SlideShare a Scribd company logo
"Alde Zaharra auzotarrontzat ere badela aldarrikatu nahi dugu, eta behar...                                     http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/02/01/vecinos/donostia/alde...



            "Alde Zaharra auzotarrontzat ere badela aldarrikatu nahi dugu, eta behar batzuk
            ditugula"
            "Bizikidetza bilatzen ari gara, nola konpartitu guztion artean daukagun espazio txikia", azaldu du Xabier Arberasek. Donostiako Alde Zaharreko auzotarron "espazioa" aldarrikatzeko sortzear
            dagoen Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteko kidea da, Lorea Arrieta bezala

            arantzazu zabaleta - Miércoles, 1 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 05:28h




            xabier arberas Parte Zaharrean Bizi elkarteko kidea lorea arrieta Parte Zaharrean Bizi elkarteko kidea

            DONOSTIA. Otsailaren 8ko bileran eratuko dute formalki elkarte berria baina dagoeneko hilabete batzuk daramatzate lanean eta pasa den astean ekimena jendaurrean aurkeztu zuten, San
            Telmon.

            Zergatik erabaki zenuten auzo elkartea sortzea?

            Lorea Arrieta: Udalak auzoka deitutako bileren ondoren ikusi genuen Alde Zaharrean jende asko bildu zela, arazo asko genituela eta bazegoela lan egiteko gogoa arazo horiei ekiteko. Modu
            natural batean bileren ondoren hizketan hasi ginen, Xabierrek eta biok orduan ezagutu genuen elkar, esaterako. Ekimen solteak bazeuden baina ez zeuden behar bezala antolatuta eta antolaketa
            horren beharra ikusi genuen.

            Xabier Arberas: Nik nire buruan baneukan hori, auzoan elkarte bat behar zela. Batzar hori aitzakia izan zen: "Honek gure abiapuntua izan behar du", pentsatu genuen. Ahots asko zeuden, baina
            arazoak Udalaren aurrean defendatzeko ahots bakarraren beharra ikusi genuen. Oinarri sendoa bazegoela ikusi genuen eta ekin genion.

            L.A.: Jendeak gaiak landuta zituen, proposamen zehatzak aurkeztu zituzten. Baina auzo elkarte batek ahotsa eta interlokuzioa ematen du, egitura bat, forma bat lan hori guztia kanalizatzeko.
            Fisikoki udaletxea gertu daukagu, baina oso urruti sentitzen dugula esan izan dugu.

            X.A.: Auzo elkarte batek lor dezakeena potenteagoa da pertsona batek bakarrik lor dezakena baino.

            Orain arte auzo elkarte gisa Ixo ari zen lanean Alde Zaharrean, baina zarataren arazoan oinarrituta.

            X.A.: Ixoko lehendakaria gure bileretara dator. Haiek ere ikusten zuten elkarte integral baten beharra, ez bakarrik hain zehatza. Guretzat behar guztiak dira garrantzitsuak: oso ezaugarri eta
            arazo desberdinak ditu auzoak. Indarrak metatzeko modua da auzo elkartea.

            Aurkezpena egin zenuten asteazkenean auzotarren aurrean. Zer moduz joan zen?

            X.A.: 46 pertsona bildu ginen aurkezpenean eta ikusi genuen aniztasuna lortu dugula, jendeak ulertu du mezua.

            L.A.: Hau ez da sortzen inoren aurka joateko, baizik eta bizikidetza aldarrikatzeko: Parte Zaharra auzo bat da, jendea bizi da eta beharrak ditugu. Bilerara denetarik etorri zen: adineko jendea,
            ume txikien gurasoak, auzotik kanpo ikasi behar duten DBHkoen gurasoak, eguneko zentroko erabiltzaile eta langileak, Ixoko jendea, jaien antolaketan aritzen direnak...

            Zein dira zuen lehentasun izango diren arazo estrukturalak?

            X.A.: Momentuz auzo elkarte bezala ez daukagu diagnostiko propioa, oinarritzat udazkeneko bileren ondoren Udalak egin zuena daukagu. Eta hor gauza pila agertu ziren. Guk hiru eremutan
            banatu ditugu: trafikoa, hirigintza, zaborra, zarata eta ekipamenduak lehen multzoan; hezkuntza eta kultur ekipamenduak bigarrenean; eta, hirugarrenean, gizarte premiak.

