SlideShare a Scribd company logo
1 of 14
Antzinako zientzialariak
Aurkibidea
-Rosalind Franklin………… 3.diapositiba
-Biografia…………………… 4. diapositiba
-ADNaren inguruko lanak… 5. eta 6.
diapositibak
-Gaixotasuna eta heriotza…. 7.diapositiba
-Heriotza osteko polemika…. 8.diapositiba
-Nikolas Koperniko……….. 9.diapositiba
-Biografia…………………… 10.diapositiba
-Eredu Heliozentrikoa……. 11. eta 12.
diapositibak
-‘De revolutionibus orbium coelestium’ 13.
diapositiba
-Bere obraren esanahia
Rosalind Franklin
Jaiotza data: 1920ko uztailaren 25a, Londres,
Ingalaterra.
Heriotza data: 1958ko apirilaren 16an hil zen, 37
urterekin, Obarioetako minbiziak jota.
-Biofisikaria eta kristalografialaria izan zen.
ADN molekula, birus, ikatz eta grafitoaren
egituren inguruan ekarpen garrantzitsuak egin
zituen.
-X izpien difrakzio bidez ADNaren lehen irudiak
lortu zituen, eta horregatik egin zen ezagun.
Bere datuei esker, James Watson eta Francis
Crickek ADNaren egiturari buruzko hipotesia
garatu zuten 1953an.
-Zientzialari aparta izan zen; emakume argia eta
azkarra. Egin zuen guztian jarri zuen arreta
berezia, eta zientzialari ospetsuen artean aritu
zen lanean. Nobel saririk ez zuen irabazi, baina
merezi izan zuen.
Biografia
Cambridgeko Unibertsitatean ikasi zuen eta 1945ean doktoratua lortu zuen.
1941 eta 1942 artean Ronald Norrishentzat egin zuen lan. Bigarren mundu gerran lagundu nahi zuenez,
ikatzaren erabilera aztertzen zuen elkarte britainiarran ikatzaren porositatea ikertzen jardun zuen.
-----------> Erresistentzi altuko ikatz zuntzei buruzko ideia bat izan zuen eta 1945 egin zuen tesi doktorala
horretan oinarritu zen.
Gerra amaitu ondoren, Jacques Meringekin Parisen lan eskaintza bat onartu zuen. Ikatza eta beste
materia inorganiko batzuekin erlazionatutako X izpien difrakzioa ikasi zuen hiru urtez bertan. 1950ean
Ingalaterrara itzuli zen lanera.
ADNaren inguruko lanak
ADNaren osagaiak jakinak ziren, baina bakoitza
bere lekuan jartzea zaila zen. Halako batean,
ikertzen ari zen A formaren lagina B forma
bilakatu zen. Nahi gabe. Orduan 51. argazki
ospetsua lortu zuen, ordura arte lortutako
argazki onena. Baina B formakoa zenez,
Rosalindek baztertu egin zuen eta A formarekin
egin zuen aurrera.
Horrela, esperimentuz esperimentu, ADN helize
bikoitza zela aurkitu zuen, baina ez zekien nola
heltzen zioten elkarri bi kateek.
1-Watsonek eta Crickek hiru katez osatutako eredu bat egin zuten: fosfato taldeak barruan zeudela. ---->
Rosalindek hori ikustean ezinezkoa zela esan zuen: ur molekulentzat lekurik ez zegoelako eta fosfatoak
derrigorrez kanpoaldean egon behar ziren.
2-Randall eta Cambrigeko burua elkartu eta ADNa King’s Colledgen bakarrik ikertuko zela erabaki zuten. -
------> Watson eta Cricki ikerketarekin jarraitzea debekatu zieten.
3-Beste hainbat kimikarik ikerketarekin jarraitu zuten baina soluzioak argitaratzean, denak gaizki zeudela
konturatu ziren.
4- Watson eta Crickek, debekuari ez zioten jaramonik egin eta ADNaren egituraren beste eredu bat
argitaratu zuten, oraingoan bai, bi katerekin eta fosfatoak kanpoaldean jarrita. ----------> Watsonek
Rosalindek ulertu ez zuena ulertu zuen: bi kateek baseak parekatuz elkarri heltzen zioten.
Gaixotasuna eta heriotza
1956an lan kontuengatik Estatu Batuetara egin
zuen bidaia batean, osasun arazoren bat izan
zezakeela susmatzen hasi zen. Bere sabela
puztuta zegoela konturatu zen. Londresera
itzultzean, mediku batengana joan zen eta honek
haurdun ez zegoela ziurtatu zion.
Urte hartan bertan egin zioten ebakuntza batean
abdomenean bi tumore zituela ikusi zuten.
Minbiziaren aurkako tratamendua hartzen ari
zen bitartean lanean jarraitu zuen. 1957an
gainera, poliomielitisaren birusarekin aritu zen
lanean.
Azkenean, 1958ko Apirilaren 16an hil zen
minbizi horrek sortutako konplikazioengatik. X
izpi erradiazioekiko exposizioa minbizia izateko
