Marteko biztanleria
Bazen behin Marten, 2200.urtean bertako biztanleak bi taldeetan banatu ziren. Talde
batekoak oso txarrak ziren zeren ez ziren saiatzen eta alferrak ziren; triste eta jeloskor
zeuden beste aldekoekin. Beste taldekoak, ordea, asko saiatzen ziren, oso pertsona
onak ziren eta horrez gain gauzak lortzen zituzten.
Alferren taldekoek planetaren jabeak izan nahi ziren esfortzurik egin gabe. Horretarako
guda bat egin zuten, planeta guztian agintzeko eta guztia haiena izateko. Borroka eta
gero talde onak irabazi zuen baina talde txarrekoak ez ziren konformatu eta alde
onera joan ziren mendekua bilatzera.
Beste guda egin eta gero irabazi zuen talde onak zeren esfortzu handia egin zuten.
Horregatik esaten zuten helburu bat izanez gero saiatu behar zarela lortu arte burua
jaitsi gabe. Bi aldeak elkartu ziren eta alde bakar bat sortu zen eta oso gauza onak lortu
zituzten. Beraiek esaten dute helburuak daudela eskuratzeko.
Egilea: Adrián
3.
ETXE
MISTERIOTSUA
2000. urtean hiruume baso batean galdu ziren. Mutiko bat, Jon izenekoa, asko
gustatzen zitzaiona lagunekin jolastea. Maider izeneko neska polit bat, kirola egitea
gustatzen zitzaiona eta Unai izeneko mutil bat, asko gustatzen zitzaiona abenturak
bizitzea.
Hiru umeak bakarrik geratu ziren basoan, baina, bat-batean zerbait ikusi zuten: argi bat.
Argiraino joan ziren eta etxe zahar bat ikusi zuten. Leihoak apurtuta zeuzkan eta atea
irekita zegoen. Orduan umeek atea jo zuten eta gizon bat agertu zen. Gizonak hau esan
zuen:
- Zer egiten zaudete hemen? Zer nahi duzue?!!
Orduan umeek esan zuten:
- Kaixo, galdu gara, eta ez daukagu inon lekurik lo egiteko. Geratu ahal gara gau bat
zure etxean lo egiten?
Gizonak, haserre, hau esan zien:
- Bai, baina ez ukitu ezer eta ez atera logelatik!!
Umeek pozik hau esan zuten:
-Bale, ongi da ez dugu ezer ukituko eta ez gara logelatik aterako.
Motxilan zeuzkaten bokatak jan zituzten eta ohera joan ziren. Ohea oso itsusia eta
zaharra zen. Jonek ezin zuen lorik egin, orduan komunera joan zen. Komunetik
zetorrela zerbait entzun zuen eta horra joan zen. Etxeko gizona zen baina zerbait
gertatzen zitzaion, oso itsusia zen. Bat-batean Jonek ohiukatu zuen:
- Lagundu! Monstruo bat!!
Maider eta Unai, ohetik jaitzi eta berarengana joan ziren.
Monstruoak, hiru umeak ikusi zituen eta harrapatu nahi zituen. Umeak oso nekatuta
zeuden eta lurrera jausi ziren. Orduan monstruoak, umeak monstruo bihurtu zituen.
Etxeko gizonak, ikusi zuen bera oso monstruo itsusia zela eta umeak oso politak eta
alaiak zirela. Horrela, ume monstruoek, monstruoa polita eta alaia izatea lortu zuten.
Urte guztietan ume bat galtzen da eta monstruo alaia bihurtzen da eta horregatik
monstruo familia polita bat dago etxe misteriotsu horretan.
Egilea: Ane
5.
Lagun espazial bat
Bazenbehin 2011ko martxoaren 20an ume normal batzuk zeudela futbol
partida bat jokatzen zelai batean.
Bat batean, futbol partidaren erdian, zerutik hasi ziren pieza batzuk jausten.
