SlideShare a Scribd company logo
2015eko uztaila
FARMAZIAKO HIZTEGI BERRIA SAREAN
Farmazialariek beren eguneroko zereginetarako behar duten oinarrizko terminolo-
gia biltzen duen hiztegi berria aurkeztu berri du FEUSE Farmazialari Euskaldunen El-
karteak.
Hau ez da FEUSEk argitaratzen duen lehen hiztegia. Duela urte batzuk argitaratu
zuen Farmazialari Euskaldunen Elkarteak UZEIk prestatutako Farmazia Hiztegia.
Orain, hiztegi haren bertsio eguneratua eta osatua jarri du sarean, corpus berri ba-
tean oinarrituta UZEIk prestatu duena, hain zuzen ere. Guztira, euskarazko eta gaz-
telaniazko 3.642 sarrera biltzen ditu hiztegi berriak, eta 16 atal nagusitan sailkatuak
daude sarrera horiek. Hiztegia edonoren eskura dago Farmazialari Euskaldunen El-
kartearen webgunean: feuse.info.
ARABAKO ESKUALDEKO
ETA ARABAKO
IKERKETA-UNITATEKO
PROFESIONALEK SARIA
JASO DUTE SEMFYC-EN
KONGRESUAN
Saritutako lana Raquel Cobos, Antxon
Apiñaniz, Arantza Sáez de Lafuente,
Naiara Parraza, Felipe Aizpuru eta Ro-
cío Fernándezek aurkeztu zuten, eta le-
hen ikerketa-saria eman zieten Gijonen
ekainean egin zen Espainiako Familia
eta Komunitateko Medikuntzako Elkar-
tearen kongresuan.
Lana ausazko saio kliniko bat da, eta
horren helburu nagusia izan da tabako-
arekiko mendekotasuna gainditzeko
programa konbinatu baten eraginkor-
tasuna ebaluatzea. Programa horretan,
ohi ez bezala, pazienteei osasun-ahol-
kua emateaz gain, sms-ak bidaltzen
zaizkie telefonora. Programa 6 hilabete
igaro ostean ebaluatu da, eta emaitza
onak izan ditu: sms-koen taldean %
24k utzi zioten erretzeari, eta ohiko tal-
dean % 12k. Horixe, saritzeko arrazoie-
tako bat.
UZTAILAREN 1ETIK, PNEUMOKOKOAREN KONTRAKO
TXERTOA JARTZEN ZAIE EAE-KO HAURREI, BI HILABETE
BETETZEN DITUZTENEAN
Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumoko sailburu Jon Darponek joan den
ekainaren 25ean iragarri zuenez, «maiatzaren 1etik aurrera jaiotako haurrei
pneumokokoaren kontrako txertoaren lehen dosia jarriko zaie 2 hilabete bete-
tzen dituztenean». Uztailaren 1ean hasita, beraz, Osakidetzako osasun-zentroe-
tan 3 dosi jarriko dira aurtengo urtarrilean onartutako txertaketa-egutegiari ja-
rraiki: haurrek 2, 4 eta 12 hilabete dituztenean.
2015eko urtarrilaren 1aren eta apirilaren 30aren artean jaiotako haurrei dago-
kienez, Sailburuak jakinarazi zuen 2015ean jaiotako haur guztiei eskainiko zaiela
txertoa, kontuan hartuta, betiere, lehenagotik zenbat dosi jarrita dauzkaten.
Jaurlaritza ziur dago txertoa tresna eraginkor eta segurua dela eta horretan in-
bertitzea merezi duela. Horregatik, 2015ean 2,5 milioi euro gehigarri bideratuko
ditu pneumokokoaren kontrako txertoa erostera.
EAEk beti izan du txerto-politika aktibo eta berritzailea, eta, gaur egun, txerta-
keta-estaldura onenetarikoa du, hala Espainiako estatuan nola Europan: %
90etik gora, eta, are hobea, % 96 baino handiagoa, txerto garrantzitsuenei da-
gokienez (difteria, tetanosa, kukutxeztula, poliomielitisa, b motako Haemophilus
influenzae-a eta B hepatitisa). Estaldura zabal horrek eragina du herritarren osa-
sunean, eta txertoa duten gaixotasun gehienek intzidentzia eskasa dute EAEn.
Txertoak, Sailburuaren iritziz, gizarte- eta osasun-justiziako elementu dira; ho-
rregatik, Osasun Sailak txertaketa-egutegi egoki baten aldeko apustua egiten ja-
rraituko du, gaixotasunak saihesteko eta ekitatea bermatzeko.
webgunearen esteka
Antxon Apiñaniz eta Raquel Cobos.
2015eko uztaila
man, zuzendaritzaren gai zentraletako
bat izan behar du. Zuzendaritzatik eta
erabakiguneetatik joan behar dute
mugimenduek. Baina hori bakarrik ez
da nahikoa. Behar du inplikazio soziala
eta bestelako eragileen inplikazioa ere.
Busti egin behar dute. Eta, noski, herri-
tarrak motibatzeko ere aprobetxatu
behar da. Gogoan izan behar da iner-
tziak aldatzea ez dela batere erraza.
Ondarretako Osasun Zentroaren au-
rrean egin genuen inkesta da horren
adibide argia. Batzuek ez zekiten me-
dikua euskalduna zutela ere, eta, egia
esan, neroni ez naiz askorik harritzen.
Medikuarengana joatea ez da erosoa.
Erabiltzailea beti eskean doa, beldur-
tuta… Justizia-administrazioan ere an-
tzeko zerbait gertatu zitzaigun. Jendea
handik ahalik eta azkarrena irteteko
gogoz sartzen da. Mediku euskalduna
eskatzeak, beharbada, denbora gehia-
go pasatzea dakar. Eta, batzuetan, be-
netan izaten da hala. Horregatik alda-
tzen dute hizkuntza. Edozein motata-
