SlideShare a Scribd company logo
 
LEHENDAKARITZA
Komunikaziorako Zuzendaritza
PRESIDENCIA
Dirección de Comunicación
  
LEHENDAKARIAREN MEZUA
GABON ZAHARRA 2014
Gabon dizuela.
Urte berriaren sarrerak atzera eta aurrera begiratzeko aukera ematen digu.
Atzera begiratu ezkero, zailtasunak ikusten ditugu, batez ere. Krisialdi gogorra igaro
dugu, bazter guztiak jo dituen krisia. Enpresa askok ezin izan dute beren jarduna
mantendu. Itxi egin behar izan dituzte ateak eta horrek langabezia ekarri du.Lanik eza
da gure arazo nagusia, pertsona eta familiengan duen eraginagatik. Egoera honi buelta
ematea izan da, eta izango da, gure helburu nagusia.
Urte berriari begira uste dut itxaropen handiagoa izan dezakegula. Zergatik? Elkarrekin
igarotako zailtasunei aurre egiten jakin izan dugulako. Denok elkarrekin. Hau da
azpimarratu nahi dudan aurreneko ideia.
Denok ezagutu dugu, era batera edo bestera, krisiaren eragina. Denok ikusi ditugu
arazoak eta zailtasunak. Argi eduki dugu gehien sufritzen dutenei laguntzea dela gure
lehentasuna. Ondo ulertu dugu denok “pertsona helburu” dela gure norabidea. Eta
Jaurlaritza, honetan saiatu da hasiera hasieratik. Zailtasunen aurrean Herriaren diruak
zorroztasunez kudeatuko genituela esan genuen, eta horretan ahalegindu gara.
Badakit ez diegula beharrizan guztiei aurre egin, baina zailtasunen gainetik, gure
Herriak elkartasuna erakutsi du. Ahalegin berezia egin dugu inor atzean ez uzteko.
Elkartasun ahalegin hau azpimarratu eta eskertu nahi dut gaur. Eskertu nahi dut
Erakunde eta Alderdi politiko guztien artean lortu dugun akordioa. Honen bidez, babes
soziala bermatu egin dugu etorkizunari begira. Beharrizanik handiena duten pertsonek
laguntza izango dute. Hau guztion konpromisoa izan da eta guztiok harro sentitzeko
modukoa da.
Orain 2015 urteari begira, oinarri sendoen gainean egin dezakegu aurrera. Etorkizuna
itxaropen handiagoz ikusi dezakegu. Guztion konpromisoari esker lortu dugu.
Elkartasunak, zintzotasunak eta zuzentasunak eskaintzen diguten konfiantza da. Urte
berrian hazteko eta enplegua sortzeko aukera izango dugu. Hau da azpimarratu nahi
dudan bigarren ideia.
Oso presente dauzkat gazteak eta gazteen ideiak. Oso presente dauzkat enpresa
guztiak, txikienetik handienera: tailerrak, dendak, autonomoak edo zerbitzu
profesionalak. Oso presente, baita ere, inbertitzeko erabakiak har ditzaketen
pertsonak. Momentu egokia da honako hau, oinarri sendoagoak ditugu: ekonomiak
hazten jarraituko du eta aukera berriak etorriko zaizkigu.
Konfiantza eduki behar dugu etorkizuneko proiektu bat dugulako. Duela bi urte egoera
ekonomiko larrian geunden. Egoera honi buelta ematen ahalegindu gara, guztion
artean Nola egin dugu? Egia esanez, zorroztasunez kudeatuz, elkarlana erreztuz… Ez
dago aurrera ateratzeko beste modurik.
Bi urte hauetan Eusko Jaurlaritzak oinarri sendoak ipini ditu, epe ertainera eta luzera
begira, krisialdi honetatik indartuta ateratzeko. Bi norabide ditugu: giza garapena eta
hazkunde iraunkorra. Eta bi helburu: ekonomia berpiztea eta enplegu berriak sortzea.
 