            L.A.: Elkartea nondik abiatuko den arlo bakoitzean sortuko diren lan taldeek erabakiko dute. Aurkezpen ekitaldian talde dinamika bat sortu genuen, hiru multzoetako gaien inguruan aritzeko.
            Otsaileko bileran talde horiek sortzea da helburua.

            X.A.: Ekimenaren aurkezpenaren ondoren, otsailaren 8an elkartearen eraketa batzarra egingo dugu eta zuzendaritza taldea eta lan talde horiek antolatzea da asmoa. Ez dugu zehaztu, baina
            asmoa da zuzendaritza kudeaketarako taldea izatea, eta erabakitze gunea zabalagoa izatea.

            Ezaugarri bereziak ditu Alde Zaharrak, auzo gisa. Ahaztu egiten al zaigu bertan jendea ere bizi dela?

            X.A.: Auzoaren bizitza berreskuratu nahi dugu. Kalea ere espazio publikoa da, jendearekin aurkitzeko eta egoteko lekua, eta hori aldarrikatu nahi dugu auzotarrontzat. Begi bistakoa da auzo hau
            berezia dela: txikia da eta salbuespenez beteta, esertzeko lekurik ere ez dago auzoan.

            L.A.: Auzoaren ezaugarri bereziek auzoaren bizimodua baldintzatzen dute. Hemen bizi garen pertsonek behar batzuk ditugu, eta Alde Zaharraren izaera komertzial, turistiko eta berezia
            mantenduz, bizikidetza bilatzen ari gara.

            X.A.: Nola konpartitu guztion artean daukagun espazio txikia. Auzotar bezala gure espazioa aldarrikatu nahi dugu. Ez goaz inoren kontra eta jendeak hori ulertu duela uste dugu.




1/1                                                                                                                                                                                                 2012/02/01 23:31

More Related Content

Similar to Alde zaharra auzotarrontzat ere badela aldarrikatu nahi dugu, eta behar batzuk ditugula

Uztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZInUztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZIn
Joxe
 
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.aleaUDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
ARALAR Araba
 
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
Joxe
 
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
zabalikelkartea
 
Entzuixu!! 11.zkia. 2015eko azaroa.
Entzuixu!! 11.zkia. 2015eko azaroa.Entzuixu!! 11.zkia. 2015eko azaroa.
Entzuixu!! 11.zkia. 2015eko azaroa.
Entzuixu! EAJ-PNV Lekeitio
 
Entzuixu!! 16.zkia. 2020ko uztaila.
Entzuixu!! 16.zkia. 2020ko uztaila.Entzuixu!! 16.zkia. 2020ko uztaila.
Entzuixu!! 16.zkia. 2020ko uztaila.
Entzuixu! EAJ-PNV Lekeitio
 
Entzuixu!! 5.zkia. 2013ko uztaila.
Entzuixu!! 5.zkia. 2013ko uztaila.Entzuixu!! 5.zkia. 2013ko uztaila.
Entzuixu!! 5.zkia. 2013ko uztaila.
Entzuixu! EAJ-PNV Lekeitio
 
errealitatearen analisia
errealitatearen analisiaerrealitatearen analisia
errealitatearen analisia
ane ernan
 
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxeaEuskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxeaekthuhezi
 
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Irekia - EJGV
 
Boluntariotza hurbilagotik
Boluntariotza hurbilagotikBoluntariotza hurbilagotik
Boluntariotza hurbilagotikErdu
 
TXORIERRI
TXORIERRITXORIERRI
TXORIERRI
eskolaikt
 

Similar to Alde zaharra auzotarrontzat ere badela aldarrikatu nahi dugu, eta behar batzuk ditugula (15)

Uztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZInUztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZIn
 
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.aleaUDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
 
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
 
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
 
Manifiesto euskera
Manifiesto euskeraManifiesto euskera
Manifiesto euskera
 
Entzuixu!! 11.zkia. 2015eko azaroa.
Entzuixu!! 11.zkia. 2015eko azaroa.Entzuixu!! 11.zkia. 2015eko azaroa.
Entzuixu!! 11.zkia. 2015eko azaroa.
 
To
ToTo
To
 
Entzuixu!! 16.zkia. 2020ko uztaila.
Entzuixu!! 16.zkia. 2020ko uztaila.Entzuixu!! 16.zkia. 2020ko uztaila.
Entzuixu!! 16.zkia. 2020ko uztaila.
 