ko erakundeen betebeharra da
zerbitzua eskatu gabe ematea. «Eus-
karaz nahi duzula? Euskaraz egingo
zaizu ba».
«Eskean» goazen erakundeetan
gaztelaniaz egin behar delako uste
okerrak indarrean jarraitzen al du?
Kasu horietarako, benetan interesga-
rriak dira identifikazio-pinak. Hartara,
«Hurrengo hamar urteak giltzarri
izango dira»
kike amonarriz
Telebista aurkezlea
Umoregintzan eta euskalgintzan aditua eta aritua da Kike Amonarriz (Tolosa, Gipuzkoa, 1961).
Tribuaren berbak saioa egiten dihardu azken bi urtean, eta ekaineko saio batean, osasungintza izan
zuen hizpide. Atal hura aitzakiatzat hartuta, elkarrizketa egin dio Osatuberrik.
Tribuaren berbak saioan berriki
Osakidetza izan duzue hizpide.
Saio horren hasieran, erakundeari
ekografia aterako zeniola aipatu
zenuen. Horren irakurketa egin al
zenezake?
Hizkuntzaren normalizaziorako proze-
suan motel eta berandu hasitako era-
kundea da Osakidetza. Orain, berriz,
badaude zantzu positibo batzuk. Alde
askotatik gertatu da hori. Batetik, pro-
fesionalen aldetik, badago eskaera,
Osasungoa Euskalduntzeko Erakun-
dea dago hor. Erabiltzaileen aldetik,
berriz, egindako eskaera eta unibertsi-
tateko ikasleek egiten dutena ere ba-
dago. Bigarren euskara-plana hasita
dago. Horrek prozedura azkartu be-
harko luke, eta, hemendik sei urtera,
beste egoera batean egon. Mugimen-
dua norabide onean doala ikusi dut,
eta espero dut hala jarraitzea.
Erakunde handia ez ezik, heldua
ere bada. Hango langileen batez
besteko adina 51 urte da.
Bai, hori bada ezaugarri bat. Adminis-
trazio publikoko hainbat alorretan ger-
tatzen da hori. Izan ere, Hego Euskal
Herrian hamaika erakunde sortu ziren
duela 30 urte, Hezkuntzan, Osakide-
tzan, Ertzaintzan… Adin-tarte hori
errelebu eske dago. Errelebua ongi
egingo balitz, euskaldunen propor-
tzioa handitu egingo litzateke. Hor
daukagu erronka. Lan-munduak apro-
betxatzen du egoera hau, barne-iner-
tziak astintzeko eta euskarazko dina-
mikak abiarazteko, edo aukera bat
galduko du, gero gure kontra bihurtu-
ko dena.
Nondik hasi behar du aldaketak?
Neurri politiko-administratiboak behar
dira. Horregatik, asko poztu nintzen
jakin nuenean Osakidetzako egungo
zuzendaria Osakidetzak izan duen le-
hen zuzendari euskalduna dela. Berak
esan zuen bezala, ezinbestekoa da zu-
zendaritzen inplikazioa. Eta horrek ez
du Osakidetzan bakarrik izan behar,
baita beste erakundeetan ere. Erakun-
deetako euskara-planen ardura ezin
du euskara-teknikariak bakarrik era-
«Edozein motatako
erakundeen
betebeharra da
zerbitzua eskatu
gabe
ematea. 'Euskaraz
nahi duzula?
Euskaraz egingo
zaizu ba'»
tean, pertsona batek hainbat ekinbide
hasten ditu, eta sarritan, gero ekimen
antolatu bilakatzen dira. Dena den,
horrelako plan batek aurrera egiteko,
antolakuntzak garrantzi berezia du,
eta, zer esanik ez, elkarlanak.
Gehiago sakondu beharko al ge-
nuke horretan?
Programan ikusi dut alde askok bat
egiten dutela. Baldintzak badaude,
eta uste dut borondatea ere badago-
ela. Ezin dugu aukera hau galtzen
utzi.
Zenbateko denbora-tarteaz ari
zara?
Hizkuntzari lotutako aldaketak oso
epe luzetan gertatzen dira. Aldaketa
konfiantza ematen zaio pertsonari.
Ingurunea euskaldunduta ere, mesfi-
dantza asko sortzen dira, eta «egun
on» batek hamaika muga puskatzen
ditu. Agurrak identifikazio-sistemak
dira.
Hamaika ekintza egiten dira eta
horietako asko alde bakarrekoak
izaten dira. Aitor Montes medi-
kuarenak ezagunak dira. Noraino
hel daitezke halako ekimenak?
Alde guztietakoak dira onak. Kasu
horretan, Aitor Montesek bere aldetik
egin ditu eskaerak, oso garbiak eta
oso ongi arrazoituak; hor dago, hala
berean, Osasungoa Euskalduntzeko
Erakundearen jarduna ere. Azken ba-
konplexuak dira. Euskaraz ez dakien
batek lauzpabost urte behar ditu zer-
bait ikasteko, eta euskarazko planek
ere berdin. Hurrengo hamar urteak
giltzarri izango dira lehen aipatu ditu-
gun arrazoiengatik. Urrats kualitati-
boak eta kuantitatiboak egin behar
ditugu egoera aldatzeko.
Osakidetzan dozenaka lagun ari
dira euskara-maila egiaztatzen.
Kontu horrek dena den baditu
alde ilunak, denek ez dutelako
gainditzen. Zorrotzegia ote da sis-
tema?
Tituluen sistema guztia berrikusi
beharko genuke. Nik oso kanpotik
ikusten dut, baina arazoak badaudela
iruditzen zait. Esaterako, askotan titu-
lua bera izan da helburua, eta
kontrako joera gerta daiteke horre-
kin, baldin eta tituluaren ondoren
erabilera bermatzen ez bada.
