BIZITZAREN ETAPAK
Bizitzan zehar,pertsonak hainbat etapa igaroten doguz,
haurtzaroa, nerabezaroa eta helduaroa.
Haurtzaroa jaiotean hasi, eta 12 urtegaz amaitzen da. Aldi
horretan, neska- mutikoak asko hazten dira, denbora gitxitan, eta
hainbat gaitasun hartzen dabez.
Nerabezaroa haurtzaroaren eta helduaroaren arteko trantsizino
aroa da. 12 urtegaz hasi eta 19 urtera arte iraunten dau. Aldi
horretan, nerabeek aldaketa fisiko eta psikologiko asko izaten
dabez.
4.
Helduaroa hiru etapanagusitan banatzen da : gaztaroa, helduaroa
eta zahartzaroa.
Gaztaroa 25 urte arteko aldia da. Aldi horretan nortasuna
finkatzen da, eta nerabezaroko aldaketak onartzen dira. Gazteek
euren erabagiak hartzen ikasten dabe, beharrean hasteko trebatzen
dira.
Helduaroa etaparik luzeena da eta, pertsonak 60 urte inguru
betetakoan amaitzen da. Aldi horretan pertsonek garapena burutu
dabe eta ez dabe aldaketa fisiko nabarmenik izaten. Tarte horretan
pertsona askok behar egin eta familia osotzen dabe.
5.
Zahartzaroa bizitzako azkenekoetapea da. Aldi horretan,
zahartzearen lehenengo sintomak agertzen dira, adinekoek
esperientza handia daukie , besteakaz elkar banandu daikiena, eta
behar egiteari izten deutsienez, denpora gehiago daukie bizitzaz
gozatzeko.
KARAKTERE SEXUALAK
Karaktere sexualak gizonezkoen eta emakumezkoen gorputzak
6.
bereizten dabezan ezaugarrifisikoak dira. Karaktere primariotan
eta karaktere sekundariotan sailakatzen dira.
Karaktere sexual primarioak gizonen eta emakumezkoeen
ugalketa aparatua osotzen dabe sexu organoak dira, eta jaiotzetik
daukaguz.
Karaktere sexual sekundarioak gure gorputzean gertatzen diran
aldaketak dira, eta gizonezkoen eta emakumezkoen gorputzak
kanpotik bereiztea ahal bidetzen dabe. Karaktere honeek
pubertaroa deitutako nerabezaroko etapan garatzen dira.
Emakumezkoen karaktere sexual sekundarioak:
1. Bularrak hazten dira.
2. Besapeetan eta pubisean ulea hazten da.
3. Aldakak zabaltzen dira.
Gizonezkoen karaktere sexual sekundarioak:
1. Sorbaldak zabaltzen dira.
2. Muskulaturea sendotu egiten da.
3. Ahotsa baxuagoa bihurtzen da.
4. Aurpegian, besapean, pubisean,
toraxean eta gorputz adarretan ulea
hazten da.
EMAKUMEZKOEN UGALKETA APARATUA
Emakumezkoen ugalketa aparatua emakumeen gorputz barruan
7.
dagozan organoek osotzendabe. Organo horreek obulutegiak,
Falopioren trompak, umetokia, baginea, bulbea.
Obulutegiak arbendol formako organo txiki bi dira. Organo
orreetan obulu izeneko sexu zelula femeninoak sortu eta,
pubertarotik aurrera, heldu egiten dira.
Falopioren tronpak obulutegiak eta umetokia lotzen dabezan.
Umetokia buruz beherako madari formako organo hutsa eta
gihartsua. Haurdunaldian, umetokian sortzen da izaki barria
Baginea umetokia kanpoaldeagaz lotzen dauan hodi gihartsua da.
Bulbea emakumezkoen ugalketa aparatuaren kanpoaldeko organo
bakarra da. Ezpain izeneko azalaren tolestura batzuk osotzen
dabe, ezpainek baginearen sarrera babesten dabe.
HILEKOA
Hilekoa gitxi gorabehera hilean behin, obulu heldu bat
8.
obulutegitik urten etaumetokira heltzen da. Haurdunaldirik ez
bada, obulua kanpora egozten da, odolagaz eta uteroko azal zati
txikiagaz batera.
Menstruzinoa edo hilekoa izeneko aldi hau emakumezkoek
pubertaroa izaten daben aldaketa nagusietakoa da.
Emakumezkoaren ugalketa aparatuaren heldutasuna adierazoten
dau, hau da, emakumea fisikoki prest dagoala umeak izateko,
baina horreek ez dau esan gura psikologikoki prest dagoela.
GIZONEZKOEN UGALKETA APARATUA
Gizonezkoen ugalketa aparatuko organo batzuk gorputz barruan
dagoz, eta besteak, kanpoaldean. Testikuluak edo barrabilak, hodi
deferenteak, semen besikulak, zakila eta uretrea dira gizonezkoen
ugalketa aparatua osotzen daben organoak.
