Agur Euzkadi Lidia Bernal  Jone Etxebarria
Agur Euzkadi, Jaunak naroa  Aberri eder argira! 
Neure negarrak jarion neuzan  zeure mendiai begira.  
Seme bat zeukan baina etsayak  kendu eutsoen biotza.  
  Soin ederrera ixuri yakon  Maietz bateko goiz otza. 
Gurutz deunari musu eginaz  alde egin eutson mundutik; 
Kristoren gentza abo ganean  loratu yakon gaztetik. 
Jaunaren maitez, aberri maitez  ez eban euki bildurrik, 
eta zeuretzat, zorion utsa  opaldu eutsun gogotik. 
Euzkadi ona, zagoz betiko  Kristoren fede betean  
olan zoruna bilauko dozu  emen ezpada zeruan.  
Eriotz deuna aurrean daukot  ziñistu bada euzkoa; 
Euzkadi aske izan daitean  zaindu Josuren legea.  
Eder yatazan euzko basterrak,  eder itxaso zabala;
baña oraintxe ederrago yat  eriotz onen itzala!
Gaztea nozu bizitz onetan  ta ez yatan palta gauzarik. 
Jauna gogorra aldi onetan  iges eitea lurretik! 
Ez bedi egin neure oldea  Zeure naia bai ostera. 
Gogoa bijoa zeru argira  gorputza lur illunera.

Jone eta lidia power point