SlideShare a Scribd company logo
ELKARRERAGINEZKO
    NOBELA




       EGILEAK: June Viñegra,
       Isabel Córdoba,
       Leire Ruiz,
       Maialen Carro eta
       Sergio Perez.
       IRAKASGAIA: Euskara
       IRAKASLEA: Elisabeth Sagasta
KATUEN DESAGERPENA



Urriaren azken astean zaude eta Halloween gauerako, gozokiak, apaingarriak
eta jantziak prestatzen zaude. Halloween gaua Igandean da eta oraindik zazpi
egun dituzu dena prestatzeko.


      Astelehenean klasean sartzen zarenean, Itsaso zure lagun mina
negarrez dago bere katua etxera ez delako itzuli atzo arratsaldean kalera joan
ostean. Negarrez egiteari usteko nahian jakinarazten diozu, arratsaldean eskola
bukatu ondoren lagunduko diozula bere katua bilatzen.


      Arratsaldean zure laguna Itsasorekin joaten zara Okina herritik katua
bilatzen. Arratsaldeko zazpiak dira eta bat-batean ezkerrean dagoen etxe
batetik emakume haurdun bat ateratzen da kalera. Oso kezkatuta dirudi,
oihukatzen dago jakinaraziz bere katua ez dela etxera itzuli eta ez duela inon
ikusten.


      Oso arraro iruditzen zaizu bi katu egun berberean desagertzea eta
hurrengo egunean jakitean hogeita bost katu gehiago desagertzen direla, zure
ikertzaile taldearekin hitz egitea erabakitzen duzu.


      Asteazken arratsaldean bilera bat egiten duzu zure etxean katuen
misterioari buruz hitz egiteko. Sergio, Leire, June, Isabel eta zu taldea osatzen
duzue. Arazoa azaldu ondoren bi aukera proposatzen dizkiezu zure taldeari.




                                  ZURE TALDEAREKIN BITAN BANATZEA HAUTATZEN
                                  BADUZUE ZOAZ 7. ORRIALDEARA.


                                  BILDUTA    JARRAITZEA   HAUTATZEN     BADUZUE
                                  JARRAITU ORRIALDE HONETAN.

______________________________________________________________1
Taldearekin zure etxeko egongelan zaude, nahiko nekaturik. Bi ordu
daramazue katuen gaiari buruz hitz egiten eta zerbait jateko ordua iritsi dela
pentsatzen duzu. Sukaldera zoaz, telefonoa hartu eta bi pizza eskatzen
dituzu, bata urdaiazpikoa gaztarekin eta bestea barbakoa.

     Egongelara bueltatzen zara telebista jartzen duzu ea berrietan zerbait
argitzen duten katuen kontuari buruz. Etxe bat sutan erre da, auto istripu
batean hiru pertsona hil dira eta bi pertsona zauri larriak dituzte, Obamak
Gasteiz bisitatu eta hiri ederra dela erran du, baina ezertxo ere ez katuei
buruz. Oso bitxia dela uste duzu.

RIN, RIN, RIN...

     -Pizza heldu da!- oihukatzen duzu. Atea irekitzen duzu, bertan mutil
eder bat dago txano gorria daramana. Hogei euro eskatzen dizkizu. Pizzak
oso garestiak dira, baina mutila hain polita da... Logelan sartu, zure txerriaren
kutxa ireki eta dirua ateratzen duzu. Atera iristean mutila ez dago baina
pizzak bai. Bi pizzak hartu eta sukaldera eramaten dituzu. Mutila nora joan
ote den pentsatzen duzu; berdin dio gehitzen duzu zeure buruari, pizzak oso
garestiak ziren.

     Taldekideak deitzen dituzu eta pizza jan ondoren filme bat ikusten
duzue. Bihar jarraituko duzue misterioari buruz hitz egiten.

     Filma beldurrezkoa da ”Let me in” deitzen da . Neska banpiro eta mutil
arrunt bati buruz doa.

     Leire erdi lokartua dago, baina Junek salto batez sofatik jaitsi eta Leire
esnatzen du . Komunera korrika batean doa botaka egitera, barbakoako
pizzak gaitz egin dio.

     June dagoeneko hobeto sentitzen da eta berriro sofan esertzen da.
Filma amaitu da eta poliki-poliki zure begiak ixten joaten dira.

                                 JARRAITU ORRIALDE HONETAN.

______________________________________________________________ 2
Hurrengo egunean berriro biltzen zarete eta ongi pentsatu ondoren
erabaki bat hartzen duzu taldearekin. Misterioarekin ezin duzuela jarraitu
pentsatzen duzue eta bertan bera usten duzue. Gainera, zuk katuak gorroto
dituzu alergia eragiten dizutelako.

     Txamarra hartzen duzue, hotz handia egiten duelako kalean.

     Autobusa hartu eta poliziaren bulegora abiatzen zarete. Autobus
geltokitik jaisten zarete, kalea gorantz zeharkatu eta gozotegi batean zenbait
pasteltxo erosten dituzue. Dendatik atera eta poliziaren bulegoan sartzen
zarete peto-peto.




     Bertan, bi polizia mutil daude. Zuk galdetu: -lagundu ahal gaituzue?-
Poliziak erantzun: -bai, zein arazo duzue?-

     Zuek katuen misterioa azaltzen diezue eta dena poliziaren eskuetan
uzten duzue. Haiengan konfiantza duzue eta. Ziur zaudete haiek misterioa
argituko dutela eta motel eta lasai bueltatzen zarete etxera.




                                      AMAIERA

                                                                            3
Lotan geratzen zara. Iratzargailua entzun, bip, bip, bip eta jaikitzen zara.
Gose zaude eta logelatik ateratzen zara pizza hondakinen bila . Ez duzu ezer
aurkitzen eta ikusitako filma ez dago utzitako lekuan. Telefonoa hartu eta
Isabeli deitzen diozu .

        -Bai ?-erantzuten dizu-. -Nor da?-.

        Zuk erantzun -Kaixo Isabel! Gaur jarraituko dugu misterioarekin?

        Zertaz ari zara hitz egiten?- erantzuten dizu.

        Zuk agur iragarri eta telefono eskegitzen duzu. Orduan dena ulertzen
duzu:


Dena amets bat izan da!




                                     AMAIERA




                                                                                  4
Lotan zaude oso ongi sentitzen zara, baina bat-batean min handia
sentitzen duzu. Ezin zara mugitu, airea falta zaizu eta ezin duzu hitz egin ezta
ohiukatu.