Umeak hasi ziren aztertzen ia zer ote zen hori, eta gero zerutik ontzi espazial
bat agertu zen estralurtar batzuekin barruan. Estralurtarrak oso itsusiak ziren,
zeuzkaten bi begi bekokian kokatuta, ez zeukaten ilerik, aurpegi luzea
zeukaten, berde kolorekoak ziren…
Estralurtarrak atera zirenean ume guztiak ezkutatu ziren, hasi ziren beren
ontziko piezak jasotzen, eta nahi gabe batek hartu zuen baloia (ez zekiten
ezta zer zen ezta nola erabiltzen zen). Orduan estralurtarrak hasi ziren
baloiarekin “jolasten”, beste batzuk ontzia nola konpondu pentsatzen zuten
bitartean, baina ez zekiten nola.
Geroago jokalariak atera ziren eta estralurtarrei esan zieten futbol partida bat
jokatzeko, eta beraiek irabazten bazuten, umeek estralurtarren ontzia
konponduko zutela. Hori eta gero estralurtarrek asko eta asko ikasiz partida
jokatu zuten. Noski, estralurtarrek galdu zuten, baina hala ere umeek beraien
ontzia konpondu zuten. Estralurtarrei asko gustatu zitzaien esperientzia hori
eta erabaki zuten astean behin joango zirela jolastera, eta hortik bizitza osora
arte lagunak izan ziren.
Egilea: Asier
7.
AI GURE ASTOTXOA!
Bazen behin, Antonio izeneko gizon txiro bat. Antonio Sevillako herri txiki batean bizi
zen etxe txiki batean. Hor bere astotxoa zeukan. Egun batean ,basora joan ziren
egurraren bila. Basotik ibiltzen,hain zorte txarra eduki zuten basoan astotxoari zuhaitz
apurtu baten enborra jauzi zitzaiola hankaren gainean.
Antonio herrira joan zen laguntzaren bila. Bidetik urtxintxarekin aurkitu zen eta
Antoniok esan zion:
-Urtxintxa, mesedez, lagundu ahal didazu?
-Ez, Antonio maitea, nik ezin dizut lagundu oso txikia naizelako. - esan zion urtxintxak.
Bidetik hontzarekin topatu ziren:
-Hontza, mesedez, lagundu Antonioren astotxoari, enbor bat jauzi zaiola hankaren
gainean- esan zion urtxintxak.
-Ez, nik ezin dizuet lagundu ez ditudalako besorik -esan zion hontzak.
Bidetik hartzarekin topatu ziren.
-Hartz jauna, lagundu ahal diguzu astotxoari enbor bat kentzen gainetik?-esan zion
hontzak.
-Bai, baina horren truke ezti pixka bat eman behar didazue- esan zuen hartzak.
Orduan astotxoaren bila joan ziren eta astotxoari kendu zioten enborra gainetik.
Eta hala ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Sevillako plazan.
Egilea: Eneko Belaza
10.
FUTBOL ELURRA
2020ko Otsailaren 1ean oso egun garrantzitsua da Indautxu Eskola futbol
taldearentzat. 12 jokalariko talde bat da, 20 eta 21 urteko mutilak, nahiko onak baina
akats gehiegi egiten dituzte. Eta horrela bizi izan zuen Mikel Aranzabek, taldeko
atezainak, egun berezi hori…
Egun garrantzitsua zen, Errusiara joan behar ginelako ligako azken partidua jolastera,
partidua irabazten bagenuen titulua ere.
Zelaira heltzean ikusi genuen dena txarto zegoela: zelaia okertuta, dena elurrez betea,
iceberg bat zelaiaren erdian, ateek triangelu forma zeukaten…
Oso txarto geunden, ezin genuen irabazi. Hamar minutu geratzen zirenean
entrenatzaileak hutsartea eskatu zuen, eta esan zigun 6-2 galtzen joan arren irabazi
genezakeela baina talde moduan jolasten bagenuen, eta hori egin genuen. 6-6
gindoazen eta 94. minutuan korner bat lortu genuen eta nik (atezainak) buruz sartu
nuen. Txapeldunak ginen.
