Bazen behin “Gaua”deituriko mamu gorri bat. Mamu horri gehien gustatzen zitzaiona, gauetan ipuinak kontatzea zen . Horra hor bere izena .
3.
Gauetan, etxeko gazteakohera zihoaztenean, Gaua umeen logeletara sartu eta haien ohean jesartzearekin batera ipuin bat kontatzen zien. Gau batean bi ipuinen artean bat aukeratzeko esan zien umeei.
4.
Umeek denbora askozein ipuin entzun nahi zuten pentsatu ondoren, Gauari biak konta zitekeen galdetu zioten. Baina Gauak milaka ipuin kontatzeko gogo handia zuen arren, umeei esan zien: - Bihar eskolara joan behar duzue eta orain bi ipuinak kontatzea nahi baldin baduzue, bihar logure handia izango duzue, eta ezin izango duzue lagunekin jolastu, nekauta egongo zaretelako. Hori egia da. Orduan ume estralurtarraren ipuina konta diezaguzu, erantzun zien umeek.
5.
Gaua umeek eskatutakoipuina kontatzen hasi zenerako… Mamuak hori ikustean umeei musu bana eman, argia itzali eta bere etxera joan zen hurrengo egunean kontatuko zuen ipuina prestatzera. - Bazen behin, Pintxo deituriko ume estralurtar gazte bat…umeek goxo- goxo lo geratu ziren.