SlideShare a Scribd company logo
1 of 14
IPUIN TRADIZIONALAK
ADIERAZPENA-IPUIN TAILERRA DBH2
Arrosak
Basetxean bizi zen lugin etxagun batek, landatu zuen bere baratzako lilitegian arrosa-
ondozko bat. kusi zuen hurrengo egunean bere alaba Margarik eta esan zion aitari:
— Zer jarri duzu hor? Hain lilitegi polit eta ederrean sartu habetxo (1) zakar hori! Oso
gaizki ematen du arantza horrek lorontzi egoki horretan.
— Itxoin, ume, itxoin —erantzun aitak.— Arantza lehorra iruditzen zaizun landare horrek
emango ditu garaiz baratze guztia bitxituko duten lore lirain eta guri-guriak.
Margarik burua higituaz erakusten zuen bere sinesgaiztasuna.
Baina ez zuan izan luzaro itxoin beharrik sinesteko. Laster agertu zitzaizkion habetxo
arantzadunari motetxoak, eta poliki-poliki ostatuaz jantzi zen margo hori urdin ederrez.
Ondoren, sortu zitzaizkion pinpirin (2) txiki eta politak, eta lilipa, akara eta beste lore-
belarren hostoak zimeldu eta lehortzen ari zirenean zabaldu ziren arrosa-pinpirinak eta
arantza
baino besterik ez zeukan landaretxo ura bete zen lore lirain eta ederrez, baratze guztia
apaindu eta bitxituaz.
(1) Habetxo = Arbusto.
(2) Pinpirin = Capullo.
Margari harriturik aurkitzen zen arrosaren zurigorrizko margo diztikorra ikusiaz eta bere
usain goxoa sumatuaz. Uneoro joaten zen lore berriaren urrina gozatzera, eta honela zion:
— Hau bai dela lore polita! Ez dut inoiz ikusi politagorik, ezta baratze apaingai ederragorik
ere. Nork esango zuen!
Sinisten duzu orain? —erantzun zion aitak. —Ikusi duzu nola arantzatik etorri litekeen arrosa
ederra. Bere epea igaro arte itxoin beharra izan duzu, baina orain pozik aurkitzen zara
Horrela dira Jaungoikoak bere maitasunez bidaltzen dizkigun nekeak ere. Habetxo
arantzadunak udaberri ondoren arrosa ederrak ematen dizkigun bezala, neke eta
nahigabeek ere, eroapenez hartuez gero, ekarriko dizkigute atsegin eta zorion ugariak.
SEME ONA
Salerostetxe handi bateko sarigarri aurkitzen zen Andoni.Bere aitak ere etxe artatik ateratzen zuen
bizibidea, aurkezle bidaztuaz.
Halako egunean aitak nagusiaren aginduz itsasostera joan izan zuen.Itsasontziratu eta laster jakin zen
ontzi hura itsaslapur batzuek harrapatu zutela;eta inguru guzietan galdekuntzak egin arren,ez zetorren
inondik ere Andoniren aitatzazko izparrik.
Andonik bete zuen berehala sarigarritza,eta nagusiak ,bere zintzotasuna ikusiaz,eman zion bere aitak
zuen irabazpidea.Arteziz eta zinboro jarraituaz laster aurreztu zuen diru puska bat.
Halako batean,jakin zuen Turkian aurkitzen zela bere aita mahomatar baten jopumorroi, eta erabaki
zuen nolabait joputasun artatik askatzea.Horretarako diru askotxo behar zuen, eta lehendik aurreztutakoak
gehitzeko saldu zituen janzki eta beste domudun gauzaki guztiak behar-beharrekoak az baizik.Badai saria
ere aurreztearen sartu zen otseintzat eguterantz zihoan itsasontzi batean;eta heldu zen Turkiara.
Aitaren berri jakin ondoren joan zen menpeko zeukan mahomatar aberatsagana,eta eskatu zion gogoz
eta bohotzez bere aitaren askatasuna diru ordainez.
Baina mahomatarrak Andonik zeukan baino askozaz diru gehiago eskatu zuen.
Andoni bihozkatu zen;eta aitaren askatasuna diruz erosi ezin zuenez geroz esa zion mahomatarrari:
-Jauna:Askatu ezazu arren,nire aita,eta bere ordez ni geldituko naiz zure jopu.
Mahomatarraj agindu zuen deitzeko berehala arrotz jopuari.Elkar ikusteaz batean besarkatu ziren aita-semeak, eta
tankera horretan, begiak amlkoz betetik,hitz egiteko adorerik gabe,aurkitzen ziren biak.
Jakin zuenean aitak Andoni eskaini zela bere ordez gelditeko,bihotz-ikaraz eta saminki malkoak isuriaz
honela zion:
-Ez seme,ez! Gehiegi duk hori:Nire bizitza laburra izango duk!
-O nire aitatxo maitea!-erantzun zion Andonik-Ez dakigu zeinen bizitza izango den laburragoa:eta gertu nago,ez
bakarrik zure joputasun niregain eroateko,baita nire bizia emateko ere.Tori zu erosteko ustez ekarri ditudan
diruak.Horiekin ordaindu dezakezu harantzako bidaldia,eta...Jaungoioak onetsi zaitzala.Ni hemen geldituko naiz.
Hitz hauek intzuteaz bihotz-ukitu zen mahomatarra eta esan zion Andoniri:
