Iritzi testuen bilduma

6,900 views

Published on

2012ko udako ikastaroko hirugarren mailako ikasleek hautatutako iritzi testuen bilduma da honako hau. Irakurri ondoren, testuen egokitasunez eta ezaugarriez eztabaidatuko dugu.

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
6,900
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
11
Actions
Shares
0
Downloads
78
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Iritzi testuen bilduma

  1. 1. Ikasleok hainbat iritzi testu aukeratu dituzue, hedabideetan eta Interneten aurkitutakoak, etaazpian duzue guztien bilduma. Norberak bere hautua egin du gustuaren edo testuarenegokitasunaren arabera. Mintza-saioetan bakoitzak testu hori zergatik aukeratu duenaipatuko dugu, eta zuen ustez eredugarriena zein den edota egokiena zein iruditzen zaizueneztabaidatuko dugu. Ezaugarriak aztertuko ditugu eta zuek egiten dituzuen idazlanetarakobaliagarriak direnak erabiltzen saiatuko gara hurrengo idatzietan.Aritz Galarraga- Berriako Ekografiak blogahttp://www.berria.info/blogak/ekografiak/?title=bilatzen_asmatzea&more=1&c=1&tb=1&pb=1Bilatzen asmatzeaNahi dutena esango dute, baina uda garaia telebistarentzat ez da basamortua. Badira ikusgaiohiko txiro-zopak; eta badira ikusgai saio ikusgarri askoak. Kontua da bakanago direla, etaezkutuago, eta zorrotz bilatzen ere ibili beharra dugula. Ezkutuago, eta ezkutuegi batzuetan.Breaking Bad telesaila iragarri zutenean ETBn poz txiki bat hartu nuen. Besteak beste,eredu ditudan —janzkera eta, oro har ,moda kontuetan, batez ere— Harkaitz Cano etaKoldo Almandozek hamar telesail onenen artean kokatzen —edo metanfetaminatzen—zutelako Telezailak izeneko liburuan, bederatzigarren postuan biek ere.Ez dakit, nire inuzentzian irudikatu nuen euskaraz estreinatuko zutela ETB1en. Baina, ez,lehen ezustekoa, ETB2n emango zuten; bistan da, gaztelaniaz. Bigarren ezustekoaatseginagoa izan zen, ETB3n ere emango baitzuten, bertsio originalean eta euskarazkoazpidatziekin. Beste ezusteko bat ere gordetzen zuen, haatik, euskal telebista publikoakniretzat, behin betikoa: bai ETB2koa, bai ETB3koa, gauerditik aurrera emango zuten. Etani, irakurle maite, ordu horretan amets sakonen batean murgilduta izaten naiz, eta, ahal dela,ez ETBrekin. Azkenerako, erdiko bidetik jotzea erabaki nuen: merkataritza gune handibatera joan eta telesailaren lehenengo denboraldia erosi nuen. Dei nazazue inozo —azpitituluak.com helbidean eskuragarri dugu—, baina ilusio apur bat ere egiten zidan, lehenaldiek sortzen duten ilusioa. Gainera, Ibon Egañarekin solasaldia izateko aukera izan nuen,aspaldiko partez.Uda garaiko saio ikusgarri guztiak ez daude hain ezkutuan, ordea. Badira ageriagoak, bainalau urtean behin baino ez direnak pantailaratzen. Olinpiar Joko urtea da aurtengoa; igarrikozenioten, honezkero. Atzo hasi omen ziren, ofizialki, nahiz aurretik jada saioren bat edobeste jokatu den —bada ostegunean TVEko lehen katean Gora Japon ikusi uste zuenik ere—. A, eta zenbat telebista jardunaldi gogoangarri eskainiko dizkiguten Olinpiar Jokoekabuztu honetan. Saio gailenekin, noski, 100 metro eta abarrekoekin. Baina baita ustez loeragile diren kirol horiek ikusten ere, horiexetan hartzen baitute Olinpiar Jokoek egiazkodimentsioa, eta teleikusleak gozatua. Gero, esango dute telebistan ez dagoela ezer. Baina,udan —nahiz udazken, negu, udaberrian—, bilatzen asmatzea izaten da kontua. Zorte on.1 3.maila