LEHENDAKARITZA
Komunikaziorako Zuzendaritza
PRESIDENCIA
Dirección de Comunicación
  
Abantaila bat dugu: norabide argi bat ezarri dugu. Europara begira gaude.
Ekonomiaren sektore berriak aukeratu ditugu… Industria indartu behar dugu…
Espezializatu egin behar dugu gure jarduna… Nazio artera atera behar ditugu gure
enpresa eta produktuak… Berrikuntza sustatu behar dugu. Hau izan da Eusko
Jaurlaritzaren jarduna: gure ereduaren oinarriak sendotu, etorkizuneko norabidea
argitu, zubiak eraiki hazkunde iraunkorra bermatzeko.
Hau da azpimarratu nahi dudan hirugarren ideia: krisiaren sakontasunak elkarlana
eskatzen digu. Elkarrekin lortuko ditugu gure helburuak. Ekonomiaren arloan, aurrera
ateratzen hasi gara, hazten hasi gara. Datorren urtean, krisi luze honetan lehen aldiz,
enplegu berriak sortzen hasiko gara. Hau da gure lehentasuna. Bide luzea izango da,
baina ziurra.
Bakea eta Bizikidetza sustatzeko bidea ere luzea eta neketsua izango da. Guztion
ahalegina eta bultzada beharko da. Guztion ardura. Urte hasiera honetan
eskuzabaltasuna eskatu nahi dut. Guztion konpromisoa ezinbestekoa izango da.
Erraztu dezagun beraz guztion konpromiso hori. Pentsa dezagun belaunaldi berrietan.
Hartu ditzagun erabakiak, bakoitzak bereak. Erakutsi dezagun eskuzabaltasuna,
kalkulurik gabe. Eskaini dezagun gu guztion onena, belaunaldi berriei hoberena
uzteko.
Plaza publiko bat eraiki nahi dugu, Herri honetako familia politiko guztientzat lekua
eskaintzen duena. Berreraiki ditzagun zubiak bide hau elkarrekin egiteko. Berreskuratu
dezagun horretarako behar beharrezkoa den bidea: elkarrizketaren bidea.
Gauza bera pentsatzen dut etorkizun politikoari dagokionez. Aurreneko aldiz,
Legebiltzarrean ordezkari politiko guztiak elkartu gara, Ponentzia batetan, hausnarketa
eta proposamen berri bat adosteko. Aukera daukagu hitz egiteko eta eztabaidatzeko.
Ideiak partekatzeko eta akordiotara iristeko.
Aukera daukagu Estatus Politiko berri bat lortzeko. Oinarrietan ados bagara,
ahalegindu gaitezen akordiotara iristen. Aurrera egin behar dugu Estatus Politiko berria
adosteko bidean. Beharra dugu, nahia dugu eta aukera dugu. Aurrerapauso bat eman
behar dugu gure Herriarentzako etorkizun politiko berri bat irekitzeko.
2014 amaitzera doa. Aldi zailak ezagutu ditugu. Aurrera egin nahi badugu ezkortasuna
eta enfrentamendua ez dira lagungarri izango. 2015 urtearen atarian ikuspegi positiboa
proposatu nahi dizuet. Orain arte guztion arteko konpromisoa oinarri bat izan da.
Konpromisoaz batera izan dezagun konfiantza.
Horrela lortuko dugu:
-Ekonomia berpiztea eta enplegu aukera berriak sortzea.
-Bakea eta Bizikidetza sustatzea.
-Etorkizun politiko berri bati ateak irekitzea.
Egin dezagun ahalegina elkarrekin urrats berriak emateko. Herri bezala hazten
jarraitzeko.
Eskerrik asko zuen arretagatik.
Gabon dizuela eta Urte berri on!

More Related Content

Similar to Lehendakariaren mezua - Gabon Zaharra 2014

Bake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza PlanaBake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza PlanaIrekia - EJGV
 
PNV-PSE Hitzarmena
PNV-PSE HitzarmenaPNV-PSE Hitzarmena
PNV-PSE Hitzarmena
Irekia - EJGV
 
Memoria 2013 (Euskeraz)
Memoria 2013 (Euskeraz)Memoria 2013 (Euskeraz)
Memoria 2013 (Euskeraz)
Fundación Adsis
 
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Irekia - EJGV
 
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)

