SlideShare a Scribd company logo
Blogger oinarrizkoa
BLOGGER OINARRIZKOA
Blogger oinarrizkoa
2
Edukien aurkibidea
Edukien aurkibidea ...................................................................................................2
Sarrera.....................................................................................................................3
Zer da blog bat........................................................................................................3
Blog bat nola sortu.................................................................................................4
Edukiak lokalizatzea.............................................................................................11
Post batean iruzkinak idaztea .............................................................................17
Blog baten kontzeptu teknikoak .........................................................................26
Blogeko beste tresna batzuk...............................................................................27
Blogger oinarrizkoa
3
Sarrera
Gustatuko al litzaizuke zure iritziak zeure webgunean adieraztea? Ez da beharrezkoa
diseinatzen edo programatzen jakitea. Ez duzu ezer ordaindu beharrik ere. Blogger
tresnarekin, webgunean zure eremua egin dezakezu, eta zure ideiak gainerakoekin
partekatu.
Nola jakin gehien interesatzen zaizkizun gaiei buruz beste pertsona batzuek zer iritzi
duten? Blogetan gaikako bilaketak egin ditzakezu eta erraz bilatu ahal izango dituzu
webguneko azken ekarpenak.
Interesatuko al litzaizuke beste erabiltzaile batzuen blogetan iruzkinak idaztea?
Blogak eremu irekiak dira, eta haietan modu askean parte hartu ahal izango duzu.
Imajinatzen al duzu hori guztia egin ahal izatea? Orain eskura duzu.
Hori guztia egin dezakezu Blog-en bidez
Zer da blog bat
Bloga eguneroko pertsonala da. Hizlariaren tribuna. Lankidetzarako eremua. Oholtza
politikoa. Berri txundigarrien iturria. Esteken bilduma. Zure iritziak adierazteko
baliabidea. Mundu guztiarentzako komunikatuak.
Zure bloga zuk izatea nahi duzun bezalakoa izango da. Forma eta neurri
desberdineko milioika daude. Ez da eredurik jarraitu beharrik.
Bloga erraz defini daiteke erabiltzaileak aldizka edozein gairi buruz idazten duen
webgune gisa. Azken idatziak goiko aldean ageri dira, bertara sartutakoek
informaziorik berriena zein den jakin dezaten. Informazio hori irakurritakoan,
iruzkinak egin ditzakezu, harekin esteka sortu edo egileari mezua idatzi; hala ere,
ezer ez egitea ere erabaki dezakezu.
Blogger oinarrizkoa
4
Guneek hainbat ezaugarri eskaintzen dituzte, esaterako: helbideen liburuxka
automatikoki nola eguneratu, ikusgai dauden profilak... Blogger 1999an merkaturatu
zenetik, blogek webgunearen izaera aldatu dute, politikan eragina izan dute,
kazetaritzan iraultza eragin dute eta milioika laguni ahotsa eman eta besteekin
harremanetan jartzeko baliabidea eskaini diote.
Eta ia ziur gaude hau hasiera besterik ez dela.
Blog batek iritziak Interneten adierazteko aukera ematen dizu. Interesgarria iruditzen
zaizun guztia bildu eta partekatu ahal izango duzu: iritzi politikoak, eguneroko
pertsonala edo gogoratu nahi dituzun webguneetarako estekak.
Blogen fenomenoarekin, Internet eta komunikabideak jarduera parte-hartzaile
bihurtzen ari dira.
Askok bloga ideiak antolatzeko bakarrik erabiltzen dute, aldiz, beste batzuek mundu
guztiko milaka laguni beren iritziak helarazteko erabiltzen dute.
Kazetari profesionalek eta zaletuek blogak erabiltzen dituzte berri txundigarriak
argitaratzeko, eta batzuek pentsamendu barnekoenak adierazteko erabiltzen dute,
egunerokoa balitz bezala.
Blog bat nola sortu
Blogger blogak argitaratzeko Google-n doako tresna da, zure pentsamenduak
munduarekin erraz partekatzeko.
Bloggerren zure bloga sortzeko prozesua oso erraza da; http;//www.blogger.com
orrialdean sartu behar duzu eta SORTU BLOGA ORAIN botoia sakatu.:
Blogger oinarrizkoa
5
Blog bat sortzeko, adierazitako 3 pausoak bete behar dituzu
Lehen pausoarekin hasteko, “BLOGA SORTU ORAIN” botoian sakatu
Eskatutako datuak beteko ditugu
Bigarren pausora pasatuko gara “Jarraitu" botoian sakatuta
Blogger oinarrizkoa
6
Erabiltzaileak sartu ahal izateko, blogaren web helbidea eta izenburua jarriko ditugu