  2. 2. Nerea Remirezhttp://es.scribd.com/doc/52050625/Iritzi-testuaSinde Legea: pirateria gutxitu ala kultura murriztu? Azkenengo honetan Sinde izeneko legea pil-pilean dago. Lege honek deskargakdebekatzen ditu, deskargen web-orrialdeak itxiz. Hala ere, askok galdetzen diote bereburuari: ¿zertarako Sinde legea? ¿Kultura-iturri izugarri bat moztuko dugu? Sinde legeak onuratzen dituen pertsonen zenbakia kaltetzend i t u e n e n a baino txikiagoa da: Orange-k egindako inkesta batean, 99 % legearenkontra b o z k a t u z u e n ; b e s t e i n k e s t a b a t z u e t a n , 6 % e d o 8 % s o i l i k z e u d e nS i n d e Legearekin. Izan ere, milloika internauta deskargak erabiltzen dituzte egunero,baimusika entzuteko, bai filmeak ikusteko, etab. Zergatik? Alde batetik, erosotasunarengatik. Azken batean, zinemara joatea deserosoagoa daetxean filme bat ikusten geratzea baino. Musikarekin berdina:abestiak askoz askarragodeskargatzen dira deskarga-programen bidez. L i b u r u a k b a i t a j e i t s i a h a l d i r ai n t e r n e t e t i k ; h o r i e g i t e n d u t e n a k b a t e z e r e erosotasunarengatik egitendute ere. Hori bakarrik izango balu, ondo, baina zoritxarrez, telebistan jarritakoia telesail guztiak denboraldi bat iragarri eta gero kentzen dituzte. Horrela bada, nolagozatuko dugu serie on batez berehala telebistatik kentzen badigute eta deskargatu ezinbadugu? Horrek eramaten gaitu bigarren kontura: prezioa. Izan erei z u g a r r i z k o prezioak dituzte gaur egungo kultura-produktuak. Adibidez, filme berri batikusi nahi badugu zineman, sarrera bat soilik bost edo sei euro gutxienezbaliokodigu; DVD bat, aldiz, 30 euro gutxigorabehera; musikazko CD bat, 15-20 euro;etaliburu on bat 20 euro baino gehiago. Musika online erosteko lekuak ere oso grestiak dira;spotify programan, adibidez, 2 euro bahino gehiago kostatzen du abesti bakar bat. Preziohauekin eta krisian egonda, normala da jende pilo bat internetetik produktu hauek lortzea. Hau ikusita, alkilatzeko bidea proposatzen dute gutxi batzuk. Hala ere, nahi dugunaaurkitzea oso zaila da leku hauetan. Adibidez, bideo-klub orotan filme asko daude, bainanon aurkitzen dugu klub horietako bat? Gainera,aurkitzekotan, guk nahi dugunproduktua lortzea oso zaila da, liburutegietan g e r t a t z e n d e n b e z a l a . A d i b i d e z ,2 0 0 1 u r t e a n e g i n d a k o f i l m e b a t h a r t u n a h i badugu, arruntena bideo-klubetan ezegotea da.2 3.maila
  3. 3. Kulturako ministrariak dioen bezala, kultura-produktuak alkilatzeko lekuak eskasakdira deskargen zenbaki handiarengatik batezere. Hori ezeztatu ezinez gero, zergatik ez dugobernuak laguntzarik eman leku hauei? Ez al da kultura-iturri handi eta merke bat? Gainera lan-postuak sortuko lituzke. Sinde Legeak pirateria murriztuko duela esaten da ere: azkenb a t e a n , deskargen web-orrialdeak “pirata” hauen egoitzak dira. Hala ere, besteherrialdetako deskargen orrialdeak ez dira itxiko, beraz helbidea Espainiankokatuta ez dituzten web-orrialdeen bidez deskargak egingo ahalgenukete:gainera, hizkuntza ez da izango arazo bat, besteak beste, hego amerikako web-orrialdeak gaztelaniaz idatzita daudelako. Beste aldetik, deskargen web-orrialde asko ez dira filmeak edotamusika jeisteko soilik; Megaupload,adibidez, egile-eskubideak ez dituzten artxibo askoditu ere: argazkiak, etab.Beraz, orrialde hauek ixten badituzte, egilearen eskubideakdituzten artxiboez gain legea apurtzen ez dituzten beste zenbait artxiboakezabatuko