Entzuixu!! 5.zkia. 2013ko uztaila.
Entzuixu!! 5.zkia. 2013ko uztaila.Entzuixu!! 5.zkia. 2013ko uztaila.
Entzuixu!! 5.zkia. 2013ko uztaila.
 
errealitatearen analisia
errealitatearen analisiaerrealitatearen analisia
errealitatearen analisia
 
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxeaEuskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea
 
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, he...
 
Udaletxea
UdaletxeaUdaletxea
Udaletxea
 
Boluntariotza hurbilagotik
Boluntariotza hurbilagotikBoluntariotza hurbilagotik
Boluntariotza hurbilagotik
 
TXORIERRI
TXORIERRITXORIERRI
TXORIERRI
 

More from partezaharreanbizi

2013 06-02, donostiako
2013 06-02, donostiako2013 06-02, donostiako
2013 06-02, donostiako
partezaharreanbizi
 
Periodico parte zaharra_eu
Periodico parte zaharra_euPeriodico parte zaharra_eu
Periodico parte zaharra_eu
partezaharreanbizi
 
Parte zaharreanbizi mugikortasunaeta_201206
Parte zaharreanbizi mugikortasunaeta_201206Parte zaharreanbizi mugikortasunaeta_201206
Parte zaharreanbizi mugikortasunaeta_201206partezaharreanbizi
 
Biorrikoa02
Biorrikoa02Biorrikoa02
Biorrikoa02
partezaharreanbizi
 
Ae 20120503 aurkibidea00
Ae 20120503 aurkibidea00Ae 20120503 aurkibidea00
Ae 20120503 aurkibidea00
partezaharreanbizi
 
Aurkezpen egunerako
Aurkezpen egunerakoAurkezpen egunerako
Aurkezpen egunerako
partezaharreanbizi
 

More from partezaharreanbizi (8)

2013 06-02, donostiako
2013 06-02, donostiako2013 06-02, donostiako
2013 06-02, donostiako
 
Periodico parte zaharra_eu
Periodico parte zaharra_euPeriodico parte zaharra_eu
Periodico parte zaharra_eu
 
Parte zaharreanbizi mugikortasunaeta_201206
Parte zaharreanbizi mugikortasunaeta_201206Parte zaharreanbizi mugikortasunaeta_201206
Parte zaharreanbizi mugikortasunaeta_201206
 
Biorrikoa02
Biorrikoa02Biorrikoa02
Biorrikoa02
 
Ae 20120503 aurkibidea00
Ae 20120503 aurkibidea00Ae 20120503 aurkibidea00
Ae 20120503 aurkibidea00
 
Eraketa batzarradeitzeko1
Eraketa batzarradeitzeko1Eraketa batzarradeitzeko1
Eraketa batzarradeitzeko1
 
Aurkezpen egunerako
Aurkezpen egunerakoAurkezpen egunerako
Aurkezpen egunerako
 
Aurkezpen egunerakoibs
Aurkezpen egunerakoibsAurkezpen egunerakoibs
Aurkezpen egunerakoibs
 

Alde zaharra auzotarrontzat ere badela aldarrikatu nahi dugu, eta behar batzuk ditugula

