SlideShare a Scribd company logo
2007-an sortutako aholkularitza-enpresa, Euskal Herrian kokatua eta nazioartera begira. « Kontsultoria artisaua » egiten dugu, hau da, bezero
bakoitzaren « neurrira egindako trajea ». Gustura gabiltza kultura desberdinetako ingurune eleanitzetan. Sektore ugaritako enpresa eta erakun-
deetan dihardugu lanean modu zehatz, metodiko eta zintzoan. Bezeroekin gertuko eta konfiantzazko erlazioak sortzea gustatzen zaigu, eta beti
gaude prest gure aletxoa jartzeko Denon Ongiaren alde egiten duten foro, hausnarketa eta ekimenetan.
Kultura eraldaketa prozesuetan dabiltzan talde eta erakundeei kontsultoria, coaching-a (banakakoa edo taldekoa) eta ad hoc
formazioa eskaintzen diegu. Abiapuntu egokiak izan daitezkeen galderak proposatzen ditugu egin beharreko bidearen zertarako
eta nola definitzeko. Lidergoaren eta taldeen garapenean eta pertsonen inplikazio/parte-hartzean jartzen dugu arreta erakundeen
kulturaren eraldaketarako palanka moduan.
Dokumentu honetan zer egiten dugun deskribatzen dugu. Kontaiguzu zein den zure beharra, zeintzuk diren zure ideia eta berezita-
sunak, eta elkarrekin definituko ditugu ondoen egokitzen zaizkizun soluzio eta zerbitzu praktikoak.
Ondorengo hauetan gaude espezializatuak / zertifikatuak:
· Banakako eta talde coaching-a (ontologikoa, sistemikoa eta transpertsonala).
· Barrett Analytics (komunitateen, erakundeen, taldeen eta liderren kultura/balioen diagnosi tresna).
· Richard Barrett-en kultura eraldaketaren modeloa.
· Erakunde- konstelazio sistemikoak.
· Efr- Erakundeetan lan-bizitza eta bizitza-pertsonala kudeatzeko kontziliazio-modeloa.
Banakako coaching-a eskaintzen diegu zuzendari, erdi-mailako agintari edota erakundean funtsezko postuak dituztenei, euren helburuak lortu
ditzaten, bidean aurkitzen dituzten oztopoak gaindituz eta euren gaitasunak garatzen dituztelarik. Bereziki dago gomendatua aldaketa testuin-
guruek eskatzen dituzten ikuspegi, jarrera eta erlazionatzeko gaitasun berrientzat.
Coachee-ari eskaini nahi diogu espazio bat non, distantzia harturik, identifikatu ahal izango dituen bere erronkak; bere ingurunean duen funtzio-
natzeko-moduaz eta eraginaz ikuspegi argiagoa lortu dezan; mugatzaile zaizkion bere sinesmen eta jarrerak zalantzan jarri ditzan, bere indargu-
neak sendotzen dituelarik. Coachee-a da lortu nahi dituen helburuetara iristeko garatu behar dituen ekintzak, konportamentuak eta jarrerak
definitu eta erabakitzen dituena.
Enpresa edo erakunde batek bere lan-taldeko pertsona bati coaching prozesu bat proposatzen dionean, helburua izaten da pertsona honek
erakundearen etorkizunean duen potentzial edo gaitasuna garatu eta hedatzea.
Saio-kopuru malgu batek osatzen du banakako coaching prozesu bat. 4 - 7 saio artean izaten dira, bakoitzak 1h30-2h
orduko iraupenarekin. Gai jakin bat jorratzeko saio zehatzak (1 edo 2) eskaintzen ditugu ere, elkarrizketa zail bat prestatze-
ko, erronka nekez bat gainditzeko eta abar.
Moduak: Aurrez-aurre edo on-line.
Bidelagun izatearen prozesu honen helburua da taldearen errendimendua hobetu eta
kontsolidatzea, kontuan izanik zeintzuk diren benetako erronkak eta egiazko emaitzetara
bideratuz.
Ondorengoak lortzeko lan-saioak jorratzen ditugu taldearekin:
· Bere behar, erronka eta helburuak definitzea.
· Denon artean taldearen xedea argitu eta eraikitzea (taldea zertarako existit zen den).
· Taldekideen arteko kohesioa eta konfiantza sendotzea.
· Taldearen erlazionatzeko modua eta barne- zein kanpo-komunikazioa hobetzea.
· Arazoei modu emankorrean aurre egiten ikastea.
· Erabakiak taldean hartu eta haiekin konpromisoa hartzea.
· Errendimendu altuko lanerako mekanismoak/gaitasunak garatzea.
· Taldearen emaitzen ardurak hartzea.
· Talde-bilera eraginkorrak egitea.
· Hacer reuniones de equipo eficaces.
Talde batek erronka bat duenean eta emaitza kolektibo esanguratsuak lortzen laguntzeko bidelagun-prozesu bat da taldeko coaching-a. Banakako
coaching-ak ez bezala, taldeko coaching-ak arreta jartzen du sisteman, taldeko partaideen arteko erlazio/interakzioetan eta hauek emaitzan duten
eraginean, eta ez norbanako bakoitzean.
Taldearen garapen-prozesua hasi daiteke diagnosi batekin (Barrett Analytics
edota beste tresna batzuk erabiltzen): taldekide bakoitzaren edota talde
osoaren lidergo-estiloa ezagutzeko.
Elkarrekiko konfiantza daukate
Arazoei buruz modu irekian hitz egiten dute
Ataza eta ardurekin konpromiso
argia hartzen dute
Helburuekiko
ardura partekatuak
hartzen dituzte
Helburuak
lortzen dituzte
Erreferentzia: Patrick Lencioni, « Talde baten 5 disfuntzioak »
Taldeko coaching-a bi esku-hartze hauek osatzen dute:
1. Talde-lanerako ezaugarri eta gaitasunak hausnartu, abian jarri eta entrenatzeko saio monografikoak.
2. Taldearen benetako bilera operatiboetan akonpainamendua. Saio monografikoetan landurikoa ikuskatzeko eta taldearen dinamiken « ispilu-lana 
» egiteko coach-aren presentzia.
Prozesuaren helburuak eta taldearen konpromisoak zehazteko hasierako saioa (5 ordu) 
Talde-lanerako saio monografikoak (gutxi gora-behera 25 ordu, 5 -7 saiotan banatuak)
Taldearen benetako bilera operatiboetan akonpainamendua (gutxi gora-behera 5 bilera)
