SlideShare a Scribd company logo
MALGUTASUNA 
5.1 DEFINIZIOA 
Giltzadurak tolestu eta hedatzeko dohainari deitzen zaio malgutasuna (Alv. Villar). 
Giltzadura batzuk gehiago hedatzen dira nahita egindako mugimenduen bidez 
(Grasser, Starischka, Neumaier, Zimmermann). 
Malgutasun mota hauek daude: 
- Orokorra: mugimenduaren berezko zabalera. 
- Berezia: gure mugimenduaren zabalera berezia, besteengandik bereizten 
gaituena. Kirol bakoitzak malgutasun jakin bat eskatzen du. 
- Aktiboa: inolako laguntzarik gabe, gihar indarraren eraginez lortu ahal dugun 
malgutasuna. 
- Pasiboa: kanpoko indarrek (lagun bat, grabitatea) lagunduta lortzen den 
malgutasuna. 
- Mistoa: aktiboa eta pasiboa elkartuta lortzen den malgutasuna. Zutik gaudela 
lurra ukitu nahi badugu, adibidez, gure indarrak eta grabitate indarrak batera joko 
dute. 
5.2 MALGUTASUNA BALDINTZATZEN DUTEN FAKTOREAK 
1. FAKTORE ANATOMIKOAK 
- Giltzaduren askatasun maila. 
- Giltzadura kapsularen askatasuna. 
- Koordinazio neuromuskularra: lasaitzeko gihar antagonistek duten gaitasuna. 
- Masa muskularra: bolumen handiko muskuluak traba bat izan daitezke 
giltzadurentzat. 
- Elkar ukitzen duten hezur erliebeak: bi hezurrek elkar ukitzen badute giltzadura 
kaltetuta atera daiteke. 
2. FAKTORE FISIKOAK 
- Adina eta sexua: zenbat eta zaharrago orduan eta malgutasun gutxiago. 
Adibidez, haurrek helduek baino malgutasun gehiago daukate, eta emakumezkoek 
gizonezkoek baino gehiago. Haurrek erabat osatu gabe dauzkate hezurrak eta 
horregatik da zabalagoa haien giltzaduren mugimendua. 
- Tenperatura: tenperatura hotzek likido sinobiala loditzen dute malgutasunaren 
kaltetan. 
- Erabilera: giltzadura bakoitzak bere malgutasuna du. Halako edo bestelako 
malgutasuna arindu nahi badugu, kasuan kasuko giltzadura landu beharko dugu 
entrenamenduetan. Aitzitik, gure nahia malgutasuna oro har arintzea baldin bada, 
gorputzeko giltzadura guztiak landu beharko ditugu.
3. BESTEAK 
Faktore askok baldintzatzen dute malgutasuna, adibidez goiza edo arratsaldea 
den, nekeak jota gauden... Horiez gain beste faktore asko daude. Malgutasuna 
lantzeko garaian kontuan hartu behar dira bi erreflexu mota oso garrantzitsu. 
- Luzaketa erreflexua: gihar bat luzatzen denean errezeptoreak aktibatu egiten 
dira, eta zauriak eragozteko kontrakzio erreflexu bat gertatzen da. Zenbat eta 
luzaketa zabalagoa, hainbat eta biziagoa izango da erreflexua eta gihar zuntzetan 
zauriak gerta daitezke. 
- Luzaketa mantsoago eginez gero, erreflexua ez da hain bizia izango eta luzaketa 
erresistentzia askorik gabe egin ahal izango dugu. 
- Alderantzizko erreflexu miotatikoa: luzaketaren aurretik kontrakzio isometrikoa 
eginez gero, erreflexu miotatikoaren erantzuna moteldu egingo da eta, 
alderantzizko erreflexu-miotatikoa aktibatuko denez, gehiago luzatzeko aukera 
izango dugu. 
5.3 MALGUTASUNA LANTZEKO ERAK 
Hiru bide daude malgutasuna lantzeko. 