Ospatzeko “Bufet Libre” batera joan ginen bazkaltzera eta edariak garaikurrean bota
eta entrenatzailearen gainera bota genituen
Egilea: Mikel
BIMANJI
Manchester, 1980a. Bazen behin ume txiki bat Juan izenekoa, ile horikoa, baxua eta negartia
zen. Arropa arraroa janzten zuen eta familia diruduna zuen. 11 urte zituen eta begi urdinak.
Eskolan zegoenean bere klaseko batzuk “pijito” deitzen zioten diruduna zelako. Egun batean
patioan zegoenean zarata batzuk entzun ziren urrunetik eta jarraitu zituen patioko beste
puntararte. Han lurra apurtu eta liburu bat agertu zen. Irekitzerakoan uharte batera joan zen
bat batean.
2005. Urtean eskola hori itxita zegoen eta bi ume sartu ziren eskolara eta liburua aurkitu zuten.
Ireki zuten eta Juan agertu zen, jadanik heldua zen. Itzuli zen eta orduan umeek galdetu zioten:
- Nor zara? Nondik zatoz?
- Ni Juan naiz eta Bimanjitik nator.
-Nondik?
-Bimanjitik, uharte oso arriskutsu batetik.
-Nola heldu zinen?
-Liburu hori ireki nuen eta uharte batera joan nintzen, saiatu nintzen liburutik ateratzen baina
liburua itxita zegoen.
-Noiz?
- Orain dela…… Zein urtetan gaude?
-2005ean gaude.
-25 urte!
Umeak harriturik zeuden. Orduan Juan hasi zen kontatzen Bimanjira heldu zenean etxe bat
egin zuela hostoekin, arma asko ere egin zituela harri eta makiltxoekin. Han zeuden pizti
guztiak ez zirela hemen existitzen: dragoiak, mamuak, suge hegalariak, mega bertsolariak…
Han zeuden tranpak ziren kobazulo ikusezinak, krokodiloak, zuhaitzak mugitzen zirela. Ez
zegoen irteerarik bakarra zen denbora asko itxarotea zortea euki arte ea norbaitek liburua
irekitzen zuen.
-Ah, ze sorte daukadan zuek agertzeaz eta Bimanjitik ihez egiteaz.
-Eta zer egiten dugu liburu honekin?
-Erre.
Orduan patiora atera ziren eta liburua erre zuten umeek inori gehiago ez gertatzeko.
Egilea: Markel Beitia
18.
ESKOLAKO MISTERIOA
Duela ehun urte, eskola honetan gauza arraroak
gertatatzen ziren. Orduan bi lagun, Ander eta Nerea,
zerbait susmatzen hasi ziren.
Egun guztietan norbait desagertzen zen eskolatik, orduan,
Ader eta Nerea hasi ziren ikertzen. Interneten ikusi zuten
zuzendari bat eskolatik bota zutela, baina bota zutenean,
esan zuen mendekua izango zuela. Hala ere, bi egun
geroago hil zen.
Azkenean bakarrik Ander eta Nerea geratzen. Saiatu ziren
ateratzen baina ezin zuten. Nerea komunera joan zen
baina ez zen etorri. Anderrek beldurra zeukan.
Komunetatik soinu bat entzun zen, gero argiak itzali ziren.
Orduan Ander polikiroldegira abiatu zen. Baina ateak
itxita zeuden. Zorionez patiokoak ez zeuden itxita eta
orduan patiora joan zen.
Ander ez zekien zer egin, beldurra zeukan. Hots bat
entzun zen, Nerearena zen. Esan zion Maiderrek festa bat
egin zuela eta Ander izan ezik denak gonbidatuta zeudela.
Egilea: Peio
20.
BANPIROEN SARE SOZIALA
Alexekohiukatzen du Viktorren etxera doala baina, beti bezala, inork ez dio
kasurik egiten ez aitak, ez amak ezta ahizpak ere. Orduan mugikorra hartu eta
bizikletan Viktorren etxera doa. Baina bat-batean bere ahizpa Sara etxetik atera
eta ohiukatzen dio bueltatzeko, bere mugikorra harrtu duelako, baina Alexek ez
dio entzuten eta aurrera jarraitzen du.
