SlideShare a Scribd company logo
Independentistak
     Sarea




 HAUSNARKETARAKO
   DOKUMENTUAK


                   1
2010 BALANTZEA
A) Urte bete independentziaren alde

1/ Independentistak Sarea” ez zen egun batetik bestera bururatutako ideia izan. Ezin
ditugu ahantzi Independentzia autuaren alde azkeneko hamarkadetan eragile
ezberdin askok lanean jardun dutela indarrak biltzeko asmotan eta batez ere, bide
luzea eta batzuetan malkartsua bilakatu izan dena, zabalduz.
2/ Eragile eta sektore askok urteetan bide-zabaltze eta finkatze horren atzetik ibili
dira, mugimendu zabal eta anitza sortzeko asmo horretan saio batzuk ere burutik
dituztelarik.
3/ Bide honetatik, Independentziaren aldeko mugimenduaren historia labur honetan,
“Nazio Eztabaidagunearen” mugarria aurkitzen dugu, zeinak 2009ko udazkenean hain
zuzen ere, talde berri bat abian jartzeko gonbita zabaldu zuen hainbat eragilek ontzat
hartu zutenak. Hemendik aurrera eman beharreko urrats inguruko eztabaida aurrera
joan zen.
4/ Hausnarketa- kezka- burutazio eta asmo hauek guztietatik, eta indarrak biltzeko
beharrak eraginda, “Ari gara” aldarrikapena abian jarri genuen, eta honekin batera
hainbeste ilusio azaleratu zituen “Aberri Eguna” milaka lagunen artean deitzeko
proposamena. Arrakasta izugarria bizi izan genuen. Gutxinaka-gutxinaka martxan
jarri genuen ekimena egituratzen hasi eta hainbat urrats eman ziren mugimendu
berriaren sorkuntzan. “Ari gara” adierazpenaren aurkezpena Donostiako Miramar
Jauregian, Euskal Herriko historian, mugarri berri baten finkatzea izan zen, eragile
berri bat agertzen ari zen geure herriko panoraman.
5/ Subjektu berri baten eraketan buru- belarri sartu ginen, guztiz autonomoa izan
behar zena; pertsonek osatutako mugimendua, taldeen plataformetatik urrunduz,
anitza eta pertsonen arteko zubiak lehenetsiko zituenak, independentzia autuaren
inguruan batuz. Eta autu hau, iraganetik ikasiz, aro berria irekiko zuen helburu
zehatza, ohiko antolakuntzatik atera nahian, sare bezala osatzea erabaki zen.
“Independentistak” izena jarri genion argi eta garbi, jada independentzia eskuragarri
bihurtzeko gure hitzetan.
6/ Aipatu dugunez, “Ari gara”rekin batera, “Aberri egunaren” prestaketa etorri zen eta
formak berritzeko apostua egin genuen: interneten zabaltzea erabaki genuen, milaka
lagunek “Aberri egunaren” deitzaile izateko: 8.000 lagunek “Aberri eguna” deitu
zuten. Arrakasta eta poza! Zenbakiak gurekin zaude: 100.000 bisita baino gehiago
izan zituen gure webgune hasi berria aste gutxitan.
7/ Eta “Aberri egunak” berez euskal herritarrontzat duen xarmaz gain, aro berri baten
urratsa izan zen: jendetsua, anitza, historikoa eta berdea, geure esperantza eta
lanaren kolorea, momentu horretatik aurrera, zortzi puntako izarrarekin batera, gure
ikur nagusia bilakatu zena. Ezin dugu ahantzi honetan ere Diasporarekin batera sortu
nahi genuen bideari ekin geniola. Eta Cesar Arrondo, euskal-argentindar irakaslea,
teknologien bitartez gurekin egon zela egun berezi horretan, gurekin urratsa eman
zuten beste pertsona ezagunekin batera.
8/ Egun zoragarria, ilusio eta sentimenduz beteriko kaleak igaro genituen, denok
elkarrekin. Eguraldi goibelari aurre egin genion eta denbora galdu gabe, herri
mugimendua eraikitzen hasteko momentua iritsi zela ikusi genuen.
Jendarte aktibazioa bilatzen zuen “Olatu berdea” kanpaina hasi eta aldi berean, hain
beharrezkoa genuen oinarrizko eztabaidari bide eman genion.
9/ Eztabaida hauetan, “Aberri Egunaren” ebaluaketa egiteaz gain, josten ari ginen
“Sarearen” helburuen eta hurrengo urratsen eztabaida kalera atera genuen.
10/ Bestetik, “Olatu berdea” kanpainarekin argazki berdeak egin genituen Euskal
Herriko hainbat txokotan. Argi eta garbi, indarrean dauden eragile politiko eta
bestelako egituren erabilera ez egiteko asmoa hasieratik determinatu gintuen
                                                                                    2
zirkunstantzia izan zen, geure aukeren bidez lotu nahi genuen; beraz, “argazki
berdea” egin ziren tokien zenbakia ez zen oso altua izan, baina bai, behintzat gure
indarren mugak ezagutzeko balio izan zitzaigun. Jarrera independente honek ere gure
nortasun ikurren bermea izan da eta aniztasunari aukera handiak eskaini dizkio,
bestela egitekotan galduko genituenak.
11/ Hurrenez hurren, eztabaidaren bigarren fasea iritsi zen: mugimendua gorpuzteko,
antolakuntza ereduan aurreratzeko eta plan estratejikoa zehazteko asmoz hainbat
bilera egin genituen horretarako, “Bolondresen batzarra” kasu.
12/ Lanketa horrekin batera, udararen bukaera eta udazkenaren ongi etorria
“Independetistak Sareak” berriz ere berdez jantzi zituen bai gure herriko kaleak, zein
Mediterraneoko itsasertzean dagoen hiri esanguratsu baten “Aberri eguna”: “Diada
egunean” “Independetistak Sarea” Bartzelonara joatea gonbidatua izan zen; hango
independentisten elkartasuna gurera ekarri genuen eta han ere, gure oihartzun
berdea utzi genuen Txutxik katalanez bota zuen diskurtsoarekin.
Hortik hilabetera, urriaren 12an, Iruñako kaleak itsaso berde batean bihurtu genituen.
13/ Gure herriaren independentzia egitasmoa eta espainiar inperiotik lortutako
amerikar herrien independentzia prozesuak ekarri nahi genituen gogora, Ameriketako
herrien independentziarako lehen urratsen bigarren mendeurrena ospatzen zela
baliatuz.
14/ Arrakasta handia izan zuen martxa honek ere. Berriz ere “Independentistak
Saretik” egindako apustua egokia izan zen. Milaka lagun biltzea lortu genuen,
aniztasun ideologiko eta politikoari eutsiz, mezuak oihartzuna izan zuen eta beste
behin ere, jendea pozik joan zen etxera.
15/ Beraz, gurea “Aberri egunera” soilik mugatzen ez den zeregina dela erakutsi
genuen. Jendeak ondo erantzun zuen, mugimendu berriaren erreferentzialtasuna
ontzat emanez. Hortaz gain, gure nortasun ikurren estrategikoki lantzeko apustua
berretsiz, jendeak hau ulertuta, aintzat hartu duelako!
16/ Martxa berde honekin hainbat ildo landu nahi genituen:
- Nazio elkartasunaren garapena.
- Landutako ibilbideetatik ikasi.
- Ameriketako herrietatik Euskal Herrira etorritakoekiko loturen lanketa, gure
mugimenduan parte har dezaten, beti ere, herri horietan bizi den diasporako jendea
gogoan izanik.

17/ Umilki bada ere, lortu genuela esan dezakegu. Prentsaurrekoan, prestakuntzan
eta martxan kanpotik etorritakoak egon zirelako. Mezu zuzena eta argia zabaldu
genuelako. Zubiak eraiki genituelako. Eta etorkizunera begira ongi jarraituz gero,
aukerak eskainiko dizkigutenak.
18/ Gerora, “Nazio Konferentzia” izan genuen Donostian.
- Bidea adostu genuen
- Talde bultzatzailea hautatu genuen
- Fase berriaren atea ireki genuen.

19/ Eta urtea amaitu baino lehen beste hainbat ekimen gehiago egiteko aukera izan
genuen:
1. Diasporarekin lotuta, eta leku desberdinetako taldeekin egiten ari garen lanketak
bere fruituak eman zituen: Argentinako Mar de Platan ospatzen den Euskal Astea
berdez jantzi zuten.

2. Abenduak 6an bai Madrileko Cibeles, zein Parisen Louvreko iturriak berdetu
genituen, BERDEGINTZAren lehenengo ekimenak izan direnak. Konfrontazio

                                                                                       3
demokratikoa, desobedientzia zibila eta aktibismo era berritzaileak lantzeko apustua
berretsi genuen, argi utziz gure asmoa hitzetatik jarduera zehatzetara pasatzea dela.
Arrakasta berriz ere: teknologia berriak direla eta, Cibelesen egindako
BERDEGINTZAren bideoak youtuben 40.000 ikusle izan zituen.
3. Egun berean Durangon, “argazki berde” berri baten deialdia egin genuen, bertan
saldu genituen zapiak eskuen artetik kentzen zizkigutelarik, milaka zapi berdez bete
genuen azoka eta Durango bera.
20/ Bestetik, dirua biltzeko TXERRITXO BERDEA ekimena abiatu genuen Donostian
nahiz Bilbon. Eguraldiak ez zuen batere lagundu, eta bertan egon ginenok mila
zailtasun pasa behar izan genituen, bertan gure ahuleziak nabarmenduz. Maila batean
begibistakoa da mugimendu berria garela, oraingoz behar bezala antolatu ez dena.
Baina erreferentzia bat sortu dugu eta finantziazio estrategiari ekin diogu, mantsoki
bada ere.
21/ Eta azkenik, urtea ondo amaitzeko, EUSKAL SELEKZIOAREN PARTIDUAN egon
ginen, gure kolore berdez Bilboko kolore gorriari itzala eginez. Han ere milaka zapi
saldu ziren, izugarrizko olatu berdea sorraraziz San Mamesen berriro ere… Jendeak
gure kolorearen eta ikurren erreferentzia ezagutu eta bilatzen ditu festen barrena:
jarrera garrantzitsua guretzat, honek erreferentzia bihurtu garela erakusten digu.
Beraz, berde kolorea Euskal Herriko independentziaren aldeko kolorea bihurtu da
dagoeneko!

B) Hausnarketa eta egokipenetarako irizpideak

Gure ibilbidearen istorioa laburbildurik, kontakizunetatik haratago joan nahi dugu, eta
hausnarketetarako hainbat puntu jarri nahi ditugu mahai gainean.
- Izugarrizko urratsa eman dugu oso denbora mugatuan.
- Gure ekimenaren nondik norako nagusiak argitu eta adostu ditugu.
- Kalera atera gara eta jendeak ezagutzen gaitu, identifikatzen gaitu eta ulertu du
zein den gure egitasmoaren funtsa.
- Gure nortasuna argia da, baita gure estiloa ere.
- Independentziaren aldeko indarrak biltzen ari gara eta independentziaren inguruko
eztabaida astindu dugu.
- Dagoeneko lehen mailako eragilea gara euskal jendartean.
- Independentziaren aldeko lan bateratu eta emankorrerako oinarriak jarri ditugu.
- Estilo berri zabaltzen ari gara: tendentzia markatzen ari gara!
Baina akatsak eta alde ilunak aintzat hartzeko ardurari eutsi behar diogu eta gaur,
hemen, horietako batzuk azpimarratu nahi ditugu, zehazki, honako bost hauek:
1/ Oso egitura ahula dugu. Ez dugu sorrerarako jardueratik benetako sare mailako
egitasmo erraldoi batek behar duen egiturara urratsa oraingoz eman. Gaindituta
gaude une askotan: aukera handiak, jende asko gogoz, baina ezin erantzun. Ez dugu
mitxelinez betetako egiturarik nahi, baina oinarrizko bulegoa behar dugu, oinarrizko
bizkar hezurra dena, lan maila altua eskaini dezakeen jendeaz, bestelako lan
eskaintzaz osatuz, lan jarduera areagotu ahal izateko.
2/ Orain arte, ez dugu lortu talde zabala osatzea. Besteak beste, etengabeko
behinbetikotasunean mugitu garelako (hau gainditzea bilkuraren helburuetariko bat
delarik). Hainbat erronka blokeatu ditugu: Ipar Euskal Herrian herri mailako
antolakuntza eta jarduera, Diaspora, Internet mailako lana, komunikazio lanak…
3/ Gure antolaketa eredua ez dela behar bezala argitu nabarmena da.
Nahasketak sortzen ari dira antolaketa ereduaren inguruan (komiteak, guneak…).
                                                                                      4
Badakigu ez dela gai erraza, zerbait berria egiten ari garelako, baina nahasketak kalte
egiten digu bideratzen ez dugun bitartean.
4/ Hainbat zalantza, akats edota joera kezkagarri agertu dira gure
jardueraren inguruan. Bada aurkezpenetan “Independentistak sarearenak” ez diren
mezuak zabaldu dituena; nahiz eta Sarearen izenean agertu, nahasketak sortu dira
beste eragileen ekimen edo deialdien inguruan; arazoak izan ditugu Sarea hainbat
lekutan antolatzeko; eta nabarmena da hainbat argipen ezinbestekoak direla.
5/ Ezin izan dugu ekimenak daukan potentzialitatea behar bezala landu…
herri/ auzo gutxitan egin ditugu aurkezpenak. Jende asko agertu da lan egiteko prest
baina ez dugu biderik eskaintzen jakin.
Jakin badakigu ere aniztasunari eman diogun lehentasunak Sarearen zabaltzea
mantsotu duela: dena kontrolpean hartu nahi izan dugu, hainbat joerek arriskutan
jartzen duela aniztasuna ikusi baitugu.
Baina argi dugu ere, aniztasuna bermatzeko joera honek sarearen hegoak mozten
dituela eta beraz, ezin izango dugu askoz gehiago luzatu.
Urratsa emateko tenorea iritsi da
Fase berriari ekin behar diogu!




