1. Nere Herriko Neskatxa Maitea
Benito Lertxundi
Nere herriko neskatxa maite
ahozko lorez zaitut gaur laztantzen
itsaso garden, lur gozoko landare ,
kresalaren usain ,zeru kolore
nere bihotzaren taupaden hotsez
zure grazia dut kantatzen .
Bihotz minberea egunsentia
herri sufrituaren lamia
ipuin zaharren piper eta eztia
erreka garbien kantu bitxia
udazken lizunez zaude jantzia
izar zerutarren irria
Lanbro artetik itsas geldira
leunki zoazen txori airosa
amodiozko sentipenaren hatsa
zure ezpainetan loratuz doa
goizeko ihintzetan belardi zera
egukitan zilar disdira.
BIOGRAFIA:
Bederatzi anai-arrebetatik azkena da Benito Lertxundi. Musika
txikitatik ezagutu zuen etxean, ohitura baitzen familia giroan abestea;
hala ere, ez zen musikaririk haien artean. Lertxundi gazteak
marrazkirako zuen zaletasuna, eta, herriko eskolako ikasketak
amaituta, frantziskotarrek gidatzen zuten Zarauzko Arte eta Ofizio
Eskolan hasi zen. Bertan, buztina eta egurra lantzen ikasi zuen, eta
tailugile gisa lehen lanak egin zituen.[1]
2. Hemeretzi urterekin, erloju denda batean hasi zen lanean. Egun
batean bertako jabeak, Martin Lizasok, laut bat utzi zion. Bere kabuz
jotzen ikasi zuen. Musikarekiko zaletasuna piztuta, gitarra elektriko
bat erosi zuen. Gustuko zituen abeslari estatubatuarren bertsioak
euskaratu eta jotzen zituen; Elvis Presleyrenak, esaterako. La Voz de
España egunkariak antolatzen zuen kantu txapelketa batean izena
eman, eta bigarren gelditu zen. Horri esker, Kataluniatik bueltan
zegoen Mikel Laboak horren berri izan zuen, eta harremanetan jarri
zen Lertxundirekin. Euskal musikariekin zerbait egin nahi zuen.