Alex Viktorren etxera iritsi eta mugikorra hartzen dute, eta hor konturatzen
dira Alexek Sararen mugikorra daukala. Segituan kuxkuxeatzen hasten dira sare
sozial batean sartuta. Hitz egiten hasten dira norbaitekin eta berak banpiro bat
dela esaten die, baina beraiek ez dute sinisten. Orduan banpiroak esaten die
beraiek dauden lekura joango dela eta hor agertzen da. Alex eta Viktor bi aldiz
pentsatu gabe korrika bizian hasten dira.
Hamar minutu korrika egin ondoren Sara dagoen kontzertura iristen dira, baina ez
dutenez aurkitzen kamerinoen ondora joaten dira begiratzera. Joan eta hor
ikusten dute Sara bi abeslariekin, baina ez dira abeslari, normalak banpiroak
baizik. Momentu horretan banpiroen buruzagia agrtu eta memoria ezabatzen die
Alex, Viktor eta Sarari banpiroetaz ez gogoratzeko.
Egilea: Arrate
22.
DORDOKAK IBAIAN
Istorio hau2020ko urtarrilaren 1an gertatu zen. Guali eta Estil izeneko bi dortoka itsaso
batean bizi ziren, baina ibai batetik gertu. Izugarrizko abentura bizi izan zuten, eta
honela hasten da …
Aurreko egunean Gobonak hasi ziren eta Guali eta Estil oso pozik zeuden. Eguna ondo
hasi zen baina oso txarto amaitu. Jateko ordua zenean bat-batean, olatu oso handiak hasi
ziren egiten. Inork ez zekien nola egon ahal ziren olatu hain handiak, Gualik eta Estilek
ez zekiten itsaso zabalean zeuden arren.
Guali eta Estil etxera joaten ari zirenean olatuek zurrunbilo txiki bat egin zuten uraren
azpian eta Guali eta Estil harrapatu zituen. Olatuak ibai batera eraman zituen bi
dordokak eta ibaian agertu ziren.
Bi aste pasatu ziren eta ez zekiten nola itzuli etxera. Orduan Estil korrika hasi zen Guali
oso astiro joaten zelako eta Estilek kaio bat aurkitu zuen. Kaioa harrapatuta zegoen
enbor batean eta Estilek lagundu zion ateratzen bere aletekin. Kaioa aske geratu zen eta
kaioak, eskerrak emateko, itsasora eraman zituen bi dordokak. Guali eta Estil haien
familiekin bueltatu ziren eta denak oso pozik geratu ziren.
Egilea: Iraia
24.
ZORION EXPRESAREN ALTXORRA
Egunbatean gutun bat heldu zen etxera. Ez genekien nork bidali zuen
baina gutun-azalaren barruan lau txartel zeuden, ohartxo batekin : “Ondo
pasa Parisen!! Trenaren txartelek altxor bat aurkitzeko lehengo pista
daukate. Jarraitu pista guztiak eta trenaren barruan aurkituko duzue”.
Irakurri genuenean, harrituta geratu ginen baina joatea erabaki genuen.
Maletak egin genituen eta geltokira abiatu ginen. Trena Parisera zihoan.
Neguko goiz bat zen. Nahiz eta hotza egin, egun eguzkitsua zen. Oporrak
ziren eta Gabonetan geuden. Tren geltokia Gabonetako argiz beteta
zegoen. Gure trenak Zorion Express zuen izena. Oso zaharra eta luzea zen.
Lokomotora handia zeukan eta ikatza behar zuen mugitzeko. Zorion
Express nire neguko eskularruak bezain gorria zen. Nire ahizparenak
Oihanerenak, berriz, larrosak ziren; amarenak, urdinak eta aitarenak,
berdeak.