Pertsona bati ahalegina eskatu
ondoren, ez badiogu erabilera berma-
tzen, hark pentsa lezake, «zertarako
egin dut hau?». Eta arrazoi osoare-
kin. Nire pertzepzioa da, kanpotik,
sarritan garrantzi handia eman zaiola
tituluari, eta ez behar beste
ondorengo lanari, eguneroko jardu-
nean euskara erabiltzeari. Frustrazio
asko eta kasu batzuetan gehiegi ere
sentitu dut. Zuhurtziaz diot, ez baina-
bil inguru horretan, baina…
Euskaldun berri ugarirekin hitz
egin duzu programan. Zer esan
dizuete?
Batetik, pazientzia eskatu digute, eta,
bestetik, horren zorrotzak ez izateko.
Hutsegite txiki bat egiteagatik erda-
rara jauzi ez egiteko eskatu digute.
Barre egiteagatik ez dizuete ezer
esan?
Niretzat, hutsegite linguistikoak
umore-iturri onenetakoak dira. Eus-
kaldun berriek egindako hutsak
umore-iturri ederrak dira. Baina oso
desberdina da kontu horiek direla-eta
barre egitea eta ikasten ari dena
barregarri uztea.
ARAITZ MUGURUZA
(Hona, nahasi ohi diren hitz-pare batzuk) gramatika
HISTORIA eta ISTORIO
Historiaren adiera nagusia zera da: gizadiaren (edo gizarte edo giza talde baten) iraganaldiko
gertaera gogoangarrien ezagutza edo kontakizuna. Bestalde, historia klinikoa esaten zaio
pertsona batek izandako gaixotasun eta tratamenduak azaltzen dituen txostenari.
Istorioa, berriz, kontakizuna da; bereziki, kontakizun laburra, edo gertaldi harrigarria.
Horiek horrela, ez dirudi egokiak direnik, ez arestian burtsara atera den enpresa bateko
arduradun batek esandako honek: «Gaur ‘Enpresak’ bere istorioan pauso garrantzitsu
bat ematen du», ez eta beste nonbait irakurritako hau ere: «Beste hobekuntza nabari bat
da artatzen zaituen osasun-profesionalak bere ordenagailuan pazientearen istorio kliniko
osoa ikusi ahal izatea».
PROBA eta FROGA
Oso hitz ezagunak eta erabiliak dira, baina ez dira gauza bera.
Adibidez, epaiketa-munduan edo zerbait ‘horrela dela’ demostratzeko erabili beharre-
ko hitza froga da, eta aditza, frogatu. Esaterako, ume baten gurasoa beste hura dela fro-
gatzeko, DNA probak egin behar dira.
Osasun-munduan gehienbat probak dira: esfortzu-proba, proba osagarria, diagnosti-
koa, funtzionalak… Esaterako, alergia daukazula frogatzeko, medikuak larruazalean egi-
ten dizkizunak alergia-probak dira. Edo emakume batek haurdun dagoela jakiteko egiten
duen testa haurdunaldiaren proba da, eta ez haurdunaldiaren froga.
Dakigunez, duela gutxi amaitu zen Osakidetzako lan-eskaintza publikoan izena emate-
ko epea, eta zerak udazkenaren bukaeran egingo dira. Zer dira, ordea, zer horiek, frogak
ala probak?
JOKATU eta JOLASTU
Hitz biek jugar dute gaztelaniazko itzulpena –hortxe oraingoan ere koska– eta euskaraz
honela bereizten dira: lehia-kutsua duen jardunean ari dena jokatzen ari da, jokoan; den-
bora-pasa hutsean ari dena, berriz, jolasten, jolasean. Azken kasu horretan aritzen dira,
adibidez, haurrak, panpinekin-eta ari direnean, batere lehiarik gabeko zereginean.
Gaur egun, ordea, « jolastu» aditzari egozten zaizkio berez «jokatu» aditzari dagozkion
esanahi batzuk . Esate baterako, duela gutxi taldez aldatu den euskal futbolari profesional
batek esan duenez, beraren oraingo taldeak «lehiaketa handietan jolastu behar du aurten
ere». Jolasteagatik ordaintzen badiote, bejondeiola!
Beste alde batetik, erdaraz «jugar» aditzaren bidez adierazten diren batzuk euskaraz
emateko orduan, beste aditz batzuk ere balia daitezke: «kartetan egin, boleibolean aritu,
padelean ibili...».
Ariketak egiteko, klik egin hemen.
Iturria: EHUTSI, euskaraz egiten diren akatsak zuzentzeko aplikazio informatiboa (moldatua)
2015eko uztaila
KOMIKIA dani fano
Uda-giroan
irakurtzeko ipuinak:
Ana Urkiza, Iban Zaldua,
Karmele Jaio eta
Uxue Apaolaza
unitate didaktikoa
agenda
UDAKO EUSKARA-BARNETEGIAK
Uda honetan euskara-maila hobetu nahi
duenarentzat.
OSASUN-ARLOKO
PROFESIONALAK PRESTATZEKO
BEKAK ETA LAGUNTZAK
Eskaerak aurkezteko epea zabalik
uztailaren 31 arte.
BERDINTASUNERAKO II.
JARDUNALDIAK: «GAINDITU
GABEKO ERRONKAK».
Irailaren 1ean, Bilbon, UPV/EHUren Bizkaia
Aretoan.
Izen-ematea: Jardunaldien webgunean,
abuztuaren 28ra arte edo tokiak bete
arte.
UPV/EHU-REN
XXXIV. UDA-IKASTAROAK:
«OSASUNA ETXEAN».
Irailaren 3 eta 4an, Donostian, Miramar
jauregian.
Zuzendaritza: Felix Zubia Olaskoaga,
Donostia Unibertsitate Ospitaleko
medikua.
webgunearen esteka
webgunearen esteka
webgunearen esteka
webgunearen esteka
webgunearen esteka

