1. Motxila ibiltaria
Zergatik motxila ibiltari hau? Uste dugulako zuen seme-alabei
irakurtzeko ohitura suspertuko diela, eta, bide batez,
irakurketaren inguruan familiako kide guztiok elkartzeko
aukera izango duzuela.
Zer dago barruan? Umeentzako liburuak bakarrik ez:
zuentzat ere badaude; liburuak eta… koaderno bat. Beraz,
zabaldu ezazue motxila seme-alabekin batera, begirada bat
eman liburu guztiei, eta hasi irakurtzen! Ondo legoke tartetxo
bat hartzea, egunero, denok elkarrekin irakurtzeko; bakoitzak
berea edo batak besteari ozenki irakurrita, nahi duzuen
moduan.
Zergatik da ibiltaria? Astebetez izango duzuelako etxean,
eta, gero, bueltan ekarri beharko duzuelako eskolara, beste
familia batek hartzeko. Eta ez badituzue liburu guztiak
irakurtzen, ez kezkatu: libururen bat amaitzeko irrikan
geratzen bazarete, erraz aurkituko duzue edozein
liburutegitan, maileguan hartzeko.
Eta koadernoa? Motxila bueltatu aurretik, eskertuko genuke
barruan dagoen koadernoan lerro batzuk idaztea: ekimenaren
gaineko iritzia, iradokizunak (zer beste material sartuko
zenituzketen, esaterako), zuen edo seme-alaben marrazkiren
bat… (Horretarako, ez hartu orrialde bat baino gehiago).
Helburua da ideiak konpartitzea, eta besteek idatzitakoa
irakurrita gozatzea.
Eskerrik asko.