Modua: Aurrez-aurrekoa eta online (saio monografiko eta bilera operatiboaren arabera).
1 2 3 4 5
0
1 2 3 4 5
Saioa (5h)
Taldeak prozesuarekin
dituen helburu eta
konpromisoen
definizioa
Aurrera ?
Bai edo ez?
Iraupena:
12-15 hilabete ggb.
1. Monografikoak: ikasketa partekatutako espazioak
(5 ordu inguruko 5 saio)
2. Lan-bileretan gaitasunen jarraipena
(coach-a 5 bileratan, ggb, egongo da)
Kulturaren eraldaketa epe ertaineko prozesu bat da. Bilatzen duena da erakunde baten kultura (balio eta praktiken multzoa) eta estrategia bate-
ratzea. Erakunde bat eraldatuko da baldin eta osatzen duten pertsonak eraldatzen badira, euren lidergo estiloa, jarrerak eta kudeaketa prozesu
eta erabakiak sortu nahi duten kulturaren balioekin bat eginez.
«Gaur egun nor naizen eta zeintzuk diren nire balioak, nire produktu eta zerbitzuen kalitatea bezain garrantzitsuak dira»
Kulturaren eraldaketaren prozesu baten helburuak:
· Estrategiarekin bat egin eta bere bultzatzailea izango den kultura bat sortzea.
· Interes-talde desberdinen erronka eta eskaera berriei erantzuna emango dien
lidergo estilo bat definitzea
· Pertsonek erakundearen balioekin duten konpromisoa eta identifikazioa handi
tzea. Proiektu esanguratsu eta komun baten inguruan bateratzea.
· Lehiakideengandik bereiztea, lansari ekonomikoaz haratago: talentua erakartzea.
· Taldeen jarduera-maila handitzea.
Modua:
1 Barrett Analytics tresna erabiliz kultur-diagnosiak:
Tresna hauek ukigarria bilakatzen dute egungo kultura (balio eta jarreren sorta) eta
erakundearentzat edota taldeentzat desio den kultura. Emaitzek agerian uzten dituzte
egungo indarguneak eta mugak, eta erakusten digute zer landu behar dugun zehazki
bere potentzial handiena lortzeko.
7
6
5
4
3
2
1
Richard Barrett-en modeloa
Erakunde baten kontzientziaren 7 mailak
Aliantzak
Kontribuzioa
Kohesioa
Eboluzioa
Errendimendu altua
Denon
ongia
Norbere
interesa
Erlazioak
Bideragarritasuna
2 Kulturaren eraldaketaren prozesu baten diseinua.
Erakundearen estrategiak eta kulturak bat egiteko hausnarketa bideratzen dugu. Kulturaren eraldaketarako 4 lerrokatze prozesuen arkitektura
diseinatzen dugu:
1. Erakundearen Xedea definitzea.
2. Partekatutako balioak definitzea.
3. Pertsonak eta lidergoa: pertsonen portaeren, erabakien eta deklaraturiko balioen arteko koherentzia sendotzea.
4. Erakundearen egitura deklaraturiko balioekin lerrokatzea (desio den kulturara iristeko egitura, politikak eta prozesuak aztertzea).
3 Akonpainamendua:
· Desio den kultura zehazteko eta egunerokoan zabaltzen laguntzeko hausnarketa eta lan-guneak.
· Pertsonekin parte-hartze prozesuak: erakundearen xedearen eta kulturaren inguruan euren konpromisoa eta eraba
kiak hartu eta exekutatzeko gaitasun indartzea.
· Talde-lanerako saioen akonpainamendua: behar edo gai zehatzei buruz hausnartu eta sortzeko; eraldaketarako ener
gia kohesionatu eta biltzeko; etab.
· Banakako eta talde coaching-a, eta formazioa neurrira eraldaketaren palanka moduan.
Bezeroarekin batera eraikitako eraldaketa prozesu osoan zehar bidelagun gara (1, 2 eta 3 Faseak)
3 Faseetako edozeinetan esku-hartze zehatzak egin ditzakegu baita ere.
Modua: Aurrez-aurrekoa eta online (esku-hartzearen arabera).
· Pertsonen arteko komunikazio gaitasunak
Elkarrizketa-gaitasunak: feedback-a eman eta jaso; konpromiso zehatzak eta koordinazio eraginkorra lortzeko eskaerak eta eskaintzak;
indarkeriarik gabeko komunikazioa eta abar.
· Taldeko lan eraginkorra
Erabakiak taldean hartzea; bilera eraginkorrak egiteko teknikak; gatazken kudeaketa eta abar.
· Seminarioa - Nola kudeatu eta lideratu partekatutako xedea eta balioak dituzten erakundeak?
Kulturaren eraldaketarako Barrett Modeloa eta Appreciative Inquiry oinarri hartuta.
· Programa- Eraldaketarako agenteak:
Erakundearen kulturaren eraldaketa bultzatu eta bidelagun izateko barneko potentzial eta talentua garatzea.
Barneko lidergoaren garapenerako programa.
· efr Modeloa lan-bizitzaren eta bizitza-pertsonalaren kudeaketarako lanabesa
Ad hoc formazioa diseinatzen dugu bezero bakoitzak behar duen tematika, iraupen eta maiztasunera egokituz.
Modua: Aurrez-aurre eta online
Erakunde batek eskaintzen dituen kontziliazio neurri eta prozesuen analisi osoa egiten dugu, baita hauek martxan jartzea ere.
Erakunde batean lan-bizitza eta bizitza-pertsonala bateratzeko kudeaketa-sistema bat ezartzearen abantailetako batzuk hauek dira:
· Balioetan oinarrituriko kultura eta lidergoa sortzen laguntzen du.
· Pertsonen ongizatea hobetzen du.
· Talentua erakartzen du (Soldata emozionala).
· Erakundearen Erantzunkizun Soziala - GIH (Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuak) eraikitzen jarraitzeko lagungarria da.
· Produktibitatea handitzen eta kostuak murrizten laguntzen du.
efr ziurtagiria:
efr ziurtagiria lortu nahi duten enpresa eta erakundeen aholku-
lari eta bidelagunak gara.
Equilia efr ziurtagiriaren (Fundación Másfamiliaren jabetzakoa,
erreferentea Espainian) preskriptorea da 2007. urtetik.
Kontziliazio-sistema bat sortu eta martxan jartzeko prozesuan laguntzen diogu bezeroari, fase guztietan parte-hartzen:
