SlideShare a Scribd company logo
1. AUTONOMIA ETA ERANTZUKIZUNA
Zer da haur bat heztea? Independente izateko, bere kabuz moldatzeko, erabakiak
hartzeko eta dituen aukerak ezagututa aske jokatzeko gaitasuna lortzen laguntzea.
Hori guztia, baina, ez da inprobisatzen: prozesu luze eta neketsua da, familian hasi eta
eskolan eta bestelako gizarte giroetan jarraipena duena.
Oso ohikoa izaten da gurasoei honelakoak entzutea: “Etxean ez du ezertxo ere egiten”,
“Dena ahazten du”, “Haren gainean ez banago, ez du ikasten”, “Haren logelak
oilategia dirudi”.
Zer dela-eta gerta daitezke horrelakoak? Askotan, haurrak edo gaztetxoak ez duelako
aukerarik izan bere adinerako egokiak diren jarrera arduratsuak ikasteko, edo,
haurraren edo gaztetxoaren ezaugarriengatik, dagozkion ardura horiek bere gain
hartzeko eragozpenak agertzen dituelako.
Egoera arazotsuak asko eta askotarikoak izaten dira, eta plazaratu dugun heziketaren
alderdi horrek garrantzi handia du zuen seme-alaben oreka pertsonalerako. Horrexek
animatu gaitu proiektu hau gauzatzera.
ZERGATIK DA GARRANTZITSUA AUTONOMIA?
Autonomiak tresnak ematen dizkie neska-mutilei geroz eta gutxiago izateko helduen
beharrizana. Erantzukizunak beren gain hartzeko, inguruneari aurre egiten jakiteko eta
arazoak konpontzeko aukera eskaintzen die. Gainera, beren buruarekin seguru
sentitzea dakarkie autonomiak, beren autoestimua eta independentzia areagotzea, eta
gauza berriak errazago ikastea.
Autonomia ikaskuntza da. Gaztea, autonomoak izatera eramango duen ekintza bat
egiten ari denean (sofara igotzea, galtzerdiak janztea, barazkiak txikitzea, etab.),
errutina eta ohitura jakin batzuk ikasten doa; hurrenkera bat bereganatzen doa. Batez
ere lehenengo urteetan da ordena hori garrantzitsua, orduantxe ari baitira mundua
ikertzen eta ezagutzen, bai eta beren burua pertsona modura eraikitzen ere.
Seme-alabei etxeko lanetan eta eguneroko bestelako jardueretan laguntzen uzten
badiegu –eta horrela hainbat ohitura eta jokabide beren kabuz eskuratzen–, haien
ikaskuntza eta autoestimua indartzea lortuko dugu: saririk jaso beharrik gabe sentituko
dira ondo, gure onespena jaso beharrik gabe; lortu dutela ikuste hutsak ekarriko die
ondo sentitzea.
ZER DA ERANTZUKIZUNA?
Erantzukizuna gaitasun bat da, norberarenaren eta gainerakoen onura bilatzeko gure
ekintzen eta erabakien ondorioak geure gain hartzekoa.
Egiten, pentsatzen edo erabakitzen dutenaren ondorioak beren gain hartzen ikasi
behar dute haurrek. Inor ez da arduratsu jaiotzen. Erantzukizuna apurka joaten da
bereganatzen, heldua imitatuta eta –indargarri modura jokatzen baitu– gizartearen
onespenak bultzatuta.
Haurra gogobeteta sentitzen da erantzukizunez jokatzean eta gizartearen onespena
jasotzean, eta horrek, aldi berean, mesede egiten dio bere autoestimuari.
Erantzukizunean heztea ez da lan erraza: guraso eta hezitzaileen eguneroko
ahaleginaren bitartez baino ez da lortzen. Baina saria handia da: helduaroan,
arduratsuak izango dira.
2. HAINBAT AHOLKU
“Baina… nola lortuko dut nire alabak/semeak –inoiz apenas ezer egin duelarik ere–
bere adinean jartzen duena egitea? ”
Taula progresiboa eta orientagarria da. Adibidez, egin dezake 7 urteko haur batek
taulan jartzen duena? Bai, baina, horretarako, aurreko adinetan bere gain hartzeko