Alde batetik, bide aktibo edo dinamikoa dugu. Entrenamendu aktiboen bidez, 
giltzaduren mugikortasuna arintzea eta giharrak luzatzea lortzen da. Aktibo hitzak 
esan nahi du egindako kontrakzio edo mugimenduak nahitakoak direla. Dena den, 
aparailuen laguntzarekin ere egin daitezke mugimendu horiek, baldin eta 
nahitakoak badira. Mugimendu horiek espezifikoak dira, kiroletan egin beharrekoak 
era horretakoak izaten baitira.Horregatik hain zuzen, malgutasun espezifikoa 
lantzeko oso gomendagarriak dira, baina beste alde batetik ez da ahaztu behar 
mugimenduak oso azkarrak direla eta ondorioz lesio muskularrak gerta 
daitezkeela. 
Malgutasuna lantzeko beste moduari bide pasibo edo estatikoa deitzen zaio, hau 
da, muskulu eta lotailuen luzaketak egiteko kanpoko indarrez baliatzea da kontua. 
Kanpoko indar hori normalean lagun baten laguntza izan ohi da eta horrek aukera 
ematen du malgutasuna sakonago lantzeko. 
Azken bideak bi abantaila dauzka, entrenamenduetan min gutxiago hartzen dela 
batetik, eta giltzaduren mugikortasuna areagotu egiten dela bestetik. 
Azkenik, hirugarren moduari bide mistoa deitzen zaio, aurreko bien nahasketa 
delako. Adibidez, halako malgutasun ariketan lagun baten laguntza izan dezakegu 
neurri batera iritsi arte (bide pasiboa), baina ondoren geure kabuz mantendu 
beharko dugu posizioa (bide aktiboa).
Ariketa modu horietan oinarrituta, malgutasuna lantzeko SISTEMA 
DESBERDINAK azaldu dira. Nagusienak hauek dira: 
1. GIMNASI ARIKETAK 
Giltzadura guztiak berotzea lortzen da eta oso baliagarriak dira horregatik. 
Zailtasunik gabeko ariketak dira, giltzadurak mugitzea, modu dinamiko eta 
estatikoan egin daitezke. 
2. BOB ANDERSONEN STRETCHING METODOA 
Metodo horren arabera, hasiera batean oso poliki eta erreboterik gabe luzatu 
behar da muskulua. Tentsio neurri batera iristen denean, muskulua luzatuta 
mantendu behar da 20-30 segundotan. Ondoren, muskulua pixka bat gehiago 
luzatu eta posizio horretan beste 20-30 segundo mantendu. 
3. SÖLVEBORNEN STRETCHING METODOA 
Metodo horretan hiru urrats egin behar dira. 
1. Tentsioa: luzatu beharreko giharraren kontrakzio isometrikoa egitea 20-30 
segundotan zehar. 
2. Erlaxazioa: 2-3 segundoan zehar giharrak lasaitzea. 
3. Hedapena: giharrak ahalik eta gehien luzatzea 20-30 segundotan zehar. 
4. FNP. AKTIBOA 
Nahitako luzaketa batean, adibidez, luzaketa erabatekoa denean beste batek 
kontrakzio isometrikoa egingo digu sei segundotan, luzaketaren aurkako 
erresistentzia egiteko. Ondoren beste luzaketa bat egingo dugu, eta luzaketa 
erabatekoa denean lagunak kontrakzio isometrikoa egingo digu berriro ere, sei 
segundotan zehar. Ariketa osoa minutu batean egitea komeni da. 
5. ERLAXAZIOA 
Kanpoko laguntzaz, lagun baten bidez esate baterako, erabateko luzaketa egingo 
dugu. Egoera horretan minutu bat mantentzen garelarik, psikikoki lasaitzen 
saiatuko gara.
Malgutasuna