dituzte.Azkenik, lukro-animoa edo pirateria intentzioak ez dituztenweb-orrialdeak itxiko ahal izango dituzte. Besteak beste, blog bateanbabestutako link batbadago blog hori itxiko ahal da. Konklusioz, Sinde Legeak kultura izugarri murrizten duela diot nik. Horrela bada,gobernuak lege hau aprobatuta kulturara iristeko beste bideak fomentatu beharko lituzkela diot;adibidez, bideo-klubak berrireki laguntza ekonomikoekin, Itunes bezalako musika merkeerosteko lekuak bultzatu edo liburutegietan inibertitu material anitza izan dezaten3 3.maila
  4. 4. Pako Aristi – Berria, Hitzerdi patsetan atala.http://paperekoa.berria.info/iritzia/2009-08-08/004/008/Euskal_ekosistema.htmEuskal ekosistemaNeure herrian atzerritar, euskara erabiltzen dudalako, euskaraz idazten dudalako. Zenbataldiz ez ote naiz horrela sentitu! El Diario Vasco-n idazten hasi eta euskarazko zutabegileoiespainierazkoei baino gutxiago ordaintzen zigutela jakin nuenetik. Jende gutxiagokirakurtzen omen gintuen, beraz soldata txikiagoa. Hain barneratua dago sentipen hori, nonaskotan zeure lanarekiko seriotasunaz ere zalantzak sortarazten dizkizun!Urteekin beti uste nuen, baikortasun antropologikoa izango da errudun, gauzak hobetoegongo zirela, baina ez. Euskal esklerosia bihurtu da lehen diglosia zela esaten ziguten hura.ETB2a sortu zuten, eta 23 urte pasa ziren elkarrizketa bat egin zidatenerako. 23 urteotanizan ditut sariak, garrantzitsuak ere bai, elkarrizketa baten nolabaiteko merezimenduamarkatzen duten horietakoak. Baina ez. Nire liburu bat espainierara itzuli zelakoelkarrizketatu ninduten. Eta ez zen lehenengoa, hirugarrena baizik. Eta ez zen prime-time-anizan, goizeko bederatzietan baizik.Halere, nirea kasu orokorra da euskal sortzaileen artean, erabat arrunta, eta badira askoz erebaztertuagoak, jaramon txintik egin gabe isilaraziak izan diren kasuak. Denetik:margolariak, aktoreak, antzerkigileak, kantariak, musika taldeak, eskultoreak, itzultzaileak.Edozein sormen lan euskaraz egitea oso zaila da, non eta Euskal Herrian bertan, errazenabehar lukeen tokian.Subzirkuitu batean sartzen zara automatikoki, ekintza subsidiarioen multzoan, eta hori osogarbi ikusten da udan, herrietako jaien programazioan. «Jenderik etorriko al da?», izaten daantolatzaileen kezka, eta euskarak orbantzen dio erantzuna. Musika jaialdi ezberdinetan ere,leku gero eta txikiagoa euskal taldeentzat. Herri handi askotan agertu ere ez dira egiten.Antzerki programazioa dela edo beste edozer, euskarari lekutxoak ematen zaizkio, errukizbezala.Bakartu gaituzte, geure artean ere arrozteraino: euskal idazleok ez ditugu euskal aktoreakezagutzen, poetek ez dituzte margolariak ezagutzen, sukaldariek ez dituzte kantariakezagutzen, dantzariak ez dituzte gidoigileak ezagutzen.Euskal sortzailea bere lana uzteko tentazioan bizi da egunero; boladatxo negargarri batenbultzada aski luke horretarako. Izaki guztiek behar dute ekosistema bat bizitza aurreraateratzeko, eta euskal izakiek ere bai, kultura bat bagarela sentitzeko, nazio garela sinesteko.Horregatik salatzen nituen atzo urrutiko intxaurrari begira dauden idazleak. Gurea ez delakoestetika kontua, biziraupen ataka baizik, euskal ekosistema bat sortzen ez dugun bitartean.4 3.maila