arrisku faktorea da eta ziurrenik bere lana izan
zen gaixotasunaren eragilea.
1958ko apirilaren 17an lurperatu zuten
Londreseko Sinagoga hilerrian.
Heriotza osteko polemika
Franklinen heriotza eta gero, polemika ugari sortu ziren bere inguruan:
-King's College erakunde sexistatzat hartu izan da eta askotan aipatzen da Franklin baztertua izan zela
bertan emakumea izateagatik. Adibidez, bertan lan egiten zuten gizonek jangela handi eta eroso bat
zuten bitartean, emakumeek ikasleen jangelan edo lantokitik kanpo bazkaldu behar zuten.
.-Franklinek X izpien bidez ADNari atera zion argazkia eta bere datuak Watsonen eskuetara zilegi ez
den modu batean iritsi izan zitezkeen. 1953an Watson eta Crickek DNAren egiturari buruzko teoria
azaldu zutenean Wilkinsekin banatu zuten meritua. Franklinek ez zekiela bere datuak nola interpretatu
esan zuten aitzakia gisa. Franklin 1958an hil zenez, Nobel Saria Watson, Crick eta Wilkinsek jaso zuten
1962an.
Nikolas Koperniko
Jaiotza data: 1473ko otsailaren 19an, Prusia,
gaur egungo Polonia.
Heriotza data: 1543ko maiatzaren 24an, 70
urterekin.
Astronomia modernoaren aita izan zen. Berak
formulatu zuen lehenengoz Eguzki Sistemaren
heliozentrismoa eta bere De revolutionibus
orbium coelestium liburua Pizkundeko iraultza
zientifikoaren ezinbesteko datua da.
Koperniko matematikari, astronomo, legegizon,
fisikari, kalonje katoliko, gobernadore,
administratzaile, buruzagi militar, diplomatiko
eta ekonomista izan zela esan dezakegu.
Astronomia izan zen bere afizioa eta egin zuen
aurrerakuntzagatik Copernicus izena eman
zitzaion ilargiko krater bati.
Biografia
-Polonian eta Italian ikasi zuen.
-Hamar urte zituela bere aita hil zen eta bere osaba izan zen bere hezkuntzaz arduratu zen bakarra.
-1491n Krakoviara (Poloniara) joan zen eta beranduago Italian medikuntza eta zuzenbideko ikasketak egin
zituen.
-1500.urtean Erroman astronomian doktoratu zen.
-Bere osaba hil zenean mota askotako lanak egin zituen: gobernadore militar, mediku, epaile…
-2005ean arkeologo talde batek bere gorpuzkiak herriko elizan aurkitu zituztela adierazi zuten eta 2008an
frogatu egin zen. Bere hortz bat eta garezur zati bat konparatu zuten eskuizkribu batean aurkitutako ile
batekin eta bat zetozela ikusi zuten.
Eredu Heliozentrikoa
Eredu honek Lurra eta beste planetak
Eguzkiaren inguruan higitzen direla esaten du.
Eredu honen ideia nagusiak hauek izan ziren:
-Unibertsoaren zentrua eguzkitik gertu dago.
-Eguzkia mugitzen denean edo orbitatzen
duenean, Merkurio, Artizarra, Lurra eta Ilargia,
Marte, Jupiter eta Saturno aurkitzen dira
ordenan.
-Izarrak urrun eta finko dauden objektuak dira
eta, beraz, ez dute Eguzkiaren inguruan
orbitatzen.
-Lurrak, hiru mugimendu ditu: eguneroko
errotazioa, urteroko erreboluzioa eta urteroko
bere ardatzaren inklinazioa.
-Planeten mugimendu atzerakoia, Lurrak egiten
duen mugimenduaren ondorio da.
-Lurra eta Eguzkiaren artean dagoen distantzia
oso txikia da, izarreenarekin konparatuz.
‘De revolutionibus orbium coelestium’
-25 urte pasa zituen lan honetan (hau izan zen
bere maisu lana).
-Hil eta gero argitaratu zuen Andreas
Osianderrek 1543an
-Antzinako greziako filosofoen liburuak
irakurtzen zituen lurraren mugimenduaren
arazoari soluzio bat emateko.
-Lehen edizioa De Revolutionibus izan zen,
1543an, hilko zen urte berean.
- Liburuan elizari eskatzen zion egunkari
zehatzago bat egin nahi zuela, teoria
heliozentrikoa justifikatuz
Bere obraren esanahia
-Zalantzan jarri zuen gizakia zela Unibertsoaren
zentroa.
-Kopernikoren ideia erabat iraultzailea zen eta
zientziaren aldaketen aitzindaria.
-Kopernikoren ideia nagusia, Antzinako ideia
eta printzipioak mantentzea izan zen, baina
beste hipotesi batekin: Lurraren mugimendua.
-Argitalpenaren lehenengo alea bere heriotzaren
egunean iritsiko zitzaion Nikolas Kopernikori,
1543ko maiatzaren 24an.