                                                                                     5
HAUSNARKETAK ETA EKIMEN PROPOSAMENAK

 Independentistak Sarearen bitakora kaierrerako hausnarketak eta ekimen
estrategikoen proposamenak
I, Sarrera gisa
Gure herri mugimendu zabal eta anitz honetan hausnarketa ahalegina iraunkorra
izanen da, betiere jardueraz ongi uztartuta. Gauzak honela, independentzia lortzeko
bidearen puzzlea osatzen joanen gara, urratsez urrats, arduraz baina itomenik gabe.
Testu honetan aipatu puzzlea osatzeko hausnarketa eta irizpide batzuk azaltzen dira,
denon artean eztabaida ditzagun. Edonola ere, komeni da bi argipen aurreratzea,
eginen dugun ahalegina emankorra izan dadin:
Alde batetik: puzzlea osatzeko lehen oinarria aurrera jotzea da, eta nekez joanen
ginateke aurrera bukaerarik gabeko eztabaida etereoetan galduz gero edo dagoeneko
argitu, adostu eta erabakita dauden ataletara itzuliko bagina.
Bestetik: eztabaidaren helburua jarduera behar bezala gauzatzea da. Gure bokazioa
ez da independentziaren aldeko jardueraz eztabaidatzea, jarduera emankorra
burutzea baizik. Oso garrantzitsua da, beraz, hausnarketa saioak ekimen zehatzekin
lotzea.
II, egungo egoeraren irakurketarako gakoak
Ez da gure asmoa egoeraren irakurketa orokor eta sakona komunean egitea,
begibistakoa baita gure aniztasunaren arabera hamaika irakurketa ezberdin bizi direla
sarekideen artean. Nork badu bere azterketa egiteko bidea, eta guk
independentziaren aldeko mugimenduaren ikuspegia lehenesteko ardurari eutsi behar
diogu, batzen gaituena nagusituz.
Honenbestez, gaur egungo errealitatean agertzen diren aukerak aintzat hartu nahi
ditugu, aldaketa garai hauetan Independentistak Sareak izan behar duen posizioa
argitzeko.
Bost dira azterketa honetarako azpimarratu nahi ditugun atalak.
Lehena mundu mailan ematen diren independentzia prozesuen garrantzia da.
Guretako Hegoaldeko Sudan edo Kosovo, bi adibide gertu mahai gainean jartzeko, eta
esperientzia zehatz horietarik bereizten gaituzten faktoreak alde batera utzirik,
inportanteak dira, agerian uzten dutelako independentzia aukera bideragarria dela eta
nazio egitasmoen arteko lehia egoeretan biderik onena jendearen erabaki librea dela
argitasunaz adierazten dutelako. Espainiar estatuak Kosovoren kasuan izan duen
obsesio jarduera biziki esanguratsua da.
Euskal Herriak lekua hartu behar du independentziara doazen herrien multzoan eta,
ahalegin honetan, aski interesgarria da nazioarteko prentsak gure egitasmoa aipatu
izana.
Bi kasu aitatu ditugu, baina beste batzuk dira arrazoi ezberdinengatik gertuago
ditugunak, Quebec, Catalunya edo Eskozia, esaterako. Argi dago herri horien eta
beste askoren independentzia lortzeko ahaleginek gure bidea errazten dutela, guk
beraiena laguntzen ahal dugun moduan.
Guretako erreferente nagusietarikoa den catalan agertokian, nahiz eta hauteskunde
lehiak dena estali eta gainditu duen, oso handia izan da independentziaren aldeko
joeraren hazkundea eta ikusi beharko da zertan gelditzen den jendartean bizitzen ari
den eboluzioa.
Bigarrena estatu klasikoen berrindartze joera da, eta, honekin batera estatu
nazionalismoen gogortzea. Europar Batasunarekin edota mundu mailako
globalizazioaz bestelako aurreikuspenak zabaldu baziren ere, frantziar nahiz espainiar
estatuetan, beste kasu askotan bezala, estatuen berrindartzeko joerak sendotzen ari
dira. Arrazoi ekonomikoak begibistakoak dira, baina nabarmena da badagoela arrazoi
horietatik haratago bestelako motor bat, maila ideologikoan oso

                                                                                    6
Independentistak Sarearen bitakora kaierrerako hausnarketak eta ekimen
estrategikoen proposamenak
I, Sarrera gisa
Gure herri mugimendu zabal eta anitz honetan hausnarketa ahalegina iraunkorra
izanen da, betiere jardueraz ongi uztartuta. Gauzak honela, independentzia lortzeko
bidearen puzzlea osatzen joanen gara, urratsez urrats, arduraz baina itomenik gabe.
Testu honetan aipatu puzzlea osatzeko hausnarketa eta irizpide batzuk azaltzen dira,
denon artean eztabaida ditzagun. Edonola ere, komeni da bi argipen aurreratzea,
eginen dugun ahalegina emankorra izan dadin:
Alde batetik: puzzlea osatzeko lehen oinarria aurrera jotzea da, eta nekez joanen
ginateke aurrera bukaerarik gabeko eztabaida etereoetan galduz gero edo dagoeneko
argitu, adostu eta erabakita dauden ataletara itzuliko bagina.
Bestetik: eztabaidaren helburua jarduera behar bezala gauzatzea da. Gure bokazioa
ez da independentziaren aldeko jardueraz eztabaidatzea, jarduera emankorra
burutzea baizik. Oso garrantzitsua da, beraz, hausnarketa saioak ekimen zehatzekin
lotzea.
II, egungo egoeraren irakurketarako gakoak
Ez da gure asmoa egoeraren irakurketa orokor eta sakona komunean egitea,
begibistakoa baita gure aniztasunaren arabera hamaika irakurketa ezberdin bizi direla
sarekideen artean. Nork badu bere azterketa egiteko bidea, eta guk
independentziaren aldeko mugimenduaren ikuspegia lehenesteko ardurari eutsi behar
diogu, batzen gaituena nagusituz.
Honenbestez, gaur egungo errealitatean agertzen diren aukerak aintzat hartu nahi
ditugu, aldaketa garai hauetan Independentistak Sareak izan behar duen posizioa
argitzeko.
Bost dira azterketa honetarako azpimarratu nahi ditugun atalak.
Lehena mundu mailan ematen diren independentzia prozesuen garrantzia da.
Guretako Hegoaldeko Sudan edo Kosovo, bi adibide gertu mahai gainean jartzeko, eta
esperientzia zehatz horietarik bereizten gaituzten faktoreak alde batera utzirik,
inportanteak dira, agerian uzten dutelako independentzia aukera bideragarria dela eta
nazio egitasmoen arteko lehia egoeretan biderik onena jendearen erabaki librea dela
argitasunaz adierazten dutelako. Espainiar estatuak Kosovoren kasuan izan duen
obsesio jarduera biziki esanguratsua da.
Euskal Herriak lekua hartu behar du independentziara doazen herrien multzoan eta,
ahalegin honetan, aski interesgarria da nazioarteko prentsak gure egitasmoa aipatu
izana.
Bi kasu aitatu ditugu, baina beste batzuk dira arrazoi ezberdinengatik gertuago
ditugunak, Quebec, Catalunya edo Eskozia, esaterako. Argi dago herri horien eta
beste askoren independentzia lortzeko ahaleginek gure bidea errazten dutela, guk
beraiena laguntzen ahal dugun moduan.
Guretako erreferente nagusietarikoa den catalan agertokian, nahiz eta hauteskunde
lehiak dena estali eta gainditu duen, oso handia izan da independentziaren aldeko
joeraren hazkundea eta ikusi beharko da zertan gelditzen den jendartean bizitzen ari
den eboluzioa.
Bigarrena estatu klasikoen berrindartze joera da, eta, honekin batera estatu
nazionalismoen gogortzea. Europar Batasunarekin edota mundu mailako
globalizazioaz bestelako aurreikuspenak zabaldu baziren ere, frantziar nahiz espainiar
estatuetan, beste kasu askotan bezala, estatuen berrindartzeko joerak sendotzen ari
dira. Arrazoi ekonomikoak begibistakoak dira, baina nabarmena da badagoela arrazoi
horietatik haratago bestelako motor bat, maila ideologikoan oso agerikoa dena.
Sarkozyren gobernuaren ekimenak, frantziar nortasuna indartzeko saioak, estatu
eredua ez ukitzeko obsesioa eta abar, xenofobiaz lotutako bestelako joerekin batera,
panorama kezkagarri baten itxuraz agertzen zaizkigu. Halaber, espainiar futbol

                                                                                    7
selekzioaren inguruko operazioa iceberg erraldoi baten punta besterik ez da izan,
espainiartasuna berrindartu eta egokitzeko ofentsiba zabal eta luze batena, hots.
Gaur egun, hainbat eragilek krisialdia egoera baliatu nahi dute estatuaren antolaketan
itxikeria ez ezik atzerako urratsak ere bultzatzeko. Honek badu zerikusirik espainiar
nazio egitasmoarekin lotutako autoestima kolektiboaren urraketaz, eta aintzat hartu
behar dugu oso posiblea dela Països Catalans eta Euskal Herriko independentzia
mugimenduen indartzeak jarrera itxi eta atzerakoien hazkundea ekartzea, erreakzio
gisa.
Mugimendua errotu eta bideragarri gisa ikusten diren heinean, gero eta gogorragoa
izanen da sektore itxienen erantzuna. Tristea izanen da, baina jakin beharko dugu
gure urratsek kontrako jarreren muturtzea ekarriko duela. Gaur egun, espainiar nahiz
frantziar estatu nazionalismoen esparruan nagusitzen diren posizioak ez dira herrien
autodeterminazioaren aldekoak. Berriz, gero eta indartsuagoak dira estatu ereduaren
zentralizazioa bultzatzen dutenak.
Beste gauza bat da jarrera horiek zer nolako arrakasta izan dezaketen. Maila honetan
oso garratzitsua da espainiar edo frantziar egitasmoak berenganatzen dutenek
portaera demokratikoak izatea eta ez hartzea gure independentzia egitasmoa
mehatxu edota kalte zuzen gisa.
Hirugarrena, hain zuzen, espainiar estatuaren krisi larriaz lotuta dago.
Ez dakigu zer gertatuko den, hau da, aurreikusi diren pronostiko ilunenak baieztatu
eta krak eginen ote duen espainiar ekonomiak, baina dagoeneko argi dago krisialdi
honek espainiar ereduaren erakartze ahalmena gogorki urratu duela hainbat jende
eta sektoreen aurrean.
Halaber, nabarmena da geure estatu ez izateak ahultzen duela gure herriaren jarrera
mundu mailako krisialdi honen aurrean, menpekotasunaren ordainak izugarriak
direlarik.
Laugarrena, Euskal Herriko egoeran ireki daitezkeen aukera berrietan datza.
Nork bere azterketa eginen du, jakina, egoera honetaz, baina argi dago panorama
astintzen den heinean, oraingo estatus juridiko-politikoaen azterketa, erabakitzeko
ahalmena eta etorkizunerako aukerak mahai gainean jartzeko aukerak biderkatzen
direla. Batzuek gure herriaren eskubideen inguruko eztabaida galarazi nahiko dutela
argi dago, baina independentziaren aldeko mugimenduak ongi baloratu eta baliatu
behar ditu sor daitezkeen agertokiak. Areago, gure eskuetan ere badago egin
beharreko eztabaida demokratikoa behar bezala egitea.
Nork bere lehentasuna izanen du egoera honetan, baina independentziaren aldeko
mugimenduak independentziarako urratsak lehenetsi behar ditu, independentziara
iritsi ahal izateko aldaketak eraginkorki bultzatuz.
Gauzak honela, pozaz esan behar dugu urrats historikoa izan dela gure mugimendu
berriaren sorrera, batez ere urte beteko ibilbidean hartu dugun zilegitasun eta
erreferentzialtasuna aintzat hartuta. Erakutsi dugu indarrak biltzea egingarria dela eta
aniztasuna formula eraginkorretan berma daitekeela. Euskal Herriak indartzen ari den
independentziaren aldeko mugimenduan sortutako eragile anitz eta zabal berri
batekin eginen dio aurre egoera berriei, zorionez.
Bostgarren afera aurten etorriko diren hauteskundeen eragina da. Guk ez
dugu hauteskundeetan parte hartzen, jakina, baina ez gara jendartetik at bizi eta
zalantzarik gabe, lehia elektoralak dena nahasiko du.
Independentistak Sareak ongi egin behar dio aurre egoera berezi honi, ez burbuila
artifizial batean sartuz, baina bai batzen gaituena lehia horien gainetik jarriz. Oso
inportantea da, panorama politiko-elektoral-instituzionalean gerta daitekeena gertatu
ere, gure egitasmoa aurrera eramaten jarraitzea.