Entzuixu! EAJ-PNV Lekeitio
 
Aiert Goenagaren prentsa oharra
Aiert Goenagaren prentsa oharraAiert Goenagaren prentsa oharra
Aiert Goenagaren prentsa oharra
Anboto Komunikabideak
 
ekonomista 2.0 - N.º 9 (eusk)
ekonomista 2.0 - N.º 9 (eusk)ekonomista 2.0 - N.º 9 (eusk)
ekonomista 2.0 - N.º 9 (eusk)ekonomistak
 
Legebiltzarrerako Hauteskundeak U21 2012. Ekonomi Egitaraua.
Legebiltzarrerako Hauteskundeak U21 2012. Ekonomi Egitaraua.Legebiltzarrerako Hauteskundeak U21 2012. Ekonomi Egitaraua.
Legebiltzarrerako Hauteskundeak U21 2012. Ekonomi Egitaraua.
Entzuixu! EAJ-PNV Lekeitio
 
2012 2016ko Gobernu Programa
2012 2016ko Gobernu Programa2012 2016ko Gobernu Programa
2012 2016ko Gobernu Programa
Irekia - EJGV
 
Deusto Covid-19 Bekak
Deusto Covid-19 BekakDeusto Covid-19 Bekak
Egingo dugu proiektu bat?
Egingo dugu proiektu bat?Egingo dugu proiektu bat?
Egingo dugu proiektu bat?Erdu
 
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"

EcoEuskadi 2020
 
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012

Portugaleteko Jeltzaleak
 
Hauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi Aurrera
Hauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi AurreraHauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi Aurrera
Hauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi Aurrera
Entzuixu! EAJ-PNV Lekeitio
 
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza IdazkaritzaJonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza IdazkaritzaIrekia - EJGV
 
Entzuixu!! 17.zkia. 2021eko ekaina.
Entzuixu!! 17.zkia. 2021eko ekaina.Entzuixu!! 17.zkia. 2021eko ekaina.
Entzuixu!! 17.zkia. 2021eko ekaina.
Entzuixu! EAJ-PNV Lekeitio
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
Irekia - EJGV
 
Bake eta Bizikidetza Planeko ebaluazioaren ondorioak
Bake eta Bizikidetza Planeko ebaluazioaren ondorioakBake eta Bizikidetza Planeko ebaluazioaren ondorioak
Bake eta Bizikidetza Planeko ebaluazioaren ondorioakIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda EstrategikoaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda EstrategikoaIrekia - EJGV
 
Similar to Lehendakariaren mezua - Gabon Zaharra 2014 (20)

Bake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza PlanaBake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza Plana
 
PNV-PSE Hitzarmena
PNV-PSE HitzarmenaPNV-PSE Hitzarmena
PNV-PSE Hitzarmena
 
Memoria 2013 (Euskeraz)
Memoria 2013 (Euskeraz)Memoria 2013 (Euskeraz)
Memoria 2013 (Euskeraz)
 
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
 
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
 
Aiert Goenagaren prentsa oharra
Aiert Goenagaren prentsa oharraAiert Goenagaren prentsa oharra
Aiert Goenagaren prentsa oharra
 
ekonomista 2.0 - N.º 9 (eusk)
ekonomista 2.0 - N.º 9 (eusk)ekonomista 2.0 - N.º 9 (eusk)
ekonomista 2.0 - N.º 9 (eusk)
 
Legebiltzarrerako Hauteskundeak U21 2012. Ekonomi Egitaraua.
Legebiltzarrerako Hauteskundeak U21 2012. Ekonomi Egitaraua.Legebiltzarrerako Hauteskundeak U21 2012. Ekonomi Egitaraua.
Legebiltzarrerako Hauteskundeak U21 2012. Ekonomi Egitaraua.
 
2012 2016ko Gobernu Programa
2012 2016ko Gobernu Programa2012 2016ko Gobernu Programa
2012 2016ko Gobernu Programa
 
Deusto Covid-19 Bekak
Deusto Covid-19 BekakDeusto Covid-19 Bekak
Deusto Covid-19 Bekak
 
Egingo dugu proiektu bat?
Egingo dugu proiektu bat?Egingo dugu proiektu bat?
Egingo dugu proiektu bat?
 