More Related Content

Viewers also liked

Jogos Matemáticos
Jogos MatemáticosJogos Matemáticos
Jogos Matemáticos
EEF Luiz Delfino
 
Résultats de la veille sur l'emploi édition 2015
Résultats de la veille sur l'emploi édition 2015Résultats de la veille sur l'emploi édition 2015
Résultats de la veille sur l'emploi édition 2015
ANAPEC
 
Vision
VisionVision
Vision
Louis Kotze
 
Legal jobs los angeles
Legal jobs los angelesLegal jobs los angeles
Legal jobs los angeles
jdhuntr
 
İnşaat ve Enerji Sektöründe Bulut Bilişim Çözümleri
İnşaat ve Enerji Sektöründe Bulut Bilişim Çözümleriİnşaat ve Enerji Sektöründe Bulut Bilişim Çözümleri
İnşaat ve Enerji Sektöründe Bulut Bilişim Çözümleri
Sarnıç Hotel
 
Ppt of cpd
Ppt of cpdPpt of cpd
День открытых дверей
День открытых дверейДень открытых дверей
День открытых дверей
sch114
 
History of orkut
History of orkutHistory of orkut
History of orkut
Shailendra Gohil
 
Blacio diaz edwin
Blacio diaz edwinBlacio diaz edwin
Blacio diaz edwin
Edwin Alexander
 
Actividades de Navidad
Actividades de NavidadActividades de Navidad
Actividades de NavidadIES El Médano
 

Viewers also liked (13)

Jogos Matemáticos
Jogos MatemáticosJogos Matemáticos
Jogos Matemáticos
 
Résultats de la veille sur l'emploi édition 2015
Résultats de la veille sur l'emploi édition 2015Résultats de la veille sur l'emploi édition 2015
Résultats de la veille sur l'emploi édition 2015
 
digimag-july15
digimag-july15digimag-july15
digimag-july15
 
Excel Latency
Excel LatencyExcel Latency
Excel Latency
 
Vision
VisionVision
Vision
 
Legal jobs los angeles
Legal jobs los angelesLegal jobs los angeles
Legal jobs los angeles
 
İnşaat ve Enerji Sektöründe Bulut Bilişim Çözümleri
İnşaat ve Enerji Sektöründe Bulut Bilişim Çözümleriİnşaat ve Enerji Sektöründe Bulut Bilişim Çözümleri
İnşaat ve Enerji Sektöründe Bulut Bilişim Çözümleri
 
Ppt of cpd
Ppt of cpdPpt of cpd
Ppt of cpd
 
Obesity
ObesityObesity
Obesity
 
День открытых дверей
День открытых дверейДень открытых дверей
День открытых дверей
 
History of orkut
History of orkutHistory of orkut
History of orkut
 
Blacio diaz edwin
Blacio diaz edwinBlacio diaz edwin
Blacio diaz edwin
 
Actividades de Navidad
Actividades de NavidadActividades de Navidad
Actividades de Navidad
 