More Related Content

Similar to Antzinako zientzialariak

Sasizientziak - UFOLOGIA
Sasizientziak - UFOLOGIASasizientziak - UFOLOGIA
Sasizientziak - UFOLOGIAsheilainhoa
 
Darwin. espezieen jatorriaz
Darwin. espezieen jatorriazDarwin. espezieen jatorriaz
Darwin. espezieen jatorriazhausnartzen
 
geozentrismoa eta heliozentrismoa
geozentrismoa eta heliozentrismoageozentrismoa eta heliozentrismoa
geozentrismoa eta heliozentrismoamundu1d
 
Bizitzaren jatorria eta eboluzioa
Bizitzaren jatorria eta eboluzioaBizitzaren jatorria eta eboluzioa
Bizitzaren jatorria eta eboluzioaiongayro
 
Emakumeak zientziaren historian
Emakumeak zientziaren historianEmakumeak zientziaren historian
Emakumeak zientziaren historianmundu1e
 
Zulo beltzak
Zulo beltzakZulo beltzak
Zulo beltzakmundu1d
 
0 unibertsoa-orokorra
0 unibertsoa-orokorra0 unibertsoa-orokorra
0 unibertsoa-orokorrasonri15
 
Esperimentu historikoa
Esperimentu historikoaEsperimentu historikoa
Esperimentu historikoagaizka_4
 
2. biziaren jatorriaren teoriak
2. biziaren jatorriaren teoriak2. biziaren jatorriaren teoriak
2. biziaren jatorriaren teoriaksonri15
 
Kosmosari buruz
Kosmosari buruzKosmosari buruz
Kosmosari buruzAURKITU .
 

