2. Diagnostikoa:
Zer da? Pertsona batek zer gaixotasuna duen jakiteko erabiltzen den prozedura da.
Zenbait fase daude:
- Elkarrizketa klinikoa edo anamnesia
- Azterketa fisikoa
- Azterketa osagarriak
3. Historia klinikoa:
Zer da? Pazientearen hainbat datu kliniko eta pertsonal biltzen dituen dokumentua da.
Historia kliniko baten osagai nagusiak hauek dira:
4. Azterketa osagarririk erabilienak:
Odol analisia: Proba hori egiteko odola ateratzen zaio pazienteari, odola
aztertzeko.Hainbat gaixotasun diagnostikatzeko erabiltzen da.
Irudi bidez diagnostikatzeko teknikak:Teknika hauek barne organoen irudiak
lortzeko erabiltzen dira. Baino zenbait arrisku dituzte medikuek kontuan hartu
behar dituztenak. Adibidea: Erradiografia
Bihotz-kateterismoa: Kateter bat sartzen da gorputzean arteria batetik.Ondoren
bihotzerantz eramaten da. Momentu honetan kontraste bat sartzen da, eta irudiak
lortzen dira (angiografiak).
5. Jarduera elektrikoa erregistratzeko teknikak: Gihar-zelulen eta neuronen
jarduerak potentzial-diferentzia txikiak sortzen ditu.Elektrokardiograma (EKG),
elektroentzefalograma (EEG) eta elektromiograma (EMG) erabiliz seinale horiek
hauteman eta graba daitezke.
Esfortzu-proba: Pazienteak ahalegin fisiko bat egiten duen bitartean (zinta mugikor
batean) EKGa, arteria-tentsioa eta pultsu-maiztasuna lortzen dira.
Endoskopia-teknikak: Endoskopio deritzon tresna (hodi formako tresna) sartzen da
gorputzean , zulo natural batetik edo ebaki kirurgiko batetik. Honen bidez gorputzaren
barrualdea den bezala ikus daiteke pantaila batean.
Biopsia: Ehun zati txiki bat ateratzen da, ondoren mikroskopioz aztertzeko.