Hirugarren pausora pasatuko gara “Jarraitu” botoian sakatuta"
Blogger oinarrizkoa
7
Blogaren diseinua pertsonalizatzeko, aukeratu txantiloi bat
Aukeratu interesgarria iruditzen zaizun txantiloia
Aldez aurretik bistara sar gaitezke
Blogger oinarrizkoa
8
Zorionak! Badakizu nola sortu Blog bat
Orain zure posta elektronikoko helbidea aktibatu eta egiaztatuko duzu. Horretarako,
sartu hemen: www.kzgunea.net
Ezkerreko menutik, postara sartuko gara
Blogger oinarrizkoa
9
Eskatutako datuak bete behar dira
"Saioa hasi" botoian sakatuko dugu
Posta irekiko da "Google-ren posta elektronikoa egiaztatzea "
Blogger oinarrizkoa
10
Kontua aktibatzeko eta posta elektronikoaren helbidea egiaztatzeko, esteketan
sakatu
Zorionak! Badakizu e-maila nola egiaztatu
Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barran dagoen “atera” botoian
Blogger oinarrizkoa
11
Edukiak lokalizatzea
Bloggerrekin blog bat nola sortu ikusi dugu. Beste aukera bat da aurretik sortuta
dauden eta gure intereseko edukiak dituzten blogetan parte hartzea. Egunez egun,
webgunean blog berri asko sortzen dira, eta bilatzaile espezializaturik gabe oso zaila
izango litzateke azken berriekin egunean egotea.
Blogen bilaketan espezializatutako Google tresna Google blogs da; eta horrekin,
interesgarri zaizkigun gaiekin lotutako blogetan aipatzen denaren inguruko bilaketa
eraginkorrak egin ditzakegu.
Blogen gaikako bilaketa egiteko, Googleren blog-bilatzailea erabil dezakegu
“Helbidea” testu-koadroan sakatuko dugu eta Googleko helbidea idatziko dugu
Blogger oinarrizkoa
12
“Hona joan” botoia sakatuko dugu
Googleren orrialdea agertuko da
“Gehiago” estekan sakatuko dugu
Blogger oinarrizkoa
13
“Blogak” aukeran klikatu
Googleko blogen bilaketa-orrialdea agertuko da
Testu-koadroan sakatu eta bilaketa-irizpidea idatziko dugu. Esate baterako,
“perretxikoak”
Blogger oinarrizkoa
14
“Blogak bilatu” botoia sakatu
Blog guztietan perretxikoei buruzko bilaketaren emaitzak biltzen dituen orrialdea
agertuko da
Blogger oinarrizkoa
15
Demagun perretxiko-tartaleten errezeta interesatzen zaigula
“Amaren errezetak PERRETXIKO TARTALETAK” izeneko hiperestekan sakatuko
dugu
Desplazamendu-barran hainbat aldiz klikatuko dugu, blogean nabigatzeko
“AMAREN ERREZETAK” orrialdea agertuko da
Blogger oinarrizkoa
16
Zorionak! Orain badakizu blogetan gaikako bilaketa bat nola egin
Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia:
Blogger oinarrizkoa
17
Post batean iruzkinak idaztea
Blog batek hiru atal nagusi ditu: goiburua, edukiak eta alboko menua.
Goiburuak blogaren gaia edota egilea identifikatzen du; edukiak egileak
argitaratutako postak dira eta alboko menuak blogarekin lotutako beste informazio
mota bat biltzen du: beste blog batzuetarako estekak, webguneak, erreferentzia
bibliografikoak...
Postek esteka bat izan ohi dute, edozein erabiltzailek iruzkinak egin ahal izan ditzan.
Postek testua eta multimedia-elementuak izan ditzakete (irudiak, bideoak edo soinu-
fitxategiak). Horrela, blogak eremu irekiak dira eta parte-hartzerako irekita daude.
Blog bateko sarrera batean iruzkin bat argitaratzeko, lehenengo sarrera topatu behar
dugu (post bat, ingelesez)
Esate baterako, blogean “PERRETXIKO TARTALETAK” sarrera topatu dugu
Desplazamenduko barran sakatuko dugu, sarrera honetako iruzkinak bistaratu arte
Blogger oinarrizkoa
18
Sarreraren azpian, baldin badaude, sarrera horren iruzkinak agertuko dira
Desplazamenduko barran sakatuko dugu, sarrerako azken iruzkina ikusi arte
“Sarreran iruzkin bat argitaratu” hiperestekan sakatuko dugu
Blogger oinarrizkoa
19
Hurrengo testu-koadroan gure iruzkina idatziko dugu
Blogger oinarrizkoa
20
Desplazamenduko barran sakatuko dugu, argitaratzeko aukerak ikusteko
Blogger oinarrizkoa
21
Hitza egiaztatzea” testu-koadroan sakatuko dugu goiko irudiko testua sartzeko
Urrats honekin, iruzkina idatziko duena pertsona bat dela kontrolatuko da, eta ez
dela spama, segurtasunez.
Desplazamenduko barran sakatuta, iruzkina nola sinatu ikus dezakegu
Blogger oinarrizkoa
22
Gero, Googleko kontuko datuak sartuko ditugu
“Googleko kontua” aukeran sakatuko dugu zure iruzkina Googleko kontu batekin
sinatu nahi baldin baduzu
Edo “OpenID” aukera sakatuko dugu, OpenID kontu batekin sinatu nahi baldin
badugu
