1. Ekain Aurkikuntza 1969ko ekainaren 8an, Ekain haitzuloa eta bere margo ikaragarriak aurkitu zituzten Azpeitiko Andoni Albizuri eta Rafael Rezabalek. Aurkikuntzak biziki hunkitu zituen espeleologo saiatuak, eta goraipatzeko moduko arduraz jokatu zuten, aurkikuntza arkeologo profesionalen eskuetan utziz (Jose Miguel Barandiaran jauna eta Jesus Altuna jauna). Haitzuloarem sarrera 1969an Rafael Rezabal eta Andoni Albizuri, Ekaingo sarreran.
2.
3. Nola iritsi Ohar garrantzitsuak Irakurri honako argibideak: - Debekatuta dago Ekainberrira motordun ibilgailuekin sartzea. Soilik oinez sar daiteke. Ibilbiderako oinetako erosoak erabiltzea gomendatzen da. - Bisita hasi baino 30 minutu lehenago erosi behar dituzte sarrerak bisitariek. Hala egin ezean, sarrerak balioa galduko du. Puntualtasuna. - Erreplikak gutxi gorabehera 18 gradu zentigradoko tenperatura du, % 60ko hezetasuna.
4. Sarrera Ekainberriko sarrera edo harrera-lekuan itxaron beharko du bisitariak bisita-ordua iritsi arte. Gune hau ez da Zestoako erdigunean kokatzen den Ekainberriko Informazio Bulegoa. Erreplikaren aurretik Argi-itzaleko gune batek erreplikaren sarreraraino eraman eta bisitarako prestatzen gaitu. Bisitaria iluntasunera ohitzen den bitartean, Euskal Herriko labar-artearen haitzulo garrantzitsuenak jasotzen dituen mapa argiztatzen da.