Testikuluak edo barrabilak arrautza itxurako organo bi dira.
Pubertaroan, espermatozoideak, sexu zelula maskulinoak,
sortzen hasten dira. Gorputzaren kanpoaldean dagoz, eskroto
9.
izeneko azalezko boltsabatez babestuta.
Hodi deferenteak testikuluak eta uretrea lotzen dabez, eta
gizonezkoen gorputz barruan dagoz.
Semen besikulak prostateagaz batera semen jariakina ekoizten
daben guruin bi dira. Guztiak gorputzaren barrualdean dagoz.
Zakila kanpoko organo gihartsua da, eta barruan uretrea dago.
Zakilaren muturra zabalagoa da, eta glande dauka izena, glandea
estaltzen dauan azalari prepuzio deitzen
jako.
Uretrea gernua eta semena, hau da,
semen jariakinen eta espermatozoideen
arteko nahasturea, kanporatzen dauzan
hodia da.
SEXU ZELULAK
Sexu zelula femeninoei eta maskulinoei gameto ere deitzen jake.
Gameto femeninoak edo obuluak nukleoz eta zitoplamaz osotuta
dagoz eta forma biribila daukie.
GIZA UGALKETA
Giza ugalketasexuala da, hau da, ernaltzea gauzatzeko,
ezinbestekoa da sexu zelula bi batzea edo alkartzea, bata
femeninoa eta bestea maskulinoa. Hortik aparte, gizakiak
bibiparoak gara, amaren sabeletik jaioten garalako. Halan eta
guztiz ere ugaztunak ere bagara , amaren bularreko esneagaz
elikatzen garalako.
ERNALTZEA
Ernaltzea emakumezkoen gorputzaren barruan gertatzen da, ia
beti Falopioren trompan, eta espermatozoide bat, eta obulu bat
alkartzea da.
Sexu zelula bik bat egin daien, Falopioren tronpan,
espermatozoide bakarrak bat egiten dau obuluagaz. Biak
alkartzean, obuluak subtantzia
bat jariatzen hara heldutako beste
espermatozoideek ernaldu ez
daien.
12.
Obulu ernaldua, zigotodeitutakoa, zatitzen hasten da, eta,
Falopioren tronpen hormek bultzatuta, umetokirantz jaisten da.
Umetokira heldutakoan zigotoa umetokiaren hormeari itsasten
jako, eta haurdunaldia hasten da.
HAURDINALDIA
Gizakiaren haurdunaldiak bederatzi hilabete inguruko iraupena
dauka. Bederatzi hilabete horreetan zigotoa hazi eta garatu egiten
da, eta lehenengo enbrioia umeki bihurtzen da.
Haurdunaldiaren lehenengo hiru hilabeteetan, izaki barriari
enbrioi deitzen jako. Lehenengo aste horreetan, enbrioiak ez
dauka giza itxurarik.
Hirugarren hilabetetik aurrera, ordura arte enbrioi zanari umeki
deitzen jako. Garai horretan, umekiaren organo guztiak guztiz
osotuta egoten dira, birikiak izan ezik. Umekiak, astez aste, gero
eta ume itxura handiagoa hartzen dau.
13.
Izaki barria garatu
daiten,haurdunaldian
zehar emakumezkoen gorputzak garrantzi handiko aldaketak
izaten dauz.
Umetokian karena eta boltsa amniotikoa sartzen dira. Karena eta
izaki barria zil hestearen bidez lotuta dagoz, eta behar dauzan
mantenugaiak eta oxigenoa emoten deutsoz karenak umekiari.
Boltsa amniotikoa likidoz beteta dago, eta umekia inguratu eta
temperaturea aldaketatik eta izan daitekezan kolpeetatik babesten
dau.
Sabelaldea handitu egiten da, karena, boltsa amniotikoa eta
umekia, gero eta handiagoa, barruan gordeteko.
14.
Haurdunaldiaren amaieran, bularrakesnea ekoizteko prestatzen
dira, umea lehen hilabeteetan amaren esneaz elikatu daiten
ERDITZEA
Erditzea umekia eta karena baginatik kanporatzean oinarritzen da.
Prozesu horrek hiru etapa daukaz: boltsa amniotikoa haustea,
umekia kanporatzea eta erditzearen amaiera.
Boltsa amniotikoa haustea umekia guztiz garatuta dagoanean
gertatzen da. Une hori heldutakoan, likido amniotikoa baginan
behera kanpora isurten da eta, horregaz batera, baginea dilatatzen
hasten da, umekiari bertatik urteten izteko.
Umekia amaren gorputzetik kanporatzea ahalbidetzen dabe
umetokiaren eta abdomenako muskuluen uzkurdurek. Umekia
kanpoan danean, zil hestea abagiten da, eta umeari zil izeneko
orbana geratzen jako mozte horren ondorioz.
Erditzearen azkeneko fasea zil hestea, karena eta boltsa
amniotikoa kanporatzen da