                                                                                      8
III, apustua berretsi eta areagotzeko garaia: independenziaren aldeko
mugimenduaren erronka nagusiak
Hauxe da faktore hauen azterketatik ateratzen dugun ondorio nagusia. Baldintzak
daude, jendarte eskaera zabala antzematen da eta gero eta argiago dago hauxe dela
Euskal Herriarendako aukerarik onena. Beraz, sarearen sorreran atzean dagoen
apustua berresten dugu, gure ahaleginak biderkatu eta areagotzeko asmoa dugularik.
Gure helburua independentzia lortzea izanik, independentziaren aldeko
gehiengoa erdiesteko asmoa dugu, dagoeneko argi utzi baitugu guk hautu
demokratiko gisa ulertzen dugula euskal estatuaren osaketa.
Nola irabazi buruen lehia, berriz? Hau da gure erronka, hauxe da independentziaren
aldeko mugimenduaren eginbehar estrategiko nagusia. Eta honetarako, ideia batzuk
mahai gainean jarri behar dugu.
Hasteko, gazteriaren garrantzia azpimarratu behar dugu. Gazteria da
independentziaren subjektu nagusia, gazteen eskuetan izanen baita biharko Euskal
Herria. Gazteek eskuratu behar dute independentziaren lekukoa, gure mugimenduan
eta, orohar, independentziaren aldeko jardueran, beren lekua hartuz. Gurea da,
halaber, parte hartzea errazteko eta bideratzeko ardura eta hau gure lehentasunetako
bat izanen da hurrengo hileetan.
Bigarrenik, goraka doan helduenen eraginari aurre egin behar diogu zahartzen
ari den gure populazio errealiteak halaxe eskatzen digulako. Bizitza espektatibaren
luzaerak aldaketa handiak ekarri ditu eta egoera berri hau aintzat hartu behar dugu.
Hirugarrenik, hiri esparruen garrantzi estrategikoa nabarmendu nahi dugu.
Euskal herritar gehienak hirietan bizi dira, gure herriaz bestelako irudi bukoliko-
fiktizioak zabaldu diren arren. Independentziaren aldeko mugimenduak hiri esparruak
ekartzen dituen erronkei aurre egin behar die, eraginkorki egin ere. Jakina, beste
esparruak ahantzi gabe!
Eta laugarrenik, independentziaren aldeko mugimenduak ohiko
abertzaletasunaren mugak gainditu eta euskal errepublikaren egitasmoa
jendarte orori eskaini behar dio, nazio sentimen zehatz batetik haratago baitoa
euskal estatuaren helburua.
Gauzak honela, eta independentziaren aldeko jarrerak indartzeko, argi dago
> independentistak independentistago eta, batez ere, eraginkorrago bilakatu
behar ditugula.
Honetarako, sarea osatu eta zabaldu, antolaketa indartu, gure indarrak aktibatu eta
hobeki mobilizatu, kohesioa hobetu, betiere aniztasuna bermatuz, apustu
estrategikoa baita.
> independentistak ez direnak independentista bilakatu behar ditugula: honetarako
ideien inguruko lana hobetu behar dugu, milaka euskaldun konbentzitu eta
animatzeko, beti ere aintzat hartuta gure jarduera dela gure komunikazio tresna
garrantzitsuena.
Helburu hauek bete ahal izateko, hainbat apustu eta ekimen estrategiko jarri ditugu
abian, lehena sarea bera delarik.
Aipatu ditugun akatsak konpondu, zalantzak argitu, oztopoak gainditu eta urrats
sendo bat eman behar dugu sarearen osaketan, 2012 Plan estrategikoan aipatu
genuenez. Jadanik idatzita dagoenez, ez dugu honekin jarraituko, beste ataletara
pasako garelarik.
IV, Independentistak Sarearen posizionamendu eta komunikazioaren oinarri
nagusiak
Independentziaren aldeko mugimendu berriak eman dituen lehen urratsetan
komunikazio-estrategiaren beharra azpimarratu da, behin baino gehiagotan. Hurrengo
lerroetan komunikazio-estrategiaren nondik norakoak azalduko ditugu.
Lehenengo eta behin, edozein estrategia diseinatu behar denean, helburuak oso ongi
zehaztu behar dira. Helburu komunikatiboak dira guk definitu behar ditugunak; izan

                                                                                  9
ere, independentzia lortzea Sarearen helburu izanda ere, nekez lortuko da
komunikazio esparrutik. Baina, egun komunikazioak duen garrantziaz jabeturik,
urrats inportanteak eman daitezke euskal gehiengo soziala independentziaren alde
jartzeko.
Helburu nagusia, beraz, horrela defini daiteke: euskal gehiengo soziala
independentziaren alde agertzea. Euskal jendartea konbentzitu nahi dugu;
independentzia da gure jomuga eta publikoki independentista moduan agertzea nahi
dugu. Independentziaren aldeko hautua jendartean era egokian posizionatu behar
dugu.
Independentista Sarea independentziaren aldeko eragile anitz eta zabala da. Beraz,
gure ekimenen izaerek ere anitzak eta zabalak izan behar dute.
Mugimenduaren hasieratik “sarea” kontzeptua erabili dugu. Batzuen ustez, sarea
teknologia berriekin lotura zuzena duen terminoa da eta mugimenduaren jarduera
internet arloan baino ez litzatekeela gertatuko kezka zuten. Beste batzuen ustez,
berriz, antolatzeko eredu honek orain arte ezagutu ditugunak baino eraginkorragoa
izan daiteke. Zer esanik ez, komunikazio arlotik aztertzen badugu.
Teknologia berriek aukera ugari eta eraginkorrak eskaintzen dituzte, horrelako sare
bat elikatu, bultzatu eta aurrera eramateko. Oso tresna egokiak dira eta bai maila
teorikoan, bai maila praktikoan, ongi erabili behar ditugu. Baina, argi izan behar da,
tresnak, tresnak direla eta ezin garela itsu teknologiaren dirdirarekin. Zentzu
honetan, ohiko hedabideak, teknologia berriek sortu dituzten hedabideak erabiliko
ditugu, era eraginkorrean independentziaren aldeko testuingurua eta mezua sustatu
eta zabaltzeko.
Gure kasuan eta komunikazio estrategia definitzean, zutabe batzuk zehaztu eta
garatu behar ditugu. Dagoeneko, azken garaiotan eztabaidatu ditugun lanetan eta
izaniko eztabaidetan zutabe hauek azaldu zaizkigu: euskal independentismoaren
aniztasuna, diskurtso independentistaren beharra, independentiston ikusgarritasuna
lantzea, independentiston artean sinergiak lortzea eta jarduerak erakargarriak egitea.
Honekin batera komunikazio plana eta ekintza plana ere definitu behar ditugu.
Kontuan izan behar da komunikazioaren bidez, jendartea konbentzitu, motibatu eta
aktibatu nahi dugula, independentziaren aldeko protagonista izateko.
Aniztasuna
Balorea da, ez da zama. Jakin behar dugu hau baliatzen. Komunikazioaren
ikuspuntutik gaia izan behar dugu, independentista guztiok eroso egoteko eta
aniztasun horretaz baliatu beste euskal herritarrak independentismora erakartzeko.
Euskal independentismoa ez da zerbait itxia, ez plano teorikoan ezta praktikoan ere.
Mundu honetan berde asko daudela esaten ari gara eta horrekin independentisten
artean ere desberdintasuna asko izan ditzakegula. Argi azaldu beharko genuke
desberdintasun hauek beharrezkoak direla eta, beraz, diskurtsoa edo ekimenak
pentsatzean, ugaritasun hori bertan dugula eta zukua atera behar diogula ekin behar
zaio lanari.
Herrialdez herrialde edo herriz herri dauden desberdintasun soziopolitikoak ere
nabarmenak dira. Behin baino gehiagotan desberdintasun hauek euskal
independentismoak arazo moduan bizi izan du. Independentistak Sarearen ustez
desberdintasun hauek aukera eman behar digute aniztasuna islatzeko, ekimenetan,
diskurtsoetan eta abarretan.
Integraltasun komunikatiboa garatuko dugu; hau da, sareak komunikazio-tresna eta
euskarri desberdinak erabiliko ditu independentziaren aldeko mezua jendartean ongi
posizionatzeko eta independentziarako kontrako jarrerak ahultzeko asmoz.
Diskurtso independentista(k)
Ez da bat bakarrik; diskurtso independentistan ere lehen aipatutako aniztasunak
islatu behar du. Diskurtso mota desberdinak erabili behar ditugu, modu koherentean
baina aniztasunari beldurrik ez. Orain arte euskal independentismoak

                                                                                    10
diskurtso afektiboa erabili du gehienbat. Historian eta historiak ematen dituen
eskubideetan oinarritutako diskurtsoa, hain zuzen.
Beste diskurtso mota batzuk ere erabili behar dira, independentziaren estatusaren
onurak, beste herrialde batzuen esperientziak... Diskurtso independentista osatu eta
aberastu behar da.
Bide honetatik, funtsezkoa da iritzi sortzaileekin eta hainbat esparrutan
erreferentzialak diren pertsonekin egin behar dugun lana. Independentziaren aldeko
mezuaren zabaltzaileak behar ditugu eta sortzeaz gain dagoeneko indarrean
daudenak baliatu behar ditugu.
Ikusgarritasuna
Independentistok gure hautuaz harro gaude!
Gero eta jende gehiago bere burua independentistatzat hartzen badu, gero eta jende
gehiago ere animatuko da urrats hori emateko. Zalantzarik gabe, jendartean eragin
sinbolikoa duten pertsonak independentista moduan azaltzen badira eta pertsona
hauek jarduera independentistan parte hartzen badute, gure eragina ere handituko
da.
Jarduera aktiboak eta erakargarriak
Behin baino gehiagotan Sareak jarduera aktiboak bultzatu nahi izan ditu. Ez da
planteatzen ari, marko teorikoan soilik lan egitea; dinamika independentistak sustatu
eta egin behar ditu. Gaude, oso inportantea dela independentistok dinamika hauetan
parte hartzea. Zentzu honetan, sarearen helburua da dinamika hauek piztea eta
elikatzea.
Bi ekimen mota desberdindu beharko genituzke: batetik, Sareak berak antolatu eta
egiten dituen ekimenak eta, bestetik, beste eragile batzuek antolatu ahal dituztenak.
Biak desberdintzen ongi jakin beharko genituzke. Independentisten galaxia sortu nahi
dugu, independentziaren aldeko ekimenak biderkatzen eta emankor bilakatzen
lagundu nahi dugu. Hala ere, oso ongi desberdindu, lehen aipatu bezala, Sarearen
ekimen propioak eta beste eragileenak.
Sinergiak lortzea
Independentistok eremu desberdinetan lan egin edo antolaturik gaude. Esparru
desberdinetako independentistek harremanetan jarri eta ekimen komunak burutu
ditzatela lortu behar du Sareak. Bakoitza bere aldetik ibili beharrean, sare moduan
funtzionatu eta egindako ahaleginari atarramentu gehiago atera behar zaio.
Geure nortasun eta estiloari eutsi behar diogu
Urte betean independentziaren aldeko mugimenduaren erreferente bilakatu baldin
bagara aniztasunaren gaiari eta geure nortasuna nahiz estilori eman diogun
trataerarengatik da, maila handi batean. Eutsi behar diogulakoan gaude,
honenbestez.
Honetarako, batzen gaituena lehenetsiko dugu, sarean parte hartzen duen orori
eskatuko diogularik bereizten gaituena adierazteko edo ikusteko bestelako bideak
bilatzeko. Hau apustu estrategikoa da, Independentistak Sarea beste saio batzuetan
ez bezala, taktizismo eta apustu partikularretatik haratago joan dadin.
Gure herrian badaude bestelako helburuak defendatzeko tresnak eta norbaitek uste
baldin badu beste tresnaren bat beharrezkoa dela, sor dezan, baina gurea
independetziaren aldeko herri mugimendua da, ez bestelakoa.
Halaber, gure ezaugarriei eutsi behar diegu. Gurea pertsonek osatutako sarea da, ez
talde edo familien nahasketa. Hau oso inportantea da, batzen gaituen nortasuna
delako indartu beharrekoa. Gure asmoa ez da, jakina, inoren adierazteko eskubidea
mugatzea, denon arteko apustua lehenestea baizik.
Gure plangintza, gure ekimenak eta gure mezua lehenetsiko ditugu, gure nortasun
ikurrez edota gure helburuez zuzenki lotuta ez dauden gaien inguruan posizioa
hartuko ez dugularik.


