1. Nere herriko neskatxa maite
(Benito lertxundi)
Nere herriko neskatxa maite
ahozko lorez zaitut gaur laztantzen
itsaso garden, lur gozoko landare
kresalaren usain, zeru kolore
nere bihotzaren taupaden hotsez
zure grazia dut kantatzen.
Bihotz minberen egunsentia
herri sufrituaren lamia
ipuin zaharren piper eta eztia
erreka garbien kantu bitxia
udazken lizunez zaude jantzia
izar zerutarren irria.
Lanbro artetik itsas geldira
leunki zoazen txori airosa
amodiozko sentipenaren hatsa
zure ezpainetan loratuz doa
goizeko ihintzetan belardi zera
eguzkitan zilar dizdira.
Benito Lertxundiren biografia
Musika txikitatik ezagutu zuen etxean, ohitura baitzen familia giroan abestea; hala ere, ez
zen musikaririk haien artean. Lertxundi gazteak marrazkirako zuen zaletasuna, eta, herriko
eskolako ikasketak amaituta, frantziskotarrek gidatzen zuten Zarauzko Arte eta Ofizio
Eskolan hasi zen. Bertan, buztina eta egurra lantzen ikasi zuen, eta tailugile gisa lehen lanak
egin zituen.Egun batean bertako jabeak, Martin Lizasok, laut bat utzi zion. Bere kabuz jotzen
ikasi zuen.
Musikarekiko zaletasuna piztuta, gitarra elektriko bat erosi zuen. Gustuko zituen abeslari
estatubatuarren bertsioak euskaratu eta jotzen zituen; Elvis Pressleyrenal esaterako. La voz
de España egunkariak antolatzen zuen kantu txapelketa batean izena eman, eta bigarren
gelditu zen. Horri esker, Kataluniatik bueltan zegoen Mikel Laboak horren berri izan zuen,
eta harremanetan jarri zen Lertxundirekin. Euskal musikariekin zerbait egin nahi zuen.