diagnosia, diseinua, abiatzea, barne-auditoria (efr ziurtagiria lortzeko egin behar den kanpo-auditoria pasa aurretik).
Edozein fasetan parte-hartze puntual bat izan dezakegu, bezeroaren beharren arabera.
Modua: Aurrez-aurre eta online, parte-hartzearen arabera
Industria:
Siemens Energy
Gestamp
Grupo Microdeco
Grupo Danobat
RPK
Ingeteam
Erreka
Zerbitzuak:
Guggenheim Bilbao Museoa
Matia Fundazioa
Sogepark Frantzia
Bilboko Euskalduna Jauregia
AGVAR Arquitectos
GUREAK
Prosegur
Hezkuntza:
Somorrostro Heziketa Zentroa
MU- Mondragon Unibertsitatea
CIVSEM – Balioen Ikerketa Zentroa
Otxarkoaga Hezkuntza Zentroa
EEC - Escuela Europea de Coaching
Olabide Ikastola
Iparragirre Ikastola
Begoñaspi Ikastola
Sarriko Business School Bilbao
Administrazio Publikoa:
Ermuko Udala
Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoako Foru Aldundia
Visesa
Sestao Berri
INAP – Instituto Navarro de Administración Pública
Enpresen elkartea:
Fabrika – Enpresen kultura eraldatzeko errendimendu
handiko zentroa
ADEGI – Gipuzkoako Enpresen Elkartea
AIC – Automotive Intelligence Centre
Corporate Excellence – Centre for Reputation Leadership 
Gipuzkoako eta Arabako Bazkundeak
GKE:
Greenpeace Espainia   
Erakunde eta taldeei kulturaren eraldaketa prozesuetan eta Estrategia-Kultura lerrokatzen lagunt-
zen espezializatua nago. Nire bezeroek euren helburuak bete ditzaten, konfiantza eta aurrerabi-
dea sustatuko dituzten lanerako espazio seguru eta dinamikoak sortzen laguntzen dut. Bezeroekin
sortzen ditudan erlazioak, euren erronka eta beharrek motibatzen naute; eta nire analisirako gaita-
suna, zentzu komuna eta zehaztasun zein umore dosi egokia eskaintzen dut.
EQUILIA sortu aurretik aldaketarako kudeaketa proiektuak zuzendu ditut nazioarteko kontsultore-
tan (IMR-Proudfoot, Management Consulting Group PLC, Lausanne Consulting Group). Aholkula-
ri/coach bezala esperientzia daukat, besteak beste, erakunde hauetan: Gestamp, Siemens Energy,
Microdeco Taldea, Guggenheim Bilbao Museoa, Ermuko Udala, Somorrostro Heziketa Zentroa,
MU - Mondragon Unibertsitatea, Danobat, Sogepark, DHL-Danzas, Henkel, THK, Marie Surgelés,
MCL-Autolink, Schmiedag Georgsmarienhütte,...
Judith Castillo
Bazkide-sortzailea
EQUILIAren bazkide-sortzailea naiz eta 20 urte baino gehiago daramatzat Europako hainbat herrialdetan aholkulari
eta coach lanetan. Gaztelania, frantsesa, ingelesa eta alemana hitz-egiten ditut.
LInformazioaren eta Komunikazioaren zientzietan nago lizentziatua Bordeleko eta Münster-ko Unibertsitateetan.
Gehien maite dudan horretan ikasten jarraitu dut: pertsonen garapena eta talde zein erakundeen eraldaketa:
coaching exekutiboa eta Talde coaching-a (ICF); Barrett Analytics (Barret Values Centre); Coaching sistemikoa eta
erakunde-konstelazioak (Infosyon); Autentizitatea eta presentzia (U Teoria- Arawana Hayashi, MIT); gatazken bitarte-
karitza eta kudeaketa; Negotiation Skills for Managers; Appreciative Inquiry (AI); Positive intelligence (Shirzad Chami-
ne), eta abar.
Arrate Iraolagoitia
Bazkide-sortzailea
Asko maite dut pertsona eta taldeei laguntzea euren baliabide, talentu eta potentziala garatzen
desio edo behar dituzten helburuetara iritsi daitezen. Erakundeak pertsonentzat atseginagoak
izaten laguntzen dudala jakiteak motibatzen nau, horretarako balioetan oinarrituriko kudeaketa
eta lidergoa baliatuz, pertsonekin eta pertsonentzat.
Pertsonen garapenerako eta erakundeen zein taldeen kulturaren eraldaketarako erreminta eta
metodologietan etengabe ikasten jarraitzen dut: coaching exekutiboa eta talde coaching-a (ICF);
Barrett Analytics (Barret Values Centre); Coaching sistemikoa eta erakunde- konstelazioak (Infos-
yon); coaching transpertsonala eta dantza primala (EPTI); gatazken bitartekaritza eta kudeaketa;
Autentizitatea eta presentzia (U Teoria- Arawana Hayashi, MIT); Digital Trainer.
EQUILIA sortu aurretik nazioarteko kontsultoretan egin nuen lana (IMR, Proudfoot Consulting,
Argon&Co) aholkulari/coach moduan aldaketarako kudeaketa proiektuetan parte-hartzen: Grupo
Vittel-Contrex-Perrier, Grupo PSA, DANZAS-DHL, EDF France, HAYS Logistique eta ESSILOR.
Kimikan Lizentziatua EHU/UPV (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta ENSCM (École d’Ingénieur de Chimie Montpellier,
Frantzia), nire lan-bizitza (20 urte baino gehiago) garatu dut kontsultorian hainbat herrialdetan: aldaketarako
kudeaketa, kulturaren eraldaketa eta coaching-a. 2007az geroztik EQUILIAko bazkide-sortzailea naiz.
Ohituta nago jakintza-alor ugaritako talde eleanitzen liderra izatera. Sei hizkuntza hitz egiten ditut: euskara, gaztelea-
nia, frantsesa, ingelesa, portugesa eta italiera.
Parte- hartu dugun formakuntza programek ondorengo homologazio eta ziurtagiriak dituzte:
Coach profesionalen komunitatearen parte gara, ICF Espainiaren parte izanik
Goian aipaturiko erakundeek homologaturiko nazioarteko lankidetza-sarea daukagu aholkularitza eta
coaching-aren alorrean.
Deitu, hitz-egin dezagun eta zugana
Arrate Iraolagoitia
Telefonoa: +34 658804753
E-posta: arrate@equilia.es
Judith Castillo
Telefonoa: +34 691521000
E-posta: jcastillo@equilia.es
www.equilia.es