                                                                                   11
Gure hitz eta gure isiltasunen jabe izanen gara, batzuk besteak bezain garrantzitsuak
direlarik. Honenbestez, ez dugu posiziorik hartuko batzen ez gaituzten gaien
inguruan, sareko kideen askatasuna mugatu gaberik, jakina.

Orain arte, jarduera zorrotza izan dugu gure isiltasunak oso estu neurtu ditugularik
eta hauxe da jarraitu beharreko bidea, oso argi dugulako bete betean asmatu dugula
honetan.
Bide beretik, sarearen batasuna lehenetsiko dugu, azpi-sareek bestelako joerarik
hartzea zentzugabekoak direlarik... Sarea bat da, eta maila orokorrean ezin ditu
jarrera ezberdinak hartu gai garrantzitsuetan, betiere, lehen aipatu dugun moduan,
aniztasuna bermatuz.
Geure ekimenetan geure ikurrak, geure profila eta geure estiloak erabiliko ditugu,
geure mezuak zabalduko ditugularik, bestelako erreferentziarik uztartu gabe.
Independentziaren aldeko kolore berdea-berdeak herriaren eskuetan uzteko sortuak
dira, edonork beregan eta nahi duen moduan erabil dezan independentziaren ikur
gisa, betiere erabilpen partidista edo arazo sortzaileak baztertzeko deialdia egiten
dugularik.
Sarearen ikur den izarra, (edo ikono orokorra, izena, izarra eta kolore berdea ) berriz,
gure mugimenduaren nortasun ikurra izanik, geuk bakarrik erabiliko dugu, bestelako
erabilpenik baztertzen ditugularik.
Beraz, sarearen aniztasuna lehenetsiko dugu gure jarduerako atal guzietan, gurea
apustu estratejikoa delako, epe luzekoa, sakon eta zintzoa, unean uneko erronken
gainetik dagoena.
Gauzak horrela, saiatuko gara sarearen ateak irekita mantentzen eta ahal delarik,
gehiago zabalduz, independentista guziek beren etxea dela senti dezaten. Beraz,
ahalik eta adostasun mailarik zabalena bilatzen saiatuko gara edozein urrats
garrantzizkorik eman aurretik
V, Independentistak Sarearen posizionamendua hurrengo urteetan: argi
berdea independentziari!
Buruen lehia irabazi behar dugu, euskal herritar gehienak independentziaren aldeko
jarreretara bultzatuz, baina, aitortu behar dugu, gaur egun gehiengoa izan ala ez
izan, itxita dagoela independentziaren bidea, ezarpen ez-demokratikoen bidez
oztopatzen baita gure herriak nahi duen erabakia hartzeko aukera.
Independentista guzien etxea izan nahi duen Independentistak Sareari ez dagokio
beste eragileek hurrengo urteetan egin behar dutena esatea, baina argi ikusten dugu,
batez ere, aspaldiko gatazkaren eta indarkeria fenomenoen gaindipena ekar ditzakeen
aldaketa jarduera aintzat hartuta, geuk geure lekua bilatu behar dugula agertoki
politiko eta sozialean, geuk ere eragile izan ahal eta behar dugulako.
Gureak ez diren beste esparruak alde batera utzirik, gure zeregin nagusia hurrengo
urteetan, independentziaren aldeko lana egiteaz gain, jakina, independentziarako
bidea irekitzea izanen da, independentziari argi berdea eman behar zaiola aldarrikatuz
eta honen aldeko lobby eraginkor gisa arituz.
Guk hartu behar dugu, gogotik hartu ere, independentziaren aukera gure herriaren
eskuetan jarri behar dela eskatzeko ikurra.
Beraz, eta helburu estrategikoaren lehentasuna baztertu gabe, geure lekua bilatu
behar dugu etorkizun hurbilaren inguruko eztabaidan, eta honetarako mezu eta
proposamen argia plazaratu behar dugu, honako puntu hauetan laburbiltzen duguna:
1/ Euskal Herriaren nazio izaera aitortu behar da, inolako lurralde mugapenik
gabe, herritarrok gure etorkizunaz erabakitzeko dugun eskubidea onartuz,
errespetatuz eta bideratuz
2/ joku garbia bermatu behar da, benetako joko demokratikoa ezarri behar da,
gure herriaren etorkizunaren inguruko egitasmo guziek aukera berdinak izan behar
dituztelako, inolako ezarpen, mehatxu edo pertsekuziorik gabe

                                                                                     12
3/ aukera guzien arteko hautaketa librea ahalbideratzen dela,
independentziarena barne
Argi berdea independentziari deitu diogu proposamen honi
eta honen defentsa izanen da hurrengo urteetako gure posizioamenduaren
erreferente bat, betiere, esan dugunez, independentziaren aldeko lanaz batera.
VI, Independentziaren aldeko ekimen estrategikoak
Bost dira mahai gainean jarri nahi ditugun ekimen estrategikoak. Jada aipatu ditugu
hainbat eztabaida edota idazkitan, baina gehiago zehazteko tenorea dela iruditu
zaigu.
1, Berdegintza: eraikuntza nazionala, desobedientzia zibila eta konfrontazio
demokratikoa uztartzen dituen aktibismo berria.
Berdea da independentzia eta gure sarea irudikatzeko hautatu dugun kolorea, eta
berdegintza izena proposatzen dugu independentziaren alde garatuko ditugun
aktibismo era zahar-berrietarako.
Estilo berria abiatu nahi dugu, gure mugimenduaren nortasun ikurrak eta helburuak
islatzen eta adierazten dituena, berez komunikazio tresna izanen dena,
independentziaren aldeko mugimendua ikusgarriago eginen duena, indarrak bilduko
dituena, gaur egungo egoeraren mugak agerian utziko dituena, euskal estatuaren
aldeko pedagogia garatuko duena eta, finean, jarduera biderkatzeko erakargarria
dena, aktibista berriak animatzen dituelako.
Dagoeneko aurreratu dugu aktibismo berri honen hainbat norabide: internet mailako
lana, argazki berdeak, independentziaren aldeko arrazoien adierazpen horma eta, era
berezian, abenduaren 6an Parisen eta Madrilen egindako salaketa ekimenak.
Anitzak izanen dira jarduerak, anitza baita sarea, eta konpromiso mailak ezberdinak
izanen direlako. Baina, betiere, sarearen nortasun ikurrak indartuz, ematen diren
urratsak ongi neurtuz, gure arteko zulorik ez sortzeko.
Berdegintza denon artean egin behar dugu, formula berriak eginez agertuko dira.
Horretarako badugu nondik ikasi, oso aberatsa baita gure herrian egindako lanaren
aztarna. Halaber, mundu osoa dugu irakasle, etengabean hausnarketa zorrotzak egin
behar ditugularik formula berriak aurkitzeko.
Beste hainbat mailatan bezala, jarduera eta hausnarketa batera eraman behar ditugu.
Kontua ez da izugarrizko lan teorikoa egitea, aski baliagarria izan badaiteke ere, gure
estrategian nahiz ibilbidean ongi uztartzen diren formulak abian jartzea baizik.
Honenbestez berdegintza mailan urrats berriak ematea proposatzen dugu. Batzuk,
diskretuak izanen dira, jakina, sorpresa faktorea mantentzeko, baina beste batzuetan
parte hartzerako ateak irekitzea funtsezkoa izanen da. Batzuek eta besteen arteko
oreka bilatu beharko dugu, aktibismoaren esparruak zabaltzeko.
Halaber, berdegintzaren inguruko hausnarketa tailerra irekiko dugu, ekarpen teorikoei
bide emateko, Ideien Faktoriaren barnean.
2, Ideien Faktoria
Komunikazio estrategiaren oinarrietan azaldu dugunez, Ideien Faktoriaren helburu
nagusia ideien borrokan emankorki jardutea da, berez, lan horretarako sortzen
delarik.
Ideien Faktoria ez da ohiko fundazio bat, ez maila juridikoan ezta ezaugarritzean ere.
Gure asmoa ideien lehiaren protagonista nagusiak herritarrak bilakatzea da, eta ez
eztabaidaren elitizazioan sakontzea.
Honenbestez, herritar independentistak izanen dira/gara ideien faktoriaren
langile/sortzaileak, faktoria bera ideiak
bideratzeko, ordenatzeko, ekoizteko eta zabaltzeko tresna izanen delarik, betiere
beste eragileekin batera jarduteko bokazioaz.
Faktoriak Talde Bultzatzailearen tailer gisa jardunen du eta lan zehatzen araberako
tailerretan antolatuko da, hainbat arduradun izanen dituelarik, egunoroko lanak
bideratzeko.

                                                                                    13
Ideien Faktoriaren jardueran azterketa sendo, sakon eta dokumentatuek lekua dute,
eztabaida akademikoek tokia aurkituko dute, mundu mailako hausnarketek ere lekua
izanen dute, eta hauekin batera zure, gure, haien hausnarketak...
Izan ere, denok pentsatzen dugu, denok ditugu independentziarako arrazoiak,
independentziarako ideiak, denok sortzen dugu, sormena ere auzolanean gauza
daitekeelako.
3, Diaspora Independentista: independentzia buruan, ibili munduan
Dagoeneko antolatzen hasiak dira, zorionez, Diasporako euskal independentistak.
Aberri Eguna bultzatu zuten, sarean parte hartu zuten eta gure Talde Bultzatzailearen
kideak ere badira, gaurkoan hemen ez badaude ere.
Denok atzemanen dugu nola edo hala, garrantzi handiko esparrua dela euskal
diaspora independentziaren aldeko mugimenduaren ikuspegitik. Alde batetik, miloika
euskaldun edota euskal jatorrizko pertsonak daudelako munduan zehar, batez ere
Ameriketan. Bestetik, izugarrizko eragina izaten ahal dutelako independentziaren
aldeko jardueran, batez ere gure egitasmoa lau haizeetara zabaltzeko eta hainbat
eragileren aurrean (gobernuak, bestelako potereak…)
Eta, azkenik, ikur bat direlako hainbeste etorkin izan dituen eta dituen herri honetan.
Diasporaren eragin emozionala ez da nolanahikoa eta begibistan dago munduko
euskal independentistek egiten dutenak oihartzun handia duela euskal herritar
askorengan.
Gauzak honela, sarea diasporan zabaldu eta eraginkorrago bilakatzeko plangintza bat
eginen dugu hurrengo asteetan, lehenik eta behin diasporako lagunen iritzia jasoz,
haiek izanen baitira lan honen protagonistak. Gure asmoa, dena den, 2012ko Aberri
Egunaren inguruko ekimen bereziren bat antolatzea da, mundu osoko euskal
independentistak bilduz.
4, Etorkinak independentziaren aldeko prozesuan uztartzeko lan ildoa:
mugarik gabeko independentzia!
Martxa berdearen inguruan eman genuen lehen urrats batzuk esparru honetan,
emaitza ederrak ekarriz zituztenak, gainera. Nabarmena da gai honen inguruko lan
iraunkorra garatzeko beharra eta hauxe da planteatzen duguna, lan tailerra osatu,
azterketa eta helburuak lantzeko, plangintza idazteko eta, batez, ere, lanean aritzeko.
5, Nazioarteko sinergiak
Gure independentziaren aldeko jardueran biziki inportantea da eta izanen da beste
independentziaren aldeko mugimenduekiko sinergiak bilatzea. Alde batetik, ikasteko
eta, bestetik, konplizitateak bilatzeko.
Dena den, eta gure indarrak aintzat hartuta, lehentasunak ezartzea proposatzen
dugu:
Països Catalansekiko keinua
Eskozia, Quebec, Groenlandia, independentzia prozesu aurreratuak mendebaldeko
esparruan
Frantziar nahiz espainiar inperioetatik independentzia lortu duten edo lortzeko bidean
dauden herriak: Sahara, Martinique…




                                                                                    14

More Related Content

Similar to 2010 BALANTZEA ETA PROPOSAMEN ESTRATEGIKOAK

Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioakFederaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioakekthuhezi
 
Sarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukera
Sarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukeraSarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukera
Sarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukera
Azkue Fundazioa
 
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalidaDiscurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Irekia - EJGV
 
Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-Hartzeari Buruzko Liburu Zuria. ...
Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-Hartzeari Buruzko Liburu Zuria. ...Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-Hartzeari Buruzko Liburu Zuria. ...
Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-Hartzeari Buruzko Liburu Zuria. ...Irekia - EJGV
 
Errigora txostena 17/18
Errigora txostena 17/18Errigora txostena 17/18
Errigora txostena 17/18
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIMLehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
Irekia - EJGV
 
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
zabalikelkartea
 
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Irekia - EJGV
 
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxeaEuskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxeaekthuhezi
 
Uztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZInUztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZIn
Joxe
 
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
Joxe
 
Rio de oro
Rio de oroRio de oro
Rio de oro
ehuziberkazeta
 
Andikonako foroa
Andikonako foroaAndikonako foroa
Andikonako foroa
Anboto Komunikabideak
 
Entzuixu!! 7.zkia. 2014ko apirila.
Entzuixu!! 7.zkia. 2014ko apirila.Entzuixu!! 7.zkia. 2014ko apirila.
Entzuixu!! 7.zkia. 2014ko apirila.
Entzuixu! EAJ-PNV Lekeitio
 
Bestelako Komunikazioa
Bestelako KomunikazioaBestelako Komunikazioa
Bestelako KomunikazioaProbatxoa
 
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalidaEuskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Irekia - EJGV
 
Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria
Udal Agintaldiko Balantze aldizkariaUdal Agintaldiko Balantze aldizkaria
Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria
Busturia Aurrera
 

Similar to 2010 BALANTZEA ETA PROPOSAMEN ESTRATEGIKOAK (20)

Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioakFederaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
 
Sarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukera
Sarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukeraSarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukera
Sarea: euskara modu berritzailean sustatu eta nabarmentzeko aukera
 
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalidaDiscurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
 
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
 
Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-Hartzeari Buruzko Liburu Zuria. ...
Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-Hartzeari Buruzko Liburu Zuria. ...Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-Hartzeari Buruzko Liburu Zuria. ...
Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-Hartzeari Buruzko Liburu Zuria. ...
 