OpenID estandar bat da; horren bidez, erabiltzaile bat webgune batean URL bidez
identifika daiteke
Blogger oinarrizkoa
23
Konbinatutako koadroan sakatuko dugu, baimendutako kontuetako bat aukeratzeko
Konbinatutako koadroa aukeratuko dugu, baimendutako lauetako bat. Kontu
horretako datuak sartuko ditugu gero
Blogger oinarrizkoa
24
Edo “Izena/URL” aukera sakatuko dugu, izen bat eta URL bat adierazteko
iruzkinaren egile gisa
Edo “Anonimoa” aukera sakatuko dugu, iruzkina modu anonimoan sinatzeko
Adibide moduan, azken aukera hori aukeratuko dugu
Blogger oinarrizkoa
25
“Aurrebista” hiperestekan sakatuko dugu, nola argitaratuko den ikusi nahi badugu
“Argitaratu” botoian sakatuko dugu, iruzkina txertatzeko
Blogger oinarrizkoa
26
Hau da sartutako iruzkina
Zorionak! Orain badakizu blog batean sarrera baten iruzkina nola sartu
Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia:
Blog baten kontzeptu teknikoak
RSS XMLn kodifikatutako web-iturrien formatuen familia bat da. Maiz eguneratzen
diren leku mota guztietarako espresuki garatuta dago, eta horren bidez, informazioa
parteka daiteke eta beste webgune edo programa batzuetan erabili. Horri web-
hedapena edo web-sindikazio deritzo.
Tags (etiketak) informazioaren ezaugarri edo propietate bat aipatzen duten termino
soilak dira, baina ez dute definitzen edo multzokatzen. Informazioari buruzko
informazioa da. Esate baterako, abesti bat hainbat modutan etiketa daiteke: abesten
duenaren arabera, generoaren arabera, abestiaren egilearen arabera eta abar.
Horrek informazioa bilatzea errazten du.
Tagen lainoak webgune batean erabilitako hitz gakoen edo etiketen adierazpen
bisuala da. Normalean, hitz-zerrenda hori alfabetikoki antolatzen da eta etiketa
erabilienak neurri handiagoko letra-tipo batez adierazten dira.
Folksonomía gauzak lankidetzan sailkatzeko edo katalogatzeko modua da, hau da,
sailkapen masiboa da, pertsona ugarik aldi berean sailkatzen dituzte gauzak.
Folksonomiak egiteko modu ohikoena eta arruntena tag edo etiketen bidez egitea da.
Blogroll blogeko esteken bilduma da, normalean webgunearen alboko menuan egon
ohi da.
Blogger oinarrizkoa
27
Trackback alderantzikatutako esteka da; post jakin batera zer estekak bideratzen
duten jakiteko aukera ematen du; horrela, beste weblog bati jakinarazten dio bere
postetako bat aipatzen ari direla.
Pingback metodo bat da; horren arabera, webgune baten egileek jakinarazpena
eskatzen dute norbaitek euren dokumenturen bat estekatzen duenean. Informazio
horren bidalketa eta harrera gardenak dira erabiltzailearekiko. Horrek ahalbidetzen
die egileei nork estekatu dituen kontrolatzea.
Permalink esteka iraunkorra da. Blogeko sarrera bakoitzari URL iraunkorra
esleitzeko erabiltzen da, gero erreferentziatu ahal izateko.
Blogeko beste tresna batzuk
Tresna honi eman nahi dizkiogun erabilerak bezainbeste blog mota daude. Hau izan
daiteke blogen sailkapen bat, haien edukietako gaien arabera:
• Pertsonalak: eguneroko tradizional gisa har litzatekeena izango da. Eguneroko
esperientzien inguruan idazten duten pertsonak, kexak, poemak, maniak,
zaletasunak... Besteen esku-hartzeetara zabalik dagoen eguneroko
pribatua.
• Gogoetazkoak: egunerokotasunari aurre egiteko baino gehiago gure izatearen
inguruko arloren baten gaineko gogoeta egiteko erabiltzen direnak, ikuspegi
teknikoa baino filosofikoa izaten dute batez ere.
• Politikoak: gertaera politikoak lantzen dituzten gogoetazko blogak.
• Teknikoak: gai jakin bat bakarrik lantzen dutenak, esaterako, ordenagailuak,
literatura, diseinua, sukaldaritza... Irudika daitekeen edozein kategoria mota.
• Kazetaritzakoak: hainbat arlotako informaziori buruzko blogak, oro har, egunkari
fisiko bateko atalen antzekoak izan ohi dira.
• Kolaboraziozkoak: pertsona batek baino gehiagok idatzitakoak eta
mantendutakoak.
• Legezkoak: legearen arloko gaiak eztabaidatzeko erabiltzen direnak.
• Korporatiboak: enpresa asko, eta ez kazetaritzaren ingurukoak bakarrik, hasi
dira blog "erdiofizialak" eskaintzen (ez dira zuzenean ofizialak), eta modu
zuzenagoan langilearengana edota hornitzaileengana nahiz bezeroengana
iristea lortu nahi dute.
Blogger oinarrizkoa
28
• Audioblogak: zehaztutako genero mota batzuei eskainitako blogak, oro har, mp3
formatuan egon ohi diren soinu-adibideekin.