egokiak ziren ardurak hartu behar izan ditu. Beraz, adin txikiagoetako gauzak eginez
hasi beharko dugu agian, arian-arian bere adinari dagozkionetara heltzeko, azkenik.
Modu berean, adin handiagokoen tauletan ageri diren gauzak egin ditzake haur batek.
Haren motibazioaren, gogoen eta abileziaren esku dago dena.
Edozein kasutan, ideiak baino ez dira. Seme-alabak hainbat gauza egiteko beti
txikiegiak direla uste duten gurasoei begiak irekitzea, familiako partaide guztiei
laguntzeko gai direla ikusaraztea: gurasoek ez badute dena egin behar, haurrek ere
etxeko lanetan parte hartzen badute, denbora gehiago egon daiteke denok elkarrekin
igarotzeko; ziur hori ere balioesten dutela haurrek.
 Beharrezkoa da haurrarekin bizi diren pertsona helduek eskatuko dizkioten
erantzukizunak adostea. Inkoherentziak –hau da, familiako partaide batzuek
exijitzen edo onartzen diotenaren eta beste partaide batzuek exijitzen edo
onartzen diotenaren arteko aldea– ardurak aiseago ez betetzea ekartzen du, eta
ez betetze hori edozein modutan justifikatzea ere bai.
 Haurrari eginkizun bat proposatu aurretik (adibidez, jostailuak ordenatzea),
beharrezkoa da ziurtatzea horretarako leku egokia eta denbora nahikoa duen,
eta neurri txiki batean baino ez bada ere hori egiten dakien.
 Pazientzia eta tolerantzia ezinbesteko jarrerak dira. Kontuan hartu beharra dago
haurrak ezin duela beti perfektu egin zeregina, okertu egin daitekeela, eta
hutsegite horiek lagungarriak izan dakizkiokeela bere ikaskuntzan.
 Funtsezkoa da konfiantza erakustea, ondo egiteko gai dela sentiaraztea eta
segurtasuna ematea: “Gaur, bakarrik jantziko zara, eta badakit ondo egingo
duzula.”
 Argi eta hitz gutxitan azaldu behar diogu haurrari zer egitea nahi dugun, eta ondo
ulertu duela konprobatu. Ohikoa izaten da atsegin duen beste jarduera batean
murgilduta egotea, eta, beraz, behar beste arreta ez jartzea.
 Tankera honetako mezuak saihestu behar ditugu: “Neuk egingo dut, zuk dena
gaizki egiten duzu eta”. Mesprezuzko mezu horiekin, deuseztatu egiten dugu
haurrak izan zezakeen motibazioa, hobetzeko ahaleginak hutsean uzten ditugu
eta autoestimua ahuldu.
 Alaba/Semea bere kabuz egiteko gai bada, ez egin zuk inoiz. Uste baduzu egin
beharrekoa zeuk eginda edo erraztuta laguntzen diozula estualdiak
saihestearren, oker zabiltza.
 Aztertu zer-nolako gaitasunak eskuratu dituen alabak/semeak, zer mailatan
dagoen bere bilakaeran, eta joan zaitez eskakizun maila eta erantzukizun mota
alabaren/semearen garapenari egokitzen. Erantzukizun pertsonalera eramango
duten mailak pausoz pauso igotzen lagundu behar zaio beti.
 Zenbaitetan, komeni da proposatzea bi aukeraren artean hautatu behar duela:
jokoekin (partxisa edo kartak), arropekin (galtza bakeroak edo txandala),
aisialdiarekin (futbola edo paseatzea). Aukeratzen jardutean, erabakiak hartzen
ikasten da. Aukeratzen den bakoitzean, konpromisoa eta arriskua dago:
aukeratzen dena aurrera eramateko konpromisoa, eta okertzeko arriskua. Modu
horretan, frustrazioa eramaten eta egindakoaren ondorioak onartzen ikasten du.
 Ez utzi aukeratutako zeregina bertan behera uzten; bestela, areagotu egiten
diozu irmotasun falta, eta apetak ematen dion itsumustuko jokabidera lerra
daiteke.
 Komeni da adi egotea nola garatzen ari den zeregina, behar dituen laguntza
txikiak une egokian eskaintzeko.