Errigora txostena 17/18
Errigora txostena 17/18Errigora txostena 17/18
Errigora txostena 17/18
 
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIMLehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
Lehendakariaren hitzaldia - Proyecto europeo INTEGRIM
 
O10 asanblada. aurkezpena
O10 asanblada. aurkezpenaO10 asanblada. aurkezpena
O10 asanblada. aurkezpena
 
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
 
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
 
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxeaEuskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
 
Uztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZInUztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZIn
 
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
 
Rio de oro
Rio de oroRio de oro
Rio de oro
 
Andikonako foroa
Andikonako foroaAndikonako foroa
Andikonako foroa
 
Entzuixu!! 7.zkia. 2014ko apirila.
Entzuixu!! 7.zkia. 2014ko apirila.Entzuixu!! 7.zkia. 2014ko apirila.
Entzuixu!! 7.zkia. 2014ko apirila.
 
Bestelako Komunikazioa
Bestelako KomunikazioaBestelako Komunikazioa
Bestelako Komunikazioa
 
Uztailaren 7ko batzarraren akta
Uztailaren 7ko batzarraren aktaUztailaren 7ko batzarraren akta
Uztailaren 7ko batzarraren akta
 
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalidaEuskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
 
Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria
Udal Agintaldiko Balantze aldizkariaUdal Agintaldiko Balantze aldizkaria
Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria
 