More Related Content

Similar to EQUILIA - AURKEZPENA

Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
trutxete
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
Gorka Roman
 
Ik ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioakIk ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioak
unaipic
 
Orientazio profesionala
Orientazio profesionalaOrientazio profesionala
Orientazio profesionalajmancisidor
 
Batzarra Haur Hezkuntzan
Batzarra Haur HezkuntzanBatzarra Haur Hezkuntzan
Batzarra Haur Hezkuntzan
BertaIKT
 
Helburuak eta edukiak
Helburuak eta edukiakHelburuak eta edukiak
Helburuak eta edukiak
didaktikaek
 
220_Kalaka_aurkezpena.pdf
220_Kalaka_aurkezpena.pdf220_Kalaka_aurkezpena.pdf
220_Kalaka_aurkezpena.pdfenpresarean
 
Ebaluazio eredu berriaren bidean
Ebaluazio eredu berriaren bideanEbaluazio eredu berriaren bidean
Ebaluazio eredu berriaren bidean
Ana Basterra
 
Utfu
UtfuUtfu
UtfuIKT4
 
Metodologia eta ebaluazioa konpetentziei begira
Metodologia eta ebaluazioa konpetentziei begiraMetodologia eta ebaluazioa konpetentziei begira
Metodologia eta ebaluazioa konpetentziei begira
Ana Basterra
 
iRAKURKETA
iRAKURKETAiRAKURKETA
iRAKURKETAIKT4
 
HNPa berritu behar zuzendariei aurkezpena20090604
HNPa berritu behar zuzendariei aurkezpena20090604HNPa berritu behar zuzendariei aurkezpena20090604
HNPa berritu behar zuzendariei aurkezpena20090604
hnoiratzualdea
 
Ikasle laguntzailea jatorrizkoa
Ikasle laguntzailea jatorrizkoaIkasle laguntzailea jatorrizkoa
Ikasle laguntzailea jatorrizkoa
iralekontsultazerbitzua
 
Jarrera eta Ikaskuntza Donostia 2011 3. gaia (1)
Jarrera eta Ikaskuntza Donostia 2011 3. gaia (1)Jarrera eta Ikaskuntza Donostia 2011 3. gaia (1)
Jarrera eta Ikaskuntza Donostia 2011 3. gaia (1)KirolPsikologia
 
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokiaUrretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokiaUrretxu-Zumarraga Ikastola
 
Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza
Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntzaKonpetentzietan oinarritutako-hezkuntza
Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntzamarmaralize
 
Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211
Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211
Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211ekthuhezi
 