  5. 5. Juan Ignacio Perez Iglesias – Berria, Txinpanze biluzia blogaww.berria.info/blogak/txinpantzebiluzia/index.php?blog=54&title=elkar_txukuntzearen_merkatu_balioa&more=1&c=1&tb=1&pb=1Elkar txukuntzearen merkatu-balioaAski ezaguna da tximinoek elkar txukuntzea gustuko dutela. Aurreko sarrera batean esannuen bezala, gizarte-sareak indartzen dituzte horrela, guk hizkuntzaren bitartez egiten dugunbezala. Duela gutxi, elkar txukuntzeari eta tximino-taldeetan elkar txukuntzeak duenmerkatu-balioari buruzko istorio deigarri bat irakurri dut PNAS aldizkarian. Chlorocebusgeneroko tximino katarrinoez egin zen ikerketa-lan horretan interesgarrien iruditu zaizkidankontuen laburpena eskainiko dut ondoren.Tximinoek ez dute negoziatzen edo kontraturik egiten hitzen bidez, baina horrek ez dieekartzen ondasunak eta zerbitzuak elkartrukatzeko inolako eragozpenik. Gainera, bat erebortxarik gabe egiten dituzte trukeak eta aparteko zailtasunik gabe erabakitzen duteordainsaria. Merkatuen teoriari jarraituz, bestalde, eskari eta eskaintzaren legearen araberaaldatu behar da ordainsaria. Zentzu handikoa dirudi, ez da?Lehenago egindako ikerketek erakutsi zutenez, primateek gehiago ordaintzen dute trukatzendituzten ondasunak edo zerbitzuak urriak direnean; hau da, apur batez azkarragoak garentxinpantze biluziek egiten dugun bezala egiten dute eurek ere. Esate baterako, urritasun-boladetan janlekuetan onartuak izateko, maila apaleko tximinoek denbora luzeagoa emanbehar dute goi-mailakoak txukuntzen. Bestalde, jaioberri gutxi daudenean, eme gazteekdenbora luzeagoan zehar txukundu behar dituzte amak, kumeak ikutu ahal izateko baimenalortzeko. Eta tximinoen taldean eme ugalkor gutxi daudenean, denbora luzeagoa eman behardute arrek eme ugalkorrak apaintzen eme horiek estali ahal izateko.Azken lan honetan, urrats bat gehiago eman dute esperimentuen bitartez. Adibidez, zeukanjanaria baino gehiago eman zioten maila apaleko eme bati, eta horri esker, eme horrek janarigehiago eman ahal izan zien taldeko beste kideei. Horren ondorioz, beste kideak bainodenbora luzeagoan txukundu zuten bera, eta gainera, gutxiagotan apaindu behar izan zituenkide nagusiak. Gero, bigarren eme bati janari kantitate berbera eman zioten, eta horrenondorioz, lehen emearen txukuntzearen trukatze-balioa beheratu egin zen eta bigarrenarenaigo, biak berdindu arte.Ez dut uste behaketa hauen ondorio guztiak zehaztea beharrezkoa denik, baina ez dut usteoso zaila denik horiek txinpantze biluziengana ekartzea.5 3.maila
  6. 6. Josemari Velez de Mendizabal – Etorkizuna etorkizun blogahttp://txemax.blogspot.com.es/2012/06/sukaldaritza-ez-al-da-gehiegi.htmlSukaldaritza: Ez al da gehiegi?Herri baten osasun fisikoa tokiko medioek sukaldaritzari eskaintzen dioten espazioarenarabera neurtuko balitz, euskaldunena munduko osasunik osasunenetakoa izango litzateke.Ez dago egunik prentsaren titularretan gastronomiarekin erlazionaturiko zerbait agertu gabe.Euskaldunok jatun onen ospea dugu eta, salbuespenak salbuespen, egia izan behar du, guregeografiako edozein tokitan aurki baitaiteke non bazkaldu edota afaldu modu ederrean.Sukaldaritza zaleen salbuespenen artean nagoela argitu nahi dut aurrera baino lehen.Ezagutzen nautenek badakite ez dudala janari gaietan denbora alperrik galtzen, egia badaere badakidala bereizten ongi jarritako jaki bat erdipurdizko beste batetik. Baina ez naizaditu jakien sekretuetan eta denetatik jan dezaket, aparteko baldintzarik gabe. Gutxirekinkonformatzen naiz.Hori esanda, ez dakit azken urteotan ez ote garen pasatzen ari gastronomiari eskaintzen arizaion tratamenduan. Batzuetan mitifikatu egiten dugulakoan nago, eta neurriz kanpokohedapen mediatikoaren