     Motel-motel zure gorputza uzten duzu airean zabiltza eta zure gorpua
Sergio, June eta Leireren ondoan dago. Aurpegia zuri-zuri duzue eta begiak
itxirik. Airean zure lagunak ikusten dituzu, negarrez daude. Ordurantxe zu ere
negar egiten duzu dena ulertzean, ez du konponbiderik: Ez zara inoiz ere
berriro esnatuko, hil egin zara pizza posoituta baitzegoen!!!




                                  AMAIERA




                                                                             5
Hurrengo egunean, Isabelek jakinarazten dizue , bere gurasoak etxez
aldatu     direla eta     jakinn   nahi du etxe berria ikusi nahi baduzue. Zuek
baieztatzen duzue eta etxea ikusi ondoren, han bertan jarraitzen duzue
misterioa argitzen.

         Gauean, Isabelen amak etxe berrian lo egiten utziko dizue. Hurrengo
egunean, igandean herritik, buelta bat ematera zoazte. Taberna batean sartzen
zarete, edari batzuk eskatzen dituzue eta Isabel zeribitzariarekin hizketan
hasten da. Zerbitzariak Robin du izena eta Isabelen amaren lagun bat da.
Honek      bere   alaba    aurkezten   dizue.   Bere   alabak   Kate   du   izena.



         Kate zuekin joateko baimena eskatzen dizue eta zuek onartzen duzue.
Tabernatik ateratzerakoan, muino batean etxe zahar bat nabarmentzen duzue
eta horrantz abiatzen zarete.

         Etxeko ate nagusiaren aurrean zaudete. Atea irekitzean, soinu
desatsegina entzuten duzue, eta lurreko zurarekin kontra egiten duen zarata.
Barruan zaudete, bat-batean egongelan dagoen ate batetik soinu bitxi zamar
batzuk entzuten dituzue. Ate horretara hurbiltzean, poliki-poliki, Sergiok atea
irekitzen du, zu, June, Leire eta Isabel Sergioren atzean zaudeten bitartean.
Harrituta geratzen zarete katu desagertu guztiak bertan aurkitzean.

         Horrela, zuen ikertzaile lana amaitzen duzue baina oraindik, ez
argitutako galdera batzuk buruan dituzu: nola heldu dira katuak gela horretara
eta nork eraman ditu?...




                  AMAIERA




                                                                                 6
Denbora asko daramatzazue taldea nola zatitu pensatzen. Leire eta
Sergio eztabaidan daude taldea zatitzeko modu egokia bilatzen eta zu, June
eta Isabel isilik zaudete mahaiaren izkin batean eserita.


      Ordu erdi eta gero, Junek (nekatzen hasia) erraten du aski dela. Taldea
bitan banatzeko, bakoitzaren izena paper batean idatziko duzue eta poltsa
batean sartu ondoren ateratzen diren lehenengo bi izenak talde bat izango da
eta hurrengo izenak beste talde bat izango da. Ondo iruditzen al zaizue
galdetzen du. Hau adierazi eta gero, denok burutapen ona dela adierazten
duzue eta horrela egiten duzue.


      Zozketa egin ostean, lehenengo taldea Leirek eta Junek osatzen dute
eta erabakitzen duzue haiek hilerrira ikertzera joatea. Bigarren taldea Isabelek
eta Sergiok osatzen dute eta haiek basora joango dira zerbait aurkitzeko
nahian.


      Zure izena poltsan geratzen da eta erabaki behar duzu norekin joan:
Junerekin eta Leirerekin edo Isabel eta Sergiorekin.




                                  JUNEREKIN ETA LEIREREKIN HILERRIRA JOAN NAHI
                                  BADUZU GERATU ORRIALDE HONETAN.


                                  ISABELEKIN ETA SERGIOREKIN BASORA JOAN NAHI
                                  BADUZU ZOAZ 13. ORRIALDERA edo 14. ORRIALDERA.

______________________________________________________________7
June eta Leirerekin etxetik ateratzen zara. Laster gaua izango da eta
beldur pixka bat duzu pentsatzerakoan, hilerrian egongo zarela hotz izugarri
batekin gau osoan zehar.


      Hilerria zure etxetik hurbil dago, Okina herri txikia da. Bost minututan
hilerriaren atean zaudete. Atea itxita dagoenez hura igotzen duzue eta bat-
batean hilerri barruan zaudete.


      Momentu horretan katu bat korrika batean pasatzen da eta beraren
atzetik joatea erabaki baino lehen dagoeneko hilobien artean desagertu da.
Orduan, esertzen zara beste katu bat ikusi arte.


      Beste bi minutu pasa eta gero, urrutitik katu bat dator eta hau etorri baino
lehen zer egin pentsatu behar duzu.




                                  KATUA   JARRAITU       NAHI    BADUZU    ZOAZ   11.
                                  ORRIALDERA.


                                  HILERRIAN     GERATU    NAHI    BAZARA    JARRAITU
                                  ORRIALDE HONETAN.



_____________________________________________________________ 8
Katua oso azkarra da eta hura jarraitzea zaila egiten zaizue. Basoa
zeharkatzen zaudete eta azkenean katua kobazulo batean sartzen da.
Kobazuloan sartzen zarete eta…


                                 NAHI BADUZU NOBELA GAIZKI AMAITZEA ZOAZ 11.
                                 ORRIALDERA.


                                 NOBELA ONDO AMAITZEA NAHI BADUZU JARRAITU
                                 HURRENGO ORRIALDEAN.


                                 NAHI   BADUZU   NOBELA   EZ   ONDO    EZ   TXARTO
                                 AMAITZEA JOAN ZAITEZ 12.ORRIALDERA.


_____________________________________________________________9
… hortxe katu guztiak daude. Primerako berria da eta herritarrak
abisatzen dituzunean, korrika batean joaten dira bere katuak berreskuratzea.
Jende mordoa dago eta haien artean Itsasoren katua ikusten duzu. Katua
dagoen lekuraino hurbiltzen zara, katua hartzen duzu eta korrika batean joaten
zara Itsasoren etxera.




       Itsasoren etxearen ate aurrean zaude eta atea jo ondoren Itsasok
irekitzen dizu. Orduan katua erakusten diozu eta Itsasok bere katua egoera
onean dagoela ikusterakoan besarkada handi bat ematen dizu.




      Azkenean, denok pozik geratzen dira eta alkateak zuri eta zuri ikertzaile
taldeari domina bat ematen dizue.




