SlideShare a Scribd company logo
2013ko KULTURALDIA
Primaderako haize epelarekin batean, Baigorriko Kulturaldia garai hurbiltzen
zauku.
2012. urtea bere sorpresa zama haundiarekin iragan da.
Alde batetik, Frantzian, hauteskunde garaia zela eta, hainbat ele eder hurbildu
zauzkigu belarrietara : lurralde kolektibitate berri baten proiektuaren gibelean,
aspaldiko desadostasunak baztertuz, alderdi guziak zentzu berean elkartzen
zirela, etsai beraren aurka. Gure hizkuntza eta kultura hainbeste urtez zapaldu
eta debekatu ondotik, buru belarri defenditzen eta sustatzen hasi dira beste
batzuk.
Orain arte minoritate ttipi baten ametsa zena, herritar guzien aldarrikapena
bilaktzen ari da.
Hala ere, alde batetik indarrak elkartuz garaipen ttipi batzuk agertu badira ere,
Izpegiren bestaldetik haize hotz batek indar guziak hormatzen segitzen du.
Nafarroan, krisiaren aitzakiaren gibelean gordetuz, gure nortasuna berriz ere
zangopilatzen jarraitzen dute, kultura, hezkuntza eta komunikabide eragileei
hegalak moztuz.
Gaur egun ere, beste garaietan baino gehiago, elkartzeko garaia da. Indarrak,
ideiak, jendeak, belaunaldiak, herrialdeak elkartuz, garaipen horiek azkartzeko,
lortutakoak atxikitzeko, urrunago joaiteko ELKARTU !
Lema horrekin, aurtengo Kulturaldiak programazio aberats eta zabal baten
bidez, elkartasunaren haizea ufatzea proposatzen du.
PRESOEN GAUALDIA – Apirilaren 12an
2013 urteko kulturaldi honen hasteko, lehen ekitaldia Presoen Gaualdia
izanen da, Apirilaren 12an ostiralez, Baigorriko Bixentainean.
Gaualdia presoen aldeko elkarretaratze batekin abiatuko da Baigorriko
plazan.
Ondotik zintzur bustitze alaitu batekin jarraituko dugu Txarangaga
txarangarekin, Donostiako Skakeitan (Reggae / Rock / Ska) taldeari lekua
egin aintzin.
Gaualdi hori Herrira mugimenduaren alde egiten da aurten ere.
************
GAZTEEN ATERALDIA – Apirilaren 13 eta 14ean
Aurten gaztetxoentzat asteburu bateko ateraldia proposatzen dugu Xiberoan, Gotaine-
Irabarneko jauregian.
Belaunaldi guziek beren lekua ukan dezaten Kulturaldi honetan, eta Euskal Herriko xokoak
eta elkar ezagutzeko parada ezinhobea izanen da asteburu hori.
Ateraldi hori 8-13 urteko gazteentzat pentsatua eta lekuak mugatuak direnez izena eman
ondoko zenbakira : 06.72.17.36.27.
Asteburua 20 € haur bakotx.
Andoni Egaña eta Xabier Lizasoren « Bi arreba » ikuskizuna
Apirilaren 14ean
« Chopinzalea da Xabier Lizaso piano-jolea. Xenpelar du gustoko
Andoni Egaña bertsolariak. Chopinek eta Xenpelarrek badute
elkarrekiko antzekotasunik.
Garai beretsuan bizi izan ziren. Biak ziren, bakoitza bere arloan,
artista handiak. Biak izan ziren berritzaile. Biak ziren katolikoak.
Biak ziren Estadurik gabeko nazioetakoak. Biek bizi izan zituzten
garai politiko gatazkatsuak. Biak hil ziren gazterik, biak