More Related Content

Viewers also liked

[STP]"10 corso como"
[STP]"10 corso como"[STP]"10 corso como"
[STP]"10 corso como"kdg1020
 
Sixth grade open house 1112[1]
Sixth grade open house 1112[1]Sixth grade open house 1112[1]
Sixth grade open house 1112[1]
rnesbit
 
Presentation1
Presentation1Presentation1
Presentation1
painterartist
 
Alluren of prototype-based OOP
Alluren of prototype-based OOPAlluren of prototype-based OOP
Alluren of prototype-based OOPazuma satoshi
 
Family tree
Family tree Family tree
Family tree 35150
 
sab 1
sab 1sab 1
Microprocesadores[1]
Microprocesadores[1]Microprocesadores[1]
Microprocesadores[1]
Javier Santos
 
Marxism
MarxismMarxism
Marxism
mhill52
 
Microkernel Development
Microkernel DevelopmentMicrokernel Development
Microkernel Development
Rodrigo Almeida
 
LU SZF SP Jauno biedru seminārs 2010
LU SZF SP Jauno biedru seminārs  2010LU SZF SP Jauno biedru seminārs  2010
LU SZF SP Jauno biedru seminārs 2010
Peteris Jurcenko
 
Perl Beginners #1 keynote
Perl Beginners #1 keynotePerl Beginners #1 keynote
Perl Beginners #1 keynoteazuma satoshi
 
Lectionline Santissima Trinità anno A
Lectionline Santissima Trinità anno ALectionline Santissima Trinità anno A
Lectionline Santissima Trinità anno AMaike Loes
 
Leo da vinci
Leo da vinciLeo da vinci
Leo da vinci
raquelgandia
 
MOSES: Community finding using Model-based Overlapping Seed ExpanSion
MOSES: Community finding using Model-based Overlapping Seed ExpanSionMOSES: Community finding using Model-based Overlapping Seed ExpanSion
MOSES: Community finding using Model-based Overlapping Seed ExpanSion
aaronmcdaid
 
HECAT Overview
HECAT  OverviewHECAT  Overview
HECAT Overview
rmchpe
 
Content Analysis
Content AnalysisContent Analysis
Content Analysis
stoliros
 
Watch my doc
Watch my docWatch my doc
Watch my doc
stoliros
 
Haracters
HaractersHaracters
Haracters
Opie Mohamad
 
Presentation1
Presentation1Presentation1
Presentation1
Migena Love
 

Viewers also liked (20)

[STP]"10 corso como"
[STP]"10 corso como"[STP]"10 corso como"
[STP]"10 corso como"
 
Sixth grade open house 1112[1]
Sixth grade open house 1112[1]Sixth grade open house 1112[1]
Sixth grade open house 1112[1]
 
Presentation1
Presentation1Presentation1
Presentation1
 
Alluren of prototype-based OOP
Alluren of prototype-based OOPAlluren of prototype-based OOP
Alluren of prototype-based OOP
 
Family tree
Family tree Family tree
Family tree
 
sab 1
sab 1sab 1
sab 1
 
Gbi
GbiGbi
Gbi
 
Microprocesadores[1]
Microprocesadores[1]Microprocesadores[1]
Microprocesadores[1]
 
Marxism
MarxismMarxism
Marxism
 
Microkernel Development
Microkernel DevelopmentMicrokernel Development
Microkernel Development
 
LU SZF SP Jauno biedru seminārs 2010
LU SZF SP Jauno biedru seminārs  2010LU SZF SP Jauno biedru seminārs  2010
LU SZF SP Jauno biedru seminārs 2010
 
Perl Beginners #1 keynote
Perl Beginners #1 keynotePerl Beginners #1 keynote
Perl Beginners #1 keynote
 
Lectionline Santissima Trinità anno A
Lectionline Santissima Trinità anno ALectionline Santissima Trinità anno A
Lectionline Santissima Trinità anno A
 
Leo da vinci
Leo da vinciLeo da vinci
Leo da vinci
 
MOSES: Community finding using Model-based Overlapping Seed ExpanSion
MOSES: Community finding using Model-based Overlapping Seed ExpanSionMOSES: Community finding using Model-based Overlapping Seed ExpanSion
MOSES: Community finding using Model-based Overlapping Seed ExpanSion
 
HECAT Overview
HECAT  OverviewHECAT  Overview
HECAT Overview
 
Content Analysis
Content AnalysisContent Analysis
Content Analysis
 
Watch my doc
Watch my docWatch my doc
Watch my doc
 
Haracters
HaractersHaracters
Haracters
 
Presentation1
Presentation1Presentation1
Presentation1
 

Similar to Bloggeroinarrizkoa

Blogetan harpidetza Egitea
Blogetan harpidetza EgiteaBlogetan harpidetza Egitea
Blogetan harpidetza EgiteaIrene Gonzalez
 
Harpidetza Blogeetan. Google Reader
Harpidetza Blogeetan. Google ReaderHarpidetza Blogeetan. Google Reader
Harpidetza Blogeetan. Google ReaderIrene Gonzalez
 
Nola sortu blog bat bloggerren
Nola sortu blog bat bloggerrenNola sortu blog bat bloggerren
Nola sortu blog bat bloggerren
Aingeruzeani
 
Blogger Tutoriala
Blogger TutorialaBlogger Tutoriala
Blogger Tutorialaguest75e6d1
 
00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar
00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar
00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar
amaiamaialen
 
Blog bat sortu. Blogger Tutoriala
Blog bat sortu. Blogger TutorialaBlog bat sortu. Blogger Tutoriala
Blog bat sortu. Blogger TutorialaIrene Gonzalez
 
