2. KINIELA
MATERIALA: erraketa edo pala, teniseko pilota.
JARDUERAREN DESKRIBAPENA:
- Bi jokalari daude, elkarren aurka.
- Partidua tanto batera da.
- Tantoa lortzen duenak jokatzen jarraituko du, ondorengo jokalariaren
aurka.
- Galtzailea, berriro ere ilarara itzuliko da, bere txanda berriro izan arte.
- Azkena iritsi dena sakatzen du.
Manex eta Aitor
3. ZUR HOR ETA NI HEMEN
MATERIALA: erraketa/zesta/pala/eskua, konoak, pilota.
JARDUERAREN DESKRIBAPENA:
- Bi bikoteen arteko partidua.
- Zelaia marra batez erdibituta egon.
- Partida 3 tantotara.
- Galdutako bikotea “kalera” joango da, bere ordez beste bikote bat sartu.
- Bikote batek 3 partida baino gehiago jarraian ezin ditu jokatu.
- Sakea tanto egin duen taldeak burutuko du.
Ihintza, Udane eta Eñaut U.
4. TXOKOTAN
MATERIALA: pilota.
JARDUERAREN DESKRIBAPENA:
- Denok aldi berean jokatzen hasiko gara.
- Huts egiten duen jokalaria “paretera” joango da.
- Besteak jokatzen dauden bitartean, paretekoak pilota hartzen saiatu
behar dira.
- Esku bakarrarekin, guztiak salbatuko dira; bi eskuekin pilota hartu
duena bakarrik salbatuko da. Hau da, joko eremura berriro joango dira.
Ander T.
5. DEBEKUA GAINDITU
MATERIALA: konoka, pilota.
JARDUERAREN DESKRIBAPENA:
- Bi talde elkarren aurka jokatuko dute, talde bakoitza bere zelaian.
- Bi zelaien artean eremu debekatua dago.
- Talde batek besteri jaurtiko dio pilota.
- Zure zelaian pilota iristen denean, bueltan bidali aurretik behin edo bitan jo daiteke
pilota.
- Pilota erdiko eremuan gelditzen bada, jaurtik duen taldeari tantoa galdutzat
emango zaio.
- Pilota talde aurkariaren zelaitik kanpora ateraz gero, jaurti duen taldearentzat
izango da tantoa.
- Sakea zelai kanpotik burutu.
Iraitz eta Sara
6. HAMARRETIK BEHERA
MATERIALA: erraketa/zesta/pala/eskua, zeloa, pilota.
JARDUERAREN DESKRIBAPENA:
- Denok aldi berean jokatuko dute.
- Jokalari guztiak “10 bizitzarekin” jokatzen hasiko dira.
- Norbaitek huts egiten duen bakoitzean, bizitza bat galduko du.
- Huts egiten duenak aterako du.
- Bizitza guztiak galtzerakoan, joko-jolasa amaituko da.
Iraide, Ezekiel eta Ander A.