-Gazte:Seme bikain eta zintzoa haiz.Beraz,ordainketa gabe askaturik gelditzen duk hire aita.Gainera,nik ematen
diat salestotxe bat jartzeko behar duan adina diru.Jaungoikoaren aginduari jarraituaz aitaganako maitasuna osoa
agertu dualako
AZABURUA
oier mujika
Bittor eta Patxi langileak baratze eder baten aurretik zihoazela gelditu ziren azaburu
ikaragarri batzuek ikusiaz.Bittor zinezkoa zen,Patxi berriz guztizko harroputza.
-Izugarriak dituk ! - zion Bittorrek – ez diat iñoiz ikusi handiagorik.
-Bai zera ! Hori ez duk ezer – erantzun zion patxik – Amerika aldean badituk askozaz handiagoak ere.Nik behin
ikusi diat aureko beretter-etxe hori baina azaburu handiago.
Bittor,pertzgilea zenez,esan zion berehala:
-Gogortxoa duk hori ! Baina nik ere esan behar diat entzuteko bat.Orain hamar urte inguru lagundu nioan nire
nagusiari beretter-etxe ondoan aurkitzen den eliza baina pe-rtz handiago bat egiten.
-Baina gizona – ihardetsi zion Patxik -zertarako huen pertz izugarri hori?
-Ba,hire azaburua egosteko.
Bittorren erantzuera egokiak nazkatu zuen Patxi,eta apal-apalki bere enkandu gaizko-rra ezagutuaz,honela zion
Bittorri:
-Ulertzen diat hire gogokizuna.Bazekiak ondo higandik urruti ibiltzen dela gezurra,e-ta gaur egia bidez hitz egin ez
baduk,nire irrigarriz izan duk.Ongi egin duk - .Ez zida k ahaztuko niri gaur zentsabidez gaur erakutsi didan
esakunde hau:
Gezurtiari gezur eta erdi
Ivan Ruiz
Maltzurra
Pello zeritzon mutil gazte itsu bat hiriko Elizan meza entzun ondoren bazihoan bere auzo-aldera makila bat lagun zuela.
Bidean Praixkurekin bat egin zuen, eta, beti bezala,mtenk egin (1) zuten. Praixku guztizko maltzurra zen, eta irri eta
barre egin nahian esan zion itsuari:
-Pello: lasterketa bat egin behar diagu. Nahi duan beste jokatuko diat zeinek
bizkorrago egin.
-Non eta noiz den – erantzun zion itsuak.
-Hona hemen hamaseiko bat non-nahi eta noiz nahi jokatzeko.
-Badoa.Hona hemen nirea ere – erantzun zion itsuak: Eta inguruan zeuden hiru gizon zinaldari jarri ondoren jarraitu
zuen esanez: - Jaunak: leku honetatik hiriko eliza atariraino izango da lasterketa; eta abiatuko gera gaur-gaueko hamabi-
hamabitan.Beraz, eliza atarira lehenengo iristen denak jasoko ditu hamaseiko biak.
Heldu ziren gauerdiko hamabiak, eta, team-arauz, abiatu ziren biak batean.
Etzan agiri ilargirik eta gauk ilun-iluna gertatu zen. Itsuari argi nahi ilun berdin zitzaion, eta ohitutako biedeari
tapa-tapa jarraituz iritsi zen eliza atarira eguna zabaldu baino lehen. Praixku berriz abiatu eta berehalaxe bidez
galdurik, jo horra eta hona, bai zarrapastaka eta bai zilipurdika, batean zuhaitz enborra jo, bestean arantza artera
sartu, non aurkitzen zen ere ez zekiala zabaldu zitzaion eguna: eta, jakina, itsua baino askozaz geroago iritsi zen
eliza atarira.
Jaso zituan bada itsuak legez eta bidez irabazitako hamaseiko biak; eta Praixku, sakela murrizturik, auzokide
guztiak irri eta barrez atzetik zituela, apal-apal eta isil-isilik etxeratu zen.
Horra hor bere maltzurkeriak eman zion saria.
Landerrari eta ermaindutzaz (4)
Ez inoiz isekatu
Goiko Jaunaren zigorra
Hartu nahi ez baduzu.
SAGU ERNEAK
Sagu gaixoentzat katua izan da beti etsairik gaiztoena. Gogaitu ziran katuaren eguneroko
jarraiketa ikusiaz, eta bildu ziran guziak beti itxita arkitzen zan gela baten batzar bat egiteko. Berrogei ta
zortzi aldiz katuaren atzapar-artetik ihezs egindako sagu maltzur bat hautetsi zuten batzar-buru:
«Gaztaki» zen bere izena. Nahi zuten guziak txandaka itz-egin ondoren, jaiki zen Gaztaki, ta honela hitz
egin zuen:
-Nere anai ta lagunak: Hitz gehegi egiten dezute. Guri dagokiguna da alferrikako berriketari utzi ta
erabaki zuzenak artu.
-(Hori duk, Gaztaki! —zioten guziak)—Bai,zuek bañon obetoago ezagutzen dizkiat katuaren gogokizun
gaiztoak. Gaur goizean berrogei ta zortzigarren aldiz arkitu nauk gure etsaiaren atzapar artean; ta ez
nukek nai berriz arrizko ortan nere burua ikusterik.Horretarako, astiro oldoztu ondoren, asmatu diat bide
zuzen eta egoki-egoki bat.
-(Guziak txaloka:Gora Gaztaki!). Bide egoki hori duk, katuari lepotik zintzillika txilin bat jartzea.
Horrela somatuko diagu urreratu baino lehen, eta izango diagu zuloan garaiz sartzeko astia.-
