2 EDUKIEI ETEKINIK HANDIENA ATERATZEKO Ez ahantzi gero, egitera goazenak zentsu praktiko erabatekoa duela. Horrek zera esan nahi du: eduki teorikoetan aurrera egin ahala lanabes informatikoekin lan egin beharko duzula. Ondorioz askotan behaztopa egingo duzu. Eta hori da bidea, lege zaharrera. Lehendabizi aztertu, gero probatu, azkenik asmatu eta zuzendu. Hasierako probetan ez da ezer galduko, kinkil-kankala ibili arren. Buruak jardun behar du maisu izateko. Zenbat eta gehiago aritu, orduan eta maisuago. Hori dela-eta probatu hemen esandakoak, zuk asmatutakoak, beste iturri batzuetatik jasotakoak,... horrela irudi orokor aberatsagoa izango duzu. Eta huts eginez gero, ez kezkatu! Hutsak burmuinean sakonago metatuko dira eta, beraz, birritan hanka sartzeko aukera gutxiago izango duzu. - 7. orrialdea –
  • 8. Web-gune itzelak… eskura! - 8. orrialdea – 2 Aurre baldintzak BBaakkooiittzzaakk dduu bbeerree hhaazziieennddaarreenn bbeerrrrii Zer jakin behar dut? Bai, oinarrizko ezagutza informatikoa izan behar duzu. Hala ez balitz gida hau beste zer edo zertan bihurtuko litzateke: windows eskuliburua, internet gida, edo bestelako paper erreren bat. Baina hori ez da lortu nahi dena; kontrakoa, gunea ekoizteko aukera izatea da xedea, zuk aurreko hasi-masiak izanik, hori bai. Beraz, Windows, Linux edo Mac sistemei dagokienez honen jakitun izan behar duzu: Ordenagailua martxan jartzea. Programak erabiltzea, besteak beste aurrerago aipatuko direnak. Sistema blokeatuz gero berau berrabiaraztea. Interneti dagokionez, honako hauek erabiltzea: Nabigatzailea. Aukeran HTML (ez da beharrezkoa, dena dela). FTP lanabesa. Horrakoak menperatu ezean, ekin bilatzeari, sareari informazioak gain egiten dio, denetarik topatuko duzu. Irudi orokorra izan dezazun: ordenagailua erabilita Internetetik lanabes batzuk jaitsi eta beste batzuk igoko dituzu. Horren ostean horiek konfiguratu eta dena prest dagoenean erabiltzeari ekin.
  • 9. Web-gune itzelak… eskura! - 9. orrialdea – 3 Hona hemen emaitza AArrrraakkaassttaattssuuaarrii,, ddeennaakk ttxxaallookkaa Zer lortuko dut? Zer ez dut lortuko? 3.1 ESKURATUKO DIRENAK Nekerik txikienarekin hainbat gauza eraiki ahal izango dituzu –kontuz! firin-faran ez ibili gero. Oinarrizko instalazioarekin zehetasun gehiago erabili, eta esfortzu handiago behar; baina Internetetik eskuratuko dugunaren laguntzaz hau lor daiteke: Domeinua erosi: 15 minutu. Gerora domeinua aktibatu egin behar dute. Horretarako egun batzuk igaro daitezke. Web-ataria instalatu: 10 minutu. Lehendabizi beheratu behar da (5 minutu inguru). Deskonprimitu eta berriz igo behar da gure domeinura (hemen FTP konexioaren araberakoa izango da). Web-orri instalatzailea martxan jarri: beharrezko datu guztiak aurrean baldin badituzu (batik bat datu-basearen IP, erabiltzaile, hitz-gako eta izena) 5 minututan egin daiteke. Web-ataria pertsonalizatu: X minutu -edo ordu-. Skin (azal) ugari daude ataria itxuraldatzeko. Sorta guztiaren artean hautatzeko denbora behar da, piloa baita; dena den, ideiak argi badituzu azkar batean erabaki dezakezu zein nahi duzun. Zeure azal pertsonalizatua nahi baduzu atariaren barrenetan sartu beharko duzu. Horrek HTML eta CSS menderatzea eskatzen du. Ordu erdi inguruan web-gune (web-atari) oso-osoa izan dezakezu prest. Aho bete hortz? Ez da gutxirako!. Halere, izan buruan informatikagintzan antolaketa beti urruntzen dela errealitatetik... tokitara! Eta emaniko datu horiek biderkatu edo hamaika aldiz handiago bilaka daitezkeela. Aholkua: pazientzia lege izan dakizula! Gunearen ezaugarriei buruz, aipagarriak dira hauek: edukiak kudeatzea (testu, irudiak, bideoak,...), jendeak komunikatzeko lanabesak erabiltzea (foroak, txata,...),
  • 10. Web-gune itzelak… eskura! modulu berriak ezartzeko aukera izatea, eta abar. Hala, web-gune malgu eta plastikoa dugu, ezen itxura zein funtzionalitatea alda baitiezaiokegu neke handirik gabe. 3.2 LORTUKO EZ DEN ZERBAIT AL DA? - 10. orrialdea – Bai... eta ez! Azalpena? Jendearen fede onean eta lan egiteko gogoan datza gakoa. Alegia, moduluak garatzen diren heinean funtzio berriak instalatu ahal izango dituzu web-gunearen erabilgarritasuna handitu ahal izateko. Bestera esanda, planetan zehar dabiltzan lagunak moduluak musu-truk garatzen jarraitzen duten bitartean –baita garatutakoak hobetzen ere, eta hau garrantzitsua da erabat- arazorik ez duzu izango. Ordea, programatzen jakin barik zera berriak gehitu nahi badituzu, eta hauek existitzen ez badira, modulu horiek eraikitzea beste irtenbiderik ez duzu izango. Horrexegatik argi baino argiago izan behar duzu web-atariak zer eskainiko duen. Besteak beste foroak, irudi bildumak, eduki kudeatzaileak, eguraldiaren egoera ematen dutenak, txata, iritzia ematekoak, aztertzaileak, denda, eta abar ziur aurkitu!
