SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
Download to read offline
Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@euskadi.eus
LEHENDAKARITZA
Komunikaziorako Zuzendaritza
PRESIDENCIA
Dirección de Comunicación
NAHIKO TOPAKETA
2017-06-05 Euskalduna Jauregia – Palacio Euskalduna 05-06-2017
Lehendakariaren hitzaldia – Discurso del Lehendakari
Sailburu andrea, Emakunderen zuzendari orokorra, ikastetxetako arduradun eta
ikasleok, egun on.
Nik uste dut gaurkoan horrenbeste txalo txalapartaren ondoren, benetan zuek
merezitakoak, baina badira ere merezi dutenak, Fernando eta antolakuntza
lanetan ibili direnak eta zuen irakasleentzako, mesedez, txalo-zaparrada bat.
Nire eskerrik beroenak, lehenik eta behin, Emakunderen Nahiko programan
parte hartu duzuen ikastetxe guztiei.
Berdintasunak inplikazioa eskatzen du, lana eskatzen du eta ahalegina.
Berdintasuna lortzeko bidea ez da beti erraza izaten, baina bide hori egiteko
ezinbestekoa da tresna egokiak izatea.
Gaur, hemen zaudeten ikasleok, erakutsi diguzue ondo hornituak eta prestatuta
zaudetela gure gizartean berdintasuna praktikan jartzeko eta zabaltzeko.
Nahiko programaren bitartez ikasi duzue berdintasunak onurak dakarzkiola
gure gizarteari. Berdintasuna giza eskubide bat da; bada ere gure gizartea
hobetzeko tresna bat, indarkeriaren kontrako antidoto bat eta berrikuntzarako
aukera bat.
Ikasi duzue nahi duzuena izan zaitezketela, neska ala mutil izateak ezin dituela
mugatu inoren aukerak. Zuen aurrean etorkizun zabala daukazuela, nahi
dituzuen ikasketak aukeratzeko, nahi dituzuen kirolak egiteko, nahi duzuen
modukoak izateko sexuaren araberako mugarik gabe.
Nire eskerrik beroenak, baita ere, irakasleei. Zuen lana funtsezkoa da. Ikasleei
mundua zelakoa den erakusteko ardura handia daukazue eta mundua
hobetzeko zer egin dezaketen ere iradokitzeko. Zuentzat ere ahalegina
suposatzen du egunerokoan berdintasuna kontuan izatea eta irakastea. Baina
Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 2
badakizue, baita ere, lana eskatzeaz gain, ematen dituen fruituak ere balio
handikoak direla. Horrela ikusi dugu orain arte Nahiko programari buruz
egindako ebaluazioetan.
Euskal Herriko Unibertsitateak egindako ebaluazioan ikusi dugu Nahikorekin lan
egin duten neska mutilek ezagutza handiagoa dutela generoko rolak eta
estereotipoen inguruan; baita eskubideen inguruan ere. Neska mutil hauek,
kontzienteago dira duten betebeharrei buruz, etxeko lanekin, adibidez.
Ikusi dugu, programa hau aplikatu den taldeetan agresibitatearen mailak behera
eta enpatiaren mailak gora egiten dutela. Oso emaitza onak eman ditu orain
arte eta, espero dugu, aurrerantzean ere horrela jarraitzea. Berdintasunean
aurrera egiteak hori eskatzen digu.
“Berdintasuna, Giza eskubideak eta Errespetua.” Horra hor gure gizarteak
behar dituen hiru balore garrantzitsu, Nahiko programarekin landu dituzuenak.
Beraz, guztioi, eskerrak bihotzez balore hauetan oinarritutako gizartea eraikiko
duzuelako, zuok bai.
Eskerrik asko!

