SlideShare a Scribd company logo
1 of 4
Download to read offline
Software librea behar dugu!
BiharDaBerandu.wordpress.com blogean argitaratutako artikulua.

2010/06/04 · 3 Iruzkin · Hau editatu




Gure ikastetxeko sistema informatikoa zaharkitua dago?
Ikasturte honetan gure ikastetxeko informatika sistema erabiltzaile bezala esperientzia txar batzuk
izan ditugu.
Ikasturte hasieran informatika gela bakarra genuen bost lerroko institutu baterako. Talde bakoitzari
nekez egokitzen zitzaion astean behin irakasle honekin informatika gelara joatea. Bigarren gela
zabaldu zutenean ere gauzak ez ziren zeharo aldatu. Oraindik ere irakasleon lasterketak egin behar
izaten genituen informatika irakasleek utzitako hutsuneak betetzeko.
Baina informatika gela erabiltzea lehen arazoa besterik ez zen. Informatika gelara hamabostean
behin-edo erabiltzeko aukera genuenean hauxe zen topatzen genuen panorama:
    • Interneteko konexioa ez zebilen. Ez ditut estatistikak egin baina, zer iruditzen zaizue,
      zenbatean egiten zigun kale internetko konexioa ordenagailu batean edo guztietan, % 5, %
      10? (Imajinatzen duzue argindarrarekin, elektrikarekin, antzeko kaosa?)
    • Konexioa genuenean barraskiloaren lasterketa kamera geldian ikustea bezalakoa.
    • Azkenik konektatzen ginenean, voilà!, sarrera berbera ikastetxeko ehunka ikasle guztientzat:
      ik0151XXaa eta pasahitzik gabe! Gero software bat eta bakarra, pribatua, zuen gurasoen
      eta irakasle honen zergekin bapo ordaindua eta gaztelania hutsean, D eredua nagusi den
      eta normalizazio plana duen ikastetxe batean!
    • Lehenengo bost minutuak mahaigaineko argazkiaren gudatxoa, kendu aurreko
      erabiltzailearen argazkia, dela neska pertxenta, dela motortzarra, dela Athleticeko lehoia…
      eta ezarri geurea: mutil ederra, autotzarra edo Barçako izarrarena.
• Gero IE nabigatzailea zabaldu eta ezustekoa, aurreko ikasle batek abiarazteko konfigurazioa
      aldatu du eta betiko Bing bilatzailearen ordez Youtubeko bideorik erotikoena, barregarriena
      edo nazkagarriena topatuko dugu!
    • Hurrengo hamar minutuetan aurreko erabiltzaileak zabalik ahaztu duen e-postako mezuak
      irakurtzen edo irakasleak zabaldutako wikian barrabaskeriak idazten aurreko erabiltzailearen
      izenaren babespean.
    • Eta jakina, on-line jokoak zabaltzen eta gure kontua eta errekorrak gogoratzen…
    • Gero, agian, irakaslea pasatuko da gure ordenagailu paretik eta eskatuko digu arrapaladan
      minimizatu ditugun leihoak ezabatzeko eta mesedez, arren, otoi ez erabiltzeko IE
      gaztelaniaz eta Mozilla Firefox euskaraz erabiltzeko. Nabigatzaile arraro hori norbaitek
      ezabatu duela adieraziko diogu.
    • Hamaikagarren aldiz Firefox + Xuxen + Euskalbar instalatzen ari ginen bitartean
      irakasleak gure jokoetan IE horren bidez jolasean harrapatzen bagintuen bagenuen aitzakia,
      deskarga oso motel dabil! Etxean bost minututan egiten dena gurean 20 minututan nekez!
    • OpenOffice euskaraz instalatzeko aukera datorren ikasturterako utzi beharko dugu.
      Badakizue paketea deskargatzeko informatika gela berrian, 2010. urtean zabaldu den
      informatika gelan, 6 ordu baino gehiago behar izan nituela behin? Notario bat eskuratzen
      badidazue berriro egingo dugu proba sinesgaitz eta eszeptikoentzat propio. Oraingoz gure
      Premia arduradunaren lekukotza besterik ez daukat. (Premia larria daukagu, beste Premia
      programa hobe baten premia).
    • Plug-in pilo bat falta zitzaizkigun. Ezin gure wikian eskegitako audioak entzun, ezin
      eskegitako diapositiba aurkezpenak ikusi…
    • Txirrinak beti jotzen du azkarrago informatika gelan. Ordenagailuei itzaltzeko botoia
      sakatzeko ohitura dago gure ikastetxean eta ordenagailu gehienak eskegita geratzen dira
      prozesuan. Ikasleak arrapaladan alde egin programa guztiak zabalik utzita eta hortxe geratu
      da irakaslea dozena erdi bat ordenagailu, banan-banan itzaltzen, on-off etengailua zazpi
      segundotan sakatuz, besterik ezean.
Datorren ikasturtean ordenagailu gehiago izango ditugu? Software hobea? Entzun dudanaren
arabera gurean ez da aldaketa handiegirik iragarri.
Gauzak beste modu batean egin litezke?
Zergatik eskatzen dugu batzuk software librea eskoletan? (Merkeagoa, azkarragoa, seguruagoa
delako bakarrik?)
Uste dut Richard Stallmanek esan zuela behin eskoletan software pribatiboarekin heztea eskoletan
tabakoa erretzen irakastearen parekoa zela, zer uste duzue zuok? Zergatik esango zuen
horrelakorik?
Zer egin software librea gure ikastetxean eta gure gizartean sustatzeko?
Argazki hau Windowsen Biktimen Elkarterako dohaintza (taldearekin bat egiteko egin klik
argazkian)




