Diseinatu ikasgelaren blogamodu errazean blogger-ekin Zer egingo dugu? Kapsula-lantegi honetan, blog edo egunkari bat Blogger izeneko doako web 2.0 tresna erabilita oso erraz diseinatzeko modua azalduko dugu. Eta (hau da interesgarriena), ikasgelan eta ikasgaiekin lan egitean blog hori nola erabili ere modu praktikoan erakutsiko dugu. Zein urrats emango ditugu? 1. Hasteko, ikuspegi orokorretik, bloga zer den eta lantegia garatzeko zein programa erabiliko dugun azalduko dugu. Google ren Blogger programa erabiliko dugu. Programa horren jabea, Interneteko beste hainbat aplikazioren kasuan bezala, bilatzailea da. 2. Tresna hori nola erabiltzen den jakiteko, urratsez urrats azalduta, irakasleei zuzendutako kasu praktiko bat garatuko dugu: Irakasgaiaren bloga sortzea . 3. Modu autonomoan praktikatzeko, Blogger ekin egiteko ariketa bat planteatzen dugu, oinarrizko arloetako baten (Hizkuntza, Matematika edo Ingurunearen ezaguera) curriculumari aplikatuta: Blog jakintsua, ikasleentzako taldelaneko proposamena . 4. Amaitzeko, kapsula-lantegiko zenbait autoebaluazio-jarduera proposatzen ditugu, jorratutako kontzeptuen eta prozeduren inguruko gogoeta bultzatzeko, eta horiek errazago ulertzeko.
3.
Diseinatu ikasgelaren blogamodu errazean blogger-ekin Nola aurkezten ditugu materialak? Hainbat formatu konbinatuta, kapsula-lantegiaren edukiekin lan egiteko dauden aukerak eskaintzearren: 1. Material osoaren bertsio inprimagarria PDF formatuan eta WEB formatuko bertsio elektronikoan, Interneteko konexioaren beharrik gabe kontsultatzeko. 2. 1. eta 2. urratsen edukia azaltzeko bertsio bideo-tutoriala. 3. 3. urratsaren edukiari buruzko bertsio bideo-tutorial elkarreragilea. Eta, kemenez hasteko, gozatu bideo honekin: http :// photopeach.com / album /14gen8d? ref = est . Curso web 2.0 2009-2010 (Web 2.0 ikastaroa 2009-2010) izenburua du eta Antonio González García irakasleak egina da. Gustatuko zaizu!