 Beharrezkoa da zeregin luze eta konplexuak pauso txikitan zatitzea, eta zati bat
bakarrik egiten uztea, bere kabuz egin dezakeen hori. Adibidez: janzten
irakasteko, lehendabizi arropa eranzten irakasten zaio, gero prakak igotzen,
galtzerdiak janzten…; eta azkenik, gai izango da bere kabuz janzteko.
 Kontrola ezazu nola eta noraino bete duen egitekoa.
 Balioets ezazu egindakoa, emaiozu jakitera maitasunezko adierazpenekin, eta
erakutsi zein pozik zauden familiaren martxa egokirako egin duen ekarpenagatik.
 Zeregina ez badu amaitu edo ez badu behar bezala burutu, lehenik eta behin,
balioetsi bere jarrera, alderdi positiboak nabarmendu eta zertan hobetu
dezakeen adierazi.
 Erakuts iezaiozu badaukazula konfiantza berarengan, utziozu gaizki eginak
zuzentzen, eta animatu berriz ere saiatzera.
 Zeregina ahaztu egin zaiolako ez badu egin, ondorioak bere gain hartu beharko
ditu.
NOLA JOKATU ZEREGINA EGIN NAHI EZ DUENEAN?
Arrazoi askogatik har dezake haurrak horrelako jarrera:
 Barne gatazka, zeloak, zenbait adinetan guztiz berezkoa den aurka egotea,
desobedientzia patologikoa…: horrelakoetan, afektibitate arazoari irtenbidea
ematea lehenetsi behar da.
 Gehienetan jarrera arduragabeen ondorio negatiboak jasan ez izana (adibidez,
ogitartekoa eraman ez eta goseak egotea). Hutsegiteetatik eta ahanzteetatik
ikasteko, komeni da ez saihestea erabaki txarren berezko ondorio negatiboak
jasan behar izatea.
 Gurasoek mehatxu eta zigorrak ez betetzea. Mehatxu edota zigorra adierazi
aurretik, komeni da pentsatzea posible den aurrera eramatea eta egokia edo
neurrikoa den.
 Haurrak bere burua ezgaitzat jotzea, “Ez dakit” edo “Ezin dut” esanda. Gurasoek,
horrelakoetan, aztertu behar dute ezgaitasun hori erreala den, eta zeregina
burutzera animatuko dute, premia badu laguntza eskainita ere.
 Haurrak nahi ez izatea, eta aitzakia bilatzea ez egiteko. Aitzakia desmuntatzea
komeni da, jarrera lasaiarekin, arrazoiak emanda. Eutsi egin behar zaio
eskakizunari, funtsik gabe amore eman gabe.
 Matxinatzea, “Ez dut nahi” esanda. Negoziatzeko edo hitz egiteko aukerak eta
abaguneak eskaintzen bazaizkio, haurra ez da seguruenik iritsiko mutur
horietara. Edonola ere, lasai eta koherentziaz jokatzea komeni da: lasai,
momentuan tentsiorik ez sortzeko; eta koherentzia, haurrari bere ekintzaren edo
jarreran ondorioak garbi erakusteko, eta nolabait ordaindu egin behar dituela
erakusteko. Horretan, jarrera irmoa izan behar dute amak eta aitak.
3. BIBLIOGRAFIA
 MACKENZIE, Robert J.: Poner límites. Cómo educar a niños responsables e
independientes con límites claros, Medici, 2006.
 FERNÁNDEZ DÍAZ, M. Asunción; IDOATE IRIBARREN, José Luis; IZAL MARIÑOSO,
M. Carmen; LABARTA CALVO, Irene: Desarrollo de conductas responsables de 3 a
12 años, Nafarroako Gobernua, Hezkuntza eta Kultura Saila.
4. WEBGRAFIA
 https://www.bebesymas.com/ser-padres/dejales-que-sean-autonomos-la-tabla-
de-montessori-para-saber-que-tareas-pueden-hacer-en-cada-edad
 http://www.aprendiendoconmontessori.com/2015/10/guia-para-padres-la-
importancia-de-la.html?m=1
 http://www.aprendiendoconmontessori.com/2015/10/autonomia-en-las-
comidas.html
 http://www.aprendiendoconmontessori.com/2016/03/la-autonomia-tambien-
esta-en-la-ropa.html
 https://aprenderlachispa.com/2015/04/16/asamblea-pilar-en-primaria/