3 responses so far ↓
    • Tweets that mention software librea behar dugu! -- Topsy.com // 2010/06/04 at 10:16 |
      Reply (edit)
       [...] This post was mentioned on Twitter by txipi, karlos g liberal. karlos g liberal said: RT
       @txipi: software librea behar dugu!
       http://bihardaberandu.wordpress.com/2010/06/04/software-librea-behar-dugu/ [...]
• gorkaazk // 2010/06/07 at 06:17 | Reply (edit)


  Zergatik erabili software librea?
  + Merkeagoa delako

  + Seguruagoa delako (birus gutxiago, esate baterako, erasoengatik babestuago)

  + Azkarragoa delako. (Antiburusen beharrik ez horrek, esaterako, berez lastertasun hobea
  dakar).

  + Gure hizkuntzan lokalizatuago dagoelako. (Azkarrago euskaratzen dira software libreko
  lanabesak, merkeago).

  + Formatu estandarrekin lan egitea errazagoa da. Formatu batzuk (.doc, .docx, xls, xlsx, ppt
  EZ DIRA FORMATU ESTANDARRAK!) Administrazioan eta hezkuntzan, hizkuntza
  ofizialekin eta formatu estandarrekin ibili beharko ginateke.

  + Instalatzea eta desinstalatzea oso erraza delako. Berriztatzea are errazago.

  + Software librea egonkorragoa da. Denborarekin berriztatu egiten da zaharkitu beharrean.

  + Artxiboek leku gutxiago erabili izaten dute memorian. Hobeto antolatuta gordetzen dira.
  Ez da desfragmentatu behar izaten.

  + Software librearekin ez gaude atzerriko enpresa baten menpe. Libreago senti gaitezke.

  + Software libreko nazioarteko komunitateak informazio gehiago elkarbanatzen du. Enpresa
  pribatuetan sekretu askorekin ibiltzen dira

  Arrazoi gehiago bururatzen zaizkizu?