                                    AMAIERA




                                                                   10
… dena ilun dago. Ezin duzue ezer ikusi eta poltsikoan pospolo kutxa bat
duzula goratzen duzu. Egur zati bat hartzen duzue eta pospolo batekin egurra
pizten duzu.




       Kobazuloa goitik behera arakatzen duzue baina katuen arrastorik ez
duzue aurkitzen. Bat-batean eztanda bat entzuten duzu. Zapala apurtzen hasia
da eta zoritzarrez ez dizu denborarik ematen kobazulotik ateratzeko. Harri
erraldoi bat buruan ematen dizu eta hiltzen zara.




                                   AMAIERA




                                                                         11
Kobazulo ilun batean zaude. Zure poltsikotik pizkailu bat ateratzen duzu eta
pizten duzu. Hormak heze daude eta makurtuta ibiltzen zara. Hotza egiten du
bertan. June zure atzetik doa. Kobazuloan ez dago katuaren arrastorik. Bat-
batean harri bat kolpe-atzen zaitu. Zu lurrera erortzen zara konortea galduz.


 -Ongi zaude?- galdetzen dizu Junek.


Ez duzu ezer gogoratzen, ez dakizu non zauden eta hizketan ari zaizun neska
 ez duzu ezagutzen.


 -Nor zara?-galdetzen diozu-.


 Junek gertatu zaizuna azaltzen dizu baina ala ere ez duzu ezer gogoratzen.
 Junek zutitzen laguntzen zaitu eta zu gogoz saiatu harren ezin duzu apurtu
 duzulako. Junek bere mugikorra hartu eta anbulantzia bat eskatzen du.


 Hamabost minutu itxoiten duzue kobazuloan, ez dago katuaren aztarnarik.
 Orduan anbulantziaren nino-ninoa entzuten duzue. Minutu batzuk geroago
 ospitale batera eramaten zaituztete. Ospitalean lotailu bat jartzen dizute
 hankan, baina oroipena noiz bueltatuko zaizun ez dakite.


 Zure gurasoek etxera eramaten zaituzte. Oroimena bueltatu arte etxean
 egongo zara.


 Ez duzu ongi gogoratzen zergatik zeunden kobazuloan, baina zure lagunek
 azaldu dizuten misterioa bost axola zaizu.


 AMAIERA




      12
Isabel eta Sergiorekin joaten zara basora. Basoan ez duzue ezer ikusten
ikertzen duzunean, urtxintxa batek pizkailuak kentzen dizkizu zu konturatu
gabe. Eguna iluntzen da. Basoaren erdian zaudete, zuk kanpadenda ateratzen
duzu. Beldur zarete basoko animali basatiengatik, zu ateratzen zara egur bila
sua egiteko hotz ikaragarria egiten baitu. Egurra biltzerakoan kanpadendara
eramaten duzu. Sergio eta Isabel hotzarengatik hiltzeko zorian daude.Korrika
batean bizkar-zorrora hurbiltzen zara eta pizkailuak bilatzen hasten zara. Ez
duzue konponbiderik, Sergiok eta Isabelek ez dutelako pizkailurik.




      Hamar minutu pasa eta gero Sergio eta Isabel hotzez hiltzen dira eta zu
irteerako bidea aurkitzeko nahian abiatzen zara.




      Bide luze bat ikusten duzu eta ia ez zaizkizu indarrik geratzen baina
azken ahaleginarekin basotik irtetea lortzen duzu. Zure etxe zoragarria ikustean
pozez alaitzen zara.




      Hurrengo egunean besteoi gertatutakoa azaltzera zoaz, haiek broma bat
dela pentsatzen dute baina eguerdiko eleberrietan Sergio eta Isabel basoan
hilda aurkitu dituztela agertzerakoan sinisten zaituzte.




AMAIERA




13
Basoan    sartzear zaudete Sergio eta Isabelekin        hitz egiten zauden
bitartean, Isabelek aitortzen dizue lau ordu geratzen direla gaua iritsi arte eta
lau ordu horiek pasa eta gero bueltatu beharko zaretela. Zuk eta Sergiok
arrazoia ematen diozue.


      Basoan sartu baino lehen paktu bat egiten duzue: beti hirurok batuta
egotea momentu zail eta errezetan.


      basoan sartzen zarete eta ikertzen hasten zarete.


      Basoan ordu bat igarotzen duzue. Nazkatzen hasiak zarete eta Sergiori
eta Isabeli gomendatzen diezu beste leku batera joatea.


      Beraiek baieztatzen dute eta orduan hirurok baso sakonera joaten
zarete. Ibai bat zeharkatu eta menditxo bat igo eta gero kobazulo batera iristen
zarete. Sergiok eta Isabelek agintzen dizute bertan geratzeko.


      BERTAN GERATZEA HAUTATZEN BADUZU JOAN ZAITEZ 16. ORRIALDERA.


      BERTAN GERATZEN BAZARA BAINA INGURUA AZTERTZEN ZOAZ 17. ORRIALDERA.


      KOBAZULOAN SARTZEN BAZARA ZOAZ 18 edo 21. ORRIALDERA. 17


      KOBAZULOA GOITIK BEHERA AZTERTU NAHI BADUZU ZOAZ 18. ORRIALDERA.


      HORTIKAN ALDE EGITEA HAUTATZEN BADUZU ZOAZ 19. ORRIALDERA.


      JUNE ETA LEIRE ITXOITEN GERATZEA HAUTATZEN BADUZU JARRAITU HURRENGO
      ORRIALDEAN.


      ________________________________________________________________________   14
Itxoiten geratzen zarete hirurok. Nazkatuta zaudete eta ordu erdi pasa
ondoren kobazulora Leire eta June iristen dira.


      Denok batera sartzen zarete kobazuloan, kobazuloan katu bat ikusten
duzue.


      Katu horren atzetik zabiltzate, kaiola asko ikusten dituzue. Katuak
kaioletan sartuak daude. Kaiola guztiak irekitzen dituzue eta handik ihes egiten
duzue. Irteterakoan baino lehen, kobazuloaren sarbidean neskatila bat dago.
Hark katu bat darama kaiola batean. Konturatzen zarete neskatila hori Maialen
dela eta duela urte batzuk zuen ikertzaile taldeko kide bat izan zela. Harrituta
geratzen zarete Maialen berriro ikusterakoan.