2010 BALANTZEA ETA PROPOSAMEN ESTRATEGIKOAK

  • 1. Independentistak Sarea HAUSNARKETARAKO DOKUMENTUAK 1
  • 2. 2010 BALANTZEA A) Urte bete independentziaren alde 1/ Independentistak Sarea” ez zen egun batetik bestera bururatutako ideia izan. Ezin ditugu ahantzi Independentzia autuaren alde azkeneko hamarkadetan eragile ezberdin askok lanean jardun dutela indarrak biltzeko asmotan eta batez ere, bide luzea eta batzuetan malkartsua bilakatu izan dena, zabalduz. 2/ Eragile eta sektore askok urteetan bide-zabaltze eta finkatze horren atzetik ibili dira, mugimendu zabal eta anitza sortzeko asmo horretan saio batzuk ere burutik dituztelarik. 3/ Bide honetatik, Independentziaren aldeko mugimenduaren historia labur honetan, “Nazio Eztabaidagunearen” mugarria aurkitzen dugu, zeinak 2009ko udazkenean hain zuzen ere, talde berri bat abian jartzeko gonbita zabaldu zuen hainbat eragilek ontzat hartu zutenak. Hemendik aurrera eman beharreko urrats inguruko eztabaida aurrera joan zen. 4/ Hausnarketa- kezka- burutazio eta asmo hauek guztietatik, eta indarrak biltzeko beharrak eraginda, “Ari gara” aldarrikapena abian jarri genuen, eta honekin batera hainbeste ilusio azaleratu zituen “Aberri Eguna” milaka lagunen artean deitzeko proposamena. Arrakasta izugarria bizi izan genuen. Gutxinaka-gutxinaka martxan jarri genuen ekimena egituratzen hasi eta hainbat urrats eman ziren mugimendu berriaren sorkuntzan. “Ari gara” adierazpenaren aurkezpena Donostiako Miramar Jauregian, Euskal Herriko historian, mugarri berri baten finkatzea izan zen, eragile berri bat agertzen ari zen geure herriko panoraman. 5/ Subjektu berri baten eraketan buru- belarri sartu ginen, guztiz autonomoa izan behar zena; pertsonek osatutako mugimendua, taldeen plataformetatik urrunduz, anitza eta pertsonen arteko zubiak lehenetsiko zituenak, independentzia autuaren inguruan batuz. Eta autu hau, iraganetik ikasiz, aro berria irekiko zuen helburu zehatza, ohiko antolakuntzatik atera nahian, sare bezala osatzea erabaki zen. “Independentistak” izena jarri genion argi eta garbi, jada independentzia eskuragarri bihurtzeko gure hitzetan. 6/ Aipatu dugunez, “Ari gara”rekin batera, “Aberri egunaren” prestaketa etorri zen eta formak berritzeko apostua egin genuen: interneten zabaltzea erabaki genuen, milaka lagunek “Aberri egunaren” deitzaile izateko: 8.000 lagunek “Aberri eguna” deitu zuten. Arrakasta eta poza! Zenbakiak gurekin zaude: 100.000 bisita baino gehiago izan zituen gure webgune hasi berria aste gutxitan. 7/ Eta “Aberri egunak” berez euskal herritarrontzat duen xarmaz gain, aro berri baten urratsa izan zen: jendetsua, anitza, historikoa eta berdea, geure esperantza eta lanaren kolorea, momentu horretatik aurrera, zortzi puntako izarrarekin batera, gure ikur nagusia bilakatu zena. Ezin dugu ahantzi honetan ere Diasporarekin batera sortu nahi genuen bideari ekin geniola. Eta Cesar Arrondo, euskal-argentindar irakaslea, teknologien bitartez gurekin egon zela egun berezi horretan, gurekin urratsa eman zuten beste pertsona ezagunekin batera. 8/ Egun zoragarria, ilusio eta sentimenduz beteriko kaleak igaro genituen, denok elkarrekin. Eguraldi goibelari aurre egin genion eta denbora galdu gabe, herri mugimendua eraikitzen hasteko momentua iritsi zela ikusi genuen. Jendarte aktibazioa bilatzen zuen “Olatu berdea” kanpaina hasi eta aldi berean, hain beharrezkoa genuen oinarrizko eztabaidari bide eman genion. 9/ Eztabaida hauetan, “Aberri Egunaren” ebaluaketa egiteaz gain, josten ari ginen “Sarearen” helburuen eta hurrengo urratsen eztabaida kalera atera genuen. 10/ Bestetik, “Olatu berdea” kanpainarekin argazki berdeak egin genituen Euskal Herriko hainbat txokotan. Argi eta garbi, indarrean dauden eragile politiko eta bestelako egituren erabilera ez egiteko asmoa hasieratik determinatu gintuen 2
  • 3. zirkunstantzia izan zen, geure aukeren bidez lotu nahi genuen; beraz, “argazki berdea” egin ziren tokien zenbakia ez zen oso altua izan, baina bai, behintzat gure indarren mugak ezagutzeko balio izan zitzaigun. Jarrera independente honek ere gure nortasun ikurren bermea izan da eta aniztasunari aukera handiak eskaini dizkio, bestela egitekotan galduko genituenak. 11/ Hurrenez hurren, eztabaidaren bigarren fasea iritsi zen: mugimendua gorpuzteko, antolakuntza ereduan aurreratzeko eta plan estratejikoa zehazteko asmoz hainbat bilera egin genituen horretarako, “Bolondresen batzarra” kasu. 12/ Lanketa horrekin batera, udararen bukaera eta udazkenaren ongi etorria “Independetistak Sareak” berriz ere berdez jantzi zituen bai gure herriko kaleak, zein Mediterraneoko itsasertzean dagoen hiri esanguratsu baten “Aberri eguna”: “Diada egunean” “Independetistak Sarea” Bartzelonara joatea gonbidatua izan zen; hango independentisten elkartasuna gurera ekarri genuen eta han ere, gure oihartzun berdea utzi genuen Txutxik katalanez bota zuen diskurtsoarekin. Hortik hilabetera, urriaren 12an, Iruñako kaleak itsaso berde batean bihurtu genituen. 13/ Gure herriaren independentzia egitasmoa eta espainiar inperiotik lortutako amerikar herrien independentzia prozesuak ekarri nahi genituen gogora, Ameriketako herrien independentziarako lehen urratsen bigarren mendeurrena ospatzen zela baliatuz. 14/ Arrakasta handia izan zuen martxa honek ere. Berriz ere “Independentistak Saretik” egindako apustua egokia izan zen. Milaka lagun biltzea lortu genuen, aniztasun ideologiko eta politikoari eutsiz, mezuak oihartzuna izan zuen eta beste behin ere, jendea pozik joan zen etxera. 15/ Beraz, gurea “Aberri egunera” soilik mugatzen ez den zeregina dela erakutsi genuen. Jendeak ondo erantzun zuen, mugimendu berriaren erreferentzialtasuna ontzat emanez. Hortaz gain, gure nortasun ikurren estrategikoki lantzeko apustua berretsiz, jendeak hau ulertuta, aintzat hartu duelako! 16/ Martxa berde honekin hainbat ildo landu nahi genituen: - Nazio elkartasunaren garapena. - Landutako ibilbideetatik ikasi. - Ameriketako herrietatik Euskal Herrira etorritakoekiko loturen lanketa, gure mugimenduan parte har dezaten, beti ere, herri horietan bizi den diasporako jendea gogoan izanik. 17/ Umilki bada ere, lortu genuela esan dezakegu. Prentsaurrekoan, prestakuntzan eta martxan kanpotik etorritakoak egon zirelako. Mezu zuzena eta argia zabaldu genuelako. Zubiak eraiki genituelako. Eta etorkizunera begira ongi jarraituz gero, aukerak eskainiko dizkigutenak. 18/ Gerora, “Nazio Konferentzia” izan genuen Donostian. - Bidea adostu genuen - Talde bultzatzailea hautatu genuen - Fase berriaren atea ireki genuen. 19/ Eta urtea amaitu baino lehen beste hainbat ekimen gehiago egiteko aukera izan genuen: 1. Diasporarekin lotuta, eta leku desberdinetako taldeekin egiten ari garen lanketak bere fruituak eman zituen: Argentinako Mar de Platan ospatzen den Euskal Astea berdez jantzi zuten. 2. Abenduak 6an bai Madrileko Cibeles, zein Parisen Louvreko iturriak berdetu genituen, BERDEGINTZAren lehenengo ekimenak izan direnak. Konfrontazio 3
  • 4. demokratikoa, desobedientzia zibila eta aktibismo era berritzaileak lantzeko apustua berretsi genuen, argi utziz gure asmoa hitzetatik jarduera zehatzetara pasatzea dela. Arrakasta berriz ere: teknologia berriak direla eta, Cibelesen egindako BERDEGINTZAren bideoak youtuben 40.000 ikusle izan zituen. 3. Egun berean Durangon, “argazki berde” berri baten deialdia egin genuen, bertan saldu genituen zapiak eskuen artetik kentzen zizkigutelarik, milaka zapi berdez bete genuen azoka eta Durango bera. 20/ Bestetik, dirua biltzeko TXERRITXO BERDEA ekimena abiatu genuen Donostian nahiz Bilbon. Eguraldiak ez zuen batere lagundu, eta bertan egon ginenok mila zailtasun pasa behar izan genituen, bertan gure ahuleziak nabarmenduz. Maila batean begibistakoa da mugimendu berria garela, oraingoz behar bezala antolatu ez dena. Baina erreferentzia bat sortu dugu eta finantziazio estrategiari ekin diogu, mantsoki bada ere. 21/ Eta azkenik, urtea ondo amaitzeko, EUSKAL SELEKZIOAREN PARTIDUAN egon ginen, gure kolore berdez Bilboko kolore gorriari itzala eginez. Han ere milaka zapi saldu ziren, izugarrizko olatu berdea sorraraziz San Mamesen berriro ere… Jendeak gure kolorearen eta ikurren erreferentzia ezagutu eta bilatzen ditu festen barrena: jarrera garrantzitsua guretzat, honek erreferentzia bihurtu garela erakusten digu. Beraz, berde kolorea Euskal Herriko independentziaren aldeko kolorea bihurtu da dagoeneko! B) Hausnarketa eta egokipenetarako irizpideak Gure ibilbidearen istorioa laburbildurik, kontakizunetatik haratago joan nahi dugu, eta hausnarketetarako hainbat puntu jarri nahi ditugu mahai gainean. - Izugarrizko urratsa eman dugu oso denbora mugatuan. - Gure ekimenaren nondik norako nagusiak argitu eta adostu ditugu. - Kalera atera gara eta jendeak ezagutzen gaitu, identifikatzen gaitu eta ulertu du zein den gure egitasmoaren funtsa. - Gure nortasuna argia da, baita gure estiloa ere. - Independentziaren aldeko indarrak biltzen ari gara eta independentziaren inguruko eztabaida astindu dugu. - Dagoeneko lehen mailako eragilea gara euskal jendartean. - Independentziaren aldeko lan bateratu eta emankorrerako oinarriak jarri ditugu. - Estilo berri zabaltzen ari gara: tendentzia markatzen ari gara! Baina akatsak eta alde ilunak aintzat hartzeko ardurari eutsi behar diogu eta gaur, hemen, horietako batzuk azpimarratu nahi ditugu, zehazki, honako bost hauek: 1/ Oso egitura ahula dugu. Ez dugu sorrerarako jardueratik benetako sare mailako egitasmo erraldoi batek behar duen egiturara urratsa oraingoz eman. Gaindituta gaude une askotan: aukera handiak, jende asko gogoz, baina ezin erantzun. Ez dugu mitxelinez betetako egiturarik nahi, baina oinarrizko bulegoa behar dugu, oinarrizko bizkar hezurra dena, lan maila altua eskaini dezakeen jendeaz, bestelako lan eskaintzaz osatuz, lan jarduera areagotu ahal izateko. 2/ Orain arte, ez dugu lortu talde zabala osatzea. Besteak beste, etengabeko behinbetikotasunean mugitu garelako (hau gainditzea bilkuraren helburuetariko bat delarik). Hainbat erronka blokeatu ditugu: Ipar Euskal Herrian herri mailako antolakuntza eta jarduera, Diaspora, Internet mailako lana, komunikazio lanak… 3/ Gure antolaketa eredua ez dela behar bezala argitu nabarmena da. Nahasketak sortzen ari dira antolaketa ereduaren inguruan (komiteak, guneak…). 4
  • 5. Badakigu ez dela gai erraza, zerbait berria egiten ari garelako, baina nahasketak kalte egiten digu bideratzen ez dugun bitartean. 4/ Hainbat zalantza, akats edota joera kezkagarri agertu dira gure jardueraren inguruan. Bada aurkezpenetan “Independentistak sarearenak” ez diren mezuak zabaldu dituena; nahiz eta Sarearen izenean agertu, nahasketak sortu dira beste eragileen ekimen edo deialdien inguruan; arazoak izan ditugu Sarea hainbat lekutan antolatzeko; eta nabarmena da hainbat argipen ezinbestekoak direla. 5/ Ezin izan dugu ekimenak daukan potentzialitatea behar bezala landu… herri/ auzo gutxitan egin ditugu aurkezpenak. Jende asko agertu da lan egiteko prest baina ez dugu biderik eskaintzen jakin. Jakin badakigu ere aniztasunari eman diogun lehentasunak Sarearen zabaltzea mantsotu duela: dena kontrolpean hartu nahi izan dugu, hainbat joerek arriskutan jartzen duela aniztasuna ikusi baitugu. Baina argi dugu ere, aniztasuna bermatzeko joera honek sarearen hegoak mozten dituela eta beraz, ezin izango dugu askoz gehiago luzatu. Urratsa emateko tenorea iritsi da Fase berriari ekin behar diogu! 5
  • 6. HAUSNARKETAK ETA EKIMEN PROPOSAMENAK Independentistak Sarearen bitakora kaierrerako hausnarketak eta ekimen estrategikoen proposamenak I, Sarrera gisa Gure herri mugimendu zabal eta anitz honetan hausnarketa ahalegina iraunkorra izanen da, betiere jardueraz ongi uztartuta. Gauzak honela, independentzia lortzeko bidearen puzzlea osatzen joanen gara, urratsez urrats, arduraz baina itomenik gabe. Testu honetan aipatu puzzlea osatzeko hausnarketa eta irizpide batzuk azaltzen dira, denon artean eztabaida ditzagun. Edonola ere, komeni da bi argipen aurreratzea, eginen dugun ahalegina emankorra izan dadin: Alde batetik: puzzlea osatzeko lehen oinarria aurrera jotzea da, eta nekez joanen ginateke aurrera bukaerarik gabeko eztabaida etereoetan galduz gero edo dagoeneko argitu, adostu eta erabakita dauden ataletara itzuliko bagina. Bestetik: eztabaidaren helburua jarduera behar bezala gauzatzea da. Gure bokazioa ez da independentziaren aldeko jardueraz eztabaidatzea, jarduera emankorra burutzea baizik. Oso garrantzitsua da, beraz, hausnarketa saioak ekimen zehatzekin lotzea. II, egungo egoeraren irakurketarako gakoak Ez da gure asmoa egoeraren irakurketa orokor eta sakona komunean egitea, begibistakoa baita gure aniztasunaren arabera hamaika irakurketa ezberdin bizi direla sarekideen artean. Nork badu bere azterketa egiteko bidea, eta guk independentziaren aldeko mugimenduaren ikuspegia lehenesteko ardurari eutsi behar diogu, batzen gaituena nagusituz. Honenbestez, gaur egungo errealitatean agertzen diren aukerak aintzat hartu nahi ditugu, aldaketa garai hauetan Independentistak Sareak izan behar duen posizioa argitzeko. Bost dira azterketa honetarako azpimarratu nahi ditugun atalak. Lehena mundu mailan ematen diren independentzia prozesuen garrantzia da. Guretako Hegoaldeko Sudan edo Kosovo, bi adibide gertu mahai gainean jartzeko, eta esperientzia zehatz horietarik bereizten gaituzten faktoreak alde batera utzirik, inportanteak dira, agerian uzten dutelako independentzia aukera bideragarria dela eta nazio egitasmoen arteko lehia egoeretan biderik onena jendearen erabaki librea dela argitasunaz adierazten dutelako. Espainiar estatuak Kosovoren kasuan izan duen obsesio jarduera biziki esanguratsua da. Euskal Herriak lekua hartu behar du independentziara doazen herrien multzoan eta, ahalegin honetan, aski interesgarria da nazioarteko prentsak gure egitasmoa aipatu izana. Bi kasu aitatu ditugu, baina beste batzuk dira arrazoi ezberdinengatik gertuago ditugunak, Quebec, Catalunya edo Eskozia, esaterako. Argi dago herri horien eta beste askoren independentzia lortzeko ahaleginek gure bidea errazten dutela, guk beraiena laguntzen ahal dugun moduan. Guretako erreferente nagusietarikoa den catalan agertokian, nahiz eta hauteskunde lehiak dena estali eta gainditu duen, oso handia izan da independentziaren aldeko joeraren hazkundea eta ikusi beharko da zertan gelditzen den jendartean bizitzen ari den eboluzioa. Bigarrena estatu klasikoen berrindartze joera da, eta, honekin batera estatu nazionalismoen gogortzea. Europar Batasunarekin edota mundu mailako globalizazioaz bestelako aurreikuspenak zabaldu baziren ere, frantziar nahiz espainiar estatuetan, beste kasu askotan bezala, estatuen berrindartzeko joerak sendotzen ari dira. Arrazoi ekonomikoak begibistakoak dira, baina nabarmena da badagoela arrazoi horietatik haratago bestelako motor bat, maila ideologikoan oso 6