gaisotasunez ondorioz, bata 34 urterekin eta bestea 39rekin. Eta
heriotza orduan, biek izan zuten ondoan…arreba.
Chopin eta Xenpelarrek ez zuten elkar ezagutu. Xabier Lizasok eta
Andoni Egañak bai. Horregatik, bi mundu, bi obra, bi kultur-modu
eta bi arreba ezagutu eta ezagutzera emateko ahalegina egin dute »
Emanaldia Ortzaizen kokatua den Goikoetxea lur untzi lantegian iraganen da.
************
“Lurraldeen elkartzea, aintzinamendua ala lanjerra ?“ eztabaida gaualdia –
Apirilaren 19an – Azkarateko gelan
Aurten gogoetari uzten diogu lekua eztabaida publiko baten bidez.
"Lurraldeen elkartzea, aintzinamendu ala lanjerra?" problematika hartuz, hemengo jendeek
gai horri buruz dituzten galderak eta xehetasunak galdetzen ahalko dituzte hainbat hautetsi eta
eragileei.
Eztabaida huntan, 3 ardatz aztertuko ditugu:
- Euskal lurralde kolektiboa
- Kantonamendu berriak
- Herri elkargoen batzea
(Baigorri-Garazi/Iholdi-Oztibarre/Amikuze)
Gaualdia, Lasako gelan iraganen da apirilaren 19an ostiral arratsez, 8etan. Ondotik ostatua
segurtatua izanen da buruen freskatzeko !
Domingo Ibarburu” antzerkia Armendaritzeko Elgarrekin taldeak emanik –
Apirilaren 21ean
Haspaldi huntan ari dira Armendaritzeko gazteak, belaunaldiz belaunaldi euskarazko
antzerkien lantzen eta aurkezten, uda batetik bestera umorezko obren plazaratzen.
Aurten Baigorrirat hurbiltzen zaizkigu Pantzo Hirigaraien “Domingo Ibarburu” antzezlanaren
lehen emanaldia aurkezterat, Ipar Ameriketara joan aintzin beren antzerkia emaiterat.
Ikusgarria Baigorriko Biletxeko zinegelan eginen da arratsaldeko 5etan eta ondotik jateko eta
edateko frango izanen da.
************
MUSIKALDIA – Apirilaren 27an
Aintzineko urteetan bezala, Nafarroaren egun bezperan, aurten Apirilaren 27an, arratseko
9etan, Baigorriko elizan iraganen da Musikaldia.
Aurtengo gomitak Bretañatik heldu zaukun Startijenn folk taldea eta Euskal Herriko Saioa
taldea ditugu.
NAFARROAREN EGUNA – Apirilaren 28an
Kulturaldi honen bururatzeko, urte guziz ezin hutsegina bilakatu den hitzordua dugu
Nafarroaren Eguna. Horra aurtengo egitaraua :
8etan : Askaria
Baigorriko ikastolak eskainirik
11etan : Kabalkada
Desfilea + plazan ikusgarri :
txalaparta – bertsulariak
Amikuze eta Anhauzeko joaldunak
Baigorri - Amikuze eta Txantreako ziganteak
Gaiteroak + trikitilariak
Beasain eta Iruñeako dantzariak
Karmeleren irrintzina eta Basaizearen hitza
Pentzean 14etan : Ikastolen bazkari alaitua
Arratsaldean Herriko plazan
15h-17h: Kirol animazioa
17h-18h30: Dantza eta kantu ikusgarria : Urretxuko dantzariak besteak beste...
Ondotik kontzertuak :
Bidrio eta Otsoak, Trikidantz, Bretañako Startijenn taldea, Tinbakada, Kiki Bordatxo, Joxe
Replay...
Egun osoan:
Uztaritzeko txaranga, Bertsu txaranga, Ezpela, Kuxkuxtu, Euski eta Muttiko Alaiak...