More Related Content

Similar to Software librea behar dugu

Arbela digitala erabiltzen DBHn - 1
Arbela digitala erabiltzen DBHn - 1Arbela digitala erabiltzen DBHn - 1
Arbela digitala erabiltzen DBHn - 1eazueta
 
Web-gune itzelak eskura
Web-gune itzelak eskuraWeb-gune itzelak eskura
Web-gune itzelak eskuraAndoni Sanz
 
Blogak haur hezkuntzan
Blogak haur hezkuntzanBlogak haur hezkuntzan
Blogak haur hezkuntzaniblanco
 
Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02
Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02
Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02Azkue Fundazioa
 
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_guestc322f9
 
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_guest55a8b883
 
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_guestd8db94
 
Haurrak eta musika hobetuz musika eta internet2011 12222
Haurrak eta musika hobetuz musika eta internet2011 12222Haurrak eta musika hobetuz musika eta internet2011 12222
Haurrak eta musika hobetuz musika eta internet2011 12222Anjaritoi Urnieta
 

Similar to Software librea behar dugu (13)

Arbela digitala erabiltzen DBHn - 1
Arbela digitala erabiltzen DBHn - 1Arbela digitala erabiltzen DBHn - 1
Arbela digitala erabiltzen DBHn - 1
 
Web-gune itzelak eskura
Web-gune itzelak eskuraWeb-gune itzelak eskura
Web-gune itzelak eskura
 
Hitzapasa
HitzapasaHitzapasa
Hitzapasa
 
Musika eta internet2013
Musika eta internet2013Musika eta internet2013
Musika eta internet2013
 
Informatika
InformatikaInformatika
Informatika
 
Blogak haur hezkuntzan
Blogak haur hezkuntzanBlogak haur hezkuntzan
Blogak haur hezkuntzan
 
Blogak haur hezkuntzan
Blogak haur hezkuntzanBlogak haur hezkuntzan
Blogak haur hezkuntzan
 
Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02
Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02
Openofficeinstalatzekogidazuzendua 120216020927-phpapp02
 
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
 
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
 
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
Ii praktikaldiko teknologia_berrien_
 
Haurrak eta musika hobetuz musika eta internet2011 12222
Haurrak eta musika hobetuz musika eta internet2011 12222Haurrak eta musika hobetuz musika eta internet2011 12222
Haurrak eta musika hobetuz musika eta internet2011 12222
 
Unitatea: Lip-dub
Unitatea: Lip-dubUnitatea: Lip-dub
Unitatea: Lip-dub
 

More from gorka azk

Nola erregistratu Zuzeu_eus horretan eta nola hasi editatzen
Nola erregistratu Zuzeu_eus horretan eta nola hasi editatzenNola erregistratu Zuzeu_eus horretan eta nola hasi editatzen
Nola erregistratu Zuzeu_eus horretan eta nola hasi editatzengorka azk
 
Edukiontzi marroia, materia organikoaren birziklapena - Leioa
Edukiontzi marroia, materia organikoaren birziklapena - LeioaEdukiontzi marroia, materia organikoaren birziklapena - Leioa
Edukiontzi marroia, materia organikoaren birziklapena - Leioagorka azk
 
Zelan editatu eu_wikipedia_org_horretan
Zelan editatu eu_wikipedia_org_horretanZelan editatu eu_wikipedia_org_horretan
Zelan editatu eu_wikipedia_org_horretangorka azk
 
Edukiontzi marroia, materia organikoaren birziklapena
Edukiontzi marroia, materia organikoaren birziklapenaEdukiontzi marroia, materia organikoaren birziklapena
Edukiontzi marroia, materia organikoaren birziklapenagorka azk
 
Leire,maialen 5. edukiontzia
Leire,maialen 5. edukiontziaLeire,maialen 5. edukiontzia
Leire,maialen 5. edukiontziagorka azk
 
Klima aldaketa
Klima aldaketaKlima aldaketa
Klima aldaketagorka azk
 
Librezale egutegia 2015
Librezale egutegia 2015Librezale egutegia 2015
Librezale egutegia 2015gorka azk
 
Adimen anizkunaren teoria
Adimen anizkunaren teoriaAdimen anizkunaren teoria
Adimen anizkunaren teoriagorka azk
 