      Maialen zu ikusterakoan ihes egiten saiatzen da baina June, zu eta
Isabel beraren atzetik joaten zarete. Maialen harrapatu ondoren Sergiok
mugikorra hartu eta polizia deitzen du. Azkenean poliziak Maialen kartzelan
sartzen du, herritarrek haien katuak berreskuratzen dituzte eta eskerrak ematen
dizkizuete misterioa argitzeagatik.




AMAIERA




15
Kobazulo aurrean geratzen zara sartu gabe. Zu, Sergio eta Isabel
ikertzen zaudete aztarnak aurkitu ezin.
     Sergio txiza egitera doa zuhaitzen artean, txiza egiten duen bitartean,
Isabelek zu bultzatzen zaitu hor dagoen zulo batera. Sergio txiza egitetik
etortzerakoan Isabeli galdetzen dio non zauden eta honek erantzuten dio ez
dakiela.


      Sergio zu bilatzen hasten da, zulotik erortzerakoan orkatila apurtu duzu
eta minagatik ezin duzu hitz egin. Isabel ez da lerdoa eta zuloa estaltzeko
zenbait landare jarri ditu horregatik Sergiok ez zaitu aurkitzen.


      Bat-batean, hartz baten soinu bat entzuten duzu. Isil-isilik geratzen zara
soinu bat ere ez eragin gabe.


      Bitartean lurzoruaren goian egia da hartz bat dagoela. Hartza kobazulotik
atera da. Zoritxarrez Isabel hiltzen du eta Sergio amildegi batetik botatzen du.
Zu zuloan izututa geratzen zara ahotsak entzun arte eta June eta Leire etortzen
direnean haiek deitzen dituzu eta zulotik ateratzean dena kontatzen diezu eta
handik joaten zarete.
Gero herrira heltzean Sergioren gurasoei gertatutakoa jakinarazten diezu eta
kezkatuta kasua uzten duzue hirurok.




AMAIERA




                                                                        16
Kobazuloan sartzen zarete eta atzetik zerbaitek burua astintzen dizu. Konortea
galtzen duzu eta esnatzerakoan eskuak eta oinak lotuak dituzu. Sergio zure
alboan dago. Isabelek eskuak eta oinak lotu gabe ditu eta berari laguntza
eskatzerakoan hark, zu eta Sergio pirañaz jositako igerileku batean sartzen
zaituzte.




Orduan dena ulertzen duzu. Isabel gaiztoa da eta berak kobazulora gidatu
zaituzte han zuekin akabatu ahal izateko.




AMAIERA




17
Sergio, Isabel eta zu kobazulora joaten zarete goitik behera ikertzeko.
Kobazuloa ikertzean irtenbide bat aurkitzen duzue. Pasabide luze bat da eta
hamabost minutu geroago beste ate batekin topo egiten duzue. Atea
irekitzerakoan   hilerrian   zaudete,   harrituta   geratzen   zarete   hilerria
kobazuloarekin lotuta egotea.




Hilerrian Maialen ikusten duzue. Maialen ikertzaile taldean zu egon aurretik
egon zen. Maialenek ez zaitu ikusten, orduan bitan sakabanatzen zarete bera
harrapatzeko. Sergio ,Isabel eta zu leku batetik joaten zarete, June eta Leire
beste aldetik joaten dira eta Maialen inguratu egiten duzue. Poliziarengana
eramaten duzue eta misterio alde batera utziz Halloween gaua ospatzera joaten
zarete.




AMAIERA




18
Kobazulora heltzerakoan beldurra sentitzen duzue eta handik joatea onena dela
hautatzen duzue. Zure etxera joaten zarete bideojokoetara jolasteko. Hurrengo
egunean alkatearekin hitz egitera joaten zarete, hark iradokitzen dizue misterioa
bere eskuetan uzteko eta ez kezkatzeko.




AMAIERA




19
Kobazuloan sartzen zarete. Kobazulo barruan erraldoi batekin topo egiten
duzue, hasieran beldur zarete baina erraldoiak ongi etorriak ematen dizuenean
konfiantza izaten duzue berarengan. Ur edalontzi bat eskaintzen dizue eta zuek
irribarre batekin edaten duzue ura. Geroago, sagar batzuk eskaintzen dizue
jateko baina zuek ezeztatzen duzue. Orduan hura triste jartzen da eta beraren
sentimenduak ez zauritzeko sagarrak jaten dituzue.




Denbora pasa ahala logura zara eta bat-batean lotan geratzen zara.
Esnatzerakoan lapiko handi batean sartuta zaudete. Lapiko horretan saltsa
arraro bat dago laranja kolorekoa. Bero handia sentitzen duzue zuen azpitik.


Erraldoiak sua piztu du!!

Azkenean erraldoiak afari gose bat izaten du zuek jaterakoan.




AMAIERA




                                                                               20

More Related Content

What's hot

Klarisa eta k taldea. arimen parkea
Klarisa eta k taldea. arimen parkeaKlarisa eta k taldea. arimen parkea
Klarisa eta k taldea. arimen parkea
beitza
 
Institutuko mikro-ipuinak 2010
Institutuko  mikro-ipuinak  2010Institutuko  mikro-ipuinak  2010
Institutuko mikro-ipuinak 2010Ibarrekolandakohnb
 
Kontu kontari
Kontu kontariKontu kontari
Kontu kontari
ausarralde
 
Euskera 4 ibaizabal 6.gaia
Euskera 4 ibaizabal  6.gaiaEuskera 4 ibaizabal  6.gaia
Euskera 4 ibaizabal 6.gaiaidoialariz
 
211_azkue 2009.doc
211_azkue 2009.doc211_azkue 2009.doc
211_azkue 2009.docbinovo
 
Garazi ipuina lehiaketa
Garazi ipuina lehiaketaGarazi ipuina lehiaketa
Garazi ipuina lehiaketajuneerauzkin
 

What's hot (9)

IPUIN LEIAQUETA
IPUIN LEIAQUETAIPUIN LEIAQUETA
IPUIN LEIAQUETA
 
Klarisa eta k taldea. arimen parkea
Klarisa eta k taldea. arimen parkeaKlarisa eta k taldea. arimen parkea
Klarisa eta k taldea. arimen parkea
 
Institutuko mikro-ipuinak 2010
Institutuko  mikro-ipuinak  2010Institutuko  mikro-ipuinak  2010
Institutuko mikro-ipuinak 2010
 
Kontu kontari
Kontu kontariKontu kontari
Kontu kontari
 
Garoa ipuin lehiaketa
Garoa ipuin lehiaketaGaroa ipuin lehiaketa
Garoa ipuin lehiaketa
 
