SlideShare a Scribd company logo
1 of 3
Download to read offline
SEM.BET PROIEKTU EUROPARRA 
Testuingurua 
Aldaketa sozialak direla medio, belaunaldiak elkarrengandik urruntzen ari dira 
eta gainera, espazioa eta bizipenak partekatzeko guneak urriak dira. Beraz, 
tokiko komunitate batean pertsona nagusiek belaunaldi berriei memoria soziala 
transmititzeko gero eta abagune gutxiago dago. 
Memoria sozialak tokiko nortasuna eraikitzean, gizarte kohesioa sustatzean eta 
zahartze aktiboko testuinguru batean belaunaldien arteko elkar ulertzean duen 
papera arakatzeke eta garatzeke dagoen alorra da. 
Helburuak 
Proiektuak, pertsona nagusiek iraganeko hamarkadetan bizi izandakoaren 
testigantzen bidez memoria soziala berreskuratzea eta partekatzea du 
helburu. Era honetan, ondorengo belaunaldien formatzaile bihurtuko dira, 
bestela galdu egingo litzatekeen eguneroko bizimoduaren memoria transmitituz. 
Banakako memorietatik abiatuz, proiektuan zehar tokiko komunitate baten 
memoria soziala eraikiko da, XX. mende erdialdeko hamarkadetan gure 
gizarteetan gertaturiko trantsizioa agerian utziko duten hainbat alor ikertuz: 
familia, lana, aisia, eskola, maitasuna, genero sistemak, teknologia… 
Horrela, zera espero dugu: 
• pertsona nagusiek tokiko komunitatean aktiboki parte hartzea lortzea 
• pertsona nagusiek, heldu gazteak barne hartzen dituen gizarteko beste 
partaideen ikaskuntzan egiten duten ekarpena handitzea 
• pertsona helduak bizi diren komunitateaz duten ezagutza eta 
esperientzia agerian jartzea eta balioestea 
• iraganeko bizimodua eta horrek gure gizartean zein eragin izan duen 
hobeki ezagutzea 
• belaunaldi arteko eta familiaren baitako ikaskuntza sustatzea eta 
belaunaldien arteko hutsunea murriztea 
• lekuko nortasuna eta komunitatearen partaide izatearen sentimendua 
indartzea. 
Lankide Europarrak 
FUTURA (Italia) 
Adam Mickievicz Universitatea (Polonia) 
Kranj-eko Udal Liburutegia (Eslovenia) 
Errumaniako Helduen Hezkuntzako Institutua (Errumania)
IMPLEMENTAZIOA ORION: EHUN SARE 
Proposamena 
Ehun sare: Arrantzaren inguruko memoria, herriaren memoria Orion. 
Tratamendua 
4 tailer, 4 ardatz. 4 jardunaldi iraila-urrian zehar. 
Izotza apurtzeko 
dinamikak 
Sareak ehuntzen: 
emakume 
arrantzaleen 
oroimena 
Irteera historikoa 
Ahozko 
transmisioaren 
bidezko 
laburmetraia 
Kontzeptu nagusiak 
Memoria soziala. Ahozko transmisioaren bilakaera. Atsotitzak. Bretxa digitala. 
Arrantzaleen historia. Genero ikuspegia. Orioko historia. 
Parte hartzaileen ezaugarriak 
Pertsona nagusiak: 65-70 urte bitarteko oriotarrak. 
Gazteak: 20-40 urte bitarteko oriotarrak. 
Kontaktua 
“Esperientzia pilotu honetan parte hartu nahi? Oriotarra bazara, 20-40 edo 65- 
75 urte bitartekoa eta euskalduna, deitu (943 466 142) edo idatzi 
(komunikazioa@aranzadi-zientziak.org) Aranzadi Zientzia Elkartera.”
SEMBET proiektua Orion 
Orioko historiak arrantzarekin zerikusi estua du, anguleroekin bereziki. Ogibide 
zaharra oriotarren memoria pertsonal eta kolektiboaren zati garrantzitsua da, 
eta memoria hura babestea ezinbestekoa da komunitatearen nortasuna 
eraikitzeko. Honela, memoria intergenerazionala lantzen duen SEMBET 
proiektu europarra Orion burutuko da 2014ko irailaren bukaeran. 
Pertsona adinduak izango dira ekimen honen protagonistak, lau tailerren 
bitartez anguleroen historia, emakumeen garrantzia arrantzan eta gaur egungo 
gizartean adinduen eta gazteen arteko harremanak bezalako gaiak jorratuko 
direlarik. Tailerrak pertsona nagusiekin (65-75 urte) eta gazteekin (20-40 urte) 
burutuko dira. 
Nazioarteko izaera 
SEMBET proiektu europarra 2013ko urtarrilean abian jarri zen, belaunaldien 
arteko komunikazioaren bidez gizarte-memoria berreskuratu eta 
elkarbanatzearen helburuarekin. Horretarako, bost herrialdeetako erakundeak 
bildu eta metodologia amankomun bat diseinatu zuten, komunitatearen 
memoria soziala eraiki eta indartzen lagunduko duena. Adineko pertsonek 
ondorengo belaunaldiak hezi eta gidatuko dituzte, bestela galdu egingo 
liratekeen eguneroko bizitzako memoriak transmitituz. 
Nazio arteko taldea FUTURAk (Italia) koordinatzen du, eta Aranzadi Zientzia 
Elkartea, Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitatea (Polonia), Adinekoen 
Hezkuntzarako Institutua (Errumania) eta Kranjeko Udal Liburutegia (Eslovenia) 
ditu partaide. Erakunde hauek guztiek gizarte-memoriarekin lan egiten dute edo 
adinekoen hezkuntzarako jarduerak burutzen dituzte. 
Webgunea: http://sembet.eu/eu/