Ortografia begietatik
Ortografia begietatikOrtografia begietatik
Ortografia begietatikgorka azk
 
Librezale egutegia 2014
Librezale egutegia 2014Librezale egutegia 2014
Librezale egutegia 2014gorka azk
 
B08 leioa topaketak 2013
B08 leioa   topaketak 2013B08 leioa   topaketak 2013
B08 leioa topaketak 2013gorka azk
 
B08 berritzegunean - otsailaren 2an
B08 berritzegunean - otsailaren 2anB08 berritzegunean - otsailaren 2an
B08 berritzegunean - otsailaren 2angorka azk
 
LibrezaleORG egutegia 2012
LibrezaleORG egutegia 2012 LibrezaleORG egutegia 2012
LibrezaleORG egutegia 2012 gorka azk
 
Batxilerraren lehen enplegua
Batxilerraren lehen enpleguaBatxilerraren lehen enplegua
Batxilerraren lehen enpleguagorka azk
 
Bertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoaBertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoagorka azk
 
Mahaigaineko egutegia 2011
Mahaigaineko egutegia 2011Mahaigaineko egutegia 2011
Mahaigaineko egutegia 2011gorka azk
 
03 librezale egutegia 2011 cn eu
03 librezale egutegia 2011 cn   eu03 librezale egutegia 2011 cn   eu
03 librezale egutegia 2011 cn eugorka azk
 

More from gorka azk (20)

Nola erregistratu Zuzeu_eus horretan eta nola hasi editatzen
Nola erregistratu Zuzeu_eus horretan eta nola hasi editatzenNola erregistratu Zuzeu_eus horretan eta nola hasi editatzen
Nola erregistratu Zuzeu_eus horretan eta nola hasi editatzen
 
Edukiontzi marroia, materia organikoaren birziklapena - Leioa
Edukiontzi marroia, materia organikoaren birziklapena - LeioaEdukiontzi marroia, materia organikoaren birziklapena - Leioa
Edukiontzi marroia, materia organikoaren birziklapena - Leioa
 
Zelan editatu eu_wikipedia_org_horretan
Zelan editatu eu_wikipedia_org_horretanZelan editatu eu_wikipedia_org_horretan
Zelan editatu eu_wikipedia_org_horretan
 
Edukiontzi marroia, materia organikoaren birziklapena
Edukiontzi marroia, materia organikoaren birziklapenaEdukiontzi marroia, materia organikoaren birziklapena
Edukiontzi marroia, materia organikoaren birziklapena
 
Leire,maialen 5. edukiontzia
Leire,maialen 5. edukiontziaLeire,maialen 5. edukiontzia
Leire,maialen 5. edukiontzia
 
Klima aldaketa
Klima aldaketaKlima aldaketa
Klima aldaketa
 
Librezale egutegia 2015
Librezale egutegia 2015Librezale egutegia 2015
Librezale egutegia 2015
 
Adimen anizkunaren teoria
Adimen anizkunaren teoriaAdimen anizkunaren teoria
Adimen anizkunaren teoria
 
Ortografia begietatik
Ortografia begietatikOrtografia begietatik
Ortografia begietatik
 
Librezale egutegia 2014
Librezale egutegia 2014Librezale egutegia 2014
Librezale egutegia 2014
 
B08 leioa topaketak 2013
B08 leioa   topaketak 2013B08 leioa   topaketak 2013
B08 leioa topaketak 2013
 
Madril
MadrilMadril
Madril
 
B08 berritzegunean - otsailaren 2an
B08 berritzegunean - otsailaren 2anB08 berritzegunean - otsailaren 2an
B08 berritzegunean - otsailaren 2an
 
LibrezaleORG egutegia 2012
LibrezaleORG egutegia 2012 LibrezaleORG egutegia 2012
LibrezaleORG egutegia 2012
 