  • 11. Web-gune itzelak… eskura! - 11. orrialdea – 4 Lanabesak MMaaiilluu oonnaakk,, iillttzzeeaakk ssaakkoonn Zer erabiliko dut? Non topa dezaket? Lanabes gutxi erabili behar ditugu bidaia honetarako. Egia borobila da ideiarik onenak direla nekerik gutxien behar dutenak, eta hau dugu ereduetako bat. Laburbilduta hauexek dira garrantzitsuenak: Nabigatzailea (adib. Firefox). FTP bezeroa (adib. SmartFTP). CMS (Content Management System – Edukiak Kudeatzeko Sistema) bat (adib. Mambo). Lehenik eta behin: nabigatzailea. Sistema eragileak baten bat izango du hor nonbait. Horrela ez bada doan topa ditzakezu Interneten barna. Bi dira erabilienetakoak: Microsoft Explorer eta Mozilla Firefox. Nire aukera: bigarrena. Esan beharrik ez da nabigatzailearen laguntzaz web-gunea ikuskatu zein kudeatzeko gai izango zarela. Bigarrenik: FTP bezeroa. File Transfer Protocol dugu sigla. Fitxategiak igotzeko eta beheratzeko balio du. Bai! Nabigatzailearen bitartez fitxategiak eskura daitezke baita ere. Egia, baina izatez nabigatzaileak berak darabilen HTTP protokoloa ez zen horretarako hezurmamitu, nahiz eta hala erabili. Nolabait esateko bietara erabil daiteke; baina gure kasu honetan, eta artxibo mordoa mugitu beharko dugunez gero, FTP bezeroa erabiliko dugu CMSa instalatzeko. Azkenik: CMSa. Dohain lor daitezke horietako asko. Gure aukera hirukoitza da: MAMBO, JOOMLA eta PHPNUKE. Dena dela, liburuxka honetan MAMBOn oinarritu gara.
  • 12. Web-gune itzelak… eskura! 5 Lehen urratsa: domeinua eta ostalaria erostea - 12. orrialdea – AAuukkeerraattzzeeaa,, llaann ttxxaarrrraa Zer demontre da domeinu bat? Zein hautatu behar dut? Zer eskaini behar dit zerbitzu-hornitzaile batek? Domeinua XXXXXX.XXX itxurako helbidea dugu, eta normalean WWW aurretik izan ohi du. Esaterako www.google.com. Zeure domeinua hautatzeko izen bat erabaki behar duzu, eta horren ostean luzapena. Izena zera pertsonala da, luzapena eman nahi zaion izatearen araberakoa izango da. Adibidez, gune komertzialentzat COM luzapena erabiltzen da, erakundeetarako ORG, Europako herrialdeetarako EU (oraindik erabakitzeke dago, eta jende askok EU-skadi adierazteko erabiltzen du), eta abar eta abar. Egia da, izan, COM luzapena dela estandarizatuena, eta komertzioarekin harreman zuzena baldin badu ere, egia da Estatu Batuetako ia helbide guztiek COMa dutela (beraiek izan baitziren Internet abian jarri zutenak). Gogoan izan domeinua zure lur-eremu pertsonala izango dela, hau da, zure helbidea sare barruan; eta orokorrean, behin hautatuta, gutxienez urte bete osoz ez duzu aldatzerik izango, enpresa ostalariek denbora hori izaten baitute berriztapena egin aurretik. Hau dela eta, www.ahuntzarengauerdikoeztula.com hartu beharrean www.astoarenegunsentikopuzkerra.com erosten baduzu, horrekin konformatu beharko kontratua bukatu arte! Hortaz, kontuz; ez bat eta ez bi hautatuz gero, gorriak eta bi ikus zenitzake. Eta ez hori bakarrik, bilatzaileen barruan lortutako statusa galduko duzu hurrengo urtean izena aldatzen badiozu, hau da, Googlek estatistika datuak bildu izan baditu horiek galduko dituzu domeinuz aldatzean (gai hau luze jorratuko dugu aurreko beste atal batean).
  • 13. Web-gune itzelak… eskura! Jarraian prozesu guztia nola egin argituko dugu: Hau duzu Aruba enpresaren web-gunea. Italiarrak dira, eta zerbitzu merke-merkea eskaintzen dute. Gunea: www.aruba.it Sartu bezain laster italiarrez eginiko etxe-orria ikusiko duzu. Euskaraz, gaur, behinik behin, ez dute; beraz zuk hautatu zer nahiago duzun gainontzeko hizkuntzen artetik. - 13. orrialdea –
  • 14. Web-gune itzelak… eskura! Erdialdean laukitxo bat duzu domeinuaren izena balioztatzeko (beste nork edo nork baleuka ere). Idatzi izena, domeinuaren luzapena eta Confirma botoiari sakatu. Libre dugu auntzarengauerdikoeztula.com domeinua. Kontrara abisatuko lizuke beste izen bat hautatzeko. Erraza ematen du, baina baita zera ere! Ostean zerbitzariaren mota hautatu behar duzu. Gure kasurako –nahitaez- Hosting Linux markatu. - 14. orrialdea –
  • 15. Web-gune itzelak… eskura! - 15. orrialdea – Gainontzeko aukeretatik: Mugarik gabeko posta elektronikoak: XXX@ahuntzarengauerdikoeztula.com itxurakoak barra-barra erosteko. Estatistikak: hau alde batera utzi, Googlek lan hori doan egingo digu eta. Antibirus+antispam: aukeran duzu, zure esku. MySql: garrantzitsua oso. Kalkulatu zenbat espazio beharko duzun, eta hautatu neurria. Key position: ez dabil oso fin enpresa zera honekin; hobe ez kontratatzea. ADV impressions: gauza bera. Giga maila: aurreko posta elektronikoek giga bateko neurria izan dezaten. MS SQL server: ezta begiratu ere. Aruba nuke: berdin.
