1. Ego ibaia
Ego ibaia Mallabian jaiotzen da, Oiz mendiaren maldan,
Trabakuan hain zuzen ere eta herri batzuk igaro
ostean, Deban itsasoratzen da, Kantauri Itsasoan.
Norabidea mendebaldetik ekialdera da. Guk aztertu
genuen puntua erdi-ibilguan kokatuta dago. Ego
ibaiaren zabalera gutxi gora behera 6m-koa da, berriz,
sakonera,50cm. Guztira duen luzera, 15km-koa da.
Eibatik irtetzen ari Ego ibaia Ermutik
Eibar zeharkatzen duen bitartean estalita dago
da,Azitain auzoan Eibarrera doa
Ego ibaiaren erabilera nagusia industriarena da. Ibaia 14ºC-ko tenperaturan
zegoen. Eraldaketak jasan ditu, honela herria zeharkatzen duen alde nagusia
kanalizatuta dago, eta gainera, estalita. Gaur egun, erabilitako urak kanalizazio
baten bitartez Elgoibarren dagoen araztegira eramaten dira.
“El Corte Ingles” dendaren parean dagoen zatia aztertu genuen. Zubitik ez
genuen ikusi arrain hilik, aparrik ezta olio edo koipe arrastorik. Tamaina handiko
hondakinik ez genuen aurkitu, ezta txikiak ere. Ibaiaren bazterrak oso landuta
daude eta espaloi bezalako bat dago bi ertzeetan belarrez estalita. Uraren itxura
erabat gardena da.
OXIGENO DISOLBATUA 4ppm
NO3 NITRATOAK 0ppm
FOSFATOAK 1ppm
pH 7ppm
UHERTASUNA gardena
TENPERATURA 14ºC
Ibaiaren tarte gehienak estalita daude, beraz, ez daude ez animalirik ez landarerik. Guk aztertu genuen tokian belarra
dago landatuta ibaiaren bazterretan. Gaur egun, erabilitako urak (etxeetakoak,industriakoak...) hoditegi baten bitartez
Elgoibarren dagoen araztegira eramaten dira Deba ibaian isuri baino lehen.
Egileak: Ainara, Cristina, Marta, Miren, Iker, Koldo, Sergio, Xabi, Asmae, Laura, Mariam, Ane, Ibone, Maialen, Jimey, María.