Nola sortu blog bat bloggerren
Nola sortu blog bat bloggerrenNola sortu blog bat bloggerren
Nola sortu blog bat bloggerren
marijeuraga
 

Similar to Bloggeroinarrizkoa (11)

Delicious eusk
Delicious euskDelicious eusk
Delicious eusk
 
Blogetan harpidetza Egitea
Blogetan harpidetza EgiteaBlogetan harpidetza Egitea
Blogetan harpidetza Egitea
 
Harpidetza Blogeetan. Google Reader
Harpidetza Blogeetan. Google ReaderHarpidetza Blogeetan. Google Reader
Harpidetza Blogeetan. Google Reader
 
Twitter
TwitterTwitter
Twitter
 
Nola sortu blog bat bloggerren
Nola sortu blog bat bloggerrenNola sortu blog bat bloggerren
Nola sortu blog bat bloggerren
 
Blogger Tutoriala
Blogger TutorialaBlogger Tutoriala
Blogger Tutoriala
 
Flickr
FlickrFlickr
Flickr
 
00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar
00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar
00 aurrelanak google-kontua_sortu_juankar
 
Sindikazioa
SindikazioaSindikazioa
Sindikazioa
 
Blog bat sortu. Blogger Tutoriala
Blog bat sortu. Blogger TutorialaBlog bat sortu. Blogger Tutoriala
Blog bat sortu. Blogger Tutoriala
 
Nola sortu blog bat bloggerren
Nola sortu blog bat bloggerrenNola sortu blog bat bloggerren
Nola sortu blog bat bloggerren
 

More from Katalogador

Marc21
Marc21Marc21
Marc21
Katalogador
 
Bibliografía Demetrio Loperena
Bibliografía Demetrio LoperenaBibliografía Demetrio Loperena
Bibliografía Demetrio Loperena
Katalogador
 
Bibliografía - juan luis panero
Bibliografía - juan luis paneroBibliografía - juan luis panero
Bibliografía - juan luis panero
Katalogador
 
Bibliografía-carlos blanco aguinaga
Bibliografía-carlos blanco aguinagaBibliografía-carlos blanco aguinaga
Bibliografía-carlos blanco aguinaga
Katalogador
 
Bibliografía Alberto Bevilacqua
Bibliografía Alberto BevilacquaBibliografía Alberto Bevilacqua
Bibliografía Alberto Bevilacqua
Katalogador
 
Resumen 4.7
Resumen 4.7Resumen 4.7
Resumen 4.7
Katalogador
 
Resumen 4 1
Resumen 4 1Resumen 4 1
Resumen 4 1
Katalogador
 
Brecha digital
Brecha digitalBrecha digital
Brecha digital
Katalogador
 
Protocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euProtocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euKatalogador
 
Protocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euProtocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euKatalogador
 
Protocolo captura 2011
Protocolo captura 2011Protocolo captura 2011
Protocolo captura 2011
Katalogador
 
Protocolo Captura 2011 Eu
Protocolo  Captura 2011 EuProtocolo  Captura 2011 Eu
Protocolo Captura 2011 EuKatalogador
 
Protocolo Captura 2011
Protocolo  Captura 2011Protocolo  Captura 2011
Protocolo Captura 2011
Katalogador
 
Alta ejemplares Depósito Legal
Alta ejemplares Depósito LegalAlta ejemplares Depósito Legal
Alta ejemplares Depósito Legal
Katalogador
 
Protocolo ereaders
Protocolo ereadersProtocolo ereaders
Protocolo ereaders
Katalogador
 
Materiales gráficos proyectables
Materiales gráficos proyectablesMateriales gráficos proyectables
Materiales gráficos proyectablesKatalogador
 

More from Katalogador (20)

Marc21
Marc21Marc21
Marc21
 
Bibliografía Demetrio Loperena
Bibliografía Demetrio LoperenaBibliografía Demetrio Loperena
Bibliografía Demetrio Loperena
 
Bibliografía - juan luis panero
Bibliografía - juan luis paneroBibliografía - juan luis panero
Bibliografía - juan luis panero
 
Bibliografía-carlos blanco aguinaga
Bibliografía-carlos blanco aguinagaBibliografía-carlos blanco aguinaga
Bibliografía-carlos blanco aguinaga
 
Bibliografía Alberto Bevilacqua
Bibliografía Alberto BevilacquaBibliografía Alberto Bevilacqua
Bibliografía Alberto Bevilacqua
 
Resumen 4.7
Resumen 4.7Resumen 4.7
Resumen 4.7
 
Resumen 4 1
Resumen 4 1Resumen 4 1
Resumen 4 1
 
Brecha digital
Brecha digitalBrecha digital
Brecha digital
 
Protocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euProtocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_eu
 
Protocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_euProtocolo captura 2011_eu
Protocolo captura 2011_eu
 
Protocolo captura 2011
Protocolo captura 2011Protocolo captura 2011
Protocolo captura 2011
 
Protocolo Captura 2011 Eu
Protocolo  Captura 2011 EuProtocolo  Captura 2011 Eu
Protocolo Captura 2011 Eu
 
Protocolo Captura 2011
Protocolo  Captura 2011Protocolo  Captura 2011
Protocolo Captura 2011
 
Alta ejemplares Depósito Legal
Alta ejemplares Depósito LegalAlta ejemplares Depósito Legal
Alta ejemplares Depósito Legal
 