Trenera igotzeko ordua zen. Igo ginen eta gure eserlekuetan beste gutun-
azal bat aurkitu genuen. Lehenengo pista gure eserlekuen zenbakiak ziren
beraz, bigarren gutun-azaleraren barruan, bigarren pista zegoen: “Zoazte
ikatza dagoen lekura”. Leku hori lokomotora zen. Hara joan ginen eta
hirugarren pista aurkitu genuen ikatz zakuaren gainean. Barruan gutun-azal
zikin-zikin bat zegoen. Bertan zegoen papertxoan hitz hauek zeuden
idatzita : “Trenaren txartelak batzen dituen pertsona aurkitu behar duzue”.
Pertsona hori bilatzen hasi ginen baina ez genuen aurkitu. Eserlekuetara
itzuli ginen, goibel. Bat-batean gizon bat hurbildu zitzaigun. Altua eta argala
zen, bibote handia zeukan. Aurpegi serioa zuen eta beldur pixka bat
ematen zuen. Ni ikustean, ordea, aurpegia alaitu zitzaion eta esan zidan:
25.
- Eskularru gorriakdauzkazu. Ainhoa zara ezta?
- Bai – erantzun nuen harriturik.
- Eta zu… ile horia, kizkurrak, eskularru larrosak… Oihane zara… - esan zion
Oihaneri - Eta zuek eskularru urdinak eta berdeak dituzue, beraz… euren
gurasoak zarete. Etorri nirekin, mesedez. Norbaitek afaltzera gonbidatu
nahi zaituzte.
Gizonarekin joan ginen treneko jatetxera. Oso polita eta dotorea zen eta
Gabonetako argiz estalita zegoen. Mahai handi baten eserita… hau poza!
Amama eta aitite zeuden! Besarkada handi bana eman genien eta oso
gustora afaldu genuen.
Mahaiaren gainean azken pista aurkitu genuen: “Kontuz postrearekin. Jaten
baduzue, altxorrarik gabe geratuko zarete”. Mezua irakurtzean guztiak
barre egiten hasi ginen. Sukaldariak tarta ekarri zuen, gaztelu polit baten
itxura zeukan, eta dorre bakoitzean… Disneyland Pariserako sarrera bat
zegoen. Oihane eta biok pozez zoratu ginen. Baina sarrera horiek ez ziren
altxorrik politena. Amama eta aitite ikustea gauzarik onena izan zen.
Egilea: Oihane
28.
ZUMI ETA ESKOLAKOMISTERIOA
Behin batean Selayr izeneko hiri batean, Zumi izeneko neskato bat bizi zen. Oso argala
eta altua zen, ile laburra marroi kolorekoa zeukan, begiak oso handiak zeuzkan more
kolorekoak, urdin koloreko soineko bat eta beti eramaten zuen poltsa bat katu
formarekin.
Egun batean Zumi, beti bezala, berandu jaiki zen ohetik eta korrika joan zen magia
eskolara, baina hara ailegatu zenean bakarrik ikusi zituen eskolako errautzak. Horien
ondoan eskolako ikasle eta ikaskide guztiak zeuden.
Gure neskatoa Miaren bila joan zen, hura bere lagun mina zen eta gainera oso
detektibee ona. Denak gertatutakoari buruz zeuden hitz egiten eta bat-batean magia
eskolako zuzendariak esan zuen:
-E-ez...ez da ezer gertatu mo-momentuz etxera bueltatu- ez zuen oso pozik esaten,
gainera arazo larri baten itxura zeukan margoztuta aurpegian.
-Ez da egia- esan zuen Miak.
-Zer?-galdetu zuen Zumik.
-Ez dela egia, ez dago dena ondo eskolan gertatutakoarekin. Eta Isabelek, zuzendariak,
ez daki ez zer gertatu den, ezta nola konpodu.- esan zuen Miak.
-Baina,hala ere, nire etxera etorri ahal zara, nire amak bere patata tortilla famatua
prestatu du.
-Beti pentsatsen janariarekin zerikusia daukan gauzekin!- esan zuen Zumik.
-Goazen!- oihu egin zuen haren lagunak.
Miaren etxera ailegatu zirenean tortilla patata jan zuten..Gero hain bat gauza egin
zituzten: telebista ikusi, marraztu berde koloreko purpurinarekin, ipuinak idatzi,hitz
egin,gehiago jan,hitz egin...