eraginpean bizi garela iruditzen zait. Michelin izarrak, munduko“chef” onenen sailkapena, Basque Culinary Center deritzanaren eguneroko agerpen margoaskotarikoak... Sarri pentsatu dut eguneko sukaldaritzaren pauten eraginpean ergelkeriarenhurrengoan kokatzen garela, barregarri erortzeko arriskuarekin.Erantzun lekidake, samur asko gainera, hobe dela sukaldaritzari buruzko albisteak edukitzeagerra eta gainerako giza-kalamitateei dagozkienak baino, batez ere errealitatearen islapenzuzenak badira. Erabat ados. Gertatzen dena, ordea, lapiko eta zartaginen inguruan azkendenboretan zerbitzatzen zaizkigun gehienak eguneko gizarte-premietatik urrun daudela da,eta gisa horretako albiste-bonbardaketa hiritar jasankor eta soilarentzako iraintzat har liteke.Lehengo astean bertan, Gasteizen izandako prentsaurreko batean arabar lurraldeko 500senditan gosea errealitate gordina dela jakinarazi dute Bultzain elkartekoek. Zenbat diraEuskal Herri osoan?Barkatu inor mindu badut nire hitzekin, beharbada guztiz oker dagoena neu izan bainaiteke.6 3.maila
  7. 7. Leire Narbaiza Arizmendi – Berria, Gerizpean atalahttp://paperekoa.berria.info/iritzia/2012-08-07/004/001/berdintasuna.htmBerdintasunaOlinpiar Joko hauei ez diet jaramonik egin. Ez zait asko gustatzen kirolak telebistaz ikustea—bestela ere ez naiz oso zalea—. Baina nahitaez komunikabideei jarraituz gero, edoTwitterren ibilita, ez dago aldentzeko modurik. Horretara, zeharka bada ere, badut eurenberri.Jakin dut, lau haizeetara zabaldu delako, hauek direla lehenengo jokoak diziplina guztietanemakume kirolariak dituztenak. Horrezaz gain, parte hartzen duten estatu guztiek ereemakume kirolariak bidali dituzte. Hori ere lehenengoz. Nazioarteko Batzorde Olinpiarrak(NOB) gogor jardun omen du horretan, eta horrela lortu ei da aurtengoa. Garbi gera zedin,inaugurazioan behin eta berriro aipatu zuten telebistan, batez ere, desfilatzen ari zendelegazioak estreinakoz emakumerik bidaltzen bazuen.Ahalegin horiek guztiak behar-beharrezkoak dira, ez dut dudarik. Baina oraindik asko faltada hainbaten burua aldatzeko. Eta ez naiz ari emakumeak baztertzen dituzten estatuez.Mendebaldeko kazetari eta esatari txoropito askoren ahoak eta begiradak daude aldatzeko.Adibidez, emakumezkoen hondartza-boleibolean ateratzen diren argazkiak zerikusi gutxidute kirolarekin, ipurtaldeen plano eta argazkiak dira ohikoena. Ez da gauza bera gertatzengizon kirolariekin: inork ikusi du abiadura-lasterkariren baten planorik ipurdia huts-hutseanfokatzen duenik? Ez, ezta? Eta erretratatzeko modukoak dira, alajaina!Lehentsuago esatariena aipatu dut. Dirudienez, Eurosport telebista katean iruzkin sexista etadesegokiak jaurti zituen ahotik Emilio Marquiegui izeneko batek. Behean, Maite GoñikTwitterren aipatu zituenak euskaraz emango ditut jakin dezazuen zelako mentalitatea dagoenoraindik.Maratoian esan zuen emakume korrikalariaz: «Kulerotxoarekin beltzarantzeren markaikusten zaio». Imajinatzen duzue hori berori gizonezko batez esan balu?7 3.maila
  8. 8. Gero, halterofiliara pasatu zen. Umorearen festibala dator, kirol hau praktikatzen dutenpertsonek gaur eguneko estetika kanonetatik oso urrun daudelako: «Emakume atletaastunenak —eta ez diogu euren izaerarengatik, euren gorputz-pisuagatik baizik—».(To!)«Emakumeei ez zaie kiloez hitz egitea gustatzen, baina kasu honetan azaldu besteerremediorik ez dago: 150». (Gizonei gustatzen zaie kiloez jardutea, antza!). «Marian (…)144 kilodunak familia osatu du. Behar den bezala».(Pisu horrekin nola lortu ote dusenarra?). «Ez dago zehazki modelo pase baterako, baina bai domina lortzeko» (Baina norkesan dizu modeloa izan nahi duela?)Zuen esku lagako dut Marquiegui hori adjektibatzea. Baina horrelakoen begirada aldatzenez dugun bitartean, ezer gutxirako balioko du emakumeen parte-hartzeak.8 3.maila
