1. Gobela ibaia Barrikan jaio eta Leioan Ibaizabaleko itsasadarrari
urak ematen dizkion ibaia da. Guztira 9 km.ko ibilbidea du.
Ibaia Barrikan dagoen Ganes
mendian jaiotzen da. Bertan
Genabarri erreka izena hartzen du.
Sopelan dagoela Lemosas erreka
eta Saitu errekako urak hartzen
ditu.
Getxon Martiartu erreka eta
Bolue erreka jasotzen ditu.
Azkeneko hau jasotzen duen
lekuan Bolueko fadura sortzen da.
Azkenik Leioan Udondo
erreka jasotzen du eta ondoren
Ibaizabaleko itsasadarrean bukatzen da. (Gobela Ibaia, bertan, ahateak ikusten dira)
Kutsadura handiko erreka da, hainbat industria dituelako
inguruan eta biztanleria handiko guneak zeharkatzen dituelako.
Ibaian ez dago fauna eta flora askorik. Ahateak ikus daitezke eta
zenbait landare ibaiaren inguruan.
Bolueko Faduran, laku txikitxo bat aurkitzen da, bere inguruan,
harriz egindako ibilbide atsegin bat dago. Ibilbidean zehar, leku
bakoitzeko fauna eta flora adierazten duten kartelak ikus daitezke, eta
horrekin batera, bizpahiru begiratoki daude.
HISTORIA:
Lehen, Areetan, Portugalete parean isurtzen zen Ibaizabalera.
Hori dela eta, area banku bat osatzen zuen justu Abraren ahoan,
itsasontzi handien nabigazioa asko zailduz. Arazoak ekiditeko, XIX.
mendean Lamiakoko areatzako lurren jabe zen Maximo Agirrek
ibaibidea aldatzeko lanak diruz lagundu zituen. Hortik aurrera, ibaia
Ibaizabalera isuri baino lehen, ibai honen paraleloan doa hegoalderantz
eta Udondo errekarekin bat egin ostean, Leioa eta Erandio udalerrien
arteko mugan isurtzen da Ibaizabalera.
2. ( D.B.H 2 Ako ikasleak, Gobela Ibaiarekin batera. )