More Related Content

Similar to Lehendakariaren hitzaldia - Nahiko topaketa

Lehendakariaren hitzaldia - Labayru Fundazioaren plan estrategikoaren aurkezp...
Lehendakariaren hitzaldia - Labayru Fundazioaren plan estrategikoaren aurkezp...Lehendakariaren hitzaldia - Labayru Fundazioaren plan estrategikoaren aurkezp...
Lehendakariaren hitzaldia - Labayru Fundazioaren plan estrategikoaren aurkezp...Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia: Euskal Eskola Kontseilua 25. urteurrena
Lehendakariaren hitzaldia: Euskal Eskola Kontseilua 25. urteurrenaLehendakariaren hitzaldia: Euskal Eskola Kontseilua 25. urteurrena
Lehendakariaren hitzaldia: Euskal Eskola Kontseilua 25. urteurrenaIrekia - EJGV
 
Practicum2
Practicum2Practicum2
Practicum2idurre
 
Lehendakariaren hitzaldia - Goierri Eskolaren 50. urteurrena
Lehendakariaren hitzaldia -  Goierri Eskolaren 50. urteurrena Lehendakariaren hitzaldia -  Goierri Eskolaren 50. urteurrena
Lehendakariaren hitzaldia - Goierri Eskolaren 50. urteurrena Irekia - EJGV
 
Zirkularra 15-16 euskaraz
Zirkularra 15-16 euskarazZirkularra 15-16 euskaraz
Zirkularra 15-16 euskarazLARRAUL
 
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisitaLehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisitaIrekia - EJGV
 
Haur hezkuntza digitalizatzeko arrazoiak
Haur hezkuntza digitalizatzeko arrazoiakHaur hezkuntza digitalizatzeko arrazoiak
Haur hezkuntza digitalizatzeko arrazoiakErdizkalauetan4
 
IKT AURKEZPENA
IKT AURKEZPENAIKT AURKEZPENA
IKT AURKEZPENAtcastro005
 
Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...
 Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho... Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...
Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...Irekia - EJGV
 
Conectando escuelas, comunidad conectada
Conectando escuelas, comunidad conectadaConectando escuelas, comunidad conectada
Conectando escuelas, comunidad conectadaItziar Kerexeta
 
Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014marijeuraga
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda EstrategikoaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda EstrategikoaIrekia - EJGV
 
Dk020702 hezkidetza nortasun plana
Dk020702 hezkidetza nortasun planaDk020702 hezkidetza nortasun plana
Dk020702 hezkidetza nortasun planaGarraldakoWebOrria
 
EDE Fundazioa, informazioa
EDE Fundazioa, informazioaEDE Fundazioa, informazioa
EDE Fundazioa, informazioaPBLesp
 
Similar to Lehendakariaren hitzaldia - Nahiko topaketa (20)

Lehendakariaren hitzaldia - Labayru Fundazioaren plan estrategikoaren aurkezp...
Lehendakariaren hitzaldia - Labayru Fundazioaren plan estrategikoaren aurkezp...Lehendakariaren hitzaldia - Labayru Fundazioaren plan estrategikoaren aurkezp...
Lehendakariaren hitzaldia - Labayru Fundazioaren plan estrategikoaren aurkezp...
 
Lehendakariaren hitzaldia: Euskal Eskola Kontseilua 25. urteurrena
Lehendakariaren hitzaldia: Euskal Eskola Kontseilua 25. urteurrenaLehendakariaren hitzaldia: Euskal Eskola Kontseilua 25. urteurrena
Lehendakariaren hitzaldia: Euskal Eskola Kontseilua 25. urteurrena
 
Practicum2
Practicum2Practicum2
Practicum2
 
Lehendakariaren hitzaldia - Goierri Eskolaren 50. urteurrena
Lehendakariaren hitzaldia -  Goierri Eskolaren 50. urteurrena Lehendakariaren hitzaldia -  Goierri Eskolaren 50. urteurrena
Lehendakariaren hitzaldia - Goierri Eskolaren 50. urteurrena
 
Zirkularra 15-16 euskaraz
Zirkularra 15-16 euskarazZirkularra 15-16 euskaraz
Zirkularra 15-16 euskaraz
 
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisitaLehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita
 
Haur hezkuntza digitalizatzeko arrazoiak
Haur hezkuntza digitalizatzeko arrazoiakHaur hezkuntza digitalizatzeko arrazoiak
Haur hezkuntza digitalizatzeko arrazoiak
 
A4
A4A4
A4
 
Informatika power point
Informatika power pointInformatika power point
Informatika power point
 
IKT AURKEZPENA
IKT AURKEZPENAIKT AURKEZPENA
IKT AURKEZPENA
 
Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...
 Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho... Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...
Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...
 