  9. 9. Hodei Etxeberria – Berria, zuzendariariDe Bilbao, de toda la vidaCharles Chaplinez ezer gutxi dakidan arren, ezin ahaztu dezaket Charloten imitaziolehiaketa batean bere burua parte hartzaileen artean aurkeztu eta lehen saria irabazi ezzueneko anekdota hura. Hori aspaldiko istorioa bada ere, inoiz baino presenteago duguEuskal Herriko identitate auzietan, non hauetan ere originalaren kopiak originala bera bainoegiazkoagoa izaten bukatu ohi duen.Bilboko Udalak «quedada popular» bat egitera deitu du Bilboko Aste Nagusian hiritarrokeuskal jantzi tipikoekin plazan biltzeko eta dagoeneko gurea den jantzien tradizioageure(ago) egiteko asmoz (El Correo 12.08.06). Betiko moduan jantziz, «de Bilbao, de todala vida» egin den bezala, Iñaki Azkunak, aspaldiko partez ikusi den alkate autoritarioenak,jendeak berez elkartzeko zituen guneak debekatu ostean (Kukutza bota eta bi konpartsaritxosnak jartzea debekatuz), bere inguruan dantza egitera deitu gaitu aurtengoan.Txapela susto batez kentzeko modukoa!Instituzioek garena izateko bidean jarri gaituzte euskaldunak. Iragan, orainaldi etaetorkizunaren formulazio estereotipatu ankerrek identitatearen ikono berriak sortu etairagana orainera ekarri beharrean, orainetik sortutako iraganaren bitartez produzitzen arigaituzte: «lehenaldia kontrolatzen duenak orainaldia kontrolatuko du» (Kortatu), etorkizunbatzuk sortuz eta beste asko ukatuz.Instituzio batzuek, kasu honetan Bilboko Udalak, egun euskal gizartean izaten diren ohikopraktika sozialei kutsu tradizional bat ematen die. Garai batean (zehazki ez dakigu noiz)haien ustetan euskalduna zer eta nolakoa zen erakutsiaz, eta gaur egun zelakoa den ukatuz,hura imitatzera garamatzate. Etorkizuneko tradizio berriak asmatzen dituzte antzinakoakdirelakoan, eta egun bakar batean antzerki moduan hauek errepresentatuz gure tradizioa etaesentzia berreskuratzen ditugula sentiarazi nahi digute: originalaren kopia originala berabaino egiazkoagoa eginez. Mozorro eta guzti! (Baina tira, ohituak gaude San Tomasegunarekin; baserriko alkandora eta arrantzale prakak jantzi eta listo! Baskitoa naiz!).Egungo praktika sozialak, beraz, tradizio direla esaten digute instituzio batzuek, haiekfolklorizatuz (saioa eramangarriagoa izateko, txalaparta eta herri kirolak antolatuko dituzte),museoko pieza bagina bezala tratatuz.Horrela, beraz, gizartea ikusi, entzun eta ulertu beharrean, instituzio batzuek, eredupaternalista batekin, egin beharko litzatekeena inposatzen dute. Originalik ez duen kopia batsortuz, euskal identitatea egitetik izatera pasatzen delarik: irudikapen huts bat izatera. Horiestereotipo hutsa izan daiteke gizartearentzat: barnean mamirik ez duen etiketa bat,gizarteak nekez beteko duen traje bat.9 3.maila
  10. 10. Han ikusiko gara, beraz, instituzioei alternatiba bat bilatzeko sortu zen Aste Nagusianinstituzioak proposatzen duen «quedada popular» horretan. Baskitos mozorrotuak, «deBilbao, de toda la vida»-ko hiritarrok egin dugun moduan dantza egiteko.Gora Bilboko Aste Nagusia! Gora (argaldutako) Marijai (sexya) eta Aupa «el Atlhetik»!10 3.maila

×