  • 7. Independentistak Sarearen bitakora kaierrerako hausnarketak eta ekimen estrategikoen proposamenak I, Sarrera gisa Gure herri mugimendu zabal eta anitz honetan hausnarketa ahalegina iraunkorra izanen da, betiere jardueraz ongi uztartuta. Gauzak honela, independentzia lortzeko bidearen puzzlea osatzen joanen gara, urratsez urrats, arduraz baina itomenik gabe. Testu honetan aipatu puzzlea osatzeko hausnarketa eta irizpide batzuk azaltzen dira, denon artean eztabaida ditzagun. Edonola ere, komeni da bi argipen aurreratzea, eginen dugun ahalegina emankorra izan dadin: Alde batetik: puzzlea osatzeko lehen oinarria aurrera jotzea da, eta nekez joanen ginateke aurrera bukaerarik gabeko eztabaida etereoetan galduz gero edo dagoeneko argitu, adostu eta erabakita dauden ataletara itzuliko bagina. Bestetik: eztabaidaren helburua jarduera behar bezala gauzatzea da. Gure bokazioa ez da independentziaren aldeko jardueraz eztabaidatzea, jarduera emankorra burutzea baizik. Oso garrantzitsua da, beraz, hausnarketa saioak ekimen zehatzekin lotzea. II, egungo egoeraren irakurketarako gakoak Ez da gure asmoa egoeraren irakurketa orokor eta sakona komunean egitea, begibistakoa baita gure aniztasunaren arabera hamaika irakurketa ezberdin bizi direla sarekideen artean. Nork badu bere azterketa egiteko bidea, eta guk independentziaren aldeko mugimenduaren ikuspegia lehenesteko ardurari eutsi behar diogu, batzen gaituena nagusituz. Honenbestez, gaur egungo errealitatean agertzen diren aukerak aintzat hartu nahi ditugu, aldaketa garai hauetan Independentistak Sareak izan behar duen posizioa argitzeko. Bost dira azterketa honetarako azpimarratu nahi ditugun atalak. Lehena mundu mailan ematen diren independentzia prozesuen garrantzia da. Guretako Hegoaldeko Sudan edo Kosovo, bi adibide gertu mahai gainean jartzeko, eta esperientzia zehatz horietarik bereizten gaituzten faktoreak alde batera utzirik, inportanteak dira, agerian uzten dutelako independentzia aukera bideragarria dela eta nazio egitasmoen arteko lehia egoeretan biderik onena jendearen erabaki librea dela argitasunaz adierazten dutelako. Espainiar estatuak Kosovoren kasuan izan duen obsesio jarduera biziki esanguratsua da. Euskal Herriak lekua hartu behar du independentziara doazen herrien multzoan eta, ahalegin honetan, aski interesgarria da nazioarteko prentsak gure egitasmoa aipatu izana. Bi kasu aitatu ditugu, baina beste batzuk dira arrazoi ezberdinengatik gertuago ditugunak, Quebec, Catalunya edo Eskozia, esaterako. Argi dago herri horien eta beste askoren independentzia lortzeko ahaleginek gure bidea errazten dutela, guk beraiena laguntzen ahal dugun moduan. Guretako erreferente nagusietarikoa den catalan agertokian, nahiz eta hauteskunde lehiak dena estali eta gainditu duen, oso handia izan da independentziaren aldeko joeraren hazkundea eta ikusi beharko da zertan gelditzen den jendartean bizitzen ari den eboluzioa. Bigarrena estatu klasikoen berrindartze joera da, eta, honekin batera estatu nazionalismoen gogortzea. Europar Batasunarekin edota mundu mailako globalizazioaz bestelako aurreikuspenak zabaldu baziren ere, frantziar nahiz espainiar estatuetan, beste kasu askotan bezala, estatuen berrindartzeko joerak sendotzen ari dira. Arrazoi ekonomikoak begibistakoak dira, baina nabarmena da badagoela arrazoi horietatik haratago bestelako motor bat, maila ideologikoan oso agerikoa dena. Sarkozyren gobernuaren ekimenak, frantziar nortasuna indartzeko saioak, estatu eredua ez ukitzeko obsesioa eta abar, xenofobiaz lotutako bestelako joerekin batera, panorama kezkagarri baten itxuraz agertzen zaizkigu. Halaber, espainiar futbol 7
  • 8. selekzioaren inguruko operazioa iceberg erraldoi baten punta besterik ez da izan, espainiartasuna berrindartu eta egokitzeko ofentsiba zabal eta luze batena, hots. Gaur egun, hainbat eragilek krisialdia egoera baliatu nahi dute estatuaren antolaketan itxikeria ez ezik atzerako urratsak ere bultzatzeko. Honek badu zerikusirik espainiar nazio egitasmoarekin lotutako autoestima kolektiboaren urraketaz, eta aintzat hartu behar dugu oso posiblea dela Països Catalans eta Euskal Herriko independentzia mugimenduen indartzeak jarrera itxi eta atzerakoien hazkundea ekartzea, erreakzio gisa. Mugimendua errotu eta bideragarri gisa ikusten diren heinean, gero eta gogorragoa izanen da sektore itxienen erantzuna. Tristea izanen da, baina jakin beharko dugu gure urratsek kontrako jarreren muturtzea ekarriko duela. Gaur egun, espainiar nahiz frantziar estatu nazionalismoen esparruan nagusitzen diren posizioak ez dira herrien autodeterminazioaren aldekoak. Berriz, gero eta indartsuagoak dira estatu ereduaren zentralizazioa bultzatzen dutenak. Beste gauza bat da jarrera horiek zer nolako arrakasta izan dezaketen. Maila honetan oso garratzitsua da espainiar edo frantziar egitasmoak berenganatzen dutenek portaera demokratikoak izatea eta ez hartzea gure independentzia egitasmoa mehatxu edota kalte zuzen gisa. Hirugarrena, hain zuzen, espainiar estatuaren krisi larriaz lotuta dago. Ez dakigu zer gertatuko den, hau da, aurreikusi diren pronostiko ilunenak baieztatu eta krak eginen ote duen espainiar ekonomiak, baina dagoeneko argi dago krisialdi honek espainiar ereduaren erakartze ahalmena gogorki urratu duela hainbat jende eta sektoreen aurrean. Halaber, nabarmena da geure estatu ez izateak ahultzen duela gure herriaren jarrera mundu mailako krisialdi honen aurrean, menpekotasunaren ordainak izugarriak direlarik. Laugarrena, Euskal Herriko egoeran ireki daitezkeen aukera berrietan datza. Nork bere azterketa eginen du, jakina, egoera honetaz, baina argi dago panorama astintzen den heinean, oraingo estatus juridiko-politikoaen azterketa, erabakitzeko ahalmena eta etorkizunerako aukerak mahai gainean jartzeko aukerak biderkatzen direla. Batzuek gure herriaren eskubideen inguruko eztabaida galarazi nahiko dutela argi dago, baina independentziaren aldeko mugimenduak ongi baloratu eta baliatu behar ditu sor daitezkeen agertokiak. Areago, gure eskuetan ere badago egin beharreko eztabaida demokratikoa behar bezala egitea. Nork bere lehentasuna izanen du egoera honetan, baina independentziaren aldeko mugimenduak independentziarako urratsak lehenetsi behar ditu, independentziara iritsi ahal izateko aldaketak eraginkorki bultzatuz. Gauzak honela, pozaz esan behar dugu urrats historikoa izan dela gure mugimendu berriaren sorrera, batez ere urte beteko ibilbidean hartu dugun zilegitasun eta erreferentzialtasuna aintzat hartuta. Erakutsi dugu indarrak biltzea egingarria dela eta aniztasuna formula eraginkorretan berma daitekeela. Euskal Herriak indartzen ari den independentziaren aldeko mugimenduan sortutako eragile anitz eta zabal berri batekin eginen dio aurre egoera berriei, zorionez. Bostgarren afera aurten etorriko diren hauteskundeen eragina da. Guk ez dugu hauteskundeetan parte hartzen, jakina, baina ez gara jendartetik at bizi eta zalantzarik gabe, lehia elektoralak dena nahasiko du. Independentistak Sareak ongi egin behar dio aurre egoera berezi honi, ez burbuila artifizial batean sartuz, baina bai batzen gaituena lehia horien gainetik jarriz. Oso inportantea da, panorama politiko-elektoral-instituzionalean gerta daitekeena gertatu ere, gure egitasmoa aurrera eramaten jarraitzea. 8
  • 9. III, apustua berretsi eta areagotzeko garaia: independenziaren aldeko mugimenduaren erronka nagusiak Hauxe da faktore hauen azterketatik ateratzen dugun ondorio nagusia. Baldintzak daude, jendarte eskaera zabala antzematen da eta gero eta argiago dago hauxe dela Euskal Herriarendako aukerarik onena. Beraz, sarearen sorreran atzean dagoen apustua berresten dugu, gure ahaleginak biderkatu eta areagotzeko asmoa dugularik. Gure helburua independentzia lortzea izanik, independentziaren aldeko gehiengoa erdiesteko asmoa dugu, dagoeneko argi utzi baitugu guk hautu demokratiko gisa ulertzen dugula euskal estatuaren osaketa. Nola irabazi buruen lehia, berriz? Hau da gure erronka, hauxe da independentziaren aldeko mugimenduaren eginbehar estrategiko nagusia. Eta honetarako, ideia batzuk mahai gainean jarri behar dugu. Hasteko, gazteriaren garrantzia azpimarratu behar dugu. Gazteria da independentziaren subjektu nagusia, gazteen eskuetan izanen baita biharko Euskal Herria. Gazteek eskuratu behar dute independentziaren lekukoa, gure mugimenduan eta, orohar, independentziaren aldeko jardueran, beren lekua hartuz. Gurea da, halaber, parte hartzea errazteko eta bideratzeko ardura eta hau gure lehentasunetako bat izanen da hurrengo hileetan. Bigarrenik, goraka doan helduenen eraginari aurre egin behar diogu zahartzen ari den gure populazio errealiteak halaxe eskatzen digulako. Bizitza espektatibaren luzaerak aldaketa handiak ekarri ditu eta egoera berri hau aintzat hartu behar dugu. Hirugarrenik, hiri esparruen garrantzi estrategikoa nabarmendu nahi dugu. Euskal herritar gehienak hirietan bizi dira, gure herriaz bestelako irudi bukoliko- fiktizioak zabaldu diren arren. Independentziaren aldeko mugimenduak hiri esparruak ekartzen dituen erronkei aurre egin behar die, eraginkorki egin ere. Jakina, beste esparruak ahantzi gabe! Eta laugarrenik, independentziaren aldeko mugimenduak ohiko abertzaletasunaren mugak gainditu eta euskal errepublikaren egitasmoa jendarte orori eskaini behar dio, nazio sentimen zehatz batetik haratago baitoa euskal estatuaren helburua. Gauzak honela, eta independentziaren aldeko jarrerak indartzeko, argi dago > independentistak independentistago eta, batez ere, eraginkorrago bilakatu behar ditugula. Honetarako, sarea osatu eta zabaldu, antolaketa indartu, gure indarrak aktibatu eta hobeki mobilizatu, kohesioa hobetu, betiere aniztasuna bermatuz, apustu estrategikoa baita. > independentistak ez direnak independentista bilakatu behar ditugula: honetarako ideien inguruko lana hobetu behar dugu, milaka euskaldun konbentzitu eta animatzeko, beti ere aintzat hartuta gure jarduera dela gure komunikazio tresna garrantzitsuena. Helburu hauek bete ahal izateko, hainbat apustu eta ekimen estrategiko jarri ditugu abian, lehena sarea bera delarik. Aipatu ditugun akatsak konpondu, zalantzak argitu, oztopoak gainditu eta urrats sendo bat eman behar dugu sarearen osaketan, 2012 Plan estrategikoan aipatu genuenez. Jadanik idatzita dagoenez, ez dugu honekin jarraituko, beste ataletara pasako garelarik. IV, Independentistak Sarearen posizionamendu eta komunikazioaren oinarri nagusiak Independentziaren aldeko mugimendu berriak eman dituen lehen urratsetan komunikazio-estrategiaren beharra azpimarratu da, behin baino gehiagotan. Hurrengo lerroetan komunikazio-estrategiaren nondik norakoak azalduko ditugu. Lehenengo eta behin, edozein estrategia diseinatu behar denean, helburuak oso ongi zehaztu behar dira. Helburu komunikatiboak dira guk definitu behar ditugunak; izan 9
  • 10. ere, independentzia lortzea Sarearen helburu izanda ere, nekez lortuko da komunikazio esparrutik. Baina, egun komunikazioak duen garrantziaz jabeturik, urrats inportanteak eman daitezke euskal gehiengo soziala independentziaren alde jartzeko. Helburu nagusia, beraz, horrela defini daiteke: euskal gehiengo soziala independentziaren alde agertzea. Euskal jendartea konbentzitu nahi dugu; independentzia da gure jomuga eta publikoki independentista moduan agertzea nahi dugu. Independentziaren aldeko hautua jendartean era egokian posizionatu behar dugu. Independentista Sarea independentziaren aldeko eragile anitz eta zabala da. Beraz, gure ekimenen izaerek ere anitzak eta zabalak izan behar dute. Mugimenduaren hasieratik “sarea” kontzeptua erabili dugu. Batzuen ustez, sarea teknologia berriekin lotura zuzena duen terminoa da eta mugimenduaren jarduera internet arloan baino ez litzatekeela gertatuko kezka zuten. Beste batzuen ustez, berriz, antolatzeko eredu honek orain arte ezagutu ditugunak baino eraginkorragoa izan daiteke. Zer esanik ez, komunikazio arlotik aztertzen badugu. Teknologia berriek aukera ugari eta eraginkorrak eskaintzen dituzte, horrelako sare bat elikatu, bultzatu eta aurrera eramateko. Oso tresna egokiak dira eta bai maila teorikoan, bai maila praktikoan, ongi erabili behar ditugu. Baina, argi izan behar da, tresnak, tresnak direla eta ezin garela itsu teknologiaren dirdirarekin. Zentzu honetan, ohiko hedabideak, teknologia berriek sortu dituzten hedabideak erabiliko ditugu, era eraginkorrean independentziaren aldeko testuingurua eta mezua sustatu eta zabaltzeko. Gure kasuan eta komunikazio estrategia definitzean, zutabe batzuk zehaztu eta garatu behar ditugu. Dagoeneko, azken garaiotan eztabaidatu ditugun lanetan eta izaniko eztabaidetan zutabe hauek azaldu zaizkigu: euskal independentismoaren aniztasuna, diskurtso independentistaren beharra, independentiston ikusgarritasuna lantzea, independentiston artean sinergiak lortzea eta jarduerak erakargarriak egitea. Honekin batera komunikazio plana eta ekintza plana ere definitu behar ditugu. Kontuan izan behar da komunikazioaren bidez, jendartea konbentzitu, motibatu eta aktibatu nahi dugula, independentziaren aldeko protagonista izateko. Aniztasuna Balorea da, ez da zama. Jakin behar dugu hau baliatzen. Komunikazioaren ikuspuntutik gaia izan behar dugu, independentista guztiok eroso egoteko eta aniztasun horretaz baliatu beste euskal herritarrak independentismora erakartzeko. Euskal independentismoa ez da zerbait itxia, ez plano teorikoan ezta praktikoan ere. Mundu honetan berde asko daudela esaten ari gara eta horrekin independentisten artean ere desberdintasuna asko izan ditzakegula. Argi azaldu beharko genuke desberdintasun hauek beharrezkoak direla eta, beraz, diskurtsoa edo ekimenak pentsatzean, ugaritasun hori bertan dugula eta zukua atera behar diogula ekin behar zaio lanari. Herrialdez herrialde edo herriz herri dauden desberdintasun soziopolitikoak ere nabarmenak dira. Behin baino gehiagotan desberdintasun hauek euskal independentismoak arazo moduan bizi izan du. Independentistak Sarearen ustez desberdintasun hauek aukera eman behar digute aniztasuna islatzeko, ekimenetan, diskurtsoetan eta abarretan. Integraltasun komunikatiboa garatuko dugu; hau da, sareak komunikazio-tresna eta euskarri desberdinak erabiliko ditu independentziaren aldeko mezua jendartean ongi posizionatzeko eta independentziarako kontrako jarrerak ahultzeko asmoz. Diskurtso independentista(k) Ez da bat bakarrik; diskurtso independentistan ere lehen aipatutako aniztasunak islatu behar du. Diskurtso mota desberdinak erabili behar ditugu, modu koherentean baina aniztasunari beldurrik ez. Orain arte euskal independentismoak 10