  • 16. Web-gune itzelak… eskura! Egindako eragiketen laburpena agertuko zaizu. Segi aurrera Seguir botoiarekin. Azkeneko laburpena –ez al dira asko, bada?-. Hurrengo pantailetan VISA txartelaren datuak sartu beharko dituzu. Zenbakia onartu ostean Arubak posta bat bidaliko dizu behar duzun informazio guztiarekin: erabiltzailea, hitz-gakoa… - 16. orrialdea –
  • 17. Web-gune itzelak… eskura! Oro har datu-basea aktibatzeko posta bat bidali behar zaie (beraiek zuri bidalitakoan jarraibide guztiak izango dituzu). http://admin.aruba.it helbidean kudeatu ahal izango dituzu zuk erosiriko domeinu guztiak. Web-gune honetatik, besteak beste, bi gauza interesgarri erabil daitezke: web bidezko posta elektroniko eta datu-base antolaketa. Ari garen honetarako kontrolatu - 17. orrialdea –
  • 18. Web-gune itzelak… eskura! beharrekoa ez da; baina interesgarria da zu jakitun izatea, gerora erabili beharko bazenu ere. 6 Bigarren urratsa: atari bat lortzea - 18. orrialdea – HHaammaarrrraakk,, aallddeekkoo aattaarriiaann aabbaarrrraakk Zer da atari bat? Zertarako balio du? Zer mota daude? 6.1 ATARIAREN ZERAK Atari hitza bolo-bolo dabilena da. Web-orri traketsa egiten du askok eta horri “atari” deitzen diote... baina baita zera ere! Web-atari terminoak adar ugari ditu, eta bere osotasunean honako hau adierazi nahi du: “Web-ataria enpresa baten informazioa egituratu eta transmititzeko, giza eskumen zein fisikoak kudeatzeko, eta abarrerako bidea da, bai kanpoaldera begiratuta (Internet/extranet) zein barnealdera (intranet); eta erabilera ugari ditu: edukiak kudeatu, lankideen elkarlana erraztu, datuak bilatu eta elkarbanatu, itxura aldatu,...” Beraz, zenbait xede ditu: Informazioa kudeatu, elkarbanatu, bilatu eta argitaratzea. Ataria darabiltenen arteko elkarreragina bideratzea. Teknologia bera etxe barruan zein at erabili ahal izatea. Baietz adibide batzuekin aurreko guztia argiago geratu! Baina, aldez aurretik, zenbait termino argitu nahi ditut: Internet: sare publikoa. Intranet: barne-sarea, normalean enpresa batena (pribatua). Extranet: Intraneta Internetetik ikusi ahal denean. Kasu honetan, eta segurtasunagatik, erabiltzaile/hitz-gakoa izan beharko lituzke Extranetean sartu ahal izateko.
  • 19. Web-gune itzelak… eskura! Eta agindutakoa zor denez, hona adibidea: - 19. orrialdea – Ikastola: Internet: Web-atariak ikastola aurkezten du Interneten. Edukiak, foroak, e-posta... eskaintzen die gurasoei. Ikastolaren informazio publikoa eskura dago. Extranet: Ikasleek notak atariaren bidez ikusten dituzte, baita irakasleekin e-posta bidezko zalantzak argitu ere. Datu pertsonalak (banku korrontea, telefonoa,...) alda ditzakete ikasleek beraiek. Ikasleen matrikulazio txostena, klaseetara agertutako orduak, eta halakoak ikusten dituzte gurasoek etxetik. Intranet: Test bidezko azterketak egiten dira. Datu administratibo guztiak gordetzen dira. Klase-orduen plangintza antolatu eta kudeatzen da. Irakasleen ebaluazioa egiten da. Barne-heziketarako ikastaro on-lineak antolatzen dira. Web-atari pertsonala: Internet: Norberak prestaturiko edukiak argitaratzen dira. Foroak-eta antolatzen dira. Gertakarien egutegia kudeatzen da. Extranet: Web-gunearen kudeaketa sistema osoa maneiatzen da. Ikusten denez erabilera anitz eman dakioke web-atari bati, horren xedea edozelakoa izanda ere. Betiere, garrantzitsuena da aldez aurretik ondo jakitea zer lortu nahi den halako soluzio batekin.