Hori,hori!Bejondeiala!-zioten guztiek.
Ekarri zituzten txilin zoli bat eta lakarri polit bat.Guztiak agertzen zuten beren alaitasuneta pozkida.Bbat
bakarrik,zehartxoa bera,aurkitzen zen oldozkor.Jaki zen odozketa ondoren,eta galdetu zuen benaz.
-Nor izango da katuari txilina jarriko diona?
Guziak isildu ziren bat-batean.
Gaztaki batzarburuak ere galdetu zuen:
-Ez al du inork azarkuntzarik?
Ez zuen inork erantzuten.
-Katua lo aurkitzen dan bitartean ere ez? -galdetu zuen berriz.
Baina berdin; guztiak, zehar eta gazteak, isil-sxilik aurkitzen ziren.
Haserretu zan Gaztaki, eta jarraitu zuen esanaz:
-Ba, alperrik bildu gara. Zoazte hemendik, katuaren erpekada goxoak ezagutzera.
Eta banaka-banaka, apal-apal eta atsekabez, joan ziran sagu gaixoak bakoitza bere zulora; eta hor dabiltza bazterrik-
bazter hanka jokoka, katuaren ingurutik itzurka.
XIII.BASERITAR TA DEABRUA
Zegama aldeko basetxe batean bizi zan gizon aipatu bat.Baseritar erne eta azkara benetan!Asko dira bere egitsariak.Ona
emen bat.
Lugintzan arratsalde bateko zeregiñak bete ondoren abiatu zan etxerantz: bainan, bat-batean agertu zitzaion soro-erdian
ikatz-biziko metatxo bat, eta metatxoaren gainean, patxadan eserita, txerren txiki beltz bat.Arritu zan zegamatarra.
-Zer dek ori! Txarren txingar gainean! Ikusi bear dugu ba, zer dion.
Ta bildur gabe urrerraturik,onela dio:
-Eup!Bagaude?
-Baita edrki egon ere ogasun-gainean esrita-erantzun dio txerrenak.
-Altxor domutsua bat izango dek xingar-metatxo ori,noski?
-Domotsua!Baita benetan.Ik inioiz ikusi ditudan urre eta zilar guztiak baino ogasun geihago dik txingar-meta onek.
-Balitekek!...ba,altxor ori nirea dek,nire soroan aurkitzen delako.
-Irea izango dek soro onetako lurran bi urteko etekin erdija ematen badirak.
-Ogasun beharrean dirua ugari,bañan lur-emaitza atsegin zaidak.
-Ez:bazeukat dirua ugari , baina lur-emaitza atsegin zaidak.
Ixil-alditxo bat izan zuen baserritarrak: eta buruan hatz egin ondoren onela erantzun zion txerrenari:
-Ondok ziok:baina, lur-etekina banatu behar degunian aserrerik izan ez dezagun, oraintxe bertan egingo diagu banaketa:
hiretzat lur gainean arkitzen dena,eta neretzat
lurpekoa.
Ontzat hartu zuen txerrenak baserritarraren erabakia , eta joan zan etekin garai arte agurtuz.
Baserritarrak, poliki oldoztu ondoren,erein zituan zanaoriak.
Eldu zan izendatuko garaia, eta agertu zitzaion baserritarrar txerren beltza, eta esan zion:
-Tira,non dira nere urte ontako etekinak?
-orra or, soro guztia bete-betia-erantzun zion baserritarrak besoak zabalduz.
Bainon txerrenak entzun aurkitu lur-gainean orri-orizka ta simelak baizik: eta baserritarrak poz eta atseginez atera
zituen lurpetik zanaoria gori-goriak.
-zori ona izan det aurten-esan zuen txerenak-baina ez det izango berriz.
Datorren urtean lur-gainekoak izango ditut iretzat,
eta lurpekoak neretzat.
-ondo ziok-erantzun zion baserritarrak.
Bainan, txerrena joan zenan,zanaoria ordez garia erein zuen.Eta biltzeko garaia
eldu zanian ebaki ondo-ondotik eta eraman zituan etxera galburu eta lasto guztiak.
Agertu zen txerrena,bere lur-etekina eramateko ustez, baian ez zuen aurkitu zoroan ezertxo ere sustraiak baizik,eta
aseretuta ta mindurik bota zuen bere burua aitz-tontor batetik bera.
Baserritarrak parre-eginez onela zion:
-a zer iruzurra eraman duen!ori egin behar zaie azeri maltzur oiei.
Ze lasai ta zoriontsu beragandu zuen utzitako altxorra.
Intxaurra
Intxaurdi eder bateko itzalian jolasten ari ziren mutil-koxkor bik
aurkitu zuten intxaur bat.
— Nirea duk —zion Iñakik— Nik ikusi diat lehenbizi.
— Ez, —erantzun zion Txominek— niretzat izango duk neronek
harrapatu dudalako.
Berehala sortu zen bien artean inkimako izugarri bat. Lehenbizi
hitz goraz, gero haserrez eta azkenez borroka.
Honetan ari zirela heldu zen beste mutil indartsuago bat, eta
borrokari bien artean honela hitz egin zuen.
— Tira adiskideak, geldi! Nik eraba
kiko dizuet auzi hori— Eta intxaurra erdibituaz jarraitu zuen:
—Oskol erdi hau lehenbizi intxaurra ikusi duenarentzat; eta beste
erdia lehenbizi harrapatu duenarentzat. Mamia niri egokitzen
zait epai saritzat.