More Related Content

Similar to Sem.bet

Lehendakaritzaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
Lehendakaritzaren hitzaldia -  Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria Lehendakaritzaren hitzaldia -  Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
Lehendakaritzaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIMLehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIMIrekia - EJGV
 
Ekt aurkezpena lorea
Ekt aurkezpena loreaEkt aurkezpena lorea
Ekt aurkezpena loreaekthuhezi
 
Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!kipuli
 
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketaEstrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketatoxua
 
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalidaDiscurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalidaIrekia - EJGV
 
Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]
Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]
Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]IreneGM
 
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldiaIrekia - EJGV
 
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2Joxe
 
Abusu sarean
Abusu sarean Abusu sarean
Abusu sarean Erika Csr
 
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...Irekia - EJGV
 
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxeaEuskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxeaekthuhezi
 
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriakEuskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriakekthuhezi
 
Proyect presentation staff
Proyect presentation staffProyect presentation staff
Proyect presentation staffGUTIERREZGEMA
 
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.igone
 
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria
Patagoniatik eskoletarako joan_etorriaPatagoniatik eskoletarako joan_etorria
Patagoniatik eskoletarako joan_etorriaigone
 

Similar to Sem.bet (20)

Lehendakaritzaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
Lehendakaritzaren hitzaldia -  Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria Lehendakaritzaren hitzaldia -  Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
Lehendakaritzaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
 
Urtxintxa 3
Urtxintxa 3Urtxintxa 3
Urtxintxa 3
 
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIMLehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
 
Ekt aurkezpena lorea
Ekt aurkezpena loreaEkt aurkezpena lorea
Ekt aurkezpena lorea
 
Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!
 
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketaEstrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
 
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalidaDiscurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
 
Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]
Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]
Euskara Hizkuntza Nagusia Jon[1]
 
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
 
Talking musika akta euskaraz
Talking musika akta euskarazTalking musika akta euskaraz
Talking musika akta euskaraz
 
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
 
Abusu sarean
Abusu sarean Abusu sarean
Abusu sarean
 
Maia.egutegia
Maia.egutegiaMaia.egutegia
Maia.egutegia
 
Maia.egutegia.
Maia.egutegia.Maia.egutegia.
Maia.egutegia.
 
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
 
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxeaEuskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
 
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriakEuskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
 
Proyect presentation staff
Proyect presentation staffProyect presentation staff
Proyect presentation staff
 
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria.
 
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria
Patagoniatik eskoletarako joan_etorriaPatagoniatik eskoletarako joan_etorria
Patagoniatik eskoletarako joan_etorria
 