  • 20. Web-gune itzelak… eskura! 6.2 ATARIAK BARRA-BARRA. BEGIZ JO, ZEIN? Egia borobila da doako web-atariak hazi direla barra-barra azken urte hauetan. Aukera zabala da, izan; baina patxadaz aztertu behar dira aukerak, badaezpada ere. Gure aukera MAMBO CMS da. Ezartzeko eta kudeatzeko erraza oso. Arazorik ez duzu izango honekin; eta, denborarekin, adituago egiten bazara beste CMS zailago batzuetara aldatzeko gai izango zara. Adibidez, phpNuke ataria aski ezaguna da. Ziur asko lehenetarikoa. www.phpnuke.org helbidean topatuko duzu. Joomla Mambotik bereizi zen duela hilabete batzuk. Garapen ezberdinak dituzte, egun, eta kalitate handikoa da. www.joomla.org web-gunean: - 20. orrialdea –
  • 21. Web-gune itzelak… eskura! Halere, askoz gehiago topa daitezke. Honako gune honetan horien guztien zerrenda dago (www.opensourcecms.com): 6.3 MAMBO: DANTZA IZENA UKAN ETA WEB-ATARIA IZAN! Izen bitxia du gure CMS honek, baina lanabes zeharo baliagarria izango zaizu. Berezko weba eta guzti du, eta berton Mambo bera jasotzeaz gain honi gehigarriak egitekoak eskuragarri dituzu ere. Jo dezagun bere URLra: www.mamboserver.com - 21. orrialdea –
  • 22. Web-gune itzelak… eskura! Eskuineko zutabean download (beheratu) esteka ikusiko duzu. Klik egin hurrengo orrira nabigatzeko. Ikus dezakezunez Mambok hainbat bertsio ditu sortu zenetik. Normalean handienera jo ohi dugu, baina izan kontuan bertsiorik berrienak akats gehiago dituztenak direla. 4.6-a kalean badago ere, nik 4.5.5 hautatu dut egonkorragoa delako. Dagoeneko jakingo duzunez softwarea oso azkar garatzen da, eta informatikagintzan gertatzen den bezala: lan lasterra, lan alferra. - 22. orrialdea –
  • 23. Web-gune itzelak… eskura! Halere, ez kezkatu. Denborarekin sistema gaurkotu ahal izango duzu eguneraketa gehiago plazaratu ahala. XP ordenagailuarekin ZIP formatua ulergarria da; hau da, fitxategi konprimitu hauek ireki daitezkeela XPren bitartez. RAR formatua, ostera, UNIX sistema eraginkorretik eratorritakoa da, eta XPn erabili ahal izateko WINRAR programaren antzekoren bat beharko duzu (www.winrar.com, hau doakoa ere bai). Hala, zuk egin zirt ala zart: ZIP edo RAR. Fitxategia beheratzen ari dela, eta prozesu honen ehunekoaz informatzen gaituen leihotxoa bistaratu. - 23. orrialdea –
  • 24. Web-gune itzelak… eskura! Ordenagailuratu orduko fitxategiari klik eginez, aurreko leihotxoan zein utzitako karpetan bertan, ikusi ahal izango dituzu Mambo barnean ezkutaturiko fitxategi guztiak. Ez kezkatu, ez dituzu ulertu egin behar. Horiek igotzea baino ez duzu zure web-gunera. - 24. orrialdea – Zorionak! Mambo zurean da!
  • 25. Web-gune itzelak… eskura! 7 Hirugarren urratsa: ezarpena ZZoorrooaakk eettaa eerrooaakk bbeetteettzzeenn ddiittuuzzttee ppllaazzaa oossooaakk Zer esan nahi du ezarri hitzak informatikagintza arloan? Ezartzeko urratsak. Ezarri, instalatu, igo, martxan jarri... sinonimo gehiagorik nahi? Argi baino argiago dago. Gure abentura honetan ezartzearekin honako hau egitera goaz: Fitxategiak igo. Ezarpen orrira nabigatu. Sistemak behar dituen datuak sartu. Azterketa orokorra egin. Ondo, bada. Ekin diezaiogun urratsez urrats: - 25. orrialdea – 7.1 FITXATEGIAK IGO Arestian lortutako web-gunearen fitxategi guztiak ditugu dagoeneko gure disko gogorrean. Normalean konprimitutako fitxategi handi batean eskuratu ohi da; hala, berau deskonprimitu behar dugu gure diskoan. Horretarako karpeta berri bat sortu eta berton egin prozesua. Hori egin ostean ireki FTP bezeroa. Hasi aurretik konfiguratu behar dugu gure web-gunearekin konektatzeko gai izan dadin. Horretarako eduki eskura: URL helbidea: ftp.XXXXXX.com (ftp.ahuntzarengauerdikoeztula.com). Erabiltzailea. Hitz-gakoa. Behin fitxategiak goian dituzula, ezarpen-orrira jo behar duzu. Berton beste datu batzuk eskatuko dizkizu (errazak, horiek ere) eta, era berean, ostalariak bidalitako informazio hau izan beharko duzu alboan: Datu-basearen IPa (NNN.NNN.NNN.NNN formatukoa, normalean). Beraren izena. Erabiltzailea. Eta aurrekoaren hitz-gakoa.
  • 26. Web-gune itzelak… eskura! Aurreko datu horiek guztiak e-posta bidez bidali behar dizkizute web-ostalarikoek domeinua erosi eta gero. Prest, orduan? Ekin diezaiogun ezartzeari! 7.1.1 FTP gora, FTP behera: programaren bila FTP (file transfer protocol – fitxategiak transferitzeko protokoloa) programak sosik ordaindu gabe lor daitezke. Guk hautatutakoa: SMARTFTP. Berau eskuratzeko jo www.smartftp.com gunera eta bertatik jaso. Urratsak hurrengo irudietan ikus ditzakezu: - 26. orrialdea – Etxe-orria duzu goikoa.
  • 27. Web-gune itzelak… eskura! - 27. orrialdea – Non edo non “download” jarriko du. Ondo! Beste web-gune batera eraman gaitu, bertatik behera dezagun. “Download now” klikatu.
  • 28. Web-gune itzelak… eskura! Leihotxoko “Fitxategia gorde” (Save/Guardar) botoiari sakatu eta beheratzeari ekingo dio. - 28. orrialdea –
  • 29. Web-gune itzelak… eskura! Beheratu berri dugun horri klikatu eta instalazioa abiatuko dugu. - 29. orrialdea – Hautatu instalazio-karpeta bat.
  • 30. Web-gune itzelak… eskura! - 30. orrialdea –
  • 31. Web-gune itzelak… eskura! - 31. orrialdea – 7.1.2 SmartFTP programa erabili Programa honek gogoratu beharreko 3 ideia nagusi ditu: Ezkerraldean: zerbitzagailuaren karpeta-zuhaitza erakutsiko du. Eskuinaldean: zera bera, baina zure disko gogorrekoa. Goialdean: konektatzeko informazioa. Hau kontuan izanik, zeozer igo nahi dugunean eskuinaldetik ezkerraldera arrastatuko ditugu elementuak, gura dugun karpeta barruan jaregin eta bertara mugitzeko.