More Related Content

Similar to Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2

Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzataneotxoa4444
 
Sorgin gaiztoa luzea
Sorgin gaiztoa luzeaSorgin gaiztoa luzea
Sorgin gaiztoa luzea948450453
 
Sorgin gaiztoa
Sorgin gaiztoaSorgin gaiztoa
Sorgin gaiztoa948450453
 
Patxi errementaria
Patxi errementariaPatxi errementaria
Patxi errementaria948450453
 
Barraskilo alferra 5.d 5.e
Barraskilo alferra   5.d 5.eBarraskilo alferra   5.d 5.e
Barraskilo alferra 5.d 5.ekuetoeskola
 
Barraskilo alferra 5.d 5.e
Barraskilo alferra           5.d 5.eBarraskilo alferra           5.d 5.e
Barraskilo alferra 5.d 5.ekuetoeskola
 
Irakurgai motzak
Irakurgai motzakIrakurgai motzak
Irakurgai motzakLiiide
 
Oreretako Xenpelar AEK. Gau beltza
Oreretako Xenpelar AEK. Gau beltzaOreretako Xenpelar AEK. Gau beltza
Oreretako Xenpelar AEK. Gau beltzaOarsoaldekoAEK
 
Sentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuakSentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuakabestipolitak
 
Jean etxepare
Jean etxepareJean etxepare
Jean etxepareSagarra19
 
Tartalo eskerronekoa behe nafarroa
Tartalo eskerronekoa   behe nafarroaTartalo eskerronekoa   behe nafarroa
Tartalo eskerronekoa behe nafarroafbarrenetxea
 
Gabonetan kanta kantari
Gabonetan kanta kantariGabonetan kanta kantari
Gabonetan kanta kantariJoseph
 
Altzako ipuin laburren ii. lehiaketa ipuinak
Altzako ipuin laburren ii. lehiaketa   ipuinakAltzako ipuin laburren ii. lehiaketa   ipuinak
Altzako ipuin laburren ii. lehiaketa ipuinakBizarrain Kultur Elkartea
 
Hondamendi Zoriontsua, Adela Turin-en ipuina
Hondamendi Zoriontsua, Adela Turin-en ipuinaHondamendi Zoriontsua, Adela Turin-en ipuina
Hondamendi Zoriontsua, Adela Turin-en ipuinaIrene Gonzalez
 
Txintxirri Kantari
Txintxirri KantariTxintxirri Kantari
Txintxirri Kantariamaiaguti
 

Similar to Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2 (20)

Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzat
 
Sorgin gaiztoa luzea
Sorgin gaiztoa luzeaSorgin gaiztoa luzea
Sorgin gaiztoa luzea
 
Artolapurra
ArtolapurraArtolapurra
Artolapurra
 
Txokolatezko etxetxoa
Txokolatezko etxetxoaTxokolatezko etxetxoa
Txokolatezko etxetxoa
 
Sorgin gaiztoa
Sorgin gaiztoaSorgin gaiztoa
Sorgin gaiztoa
 
Patxi errementaria
Patxi errementariaPatxi errementaria
Patxi errementaria
 
Barraskilo alferra 5.d 5.e
Barraskilo alferra   5.d 5.eBarraskilo alferra   5.d 5.e
Barraskilo alferra 5.d 5.e
 
Barraskilo alferra 5.d 5.e
Barraskilo alferra           5.d 5.eBarraskilo alferra           5.d 5.e
Barraskilo alferra 5.d 5.e
 
Irakurgai motzak
Irakurgai motzakIrakurgai motzak
Irakurgai motzak
 
Irakurgai motzak
Irakurgai motzakIrakurgai motzak
Irakurgai motzak
 
Ipuinak
IpuinakIpuinak
Ipuinak
 
Oreretako Xenpelar AEK. Gau beltza
Oreretako Xenpelar AEK. Gau beltzaOreretako Xenpelar AEK. Gau beltza
Oreretako Xenpelar AEK. Gau beltza
 
Sentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuakSentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuak
 
Jean etxepare
Jean etxepareJean etxepare
Jean etxepare
 
Tartalo eskerronekoa behe nafarroa
Tartalo eskerronekoa   behe nafarroaTartalo eskerronekoa   behe nafarroa
Tartalo eskerronekoa behe nafarroa
 
Gabonetan kanta kantari
Gabonetan kanta kantariGabonetan kanta kantari
Gabonetan kanta kantari
 
Altzako ipuin laburren ii. lehiaketa ipuinak
Altzako ipuin laburren ii. lehiaketa   ipuinakAltzako ipuin laburren ii. lehiaketa   ipuinak
Altzako ipuin laburren ii. lehiaketa ipuinak
 