Similar to EQUILIA - AURKEZPENA (20)

Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Didaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena iDidaktika orokorra aurkezpena i
Didaktika orokorra aurkezpena i
 
Ik ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioakIk ki jardueren ondorioak
Ik ki jardueren ondorioak
 
Orientazio profesionala
Orientazio profesionalaOrientazio profesionala
Orientazio profesionala
 
2 talde kooperatiboak gelan labur
2  talde kooperatiboak gelan labur2  talde kooperatiboak gelan labur
2 talde kooperatiboak gelan labur
 
Batzarra Haur Hezkuntzan
Batzarra Haur HezkuntzanBatzarra Haur Hezkuntzan
Batzarra Haur Hezkuntzan
 
Helburuak eta edukiak
Helburuak eta edukiakHelburuak eta edukiak
Helburuak eta edukiak
 
220_Kalaka_aurkezpena.pdf
220_Kalaka_aurkezpena.pdf220_Kalaka_aurkezpena.pdf
220_Kalaka_aurkezpena.pdf
 
Ebaluazio eredu berriaren bidean
Ebaluazio eredu berriaren bideanEbaluazio eredu berriaren bidean
Ebaluazio eredu berriaren bidean
 
Utfu
UtfuUtfu
Utfu
 
Metodologia eta ebaluazioa konpetentziei begira
Metodologia eta ebaluazioa konpetentziei begiraMetodologia eta ebaluazioa konpetentziei begira
Metodologia eta ebaluazioa konpetentziei begira
 
iRAKURKETA
iRAKURKETAiRAKURKETA
iRAKURKETA
 
HNPa berritu behar zuzendariei aurkezpena20090604
HNPa berritu behar zuzendariei aurkezpena20090604HNPa berritu behar zuzendariei aurkezpena20090604
HNPa berritu behar zuzendariei aurkezpena20090604
 
Ikasle laguntzailea jatorrizkoa
Ikasle laguntzailea jatorrizkoaIkasle laguntzailea jatorrizkoa
Ikasle laguntzailea jatorrizkoa
 
Uztailaren 7ko batzarraren akta
Uztailaren 7ko batzarraren aktaUztailaren 7ko batzarraren akta
Uztailaren 7ko batzarraren akta
 
Jarrera eta Ikaskuntza Donostia 2011 3. gaia (1)
Jarrera eta Ikaskuntza Donostia 2011 3. gaia (1)Jarrera eta Ikaskuntza Donostia 2011 3. gaia (1)
Jarrera eta Ikaskuntza Donostia 2011 3. gaia (1)
 
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokiaUrretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
 
Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza
Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntzaKonpetentzietan oinarritutako-hezkuntza
Konpetentzietan oinarritutako-hezkuntza
 
Gizarteratzeko ibilbideetarako tresnak
Gizarteratzeko ibilbideetarako tresnakGizarteratzeko ibilbideetarako tresnak
Gizarteratzeko ibilbideetarako tresnak
 
Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211
Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211
Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211
 