Similar to 10osabuletina15 07

Webospitale1
Webospitale1Webospitale1
Webospitale1
inakibillos
 
Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko Gida
Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko GidaTransexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko Gida
Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko Gida
Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Irekia - EJGV
 
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindiEuskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
David Izaga
 
Euskararen erabilera
Euskararen erabileraEuskararen erabilera
Euskararen erabilerazakur
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatria
E-idazkaritza
 
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
Irekia - EJGV
 
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)Irekia - EJGV
 
Osakidetza 35 urteurrena. 35 urte bixia sustatzen
Osakidetza 35 urteurrena. 35 urte bixia sustatzen Osakidetza 35 urteurrena. 35 urte bixia sustatzen
Osakidetza 35 urteurrena. 35 urte bixia sustatzen
Irekia - EJGV
 
Osatuberri Buletin digitala
Osatuberri Buletin digitalaOsatuberri Buletin digitala
Osatuberri Buletin digitala
AFMENICA
 
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketaEstrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketatoxua
 
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
2013-2020ko Euskadiko Osasun PlanaIrekia - EJGV
 
Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?
Irekia - EJGV
 
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020
Irekia - EJGV
 
Elebide 2014ko jarduera-txostena
Elebide 2014ko jarduera-txostenaElebide 2014ko jarduera-txostena
Elebide 2014ko jarduera-txostenaIrekia - EJGV
 
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdfBlanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdfIrekia - EJGV
 
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak IrekitzenIñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzenemun10
 
Eraberean. Sarearen jarduerari buruzko 2016ko txostena
Eraberean. Sarearen jarduerari buruzko 2016ko txostenaEraberean. Sarearen jarduerari buruzko 2016ko txostena
Eraberean. Sarearen jarduerari buruzko 2016ko txostena
Irekia - EJGV
 
Hautes Egitarauak eta Euskara
Hautes Egitarauak eta EuskaraHautes Egitarauak eta Euskara
Hautes Egitarauak eta Euskara
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
 
Morfosintaxiaren inguruan
Morfosintaxiaren inguruanMorfosintaxiaren inguruan
Morfosintaxiaren inguruan
E-idazkaritza
 

Similar to 10osabuletina15 07 (20)

Webospitale1
Webospitale1Webospitale1
Webospitale1
 
Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko Gida
Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko GidaTransexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko Gida
Transexualitate-egoeran daudenei arreta integrala emateko Gida
 
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
 
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindiEuskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
Euskara Irunen, muga-mugatik mugaz gaindi
 
Euskararen erabilera
Euskararen erabileraEuskararen erabilera
Euskararen erabilera
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatria
 
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
 
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
 
Osakidetza 35 urteurrena. 35 urte bixia sustatzen
Osakidetza 35 urteurrena. 35 urte bixia sustatzen Osakidetza 35 urteurrena. 35 urte bixia sustatzen
Osakidetza 35 urteurrena. 35 urte bixia sustatzen
 
Osatuberri Buletin digitala
Osatuberri Buletin digitalaOsatuberri Buletin digitala
Osatuberri Buletin digitala
 
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketaEstrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
 
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
 
Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?
 
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020
 
Elebide 2014ko jarduera-txostena
Elebide 2014ko jarduera-txostenaElebide 2014ko jarduera-txostena
Elebide 2014ko jarduera-txostena
 
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdfBlanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
 
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak IrekitzenIñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
 
Eraberean. Sarearen jarduerari buruzko 2016ko txostena
Eraberean. Sarearen jarduerari buruzko 2016ko txostenaEraberean. Sarearen jarduerari buruzko 2016ko txostena
Eraberean. Sarearen jarduerari buruzko 2016ko txostena
 
Hautes Egitarauak eta Euskara
Hautes Egitarauak eta EuskaraHautes Egitarauak eta Euskara
Hautes Egitarauak eta Euskara
 
Morfosintaxiaren inguruan
Morfosintaxiaren inguruanMorfosintaxiaren inguruan
Morfosintaxiaren inguruan
 