  • 11. diskurtso afektiboa erabili du gehienbat. Historian eta historiak ematen dituen eskubideetan oinarritutako diskurtsoa, hain zuzen. Beste diskurtso mota batzuk ere erabili behar dira, independentziaren estatusaren onurak, beste herrialde batzuen esperientziak... Diskurtso independentista osatu eta aberastu behar da. Bide honetatik, funtsezkoa da iritzi sortzaileekin eta hainbat esparrutan erreferentzialak diren pertsonekin egin behar dugun lana. Independentziaren aldeko mezuaren zabaltzaileak behar ditugu eta sortzeaz gain dagoeneko indarrean daudenak baliatu behar ditugu. Ikusgarritasuna Independentistok gure hautuaz harro gaude! Gero eta jende gehiago bere burua independentistatzat hartzen badu, gero eta jende gehiago ere animatuko da urrats hori emateko. Zalantzarik gabe, jendartean eragin sinbolikoa duten pertsonak independentista moduan azaltzen badira eta pertsona hauek jarduera independentistan parte hartzen badute, gure eragina ere handituko da. Jarduera aktiboak eta erakargarriak Behin baino gehiagotan Sareak jarduera aktiboak bultzatu nahi izan ditu. Ez da planteatzen ari, marko teorikoan soilik lan egitea; dinamika independentistak sustatu eta egin behar ditu. Gaude, oso inportantea dela independentistok dinamika hauetan parte hartzea. Zentzu honetan, sarearen helburua da dinamika hauek piztea eta elikatzea. Bi ekimen mota desberdindu beharko genituzke: batetik, Sareak berak antolatu eta egiten dituen ekimenak eta, bestetik, beste eragile batzuek antolatu ahal dituztenak. Biak desberdintzen ongi jakin beharko genituzke. Independentisten galaxia sortu nahi dugu, independentziaren aldeko ekimenak biderkatzen eta emankor bilakatzen lagundu nahi dugu. Hala ere, oso ongi desberdindu, lehen aipatu bezala, Sarearen ekimen propioak eta beste eragileenak. Sinergiak lortzea Independentistok eremu desberdinetan lan egin edo antolaturik gaude. Esparru desberdinetako independentistek harremanetan jarri eta ekimen komunak burutu ditzatela lortu behar du Sareak. Bakoitza bere aldetik ibili beharrean, sare moduan funtzionatu eta egindako ahaleginari atarramentu gehiago atera behar zaio. Geure nortasun eta estiloari eutsi behar diogu Urte betean independentziaren aldeko mugimenduaren erreferente bilakatu baldin bagara aniztasunaren gaiari eta geure nortasuna nahiz estilori eman diogun trataerarengatik da, maila handi batean. Eutsi behar diogulakoan gaude, honenbestez. Honetarako, batzen gaituena lehenetsiko dugu, sarean parte hartzen duen orori eskatuko diogularik bereizten gaituena adierazteko edo ikusteko bestelako bideak bilatzeko. Hau apustu estrategikoa da, Independentistak Sarea beste saio batzuetan ez bezala, taktizismo eta apustu partikularretatik haratago joan dadin. Gure herrian badaude bestelako helburuak defendatzeko tresnak eta norbaitek uste baldin badu beste tresnaren bat beharrezkoa dela, sor dezan, baina gurea independetziaren aldeko herri mugimendua da, ez bestelakoa. Halaber, gure ezaugarriei eutsi behar diegu. Gurea pertsonek osatutako sarea da, ez talde edo familien nahasketa. Hau oso inportantea da, batzen gaituen nortasuna delako indartu beharrekoa. Gure asmoa ez da, jakina, inoren adierazteko eskubidea mugatzea, denon arteko apustua lehenestea baizik. Gure plangintza, gure ekimenak eta gure mezua lehenetsiko ditugu, gure nortasun ikurrez edota gure helburuez zuzenki lotuta ez dauden gaien inguruan posizioa hartuko ez dugularik. 11
  • 12. Gure hitz eta gure isiltasunen jabe izanen gara, batzuk besteak bezain garrantzitsuak direlarik. Honenbestez, ez dugu posiziorik hartuko batzen ez gaituzten gaien inguruan, sareko kideen askatasuna mugatu gaberik, jakina. Orain arte, jarduera zorrotza izan dugu gure isiltasunak oso estu neurtu ditugularik eta hauxe da jarraitu beharreko bidea, oso argi dugulako bete betean asmatu dugula honetan. Bide beretik, sarearen batasuna lehenetsiko dugu, azpi-sareek bestelako joerarik hartzea zentzugabekoak direlarik... Sarea bat da, eta maila orokorrean ezin ditu jarrera ezberdinak hartu gai garrantzitsuetan, betiere, lehen aipatu dugun moduan, aniztasuna bermatuz. Geure ekimenetan geure ikurrak, geure profila eta geure estiloak erabiliko ditugu, geure mezuak zabalduko ditugularik, bestelako erreferentziarik uztartu gabe. Independentziaren aldeko kolore berdea-berdeak herriaren eskuetan uzteko sortuak dira, edonork beregan eta nahi duen moduan erabil dezan independentziaren ikur gisa, betiere erabilpen partidista edo arazo sortzaileak baztertzeko deialdia egiten dugularik. Sarearen ikur den izarra, (edo ikono orokorra, izena, izarra eta kolore berdea ) berriz, gure mugimenduaren nortasun ikurra izanik, geuk bakarrik erabiliko dugu, bestelako erabilpenik baztertzen ditugularik. Beraz, sarearen aniztasuna lehenetsiko dugu gure jarduerako atal guzietan, gurea apustu estratejikoa delako, epe luzekoa, sakon eta zintzoa, unean uneko erronken gainetik dagoena. Gauzak horrela, saiatuko gara sarearen ateak irekita mantentzen eta ahal delarik, gehiago zabalduz, independentista guziek beren etxea dela senti dezaten. Beraz, ahalik eta adostasun mailarik zabalena bilatzen saiatuko gara edozein urrats garrantzizkorik eman aurretik V, Independentistak Sarearen posizionamendua hurrengo urteetan: argi berdea independentziari! Buruen lehia irabazi behar dugu, euskal herritar gehienak independentziaren aldeko jarreretara bultzatuz, baina, aitortu behar dugu, gaur egun gehiengoa izan ala ez izan, itxita dagoela independentziaren bidea, ezarpen ez-demokratikoen bidez oztopatzen baita gure herriak nahi duen erabakia hartzeko aukera. Independentista guzien etxea izan nahi duen Independentistak Sareari ez dagokio beste eragileek hurrengo urteetan egin behar dutena esatea, baina argi ikusten dugu, batez ere, aspaldiko gatazkaren eta indarkeria fenomenoen gaindipena ekar ditzakeen aldaketa jarduera aintzat hartuta, geuk geure lekua bilatu behar dugula agertoki politiko eta sozialean, geuk ere eragile izan ahal eta behar dugulako. Gureak ez diren beste esparruak alde batera utzirik, gure zeregin nagusia hurrengo urteetan, independentziaren aldeko lana egiteaz gain, jakina, independentziarako bidea irekitzea izanen da, independentziari argi berdea eman behar zaiola aldarrikatuz eta honen aldeko lobby eraginkor gisa arituz. Guk hartu behar dugu, gogotik hartu ere, independentziaren aukera gure herriaren eskuetan jarri behar dela eskatzeko ikurra. Beraz, eta helburu estrategikoaren lehentasuna baztertu gabe, geure lekua bilatu behar dugu etorkizun hurbilaren inguruko eztabaidan, eta honetarako mezu eta proposamen argia plazaratu behar dugu, honako puntu hauetan laburbiltzen duguna: 1/ Euskal Herriaren nazio izaera aitortu behar da, inolako lurralde mugapenik gabe, herritarrok gure etorkizunaz erabakitzeko dugun eskubidea onartuz, errespetatuz eta bideratuz 2/ joku garbia bermatu behar da, benetako joko demokratikoa ezarri behar da, gure herriaren etorkizunaren inguruko egitasmo guziek aukera berdinak izan behar dituztelako, inolako ezarpen, mehatxu edo pertsekuziorik gabe 12
  • 13. 3/ aukera guzien arteko hautaketa librea ahalbideratzen dela, independentziarena barne Argi berdea independentziari deitu diogu proposamen honi eta honen defentsa izanen da hurrengo urteetako gure posizioamenduaren erreferente bat, betiere, esan dugunez, independentziaren aldeko lanaz batera. VI, Independentziaren aldeko ekimen estrategikoak Bost dira mahai gainean jarri nahi ditugun ekimen estrategikoak. Jada aipatu ditugu hainbat eztabaida edota idazkitan, baina gehiago zehazteko tenorea dela iruditu zaigu. 1, Berdegintza: eraikuntza nazionala, desobedientzia zibila eta konfrontazio demokratikoa uztartzen dituen aktibismo berria. Berdea da independentzia eta gure sarea irudikatzeko hautatu dugun kolorea, eta berdegintza izena proposatzen dugu independentziaren alde garatuko ditugun aktibismo era zahar-berrietarako. Estilo berria abiatu nahi dugu, gure mugimenduaren nortasun ikurrak eta helburuak islatzen eta adierazten dituena, berez komunikazio tresna izanen dena, independentziaren aldeko mugimendua ikusgarriago eginen duena, indarrak bilduko dituena, gaur egungo egoeraren mugak agerian utziko dituena, euskal estatuaren aldeko pedagogia garatuko duena eta, finean, jarduera biderkatzeko erakargarria dena, aktibista berriak animatzen dituelako. Dagoeneko aurreratu dugu aktibismo berri honen hainbat norabide: internet mailako lana, argazki berdeak, independentziaren aldeko arrazoien adierazpen horma eta, era berezian, abenduaren 6an Parisen eta Madrilen egindako salaketa ekimenak. Anitzak izanen dira jarduerak, anitza baita sarea, eta konpromiso mailak ezberdinak izanen direlako. Baina, betiere, sarearen nortasun ikurrak indartuz, ematen diren urratsak ongi neurtuz, gure arteko zulorik ez sortzeko. Berdegintza denon artean egin behar dugu, formula berriak eginez agertuko dira. Horretarako badugu nondik ikasi, oso aberatsa baita gure herrian egindako lanaren aztarna. Halaber, mundu osoa dugu irakasle, etengabean hausnarketa zorrotzak egin behar ditugularik formula berriak aurkitzeko. Beste hainbat mailatan bezala, jarduera eta hausnarketa batera eraman behar ditugu. Kontua ez da izugarrizko lan teorikoa egitea, aski baliagarria izan badaiteke ere, gure estrategian nahiz ibilbidean ongi uztartzen diren formulak abian jartzea baizik. Honenbestez berdegintza mailan urrats berriak ematea proposatzen dugu. Batzuk, diskretuak izanen dira, jakina, sorpresa faktorea mantentzeko, baina beste batzuetan parte hartzerako ateak irekitzea funtsezkoa izanen da. Batzuek eta besteen arteko oreka bilatu beharko dugu, aktibismoaren esparruak zabaltzeko. Halaber, berdegintzaren inguruko hausnarketa tailerra irekiko dugu, ekarpen teorikoei bide emateko, Ideien Faktoriaren barnean. 2, Ideien Faktoria Komunikazio estrategiaren oinarrietan azaldu dugunez, Ideien Faktoriaren helburu nagusia ideien borrokan emankorki jardutea da, berez, lan horretarako sortzen delarik. Ideien Faktoria ez da ohiko fundazio bat, ez maila juridikoan ezta ezaugarritzean ere. Gure asmoa ideien lehiaren protagonista nagusiak herritarrak bilakatzea da, eta ez eztabaidaren elitizazioan sakontzea. Honenbestez, herritar independentistak izanen dira/gara ideien faktoriaren langile/sortzaileak, faktoria bera ideiak bideratzeko, ordenatzeko, ekoizteko eta zabaltzeko tresna izanen delarik, betiere beste eragileekin batera jarduteko bokazioaz. Faktoriak Talde Bultzatzailearen tailer gisa jardunen du eta lan zehatzen araberako tailerretan antolatuko da, hainbat arduradun izanen dituelarik, egunoroko lanak bideratzeko. 13
  • 14. Ideien Faktoriaren jardueran azterketa sendo, sakon eta dokumentatuek lekua dute, eztabaida akademikoek tokia aurkituko dute, mundu mailako hausnarketek ere lekua izanen dute, eta hauekin batera zure, gure, haien hausnarketak... Izan ere, denok pentsatzen dugu, denok ditugu independentziarako arrazoiak, independentziarako ideiak, denok sortzen dugu, sormena ere auzolanean gauza daitekeelako. 3, Diaspora Independentista: independentzia buruan, ibili munduan Dagoeneko antolatzen hasiak dira, zorionez, Diasporako euskal independentistak. Aberri Eguna bultzatu zuten, sarean parte hartu zuten eta gure Talde Bultzatzailearen kideak ere badira, gaurkoan hemen ez badaude ere. Denok atzemanen dugu nola edo hala, garrantzi handiko esparrua dela euskal diaspora independentziaren aldeko mugimenduaren ikuspegitik. Alde batetik, miloika euskaldun edota euskal jatorrizko pertsonak daudelako munduan zehar, batez ere Ameriketan. Bestetik, izugarrizko eragina izaten ahal dutelako independentziaren aldeko jardueran, batez ere gure egitasmoa lau haizeetara zabaltzeko eta hainbat eragileren aurrean (gobernuak, bestelako potereak…) Eta, azkenik, ikur bat direlako hainbeste etorkin izan dituen eta dituen herri honetan. Diasporaren eragin emozionala ez da nolanahikoa eta begibistan dago munduko euskal independentistek egiten dutenak oihartzun handia duela euskal herritar askorengan. Gauzak honela, sarea diasporan zabaldu eta eraginkorrago bilakatzeko plangintza bat eginen dugu hurrengo asteetan, lehenik eta behin diasporako lagunen iritzia jasoz, haiek izanen baitira lan honen protagonistak. Gure asmoa, dena den, 2012ko Aberri Egunaren inguruko ekimen bereziren bat antolatzea da, mundu osoko euskal independentistak bilduz. 4, Etorkinak independentziaren aldeko prozesuan uztartzeko lan ildoa: mugarik gabeko independentzia! Martxa berdearen inguruan eman genuen lehen urrats batzuk esparru honetan, emaitza ederrak ekarriz zituztenak, gainera. Nabarmena da gai honen inguruko lan iraunkorra garatzeko beharra eta hauxe da planteatzen duguna, lan tailerra osatu, azterketa eta helburuak lantzeko, plangintza idazteko eta, batez, ere, lanean aritzeko. 5, Nazioarteko sinergiak Gure independentziaren aldeko jardueran biziki inportantea da eta izanen da beste independentziaren aldeko mugimenduekiko sinergiak bilatzea. Alde batetik, ikasteko eta, bestetik, konplizitateak bilatzeko. Dena den, eta gure indarrak aintzat hartuta, lehentasunak ezartzea proposatzen dugu: Països Catalansekiko keinua Eskozia, Quebec, Groenlandia, independentzia prozesu aurreratuak mendebaldeko esparruan Frantziar nahiz espainiar inperioetatik independentzia lortu duten edo lortzeko bidean dauden herriak: Sahara, Martinique… 14