12 katakume
12 katakume12 katakume
12 katakume
 
Hondamendi Zoriontsua, Adela Turin-en ipuina
Hondamendi Zoriontsua, Adela Turin-en ipuinaHondamendi Zoriontsua, Adela Turin-en ipuina
Hondamendi Zoriontsua, Adela Turin-en ipuina
 
Txintxirri Kantari
Txintxirri KantariTxintxirri Kantari
Txintxirri Kantari
 

More from jabando

Inauteriak
InauteriakInauteriak
Inauteriakjabando
 
Jubilazioa
JubilazioaJubilazioa
Jubilazioajabando
 
Sain pierre -et -miquelon - copia
Sain  pierre -et -miquelon - copiaSain  pierre -et -miquelon - copia
Sain pierre -et -miquelon - copiajabando
 
Sain pierre -et -miquelon
Sain  pierre -et -miquelonSain  pierre -et -miquelon
Sain pierre -et -miquelonjabando
 
1 alen olatzowenoihani_oihans
1 alen olatzowenoihani_oihans1 alen olatzowenoihani_oihans
1 alen olatzowenoihani_oihansjabando
 
1 alen oihanl_junejonadaniela_sierra leona
1 alen oihanl_junejonadaniela_sierra leona1 alen oihanl_junejonadaniela_sierra leona
1 alen oihanl_junejonadaniela_sierra leonajabando
 
1 alen naroao_ametsgalderznaroag_marruecos
1 alen naroao_ametsgalderznaroag_marruecos1 alen naroao_ametsgalderznaroag_marruecos
1 alen naroao_ametsgalderznaroag_marruecosjabando
 
1 alen naiairatiaimarouritz
1 alen naiairatiaimarouritz1 alen naiairatiaimarouritz
1 alen naiairatiaimarouritzjabando
 
1 alen nahiaiunejonxabier_10_lengua hablada en uruguay
1 alen nahiaiunejonxabier_10_lengua hablada en uruguay1 alen nahiaiunejonxabier_10_lengua hablada en uruguay
1 alen nahiaiunejonxabier_10_lengua hablada en uruguayjabando
 
1 alen h-ratutak_59_senegal
1 alen h-ratutak_59_senegal1 alen h-ratutak_59_senegal
1 alen h-ratutak_59_senegaljabando
 
El catalan
El catalanEl catalan
El catalanjabando
 
La lengua alemana
La lengua alemanaLa lengua alemana
La lengua alemanajabando
 
Lengua cubana
Lengua cubanaLengua cubana
Lengua cubanajabando
 
El chino
El chinoEl chino
El chinojabando
 
El idioma rumano
El idioma rumanoEl idioma rumano
El idioma rumanojabando
 
Argentina
ArgentinaArgentina
Argentinajabando
 
El arabe
El arabeEl arabe
El arabejabando
 

More from jabando (20)

Inauteriak
InauteriakInauteriak
Inauteriak
 
Jubilazioa
JubilazioaJubilazioa
Jubilazioa
 
Sain pierre -et -miquelon - copia
Sain  pierre -et -miquelon - copiaSain  pierre -et -miquelon - copia
Sain pierre -et -miquelon - copia
 
Sain pierre -et -miquelon
Sain  pierre -et -miquelonSain  pierre -et -miquelon
Sain pierre -et -miquelon
 
Rafa
RafaRafa
Rafa
 
1 alen olatzowenoihani_oihans
1 alen olatzowenoihani_oihans1 alen olatzowenoihani_oihans
1 alen olatzowenoihani_oihans
 
1 alen oihanl_junejonadaniela_sierra leona
1 alen oihanl_junejonadaniela_sierra leona1 alen oihanl_junejonadaniela_sierra leona
1 alen oihanl_junejonadaniela_sierra leona
 
1 alen naroao_ametsgalderznaroag_marruecos
1 alen naroao_ametsgalderznaroag_marruecos1 alen naroao_ametsgalderznaroag_marruecos
1 alen naroao_ametsgalderznaroag_marruecos
 
1 alen naiairatiaimarouritz
1 alen naiairatiaimarouritz1 alen naiairatiaimarouritz
1 alen naiairatiaimarouritz
 
1 alen nahiaiunejonxabier_10_lengua hablada en uruguay
1 alen nahiaiunejonxabier_10_lengua hablada en uruguay1 alen nahiaiunejonxabier_10_lengua hablada en uruguay
1 alen nahiaiunejonxabier_10_lengua hablada en uruguay
 
1 alen h-ratutak_59_senegal
1 alen h-ratutak_59_senegal1 alen h-ratutak_59_senegal
1 alen h-ratutak_59_senegal
 