Batxilerraren lehen enplegua
Batxilerraren lehen enpleguaBatxilerraren lehen enplegua
Batxilerraren lehen enplegua
 
Estekak
EstekakEstekak
Estekak
 
Bertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoaBertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoa
 
Mahaigaineko egutegia 2011
Mahaigaineko egutegia 2011Mahaigaineko egutegia 2011
Mahaigaineko egutegia 2011
 
04 rs2011
04 rs201104 rs2011
04 rs2011
 
03 librezale egutegia 2011 cn eu
03 librezale egutegia 2011 cn   eu03 librezale egutegia 2011 cn   eu
03 librezale egutegia 2011 cn eu
 

Software librea behar dugu

  • 1. Software librea behar dugu! BiharDaBerandu.wordpress.com blogean argitaratutako artikulua. 2010/06/04 · 3 Iruzkin · Hau editatu Gure ikastetxeko sistema informatikoa zaharkitua dago? Ikasturte honetan gure ikastetxeko informatika sistema erabiltzaile bezala esperientzia txar batzuk izan ditugu. Ikasturte hasieran informatika gela bakarra genuen bost lerroko institutu baterako. Talde bakoitzari nekez egokitzen zitzaion astean behin irakasle honekin informatika gelara joatea. Bigarren gela zabaldu zutenean ere gauzak ez ziren zeharo aldatu. Oraindik ere irakasleon lasterketak egin behar izaten genituen informatika irakasleek utzitako hutsuneak betetzeko. Baina informatika gela erabiltzea lehen arazoa besterik ez zen. Informatika gelara hamabostean behin-edo erabiltzeko aukera genuenean hauxe zen topatzen genuen panorama: • Interneteko konexioa ez zebilen. Ez ditut estatistikak egin baina, zer iruditzen zaizue, zenbatean egiten zigun kale internetko konexioa ordenagailu batean edo guztietan, % 5, % 10? (Imajinatzen duzue argindarrarekin, elektrikarekin, antzeko kaosa?) • Konexioa genuenean barraskiloaren lasterketa kamera geldian ikustea bezalakoa. • Azkenik konektatzen ginenean, voilà!, sarrera berbera ikastetxeko ehunka ikasle guztientzat: ik0151XXaa eta pasahitzik gabe! Gero software bat eta bakarra, pribatua, zuen gurasoen eta irakasle honen zergekin bapo ordaindua eta gaztelania hutsean, D eredua nagusi den eta normalizazio plana duen ikastetxe batean! • Lehenengo bost minutuak mahaigaineko argazkiaren gudatxoa, kendu aurreko erabiltzailearen argazkia, dela neska pertxenta, dela motortzarra, dela Athleticeko lehoia… eta ezarri geurea: mutil ederra, autotzarra edo Barçako izarrarena.
  • 2. • Gero IE nabigatzailea zabaldu eta ezustekoa, aurreko ikasle batek abiarazteko konfigurazioa aldatu du eta betiko Bing bilatzailearen ordez Youtubeko bideorik erotikoena, barregarriena edo nazkagarriena topatuko dugu! • Hurrengo hamar minutuetan aurreko erabiltzaileak zabalik ahaztu duen e-postako mezuak irakurtzen edo irakasleak zabaldutako wikian barrabaskeriak idazten aurreko erabiltzailearen izenaren babespean. • Eta jakina, on-line jokoak zabaltzen eta gure kontua eta errekorrak gogoratzen… • Gero, agian, irakaslea pasatuko da gure ordenagailu paretik eta eskatuko digu arrapaladan minimizatu ditugun leihoak ezabatzeko eta mesedez, arren, otoi ez erabiltzeko IE gaztelaniaz eta Mozilla Firefox euskaraz erabiltzeko. Nabigatzaile arraro hori norbaitek ezabatu duela adieraziko diogu. • Hamaikagarren aldiz Firefox + Xuxen + Euskalbar instalatzen ari ginen bitartean irakasleak gure jokoetan IE horren bidez jolasean harrapatzen bagintuen