More Related Content

What's hot

Ejercicios De RehabilitacióN En Fracturas
Ejercicios De RehabilitacióN En FracturasEjercicios De RehabilitacióN En Fracturas
Ejercicios De RehabilitacióN En Fracturas
google, office
 
Flexibilidad
FlexibilidadFlexibilidad
Flexibilidad
hfabiomarin
 
Capacidades fisicas basicas
Capacidades fisicas basicasCapacidades fisicas basicas
Capacidades fisicas basicas
yolandanasarre
 
Algunos ejemplos de un posible entrenamiento con objetivos estéticos
Algunos ejemplos de un posible entrenamiento con objetivos estéticosAlgunos ejemplos de un posible entrenamiento con objetivos estéticos
Algunos ejemplos de un posible entrenamiento con objetivos estéticos
felisamt
 
The Functional Training foundations
The Functional Training foundationsThe Functional Training foundations
The Functional Training foundations
Max Icardi
 
L escalfament
L escalfamentL escalfament
L escalfamentelening
 
Timing in strength training
Timing in strength trainingTiming in strength training
Timing in strength training
Joel Smith
 
Entrenamiento tenis pdf
Entrenamiento tenis pdfEntrenamiento tenis pdf
Entrenamiento tenis pdf
miniwinno
 
Entrenament Esportiu I
Entrenament Esportiu IEntrenament Esportiu I
Entrenament Esportiu Iphidalg2
 
Habilidades gimnásticas
Habilidades gimnásticasHabilidades gimnásticas
Habilidades gimnásticas
Rafael Salcines Medrano
 
Biomotor Development for the Speed-Power Athlete
Biomotor Development for the Speed-Power AthleteBiomotor Development for the Speed-Power Athlete
Biomotor Development for the Speed-Power Athlete
Mike Young
 
Diapositivas exposicion
Diapositivas  exposicionDiapositivas  exposicion
Diapositivas exposicion
andrea_lucas
 
Entrenamiento De Resistencia
Entrenamiento De ResistenciaEntrenamiento De Resistencia
Entrenamiento De Resistencia
Daniel Heredia Alvarez
 
Metodos de entrenamiento y aptitudes físicas
Metodos de entrenamiento y aptitudes físicas Metodos de entrenamiento y aptitudes físicas
Metodos de entrenamiento y aptitudes físicas
DanielaFonseca05
 
Athlete Specific Strength Training Lecture
Athlete Specific Strength Training LectureAthlete Specific Strength Training Lecture
Athlete Specific Strength Training Lecture
Joel Smith
 
TIPOS de Velocidad
TIPOS de VelocidadTIPOS de Velocidad
TIPOS de Velocidad
Diana Gasca
 
West Virginia Basketball Strength and Conditioning
West Virginia Basketball Strength and ConditioningWest Virginia Basketball Strength and Conditioning
West Virginia Basketball Strength and Conditioning
TeamBuildr
 
Treinamento funcional
Treinamento funcionalTreinamento funcional
Treinamento funcional
Luiz Guilherme Baliego
 
Programa de entrenamiento 1º Bachillerato
Programa de entrenamiento 1º BachilleratoPrograma de entrenamiento 1º Bachillerato
Programa de entrenamiento 1º Bachillerato
Miguel Marsella
 
Pagine da allenamento della forza e coordinazione. Bosch
Pagine da allenamento della forza e coordinazione. BoschPagine da allenamento della forza e coordinazione. Bosch
Pagine da allenamento della forza e coordinazione. Bosch
Calzetti & Mariucci Editori
 

What's hot (20)

Ejercicios De RehabilitacióN En Fracturas
Ejercicios De RehabilitacióN En FracturasEjercicios De RehabilitacióN En Fracturas
Ejercicios De RehabilitacióN En Fracturas
 
Flexibilidad
FlexibilidadFlexibilidad
Flexibilidad
 
Capacidades fisicas basicas
Capacidades fisicas basicasCapacidades fisicas basicas
Capacidades fisicas basicas
 
Algunos ejemplos de un posible entrenamiento con objetivos estéticos
Algunos ejemplos de un posible entrenamiento con objetivos estéticosAlgunos ejemplos de un posible entrenamiento con objetivos estéticos
Algunos ejemplos de un posible entrenamiento con objetivos estéticos
 
The Functional Training foundations
The Functional Training foundationsThe Functional Training foundations
The Functional Training foundations
 
L escalfament
L escalfamentL escalfament
L escalfament
 
Timing in strength training
Timing in strength trainingTiming in strength training
Timing in strength training
 
Entrenamiento tenis pdf
Entrenamiento tenis pdfEntrenamiento tenis pdf
Entrenamiento tenis pdf
 
Entrenament Esportiu I
Entrenament Esportiu IEntrenament Esportiu I
Entrenament Esportiu I
 
Habilidades gimnásticas
Habilidades gimnásticasHabilidades gimnásticas
Habilidades gimnásticas
 
Biomotor Development for the Speed-Power Athlete
Biomotor Development for the Speed-Power AthleteBiomotor Development for the Speed-Power Athlete
Biomotor Development for the Speed-Power Athlete
 
Diapositivas exposicion
Diapositivas  exposicionDiapositivas  exposicion
Diapositivas exposicion
 
Entrenamiento De Resistencia
Entrenamiento De ResistenciaEntrenamiento De Resistencia
Entrenamiento De Resistencia
 
Metodos de entrenamiento y aptitudes físicas
Metodos de entrenamiento y aptitudes físicas Metodos de entrenamiento y aptitudes físicas
Metodos de entrenamiento y aptitudes físicas
 