More Related Content

What's hot

Euzko Pizkundea
Euzko PizkundeaEuzko Pizkundea
Euzko Pizkundeaguestb9804
 
Korrikaren aurreko ekitaldiak Goierrin
Korrikaren aurreko ekitaldiak GoierrinKorrikaren aurreko ekitaldiak Goierrin
Korrikaren aurreko ekitaldiak Goierrin
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Korrika Kulturala Goierrin
Korrika Kulturala GoierrinKorrika Kulturala Goierrin
Korrika Kulturala Goierrin
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Lizartzako Inauteriak 2020
Lizartzako Inauteriak 2020Lizartzako Inauteriak 2020
Lizartzako Inauteriak 2020
Otsolar
 
Lizartzako inauteriak 19
Lizartzako inauteriak 19Lizartzako inauteriak 19
Lizartzako inauteriak 19
Otsolar
 
Euskal herriko iñauteriak
Euskal herriko iñauteriakEuskal herriko iñauteriak
Euskal herriko iñauteriak
Trumoi
 
Zaldibarko jaien gehigarria 2015
 Zaldibarko jaien gehigarria 2015 Zaldibarko jaien gehigarria 2015
Zaldibarko jaien gehigarria 2015
Anboto Komunikabideak
 
Aratostien liburuxka 2013 2014 4 maila
Aratostien liburuxka 2013 2014 4 mailaAratostien liburuxka 2013 2014 4 maila
Aratostien liburuxka 2013 2014 4 mailaplaentxieskola1
 
Ekt5 eskuorria
Ekt5 eskuorriaEkt5 eskuorria
Ekt5 eskuorriaekthuhezi
 
LIZARTZAKO INAUTERIAK 2018
LIZARTZAKO INAUTERIAK 2018LIZARTZAKO INAUTERIAK 2018
LIZARTZAKO INAUTERIAK 2018
Otsolar
 

What's hot (14)

Euzko Pizkundea
Euzko PizkundeaEuzko Pizkundea
Euzko Pizkundea
 
Prentsaurrekoa
PrentsaurrekoaPrentsaurrekoa
Prentsaurrekoa
 
2.A -3. ETA 6. ORRIALDEAK
2.A -3. ETA 6. ORRIALDEAK2.A -3. ETA 6. ORRIALDEAK
2.A -3. ETA 6. ORRIALDEAK
 
Korrikaren aurreko ekitaldiak Goierrin
Korrikaren aurreko ekitaldiak GoierrinKorrikaren aurreko ekitaldiak Goierrin
Korrikaren aurreko ekitaldiak Goierrin
 
6 eta 3 orrialdeak-2.C
6 eta 3 orrialdeak-2.C6 eta 3 orrialdeak-2.C
6 eta 3 orrialdeak-2.C
 
Korrika Kulturala Goierrin
Korrika Kulturala GoierrinKorrika Kulturala Goierrin
Korrika Kulturala Goierrin
 
Lizartzako Inauteriak 2020
Lizartzako Inauteriak 2020Lizartzako Inauteriak 2020
Lizartzako Inauteriak 2020
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Lizartzako inauteriak 19
Lizartzako inauteriak 19Lizartzako inauteriak 19
Lizartzako inauteriak 19
 
Euskal herriko iñauteriak
Euskal herriko iñauteriakEuskal herriko iñauteriak
Euskal herriko iñauteriak
 
Zaldibarko jaien gehigarria 2015
 Zaldibarko jaien gehigarria 2015 Zaldibarko jaien gehigarria 2015
Zaldibarko jaien gehigarria 2015
 
Aratostien liburuxka 2013 2014 4 maila
Aratostien liburuxka 2013 2014 4 mailaAratostien liburuxka 2013 2014 4 maila
Aratostien liburuxka 2013 2014 4 maila
 
Ekt5 eskuorria
Ekt5 eskuorriaEkt5 eskuorria
Ekt5 eskuorria
 
LIZARTZAKO INAUTERIAK 2018
LIZARTZAKO INAUTERIAK 2018LIZARTZAKO INAUTERIAK 2018
LIZARTZAKO INAUTERIAK 2018
 

Similar to Baigorriko kulturaldia 2013

Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalidaDiscurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
Irekia - EJGV
 
Zornotzako jaiak 2016
Zornotzako jaiak 2016Zornotzako jaiak 2016
Zornotzako jaiak 2016
Anboto Komunikabideak
 
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale bereziaKilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Karkara Aldizkaria
 
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendeanBertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendeanMaite Goñi
 
Kontu kontari 37
Kontu kontari 37Kontu kontari 37
Kontu kontari 37
josunearetxabaleta
 
Mikel Laboa
Mikel LaboaMikel Laboa
Mikel Laboa
nereaelkoroiribe
 
San Pelaio 2012
San Pelaio 2012San Pelaio 2012
San Pelaio 2012
GureZarautz
 

Similar to Baigorriko kulturaldia 2013 (20)

Anboto 445
Anboto 445Anboto 445
Anboto 445
 
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalidaDiscurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
 