10osabuletina15 07

  • 1. 2015eko uztaila FARMAZIAKO HIZTEGI BERRIA SAREAN Farmazialariek beren eguneroko zereginetarako behar duten oinarrizko terminolo- gia biltzen duen hiztegi berria aurkeztu berri du FEUSE Farmazialari Euskaldunen El- karteak. Hau ez da FEUSEk argitaratzen duen lehen hiztegia. Duela urte batzuk argitaratu zuen Farmazialari Euskaldunen Elkarteak UZEIk prestatutako Farmazia Hiztegia. Orain, hiztegi haren bertsio eguneratua eta osatua jarri du sarean, corpus berri ba- tean oinarrituta UZEIk prestatu duena, hain zuzen ere. Guztira, euskarazko eta gaz- telaniazko 3.642 sarrera biltzen ditu hiztegi berriak, eta 16 atal nagusitan sailkatuak daude sarrera horiek. Hiztegia edonoren eskura dago Farmazialari Euskaldunen El- kartearen webgunean: feuse.info. ARABAKO ESKUALDEKO ETA ARABAKO IKERKETA-UNITATEKO PROFESIONALEK SARIA JASO DUTE SEMFYC-EN KONGRESUAN Saritutako lana Raquel Cobos, Antxon Apiñaniz, Arantza Sáez de Lafuente, Naiara Parraza, Felipe Aizpuru eta Ro- cío Fernándezek aurkeztu zuten, eta le- hen ikerketa-saria eman zieten Gijonen ekainean egin zen Espainiako Familia eta Komunitateko Medikuntzako Elkar- tearen kongresuan. Lana ausazko saio kliniko bat da, eta horren helburu nagusia izan da tabako- arekiko mendekotasuna gainditzeko programa konbinatu baten eraginkor- tasuna ebaluatzea. Programa horretan, ohi ez bezala, pazienteei osasun-ahol- kua emateaz gain, sms-ak bidaltzen zaizkie telefonora. Programa 6 hilabete igaro ostean ebaluatu da, eta emaitza onak izan ditu: sms-koen taldean % 24k utzi zioten erretzeari, eta ohiko tal- dean % 12k. Horixe, saritzeko arrazoie- tako bat. UZTAILAREN 1ETIK, PNEUMOKOKOAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEN ZAIE EAE-KO HAURREI, BI HILABETE BETETZEN DITUZTENEAN Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumoko sailburu Jon Darponek joan den ekainaren 25ean iragarri zuenez, «maiatzaren 1etik aurrera jaiotako haurrei pneumokokoaren kontrako txertoaren lehen dosia jarriko zaie 2 hilabete bete- tzen dituztenean». Uztailaren 1ean hasita, beraz, Osakidetzako osasun-zentroe- tan 3 dosi jarriko dira aurtengo urtarrilean onartutako txertaketa-egutegiari ja- rraiki: haurrek 2, 4 eta 12 hilabete dituztenean. 2015eko urtarrilaren 1aren eta apirilaren 30aren artean jaiotako haurrei dago- kienez, Sailburuak jakinarazi zuen 2015ean jaiotako haur guztiei eskainiko zaiela txertoa, kontuan hartuta, betiere, lehenagotik zenbat dosi jarrita dauzkaten. Jaurlaritza ziur dago txertoa tresna eraginkor eta segurua dela eta horretan in- bertitzea merezi duela. Horregatik, 2015ean 2,5 milioi euro gehigarri bideratuko ditu pneumokokoaren kontrako txertoa erostera. EAEk beti izan du txerto-politika aktibo eta berritzailea, eta, gaur egun, txerta- keta-estaldura onenetarikoa du, hala Espainiako estatuan nola Europan: % 90etik gora, eta, are hobea, % 96 baino handiagoa, txerto garrantzitsuenei da- gokienez (difteria, tetanosa, kukutxeztula, poliomielitisa, b motako Haemophilus influenzae-a eta B hepatitisa). Estaldura zabal horrek eragina du herritarren osa- sunean, eta txertoa duten gaixotasun gehienek intzidentzia eskasa dute EAEn. Txertoak, Sailburuaren iritziz, gizarte- eta osasun-justiziako elementu dira; ho- rregatik, Osasun Sailak txertaketa-egutegi egoki baten aldeko apustua egiten ja- rraituko du, gaixotasunak saihesteko eta ekitatea bermatzeko. webgunearen esteka Antxon Apiñaniz eta Raquel Cobos.
  • 2. 2015eko uztaila man, zuzendaritzaren gai zentraletako bat izan behar du. Zuzendaritzatik eta erabakiguneetatik joan behar dute mugimenduek. Baina hori bakarrik ez da nahikoa. Behar du inplikazio soziala eta bestelako eragileen inplikazioa ere. Busti egin behar dute. Eta, noski, herri- tarrak motibatzeko ere aprobetxatu behar da. Gogoan izan behar da iner- tziak aldatzea ez dela batere erraza. Ondarretako Osasun Zentroaren au- rrean egin genuen inkesta da horren adibide argia. Batzuek ez zekiten me- dikua euskalduna zutela ere, eta, egia esan, neroni ez naiz askorik harritzen. Medikuarengana joatea ez da erosoa. Erabiltzailea beti eskean doa, beldur- tuta… Justizia-administrazioan ere an- tzeko zerbait gertatu zitzaigun. Jendea handik ahalik eta azkarrena irteteko gogoz sartzen da. Mediku euskalduna eskatzeak, beharbada, denbora gehia- go pasatzea dakar. Eta, batzuetan, be- netan izaten da hala. Horregatik alda- tzen dute hizkuntza. Edozein motata- ko