E-readers
E-readersE-readers
E-readers
 
Protocolo ereaders
Protocolo ereadersProtocolo ereaders
Protocolo ereaders
 
Redes sociales
Redes socialesRedes sociales
Redes sociales
 
Materiales gráficos proyectables
Materiales gráficos proyectablesMateriales gráficos proyectables
Materiales gráficos proyectables
 
Mapak
MapakMapak
Mapak
 
Material mixto
Material mixtoMaterial mixto
Material mixto
 

Bloggeroinarrizkoa

  • 2. Blogger oinarrizkoa 2 Edukien aurkibidea Edukien aurkibidea ...................................................................................................2 Sarrera.....................................................................................................................3 Zer da blog bat........................................................................................................3 Blog bat nola sortu.................................................................................................4 Edukiak lokalizatzea.............................................................................................11 Post batean iruzkinak idaztea .............................................................................17 Blog baten kontzeptu teknikoak .........................................................................26 Blogeko beste tresna batzuk...............................................................................27
  • 3. Blogger oinarrizkoa 3 Sarrera Gustatuko al litzaizuke zure iritziak zeure webgunean adieraztea? Ez da beharrezkoa diseinatzen edo programatzen jakitea. Ez duzu ezer ordaindu beharrik ere. Blogger tresnarekin, webgunean zure eremua egin dezakezu, eta zure ideiak gainerakoekin partekatu. Nola jakin gehien interesatzen zaizkizun gaiei buruz beste pertsona batzuek zer iritzi duten? Blogetan gaikako bilaketak egin ditzakezu eta erraz bilatu ahal izango dituzu webguneko azken ekarpenak. Interesatuko al litzaizuke beste erabiltzaile batzuen blogetan iruzkinak idaztea? Blogak eremu irekiak dira, eta haietan modu askean parte hartu ahal izango duzu. Imajinatzen al duzu hori guztia egin ahal izatea? Orain eskura duzu. Hori guztia egin dezakezu Blog-en bidez Zer da blog bat Bloga eguneroko pertsonala da. Hizlariaren tribuna. Lankidetzarako eremua. Oholtza politikoa. Berri txundigarrien iturria. Esteken bilduma. Zure iritziak adierazteko baliabidea. Mundu guztiarentzako komunikatuak. Zure bloga zuk izatea nahi duzun bezalakoa izango da. Forma eta neurri desberdineko milioika daude. Ez da eredurik jarraitu beharrik. Bloga erraz defini daiteke erabiltzaileak aldizka edozein gairi buruz idazten duen webgune gisa. Azken idatziak goiko aldean ageri dira, bertara sartutakoek informaziorik berriena zein den jakin dezaten. Informazio hori irakurritakoan, iruzkinak egin ditzakezu, harekin esteka sortu edo egileari mezua idatzi; hala ere, ezer ez egitea ere erabaki dezakezu.
  • 4. Blogger oinarrizkoa 4 Guneek hainbat ezaugarri eskaintzen dituzte, esaterako: helbideen liburuxka automatikoki nola eguneratu, ikusgai dauden profilak... Blogger 1999an merkaturatu zenetik, blogek webgunearen izaera aldatu dute, politikan eragina izan dute, kazetaritzan iraultza eragin dute eta milioika laguni ahotsa eman eta besteekin harremanetan jartzeko baliabidea eskaini diote. Eta ia ziur gaude hau hasiera besterik ez dela. Blog batek iritziak Interneten adierazteko aukera ematen dizu. Interesgarria iruditzen zaizun guztia bildu eta partekatu ahal izango duzu: iritzi politikoak, eguneroko pertsonala edo gogoratu nahi dituzun webguneetarako estekak. Blogen fenomenoarekin, Internet eta komunikabideak jarduera parte-hartzaile bihurtzen ari dira. Askok bloga ideiak antolatzeko bakarrik erabiltzen dute, aldiz, beste batzuek mundu guztiko milaka laguni beren iritziak helarazteko erabiltzen dute. Kazetari profesionalek eta zaletuek blogak erabiltzen dituzte berri txundigarriak argitaratzeko, eta batzuek pentsamendu barnekoenak adierazteko erabiltzen dute, egunerokoa balitz bezala. Blog bat nola sortu Blogger blogak argitaratzeko Google-n doako tresna da, zure pentsamenduak munduarekin erraz partekatzeko. Bloggerren zure bloga sortzeko prozesua oso erraza da; http;//www.blogger.com orrialdean sartu behar duzu eta SORTU BLOGA ORAIN botoia sakatu.:
  • 5. Blogger oinarrizkoa 5 Blog bat sortzeko, adierazitako 3 pausoak bete behar dituzu Lehen pausoarekin hasteko, “BLOGA SORTU ORAIN” botoian sakatu Eskatutako datuak beteko ditugu Bigarren pausora pasatuko gara “Jarraitu" botoian sakatuta
