SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
MARKO LEGALA

Azken urte hauetan, hezkuntza administrazioek hainbat motatako agiriak
argitaratu dituzte hezkuntza-sistema antolatzeko; bada, ikastetxeetako
bizikidetzaren gaineko erreferentziak ageri dira haietako batzuetan:
   • Otsailaren 19ko 1/1993 Legea, Euskal Eskola Publikoari
       buruzkoa. Xedeetan, bizikidetza demokratikoa ahalbidetzen duten
       balioetan oinarrituriko heziketa nabarmentzen du; eta, 17.1
       artikuluan, esaten du euskal eskola publikoko ikastetxeek bizikidetza
       bultzatu behar dutela hezkuntzarako eskubidea bideratzeko.
   • Hezkuntzaren Lege Organikoa (LOE) (II kap., 121,2 art.). Esaten
       du hezkuntza proiektuak ikastetxeek eratutako bizikidetza plana jaso
       behar duela.
   • 175/2007 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko
       Hezkuntzaren Curriculuma ezartzekoa. Delors txostenetik (1996)
       hartzen ditu zenbait ideia. Txosten horretan ezartzen diren
       “hezkuntzaren lau oinarri”etako lehenak berebiziko garrantzia dauka:
        “Elkarrekin bizitzen ikastea” du izenburua. Izan ere, printzipio
       orokorretan (I kap., 3.6. art.), adierazten du bake-kultura bat sortzeko
       egitasmoak eta bizikidetza positiboan ardaztutako jardunbideak
       garatu behar dituztela ikastetxeek.
   • Abenduaren 2ko 201/2008 Dekretua, Euskal Autonomia
       Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen
       eskubide eta betebeharrei buruzkoa. Dekretuak elkarbizitza-
       esparrua arautzen du, ikasleek –esparru hori baliatuta– ikas dezaten
       nola gauzatu behar dituzten beren eskubideak eta betebeharrak;
       horrela, gizartean eskubide osoko herritar gisa integratzeko
       gaitasunak eskuratuko dituzte.


MARKO TEORIKOA

Ikastetxeek lehentasuna eman behar diote bizikidetzarako hezkuntzari,
garrantzi handia baitu hezkuntza komunitateko kide guztien ongizatean, bai
eta ikasleen garapen pertsonal zein sozialean eta haien errendimendu
akademikoan ere.
Beraz, ikastetxeek bizikidetza osasungarria eta –nahi eta nahi ez sortzen
diren– gatazken konponbide baketsua bultzatzeko neurriak eta ekimenak
proposatu behar dituzte.
Bizikidetza plan honek hausnarketarako dokumentua izan nahi du: izan ere,
alde batetik, Institutuak elkarbizitza hobetzeko bultzatuko dituen jardueren
oinarri teorikoak jartzen ditu; bestetik, iradoki beharko luke nola jokatu
hurrengo urteotan Institutuko hainbat esparrutan.
Planaren oinarriak honako hauek dira:
   1. Bizikidetza hezkuntza komunitateko kide guztiei dagokie. Beraz,
       ezinbestekoa da guztion partaidetza eta inplikazioa hura hobetzeko.
   2. Oso garrantzitsua da denok erabiltzea hizketa modu bera bizikidetzaz
       hitz egiten dugunean. Beraz, beharrezkoa da hausnartzea gure
       sinesmenez, harremanetan jartzeko moduez…
   3. Bizikidetzak hezkuntza komunitateko kide guztiek dituzten eskubide
       eta betebeharrei zor zaien errespetuan dauka oinarria.
   4. Bizikidetza positiborako hezkuntzak, berez, xede hezigarria dauka.
       Hortaz, Institutuak funtsezko helburutzat hartu behar du.
Azkenari dagokionez, gogoratu behar da hezkuntza sistemaren xede
nagusietariko bat “elkarrekin bizitzen ikastea” dela. Hori dela eta, ez da
harritzekoa Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculumean beste gaitasun batzuk
agertzea, “elkarrekin bizitzen ikastea” oinarrizko gaitasuna garatzeko
beharrezkoak direnak. Esate baterako:
   • Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna: herritartasuna
       arduraz betetzea, ikastetxean eta gizartean (oro har) parte hartzeko
       prestatzea, elkarrizketara jotzen ikastea, giza eskubideak
       errespetatzea, enpatia, gatazkak positiboki konpontzea…
   • Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: gizarte-
       trebetasunak eta kontrol emozionala garatzea, ideiak ekintza
       bihurtzeko aurrera eramateko gaitasuna, nork bere burua ezagutzea
       eta autoestimua garatzea...
Gaitasun horiek zehar-izaera dute, eta, curriculumeko arlo edo irakasgai
jakinekin lotura zuzena ez dutenez, alboratuta gera litezke. Bizikidetza
positiboa eraikita –bai curriculumaren bidez, bai berariazko esku-hartzeen
bidez–, bete ditzakegu –bete behar ditugu– xede horiek; bestela, baztertuta
geratuko dira, inork aintzat hartu gabe.
Horregatik, gaitasunok garatzeko aukera eman nahi du bizikidetza plan
honek, zeren –esan dugun bezala–, curriculumeko irakasgai jakin batean
egon ez arren, ezinbestekoak baitira ikasleen garapen osorako –bai esparru
akademikoan, bai esparru pertsonalean–.