Similar to Antzinako zientzialariak (20)

Sasizientziak - UFOLOGIA
Sasizientziak - UFOLOGIASasizientziak - UFOLOGIA
Sasizientziak - UFOLOGIA
 
Darwin. espezieen jatorriaz
Darwin. espezieen jatorriazDarwin. espezieen jatorriaz
Darwin. espezieen jatorriaz
 
geozentrismoa eta heliozentrismoa
geozentrismoa eta heliozentrismoageozentrismoa eta heliozentrismoa
geozentrismoa eta heliozentrismoa
 
Tycho brahe
Tycho braheTycho brahe
Tycho brahe
 
Tycho brahe
Tycho braheTycho brahe
Tycho brahe
 
Bizitzaren jatorria eta eboluzioa
Bizitzaren jatorria eta eboluzioaBizitzaren jatorria eta eboluzioa
Bizitzaren jatorria eta eboluzioa
 
GALILEO GALILEI
GALILEO GALILEIGALILEO GALILEI
GALILEO GALILEI
 
zientzalariak
zientzalariakzientzalariak
zientzalariak
 
Emakumeak zientziaren historian
Emakumeak zientziaren historianEmakumeak zientziaren historian
Emakumeak zientziaren historian
 
Ereduak. 2. Gaia
Ereduak. 2. GaiaEreduak. 2. Gaia
Ereduak. 2. Gaia
 
Bizitza
BizitzaBizitza
Bizitza
 
Zulo beltzak
Zulo beltzakZulo beltzak
Zulo beltzak
 
0 unibertsoa-orokorra
0 unibertsoa-orokorra0 unibertsoa-orokorra
0 unibertsoa-orokorra
 
Eneko huegun
Eneko huegunEneko huegun
Eneko huegun
 
Esperimentu historikoa
Esperimentu historikoaEsperimentu historikoa
Esperimentu historikoa
 
2. biziaren jatorriaren teoriak
2. biziaren jatorriaren teoriak2. biziaren jatorriaren teoriak
2. biziaren jatorriaren teoriak
 
Zientzialari baten lana.Eneko
Zientzialari baten lana.EnekoZientzialari baten lana.Eneko
Zientzialari baten lana.Eneko
 
1 zelula, bizitzaren unitatea
1 zelula, bizitzaren unitatea1 zelula, bizitzaren unitatea
1 zelula, bizitzaren unitatea
 