Marocco
MaroccoMarocco
Marocco
 
El catalan
El catalanEl catalan
El catalan
 
La lengua alemana
La lengua alemanaLa lengua alemana
La lengua alemana
 
Lengua cubana
Lengua cubanaLengua cubana
Lengua cubana
 
Rumano
RumanoRumano
Rumano
 
El chino
El chinoEl chino
El chino
 
El idioma rumano
El idioma rumanoEl idioma rumano
El idioma rumano
 
Argentina
ArgentinaArgentina
Argentina
 
El arabe
El arabeEl arabe
El arabe
 

Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2

  • 2. Arrosak Basetxean bizi zen lugin etxagun batek, landatu zuen bere baratzako lilitegian arrosa- ondozko bat. kusi zuen hurrengo egunean bere alaba Margarik eta esan zion aitari: — Zer jarri duzu hor? Hain lilitegi polit eta ederrean sartu habetxo (1) zakar hori! Oso gaizki ematen du arantza horrek lorontzi egoki horretan. — Itxoin, ume, itxoin —erantzun aitak.— Arantza lehorra iruditzen zaizun landare horrek emango ditu garaiz baratze guztia bitxituko duten lore lirain eta guri-guriak. Margarik burua higituaz erakusten zuen bere sinesgaiztasuna. Baina ez zuan izan luzaro itxoin beharrik sinesteko. Laster agertu zitzaizkion habetxo arantzadunari motetxoak, eta poliki-poliki ostatuaz jantzi zen margo hori urdin ederrez. Ondoren, sortu zitzaizkion pinpirin (2) txiki eta politak, eta lilipa, akara eta beste lore- belarren hostoak zimeldu eta lehortzen ari zirenean zabaldu ziren arrosa-pinpirinak eta arantza
  • 3. baino besterik ez zeukan landaretxo ura bete zen lore lirain eta ederrez, baratze guztia apaindu eta bitxituaz. (1) Habetxo = Arbusto. (2) Pinpirin = Capullo. Margari harriturik aurkitzen zen arrosaren zurigorrizko margo diztikorra ikusiaz eta bere usain goxoa sumatuaz. Uneoro joaten zen lore berriaren urrina gozatzera, eta honela zion: — Hau bai dela lore polita! Ez dut inoiz ikusi politagorik, ezta baratze apaingai ederragorik ere. Nork esango zuen! Sinisten duzu orain? —erantzun zion aitak. —Ikusi duzu nola arantzatik etorri litekeen arrosa ederra. Bere epea igaro arte itxoin beharra izan duzu, baina orain pozik aurkitzen zara Horrela dira Jaungoikoak bere maitasunez bidaltzen dizkigun nekeak ere. Habetxo arantzadunak udaberri ondoren arrosa ederrak ematen dizkigun bezala, neke eta nahigabeek ere, eroapenez hartuez gero, ekarriko dizkigute atsegin eta zorion ugariak.
  • 4. SEME ONA Salerostetxe handi bateko sarigarri aurkitzen zen Andoni.Bere aitak ere etxe artatik ateratzen zuen bizibidea, aurkezle bidaztuaz. Halako egunean aitak nagusiaren aginduz itsasostera joan izan zuen.Itsasontziratu eta laster jakin zen ontzi hura itsaslapur batzuek harrapatu zutela;eta inguru guzietan galdekuntzak egin arren,ez zetorren inondik ere Andoniren aitatzazko izparrik. Andonik bete zuen berehala sarigarritza,eta nagusiak ,bere zintzotasuna ikusiaz,eman zion bere aitak zuen irabazpidea.Arteziz eta zinboro jarraituaz laster aurreztu zuen diru puska bat. Halako batean,jakin zuen Turkian aurkitzen zela bere aita mahomatar baten jopumorroi, eta erabaki zuen nolabait joputasun artatik askatzea.Horretarako diru askotxo behar zuen, eta lehendik aurreztutakoak gehitzeko saldu zituen janzki eta beste domudun gauzaki guztiak behar-beharrekoak az baizik.Badai saria ere aurreztearen sartu zen otseintzat eguterantz zihoan itsasontzi batean;eta heldu zen Turkiara. Aitaren berri jakin ondoren joan zen menpeko zeukan mahomatar aberatsagana,eta eskatu zion gogoz eta bohotzez bere aitaren askatasuna diru ordainez. Baina mahomatarrak Andonik zeukan baino askozaz diru gehiago eskatu zuen. Andoni bihozkatu zen;eta aitaren askatasuna diruz erosi ezin zuenez geroz esa zion mahomatarrari: -Jauna:Askatu ezazu arren,nire aita,eta bere ordez ni geldituko naiz zure jopu.
  • 5. Mahomatarraj agindu zuen deitzeko berehala arrotz jopuari.Elkar ikusteaz batean besarkatu ziren aita-semeak, eta tankera horretan, begiak amlkoz betetik,hitz egiteko adorerik gabe,aurkitzen ziren biak. Jakin zuenean aitak Andoni eskaini zela bere ordez gelditeko,bihotz-ikaraz eta saminki malkoak isuriaz honela zion: -Ez seme,ez! Gehiegi duk hori:Nire bizitza laburra izango duk! -O nire aitatxo maitea!-erantzun zion Andonik-Ez dakigu zeinen bizitza izango den laburragoa:eta gertu nago,ez bakarrik zure joputasun niregain eroateko,baita nire bizia emateko ere.Tori zu erosteko ustez ekarri ditudan diruak.Horiekin ordaindu dezakezu harantzako bidaldia,eta...Jaungoioak onetsi zaitzala.Ni hemen geldituko naiz. Hitz hauek intzuteaz bihotz-ukitu zen mahomatarra eta esan zion Andoniri: -Gazte:Seme bikain eta zintzoa haiz.Beraz,ordainketa gabe askaturik gelditzen duk hire aita.Gainera,nik ematen diat salestotxe bat jartzeko behar duan adina diru.Jaungoikoaren aginduari jarraituaz aitaganako maitasuna osoa agertu dualako