EQUILIA - AURKEZPENA

  • 1.
  • 2. 2007-an sortutako aholkularitza-enpresa, Euskal Herrian kokatua eta nazioartera begira. « Kontsultoria artisaua » egiten dugu, hau da, bezero bakoitzaren « neurrira egindako trajea ». Gustura gabiltza kultura desberdinetako ingurune eleanitzetan. Sektore ugaritako enpresa eta erakun- deetan dihardugu lanean modu zehatz, metodiko eta zintzoan. Bezeroekin gertuko eta konfiantzazko erlazioak sortzea gustatzen zaigu, eta beti gaude prest gure aletxoa jartzeko Denon Ongiaren alde egiten duten foro, hausnarketa eta ekimenetan. Kultura eraldaketa prozesuetan dabiltzan talde eta erakundeei kontsultoria, coaching-a (banakakoa edo taldekoa) eta ad hoc formazioa eskaintzen diegu. Abiapuntu egokiak izan daitezkeen galderak proposatzen ditugu egin beharreko bidearen zertarako eta nola definitzeko. Lidergoaren eta taldeen garapenean eta pertsonen inplikazio/parte-hartzean jartzen dugu arreta erakundeen kulturaren eraldaketarako palanka moduan. Dokumentu honetan zer egiten dugun deskribatzen dugu. Kontaiguzu zein den zure beharra, zeintzuk diren zure ideia eta berezita- sunak, eta elkarrekin definituko ditugu ondoen egokitzen zaizkizun soluzio eta zerbitzu praktikoak. Ondorengo hauetan gaude espezializatuak / zertifikatuak: · Banakako eta talde coaching-a (ontologikoa, sistemikoa eta transpertsonala). · Barrett Analytics (komunitateen, erakundeen, taldeen eta liderren kultura/balioen diagnosi tresna). · Richard Barrett-en kultura eraldaketaren modeloa. · Erakunde- konstelazio sistemikoak. · Efr- Erakundeetan lan-bizitza eta bizitza-pertsonala kudeatzeko kontziliazio-modeloa.
  • 3. Banakako coaching-a eskaintzen diegu zuzendari, erdi-mailako agintari edota erakundean funtsezko postuak dituztenei, euren helburuak lortu ditzaten, bidean aurkitzen dituzten oztopoak gaindituz eta euren gaitasunak garatzen dituztelarik. Bereziki dago gomendatua aldaketa testuin- guruek eskatzen dituzten ikuspegi, jarrera eta erlazionatzeko gaitasun berrientzat. Coachee-ari eskaini nahi diogu espazio bat non, distantzia harturik, identifikatu ahal izango dituen bere erronkak; bere ingurunean duen funtzio- natzeko-moduaz eta eraginaz ikuspegi argiagoa lortu dezan; mugatzaile zaizkion bere sinesmen eta jarrerak zalantzan jarri ditzan, bere indargu- neak sendotzen dituelarik. Coachee-a da lortu nahi dituen helburuetara iristeko garatu behar dituen ekintzak, konportamentuak eta jarrerak definitu eta erabakitzen dituena. Enpresa edo erakunde batek bere lan-taldeko pertsona bati coaching prozesu bat proposatzen dionean, helburua izaten da pertsona honek erakundearen etorkizunean duen potentzial edo gaitasuna garatu eta hedatzea. Saio-kopuru malgu batek osatzen du banakako coaching prozesu bat. 4 - 7 saio artean izaten dira, bakoitzak 1h30-2h orduko iraupenarekin. Gai jakin bat jorratzeko saio zehatzak (1 edo 2) eskaintzen ditugu ere, elkarrizketa zail bat prestatze- ko, erronka nekez bat gainditzeko eta abar. Moduak: Aurrez-aurre edo on-line.
  • 4. Bidelagun izatearen prozesu honen helburua da taldearen errendimendua hobetu eta kontsolidatzea, kontuan izanik zeintzuk diren benetako erronkak eta egiazko emaitzetara bideratuz. Ondorengoak lortzeko lan-saioak jorratzen ditugu taldearekin: · Bere behar, erronka eta helburuak definitzea. · Denon artean taldearen xedea argitu eta eraikitzea (taldea zertarako existit zen den). · Taldekideen arteko kohesioa eta konfiantza sendotzea. · Taldearen erlazionatzeko modua eta barne- zein kanpo-komunikazioa hobetzea. · Arazoei modu emankorrean aurre egiten ikastea. · Erabakiak taldean hartu eta haiekin konpromisoa hartzea. · Errendimendu altuko lanerako mekanismoak/gaitasunak garatzea. · Taldearen emaitzen ardurak hartzea. · Talde-bilera eraginkorrak egitea. · Hacer reuniones de equipo eficaces. Talde batek erronka bat duenean eta emaitza kolektibo esanguratsuak lortzen laguntzeko bidelagun-prozesu bat da taldeko coaching-a. Banakako coaching-ak ez bezala, taldeko coaching-ak arreta jartzen du sisteman, taldeko partaideen arteko erlazio/interakzioetan eta hauek emaitzan duten eraginean, eta ez norbanako bakoitzean. Taldearen garapen-prozesua hasi daiteke diagnosi batekin (Barrett Analytics edota beste tresna batzuk erabiltzen): taldekide bakoitzaren edota talde osoaren lidergo-estiloa ezagutzeko. Elkarrekiko konfiantza daukate Arazoei buruz modu irekian hitz egiten dute Ataza eta ardurekin konpromiso argia hartzen dute Helburuekiko ardura partekatuak hartzen dituzte Helburuak lortzen dituzte Erreferentzia: Patrick Lencioni, « Talde baten 5 disfuntzioak »
  • 5. Taldeko coaching-a bi esku-hartze hauek osatzen dute: 1. Talde-lanerako ezaugarri eta gaitasunak hausnartu, abian jarri eta entrenatzeko saio monografikoak. 2. Taldearen benetako bilera operatiboetan akonpainamendua. Saio monografikoetan landurikoa ikuskatzeko eta taldearen dinamiken « ispilu-lana  » egiteko coach-aren presentzia. Prozesuaren helburuak eta taldearen konpromisoak zehazteko hasierako saioa (5 ordu)  Talde-lanerako saio monografikoak (gutxi gora-behera 25 ordu, 5 -7 saiotan banatuak) Taldearen benetako bilera operatiboetan akonpainamendua (gutxi gora-behera 5 bilera) Modua: Aurrez-aurrekoa eta online (saio monografiko eta bilera operatiboaren arabera). 1 2 3 4 5 0 1 2 3 4 5 Saioa (5h) Taldeak prozesuarekin dituen helburu eta konpromisoen definizioa Aurrera ? Bai edo ez? Iraupena: 12-15 hilabete ggb. 1. Monografikoak: ikasketa partekatutako espazioak (5 ordu inguruko 5 saio) 2. Lan-bileretan gaitasunen jarraipena (coach-a 5 bileratan, ggb, egongo da)