Sem.bet

  • 1. SEM.BET PROIEKTU EUROPARRA Testuingurua Aldaketa sozialak direla medio, belaunaldiak elkarrengandik urruntzen ari dira eta gainera, espazioa eta bizipenak partekatzeko guneak urriak dira. Beraz, tokiko komunitate batean pertsona nagusiek belaunaldi berriei memoria soziala transmititzeko gero eta abagune gutxiago dago. Memoria sozialak tokiko nortasuna eraikitzean, gizarte kohesioa sustatzean eta zahartze aktiboko testuinguru batean belaunaldien arteko elkar ulertzean duen papera arakatzeke eta garatzeke dagoen alorra da. Helburuak Proiektuak, pertsona nagusiek iraganeko hamarkadetan bizi izandakoaren testigantzen bidez memoria soziala berreskuratzea eta partekatzea du helburu. Era honetan, ondorengo belaunaldien formatzaile bihurtuko dira, bestela galdu egingo litzatekeen eguneroko bizimoduaren memoria transmitituz. Banakako memorietatik abiatuz, proiektuan zehar tokiko komunitate baten memoria soziala eraikiko da, XX. mende erdialdeko hamarkadetan gure gizarteetan gertaturiko trantsizioa agerian utziko duten hainbat alor ikertuz: familia, lana, aisia, eskola, maitasuna, genero sistemak, teknologia… Horrela, zera espero dugu: • pertsona nagusiek tokiko komunitatean aktiboki parte hartzea lortzea • pertsona nagusiek, heldu gazteak barne hartzen dituen gizarteko beste partaideen ikaskuntzan egiten duten ekarpena handitzea • pertsona helduak bizi diren komunitateaz duten ezagutza eta esperientzia agerian jartzea eta balioestea • iraganeko bizimodua eta horrek gure gizartean zein eragin izan duen hobeki ezagutzea • belaunaldi arteko eta familiaren baitako ikaskuntza sustatzea eta belaunaldien arteko hutsunea murriztea • lekuko nortasuna eta komunitatearen partaide izatearen sentimendua indartzea. Lankide Europarrak FUTURA (Italia) Adam Mickievicz Universitatea (Polonia) Kranj-eko Udal Liburutegia (Eslovenia) Errumaniako Helduen Hezkuntzako Institutua (Errumania)
  • 2. IMPLEMENTAZIOA ORION: EHUN SARE Proposamena Ehun sare: Arrantzaren inguruko memoria, herriaren memoria Orion. Tratamendua 4 tailer, 4 ardatz. 4 jardunaldi iraila-urrian zehar. Izotza apurtzeko dinamikak Sareak ehuntzen: emakume arrantzaleen oroimena Irteera historikoa Ahozko transmisioaren bidezko laburmetraia Kontzeptu nagusiak Memoria soziala. Ahozko transmisioaren bilakaera. Atsotitzak. Bretxa digitala. Arrantzaleen historia. Genero ikuspegia. Orioko historia. Parte hartzaileen ezaugarriak Pertsona nagusiak: 65-70 urte bitarteko oriotarrak. Gazteak: 20-40 urte bitarteko oriotarrak. Kontaktua “Esperientzia pilotu honetan parte hartu nahi? Oriotarra bazara, 20-40 edo 65- 75 urte bitartekoa eta euskalduna, deitu (943 466 142) edo idatzi (komunikazioa@aranzadi-zientziak.org) Aranzadi Zientzia Elkartera.”
  • 3. SEMBET proiektua Orion Orioko historiak arrantzarekin zerikusi estua du, anguleroekin bereziki. Ogibide zaharra oriotarren memoria pertsonal eta kolektiboaren zati garrantzitsua da, eta memoria hura babestea ezinbestekoa da komunitatearen nortasuna eraikitzeko. Honela, memoria intergenerazionala lantzen duen SEMBET proiektu europarra Orion burutuko da 2014ko irailaren bukaeran. Pertsona adinduak izango dira ekimen honen protagonistak, lau tailerren bitartez anguleroen historia, emakumeen garrantzia arrantzan eta gaur egungo gizartean adinduen eta gazteen arteko harremanak bezalako gaiak jorratuko direlarik. Tailerrak pertsona nagusiekin (65-75 urte) eta gazteekin (20-40 urte) burutuko dira. Nazioarteko izaera SEMBET proiektu europarra 2013ko urtarrilean abian jarri zen, belaunaldien arteko komunikazioaren bidez gizarte-memoria berreskuratu eta elkarbanatzearen helburuarekin. Horretarako, bost herrialdeetako erakundeak bildu eta metodologia amankomun bat diseinatu zuten, komunitatearen memoria soziala eraiki eta indartzen lagunduko duena. Adineko pertsonek ondorengo belaunaldiak hezi eta gidatuko dituzte, bestela galdu egingo liratekeen eguneroko bizitzako memoriak transmitituz. Nazio arteko taldea FUTURAk (Italia) koordinatzen du, eta Aranzadi Zientzia Elkartea, Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitatea (Polonia), Adinekoen Hezkuntzarako Institutua (Errumania) eta Kranjeko Udal Liburutegia (Eslovenia) ditu partaide. Erakunde hauek guztiek gizarte-memoriarekin lan egiten dute edo adinekoen hezkuntzarako jarduerak burutzen dituzte. Webgunea: http://sembet.eu/eu/