erakundeen betebeharra da zerbitzua eskatu gabe ematea. «Eus- karaz nahi duzula? Euskaraz egingo zaizu ba». «Eskean» goazen erakundeetan gaztelaniaz egin behar delako uste okerrak indarrean jarraitzen al du? Kasu horietarako, benetan interesga- rriak dira identifikazio-pinak. Hartara, «Hurrengo hamar urteak giltzarri izango dira» kike amonarriz Telebista aurkezlea Umoregintzan eta euskalgintzan aditua eta aritua da Kike Amonarriz (Tolosa, Gipuzkoa, 1961). Tribuaren berbak saioa egiten dihardu azken bi urtean, eta ekaineko saio batean, osasungintza izan zuen hizpide. Atal hura aitzakiatzat hartuta, elkarrizketa egin dio Osatuberrik. Tribuaren berbak saioan berriki Osakidetza izan duzue hizpide. Saio horren hasieran, erakundeari ekografia aterako zeniola aipatu zenuen. Horren irakurketa egin al zenezake? Hizkuntzaren normalizaziorako proze- suan motel eta berandu hasitako era- kundea da Osakidetza. Orain, berriz, badaude zantzu positibo batzuk. Alde askotatik gertatu da hori. Batetik, pro- fesionalen aldetik, badago eskaera, Osasungoa Euskalduntzeko Erakun- dea dago hor. Erabiltzaileen aldetik, berriz, egindako eskaera eta unibertsi- tateko ikasleek egiten dutena ere ba- dago. Bigarren euskara-plana hasita dago. Horrek prozedura azkartu be- harko luke, eta, hemendik sei urtera, beste egoera batean egon. Mugimen- dua norabide onean doala ikusi dut, eta espero dut hala jarraitzea. Erakunde handia ez ezik, heldua ere bada. Hango langileen batez besteko adina 51 urte da. Bai, hori bada ezaugarri bat. Adminis- trazio publikoko hainbat alorretan ger- tatzen da hori. Izan ere, Hego Euskal Herrian hamaika erakunde sortu ziren duela 30 urte, Hezkuntzan, Osakide- tzan, Ertzaintzan… Adin-tarte hori errelebu eske dago. Errelebua ongi egingo balitz, euskaldunen propor- tzioa handitu egingo litzateke. Hor daukagu erronka. Lan-munduak apro- betxatzen du egoera hau, barne-iner- tziak astintzeko eta euskarazko dina- mikak abiarazteko, edo aukera bat galduko du, gero gure kontra bihurtu- ko dena. Nondik hasi behar du aldaketak? Neurri politiko-administratiboak behar dira. Horregatik, asko poztu nintzen jakin nuenean Osakidetzako egungo zuzendaria Osakidetzak izan duen le- hen zuzendari euskalduna dela. Berak esan zuen bezala, ezinbestekoa da zu- zendaritzen inplikazioa. Eta horrek ez du Osakidetzan bakarrik izan behar, baita beste erakundeetan ere. Erakun- deetako euskara-planen ardura ezin du euskara-teknikariak bakarrik era- «Edozein motatako erakundeen betebeharra da zerbitzua eskatu gabe ematea. 'Euskaraz nahi duzula? Euskaraz egingo zaizu ba'»
  • 3. tean, pertsona batek hainbat ekinbide hasten ditu, eta sarritan, gero ekimen antolatu bilakatzen dira. Dena den, horrelako plan batek aurrera egiteko, antolakuntzak garrantzi berezia du, eta, zer esanik ez, elkarlanak. Gehiago sakondu beharko al ge- nuke horretan? Programan ikusi dut alde askok bat egiten dutela. Baldintzak badaude, eta uste dut borondatea ere badago- ela. Ezin dugu aukera hau galtzen utzi. Zenbateko denbora-tarteaz ari zara? Hizkuntzari lotutako aldaketak oso epe luzetan gertatzen dira. Aldaketa konfiantza ematen zaio pertsonari. Ingurunea euskaldunduta ere, mesfi- dantza asko sortzen dira, eta «egun on» batek hamaika muga puskatzen ditu. Agurrak identifikazio-sistemak dira. Hamaika ekintza egiten dira eta horietako asko alde bakarrekoak izaten dira. Aitor Montes medi- kuarenak ezagunak dira. Noraino hel daitezke halako ekimenak? Alde guztietakoak dira onak. Kasu horretan, Aitor Montesek bere aldetik egin ditu eskaerak, oso garbiak eta oso ongi arrazoituak; hor dago, hala berean, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen jarduna ere. Azken ba- konplexuak dira. Euskaraz ez dakien batek lauzpabost urte behar ditu zer- bait ikasteko, eta euskarazko planek ere berdin. Hurrengo hamar urteak giltzarri izango dira lehen aipatu ditu- gun arrazoiengatik. Urrats kualitati- boak eta kuantitatiboak egin behar ditugu egoera aldatzeko. Osakidetzan dozenaka lagun ari dira euskara-maila egiaztatzen. Kontu horrek dena den baditu alde ilunak, denek ez dutelako gainditzen. Zorrotzegia ote da sis- tema? Tituluen sistema guztia berrikusi beharko genuke. Nik oso kanpotik ikusten dut, baina arazoak badaudela iruditzen zait. Esaterako, askotan titu- lua bera izan da helburua, eta kontrako joera gerta daiteke horre- kin, baldin eta tituluaren ondoren erabilera bermatzen ez