  • 32. Web-gune itzelak… eskura! Ostalaritik antzeko posta bidaliko dizute, kontuan sartzeko informazioa emateko(erabiltzailea/hitz-gakoa). Aztertu posta eta idatzi informazio hau orritxo batean eskura izateko (kontuz gero, ez ezazu galdu!). Era berean beste posta batean datu-basearekin konektatzeko datuak bidaliko dizkizute. - 32. orrialdea –
  • 33. Web-gune itzelak… eskura! Ongi. Itzul gaitezen FTP programara. New remote browser aukerak ostalariarekin konektatzeko bide emango digu. Leiho berri bat irekiko zaigu. Berton ostalariaren IP edo izena (host), erabiltzailea (username) eta hitz-gakoa (password) eskatuko dizkigu. - 33. orrialdea –
  • 34. Web-gune itzelak… eskura! Bete ostean OK botoiari klik egin eta ezkerraldean ostalariaren karpeta-leiho berri bat irekiko du. Une honetatik aurrera ostalarian dagoena ikusi ahal izango dugu, baita bertatik fitxategiak beheratu disko gogorrera zein honetatik ostalarira beste batzuk igo (hala erdialdean dauden geziak erabiliz nola arrastatu eta jareginez). - 34. orrialdea –
  • 35. Web-gune itzelak… eskura! - 35. orrialdea – 7.2 MAMBO: GORA! Beno. Dagoeneko ataza asko bete ditugu. Alde batetik MAMBOren fitxategia dugu (konprimituta), eta bestetik FTPa prest dugu edukiak igotzeko. Erosoago lan egiteko karpeta berria sortuko dugu disko gogorrean.
  • 36. Web-gune itzelak… eskura! Hurrengo urratsa fitxategia deskonprimitzea izango da. Horretarako WINZIP edo WINRAR (edo dena delakoa) irekiko da fitxategian klik egin ostean. Arestian sorturiko karpeta hautatu eta bertara mugitu. - 36. orrialdea –
  • 37. Web-gune itzelak… eskura! Honek badu itxura pixkanaka-pixkanaka. Fitxategi guztiak karpetan sartu dituzu. - 37. orrialdea – Orain FTPra itzuliko gara. Karpetarik sortzen ez bada zerbitzagailuan, hau da, guztia errora mugitzen badugu, gerora esteka halakoxea izango da: www.ahuntzarengauerdikoeztula.com/ Aldiz, karpeta baten barruan sartuz gero, hau izango genuke: www.ahuntzarengauerdikoeztula.com/nirekarpeta
  • 38. Web-gune itzelak… eskura! Karpetaka ataltzea politika ona, era horretan ordenan gorde baititzakegu bertsioak, hizkuntzak, eduki multimediak... Lehen esan bezala eskuineko bista erabiliko dugu disko gogorretik nabigatzeko. Hala, jo MAMBO utzi duzun karpetara. Fitxategi oro hautatu eskuinaldetik eta arrastatu ezkerraldean sortu berri duzun karpetara. Ezker-erdialdeko beste leihotxoan logak ikusiko dituzu (gertatzen ari den guztiaren azalpena). - 38. orrialdea –
  • 39. Web-gune itzelak… eskura! Bukatu denentz jakiteko biderik errazena behealdeko leihoko status deskribapenari begiratzea da. Idle dioskunean, potrojorran diharduela esan nahiko du, hots, fitxategi guztiak igo dituela. - 39. orrialdea –
  • 40. Web-gune itzelak… eskura! 8 Laugarren urratsa: konfigurazioa - 40. orrialdea – TTxxuukkuunnaa ggiizzoonnaa,, ttxxuukkuunnaa wweebb--gguunneeaa Ni eta nire burua Ondo. Kirioak jota? Arnasketa azkarregi hartzen, hala? Ezetz? Lagun gogorra ez zara, bada! Orain atalik zailena egokituko zaizu. Bai horixe. Orain arte eginikoak zailtasun teknikoa izan lezake, baina hasierako konfigurazioa edota edukien kudeaketa izango da atazarik nekagarriena, batik bat zure gunea oso dinamikoa izateko ideia badarabilzu buruan. Jo hona: www.ahuntzarengauerdikoeztula.com/karpeta (betiere karpeta zuk hautatutakoa izaki). Instalazio sistemak automatikoki detektatuko du sistema konfiguratu gabe dagoela. Beraz, instalazio orrira bideratuko gaitu falta den informazioa eman diezaiogun.
  • 41. Web-gune itzelak… eskura! Onartu lizentzia -irakurri al duzu?- eta segi bigarren urratsera (next botoiari sakatuz). Gogoan al duzu aurrekoan aipatu dizudana? Datu-basearekin konektatzeko beharrezko datuak biltzearena? Oraindik egin ez baduzu, bada garai egokia! - 41. orrialdea –
  • 42. Web-gune itzelak… eskura! Web-guneak izan behar duen izena idatzi (nabigatzailearen barran erakutsiko dena). Azken pantaila honen datuak bere horretan utzi daitezke. - 42. orrialdea –
  • 43. Web-gune itzelak… eskura! Bai! Badago! Egin duzu! Web-ataria martxan dago! Dena lehenean asmatu baduzu zorte ona izan duzu benetan, motel! Azkenik mezu hau helduko zaizu: instalazio karpeta ezabatu behar duzula. Orain INSTALL karpeta ezabatu behar duzu FTP bezeroaren bitartez. Hori oraindik itxi ez baduzu jo zerbitzagailuaren karpeta-bistara eta aipaturikoa ezabatu. Baduzu zeure web-gune pertsonala prest. Bi URL izango ditu: bata, web-gunearena berarena; eta, bestea, kudeaketa sistemarena (beti ere nirekarpeta aukerakoa izanik): www.ahuntzarengauerdikoeztula.com/karpeta www.ahuntzarengauerdikoeztula.com/karpeta/administrator - 43. orrialdea –
  • 44. Web-gune itzelak… eskura! 9 Bosgarren urratsa: dena martxan - 44. orrialdea – IIddiiaakk aaddaarr iiggaarrrraa Atariaren barrenak Urratsez urrats? Pausu honetan sistemaren barren orokorrak begiratuko ditugu, gutxieneko aldaketa batzuk egin ditzazun (nahi izanez gero). Hortik aurrera probatzea baino ez duzu, funtzionamendua oso intuitiboa baita. www.ahuntzarengauerdikoeztula.com/karpeta/administrator estekatik administratzailearen gunera nabigatuko duzu. Erabiltzailea eta hitz-gakoa idatzirik sartu ahal izango zara barrura. Gogoratuko dituzu, ezta?
