1. Nere Herriko Neskatxa Maite
(BENITO LERTXUNDI)
Nere herriko neskatxa maite
ahozko lorez zaitut gaur laztantzen
itsaso garden, lur gozoko landare
kresalaren usain, zeru kolore
nere bihotzaren taupaden hotsez
zure grazia dut kantatzen.
Bihotz minberen egunsentia
herri sufrituaren lamia
ipuin zaharren piper eta eztia
erreka garbien kantu bitxia
udazken lizunez zaude jantzia
izar zerutarren irria.
Lanbro artetik itsas geldira
leunki zoazen txori airosa
amodiozko sentipenaren hatsa
zure ezpainetan loratuz doa
goizeko ihintzetan belardi zera
eguzkitan zilar dizdira.
Benito Lertxundi Esoain (Orio, 1942ko urtarrilaren 6a-) abeslari gipuzkoar ezaguna da,folk musikaren arloan
ibilitakoa nahiz eta beste estilo batzuekin nahasketak egin. Ez Dok Amairuko kide izan zen eta kantautore
belaunaldi bateko kide ezagunenen artean dago, bai Euskal Herrian zein kanpoan. Bederatzi anai-arrebetatik
azkena da Benito Lertxundi. Musika txikitatik ezagutu zuen etxean, ohitura baitzen familia giroan abestea; hala
ere, ez zen musikaririk haien artean. Lertxundi gazteak marrazkirako zuen zaletasuna, eta, herriko eskolako
ikasketak amaituta, frantziskotarrek gidatzen zuten Zarauzko Arte eta Ofizio Eskolan hasi zen. Bertan, buztina
eta egurra lantzen ikasi zuen, eta tailugile gisa lehen lanak egin zituen.
Hemeretzi urterekin, erloju denda batean hasi zen lanean. Egun batean bertako jabeak, Martin Lizasok,laut
zion. Bere kabuz jotzen ikasi zuen. Musikarekiko zaletasuna piztuta, gitarra elektriko bat erosi zuen. Gustuko
zituen abeslari estatubatuarren bertsioak euskaratu eta jotzen zituen; Elvis Presleyrenak,
esaterako. egunkariak antolatzen zuen kantu txapelketa batean izena eman, eta bigarren gelditu zen. Horri
esker, Kataluniatik bueltan zegoen Mikel Laboak horren berri izan zuen, eta harremanetan jarri zen
Lertxundirekin. Euskal musikariekin zerbait egin nahi zuen.