Kosmosari buruz
Kosmosari buruzKosmosari buruz
Kosmosari buruz
 
Teoria zelularra
Teoria zelularraTeoria zelularra
Teoria zelularra
 

Antzinako zientzialariak

  • 2. Aurkibidea -Rosalind Franklin………… 3.diapositiba -Biografia…………………… 4. diapositiba -ADNaren inguruko lanak… 5. eta 6. diapositibak -Gaixotasuna eta heriotza…. 7.diapositiba -Heriotza osteko polemika…. 8.diapositiba -Nikolas Koperniko……….. 9.diapositiba -Biografia…………………… 10.diapositiba -Eredu Heliozentrikoa……. 11. eta 12. diapositibak -‘De revolutionibus orbium coelestium’ 13. diapositiba -Bere obraren esanahia
  • 3. Rosalind Franklin Jaiotza data: 1920ko uztailaren 25a, Londres, Ingalaterra. Heriotza data: 1958ko apirilaren 16an hil zen, 37 urterekin, Obarioetako minbiziak jota. -Biofisikaria eta kristalografialaria izan zen. ADN molekula, birus, ikatz eta grafitoaren egituren inguruan ekarpen garrantzitsuak egin zituen. -X izpien difrakzio bidez ADNaren lehen irudiak lortu zituen, eta horregatik egin zen ezagun. Bere datuei esker, James Watson eta Francis Crickek ADNaren egiturari buruzko hipotesia garatu zuten 1953an. -Zientzialari aparta izan zen; emakume argia eta azkarra. Egin zuen guztian jarri zuen arreta berezia, eta zientzialari ospetsuen artean aritu zen lanean. Nobel saririk ez zuen irabazi, baina merezi izan zuen.
  • 4. Biografia Cambridgeko Unibertsitatean ikasi zuen eta 1945ean doktoratua lortu zuen. 1941 eta 1942 artean Ronald Norrishentzat egin zuen lan. Bigarren mundu gerran lagundu nahi zuenez, ikatzaren erabilera aztertzen zuen elkarte britainiarran ikatzaren porositatea ikertzen jardun zuen. -----------> Erresistentzi altuko ikatz zuntzei buruzko ideia bat izan zuen eta 1945 egin zuen tesi doktorala horretan oinarritu zen. Gerra amaitu ondoren, Jacques Meringekin Parisen lan eskaintza bat onartu zuen. Ikatza eta beste materia inorganiko batzuekin erlazionatutako X izpien difrakzioa ikasi zuen hiru urtez bertan. 1950ean Ingalaterrara itzuli zen lanera.
  • 5. ADNaren inguruko lanak ADNaren osagaiak jakinak ziren, baina bakoitza bere lekuan jartzea zaila zen. Halako batean, ikertzen ari zen A formaren lagina B forma bilakatu zen. Nahi gabe. Orduan 51. argazki ospetsua lortu zuen, ordura arte lortutako argazki onena. Baina B formakoa zenez, Rosalindek baztertu egin zuen eta A formarekin egin zuen aurrera. Horrela, esperimentuz esperimentu, ADN helize bikoitza zela aurkitu zuen, baina ez zekien nola heltzen zioten elkarri bi kateek.
  • 6. 1-Watsonek eta Crickek hiru katez osatutako eredu bat egin zuten: fosfato taldeak barruan zeudela. ----> Rosalindek hori ikustean ezinezkoa zela esan zuen: ur molekulentzat lekurik ez zegoelako eta fosfatoak derrigorrez kanpoaldean egon behar ziren. 2-Randall eta Cambrigeko burua elkartu eta ADNa King’s Colledgen bakarrik ikertuko zela erabaki zuten. - ------> Watson eta Cricki ikerketarekin jarraitzea debekatu zieten. 3-Beste hainbat kimikarik ikerketarekin jarraitu zuten baina soluzioak argitaratzean, denak gaizki zeudela konturatu ziren. 4- Watson eta Crickek, debekuari ez zioten jaramonik egin eta ADNaren egituraren beste eredu bat argitaratu zuten, oraingoan bai, bi katerekin eta fosfatoak kanpoaldean jarrita. ----------> Watsonek Rosalindek ulertu ez zuena ulertu zuen: bi kateek baseak parekatuz elkarri heltzen zioten.
  • 7. Gaixotasuna eta heriotza 1956an lan kontuengatik Estatu Batuetara egin zuen bidaia batean, osasun arazoren bat izan zezakeela susmatzen hasi zen. Bere sabela puztuta zegoela konturatu zen. Londresera itzultzean, mediku batengana joan zen eta honek haurdun ez zegoela ziurtatu zion. Urte hartan bertan egin zioten ebakuntza batean abdomenean bi tumore zituela ikusi zuten. Minbiziaren aurkako tratamendua hartzen ari zen bitartean lanean jarraitu zuen. 1957an gainera, poliomielitisaren birusarekin aritu zen lanean. Azkenean, 1958ko Apirilaren 16an hil zen minbizi horrek sortutako konplikazioengatik. X izpi erradiazioekiko exposizioa minbizia izateko arrisku faktorea da eta ziurrenik bere lana izan zen gaixotasunaren eragilea. 1958ko apirilaren 17an lurperatu zuten Londreseko Sinagoga hilerrian.