Euskera 4 ibaizabal 6.gaia
Euskera 4 ibaizabal  6.gaiaEuskera 4 ibaizabal  6.gaia
Euskera 4 ibaizabal 6.gaia
 
211_azkue 2009.doc
211_azkue 2009.doc211_azkue 2009.doc
211_azkue 2009.doc
 
Visita de Seve Calleja
Visita de Seve CallejaVisita de Seve Calleja
Visita de Seve Calleja
 
Garazi ipuina lehiaketa
Garazi ipuina lehiaketaGarazi ipuina lehiaketa
Garazi ipuina lehiaketa
 

Similar to June2 (1) (2) (1)

kaltzontzilo-abenturazalea
 kaltzontzilo-abenturazalea kaltzontzilo-abenturazalea
kaltzontzilo-abenturazaleaaortizdeguinea
 
47556977 kaltzontzilo-abenturazalea
47556977 kaltzontzilo-abenturazalea47556977 kaltzontzilo-abenturazalea
47556977 kaltzontzilo-abenturazaleaaortizdeguinea
 
Eta aitona non dago
Eta aitona non dagoEta aitona non dago
Eta aitona non dagoidoialariz
 
Ezezko esaldiak ariketak
Ezezko esaldiak ariketakEzezko esaldiak ariketak
Ezezko esaldiak ariketak
idoialariz
 
Tipulak itzulipurdika
Tipulak itzulipurdikaTipulak itzulipurdika
Tipulak itzulipurdika
mailegetx
 

Similar to June2 (1) (2) (1) (10)

kaltzontzilo-abenturazalea
 kaltzontzilo-abenturazalea kaltzontzilo-abenturazalea
kaltzontzilo-abenturazalea
 
47556977 kaltzontzilo-abenturazalea
47556977 kaltzontzilo-abenturazalea47556977 kaltzontzilo-abenturazalea
47556977 kaltzontzilo-abenturazalea
 
Abendua 2013
Abendua 2013Abendua 2013
Abendua 2013
 
ON OFF
ON OFFON OFF
ON OFF
 
Begirada Berriak
Begirada BerriakBegirada Berriak
Begirada Berriak
 
Eta aitona non dago
Eta aitona non dagoEta aitona non dago
Eta aitona non dago
 
On off 2
On off 2On off 2
On off 2
 
Euskeralexiko2
Euskeralexiko2Euskeralexiko2
Euskeralexiko2
 
Ezezko esaldiak ariketak
Ezezko esaldiak ariketakEzezko esaldiak ariketak
Ezezko esaldiak ariketak
 
Tipulak itzulipurdika
Tipulak itzulipurdikaTipulak itzulipurdika
Tipulak itzulipurdika
 

June2 (1) (2) (1)