Athlete Specific Strength Training Lecture
Athlete Specific Strength Training LectureAthlete Specific Strength Training Lecture
Athlete Specific Strength Training Lecture
 
TIPOS de Velocidad
TIPOS de VelocidadTIPOS de Velocidad
TIPOS de Velocidad
 
West Virginia Basketball Strength and Conditioning
West Virginia Basketball Strength and ConditioningWest Virginia Basketball Strength and Conditioning
West Virginia Basketball Strength and Conditioning
 
Treinamento funcional
Treinamento funcionalTreinamento funcional
Treinamento funcional
 
Programa de entrenamiento 1º Bachillerato
Programa de entrenamiento 1º BachilleratoPrograma de entrenamiento 1º Bachillerato
Programa de entrenamiento 1º Bachillerato
 
Pagine da allenamento della forza e coordinazione. Bosch
Pagine da allenamento della forza e coordinazione. BoschPagine da allenamento della forza e coordinazione. Bosch
Pagine da allenamento della forza e coordinazione. Bosch
 

Similar to Malgutasuna

Mugitu egiten gara
Mugitu egiten garaMugitu egiten gara
Mugitu egiten gara
maddalenolabarria
 
Arnasketa eta erlaxapena
Arnasketa eta erlaxapenaArnasketa eta erlaxapena
Arnasketa eta erlaxapena
etxebazter
 
Elazino funtzinoa pablo
Elazino funtzinoa pabloElazino funtzinoa pablo
Elazino funtzinoa pablo
Pabelred
 
Elazino funtzinoa
Elazino funtzinoaElazino funtzinoa
Elazino funtzinoa
22Pablo
 
Erresistentzia
ErresistentziaErresistentzia
Erresistentzia
zuga67
 
Abiadura
AbiaduraAbiadura
Abiadura
zuga67
 

Similar to Malgutasuna (10)

Mugitu egiten gara
Mugitu egiten garaMugitu egiten gara
Mugitu egiten gara
 
Arnasketa eta erlaxapena
Arnasketa eta erlaxapenaArnasketa eta erlaxapena
Arnasketa eta erlaxapena
 
Erlazino funtzinoa
Erlazino funtzinoaErlazino funtzinoa
Erlazino funtzinoa
 
Erlazino funtzinoa
Erlazino funtzinoaErlazino funtzinoa
Erlazino funtzinoa
 
Elazino funtzinoa pablo
Elazino funtzinoa pabloElazino funtzinoa pablo
Elazino funtzinoa pablo
 
Elazino funtzinoa
Elazino funtzinoaElazino funtzinoa
Elazino funtzinoa
 
Muskulu sistema
Muskulu sistemaMuskulu sistema
Muskulu sistema
 
Erresistentzia
ErresistentziaErresistentzia
Erresistentzia
 
Abiadura
AbiaduraAbiadura
Abiadura
 
Pilates metodoa
Pilates metodoaPilates metodoa
Pilates metodoa
 

More from zuga67

Boleibola
BoleibolaBoleibola
Boleibolazuga67
 
Entrenamendu fitxa
Entrenamendu fitxaEntrenamendu fitxa
Entrenamendu fitxa
zuga67
 
Egoera fisikoa entrenatzeko metodoak
Egoera fisikoa entrenatzeko metodoakEgoera fisikoa entrenatzeko metodoak
Egoera fisikoa entrenatzeko metodoak
zuga67
 
Tenis oinarrizko arautegia
Tenis oinarrizko arautegiaTenis oinarrizko arautegia
Tenis oinarrizko arautegia
zuga67
 
Saskibaloiaren oinarrizko arautegia
Saskibaloiaren oinarrizko arautegiaSaskibaloiaren oinarrizko arautegia
Saskibaloiaren oinarrizko arautegia
zuga67
 
Aeróbico anaeróbico
Aeróbico anaeróbicoAeróbico anaeróbico
Aeróbico anaeróbico
zuga67
 
Beroketa
BeroketaBeroketa
Beroketa
zuga67
 
Boleibola
BoleibolaBoleibola
Boleibola
zuga67
 
Futbolaren oinarrizko arautegia
Futbolaren oinarrizko arautegiaFutbolaren oinarrizko arautegia
Futbolaren oinarrizko arautegia
zuga67
 
Eskubaloia
EskubaloiaEskubaloia
Eskubaloia
zuga67
 
Errugbia
ErrugbiaErrugbia
Errugbia
zuga67
 
Herrikirolak
HerrikirolakHerrikirolak
Herrikirolak
zuga67
 
Igeriketa
IgeriketaIgeriketa
Igeriketa
zuga67
 

More from zuga67 (13)