  • 8. Heriotza osteko polemika Franklinen heriotza eta gero, polemika ugari sortu ziren bere inguruan: -King's College erakunde sexistatzat hartu izan da eta askotan aipatzen da Franklin baztertua izan zela bertan emakumea izateagatik. Adibidez, bertan lan egiten zuten gizonek jangela handi eta eroso bat zuten bitartean, emakumeek ikasleen jangelan edo lantokitik kanpo bazkaldu behar zuten. .-Franklinek X izpien bidez ADNari atera zion argazkia eta bere datuak Watsonen eskuetara zilegi ez den modu batean iritsi izan zitezkeen. 1953an Watson eta Crickek DNAren egiturari buruzko teoria azaldu zutenean Wilkinsekin banatu zuten meritua. Franklinek ez zekiela bere datuak nola interpretatu esan zuten aitzakia gisa. Franklin 1958an hil zenez, Nobel Saria Watson, Crick eta Wilkinsek jaso zuten 1962an.
  • 9. Nikolas Koperniko Jaiotza data: 1473ko otsailaren 19an, Prusia, gaur egungo Polonia. Heriotza data: 1543ko maiatzaren 24an, 70 urterekin. Astronomia modernoaren aita izan zen. Berak formulatu zuen lehenengoz Eguzki Sistemaren heliozentrismoa eta bere De revolutionibus orbium coelestium liburua Pizkundeko iraultza zientifikoaren ezinbesteko datua da. Koperniko matematikari, astronomo, legegizon, fisikari, kalonje katoliko, gobernadore, administratzaile, buruzagi militar, diplomatiko eta ekonomista izan zela esan dezakegu. Astronomia izan zen bere afizioa eta egin zuen aurrerakuntzagatik Copernicus izena eman zitzaion ilargiko krater bati.
  • 10. Biografia -Polonian eta Italian ikasi zuen. -Hamar urte zituela bere aita hil zen eta bere osaba izan zen bere hezkuntzaz arduratu zen bakarra. -1491n Krakoviara (Poloniara) joan zen eta beranduago Italian medikuntza eta zuzenbideko ikasketak egin zituen. -1500.urtean Erroman astronomian doktoratu zen. -Bere osaba hil zenean mota askotako lanak egin zituen: gobernadore militar, mediku, epaile… -2005ean arkeologo talde batek bere gorpuzkiak herriko elizan aurkitu zituztela adierazi zuten eta 2008an frogatu egin zen. Bere hortz bat eta garezur zati bat konparatu zuten eskuizkribu batean aurkitutako ile batekin eta bat zetozela ikusi zuten.
  • 11. Eredu Heliozentrikoa Eredu honek Lurra eta beste planetak Eguzkiaren inguruan higitzen direla esaten du. Eredu honen ideia nagusiak hauek izan ziren: -Unibertsoaren zentrua eguzkitik gertu dago. -Eguzkia mugitzen denean edo orbitatzen duenean, Merkurio, Artizarra, Lurra eta Ilargia, Marte, Jupiter eta Saturno aurkitzen dira ordenan. -Izarrak urrun eta finko dauden objektuak dira eta, beraz, ez dute Eguzkiaren inguruan orbitatzen.
  • 12. -Lurrak, hiru mugimendu ditu: eguneroko errotazioa, urteroko erreboluzioa eta urteroko bere ardatzaren inklinazioa. -Planeten mugimendu atzerakoia, Lurrak egiten duen mugimenduaren ondorio da. -Lurra eta Eguzkiaren artean dagoen distantzia oso txikia da, izarreenarekin konparatuz.
  • 13. ‘De revolutionibus orbium coelestium’ -25 urte pasa zituen lan honetan (hau izan zen bere maisu lana). -Hil eta gero argitaratu zuen Andreas Osianderrek 1543an -Antzinako greziako filosofoen liburuak irakurtzen zituen lurraren mugimenduaren arazoari soluzio bat emateko. -Lehen edizioa De Revolutionibus izan zen, 1543an, hilko zen urte berean. - Liburuan elizari eskatzen zion egunkari zehatzago bat egin nahi zuela, teoria heliozentrikoa justifikatuz
  • 14. Bere obraren esanahia -Zalantzan jarri zuen gizakia zela Unibertsoaren zentroa. -Kopernikoren ideia erabat iraultzailea zen eta zientziaren aldaketen aitzindaria. -Kopernikoren ideia nagusia, Antzinako ideia eta printzipioak mantentzea izan zen, baina beste hipotesi batekin: Lurraren mugimendua. -Argitalpenaren lehenengo alea bere heriotzaren egunean iritsiko zitzaion Nikolas Kopernikori, 1543ko maiatzaren 24an.