  • 6. Blogger oinarrizkoa 6 Erabiltzaileak sartu ahal izateko, blogaren web helbidea eta izenburua jarriko ditugu Hirugarren pausora pasatuko gara “Jarraitu” botoian sakatuta"
  • 7. Blogger oinarrizkoa 7 Blogaren diseinua pertsonalizatzeko, aukeratu txantiloi bat Aukeratu interesgarria iruditzen zaizun txantiloia Aldez aurretik bistara sar gaitezke
  • 8. Blogger oinarrizkoa 8 Zorionak! Badakizu nola sortu Blog bat Orain zure posta elektronikoko helbidea aktibatu eta egiaztatuko duzu. Horretarako, sartu hemen: www.kzgunea.net Ezkerreko menutik, postara sartuko gara
  • 9. Blogger oinarrizkoa 9 Eskatutako datuak bete behar dira "Saioa hasi" botoian sakatuko dugu Posta irekiko da "Google-ren posta elektronikoa egiaztatzea "
  • 10. Blogger oinarrizkoa 10 Kontua aktibatzeko eta posta elektronikoaren helbidea egiaztatzeko, esteketan sakatu Zorionak! Badakizu e-maila nola egiaztatu Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barran dagoen “atera” botoian
  • 11. Blogger oinarrizkoa 11 Edukiak lokalizatzea Bloggerrekin blog bat nola sortu ikusi dugu. Beste aukera bat da aurretik sortuta dauden eta gure intereseko edukiak dituzten blogetan parte hartzea. Egunez egun, webgunean blog berri asko sortzen dira, eta bilatzaile espezializaturik gabe oso zaila izango litzateke azken berriekin egunean egotea. Blogen bilaketan espezializatutako Google tresna Google blogs da; eta horrekin, interesgarri zaizkigun gaiekin lotutako blogetan aipatzen denaren inguruko bilaketa eraginkorrak egin ditzakegu. Blogen gaikako bilaketa egiteko, Googleren blog-bilatzailea erabil dezakegu “Helbidea” testu-koadroan sakatuko dugu eta Googleko helbidea idatziko dugu
  • 12. Blogger oinarrizkoa 12 “Hona joan” botoia sakatuko dugu Googleren orrialdea agertuko da “Gehiago” estekan sakatuko dugu
  • 13. Blogger oinarrizkoa 13 “Blogak” aukeran klikatu Googleko blogen bilaketa-orrialdea agertuko da Testu-koadroan sakatu eta bilaketa-irizpidea idatziko dugu. Esate baterako, “perretxikoak”
  • 14. Blogger oinarrizkoa 14 “Blogak bilatu” botoia sakatu Blog guztietan perretxikoei buruzko bilaketaren emaitzak biltzen dituen orrialdea agertuko da
  • 15. Blogger oinarrizkoa 15 Demagun perretxiko-tartaleten errezeta interesatzen zaigula “Amaren errezetak PERRETXIKO TARTALETAK” izeneko hiperestekan sakatuko dugu Desplazamendu-barran hainbat aldiz klikatuko dugu, blogean nabigatzeko “AMAREN ERREZETAK” orrialdea agertuko da
  • 16. Blogger oinarrizkoa 16 Zorionak! Orain badakizu blogetan gaikako bilaketa bat nola egin Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia:
  • 17. Blogger oinarrizkoa 17 Post batean iruzkinak idaztea Blog batek hiru atal nagusi ditu: goiburua, edukiak eta alboko menua. Goiburuak blogaren gaia edota egilea identifikatzen du; edukiak egileak argitaratutako postak dira eta alboko menuak blogarekin lotutako beste informazio mota bat biltzen du: beste blog batzuetarako estekak, webguneak, erreferentzia bibliografikoak... Postek esteka bat izan ohi dute, edozein erabiltzailek iruzkinak egin ahal izan ditzan. Postek testua eta multimedia-elementuak izan ditzakete (irudiak, bideoak edo soinu- fitxategiak). Horrela, blogak eremu irekiak dira eta parte-hartzerako irekita daude. Blog bateko sarrera batean iruzkin bat argitaratzeko, lehenengo sarrera topatu behar dugu (post bat, ingelesez) Esate baterako, blogean “PERRETXIKO TARTALETAK” sarrera topatu dugu Desplazamenduko barran sakatuko dugu, sarrera honetako iruzkinak bistaratu arte
  • 18. Blogger oinarrizkoa 18 Sarreraren azpian, baldin badaude, sarrera horren iruzkinak agertuko dira Desplazamenduko barran sakatuko dugu, sarrerako azken iruzkina ikusi arte “Sarreran iruzkin bat argitaratu” hiperestekan sakatuko dugu
  • 19. Blogger oinarrizkoa 19 Hurrengo testu-koadroan gure iruzkina idatziko dugu
  • 20. Blogger oinarrizkoa 20 Desplazamenduko barran sakatuko dugu, argitaratzeko aukerak ikusteko
  • 21. Blogger oinarrizkoa 21 Hitza egiaztatzea” testu-koadroan sakatuko dugu goiko irudiko testua sartzeko Urrats honekin, iruzkina idatziko duena pertsona bat dela kontrolatuko da, eta ez dela spama, segurtasunez. Desplazamenduko barran sakatuta, iruzkina nola sinatu ikus dezakegu