Boleibola
BoleibolaBoleibola
Boleibola
 
Entrenamendu fitxa
Entrenamendu fitxaEntrenamendu fitxa
Entrenamendu fitxa
 
Egoera fisikoa entrenatzeko metodoak
Egoera fisikoa entrenatzeko metodoakEgoera fisikoa entrenatzeko metodoak
Egoera fisikoa entrenatzeko metodoak
 
Tenis oinarrizko arautegia
Tenis oinarrizko arautegiaTenis oinarrizko arautegia
Tenis oinarrizko arautegia
 
Saskibaloiaren oinarrizko arautegia
Saskibaloiaren oinarrizko arautegiaSaskibaloiaren oinarrizko arautegia
Saskibaloiaren oinarrizko arautegia
 
Aeróbico anaeróbico
Aeróbico anaeróbicoAeróbico anaeróbico
Aeróbico anaeróbico
 
Beroketa
BeroketaBeroketa
Beroketa
 
Boleibola
BoleibolaBoleibola
Boleibola
 
Futbolaren oinarrizko arautegia
Futbolaren oinarrizko arautegiaFutbolaren oinarrizko arautegia
Futbolaren oinarrizko arautegia
 
Eskubaloia
EskubaloiaEskubaloia
Eskubaloia
 
Errugbia
ErrugbiaErrugbia
Errugbia
 
Herrikirolak
HerrikirolakHerrikirolak
Herrikirolak
 
Igeriketa
IgeriketaIgeriketa
Igeriketa
 

Malgutasuna

  • 1. MALGUTASUNA 5.1 DEFINIZIOA Giltzadurak tolestu eta hedatzeko dohainari deitzen zaio malgutasuna (Alv. Villar). Giltzadura batzuk gehiago hedatzen dira nahita egindako mugimenduen bidez (Grasser, Starischka, Neumaier, Zimmermann). Malgutasun mota hauek daude: - Orokorra: mugimenduaren berezko zabalera. - Berezia: gure mugimenduaren zabalera berezia, besteengandik bereizten gaituena. Kirol bakoitzak malgutasun jakin bat eskatzen du. - Aktiboa: inolako laguntzarik gabe, gihar indarraren eraginez lortu ahal dugun malgutasuna. - Pasiboa: kanpoko indarrek (lagun bat, grabitatea) lagunduta lortzen den malgutasuna. - Mistoa: aktiboa eta pasiboa elkartuta lortzen den malgutasuna. Zutik gaudela lurra ukitu nahi badugu, adibidez, gure indarrak eta grabitate indarrak batera joko dute. 5.2 MALGUTASUNA BALDINTZATZEN DUTEN FAKTOREAK 1. FAKTORE ANATOMIKOAK - Giltzaduren askatasun maila. - Giltzadura kapsularen askatasuna. - Koordinazio neuromuskularra: lasaitzeko gihar antagonistek duten gaitasuna. - Masa muskularra: bolumen handiko muskuluak traba bat izan daitezke giltzadurentzat. - Elkar ukitzen duten hezur erliebeak: bi hezurrek elkar ukitzen badute giltzadura kaltetuta atera daiteke. 2. FAKTORE FISIKOAK - Adina eta sexua: zenbat eta zaharrago orduan eta malgutasun gutxiago. Adibidez, haurrek helduek baino malgutasun gehiago daukate, eta emakumezkoek gizonezkoek baino gehiago. Haurrek erabat osatu gabe dauzkate hezurrak eta horregatik da zabalagoa haien giltzaduren mugimendua. - Tenperatura: tenperatura hotzek likido sinobiala loditzen dute malgutasunaren kaltetan. - Erabilera: giltzadura bakoitzak bere malgutasuna du. Halako edo bestelako malgutasuna arindu nahi badugu, kasuan kasuko giltzadura landu beharko dugu entrenamenduetan. Aitzitik, gure nahia malgutasuna oro har arintzea baldin bada, gorputzeko giltzadura guztiak landu beharko ditugu.