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
 
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012
 
Hauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi Aurrera
Hauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi AurreraHauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi Aurrera
Hauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi Aurrera
 
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza IdazkaritzaJonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
Jonan Fernandez-en agerraldia - Bake eta Bizikidetza Idazkaritza
 
Entzuixu!! 17.zkia. 2021eko ekaina.
Entzuixu!! 17.zkia. 2021eko ekaina.Entzuixu!! 17.zkia. 2021eko ekaina.
Entzuixu!! 17.zkia. 2021eko ekaina.
 
Diruzblai aldizkaria
Diruzblai aldizkariaDiruzblai aldizkaria
Diruzblai aldizkaria
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
 
Bake eta Bizikidetza Planeko ebaluazioaren ondorioak
Bake eta Bizikidetza Planeko ebaluazioaren ondorioakBake eta Bizikidetza Planeko ebaluazioaren ondorioak
Bake eta Bizikidetza Planeko ebaluazioaren ondorioak
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda EstrategikoaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
 
More from Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat

Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”

Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...

Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...

Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83

Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...

Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak

Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver

La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean

Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023

Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82

Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak

Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028

Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028

Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...

Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf

II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales

Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero

More from Irekia - EJGV (20)

Lehendakariaren mezua - Gabon Zaharra 2014

  • 1.   LEHENDAKARITZA Komunikaziorako Zuzendaritza PRESIDENCIA Dirección de Comunicación   LEHENDAKARIAREN MEZUA GABON ZAHARRA 2014 Gabon dizuela. Urte berriaren sarrerak atzera eta aurrera begiratzeko aukera ematen digu. Atzera begiratu ezkero, zailtasunak ikusten ditugu, batez ere. Krisialdi gogorra igaro dugu, bazter guztiak jo dituen krisia. Enpresa askok ezin izan dute beren jarduna mantendu. Itxi egin behar izan dituzte ateak eta horrek langabezia ekarri du.Lanik eza da gure arazo nagusia, pertsona eta familiengan duen eraginagatik. Egoera honi buelta ematea izan da, eta izango da, gure helburu nagusia. Urte berriari begira uste dut itxaropen handiagoa izan dezakegula. Zergatik? Elkarrekin igarotako zailtasunei aurre egiten jakin izan dugulako. Denok elkarrekin. Hau da azpimarratu nahi dudan aurreneko ideia. Denok ezagutu dugu, era batera edo bestera, krisiaren eragina. Denok ikusi ditugu arazoak eta zailtasunak. Argi eduki dugu gehien sufritzen dutenei laguntzea dela gure lehentasuna. Ondo ulertu dugu denok “pertsona helburu” dela gure norabidea. Eta Jaurlaritza, honetan saiatu da hasiera hasieratik. Zailtasunen aurrean Herriaren diruak zorroztasunez kudeatuko genituela esan genuen, eta horretan ahalegindu gara. Badakit ez diegula beharrizan guztiei aurre egin, baina zailtasunen gainetik, gure Herriak elkartasuna erakutsi du. Ahalegin berezia egin dugu inor atzean ez uzteko. Elkartasun ahalegin hau azpimarratu eta eskertu nahi dut gaur. Eskertu nahi dut Erakunde eta Alderdi politiko guztien artean lortu dugun akordioa. Honen bidez, babes soziala bermatu egin dugu etorkizunari begira. Beharrizanik handiena duten pertsonek laguntza izango dute. Hau guztion konpromisoa izan da eta guztiok harro sentitzeko modukoa da. Orain 2015 urteari