More Related Content

Viewers also liked

задания на выполнение фрагментов программ
задания на выполнение фрагментов программзадания на выполнение фрагментов программ
задания на выполнение фрагментов программЕлена Ключева
 
32 gestion por objetivos
32 gestion por objetivos32 gestion por objetivos
32 gestion por objetivosProvident
 
Estados de agregacion_y_cambios_de_fase
Estados de agregacion_y_cambios_de_faseEstados de agregacion_y_cambios_de_fase
Estados de agregacion_y_cambios_de_faseCecilia Cianca
 
Q2 Strategies Process Optimization Offering
Q2 Strategies Process Optimization OfferingQ2 Strategies Process Optimization Offering
Q2 Strategies Process Optimization OfferingAlex Chinn
 
CV - M.Shahzad Sharif (PHP Developer)
CV - M.Shahzad Sharif (PHP Developer)CV - M.Shahzad Sharif (PHP Developer)
CV - M.Shahzad Sharif (PHP Developer)Shahzad Sharif Khichi
 
Sexualidade e Preconceitos
Sexualidade e PreconceitosSexualidade e Preconceitos
Sexualidade e PreconceitosMichele Pó
 

Viewers also liked (10)

задания на выполнение фрагментов программ
задания на выполнение фрагментов программзадания на выполнение фрагментов программ
задания на выполнение фрагментов программ
 
32 gestion por objetivos
32 gestion por objetivos32 gestion por objetivos
32 gestion por objetivos
 
foto direction
foto directionfoto direction
foto direction
 
Abrão, isaac e jacó
Abrão, isaac e jacóAbrão, isaac e jacó
Abrão, isaac e jacó
 
Estados de agregacion_y_cambios_de_fase
Estados de agregacion_y_cambios_de_faseEstados de agregacion_y_cambios_de_fase
Estados de agregacion_y_cambios_de_fase
 
Q2 Strategies Process Optimization Offering
Q2 Strategies Process Optimization OfferingQ2 Strategies Process Optimization Offering
Q2 Strategies Process Optimization Offering
 
Questionário
QuestionárioQuestionário
Questionário
 
Novos ceus e novas terras completo
Novos ceus e novas terras completoNovos ceus e novas terras completo
Novos ceus e novas terras completo
 
CV - M.Shahzad Sharif (PHP Developer)
CV - M.Shahzad Sharif (PHP Developer)CV - M.Shahzad Sharif (PHP Developer)
CV - M.Shahzad Sharif (PHP Developer)
 
Sexualidade e Preconceitos
Sexualidade e PreconceitosSexualidade e Preconceitos
Sexualidade e Preconceitos
 

Similar to Marko legala zuzenketa

Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuakOinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuakXingola
 
Galderak
GalderakGalderak
GalderakXingola
 
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan EstrategikoaEskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoamaitebenavides
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaandertms
 