  • 45. Web-gune itzelak… eskura! - 45. orrialdea – 9.1 AUKERAK: SITE 9.1.1 GLOBAL CONFIGURATION Sistema osoaren aldagaiak alda daitezke hemen. Aurreko instalazioan gutxieneko informazioa konfiguratu zenuenez ez zenuke ezer aldatu behar izango. 9.1.2 LANGUAGE MANAGER Konturatuko zinen orriaren goialdean menu horizontala ikus daitekeela. Aukera bakoitzarekin azpimenuak agertuko zaizkizu, aukera askorekin. Aukera hauetako bat Language duzu, eta gunearen hizkuntza aldatzeko bide emango dizu. Hizkuntza-paketeak Mambo jaitsitako web-gunean topa ditzakezu, euskara barne. Sistema honek hizkuntza bat besterik ezin du kudeatu aldi berean. Zer esan nahi du honek atari elebidunetarako? Bi instalazio behar direla, bi datu-base ezberdinekin. Hortik karpetaka ataltzearena. Hala, batean: www.ahuntzarengauerdikoeztula.com/euskara eta bestean: www. ahuntzarengauerdikoeztula.com/gaztelania erabil ditzakezu, esate baterako. Honek baditu abantailak eta desabantailak. Alde batetik sistema biderkatu behar da (phpNukekin ez da gertatzen); halere, horrek bi hizkuntzak ezberdin konfiguratzeko (koloreak, irudiak...) parada ematen du.
  • 46. Web-gune itzelak… eskura! - 46. orrialdea – 9.1.3 MEDIA MANAGER Hau irudi kudeatzailea da, oro har. Nahiz eta irudiez gain beste hainbat eskumen igo daitezkeen. Karpetak antolatu, fitxategiak igo, ezabatu, ikusi... FTParen antz handia dauka (fitxategiak HTTP protokoloaren bitartez mugitzen baititu). 9.1.4 STATISTICS Guneak berak estatistika modulu txikia du. Honi esker informazio interesgarria ikus daiteke, betiere bisitekin lotutakoa. 9.1.5 TEMPLATE MANAGER Template azal modukoa da; hots, guneari jarritako azala/itxura/piura. Hauek edonon topa daitezke. Zuk zeuk ere baten bat egin zenezake tripetan sartuko bazina. 9.1.6 TRASH MANAGER Zakarrontzia. Beste barik. Beste moduluetatik ezabatutakoak aurki daitezke hemen, baita beroriek berreskuratu ere. Baina kontuz, honek ez du balio ezabaturiko irudiak berreskuratzeko.
  • 47. Web-gune itzelak… eskura! - 47. orrialdea – 9.1.7 USER MANAGER Zenbait web-gunetan erabiltzaileei kontu pertsonala eratzeko aukera ematen zaie. Horrela foro, txat eta beste zenbait zerbitzutara jotzeko ahalmena dute. Horrela sorturikoak kudea daitezke zonalde honetan. 9.2 AUKERAK: MENU Menuak aukera zerrendak dira. Hainbat egon daitezke, aukera anitz eta kokapen ugariekin. Denak antola daitezke zonalde honetatik. 9.2.1 Menu manager Menu nagusiak prestatzeko. Gerora hauen azpiaukerak konfiguratzeko gai izango gara. Menu hauek aukeren edukiontziak dira. Menu berriak sortu ahala zerrenda zabalgarrian agertuko dira. Baten bati klik eginez menuak dituen aukeren zerrenda osatzen duen pantailara eramango gaitu.
  • 48. Web-gune itzelak… eskura! Aurreko pantaila-atzipenean argi ikus daiteke mainmenu menuak elementu asko dituela. Bakoitzak xede bat du: lotura modulu batekin, lotura esteka batekin, lotura edukien sekzio batekin,... Elementu berria sortu nahi duzunean aukeren abagunea agertuko zaizu. Modulu batekin lotu nahi izanez gero moduluen zerrenda erakutsiko dizu bat hauta dezazun. Sekzio batekin sekzio guztiak. URL batekin egiteko esteka idazteko eskatuko dizu, besteak beste. - 48. orrialdea –
  • 49. Web-gune itzelak… eskura! - 49. orrialdea – 9.3 AUKERAK: CONTENT Hau da zonalderik garrantzitsuenetakoa. Berton edukiak, sekzioak eta abar taxutzen dira. Elementuak estatikoak edo normalak izan daitezke, lehenak dira sekzio finkoetan egongo direnak. Normalak: berriak, komentarioak, oharrak, abisuak eta abar izan daitezke. Hor zuk zeuk erabaki behar duzu zer den zer. 9.3.1 ADD CONTENT Sistemak berak editorea du. Lau zati ditu: Titulu nagusia. Azpititulua. Gorputza. Gorputz zabaldua. Sekzioa. Saila. Aurrekoez gain beste informazio gehiago gehi dakioke: irudiak, estekak eta abar, baita plazaratze data ere.