  • 1. ELKARRERAGINEZKO NOBELA EGILEAK: June Viñegra, Isabel Córdoba, Leire Ruiz, Maialen Carro eta Sergio Perez. IRAKASGAIA: Euskara IRAKASLEA: Elisabeth Sagasta
  • 2. KATUEN DESAGERPENA Urriaren azken astean zaude eta Halloween gauerako, gozokiak, apaingarriak eta jantziak prestatzen zaude. Halloween gaua Igandean da eta oraindik zazpi egun dituzu dena prestatzeko. Astelehenean klasean sartzen zarenean, Itsaso zure lagun mina negarrez dago bere katua etxera ez delako itzuli atzo arratsaldean kalera joan ostean. Negarrez egiteari usteko nahian jakinarazten diozu, arratsaldean eskola bukatu ondoren lagunduko diozula bere katua bilatzen. Arratsaldean zure laguna Itsasorekin joaten zara Okina herritik katua bilatzen. Arratsaldeko zazpiak dira eta bat-batean ezkerrean dagoen etxe batetik emakume haurdun bat ateratzen da kalera. Oso kezkatuta dirudi, oihukatzen dago jakinaraziz bere katua ez dela etxera itzuli eta ez duela inon ikusten. Oso arraro iruditzen zaizu bi katu egun berberean desagertzea eta hurrengo egunean jakitean hogeita bost katu gehiago desagertzen direla, zure ikertzaile taldearekin hitz egitea erabakitzen duzu. Asteazken arratsaldean bilera bat egiten duzu zure etxean katuen misterioari buruz hitz egiteko. Sergio, Leire, June, Isabel eta zu taldea osatzen duzue. Arazoa azaldu ondoren bi aukera proposatzen dizkiezu zure taldeari. ZURE TALDEAREKIN BITAN BANATZEA HAUTATZEN BADUZUE ZOAZ 7. ORRIALDEARA. BILDUTA JARRAITZEA HAUTATZEN BADUZUE JARRAITU ORRIALDE HONETAN. ______________________________________________________________1
  • 3. Taldearekin zure etxeko egongelan zaude, nahiko nekaturik. Bi ordu daramazue katuen gaiari buruz hitz egiten eta zerbait jateko ordua iritsi dela pentsatzen duzu. Sukaldera zoaz, telefonoa hartu eta bi pizza eskatzen dituzu, bata urdaiazpikoa gaztarekin eta bestea barbakoa. Egongelara bueltatzen zara telebista jartzen duzu ea berrietan zerbait argitzen duten katuen kontuari buruz. Etxe bat sutan erre da, auto istripu batean hiru pertsona hil dira eta bi pertsona zauri larriak dituzte, Obamak Gasteiz bisitatu eta hiri ederra dela erran du, baina ezertxo ere ez katuei buruz. Oso bitxia dela uste duzu. RIN, RIN, RIN... -Pizza heldu da!- oihukatzen duzu. Atea irekitzen duzu, bertan mutil eder bat dago txano gorria daramana. Hogei euro eskatzen dizkizu. Pizzak oso garestiak dira, baina mutila hain polita da... Logelan sartu, zure txerriaren kutxa ireki eta dirua ateratzen duzu. Atera iristean mutila ez dago baina pizzak bai. Bi pizzak hartu eta sukaldera eramaten dituzu. Mutila nora joan ote den pentsatzen duzu; berdin dio gehitzen duzu zeure buruari, pizzak oso garestiak ziren. Taldekideak deitzen dituzu eta pizza jan ondoren filme bat ikusten duzue. Bihar jarraituko duzue misterioari buruz hitz egiten. Filma beldurrezkoa da ”Let me in” deitzen da . Neska banpiro eta mutil arrunt bati buruz doa. Leire erdi lokartua dago, baina Junek salto batez sofatik jaitsi eta Leire esnatzen du . Komunera korrika batean doa botaka egitera, barbakoako pizzak gaitz egin dio. June dagoeneko hobeto sentitzen da eta berriro sofan esertzen da. Filma amaitu da eta poliki-poliki zure begiak ixten joaten dira. JARRAITU ORRIALDE HONETAN. ______________________________________________________________ 2
  • 4. Hurrengo egunean berriro biltzen zarete eta ongi pentsatu ondoren erabaki bat hartzen duzu taldearekin. Misterioarekin ezin duzuela jarraitu pentsatzen duzue eta bertan bera usten duzue. Gainera, zuk katuak gorroto dituzu alergia eragiten dizutelako. Txamarra hartzen duzue, hotz handia egiten duelako kalean. Autobusa hartu eta poliziaren bulegora abiatzen zarete. Autobus geltokitik jaisten zarete, kalea gorantz zeharkatu eta gozotegi batean zenbait pasteltxo erosten dituzue. Dendatik atera eta poliziaren bulegoan sartzen zarete peto-peto. Bertan, bi polizia mutil daude. Zuk galdetu: -lagundu ahal gaituzue?- Poliziak erantzun: -bai, zein arazo duzue?- Zuek katuen misterioa azaltzen diezue eta dena poliziaren eskuetan uzten duzue. Haiengan konfiantza duzue eta. Ziur zaudete haiek misterioa argituko dutela eta motel eta lasai bueltatzen zarete etxera. AMAIERA 3
  • 5. Lotan geratzen zara. Iratzargailua entzun, bip, bip, bip eta jaikitzen zara. Gose zaude eta logelatik ateratzen zara pizza hondakinen bila . Ez duzu ezer aurkitzen eta ikusitako filma ez dago utzitako lekuan. Telefonoa hartu eta Isabeli deitzen diozu . -Bai ?-erantzuten dizu-. -Nor da?-. Zuk erantzun -Kaixo Isabel! Gaur jarraituko dugu misterioarekin? Zertaz ari zara hitz egiten?- erantzuten dizu. Zuk agur iragarri eta telefono eskegitzen duzu. Orduan dena ulertzen duzu: Dena amets bat izan da! AMAIERA 4
  • 6. Lotan zaude oso ongi sentitzen zara, baina bat-batean min handia sentitzen duzu. Ezin zara mugitu, airea falta zaizu eta ezin duzu hitz egin ezta ohiukatu. Motel-motel zure gorputza uzten duzu airean zabiltza eta zure gorpua Sergio, June eta Leireren ondoan dago. Aurpegia zuri-zuri duzue eta begiak itxirik. Airean zure lagunak ikusten dituzu, negarrez daude. Ordurantxe zu ere negar egiten duzu dena ulertzean, ez du konponbiderik: Ez zara inoiz ere berriro esnatuko, hil egin zara pizza posoituta baitzegoen!!! AMAIERA 5
  • 7. Hurrengo egunean, Isabelek jakinarazten dizue , bere gurasoak etxez aldatu direla eta jakinn nahi du etxe berria ikusi nahi baduzue. Zuek baieztatzen duzue eta etxea ikusi ondoren, han bertan jarraitzen duzue misterioa argitzen. Gauean, Isabelen amak etxe berrian lo egiten utziko dizue. Hurrengo egunean, igandean herritik, buelta bat ematera zoazte. Taberna batean sartzen zarete, edari batzuk eskatzen dituzue eta Isabel zeribitzariarekin hizketan hasten da. Zerbitzariak Robin du izena eta Isabelen amaren lagun bat da. Honek bere alaba aurkezten dizue. Bere alabak Kate du izena. Kate zuekin joateko baimena eskatzen dizue eta zuek onartzen duzue. Tabernatik ateratzerakoan, muino batean etxe zahar bat nabarmentzen duzue eta horrantz abiatzen zarete. Etxeko ate nagusiaren aurrean zaudete. Atea irekitzean, soinu desatsegina entzuten duzue, eta lurreko zurarekin kontra egiten duen zarata. Barruan zaudete, bat-batean egongelan dagoen ate batetik soinu bitxi zamar batzuk entzuten dituzue. Ate horretara hurbiltzean, poliki-poliki, Sergiok atea irekitzen du, zu, June, Leire eta Isabel Sergioren atzean zaudeten bitartean. Harrituta geratzen zarete katu desagertu guztiak bertan aurkitzean. Horrela, zuen ikertzaile lana amaitzen duzue baina oraindik, ez argitutako galdera batzuk buruan dituzu: nola heldu dira katuak gela horretara eta nork eraman ditu?... AMAIERA 6