  • 2. 3. BESTEAK Faktore askok baldintzatzen dute malgutasuna, adibidez goiza edo arratsaldea den, nekeak jota gauden... Horiez gain beste faktore asko daude. Malgutasuna lantzeko garaian kontuan hartu behar dira bi erreflexu mota oso garrantzitsu. - Luzaketa erreflexua: gihar bat luzatzen denean errezeptoreak aktibatu egiten dira, eta zauriak eragozteko kontrakzio erreflexu bat gertatzen da. Zenbat eta luzaketa zabalagoa, hainbat eta biziagoa izango da erreflexua eta gihar zuntzetan zauriak gerta daitezke. - Luzaketa mantsoago eginez gero, erreflexua ez da hain bizia izango eta luzaketa erresistentzia askorik gabe egin ahal izango dugu. - Alderantzizko erreflexu miotatikoa: luzaketaren aurretik kontrakzio isometrikoa eginez gero, erreflexu miotatikoaren erantzuna moteldu egingo da eta, alderantzizko erreflexu-miotatikoa aktibatuko denez, gehiago luzatzeko aukera izango dugu. 5.3 MALGUTASUNA LANTZEKO ERAK Hiru bide daude malgutasuna lantzeko. Alde batetik, bide aktibo edo dinamikoa dugu. Entrenamendu aktiboen bidez, giltzaduren mugikortasuna arintzea eta giharrak luzatzea lortzen da. Aktibo hitzak esan nahi du egindako kontrakzio edo mugimenduak nahitakoak direla. Dena den, aparailuen laguntzarekin ere egin daitezke mugimendu horiek, baldin eta nahitakoak badira. Mugimendu horiek espezifikoak dira, kiroletan egin beharrekoak era horretakoak izaten baitira.Horregatik hain zuzen, malgutasun espezifikoa lantzeko oso gomendagarriak dira, baina beste alde batetik ez da ahaztu behar mugimenduak oso azkarrak direla eta ondorioz lesio muskularrak gerta daitezkeela. Malgutasuna lantzeko beste moduari bide pasibo edo estatikoa deitzen zaio, hau da, muskulu eta lotailuen luzaketak egiteko kanpoko indarrez baliatzea da kontua. Kanpoko indar hori normalean lagun baten laguntza izan ohi da eta horrek aukera ematen du malgutasuna sakonago lantzeko. Azken bideak bi abantaila dauzka, entrenamenduetan min gutxiago hartzen dela batetik, eta giltzaduren mugikortasuna areagotu egiten dela bestetik. Azkenik, hirugarren moduari bide mistoa deitzen zaio, aurreko bien nahasketa delako. Adibidez, halako malgutasun ariketan lagun baten laguntza izan dezakegu neurri batera iritsi arte (bide pasiboa), baina ondoren geure kabuz mantendu beharko dugu posizioa (bide aktiboa).
  • 3. Ariketa modu horietan oinarrituta, malgutasuna lantzeko SISTEMA DESBERDINAK azaldu dira. Nagusienak hauek dira: 1. GIMNASI ARIKETAK Giltzadura guztiak berotzea lortzen da eta oso baliagarriak dira horregatik. Zailtasunik gabeko ariketak dira, giltzadurak mugitzea, modu dinamiko eta estatikoan egin daitezke. 2. BOB ANDERSONEN STRETCHING METODOA Metodo horren arabera, hasiera batean oso poliki eta erreboterik gabe luzatu behar da muskulua. Tentsio neurri batera iristen denean, muskulua luzatuta mantendu behar da 20-30 segundotan. Ondoren, muskulua pixka bat gehiago luzatu eta posizio horretan beste 20-30 segundo mantendu. 3. SÖLVEBORNEN STRETCHING METODOA Metodo horretan hiru urrats egin behar dira. 1. Tentsioa: luzatu beharreko giharraren kontrakzio isometrikoa egitea 20-30 segundotan zehar. 2. Erlaxazioa: 2-3 segundoan zehar giharrak lasaitzea. 3. Hedapena: giharrak ahalik eta gehien luzatzea 20-30 segundotan zehar. 4. FNP. AKTIBOA Nahitako luzaketa batean, adibidez, luzaketa erabatekoa denean beste batek kontrakzio isometrikoa egingo digu sei segundotan, luzaketaren aurkako erresistentzia egiteko. Ondoren beste luzaketa bat egingo dugu, eta luzaketa erabatekoa denean lagunak kontrakzio isometrikoa egingo digu berriro ere, sei segundotan zehar. Ariketa osoa minutu batean egitea komeni da. 5. ERLAXAZIOA Kanpoko laguntzaz, lagun baten bidez esate baterako, erabateko luzaketa egingo dugu. Egoera horretan minutu bat mantentzen garelarik, psikikoki lasaitzen saiatuko gara.