More Related Content

Similar to Autonomia eta erantzukizuna zuzen

Ikuspegiglobalizatzailea
IkuspegiglobalizatzaileaIkuspegiglobalizatzailea
Ikuspegiglobalizatzailea
Alaira Maps
 
AFN-H sindromea duten ikasleekin jarduteko gida
AFN-H sindromea duten ikasleekin jarduteko gidaAFN-H sindromea duten ikasleekin jarduteko gida
AFN-H sindromea duten ikasleekin jarduteko gida
Lydia Fernández de Luco
 
PEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANAPEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANA
aeslopez1
 
Inguruko 2.proiektua.hezkidetza
Inguruko 2.proiektua.hezkidetzaInguruko 2.proiektua.hezkidetza
Inguruko 2.proiektua.hezkidetzaloregalduak
 
Trafikoa 2011 eu_mshp06-ud 10-12urte_neuk aukeratzen dut_mjiturralde mgil etal
Trafikoa 2011 eu_mshp06-ud 10-12urte_neuk aukeratzen dut_mjiturralde mgil etalTrafikoa 2011 eu_mshp06-ud 10-12urte_neuk aukeratzen dut_mjiturralde mgil etal
Trafikoa 2011 eu_mshp06-ud 10-12urte_neuk aukeratzen dut_mjiturralde mgil etal
patxigalarraga
 
Autismoa
AutismoaAutismoa
Autismoa
E-idazkaritza
 
Trafikoa 2011 eu_mshp13-ud gurasoak lh_gurasoen bilera 2_mjiturralde mgil etal
Trafikoa 2011 eu_mshp13-ud gurasoak lh_gurasoen bilera 2_mjiturralde mgil etalTrafikoa 2011 eu_mshp13-ud gurasoak lh_gurasoen bilera 2_mjiturralde mgil etal
Trafikoa 2011 eu_mshp13-ud gurasoak lh_gurasoen bilera 2_mjiturralde mgil etal
patxigalarraga
 
Autoestimua
AutoestimuaAutoestimua
AutoestimuaiBikar
 
ALTXOR EZKUTUA
ALTXOR EZKUTUAALTXOR EZKUTUA
ALTXOR EZKUTUA
mariiiasevillano
 
Ae.2
Ae.2Ae.2
Autismoa
AutismoaAutismoa
Autismoa
E-idazkaritza
 
Hausnarketa finala
Hausnarketa finalaHausnarketa finala
Hausnarketa finalamagiapotagia
 
Hausnarketa finala
Hausnarketa finalaHausnarketa finala
Hausnarketa finalamagiapotagia
 
2. garapen_positiboaren_ereduak nerabeen garapen positiboa
2. garapen_positiboaren_ereduak nerabeen garapen positiboa2. garapen_positiboaren_ereduak nerabeen garapen positiboa
2. garapen_positiboaren_ereduak nerabeen garapen positiboa
lierniaizpurua2021
 