  • 8. Denbora asko daramatzazue taldea nola zatitu pensatzen. Leire eta Sergio eztabaidan daude taldea zatitzeko modu egokia bilatzen eta zu, June eta Isabel isilik zaudete mahaiaren izkin batean eserita. Ordu erdi eta gero, Junek (nekatzen hasia) erraten du aski dela. Taldea bitan banatzeko, bakoitzaren izena paper batean idatziko duzue eta poltsa batean sartu ondoren ateratzen diren lehenengo bi izenak talde bat izango da eta hurrengo izenak beste talde bat izango da. Ondo iruditzen al zaizue galdetzen du. Hau adierazi eta gero, denok burutapen ona dela adierazten duzue eta horrela egiten duzue. Zozketa egin ostean, lehenengo taldea Leirek eta Junek osatzen dute eta erabakitzen duzue haiek hilerrira ikertzera joatea. Bigarren taldea Isabelek eta Sergiok osatzen dute eta haiek basora joango dira zerbait aurkitzeko nahian. Zure izena poltsan geratzen da eta erabaki behar duzu norekin joan: Junerekin eta Leirerekin edo Isabel eta Sergiorekin. JUNEREKIN ETA LEIREREKIN HILERRIRA JOAN NAHI BADUZU GERATU ORRIALDE HONETAN. ISABELEKIN ETA SERGIOREKIN BASORA JOAN NAHI BADUZU ZOAZ 13. ORRIALDERA edo 14. ORRIALDERA. ______________________________________________________________7
  • 9. June eta Leirerekin etxetik ateratzen zara. Laster gaua izango da eta beldur pixka bat duzu pentsatzerakoan, hilerrian egongo zarela hotz izugarri batekin gau osoan zehar. Hilerria zure etxetik hurbil dago, Okina herri txikia da. Bost minututan hilerriaren atean zaudete. Atea itxita dagoenez hura igotzen duzue eta bat- batean hilerri barruan zaudete. Momentu horretan katu bat korrika batean pasatzen da eta beraren atzetik joatea erabaki baino lehen dagoeneko hilobien artean desagertu da. Orduan, esertzen zara beste katu bat ikusi arte. Beste bi minutu pasa eta gero, urrutitik katu bat dator eta hau etorri baino lehen zer egin pentsatu behar duzu. KATUA JARRAITU NAHI BADUZU ZOAZ 11. ORRIALDERA. HILERRIAN GERATU NAHI BAZARA JARRAITU ORRIALDE HONETAN. _____________________________________________________________ 8
  • 10. Katua oso azkarra da eta hura jarraitzea zaila egiten zaizue. Basoa zeharkatzen zaudete eta azkenean katua kobazulo batean sartzen da. Kobazuloan sartzen zarete eta… NAHI BADUZU NOBELA GAIZKI AMAITZEA ZOAZ 11. ORRIALDERA. NOBELA ONDO AMAITZEA NAHI BADUZU JARRAITU HURRENGO ORRIALDEAN. NAHI BADUZU NOBELA EZ ONDO EZ TXARTO AMAITZEA JOAN ZAITEZ 12.ORRIALDERA. _____________________________________________________________9
  • 11. … hortxe katu guztiak daude. Primerako berria da eta herritarrak abisatzen dituzunean, korrika batean joaten dira bere katuak berreskuratzea. Jende mordoa dago eta haien artean Itsasoren katua ikusten duzu. Katua dagoen lekuraino hurbiltzen zara, katua hartzen duzu eta korrika batean joaten zara Itsasoren etxera. Itsasoren etxearen ate aurrean zaude eta atea jo ondoren Itsasok irekitzen dizu. Orduan katua erakusten diozu eta Itsasok bere katua egoera onean dagoela ikusterakoan besarkada handi bat ematen dizu. Azkenean, denok pozik geratzen dira eta alkateak zuri eta zuri ikertzaile taldeari domina bat ematen dizue. AMAIERA 10
  • 12. … dena ilun dago. Ezin duzue ezer ikusi eta poltsikoan pospolo kutxa bat duzula goratzen duzu. Egur zati bat hartzen duzue eta pospolo batekin egurra pizten duzu. Kobazuloa goitik behera arakatzen duzue baina katuen arrastorik ez duzue aurkitzen. Bat-batean eztanda bat entzuten duzu. Zapala apurtzen hasia da eta zoritzarrez ez dizu denborarik ematen kobazulotik ateratzeko. Harri erraldoi bat buruan ematen dizu eta hiltzen zara. AMAIERA 11
  • 13. Kobazulo ilun batean zaude. Zure poltsikotik pizkailu bat ateratzen duzu eta pizten duzu. Hormak heze daude eta makurtuta ibiltzen zara. Hotza egiten du bertan. June zure atzetik doa. Kobazuloan ez dago katuaren arrastorik. Bat- batean harri bat kolpe-atzen zaitu. Zu lurrera erortzen zara konortea galduz. -Ongi zaude?- galdetzen dizu Junek. Ez duzu ezer gogoratzen, ez dakizu non zauden eta hizketan ari zaizun neska ez duzu ezagutzen. -Nor zara?-galdetzen diozu-. Junek gertatu zaizuna azaltzen dizu baina ala ere ez duzu ezer gogoratzen. Junek zutitzen laguntzen zaitu eta zu gogoz saiatu harren ezin duzu apurtu duzulako. Junek bere mugikorra hartu eta anbulantzia bat eskatzen du. Hamabost minutu itxoiten duzue kobazuloan, ez dago katuaren aztarnarik. Orduan anbulantziaren nino-ninoa entzuten duzue. Minutu batzuk geroago ospitale batera eramaten zaituztete. Ospitalean lotailu bat jartzen dizute hankan, baina oroipena noiz bueltatuko zaizun ez dakite. Zure gurasoek etxera eramaten zaituzte. Oroimena bueltatu arte etxean egongo zara. Ez duzu ongi gogoratzen zergatik zeunden kobazuloan, baina zure lagunek azaldu dizuten misterioa bost axola zaizu. AMAIERA 12
  • 14. Isabel eta Sergiorekin joaten zara basora. Basoan ez duzue ezer ikusten ikertzen duzunean, urtxintxa batek pizkailuak kentzen dizkizu zu konturatu gabe. Eguna iluntzen da. Basoaren erdian zaudete, zuk kanpadenda ateratzen duzu. Beldur zarete basoko animali basatiengatik, zu ateratzen zara egur bila sua egiteko hotz ikaragarria egiten baitu. Egurra biltzerakoan kanpadendara eramaten duzu. Sergio eta Isabel hotzarengatik hiltzeko zorian daude.Korrika batean bizkar-zorrora hurbiltzen zara eta pizkailuak bilatzen hasten zara. Ez duzue konponbiderik, Sergiok eta Isabelek ez dutelako pizkailurik. Hamar minutu pasa eta gero Sergio eta Isabel hotzez hiltzen dira eta zu irteerako bidea aurkitzeko nahian abiatzen zara. Bide luze bat ikusten duzu eta ia ez zaizkizu indarrik geratzen baina azken ahaleginarekin basotik irtetea lortzen duzu. Zure etxe zoragarria ikustean pozez alaitzen zara. Hurrengo egunean besteoi gertatutakoa azaltzera zoaz, haiek broma bat dela pentsatzen dute baina eguerdiko eleberrietan Sergio eta Isabel basoan hilda aurkitu dituztela agertzerakoan sinisten zaituzte. AMAIERA 13