Conectando escuelas, comunidad conectada
Conectando escuelas, comunidad conectadaConectando escuelas, comunidad conectada
Conectando escuelas, comunidad conectada
 
Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014Practicum-I- EHU 2014
Practicum-I- EHU 2014
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda EstrategikoaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
 
Dk020702 hezkidetza nortasun plana
Dk020702 hezkidetza nortasun planaDk020702 hezkidetza nortasun plana
Dk020702 hezkidetza nortasun plana
 
Hausnarketa
HausnarketaHausnarketa
Hausnarketa
 
Bideoak
BideoakBideoak
Bideoak
 
Bideoak
BideoakBideoak
Bideoak
 
Hausnarketa
HausnarketaHausnarketa
Hausnarketa
 
EDE Fundazioa, informazioa
EDE Fundazioa, informazioaEDE Fundazioa, informazioa
EDE Fundazioa, informazioa
 
More from Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
More from Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Lehendakariaren hitzaldia - Nahiko topaketa

  • 1. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@euskadi.eus LEHENDAKARITZA Komunikaziorako Zuzendaritza PRESIDENCIA Dirección de Comunicación NAHIKO TOPAKETA 2017-06-05 Euskalduna Jauregia – Palacio Euskalduna 05-06-2017 Lehendakariaren hitzaldia – Discurso del Lehendakari Sailburu andrea, Emakunderen zuzendari orokorra, ikastetxetako arduradun eta ikasleok, egun on. Nik uste dut gaurkoan horrenbeste txalo txalapartaren ondoren, benetan zuek merezitakoak, baina badira ere merezi dutenak, Fernando eta antolakuntza lanetan ibili direnak eta zuen irakasleentzako, mesedez, txalo-zaparrada bat. Nire eskerrik beroenak, lehenik eta behin, Emakunderen Nahiko programan parte hartu duzuen ikastetxe guztiei. Berdintasunak inplikazioa eskatzen du, lana eskatzen du eta ahalegina. Berdintasuna lortzeko bidea ez da beti erraza izaten, baina bide hori egiteko ezinbestekoa da tresna egokiak izatea. Gaur, hemen zaudeten ikasleok, erakutsi diguzue ondo hornituak eta prestatuta zaudetela gure gizartean berdintasuna praktikan jartzeko eta zabaltzeko. Nahiko programaren bitartez ikasi duzue berdintasunak onurak dakarzkiola gure gizarteari. Berdintasuna giza eskubide bat da; bada ere gure gizartea hobetzeko tresna bat, indarkeriaren kontrako antidoto bat eta berrikuntzarako aukera bat. Ikasi duzue nahi duzuena izan zaitezketela, neska ala mutil izateak ezin dituela mugatu inoren aukerak. Zuen aurrean etorkizun zabala daukazuela, nahi dituzuen ikasketak aukeratzeko, nahi dituzuen kirolak egiteko, nahi duzuen modukoak izateko sexuaren araberako mugarik gabe. Nire eskerrik beroenak, baita ere, irakasleei. Zuen lana funtsezkoa da. Ikasleei mundua zelakoa den erakusteko ardura handia daukazue eta mundua hobetzeko zer egin dezaketen ere iradokitzeko. Zuentzat ere ahalegina suposatzen du egunerokoan berdintasuna kontuan izatea eta irakastea. Baina
  • 2. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 2 badakizue, baita ere, lana eskatzeaz gain, ematen dituen fruituak ere balio handikoak direla. Horrela ikusi dugu orain arte Nahiko programari buruz egindako ebaluazioetan. Euskal Herriko Unibertsitateak egindako ebaluazioan ikusi dugu Nahikorekin lan egin duten neska mutilek ezagutza handiagoa dutela generoko rolak eta estereotipoen inguruan; baita eskubideen inguruan ere. Neska mutil hauek, kontzienteago dira duten betebeharrei buruz, etxeko lanekin, adibidez. Ikusi dugu, programa hau aplikatu den taldeetan agresibitatearen mailak behera eta enpatiaren mailak gora egiten dutela. Oso emaitza onak eman ditu orain arte eta, espero dugu, aurrerantzean ere horrela jarraitzea. Berdintasunean aurrera egiteak hori eskatzen digu. “Berdintasuna, Giza eskubideak eta Errespetua.” Horra hor gure gizarteak behar dituen hiru balore garrantzitsu, Nahiko programarekin landu dituzuenak. Beraz, guztioi, eskerrak bihotzez balore hauetan oinarritutako gizartea eraikiko duzuelako, zuok bai. Eskerrik asko!