2. »Gerra Punikoak hiru gerra izan
ziren, Kartagok Antzinako Erromak
elkarren aurka eginak. Puniko izena
dute, latinez «kartagotar» esateko
punicus hitza erabiltzen zelako.
Gerraren kausa nagusia bien arteko
interes gatazka izan zen.
Erromatarrek Siziliatik hedatu nahi
zuten bere menpeko lurraldea, baina
Siziliako zati bat Kartagoren azpian
zegoen jada.
3. Lehen Gerra Punikoa
Kartagok eta Erromak
elkarren aurka K. a. 264tik
K. a. 241raino egindako
gerra izan zen.
Mediterraneoko
mendebaldea
menderatzeko hiru
gerretatik lehena izan zen
hau. 23 urtez borrokatu
ostean, Erroma atera zen
garaile, eta oso baldintza
gogorrak inposatu zizkion
Kartagori bakearen
trukean.
4. Lehen Gerra Punikoaren ostean, Kartagok
Sizilian zeuzkan hiriak galdu egin zituen.
Hori zela kausa, saiatu zen Hispanian
hedatzen. Hamilkar Barkak hasita,
Hasdrubalek eta Hanibalek jarraitu zioten
politika honi.
K. a. 219an, Hanibalek, Sagunto,
Erromako hiri aliatua, eraso zuen.
Hanibalek bere aliatuak, tokiko tribuak,
defenditzen ari zen. Izan ere, Saguntok
aldameneko tribu horiei eraso egiten zien.
Hanibalek Ebro ibaia zeharkatutakoan,
Erromak gerra deklaratu zion.
5. • Bigarren Gerra
Punikoaren ondoren, Erromak menper
atzen zituen lurrak ekialdean zein
mendebaldean zabaldu zituen.
Ekialdean inperio helenikoak garaitu
zituen, eta
mendebaldean, Kartagoren kontra
laguntza eman
zioten Hispaniako tribuek.
• Kartagok, ordea, aliaturik eta
koloniarik gabe, 200 zilarrezko talentu
urtero ordaindu behar izan zuen 50
urtez.
• Erromatarrek, halere, beldurra
zioten Kartagori. Ez zuten indarra
berreskuratzeko aukerarik eman
nahi. Katon Maior nabarmendu
zen Kartagoren kontrako salaketan.