2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesia2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesiaEquipoa754
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena itrutxete
 
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia bashirlazahar
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena itrutxete
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iGorka Roman
 
Escuelas eficaces e inclusivas
Escuelas eficaces e inclusivasEscuelas eficaces e inclusivas
Escuelas eficaces e inclusivasLiiide
 
3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderak3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderakEquipoa754
 
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoaEskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoatxiotxio
 
310008e pub isei_competencia_ciudadana_e
310008e pub isei_competencia_ciudadana_e310008e pub isei_competencia_ciudadana_e
310008e pub isei_competencia_ciudadana_etxiotxio
 
2017-2020 Giza eskubideen, bizikidetzaren eta lankidetzaren Hezkuntza-program...
2017-2020 Giza eskubideen, bizikidetzaren eta lankidetzaren Hezkuntza-program...2017-2020 Giza eskubideen, bizikidetzaren eta lankidetzaren Hezkuntza-program...
2017-2020 Giza eskubideen, bizikidetzaren eta lankidetzaren Hezkuntza-program...Irekia - EJGV
 
16 galderak dekretun galderak
16 galderak dekretun galderak16 galderak dekretun galderak
16 galderak dekretun galderakXingola
 
Curriculumaren dekretua
Curriculumaren dekretuaCurriculumaren dekretua
Curriculumaren dekretuagazgarane
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaGanuzasil
 

Similar to Marko legala zuzenketa (20)

Marko legala jatorrizkoa
Marko legala jatorrizkoaMarko legala jatorrizkoa
Marko legala jatorrizkoa
 
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuakOinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
 
Galderak
GalderakGalderak
Galderak
 
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan EstrategikoaEskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari erantzuteko Plan Estrategikoa
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesia2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesia
 
Jardunaldi Pedagogikoak 2009
 Jardunaldi Pedagogikoak 2009 Jardunaldi Pedagogikoak 2009
Jardunaldi Pedagogikoak 2009
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Curriculuma
CurriculumaCurriculuma
Curriculuma
 
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Escuelas eficaces e inclusivas
Escuelas eficaces e inclusivasEscuelas eficaces e inclusivas
Escuelas eficaces e inclusivas
 
3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderak3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderak
 
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoaEskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa
 
310008e pub isei_competencia_ciudadana_e
310008e pub isei_competencia_ciudadana_e310008e pub isei_competencia_ciudadana_e
310008e pub isei_competencia_ciudadana_e
 
2017-2020 Giza eskubideen, bizikidetzaren eta lankidetzaren Hezkuntza-program...
2017-2020 Giza eskubideen, bizikidetzaren eta lankidetzaren Hezkuntza-program...2017-2020 Giza eskubideen, bizikidetzaren eta lankidetzaren Hezkuntza-program...
2017-2020 Giza eskubideen, bizikidetzaren eta lankidetzaren Hezkuntza-program...
 
16 galderak dekretun galderak
16 galderak dekretun galderak16 galderak dekretun galderak
16 galderak dekretun galderak
 
Curriculumaren dekretua
Curriculumaren dekretuaCurriculumaren dekretua
Curriculumaren dekretua
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia Ganuza
 

