3. SARRERA
Marie Sklodowska Curie Varsovian jaio zen. Bere gurasoak irakasleak ziren eta
bera bost anaien txikia zen. Eskolan oso jakintsua zen, ikasle bikaina. Ezin izan
zuen Varsoviako unibertsitatean ikasi gizona ez zelako, baina bere ikasketak
jarraitu zituen ‘Universidad Polaca’ (lurrazpiko unibertsitate sekretu bat). Geroago
Pariseko unibertsitatean ikasi zuen,eta urte handik gutxira matematiketako lehen
saria irabazi zuen.
4. AURKIKUNTZAK
● Marie Curie eta bere gizona Pierre Curie, zuten helburua erradiaktibitatea
sakontasun gehiagorekin ezagutzea izan zen. Baina aurkitu zutena izan
zen uranioaren mineralak pentsatzen zutena baino erradiaktibitate handiagoa
zuela.
● Aurkitu zituzten erradiaktibitate gehien duten bi material: Radioa eta Polonioa.
Bikotek 1903an aurkitu zutenarekin nobel saria irabazi zuten, saria Antoine
Henri Bacquerelekin lortu zuten.
5. BERE BIZITZA
Marie Curiek historiara pasa zen 1903an, lehenengo emakumea izaten nobel sari
bat irabazten, Fisikakoa. Saria ondoren eman zioten diruarekin bere ikerlanetan
jarraitu zuen.
Bere senarra hil zenean, Marie Pierren lan postuan hasi zen, eta horrela izan zen
munduko lehen emakumea unibertsitateko irakaslea izaten.
Horren ondoren beste nobel sari bat irabazi zuen,
oraingoan Kimikako saian. Eta garai hartan ere
izan zen lehen zientifikoa bi nobel sari irabazten.
6. BERE AZKEN URTEAK
Aurkikuntza horiek azkenean bere ondorioak izan zituen, Curie 1934an hil zen
anemia batengatik, erradiaktibitatean ondorioz sortua.
Orain bera, zientifiko emakumezko famatuena da.
7. POLONIOA
Polonioa elementu kimiko bat da, Po ikurra eta 84 zenbaki atomikoa dituena.
Metaloide arraro eta oso erradioaktiboa da. Kimikoki telurioaren eta bismutoaren
antzekoa da, eta uranio-meetan ageri da. Espaziontzien berokuntzarako erabil
daitekeen ikertu da. Ezegonkorra da; bere isotopo guztiak erradioaktiboak dira.
Izena, bere aurkitzailearen, Marie Curie, aberriarengatik
datorkio.
8. RADIO
Radioa elementu kimiko bat da, Ra ikurra eta 88 zenbaki atomikoa dituena. Bere
jatorrizko kolorea zuri ia purua da, baina oso azkar oxidatzen da airearekin
kontaktuan eta kolore beltza hartzen du. Metal lurralkalinoa da, uranio-meetan
aztarna-elementu gisa ageri dena. Oso erradioaktiboa da. Bere isotoporik
egonkorrenak, Ra, 1.602 urteko erdibizitza dauka eta radon gasa bihurtzen da
Radioa lumineszentea da (kolore urdin geldoa ekoizten du),
bortizki erreakzionatzen du urarekin eta olioarekin
kontaktuan eta barioa baino pixka bat hegazkorragoa da.