3. Ballonti ibaiaren erabilerak eta eraldaketak Ballonti ibaiaren erabilerak eta eraldaketak aztertuko ditugu. Ballonti ibaiaren inguruan aurkitu ditugun erabilera nagusiak honako hauek dira: Alde batetik, aisialdirako gune txiki bat dago. Hain zuzen ere, parke txiki bat, iturri bat eta 2 edo 3 banku. Bestalde, industria gune txikiak aurkitzen dira ibai honen inguruan, biltegiak gehien bat. Industria gune hauen ondoan, ortu txikiak daude, eta hauetan nekazaritzan jarduten da. Ibaiaren ondotik ere, errepidea pasatzen da. Errepide horrek autopistara garama. Ballonti ibaiak uraren kalitatearen aldetik argi dago aldaketa ugari jasan dituela. Egiturari dagokionez ordea, ez du inolako eraldaketarik jaso. Ibai honen puntu guztiak ikusi eta gero, esan dezakegu ez dagoela ura kudeatzen duen inolako instalaziorik.
4.
5.
6. Ikusizko azterketa Ibaia aldatu egin behar da. Alde batetik ondo dago, ez dagoelako kiratsik, arrain hilik, aparrik, ezta olio eta koiperen arrastorik ere. Baina tamaina handiko hondakin asko daude, eta objektu horien isurketa galarazi beharko litzateke.
7. Ze izaki bizidun daude? Ballonti errekaren uretan ez da antzematen inolako bizitzarik, ezta inguruan inolako ugaztunik ere. Hegazti bakar batzuk besterik ez: xoxoak, txolarreak,etab. Baina badago landaredi pixka bat. Adibidez: ibai bazterretan sasiak eta sahatsaren bat daude eta belar tamainako landare batzuk ere bai (Pampa belarra beraien artean)
8. Zergatik ez dago arrainik ezta ugaztunik ere? Ballonti errekaren baldintzak ez dira oso onak, gogortasun orokorra (GH) oso handia baita. Egia da nitritoak ez dituenez, ez dela toxikoa; baina gizaki bizidunok kutsatzen dugunez, oso kaltegarria da haren ura. Gainera oso leku txikia da bizidun bat han bizitzeko.