Marko legala zuzenketa

  • 1. MARKO LEGALA Azken urte hauetan, hezkuntza administrazioek hainbat motatako agiriak argitaratu dituzte hezkuntza-sistema antolatzeko; bada, ikastetxeetako bizikidetzaren gaineko erreferentziak ageri dira haietako batzuetan: • Otsailaren 19ko 1/1993 Legea, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa. Xedeetan, bizikidetza demokratikoa ahalbidetzen duten balioetan oinarrituriko heziketa nabarmentzen du; eta, 17.1 artikuluan, esaten du euskal eskola publikoko ikastetxeek bizikidetza bultzatu behar dutela hezkuntzarako eskubidea bideratzeko. • Hezkuntzaren Lege Organikoa (LOE) (II kap., 121,2 art.). Esaten du hezkuntza proiektuak ikastetxeek eratutako bizikidetza plana jaso behar duela. • 175/2007 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculuma ezartzekoa. Delors txostenetik (1996) hartzen ditu zenbait ideia. Txosten horretan ezartzen diren “hezkuntzaren lau oinarri”etako lehenak berebiziko garrantzia dauka: “Elkarrekin bizitzen ikastea” du izenburua. Izan ere, printzipio orokorretan (I kap., 3.6. art.), adierazten du bake-kultura bat sortzeko egitasmoak eta bizikidetza positiboan ardaztutako jardunbideak garatu behar dituztela ikastetxeek. • Abenduaren 2ko 201/2008 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzkoa. Dekretuak elkarbizitza- esparrua arautzen du, ikasleek –esparru hori baliatuta– ikas dezaten nola gauzatu behar dituzten beren eskubideak eta betebeharrak; horrela, gizartean eskubide osoko herritar gisa integratzeko gaitasunak eskuratuko dituzte. MARKO TEORIKOA Ikastetxeek lehentasuna eman behar diote bizikidetzarako hezkuntzari, garrantzi handia baitu hezkuntza komunitateko kide guztien ongizatean, bai eta ikasleen garapen pertsonal zein sozialean eta haien errendimendu akademikoan ere.
  • 2. Beraz, ikastetxeek bizikidetza osasungarria eta –nahi eta nahi ez sortzen diren– gatazken konponbide baketsua bultzatzeko neurriak eta ekimenak proposatu behar dituzte. Bizikidetza plan honek hausnarketarako dokumentua izan nahi du: izan ere, alde batetik, Institutuak elkarbizitza hobetzeko bultzatuko dituen jardueren oinarri teorikoak jartzen ditu; bestetik, iradoki beharko luke nola jokatu hurrengo urteotan Institutuko hainbat esparrutan. Planaren oinarriak honako hauek dira: 1. Bizikidetza hezkuntza komunitateko kide guztiei dagokie. Beraz, ezinbestekoa da guztion partaidetza eta inplikazioa hura hobetzeko. 2. Oso garrantzitsua da denok erabiltzea hizketa modu bera bizikidetzaz hitz egiten dugunean. Beraz, beharrezkoa da hausnartzea gure sinesmenez, harremanetan jartzeko moduez… 3. Bizikidetzak hezkuntza komunitateko kide guztiek dituzten eskubide eta betebeharrei zor zaien errespetuan dauka oinarria. 4. Bizikidetza positiborako hezkuntzak, berez, xede hezigarria dauka. Hortaz, Institutuak funtsezko helburutzat hartu behar du. Azkenari dagokionez, gogoratu behar da hezkuntza sistemaren xede nagusietariko bat “elkarrekin bizitzen ikastea” dela. Hori dela eta, ez da harritzekoa Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculumean beste gaitasun batzuk agertzea, “elkarrekin bizitzen ikastea” oinarrizko gaitasuna garatzeko beharrezkoak direnak. Esate baterako: • Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna: herritartasuna arduraz betetzea, ikastetxean eta gizartean (oro har) parte hartzeko prestatzea, elkarrizketara jotzen ikastea, giza eskubideak errespetatzea, enpatia, gatazkak positiboki konpontzea… • Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: gizarte- trebetasunak eta kontrol emozionala garatzea, ideiak ekintza bihurtzeko aurrera eramateko gaitasuna, nork bere burua ezagutzea eta autoestimua garatzea... Gaitasun horiek zehar-izaera dute, eta, curriculumeko arlo edo irakasgai jakinekin lotura zuzena ez dutenez, alboratuta gera litezke. Bizikidetza positiboa eraikita –bai curriculumaren bidez, bai berariazko esku-hartzeen bidez–, bete ditzakegu –bete behar ditugu– xede horiek; bestela, baztertuta geratuko dira, inork aintzat hartu gabe. Horregatik, gaitasunok garatzeko aukera eman nahi du bizikidetza plan honek, zeren –esan dugun bezala–, curriculumeko irakasgai jakin batean egon ez arren, ezinbestekoak baitira ikasleen garapen osorako –bai esparru akademikoan, bai esparru pertsonalean–.