10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)Equipoa754
 

Similar to Autonomia eta erantzukizuna zuzen (20)

Jainko txikia
Jainko txikiaJainko txikia
Jainko txikia
 
Ikuspegiglobalizatzailea
IkuspegiglobalizatzaileaIkuspegiglobalizatzailea
Ikuspegiglobalizatzailea
 
AFN-H sindromea duten ikasleekin jarduteko gida
AFN-H sindromea duten ikasleekin jarduteko gidaAFN-H sindromea duten ikasleekin jarduteko gida
AFN-H sindromea duten ikasleekin jarduteko gida
 
PEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANAPEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANA
 
Inguruko 2.proiektua.hezkidetza
Inguruko 2.proiektua.hezkidetzaInguruko 2.proiektua.hezkidetza
Inguruko 2.proiektua.hezkidetza
 
Trafikoa 2011 eu_mshp06-ud 10-12urte_neuk aukeratzen dut_mjiturralde mgil etal
Trafikoa 2011 eu_mshp06-ud 10-12urte_neuk aukeratzen dut_mjiturralde mgil etalTrafikoa 2011 eu_mshp06-ud 10-12urte_neuk aukeratzen dut_mjiturralde mgil etal
Trafikoa 2011 eu_mshp06-ud 10-12urte_neuk aukeratzen dut_mjiturralde mgil etal
 
Tratu txarrak
Tratu txarrakTratu txarrak
Tratu txarrak
 
Autismoa
AutismoaAutismoa
Autismoa
 
Trafikoa 2011 eu_mshp13-ud gurasoak lh_gurasoen bilera 2_mjiturralde mgil etal
Trafikoa 2011 eu_mshp13-ud gurasoak lh_gurasoen bilera 2_mjiturralde mgil etalTrafikoa 2011 eu_mshp13-ud gurasoak lh_gurasoen bilera 2_mjiturralde mgil etal
Trafikoa 2011 eu_mshp13-ud gurasoak lh_gurasoen bilera 2_mjiturralde mgil etal
 
Autoestimua
AutoestimuaAutoestimua
Autoestimua
 
ALTXOR EZKUTUA
ALTXOR EZKUTUAALTXOR EZKUTUA
ALTXOR EZKUTUA
 
Ae.2
Ae.2Ae.2
Ae.2
 
Autismoa
AutismoaAutismoa
Autismoa
 
Hausnarketa finala
Hausnarketa finalaHausnarketa finala
Hausnarketa finala
 
Hausnarketa finala
Hausnarketa finalaHausnarketa finala
Hausnarketa finala
 
Fitxa teknikoa
Fitxa teknikoaFitxa teknikoa
Fitxa teknikoa
 
2. garapen_positiboaren_ereduak nerabeen garapen positiboa
2. garapen_positiboaren_ereduak nerabeen garapen positiboa2. garapen_positiboaren_ereduak nerabeen garapen positiboa
2. garapen_positiboaren_ereduak nerabeen garapen positiboa
 
Bullying a
Bullying aBullying a
Bullying a
 
Afn h proiektua
Afn h proiektuaAfn h proiektua
Afn h proiektua
 
10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)
 

