1. DESENPLEGUA 1. ARIKETA
Langilea…
•Afiliatuta eta altan dago
•Jubilatzeko adina ez du bete
•2008-4-30ean lan kontratua iraungitzen zaio
•Aurreko 6 urteetan 40 hilabeteko kotizazioa dauka eta azken 180 eguneko KO 9900 € da
•Ez dauka seme-alabarik bere kargu
•Egindako lanagatik 10 eguneko oporraldi eskubidea dauka, baina kontratuaren iraungintzearen
ondorioz ez ditu gozatzen
•Prestazioa 2008-5-5ean eskatzen du
Badauka eskubiderik prestazioa jasotzeko? Baldin badauka, zein izango litzateke
bere iraupena eta zenbatekoa?
UKANBEHARRAK
•Afiliatuta eta altan edo APE-n → betetzen du
•Desenpleguzko legezko egoeran egotea → betetzen du
•Enplegua bilatzeko prestutasuna aurkeztea → betezen du (suposatu dugu baietz)
•Aurreko 6 urteetan 360 eguneko kotizazioaldia izatea → betezen du
40 hilabete * 30 egun = 1200 egun
•65 urteak beteta ez izatea → betetzen du
PRESTAZIOA JASOTZEKO ESKUBIDEA BADAUKA
OE kalkulatzeko:
Aurreko 6 urteetako KO hartu behar dira eta hauek 180 zenbakiaz zatitu: OE = 9900€/180 =
55 € eguneko * 30 = 1650 € (aparteko h ez dira sartzen)
Eskubidearen jaiotzea:
Desenplegua sortu den hurrengo egunetik sortzen da, baina kasu honetan 10 eguneko oporraldia
kontutan hartu behar dira eta desenplegua sortu den hurrengo egunetik 10 egun horiek gehitu
beharko dira.
Beraz, prestazioa eskatzeko eskubidea 2008-5-11n gertatzen da
(Kasu hauetan 15 egunetako epea dago prestazioa eskatzeko).
Prestazioaren iraupena:
2. Langileak 40 hilabeteko kotizazioaldia dauka, hau da, 1200 eguneko kotizazioaldia. Horretarako
taula honetan begiratu beharko da zenbateko prestazio iraupena duen jakiteko:
Azkenengo 6 urteetako Prestazioaren
kotizazioaldia iraupena
360 egunetatik 539ra 120 egun
540egunetatik 719ra 180 egun
720 egunetatik 899ra 240 egun
900 egunetatik 1.079ra 300 egun
1.080 egunetatik 1.259ra 360 egun
1.260 egunetatik 1.439ra 420 egun
1.440 egunetatik 1.619ra 480 egun
1.620 egunetatik 1.799ra 540 egun
1.800 egunetatik 1.979ra 600 egun
1.980 egunetatik 2.159ra 660 egun
2.160 egunetatik 720 egun
Langile honek 360 eguneko prestazio eskubidea dauka.
Prestazioaren zenbatekoa:
Lehenengo 180 egunetan OE-ren %70a= 1650€*%70 = 1155 €
181. egunetik aurrera OE-ren %60a = 1650€*%60 = 990 €
Seme-alabarik ez daukanez IPREM-en gehiengoa eta gutxienekoak begiratu behar dira,
2008koak hauek dira:
MINIMOA: 482.44 € MAXIMOA: 1055’33 €
Ikus dezakegu minimoa errespetatzen duela baina maximoa ez, beraz, prestazioaren gehiengoa
legezko maximoraino jaitsiko zaio: 1055’33 €
Lehenengo 180 egunetan: 1055’33€ * 6 hilabete = 6331’98 €
181.egunetik 360.egunera: 990 € * 6 hilabete = 5940 €
GUZTIRA: 12271’98 €