bagenuen aitzakia, deskarga oso motel dabil! Etxean bost minututan egiten dena gurean 20 minututan nekez! • OpenOffice euskaraz instalatzeko aukera datorren ikasturterako utzi beharko dugu. Badakizue paketea deskargatzeko informatika gela berrian, 2010. urtean zabaldu den informatika gelan, 6 ordu baino gehiago behar izan nituela behin? Notario bat eskuratzen badidazue berriro egingo dugu proba sinesgaitz eta eszeptikoentzat propio. Oraingoz gure Premia arduradunaren lekukotza besterik ez daukat. (Premia larria daukagu, beste Premia programa hobe baten premia). • Plug-in pilo bat falta zitzaizkigun. Ezin gure wikian eskegitako audioak entzun, ezin eskegitako diapositiba aurkezpenak ikusi… • Txirrinak beti jotzen du azkarrago informatika gelan. Ordenagailuei itzaltzeko botoia sakatzeko ohitura dago gure ikastetxean eta ordenagailu gehienak eskegita geratzen dira prozesuan. Ikasleak arrapaladan alde egin programa guztiak zabalik utzita eta hortxe geratu da irakaslea dozena erdi bat ordenagailu, banan-banan itzaltzen, on-off etengailua zazpi segundotan sakatuz, besterik ezean. Datorren ikasturtean ordenagailu gehiago izango ditugu? Software hobea? Entzun dudanaren arabera gurean ez da aldaketa handiegirik iragarri. Gauzak beste modu batean egin litezke? Zergatik eskatzen dugu batzuk software librea eskoletan? (Merkeagoa, azkarragoa, seguruagoa delako bakarrik?) Uste dut Richard Stallmanek esan zuela behin eskoletan software pribatiboarekin heztea eskoletan tabakoa erretzen irakastearen parekoa zela, zer uste duzue zuok? Zergatik esango zuen horrelakorik? Zer egin software librea gure ikastetxean eta gure gizartean sustatzeko?
  • 3. Argazki hau Windowsen Biktimen Elkarterako dohaintza (taldearekin bat egiteko egin klik argazkian) 3 responses so far ↓ • Tweets that mention software librea behar dugu! -- Topsy.com // 2010/06/04 at 10:16 | Reply (edit) [...] This post was mentioned on Twitter by txipi, karlos g liberal. karlos g liberal said: RT @txipi: software librea behar dugu! http://bihardaberandu.wordpress.com/2010/06/04/software-librea-behar-dugu/ [...]
  • 4. • gorkaazk // 2010/06/07 at 06:17 | Reply (edit) Zergatik erabili software librea? + Merkeagoa delako + Seguruagoa delako (birus gutxiago, esate baterako, erasoengatik babestuago) + Azkarragoa delako. (Antiburusen beharrik ez horrek, esaterako, berez lastertasun hobea dakar). + Gure hizkuntzan lokalizatuago dagoelako. (Azkarrago euskaratzen dira software libreko lanabesak, merkeago). + Formatu estandarrekin lan egitea errazagoa da. Formatu batzuk (.doc, .docx, xls, xlsx, ppt EZ DIRA FORMATU ESTANDARRAK!) Administrazioan eta hezkuntzan, hizkuntza ofizialekin eta formatu estandarrekin ibili beharko ginateke. + Instalatzea eta desinstalatzea oso erraza delako. Berriztatzea are errazago. + Software librea egonkorragoa da. Denborarekin berriztatu egiten da zaharkitu beharrean. + Artxiboek leku gutxiago erabili izaten dute memorian. Hobeto antolatuta gordetzen dira. Ez da desfragmentatu behar izaten. + Software librearekin ez gaude atzerriko enpresa baten menpe. Libreago senti gaitezke. + Software libreko nazioarteko komunitateak informazio gehiago elkarbanatzen du. Enpresa pribatuetan sekretu askorekin ibiltzen dira Arrazoi gehiago bururatzen zaizkizu?