Autonomia eta erantzukizuna zuzen

  • 1. 1. AUTONOMIA ETA ERANTZUKIZUNA Zer da haur bat heztea? Independente izateko, bere kabuz moldatzeko, erabakiak hartzeko eta dituen aukerak ezagututa aske jokatzeko gaitasuna lortzen laguntzea. Hori guztia, baina, ez da inprobisatzen: prozesu luze eta neketsua da, familian hasi eta eskolan eta bestelako gizarte giroetan jarraipena duena. Oso ohikoa izaten da gurasoei honelakoak entzutea: “Etxean ez du ezertxo ere egiten”, “Dena ahazten du”, “Haren gainean ez banago, ez du ikasten”, “Haren logelak oilategia dirudi”. Zer dela-eta gerta daitezke horrelakoak? Askotan, haurrak edo gaztetxoak ez duelako aukerarik izan bere adinerako egokiak diren jarrera arduratsuak ikasteko, edo, haurraren edo gaztetxoaren ezaugarriengatik, dagozkion ardura horiek bere gain hartzeko eragozpenak agertzen dituelako. Egoera arazotsuak asko eta askotarikoak izaten dira, eta plazaratu dugun heziketaren alderdi horrek garrantzi handia du zuen seme-alaben oreka pertsonalerako. Horrexek animatu gaitu proiektu hau gauzatzera. ZERGATIK DA GARRANTZITSUA AUTONOMIA? Autonomiak tresnak ematen dizkie neska-mutilei geroz eta gutxiago izateko helduen beharrizana. Erantzukizunak beren gain hartzeko, inguruneari aurre egiten jakiteko eta arazoak konpontzeko aukera eskaintzen die. Gainera, beren buruarekin seguru sentitzea dakarkie autonomiak, beren autoestimua eta independentzia areagotzea, eta gauza berriak errazago ikastea. Autonomia ikaskuntza da. Gaztea, autonomoak izatera eramango duen ekintza bat egiten ari denean (sofara igotzea, galtzerdiak janztea, barazkiak txikitzea, etab.), errutina eta ohitura jakin batzuk ikasten doa; hurrenkera bat bereganatzen doa. Batez ere lehenengo urteetan da ordena hori garrantzitsua, orduantxe ari baitira mundua ikertzen eta ezagutzen, bai eta beren burua pertsona modura eraikitzen ere. Seme-alabei etxeko lanetan eta eguneroko bestelako jardueretan laguntzen uzten badiegu –eta horrela hainbat ohitura eta jokabide beren kabuz eskuratzen–, haien ikaskuntza eta autoestimua indartzea lortuko dugu: saririk jaso beharrik gabe sentituko dira ondo, gure onespena jaso beharrik gabe; lortu dutela ikuste hutsak ekarriko die ondo sentitzea. ZER DA ERANTZUKIZUNA? Erantzukizuna gaitasun bat da, norberarenaren eta gainerakoen onura bilatzeko gure ekintzen eta erabakien ondorioak geure gain hartzekoa. Egiten, pentsatzen edo erabakitzen dutenaren ondorioak beren gain hartzen ikasi behar dute haurrek. Inor ez da arduratsu jaiotzen. Erantzukizuna apurka joaten da
  • 2. bereganatzen, heldua imitatuta eta –indargarri modura jokatzen baitu– gizartearen onespenak bultzatuta. Haurra gogobeteta sentitzen da erantzukizunez jokatzean eta gizartearen onespena jasotzean, eta horrek, aldi berean, mesede egiten dio bere autoestimuari. Erantzukizunean heztea ez da lan erraza: guraso eta hezitzaileen eguneroko ahaleginaren bitartez baino ez da lortzen. Baina saria handia da: helduaroan, arduratsuak izango dira. 2. HAINBAT AHOLKU “Baina… nola lortuko dut nire alabak/semeak –inoiz apenas ezer egin duelarik ere– bere adinean jartzen duena egitea? ” Taula progresiboa eta orientagarria da. Adibidez, egin dezake 7 urteko haur batek taulan jartzen duena? Bai, baina, horretarako, aurreko adinetan bere gain hartzeko egokiak ziren ardurak