  • 1. "Alde Zaharra auzotarrontzat ere badela aldarrikatu nahi dugu, eta behar... http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/02/01/vecinos/donostia/alde... "Alde Zaharra auzotarrontzat ere badela aldarrikatu nahi dugu, eta behar batzuk ditugula" "Bizikidetza bilatzen ari gara, nola konpartitu guztion artean daukagun espazio txikia", azaldu du Xabier Arberasek. Donostiako Alde Zaharreko auzotarron "espazioa" aldarrikatzeko sortzear dagoen Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteko kidea da, Lorea Arrieta bezala arantzazu zabaleta - Miércoles, 1 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 05:28h xabier arberas Parte Zaharrean Bizi elkarteko kidea lorea arrieta Parte Zaharrean Bizi elkarteko kidea DONOSTIA. Otsailaren 8ko bileran eratuko dute formalki elkarte berria baina dagoeneko hilabete batzuk daramatzate lanean eta pasa den astean ekimena jendaurrean aurkeztu zuten, San Telmon. Zergatik erabaki zenuten auzo elkartea sortzea? Lorea Arrieta: Udalak auzoka deitutako bileren ondoren ikusi genuen Alde Zaharrean jende asko bildu zela, arazo asko genituela eta bazegoela lan egiteko gogoa arazo horiei ekiteko. Modu natural batean bileren ondoren hizketan hasi ginen, Xabierrek eta biok orduan ezagutu genuen elkar, esaterako. Ekimen solteak bazeuden baina ez zeuden behar bezala antolatuta eta antolaketa horren beharra ikusi genuen. Xabier Arberas: Nik nire buruan baneukan hori, auzoan elkarte bat behar zela. Batzar hori aitzakia izan zen: "Honek gure abiapuntua izan behar du", pentsatu genuen. Ahots asko zeuden, baina arazoak Udalaren aurrean defendatzeko ahots bakarraren beharra ikusi genuen. Oinarri sendoa bazegoela ikusi genuen eta ekin genion. L.A.: Jendeak gaiak landuta zituen, proposamen zehatzak aurkeztu zituzten. Baina auzo elkarte batek ahotsa eta interlokuzioa ematen du, egitura bat, forma bat lan hori guztia kanalizatzeko. Fisikoki udaletxea gertu daukagu, baina oso urruti sentitzen dugula esan izan dugu. X.A.: Auzo elkarte batek lor dezakeena potenteagoa da pertsona batek bakarrik lor dezakena baino. Orain arte auzo elkarte gisa Ixo ari zen lanean Alde Zaharrean, baina zarataren arazoan oinarrituta. X.A.: Ixoko lehendakaria gure bileretara dator. Haiek ere ikusten zuten elkarte integral baten beharra, ez bakarrik hain zehatza. Guretzat behar guztiak dira garrantzitsuak: oso ezaugarri eta arazo desberdinak ditu auzoak. Indarrak metatzeko modua da auzo elkartea. Aurkezpena egin zenuten asteazkenean auzotarren aurrean. Zer moduz joan zen? X.A.: 46 pertsona bildu ginen aurkezpenean eta ikusi genuen aniztasuna lortu dugula, jendeak ulertu du mezua. L.A.: Hau ez da sortzen inoren aurka joateko, baizik eta bizikidetza aldarrikatzeko: Parte Zaharra auzo bat da, jendea bizi da eta beharrak ditugu. Bilerara denetarik etorri zen: adineko jendea, ume txikien gurasoak, auzotik kanpo ikasi behar duten DBHkoen gurasoak, eguneko zentroko erabiltzaile eta langileak, Ixoko jendea, jaien antolaketan aritzen direnak... Zein dira zuen lehentasun izango diren arazo estrukturalak? X.A.: Momentuz auzo elkarte bezala ez daukagu diagnostiko propioa, oinarritzat udazkeneko bileren ondoren Udalak egin zuena daukagu. Eta hor gauza pila agertu ziren. Guk hiru eremutan banatu ditugu: trafikoa, hirigintza, zaborra, zarata eta ekipamenduak lehen multzoan; hezkuntza eta kultur ekipamenduak bigarrenean; eta, hirugarrenean, gizarte premiak. L.A.: Elkartea nondik abiatuko den arlo bakoitzean sortuko diren lan taldeek erabakiko dute. Aurkezpen ekitaldian talde dinamika bat sortu genuen, hiru multzoetako gaien inguruan aritzeko. Otsaileko bileran talde horiek sortzea da helburua. X.A.: Ekimenaren aurkezpenaren ondoren, otsailaren 8an elkartearen eraketa batzarra egingo dugu eta zuzendaritza taldea eta lan talde horiek antolatzea da asmoa. Ez dugu zehaztu, baina asmoa da zuzendaritza kudeaketarako taldea izatea, eta erabakitze gunea zabalagoa izatea. Ezaugarri bereziak ditu Alde Zaharrak, auzo gisa. Ahaztu egiten al zaigu bertan jendea ere bizi dela? X.A.: Auzoaren bizitza berreskuratu nahi dugu. Kalea ere espazio publikoa da, jendearekin aurkitzeko eta egoteko lekua, eta hori aldarrikatu nahi dugu auzotarrontzat. Begi bistakoa da auzo hau berezia dela: txikia da eta salbuespenez beteta, esertzeko lekurik ere ez dago auzoan. L.A.: Auzoaren ezaugarri bereziek auzoaren bizimodua baldintzatzen dute. Hemen bizi garen pertsonek behar batzuk ditugu, eta Alde Zaharraren izaera komertzial, turistiko eta berezia mantenduz, bizikidetza bilatzen ari gara. X.A.: Nola konpartitu guztion artean daukagun espazio txikia. Auzotar bezala gure espazioa aldarrikatu nahi dugu. Ez goaz inoren kontra eta jendeak hori ulertu duela uste dugu. 1/1 2012/02/01 23:31