6. Kaixo Lutxi! Nola daki gizon honek nire izena? Zer ari zara? Herriko jendearentzako sendabelarrak jaso eta mota guztietako pozoi eta edariak prestatzen ditut janariaren truke, begira, hauek Liliak dira eta beste hauek Hortzizuriak.
7. Bai, esan dizudan bezala herriko jendearentzako prestatzen ditut hauek, baina ez dut bereizketarik egiten jendearen artean, guztiei laguntzen diet eta askotan ez da begi onez ikusten. Munduan gauza anitz dago, onak izan arren gaizki ikusiak direnak. Horregatik ez naiz herrira jaisten, laguntza behar duena niregana etortzen da eta listo! Baina zu sekula ez zara herrira jaitsi, ikusten zaitudan lehenengo aldia da eta! Zergatik ba? Zuk jendea laguntzen duzu, ez al da hori ona?
8.
9.
10. Zer zabiltza hemen?, gaur eguraldi oso ona egiten du eta!!! Gaixo nago, eta ez dut gogorik basora joateko Esaidazu ba zelan lagundu ahal dizudan, nik prestatuko dizut sendagaia!! Ez dago sendagairik honentzako, joan zaitez amarengana eta ez galderarik egin