  • 50. Web-gune itzelak… eskura! 9.3.2 SECTION MANAGER / CATEGORY MANAGER Esan bezala, artikuluak sekzio eta sailkapenetan antola daitezke. Hauek kudea daitezke gainontzeko datuen antzera. - 50. orrialdea –
  • 51. Web-gune itzelak… eskura! - 51. orrialdea – 9.4 AUKERAK: COMPONENTS Hona hemen zerarik mamitsuena sistemaren hedagarritasunaz ari bagara. Aldez aurretik ezarritako osagaiez gain beste hainbat gehiago gehi dakizkioke sistemari. Hala, zuk bilatzen duzun funtzionalitatea beteko dutenak topatu, eta ezartzea baino ez duzu. Haien ezaugarriak ustiatzeko menu manageren bidez lotura berri bat (menu aukera) sor daiteke aurretik instalaturiko osagaiarekin lotuta. 9.5 AUKERAK: MODULES Aurrekoen berdinak dira, baina kasu honetan web-orri nagusian ikus daitezke leihotxoak bezala. Esaterako: Zenbagailuak. Azken berriak. Foroaren azken mezuak. Eguraldia. Eta abar.
  • 52. Web-gune itzelak… eskura! - 52. orrialdea – 9.6 AUKERAK: MAMBOTS Osagai bereziak dira, eta normalean ez dira aldatzen. Adibidez, erabiliko duzun editorea (berriak idazteko) mambota da. Editore ahaltsuagoa nahi izanez gero mambot berria bilatu eta instalatu beharko duzu. Nolabait esateko “barne” funtzionamendurako osagaiak dira. 9.7 AUKERAK: SYSTEM Bukatzeko, sistemaren aldagai eta uneko konfigurazioa ikus daiteke aukera honen bidez.
  • 53. Web-gune itzelak… eskura! - 53. orrialdea –
  • 54. Web-gune itzelak… eskura! 10 Seigarren urratsa: edukien kudeaketa - 54. orrialdea – AAhhoottiikk iirrtteenn,, aahhoorraa ssaarrttuu Hitz-jarioa? Zer, nori, nork? Zuk jakin behar duzu, jakin. Edukiak prestatzea ez da lan makala, ez; are gutxiago web eleanitzentzat. Oro har gidatxo hau baliagarri gerta dakizuke: NORI: nor da hartzailea? Multzoa? Multzo ezberdinak? Zer izaera dute? ZER: zeintzuk dira edukiak? Zer egitura dute? NORK: zein da egilea? Zer estilo du, berez? NON: zein da irakurleen herrialdea? Zer kultura dute han? NOIZ: zer maiztasunarekin? NOLA: zein da edukiak egiteko plangintza? Zer lanabes erabiliko dira erredakzioak egiteko? Askok idatziz gero nola batuko dira? NOLAKOAK: erakargarriak izan behar dute? Informagarriak? Irudiz lagundutakoak?
  • 55. Web-gune itzelak… eskura! 11 Zazpigarren urratsa: nor dut bisitan? BBiissiittaakk ppoozz eemmaatteenn,, eettoorrttzzeeaann eeddoo jjooaatteenn - 55. orrialdea – Analisiaren zehatza! Sosik bota gabe. Hala kudea dezakezu zure web-gunean sartzen direnen datu estatistikoak: jatorria, denbora, ikusitako web-orriak, bete diren helburuak eta abar, abagune zabala, bai horixe! Eta nola egin daiteke hori guztia? Google analytics deritzon lanabes miraritsu bati esker. Egin beharreko bakarra alta ematea eta Googlek berak emandako kode zatitxoa jaso eta web-orri nagusian itsastea da (bera barik ez da ibiliko estatistiken kudeaketa). Honako itxura du kodeak: <script src="http://www.google-analytics.com/urchin.js" type="text/javascript"> </script> <script type="text/javascript"> _uacct = "UA-728211-3"; urchinTracker(); </script> Une horretatik aurrera gure Googlek buru belarri ekingo dio datuak jasotzeari: nor sartu da, nondik, zenbat denboraz... gero txosten batzuk eratzeko, gure jakin mina zeharo aseko dutenak.
  • 56. Web-gune itzelak… eskura! Hurrengo lerroetan prozesua nola egin azalduko dugu: Hau Google dugu. Soberan zen aurkezpena, ezta? Goialdeko eskuinaldean “Kontuan sartu” jartzen du. Esteka horren bitartez zure kontu pertsonalera sar zaitezke. Oraindik ez baduzu bat, sortu. Betiko moduan erabiltzailea eta hitz-gakoa eskatuko dizkizu. - 56. orrialdea –
  • 57. Web-gune itzelak… eskura! Behin barruan lehen pantailako estekak beste itxura bat hartu du. Orain “Nire kontua” erabilita hurrengo pantailara eramango zaitu. Ikusiko duzunez hainbat aukera hauta ditzakezu. Interesatzen zaiguna Azterketak da. Klikatu horretan. - 57. orrialdea –
  • 58. Web-gune itzelak… eskura! Orri honetan ikusiko duzunez zenbait gune ditut nik prest azterketa prozesurako. Berri bat gehitzeko goialdean, eskuineko aldean, zerrenda zabalgarri bat ikus dezakezu. Berau zabaldu eta Create new account (kontu berria sortu) aukera hautatu. Hemen zure web-gunearen helbidea sartu behar duzu, azterketaren identifikatzailea eta denbora-zonaldea. Horrekin Google Analyticsek datuak jasotzeari ekingo dio. Egun batzuk beharko ditu nahiko informaziorik jaso, eta txostenak egin ahal izateko. - 58. orrialdea –
  • 59. Web-gune itzelak… eskura! Hau duzu lehen bista. Laburpen antzekoa da: aurreko astean sarturiko jendearen grafikoa, mundu-mapa bisitekin, bisitari berri zein zaharren grafikoa, bisiten jatorriaren grafikoa,... Ezkerreko aukerei begiratuta era guztietako txosten zein azterketa lor daitezke. Horiek probatzea besterik ez duzu. Tamalez oraindik ez dago guztiz euskaratuta, eta ingelesa da darabilen hizkuntza. Ez kezkatu, ez duzu ezer apurtuko; beraz, klikatu aukera oron funtzionamendua ikus dezazun. - 59. orrialdea –