  • 22. Blogger oinarrizkoa 22 Gero, Googleko kontuko datuak sartuko ditugu “Googleko kontua” aukeran sakatuko dugu zure iruzkina Googleko kontu batekin sinatu nahi baldin baduzu Edo “OpenID” aukera sakatuko dugu, OpenID kontu batekin sinatu nahi baldin badugu OpenID estandar bat da; horren bidez, erabiltzaile bat webgune batean URL bidez identifika daiteke
  • 23. Blogger oinarrizkoa 23 Konbinatutako koadroan sakatuko dugu, baimendutako kontuetako bat aukeratzeko Konbinatutako koadroa aukeratuko dugu, baimendutako lauetako bat. Kontu horretako datuak sartuko ditugu gero
  • 24. Blogger oinarrizkoa 24 Edo “Izena/URL” aukera sakatuko dugu, izen bat eta URL bat adierazteko iruzkinaren egile gisa Edo “Anonimoa” aukera sakatuko dugu, iruzkina modu anonimoan sinatzeko Adibide moduan, azken aukera hori aukeratuko dugu
  • 25. Blogger oinarrizkoa 25 “Aurrebista” hiperestekan sakatuko dugu, nola argitaratuko den ikusi nahi badugu “Argitaratu” botoian sakatuko dugu, iruzkina txertatzeko
  • 26. Blogger oinarrizkoa 26 Hau da sartutako iruzkina Zorionak! Orain badakizu blog batean sarrera baten iruzkina nola sartu Edukietara itzultzeko, sakatu beheko barrako “irten” botoia: Blog baten kontzeptu teknikoak RSS XMLn kodifikatutako web-iturrien formatuen familia bat da. Maiz eguneratzen diren leku mota guztietarako espresuki garatuta dago, eta horren bidez, informazioa parteka daiteke eta beste webgune edo programa batzuetan erabili. Horri web- hedapena edo web-sindikazio deritzo. Tags (etiketak) informazioaren ezaugarri edo propietate bat aipatzen duten termino soilak dira, baina ez dute definitzen edo multzokatzen. Informazioari buruzko informazioa da. Esate baterako, abesti bat hainbat modutan etiketa daiteke: abesten duenaren arabera, generoaren arabera, abestiaren egilearen arabera eta abar. Horrek informazioa bilatzea errazten du. Tagen lainoak webgune batean erabilitako hitz gakoen edo etiketen adierazpen bisuala da. Normalean, hitz-zerrenda hori alfabetikoki antolatzen da eta etiketa erabilienak neurri handiagoko letra-tipo batez adierazten dira. Folksonomía gauzak lankidetzan sailkatzeko edo katalogatzeko modua da, hau da, sailkapen masiboa da, pertsona ugarik aldi berean sailkatzen dituzte gauzak. Folksonomiak egiteko modu ohikoena eta arruntena tag edo etiketen bidez egitea da. Blogroll blogeko esteken bilduma da, normalean webgunearen alboko menuan egon ohi da.
  • 27. Blogger oinarrizkoa 27 Trackback alderantzikatutako esteka da; post jakin batera zer estekak bideratzen duten jakiteko aukera ematen du; horrela, beste weblog bati jakinarazten dio bere postetako bat aipatzen ari direla. Pingback metodo bat da; horren arabera, webgune baten egileek jakinarazpena eskatzen dute norbaitek euren dokumenturen bat estekatzen duenean. Informazio horren bidalketa eta harrera gardenak dira erabiltzailearekiko. Horrek ahalbidetzen die egileei nork estekatu dituen kontrolatzea. Permalink esteka iraunkorra da. Blogeko sarrera bakoitzari URL iraunkorra esleitzeko erabiltzen da, gero erreferentziatu ahal izateko. Blogeko beste tresna batzuk Tresna honi eman nahi dizkiogun erabilerak bezainbeste blog mota daude. Hau izan daiteke blogen sailkapen bat, haien edukietako gaien arabera: • Pertsonalak: eguneroko tradizional gisa har litzatekeena izango da. Eguneroko esperientzien inguruan idazten duten pertsonak, kexak, poemak, maniak, zaletasunak... Besteen esku-hartzeetara zabalik dagoen eguneroko pribatua. • Gogoetazkoak: egunerokotasunari aurre egiteko baino gehiago gure izatearen inguruko arloren baten gaineko gogoeta egiteko erabiltzen direnak, ikuspegi teknikoa baino filosofikoa izaten dute batez ere. • Politikoak: gertaera politikoak lantzen dituzten gogoetazko blogak. • Teknikoak: gai jakin bat bakarrik lantzen dutenak, esaterako, ordenagailuak, literatura, diseinua, sukaldaritza... Irudika daitekeen edozein kategoria mota. • Kazetaritzakoak: hainbat arlotako informaziori buruzko blogak, oro har, egunkari fisiko bateko atalen antzekoak izan ohi dira. • Kolaboraziozkoak: pertsona batek baino gehiagok idatzitakoak eta mantendutakoak. • Legezkoak: legearen arloko gaiak eztabaidatzeko erabiltzen direnak. • Korporatiboak: enpresa asko, eta ez kazetaritzaren ingurukoak bakarrik, hasi dira blog "erdiofizialak" eskaintzen (ez dira zuzenean ofizialak), eta modu zuzenagoan langilearengana edota hornitzaileengana nahiz bezeroengana iristea lortu nahi dute.
  • 28. Blogger oinarrizkoa 28 • Audioblogak: zehaztutako genero mota batzuei eskainitako blogak, oro har, mp3 formatuan egon ohi diren soinu-adibideekin.