  • 6. AZABURUA oier mujika Bittor eta Patxi langileak baratze eder baten aurretik zihoazela gelditu ziren azaburu ikaragarri batzuek ikusiaz.Bittor zinezkoa zen,Patxi berriz guztizko harroputza. -Izugarriak dituk ! - zion Bittorrek – ez diat iñoiz ikusi handiagorik. -Bai zera ! Hori ez duk ezer – erantzun zion patxik – Amerika aldean badituk askozaz handiagoak ere.Nik behin ikusi diat aureko beretter-etxe hori baina azaburu handiago. Bittor,pertzgilea zenez,esan zion berehala: -Gogortxoa duk hori ! Baina nik ere esan behar diat entzuteko bat.Orain hamar urte inguru lagundu nioan nire nagusiari beretter-etxe ondoan aurkitzen den eliza baina pe-rtz handiago bat egiten. -Baina gizona – ihardetsi zion Patxik -zertarako huen pertz izugarri hori? -Ba,hire azaburua egosteko.
  • 7. Bittorren erantzuera egokiak nazkatu zuen Patxi,eta apal-apalki bere enkandu gaizko-rra ezagutuaz,honela zion Bittorri: -Ulertzen diat hire gogokizuna.Bazekiak ondo higandik urruti ibiltzen dela gezurra,e-ta gaur egia bidez hitz egin ez baduk,nire irrigarriz izan duk.Ongi egin duk - .Ez zida k ahaztuko niri gaur zentsabidez gaur erakutsi didan esakunde hau: Gezurtiari gezur eta erdi
  • 8. Ivan Ruiz Maltzurra Pello zeritzon mutil gazte itsu bat hiriko Elizan meza entzun ondoren bazihoan bere auzo-aldera makila bat lagun zuela. Bidean Praixkurekin bat egin zuen, eta, beti bezala,mtenk egin (1) zuten. Praixku guztizko maltzurra zen, eta irri eta barre egin nahian esan zion itsuari: -Pello: lasterketa bat egin behar diagu. Nahi duan beste jokatuko diat zeinek bizkorrago egin. -Non eta noiz den – erantzun zion itsuak. -Hona hemen hamaseiko bat non-nahi eta noiz nahi jokatzeko. -Badoa.Hona hemen nirea ere – erantzun zion itsuak: Eta inguruan zeuden hiru gizon zinaldari jarri ondoren jarraitu zuen esanez: - Jaunak: leku honetatik hiriko eliza atariraino izango da lasterketa; eta abiatuko gera gaur-gaueko hamabi- hamabitan.Beraz, eliza atarira lehenengo iristen denak jasoko ditu hamaseiko biak.
  • 9. Heldu ziren gauerdiko hamabiak, eta, team-arauz, abiatu ziren biak batean. Etzan agiri ilargirik eta gauk ilun-iluna gertatu zen. Itsuari argi nahi ilun berdin zitzaion, eta ohitutako biedeari tapa-tapa jarraituz iritsi zen eliza atarira eguna zabaldu baino lehen. Praixku berriz abiatu eta berehalaxe bidez galdurik, jo horra eta hona, bai zarrapastaka eta bai zilipurdika, batean zuhaitz enborra jo, bestean arantza artera sartu, non aurkitzen zen ere ez zekiala zabaldu zitzaion eguna: eta, jakina, itsua baino askozaz geroago iritsi zen eliza atarira. Jaso zituan bada itsuak legez eta bidez irabazitako hamaseiko biak; eta Praixku, sakela murrizturik, auzokide guztiak irri eta barrez atzetik zituela, apal-apal eta isil-isilik etxeratu zen. Horra hor bere maltzurkeriak eman zion saria. Landerrari eta ermaindutzaz (4) Ez inoiz isekatu Goiko Jaunaren zigorra Hartu nahi ez baduzu.
  • 10. SAGU ERNEAK Sagu gaixoentzat katua izan da beti etsairik gaiztoena. Gogaitu ziran katuaren eguneroko jarraiketa ikusiaz, eta bildu ziran guziak beti itxita arkitzen zan gela baten batzar bat egiteko. Berrogei ta zortzi aldiz katuaren atzapar-artetik ihezs egindako sagu maltzur bat hautetsi zuten batzar-buru: «Gaztaki» zen bere izena. Nahi zuten guziak txandaka itz-egin ondoren, jaiki zen Gaztaki, ta honela hitz egin zuen: -Nere anai ta lagunak: Hitz gehegi egiten dezute. Guri dagokiguna da alferrikako berriketari utzi ta erabaki zuzenak artu. -(Hori duk, Gaztaki! —zioten guziak)—Bai,zuek bañon obetoago ezagutzen dizkiat katuaren gogokizun gaiztoak. Gaur goizean berrogei ta zortzigarren aldiz arkitu nauk gure etsaiaren atzapar artean; ta ez nukek nai berriz arrizko ortan nere burua ikusterik.Horretarako, astiro oldoztu ondoren, asmatu diat bide zuzen eta egoki-egoki bat. -(Guziak txaloka:Gora Gaztaki!). Bide egoki hori duk, katuari lepotik zintzillika txilin bat jartzea. Horrela somatuko diagu urreratu baino lehen, eta izango diagu zuloan garaiz sartzeko astia.- Hori,hori!Bejondeiala!-zioten guztiek. Ekarri zituzten txilin zoli bat eta lakarri polit bat.Guztiak agertzen zuten beren alaitasuneta pozkida.Bbat bakarrik,zehartxoa bera,aurkitzen zen oldozkor.Jaki zen odozketa ondoren,eta galdetu zuen benaz.