hartu behar izan ditu. Beraz, adin txikiagoetako gauzak eginez hasi beharko dugu agian, arian-arian bere adinari dagozkionetara heltzeko, azkenik. Modu berean, adin handiagokoen tauletan ageri diren gauzak egin ditzake haur batek. Haren motibazioaren, gogoen eta abileziaren esku dago dena. Edozein kasutan, ideiak baino ez dira. Seme-alabak hainbat gauza egiteko beti txikiegiak direla uste duten gurasoei begiak irekitzea, familiako partaide guztiei laguntzeko gai direla ikusaraztea: gurasoek ez badute dena egin behar, haurrek ere etxeko lanetan parte hartzen badute, denbora gehiago egon daiteke denok elkarrekin igarotzeko; ziur hori ere balioesten dutela haurrek.  Beharrezkoa da haurrarekin bizi diren pertsona helduek eskatuko dizkioten erantzukizunak adostea. Inkoherentziak –hau da, familiako partaide batzuek exijitzen edo onartzen diotenaren eta beste partaide batzuek exijitzen edo onartzen diotenaren arteko aldea– ardurak aiseago ez betetzea ekartzen du, eta ez betetze hori edozein modutan justifikatzea ere bai.  Haurrari eginkizun bat proposatu aurretik (adibidez, jostailuak ordenatzea), beharrezkoa da ziurtatzea horretarako leku egokia eta denbora nahikoa duen, eta neurri txiki batean baino ez bada ere hori egiten dakien.  Pazientzia eta tolerantzia ezinbesteko jarrerak dira. Kontuan hartu beharra dago haurrak ezin duela beti perfektu egin zeregina, okertu egin daitekeela, eta hutsegite horiek lagungarriak izan dakizkiokeela bere ikaskuntzan.  Funtsezkoa da konfiantza erakustea, ondo egiteko gai dela sentiaraztea eta segurtasuna ematea: “Gaur, bakarrik jantziko zara, eta badakit ondo egingo duzula.”
  • 3.  Argi eta hitz gutxitan azaldu behar diogu haurrari zer egitea nahi dugun, eta ondo ulertu duela konprobatu. Ohikoa izaten da atsegin duen beste jarduera batean murgilduta egotea, eta, beraz, behar beste arreta ez jartzea.  Tankera honetako mezuak saihestu behar ditugu: “Neuk egingo dut, zuk dena gaizki egiten duzu eta”. Mesprezuzko mezu horiekin, deuseztatu egiten dugu haurrak izan zezakeen motibazioa, hobetzeko ahaleginak hutsean uzten ditugu eta autoestimua ahuldu.  Alaba/Semea bere kabuz egiteko gai bada, ez egin zuk inoiz. Uste baduzu egin beharrekoa zeuk eginda edo erraztuta laguntzen diozula estualdiak saihestearren, oker zabiltza.  Aztertu zer-nolako gaitasunak eskuratu dituen alabak/semeak, zer mailatan dagoen bere bilakaeran, eta joan zaitez eskakizun maila eta erantzukizun mota alabaren/semearen garapenari egokitzen. Erantzukizun pertsonalera eramango duten mailak pausoz pauso igotzen lagundu behar zaio beti.  Zenbaitetan, komeni da proposatzea bi aukeraren artean hautatu behar duela: jokoekin (partxisa edo kartak), arropekin (galtza bakeroak edo txandala), aisialdiarekin (futbola edo paseatzea). Aukeratzen jardutean, erabakiak hartzen ikasten da. Aukeratzen den bakoitzean, konpromisoa eta arriskua dago: aukeratzen dena aurrera eramateko konpromisoa, eta okertzeko arriskua. Modu horretan, frustrazioa eramaten eta egindakoaren ondorioak onartzen ikasten du.  Ez utzi aukeratutako zeregina bertan behera uzten; bestela, areagotu egiten diozu irmotasun falta, eta apetak ematen dion itsumustuko jokabidera lerra daiteke.  Komeni da adi egotea nola garatzen ari den zeregina, behar dituen laguntza txikiak une egokian eskaintzeko.  