  • 60. Web-gune itzelak… eskura! Jarraian, hauen pantaila-atzipen batzuk: - 60. orrialdea –
  • 61. Web-gune itzelak… eskura! - 61. orrialdea –
  • 62. Web-gune itzelak… eskura! - 62. orrialdea –
  • 63. Web-gune itzelak… eskura! - 63. orrialdea –
  • 64. Web-gune itzelak… eskura! - 64. orrialdea – 12 HIZTEGIA AAddiittzzaaiillee oonnaarrii,, hhiittzz gguuttxxii Zeraren zerak zeratzen ARUBA: Internet zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa italiarra, prezio ezin hobeak dituena. CMS: Content Management System. Edukiak kudeatzeko sistema, kasu honetan web-aren bitartez. DOMEINUA: Interneten gune birtuala identifikatzeko erabiltzen den izena. www.hauberau.com, esaterako (izan kontuan URLak protokoloa eta orria izan beharko lituzkeela). DOWNLOAD: amaraunetik fitxategiak jasotzeko –eskuratzeko, disko gogorraratzeko, ordenagailuratzeko- erabiltzen den aditza. FTP: File Transfer Protocol, fitxategiak transferitzeko protokoloa (ordenagailutik amaraunera, eta alderantziz). HOST: ostalaria. Termino hau rol bati esateko erabiltzen da; hots, Arubaren ordenagailuak hostak dira, zure CMSaren ostalari baitira. HTML: Hiper Text Markup Language. Etiketen bitartez informazioa aurkezteko lengoaia. Bestera esanda, txantiloi batean elementuak kokatu (testu, irudi, bideo,...), formatu grafikoa ezarri eta antzekoak egiteko balio du. HTTP: Hiper Text Transfer Protocol. HTMLa igorri eta jasotzeko protokoloa. IP: Internet Protocol, eta beraren helbidea, NNN.NNN.NNN.NNN itxurakoa. Anbiguotasun barik identifikatzen ditu ordenagailuak sare barruan (bestera esanda, herri baten etxea kokatzeko darabilgun helbidearen parekoa, hots: kalea, zenbakia, herria, probintzia eta herrialdea). LOG: sistema barruan gertatutako guztiaren informazioa jasotzen duen fitxategia.
  • 65. Web-gune itzelak… eskura! PASSWORD: sistema pribatu baten barruan sartzeko behar den datua; izatez, erabiltzaileak berak soilik jakiten duena. Giltza antzekoa da mundu fisikora islatuz. PHP: script programazio lengoaia. Oro har, lengoai guztiek aurre konpilazio prozesu batetik pasatu behar dute. Horrek giza-hizkuntzatik gertu dagoen lengoaia ordenagailu-hizkuntzatik gertu dagoenera pasatzen du. Kasu honetan horrelakorik ez da gertatzen, eta ordenagailuak zuzenean interpretatzen du PHP programatik jasotakoa (geldoagoa da, bestearekin alderatuz). PROTOKOLOA: bi entitatek elkar ulertzeko erabilitako arauen multzoa. RAR: UNIX sistemak, jatorriz, erabiltzen duen konpresio formatua. ZIParen antzekoa. URL: domeinua, protokoloa eta eskumena identifikatzeko helbidea; adibidez: http://www.hauberau.com/index.html USR: erabiltzailearen izena. Normalean sistema barruan norberaren burua identifikatzeko erabiltzen da hitz-gakoarekin batera. WINRAR: Windows sistema barruan RAR fitxategiak maneiatzeko programa. XML: Extended Markup Language. HTMLak datuak ikusizko moduan eduki multimediak antolatzen baditu, XMLak prozesu bera egiten du datuekin (adib. Datu-base batenekin). ZIP: RARarekin batera beste konpresio formatu bat da. - 65. orrialdea –
  • 66. Web-gune itzelak… eskura! - 66. orrialdea – 13 AZKEN GOMENDIOAK Orri hauek mugatuak dira. Baietz informazio eta xehetasun gehiago jarri ahal ad infinitum. Eta ez hemen soilik, baita informatikagintzako edozein liburutan ere. Hala, izan daiteke arazoak izatea txitean-pitean – edonolakoak, txo/ño, hau informatikagintza eremu basatia baita!-. Horrelakoetan bide bakarra duzu babak eltzetik ateratzeko: Internetera jo informazio bila, foro, txat eta abarretan. Lanabes hauek guztiak oso ezagunak diren heinean azkar batean topatuko duzu konponbideren bat. Zorte on, beraz, adiskidea!
  • 67. Web-gune itzelak… eskura! - 67. orrialdea – 14 EZ ADIORIK Tinta agortu zait –hala dio inprimagailuak-. Neurona oro ondo ustiatu, eta nire irudimenetik atera zitekeen edozein ideia islatu dut eskuartean (edo pantaila-begiartean) daukazun gidaliburu honetan. Beno: gidaliburu, liburuxka, gida... hainbat modutan izendatu izan dut lan osoan zehar, nahiz eta zuk zeuk izan behar bataioa erabaki behar duena jasotakoaren arabera. Ikusi duzunez prozesua erraza da, hortik aurrera konplexutasuna zure esku geratzen da. Internetek ikerketa behar du, hainbat zera baititu bere barnean! Baina ikerketa gustagarria gerta dakizula, ezen hau guztia jokoa baita. Betebehar kutxuak dena zapuzten du; argi, beraz. Gozatuko al zenuen irakurketa honekin nik egin izan dudan bezala idazketarekin! Ondo segi, lagun.