bada. Pertsona bati ahalegina eskatu ondoren, ez badiogu erabilera berma- tzen, hark pentsa lezake, «zertarako egin dut hau?». Eta arrazoi osoare- kin. Nire pertzepzioa da, kanpotik, sarritan garrantzi handia eman zaiola tituluari, eta ez behar beste ondorengo lanari, eguneroko jardu- nean euskara erabiltzeari. Frustrazio asko eta kasu batzuetan gehiegi ere sentitu dut. Zuhurtziaz diot, ez baina- bil inguru horretan, baina… Euskaldun berri ugarirekin hitz egin duzu programan. Zer esan dizuete? Batetik, pazientzia eskatu digute, eta, bestetik, horren zorrotzak ez izateko. Hutsegite txiki bat egiteagatik erda- rara jauzi ez egiteko eskatu digute. Barre egiteagatik ez dizuete ezer esan? Niretzat, hutsegite linguistikoak umore-iturri onenetakoak dira. Eus- kaldun berriek egindako hutsak umore-iturri ederrak dira. Baina oso desberdina da kontu horiek direla-eta barre egitea eta ikasten ari dena barregarri uztea. ARAITZ MUGURUZA
  • 4. (Hona, nahasi ohi diren hitz-pare batzuk) gramatika HISTORIA eta ISTORIO Historiaren adiera nagusia zera da: gizadiaren (edo gizarte edo giza talde baten) iraganaldiko gertaera gogoangarrien ezagutza edo kontakizuna. Bestalde, historia klinikoa esaten zaio pertsona batek izandako gaixotasun eta tratamenduak azaltzen dituen txostenari. Istorioa, berriz, kontakizuna da; bereziki, kontakizun laburra, edo gertaldi harrigarria. Horiek horrela, ez dirudi egokiak direnik, ez arestian burtsara atera den enpresa bateko arduradun batek esandako honek: «Gaur ‘Enpresak’ bere istorioan pauso garrantzitsu bat ematen du», ez eta beste nonbait irakurritako hau ere: «Beste hobekuntza nabari bat da artatzen zaituen osasun-profesionalak bere ordenagailuan pazientearen istorio kliniko osoa ikusi ahal izatea». PROBA eta FROGA Oso hitz ezagunak eta erabiliak dira, baina ez dira gauza bera. Adibidez, epaiketa-munduan edo zerbait ‘horrela dela’ demostratzeko erabili beharre- ko hitza froga da, eta aditza, frogatu. Esaterako, ume baten gurasoa beste hura dela fro- gatzeko, DNA probak egin behar dira. Osasun-munduan gehienbat probak dira: esfortzu-proba, proba osagarria, diagnosti- koa, funtzionalak… Esaterako, alergia daukazula frogatzeko, medikuak larruazalean egi- ten dizkizunak alergia-probak dira. Edo emakume batek haurdun dagoela jakiteko egiten duen testa haurdunaldiaren proba da, eta ez haurdunaldiaren froga. Dakigunez, duela gutxi amaitu zen Osakidetzako lan-eskaintza publikoan izena emate- ko epea, eta zerak udazkenaren bukaeran egingo dira. Zer dira, ordea, zer horiek, frogak ala probak? JOKATU eta JOLASTU Hitz biek jugar dute gaztelaniazko itzulpena –hortxe oraingoan ere koska– eta euskaraz honela bereizten dira: lehia-kutsua duen jardunean ari dena jokatzen ari da, jokoan; den- bora-pasa hutsean ari dena, berriz, jolasten, jolasean. Azken kasu horretan aritzen dira, adibidez, haurrak, panpinekin-eta ari direnean, batere lehiarik gabeko zereginean. Gaur egun, ordea, « jolastu» aditzari egozten zaizkio berez «jokatu» aditzari dagozkion esanahi batzuk . Esate baterako, duela gutxi taldez aldatu den euskal futbolari profesional batek esan duenez, beraren oraingo taldeak «lehiaketa handietan jolastu behar du aurten ere». Jolasteagatik ordaintzen badiote, bejondeiola! Beste alde batetik, erdaraz «jugar» aditzaren bidez adierazten diren batzuk euskaraz emateko orduan, beste aditz batzuk ere balia daitezke: «kartetan egin, boleibolean aritu, padelean ibili...». Ariketak egiteko, klik egin hemen. Iturria: EHUTSI, euskaraz egiten diren akatsak zuzentzeko aplikazio informatiboa (moldatua) 2015eko uztaila KOMIKIA dani fano Uda-giroan irakurtzeko ipuinak: Ana Urkiza, Iban Zaldua, Karmele Jaio eta Uxue Apaolaza unitate didaktikoa agenda UDAKO EUSKARA-BARNETEGIAK Uda honetan euskara-maila hobetu nahi duenarentzat. OSASUN-ARLOKO PROFESIONALAK PRESTATZEKO BEKAK ETA LAGUNTZAK Eskaerak aurkezteko epea zabalik uztailaren 31 arte. BERDINTASUNERAKO II. JARDUNALDIAK: «GAINDITU GABEKO ERRONKAK». Irailaren 1ean, Bilbon, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan. Izen-ematea: Jardunaldien webgunean, abuztuaren 28ra arte edo tokiak bete arte. UPV/EHU-REN XXXIV. UDA-IKASTAROAK: «OSASUNA ETXEAN». Irailaren 3 eta 4an, Donostian, Miramar jauregian. Zuzendaritza: Felix Zubia Olaskoaga, Donostia Unibertsitate Ospitaleko medikua. webgunearen esteka webgunearen esteka webgunearen esteka webgunearen esteka webgunearen esteka