Beharrezkoa da zeregin luze eta konplexuak pauso txikitan zatitzea, eta zati bat bakarrik egiten uztea, bere kabuz egin dezakeen hori. Adibidez: janzten irakasteko, lehendabizi arropa eranzten irakasten zaio, gero prakak igotzen, galtzerdiak janzten…; eta azkenik, gai izango da bere kabuz janzteko.  Kontrola ezazu nola eta noraino bete duen egitekoa.  Balioets ezazu egindakoa, emaiozu jakitera maitasunezko adierazpenekin, eta erakutsi zein pozik zauden familiaren martxa egokirako egin duen ekarpenagatik.  Zeregina ez badu amaitu edo ez badu behar bezala burutu, lehenik eta behin, balioetsi bere jarrera, alderdi positiboak nabarmendu eta zertan hobetu dezakeen adierazi.  Erakuts iezaiozu badaukazula konfiantza berarengan, utziozu gaizki eginak zuzentzen, eta animatu berriz ere saiatzera.  Zeregina ahaztu egin zaiolako ez badu egin, ondorioak bere gain hartu beharko ditu.
  • 4. NOLA JOKATU ZEREGINA EGIN NAHI EZ DUENEAN? Arrazoi askogatik har dezake haurrak horrelako jarrera:  Barne gatazka, zeloak, zenbait adinetan guztiz berezkoa den aurka egotea, desobedientzia patologikoa…: horrelakoetan, afektibitate arazoari irtenbidea ematea lehenetsi behar da.  Gehienetan jarrera arduragabeen ondorio negatiboak jasan ez izana (adibidez, ogitartekoa eraman ez eta goseak egotea). Hutsegiteetatik eta ahanzteetatik ikasteko, komeni da ez saihestea erabaki txarren berezko ondorio negatiboak jasan behar izatea.  Gurasoek mehatxu eta zigorrak ez betetzea. Mehatxu edota zigorra adierazi aurretik, komeni da pentsatzea posible den aurrera eramatea eta egokia edo neurrikoa den.  Haurrak bere burua ezgaitzat jotzea, “Ez dakit” edo “Ezin dut” esanda. Gurasoek, horrelakoetan, aztertu behar dute ezgaitasun hori erreala den, eta zeregina burutzera animatuko dute, premia badu laguntza eskainita ere.  Haurrak nahi ez izatea, eta aitzakia bilatzea ez egiteko. Aitzakia desmuntatzea komeni da, jarrera lasaiarekin, arrazoiak emanda. Eutsi egin behar zaio eskakizunari, funtsik gabe amore eman gabe.  Matxinatzea, “Ez dut nahi” esanda. Negoziatzeko edo hitz egiteko aukerak eta abaguneak eskaintzen bazaizkio, haurra ez da seguruenik iritsiko mutur horietara. Edonola ere, lasai eta koherentziaz jokatzea komeni da: lasai, momentuan tentsiorik ez sortzeko; eta koherentzia, haurrari bere ekintzaren edo jarreran ondorioak garbi erakusteko, eta nolabait ordaindu egin behar dituela erakusteko. Horretan, jarrera irmoa izan behar dute amak eta aitak. 3. BIBLIOGRAFIA  MACKENZIE, Robert J.: Poner límites. Cómo educar a niños responsables e independientes con límites claros, Medici, 2006.  FERNÁNDEZ DÍAZ, M. Asunción; IDOATE IRIBARREN, José Luis; IZAL MARIÑOSO, M. Carmen; LABARTA CALVO, Irene: Desarrollo de conductas responsables de 3 a 12 años, Nafarroako Gobernua, Hezkuntza eta Kultura Saila.
  • 5. 4. WEBGRAFIA  https://www.bebesymas.com/ser-padres/dejales-que-sean-autonomos-la-tabla- de-montessori-para-saber-que-tareas-pueden-hacer-en-cada-edad  http://www.aprendiendoconmontessori.com/2015/10/guia-para-padres-la- importancia-de-la.html?m=1  http://www.aprendiendoconmontessori.com/2015/10/autonomia-en-las- comidas.html  http://www.aprendiendoconmontessori.com/2016/03/la-autonomia-tambien- esta-en-la-ropa.html  https://aprenderlachispa.com/2015/04/16/asamblea-pilar-en-primaria/