Anboto 508
Anboto 508Anboto 508
Anboto 508
 
Anboto 508
Anboto 508Anboto 508
Anboto 508
 
Nafarroa behera
Nafarroa beheraNafarroa behera
Nafarroa behera
 
Zornotzako jaiak 2016
Zornotzako jaiak 2016Zornotzako jaiak 2016
Zornotzako jaiak 2016
 
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale bereziaKilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
 
Anboto 436
Anboto 436Anboto 436
Anboto 436
 
Anboto 436
Anboto 436Anboto 436
Anboto 436
 
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendeanBertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
Bertso eta olerkien mundua: bertsolari moldeko olerkariak XIX. mendean
 
Modulo ppt (2)
Modulo ppt (2)Modulo ppt (2)
Modulo ppt (2)
 
Kontu kontari 37
Kontu kontari 37Kontu kontari 37
Kontu kontari 37
 
Mikel Laboa
Mikel LaboaMikel Laboa
Mikel Laboa
 
Anboto 501
Anboto 501Anboto 501
Anboto 501
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 
San Pelaio 2012
San Pelaio 2012San Pelaio 2012
San Pelaio 2012
 
Nagore
NagoreNagore
Nagore
 

Baigorriko kulturaldia 2013

  • 1.
  • 2. 2013ko KULTURALDIA Primaderako haize epelarekin batean, Baigorriko Kulturaldia garai hurbiltzen zauku. 2012. urtea bere sorpresa zama haundiarekin iragan da. Alde batetik, Frantzian, hauteskunde garaia zela eta, hainbat ele eder hurbildu zauzkigu belarrietara : lurralde kolektibitate berri baten proiektuaren gibelean, aspaldiko desadostasunak baztertuz, alderdi guziak zentzu berean elkartzen zirela, etsai beraren aurka. Gure hizkuntza eta kultura hainbeste urtez zapaldu eta debekatu ondotik, buru belarri defenditzen eta sustatzen hasi dira beste batzuk. Orain arte minoritate ttipi baten ametsa zena, herritar guzien aldarrikapena bilaktzen ari da. Hala ere, alde batetik indarrak elkartuz garaipen ttipi batzuk agertu badira ere, Izpegiren bestaldetik haize hotz batek indar guziak hormatzen segitzen du. Nafarroan, krisiaren aitzakiaren gibelean gordetuz, gure nortasuna berriz ere zangopilatzen jarraitzen dute, kultura, hezkuntza eta komunikabide eragileei hegalak moztuz. Gaur egun ere, beste garaietan baino gehiago, elkartzeko garaia da. Indarrak, ideiak, jendeak, belaunaldiak, herrialdeak elkartuz, garaipen horiek azkartzeko, lortutakoak atxikitzeko, urrunago joaiteko ELKARTU ! Lema horrekin, aurtengo Kulturaldiak programazio aberats eta zabal baten bidez, elkartasunaren haizea ufatzea proposatzen du.
  • 3. PRESOEN GAUALDIA – Apirilaren 12an 2013 urteko kulturaldi honen hasteko, lehen ekitaldia Presoen Gaualdia izanen da, Apirilaren 12an ostiralez, Baigorriko Bixentainean. Gaualdia presoen aldeko elkarretaratze batekin abiatuko da Baigorriko plazan. Ondotik zintzur bustitze alaitu batekin jarraituko dugu Txarangaga txarangarekin, Donostiako Skakeitan (Reggae / Rock / Ska) taldeari lekua egin aintzin. Gaualdi hori Herrira mugimenduaren alde egiten da aurten ere. ************ GAZTEEN ATERALDIA – Apirilaren 13 eta 14ean Aurten gaztetxoentzat asteburu bateko ateraldia proposatzen dugu Xiberoan, Gotaine- Irabarneko jauregian. Belaunaldi guziek beren lekua ukan dezaten Kulturaldi honetan, eta Euskal Herriko xokoak eta elkar ezagutzeko parada ezinhobea izanen da asteburu hori. Ateraldi hori 8-13 urteko gazteentzat pentsatua eta lekuak mugatuak direnez izena eman ondoko zenbakira : 06.72.17.36.27. Asteburua 20 € haur bakotx.