-Zerrenda bat egin behar dugu- esan zuen serio-serio Miak.
-Nola?-Galdetu zuen Zumik.
-Eskolako eztandaren errudunak izan ahal direnen zerrenda bat egin behar dugu.
-Garbiketako emakumeari ez zaizkio umeak gustatzen, eta ez dago osos pozik bere
lanarekin- esan zuen Zumik.
-Ilun zientzietako irakaslea- esan zuen Zumik.
-Edo ere bai …
Horrela egon ziren denbora asko, baina azkenean puzzle bat bezala sortu zuten eta
konturatu ziren zuzendari ordea zela erruduna. Debekatutako magia praktikatzen zuen.
Isablen kontra zegoen...
Miaren amak eskolara deitu zuen eta denbora asko eta gero Isabelek irabazi zuen.
Magia udaletzea errudun jarri zuten Karl, zuzendari ordea, eta eskola berriz eraiki zuten.
Egilea: Nayra
30.
Hondamendia Eskolan
Egun batean,Bilbon 2020an otsailaren 3an 16:30 ziren. Umeak eta
andereñoak egunero bezala joan ziren eskolara. Eskola oso zaharra
eta handia zen,mila ume zeuden eta denak ziren 2.urtekoak. Oso
azkarrak ziren.Andereño guztiak: itsusiak,zaharrak eta lodia
ziren,egunero umeentzat janaria ekartzen zuten.
Bat-batean eskola dardaka hasi zen,umeak kanpora joan behar
ziren. Gero eskola erori zen eta umeak eta andereñoak joan ziren
beren etxera. Itxaron behar zuten eskola berritzeko. Gero etorri ziren
pertsona asko eskola berriz egiteko. Eskola egiten zuten bitartean
eskolako umeak etxean geratu ziren.
Eskola berriz egiteko diru asko behar zen, baina haiek ez zeukaten
hainbeste dirurik eskola berriz egiteko. Baina eskolako pertsonek
nahi zuten eskola egitea baina dirurik ez zegoenez,azkenean eskola
ezin zen konpondu eta eskola zegoen lekuan etxe bat egin zuten.
Eskolako umeak joan ziren beste eskola batera.
Egilea: Ming Zhe
36.
ALTXORRAREN UHARTEA
Bazen behinCaribeko itsaso zabaletan 1620eko hamarkadan, Bizarbeltz
izeneko pirata famatua eta bere tripulazioa.
Bera, pirata oso indartsu bat zen. Bizarra beltz-beltza zeukan eta
borrokara joaten zenean, sua ematen zion besteei beldurra emateko; oso
krudela zen.
Egun batean, bera eta tripulazioa borroka bila ari zirela, bat-batean
itsasoan botila misteriotsu bat aurkitu zuten. Lehengo begiradan
konturatu ziren mapa bat zegoelaz.
Pixka bat ikertu ondoren eta informazioa barneratzean, markatuta zegoen
irlarantz jo zuten. Lau egun zeramatenean, tripulazio osoa goseak
amoratzen zegoen eta Bizarbeltzek marinel batzuk bota behar izan zituen
janaria eta ura aurrezteko.
Derrepente mastan zegoenak lurra ikusi zuen eta orduan azkar-azkar
deneei esan eta asko poztu ziren.
Hurrengo egunean kostaldean zegoen itsasontzi ingeles bat ikusi zuten.
Eguerdiraino itxaron, kanoiak kargatu, bizarrari su eman, poltsikoak
armaz bete eta kostalderantz joan ziren.
Armada Britaniarrrak berbera egin eta eskutuan zegoen itsasontzi bat
agertu zen. Borroka luze baten ondoren, Bizarbeltzen itsasontzia
ondoratzeko zorian zegoela, bi itsasontzi pirata agertu ziren eta beraiek
lagundu eta gero, altxorra aurkitu eta hor zer zegoen jakiteko irrikaz
bueltatu ziren etxera.
Egilea: Oier Cabello