  • 15. Basoan sartzear zaudete Sergio eta Isabelekin hitz egiten zauden bitartean, Isabelek aitortzen dizue lau ordu geratzen direla gaua iritsi arte eta lau ordu horiek pasa eta gero bueltatu beharko zaretela. Zuk eta Sergiok arrazoia ematen diozue. Basoan sartu baino lehen paktu bat egiten duzue: beti hirurok batuta egotea momentu zail eta errezetan. basoan sartzen zarete eta ikertzen hasten zarete. Basoan ordu bat igarotzen duzue. Nazkatzen hasiak zarete eta Sergiori eta Isabeli gomendatzen diezu beste leku batera joatea. Beraiek baieztatzen dute eta orduan hirurok baso sakonera joaten zarete. Ibai bat zeharkatu eta menditxo bat igo eta gero kobazulo batera iristen zarete. Sergiok eta Isabelek agintzen dizute bertan geratzeko. BERTAN GERATZEA HAUTATZEN BADUZU JOAN ZAITEZ 16. ORRIALDERA. BERTAN GERATZEN BAZARA BAINA INGURUA AZTERTZEN ZOAZ 17. ORRIALDERA. KOBAZULOAN SARTZEN BAZARA ZOAZ 18 edo 21. ORRIALDERA. 17 KOBAZULOA GOITIK BEHERA AZTERTU NAHI BADUZU ZOAZ 18. ORRIALDERA. HORTIKAN ALDE EGITEA HAUTATZEN BADUZU ZOAZ 19. ORRIALDERA. JUNE ETA LEIRE ITXOITEN GERATZEA HAUTATZEN BADUZU JARRAITU HURRENGO ORRIALDEAN. ________________________________________________________________________ 14
  • 16. Itxoiten geratzen zarete hirurok. Nazkatuta zaudete eta ordu erdi pasa ondoren kobazulora Leire eta June iristen dira. Denok batera sartzen zarete kobazuloan, kobazuloan katu bat ikusten duzue. Katu horren atzetik zabiltzate, kaiola asko ikusten dituzue. Katuak kaioletan sartuak daude. Kaiola guztiak irekitzen dituzue eta handik ihes egiten duzue. Irteterakoan baino lehen, kobazuloaren sarbidean neskatila bat dago. Hark katu bat darama kaiola batean. Konturatzen zarete neskatila hori Maialen dela eta duela urte batzuk zuen ikertzaile taldeko kide bat izan zela. Harrituta geratzen zarete Maialen berriro ikusterakoan. Maialen zu ikusterakoan ihes egiten saiatzen da baina June, zu eta Isabel beraren atzetik joaten zarete. Maialen harrapatu ondoren Sergiok mugikorra hartu eta polizia deitzen du. Azkenean poliziak Maialen kartzelan sartzen du, herritarrek haien katuak berreskuratzen dituzte eta eskerrak ematen dizkizuete misterioa argitzeagatik. AMAIERA 15
  • 17. Kobazulo aurrean geratzen zara sartu gabe. Zu, Sergio eta Isabel ikertzen zaudete aztarnak aurkitu ezin. Sergio txiza egitera doa zuhaitzen artean, txiza egiten duen bitartean, Isabelek zu bultzatzen zaitu hor dagoen zulo batera. Sergio txiza egitetik etortzerakoan Isabeli galdetzen dio non zauden eta honek erantzuten dio ez dakiela. Sergio zu bilatzen hasten da, zulotik erortzerakoan orkatila apurtu duzu eta minagatik ezin duzu hitz egin. Isabel ez da lerdoa eta zuloa estaltzeko zenbait landare jarri ditu horregatik Sergiok ez zaitu aurkitzen. Bat-batean, hartz baten soinu bat entzuten duzu. Isil-isilik geratzen zara soinu bat ere ez eragin gabe. Bitartean lurzoruaren goian egia da hartz bat dagoela. Hartza kobazulotik atera da. Zoritxarrez Isabel hiltzen du eta Sergio amildegi batetik botatzen du. Zu zuloan izututa geratzen zara ahotsak entzun arte eta June eta Leire etortzen direnean haiek deitzen dituzu eta zulotik ateratzean dena kontatzen diezu eta handik joaten zarete. Gero herrira heltzean Sergioren gurasoei gertatutakoa jakinarazten diezu eta kezkatuta kasua uzten duzue hirurok. AMAIERA 16
  • 18. Kobazuloan sartzen zarete eta atzetik zerbaitek burua astintzen dizu. Konortea galtzen duzu eta esnatzerakoan eskuak eta oinak lotuak dituzu. Sergio zure alboan dago. Isabelek eskuak eta oinak lotu gabe ditu eta berari laguntza eskatzerakoan hark, zu eta Sergio pirañaz jositako igerileku batean sartzen zaituzte. Orduan dena ulertzen duzu. Isabel gaiztoa da eta berak kobazulora gidatu zaituzte han zuekin akabatu ahal izateko. AMAIERA 17
  • 19. Sergio, Isabel eta zu kobazulora joaten zarete goitik behera ikertzeko. Kobazuloa ikertzean irtenbide bat aurkitzen duzue. Pasabide luze bat da eta hamabost minutu geroago beste ate batekin topo egiten duzue. Atea irekitzerakoan hilerrian zaudete, harrituta geratzen zarete hilerria kobazuloarekin lotuta egotea. Hilerrian Maialen ikusten duzue. Maialen ikertzaile taldean zu egon aurretik egon zen. Maialenek ez zaitu ikusten, orduan bitan sakabanatzen zarete bera harrapatzeko. Sergio ,Isabel eta zu leku batetik joaten zarete, June eta Leire beste aldetik joaten dira eta Maialen inguratu egiten duzue. Poliziarengana eramaten duzue eta misterio alde batera utziz Halloween gaua ospatzera joaten zarete. AMAIERA 18
  • 20. Kobazulora heltzerakoan beldurra sentitzen duzue eta handik joatea onena dela hautatzen duzue. Zure etxera joaten zarete bideojokoetara jolasteko. Hurrengo egunean alkatearekin hitz egitera joaten zarete, hark iradokitzen dizue misterioa bere eskuetan uzteko eta ez kezkatzeko. AMAIERA 19
  • 21. Kobazuloan sartzen zarete. Kobazulo barruan erraldoi batekin topo egiten duzue, hasieran beldur zarete baina erraldoiak ongi etorriak ematen dizuenean konfiantza izaten duzue berarengan. Ur edalontzi bat eskaintzen dizue eta zuek irribarre batekin edaten duzue ura. Geroago, sagar batzuk eskaintzen dizue jateko baina zuek ezeztatzen duzue. Orduan hura triste jartzen da eta beraren sentimenduak ez zauritzeko sagarrak jaten dituzue. Denbora pasa ahala logura zara eta bat-batean lotan geratzen zara. Esnatzerakoan lapiko handi batean sartuta zaudete. Lapiko horretan saltsa arraro bat dago laranja kolorekoa. Bero handia sentitzen duzue zuen azpitik. Erraldoiak sua piztu du!! Azkenean erraldoiak afari gose bat izaten du zuek jaterakoan. AMAIERA 20