  • 4. Andoni Egaña eta Xabier Lizasoren « Bi arreba » ikuskizuna Apirilaren 14ean « Chopinzalea da Xabier Lizaso piano-jolea. Xenpelar du gustoko Andoni Egaña bertsolariak. Chopinek eta Xenpelarrek badute elkarrekiko antzekotasunik. Garai beretsuan bizi izan ziren. Biak ziren, bakoitza bere arloan, artista handiak. Biak izan ziren berritzaile. Biak ziren katolikoak. Biak ziren Estadurik gabeko nazioetakoak. Biek bizi izan zituzten garai politiko gatazkatsuak. Biak hil ziren gazterik, biak gaisotasunez ondorioz, bata 34 urterekin eta bestea 39rekin. Eta heriotza orduan, biek izan zuten ondoan…arreba. Chopin eta Xenpelarrek ez zuten elkar ezagutu. Xabier Lizasok eta Andoni Egañak bai. Horregatik, bi mundu, bi obra, bi kultur-modu eta bi arreba ezagutu eta ezagutzera emateko ahalegina egin dute » Emanaldia Ortzaizen kokatua den Goikoetxea lur untzi lantegian iraganen da. ************ “Lurraldeen elkartzea, aintzinamendua ala lanjerra ?“ eztabaida gaualdia – Apirilaren 19an – Azkarateko gelan Aurten gogoetari uzten diogu lekua eztabaida publiko baten bidez. "Lurraldeen elkartzea, aintzinamendu ala lanjerra?" problematika hartuz, hemengo jendeek gai horri buruz dituzten galderak eta xehetasunak galdetzen ahalko dituzte hainbat hautetsi eta eragileei. Eztabaida huntan, 3 ardatz aztertuko ditugu: - Euskal lurralde kolektiboa - Kantonamendu berriak - Herri elkargoen batzea (Baigorri-Garazi/Iholdi-Oztibarre/Amikuze) Gaualdia, Lasako gelan iraganen da apirilaren 19an ostiral arratsez, 8etan. Ondotik ostatua segurtatua izanen da buruen freskatzeko !
  • 5. Domingo Ibarburu” antzerkia Armendaritzeko Elgarrekin taldeak emanik – Apirilaren 21ean Haspaldi huntan ari dira Armendaritzeko gazteak, belaunaldiz belaunaldi euskarazko antzerkien lantzen eta aurkezten, uda batetik bestera umorezko obren plazaratzen. Aurten Baigorrirat hurbiltzen zaizkigu Pantzo Hirigaraien “Domingo Ibarburu” antzezlanaren lehen emanaldia aurkezterat, Ipar Ameriketara joan aintzin beren antzerkia emaiterat. Ikusgarria Baigorriko Biletxeko zinegelan eginen da arratsaldeko 5etan eta ondotik jateko eta edateko frango izanen da. ************ MUSIKALDIA – Apirilaren 27an Aintzineko urteetan bezala, Nafarroaren egun bezperan, aurten Apirilaren 27an, arratseko 9etan, Baigorriko elizan iraganen da Musikaldia. Aurtengo gomitak Bretañatik heldu zaukun Startijenn folk taldea eta Euskal Herriko Saioa taldea ditugu.
  • 6. NAFARROAREN EGUNA – Apirilaren 28an Kulturaldi honen bururatzeko, urte guziz ezin hutsegina bilakatu den hitzordua dugu Nafarroaren Eguna. Horra aurtengo egitaraua : 8etan : Askaria Baigorriko ikastolak eskainirik 11etan : Kabalkada Desfilea + plazan ikusgarri : txalaparta – bertsulariak Amikuze eta Anhauzeko joaldunak Baigorri - Amikuze eta Txantreako ziganteak Gaiteroak + trikitilariak Beasain eta Iruñeako dantzariak Karmeleren irrintzina eta Basaizearen hitza Pentzean 14etan : Ikastolen bazkari alaitua Arratsaldean Herriko plazan 15h-17h: Kirol animazioa 17h-18h30: Dantza eta kantu ikusgarria : Urretxuko dantzariak besteak beste... Ondotik kontzertuak : Bidrio eta Otsoak, Trikidantz, Bretañako Startijenn taldea, Tinbakada, Kiki Bordatxo, Joxe Replay... Egun osoan: Uztaritzeko txaranga, Bertsu txaranga, Ezpela, Kuxkuxtu, Euski eta Muttiko Alaiak...