  • 11. -Nor izango da katuari txilina jarriko diona? Guziak isildu ziren bat-batean. Gaztaki batzarburuak ere galdetu zuen: -Ez al du inork azarkuntzarik? Ez zuen inork erantzuten. -Katua lo aurkitzen dan bitartean ere ez? -galdetu zuen berriz. Baina berdin; guztiak, zehar eta gazteak, isil-sxilik aurkitzen ziren. Haserretu zan Gaztaki, eta jarraitu zuen esanaz: -Ba, alperrik bildu gara. Zoazte hemendik, katuaren erpekada goxoak ezagutzera. Eta banaka-banaka, apal-apal eta atsekabez, joan ziran sagu gaixoak bakoitza bere zulora; eta hor dabiltza bazterrik- bazter hanka jokoka, katuaren ingurutik itzurka.
  • 12. XIII.BASERITAR TA DEABRUA Zegama aldeko basetxe batean bizi zan gizon aipatu bat.Baseritar erne eta azkara benetan!Asko dira bere egitsariak.Ona emen bat. Lugintzan arratsalde bateko zeregiñak bete ondoren abiatu zan etxerantz: bainan, bat-batean agertu zitzaion soro-erdian ikatz-biziko metatxo bat, eta metatxoaren gainean, patxadan eserita, txerren txiki beltz bat.Arritu zan zegamatarra. -Zer dek ori! Txarren txingar gainean! Ikusi bear dugu ba, zer dion. Ta bildur gabe urrerraturik,onela dio: -Eup!Bagaude? -Baita edrki egon ere ogasun-gainean esrita-erantzun dio txerrenak. -Altxor domutsua bat izango dek xingar-metatxo ori,noski? -Domotsua!Baita benetan.Ik inioiz ikusi ditudan urre eta zilar guztiak baino ogasun geihago dik txingar-meta onek. -Balitekek!...ba,altxor ori nirea dek,nire soroan aurkitzen delako. -Irea izango dek soro onetako lurran bi urteko etekin erdija ematen badirak. -Ogasun beharrean dirua ugari,bañan lur-emaitza atsegin zaidak. -Ez:bazeukat dirua ugari , baina lur-emaitza atsegin zaidak. Ixil-alditxo bat izan zuen baserritarrak: eta buruan hatz egin ondoren onela erantzun zion txerrenari: -Ondok ziok:baina, lur-etekina banatu behar degunian aserrerik izan ez dezagun, oraintxe bertan egingo diagu banaketa: hiretzat lur gainean arkitzen dena,eta neretzat lurpekoa.
  • 13. Ontzat hartu zuen txerrenak baserritarraren erabakia , eta joan zan etekin garai arte agurtuz. Baserritarrak, poliki oldoztu ondoren,erein zituan zanaoriak. Eldu zan izendatuko garaia, eta agertu zitzaion baserritarrar txerren beltza, eta esan zion: -Tira,non dira nere urte ontako etekinak? -orra or, soro guztia bete-betia-erantzun zion baserritarrak besoak zabalduz. Bainon txerrenak entzun aurkitu lur-gainean orri-orizka ta simelak baizik: eta baserritarrak poz eta atseginez atera zituen lurpetik zanaoria gori-goriak. -zori ona izan det aurten-esan zuen txerenak-baina ez det izango berriz. Datorren urtean lur-gainekoak izango ditut iretzat, eta lurpekoak neretzat. -ondo ziok-erantzun zion baserritarrak. Bainan, txerrena joan zenan,zanaoria ordez garia erein zuen.Eta biltzeko garaia eldu zanian ebaki ondo-ondotik eta eraman zituan etxera galburu eta lasto guztiak. Agertu zen txerrena,bere lur-etekina eramateko ustez, baian ez zuen aurkitu zoroan ezertxo ere sustraiak baizik,eta aseretuta ta mindurik bota zuen bere burua aitz-tontor batetik bera. Baserritarrak parre-eginez onela zion: -a zer iruzurra eraman duen!ori egin behar zaie azeri maltzur oiei. Ze lasai ta zoriontsu beragandu zuen utzitako altxorra.
  • 14. Intxaurra Intxaurdi eder bateko itzalian jolasten ari ziren mutil-koxkor bik aurkitu zuten intxaur bat. — Nirea duk —zion Iñakik— Nik ikusi diat lehenbizi. — Ez, —erantzun zion Txominek— niretzat izango duk neronek harrapatu dudalako. Berehala sortu zen bien artean inkimako izugarri bat. Lehenbizi hitz goraz, gero haserrez eta azkenez borroka. Honetan ari zirela heldu zen beste mutil indartsuago bat, eta borrokari bien artean honela hitz egin zuen. — Tira adiskideak, geldi! Nik eraba kiko dizuet auzi hori— Eta intxaurra erdibituaz jarraitu zuen: —Oskol erdi hau lehenbizi intxaurra ikusi duenarentzat; eta beste erdia lehenbizi harrapatu duenarentzat. Mamia niri egokitzen zait epai saritzat.