  • 6. Kulturaren eraldaketa epe ertaineko prozesu bat da. Bilatzen duena da erakunde baten kultura (balio eta praktiken multzoa) eta estrategia bate- ratzea. Erakunde bat eraldatuko da baldin eta osatzen duten pertsonak eraldatzen badira, euren lidergo estiloa, jarrerak eta kudeaketa prozesu eta erabakiak sortu nahi duten kulturaren balioekin bat eginez. «Gaur egun nor naizen eta zeintzuk diren nire balioak, nire produktu eta zerbitzuen kalitatea bezain garrantzitsuak dira» Kulturaren eraldaketaren prozesu baten helburuak: · Estrategiarekin bat egin eta bere bultzatzailea izango den kultura bat sortzea. · Interes-talde desberdinen erronka eta eskaera berriei erantzuna emango dien lidergo estilo bat definitzea · Pertsonek erakundearen balioekin duten konpromisoa eta identifikazioa handi tzea. Proiektu esanguratsu eta komun baten inguruan bateratzea. · Lehiakideengandik bereiztea, lansari ekonomikoaz haratago: talentua erakartzea. · Taldeen jarduera-maila handitzea. Modua: 1 Barrett Analytics tresna erabiliz kultur-diagnosiak: Tresna hauek ukigarria bilakatzen dute egungo kultura (balio eta jarreren sorta) eta erakundearentzat edota taldeentzat desio den kultura. Emaitzek agerian uzten dituzte egungo indarguneak eta mugak, eta erakusten digute zer landu behar dugun zehazki bere potentzial handiena lortzeko. 7 6 5 4 3 2 1 Richard Barrett-en modeloa Erakunde baten kontzientziaren 7 mailak Aliantzak Kontribuzioa Kohesioa Eboluzioa Errendimendu altua Denon ongia Norbere interesa Erlazioak Bideragarritasuna
  • 7. 2 Kulturaren eraldaketaren prozesu baten diseinua. Erakundearen estrategiak eta kulturak bat egiteko hausnarketa bideratzen dugu. Kulturaren eraldaketarako 4 lerrokatze prozesuen arkitektura diseinatzen dugu: 1. Erakundearen Xedea definitzea. 2. Partekatutako balioak definitzea. 3. Pertsonak eta lidergoa: pertsonen portaeren, erabakien eta deklaraturiko balioen arteko koherentzia sendotzea. 4. Erakundearen egitura deklaraturiko balioekin lerrokatzea (desio den kulturara iristeko egitura, politikak eta prozesuak aztertzea). 3 Akonpainamendua: · Desio den kultura zehazteko eta egunerokoan zabaltzen laguntzeko hausnarketa eta lan-guneak. · Pertsonekin parte-hartze prozesuak: erakundearen xedearen eta kulturaren inguruan euren konpromisoa eta eraba kiak hartu eta exekutatzeko gaitasun indartzea. · Talde-lanerako saioen akonpainamendua: behar edo gai zehatzei buruz hausnartu eta sortzeko; eraldaketarako ener gia kohesionatu eta biltzeko; etab. · Banakako eta talde coaching-a, eta formazioa neurrira eraldaketaren palanka moduan. Bezeroarekin batera eraikitako eraldaketa prozesu osoan zehar bidelagun gara (1, 2 eta 3 Faseak) 3 Faseetako edozeinetan esku-hartze zehatzak egin ditzakegu baita ere. Modua: Aurrez-aurrekoa eta online (esku-hartzearen arabera).
  • 8. · Pertsonen arteko komunikazio gaitasunak Elkarrizketa-gaitasunak: feedback-a eman eta jaso; konpromiso zehatzak eta koordinazio eraginkorra lortzeko eskaerak eta eskaintzak; indarkeriarik gabeko komunikazioa eta abar. · Taldeko lan eraginkorra Erabakiak taldean hartzea; bilera eraginkorrak egiteko teknikak; gatazken kudeaketa eta abar. · Seminarioa - Nola kudeatu eta lideratu partekatutako xedea eta balioak dituzten erakundeak? Kulturaren eraldaketarako Barrett Modeloa eta Appreciative Inquiry oinarri hartuta. · Programa- Eraldaketarako agenteak: Erakundearen kulturaren eraldaketa bultzatu eta bidelagun izateko barneko potentzial eta talentua garatzea. Barneko lidergoaren garapenerako programa. · efr Modeloa lan-bizitzaren eta bizitza-pertsonalaren kudeaketarako lanabesa Ad hoc formazioa diseinatzen dugu bezero bakoitzak behar duen tematika, iraupen eta maiztasunera egokituz. Modua: Aurrez-aurre eta online
  • 9. Erakunde batek eskaintzen dituen kontziliazio neurri eta prozesuen analisi osoa egiten dugu, baita hauek martxan jartzea ere. Erakunde batean lan-bizitza eta bizitza-pertsonala bateratzeko kudeaketa-sistema bat ezartzearen abantailetako batzuk hauek dira: · Balioetan oinarrituriko kultura eta lidergoa sortzen laguntzen du. · Pertsonen ongizatea hobetzen du. · Talentua erakartzen du (Soldata emozionala). · Erakundearen Erantzunkizun Soziala - GIH (Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuak) eraikitzen jarraitzeko lagungarria da. · Produktibitatea handitzen eta kostuak murrizten laguntzen du. efr ziurtagiria: efr ziurtagiria lortu nahi duten enpresa eta erakundeen aholku- lari eta bidelagunak gara. Equilia efr ziurtagiriaren (Fundación Másfamiliaren jabetzakoa, erreferentea Espainian) preskriptorea da 2007. urtetik. Kontziliazio-sistema bat sortu eta martxan jartzeko prozesuan laguntzen diogu bezeroari, fase guztietan parte-hartzen: diagnosia, diseinua, abiatzea, barne-auditoria (efr ziurtagiria lortzeko egin behar den kanpo-auditoria pasa aurretik). Edozein fasetan parte-hartze puntual bat izan dezakegu, bezeroaren beharren arabera. Modua: Aurrez-aurre eta online, parte-hartzearen arabera