begira, oinarri sendoen gainean egin dezakegu aurrera. Etorkizuna itxaropen handiagoz ikusi dezakegu. Guztion konpromisoari esker lortu dugu. Elkartasunak, zintzotasunak eta zuzentasunak eskaintzen diguten konfiantza da. Urte berrian hazteko eta enplegua sortzeko aukera izango dugu. Hau da azpimarratu nahi dudan bigarren ideia. Oso presente dauzkat gazteak eta gazteen ideiak. Oso presente dauzkat enpresa guztiak, txikienetik handienera: tailerrak, dendak, autonomoak edo zerbitzu profesionalak. Oso presente, baita ere, inbertitzeko erabakiak har ditzaketen pertsonak. Momentu egokia da honako hau, oinarri sendoagoak ditugu: ekonomiak hazten jarraituko du eta aukera berriak etorriko zaizkigu. Konfiantza eduki behar dugu etorkizuneko proiektu bat dugulako. Duela bi urte egoera ekonomiko larrian geunden. Egoera honi buelta ematen ahalegindu gara, guztion artean Nola egin dugu? Egia esanez, zorroztasunez kudeatuz, elkarlana erreztuz… Ez dago aurrera ateratzeko beste modurik. Bi urte hauetan Eusko Jaurlaritzak oinarri sendoak ipini ditu, epe ertainera eta luzera begira, krisialdi honetatik indartuta ateratzeko. Bi norabide ditugu: giza garapena eta hazkunde iraunkorra. Eta bi helburu: ekonomia berpiztea eta enplegu berriak sortzea.
  • 2.   LEHENDAKARITZA Komunikaziorako Zuzendaritza PRESIDENCIA Dirección de Comunicación   Abantaila bat dugu: norabide argi bat ezarri dugu. Europara begira gaude. Ekonomiaren sektore berriak aukeratu ditugu… Industria indartu behar dugu… Espezializatu egin behar dugu gure jarduna… Nazio artera atera behar ditugu gure enpresa eta produktuak… Berrikuntza sustatu behar dugu. Hau izan da Eusko Jaurlaritzaren jarduna: gure ereduaren oinarriak sendotu, etorkizuneko norabidea argitu, zubiak eraiki hazkunde iraunkorra bermatzeko. Hau da azpimarratu nahi dudan hirugarren ideia: krisiaren sakontasunak elkarlana eskatzen digu. Elkarrekin lortuko ditugu gure helburuak. Ekonomiaren arloan, aurrera ateratzen hasi gara, hazten hasi gara. Datorren urtean, krisi luze honetan lehen aldiz, enplegu berriak sortzen hasiko gara. Hau da gure lehentasuna. Bide luzea izango da, baina ziurra. Bakea eta Bizikidetza sustatzeko bidea ere luzea eta neketsua izango da. Guztion ahalegina eta bultzada beharko da. Guztion ardura. Urte hasiera honetan eskuzabaltasuna eskatu nahi dut. Guztion konpromisoa ezinbestekoa izango da. Erraztu dezagun beraz guztion konpromiso hori. Pentsa dezagun belaunaldi berrietan. Hartu ditzagun erabakiak, bakoitzak bereak. Erakutsi dezagun eskuzabaltasuna, kalkulurik gabe. Eskaini dezagun gu guztion onena, belaunaldi berriei hoberena uzteko. Plaza publiko bat eraiki nahi dugu, Herri honetako familia politiko guztientzat lekua eskaintzen duena. Berreraiki ditzagun zubiak bide hau elkarrekin egiteko. Berreskuratu dezagun horretarako behar beharrezkoa den bidea: elkarrizketaren bidea. Gauza bera pentsatzen dut etorkizun politikoari dagokionez. Aurreneko aldiz, Legebiltzarrean ordezkari politiko guztiak elkartu gara, Ponentzia batetan, hausnarketa eta proposamen berri bat adosteko. Aukera daukagu hitz egiteko eta eztabaidatzeko. Ideiak partekatzeko eta akordiotara iristeko. Aukera daukagu Estatus Politiko berri bat lortzeko. Oinarrietan ados bagara, ahalegindu gaitezen akordiotara iristen. Aurrera egin behar dugu Estatus Politiko berria adosteko bidean. Beharra dugu, nahia dugu eta aukera dugu. Aurrerapauso bat eman behar dugu gure Herriarentzako etorkizun politiko berri bat irekitzeko. 2014 amaitzera doa. Aldi zailak ezagutu ditugu. Aurrera egin nahi badugu ezkortasuna eta enfrentamendua ez dira lagungarri izango. 2015 urtearen atarian ikuspegi positiboa proposatu nahi dizuet. Orain arte guztion arteko konpromisoa oinarri bat izan da. Konpromisoaz batera izan dezagun konfiantza. Horrela lortuko dugu: -Ekonomia berpiztea eta enplegu aukera berriak sortzea. -Bakea eta Bizikidetza sustatzea. -Etorkizun politiko berri bati ateak irekitzea. Egin dezagun ahalegina elkarrekin urrats berriak emateko. Herri bezala hazten jarraitzeko. Eskerrik asko zuen arretagatik. Gabon dizuela eta Urte berri on!