  • 10. Industria: Siemens Energy Gestamp Grupo Microdeco Grupo Danobat RPK Ingeteam Erreka Zerbitzuak: Guggenheim Bilbao Museoa Matia Fundazioa Sogepark Frantzia Bilboko Euskalduna Jauregia AGVAR Arquitectos GUREAK Prosegur Hezkuntza: Somorrostro Heziketa Zentroa MU- Mondragon Unibertsitatea CIVSEM – Balioen Ikerketa Zentroa Otxarkoaga Hezkuntza Zentroa EEC - Escuela Europea de Coaching Olabide Ikastola Iparragirre Ikastola Begoñaspi Ikastola Sarriko Business School Bilbao Administrazio Publikoa: Ermuko Udala Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Visesa Sestao Berri INAP – Instituto Navarro de Administración Pública Enpresen elkartea: Fabrika – Enpresen kultura eraldatzeko errendimendu handiko zentroa ADEGI – Gipuzkoako Enpresen Elkartea AIC – Automotive Intelligence Centre Corporate Excellence – Centre for Reputation Leadership  Gipuzkoako eta Arabako Bazkundeak GKE: Greenpeace Espainia   
  • 11. Erakunde eta taldeei kulturaren eraldaketa prozesuetan eta Estrategia-Kultura lerrokatzen lagunt- zen espezializatua nago. Nire bezeroek euren helburuak bete ditzaten, konfiantza eta aurrerabi- dea sustatuko dituzten lanerako espazio seguru eta dinamikoak sortzen laguntzen dut. Bezeroekin sortzen ditudan erlazioak, euren erronka eta beharrek motibatzen naute; eta nire analisirako gaita- suna, zentzu komuna eta zehaztasun zein umore dosi egokia eskaintzen dut. EQUILIA sortu aurretik aldaketarako kudeaketa proiektuak zuzendu ditut nazioarteko kontsultore- tan (IMR-Proudfoot, Management Consulting Group PLC, Lausanne Consulting Group). Aholkula- ri/coach bezala esperientzia daukat, besteak beste, erakunde hauetan: Gestamp, Siemens Energy, Microdeco Taldea, Guggenheim Bilbao Museoa, Ermuko Udala, Somorrostro Heziketa Zentroa, MU - Mondragon Unibertsitatea, Danobat, Sogepark, DHL-Danzas, Henkel, THK, Marie Surgelés, MCL-Autolink, Schmiedag Georgsmarienhütte,... Judith Castillo Bazkide-sortzailea EQUILIAren bazkide-sortzailea naiz eta 20 urte baino gehiago daramatzat Europako hainbat herrialdetan aholkulari eta coach lanetan. Gaztelania, frantsesa, ingelesa eta alemana hitz-egiten ditut. LInformazioaren eta Komunikazioaren zientzietan nago lizentziatua Bordeleko eta Münster-ko Unibertsitateetan. Gehien maite dudan horretan ikasten jarraitu dut: pertsonen garapena eta talde zein erakundeen eraldaketa: coaching exekutiboa eta Talde coaching-a (ICF); Barrett Analytics (Barret Values Centre); Coaching sistemikoa eta erakunde-konstelazioak (Infosyon); Autentizitatea eta presentzia (U Teoria- Arawana Hayashi, MIT); gatazken bitarte- karitza eta kudeaketa; Negotiation Skills for Managers; Appreciative Inquiry (AI); Positive intelligence (Shirzad Chami- ne), eta abar.
  • 12. Arrate Iraolagoitia Bazkide-sortzailea Asko maite dut pertsona eta taldeei laguntzea euren baliabide, talentu eta potentziala garatzen desio edo behar dituzten helburuetara iritsi daitezen. Erakundeak pertsonentzat atseginagoak izaten laguntzen dudala jakiteak motibatzen nau, horretarako balioetan oinarrituriko kudeaketa eta lidergoa baliatuz, pertsonekin eta pertsonentzat. Pertsonen garapenerako eta erakundeen zein taldeen kulturaren eraldaketarako erreminta eta metodologietan etengabe ikasten jarraitzen dut: coaching exekutiboa eta talde coaching-a (ICF); Barrett Analytics (Barret Values Centre); Coaching sistemikoa eta erakunde- konstelazioak (Infos- yon); coaching transpertsonala eta dantza primala (EPTI); gatazken bitartekaritza eta kudeaketa; Autentizitatea eta presentzia (U Teoria- Arawana Hayashi, MIT); Digital Trainer. EQUILIA sortu aurretik nazioarteko kontsultoretan egin nuen lana (IMR, Proudfoot Consulting, Argon&Co) aholkulari/coach moduan aldaketarako kudeaketa proiektuetan parte-hartzen: Grupo Vittel-Contrex-Perrier, Grupo PSA, DANZAS-DHL, EDF France, HAYS Logistique eta ESSILOR. Kimikan Lizentziatua EHU/UPV (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta ENSCM (École d’Ingénieur de Chimie Montpellier, Frantzia), nire lan-bizitza (20 urte baino gehiago) garatu dut kontsultorian hainbat herrialdetan: aldaketarako kudeaketa, kulturaren eraldaketa eta coaching-a. 2007az geroztik EQUILIAko bazkide-sortzailea naiz. Ohituta nago jakintza-alor ugaritako talde eleanitzen liderra izatera. Sei hizkuntza hitz egiten ditut: euskara, gaztelea- nia, frantsesa, ingelesa, portugesa eta italiera.
  • 13. Parte- hartu dugun formakuntza programek ondorengo homologazio eta ziurtagiriak dituzte: Coach profesionalen komunitatearen parte gara, ICF Espainiaren parte izanik Goian aipaturiko erakundeek homologaturiko nazioarteko lankidetza-sarea daukagu aholkularitza eta coaching-aren alorrean.
  • 14. Deitu, hitz-egin dezagun eta zugana Arrate Iraolagoitia Telefonoa: +34 658804753 E-posta: arrate@equilia.es Judith Castillo Telefonoa: +34 691521000 E-posta: jcastillo@equilia.es www.equilia.es