SlideShare a Scribd company logo
1 of 3
2012eko URRIAREN 21eko OOGa
                                                          Obaban, 2012ako urriak 21.

    Herriko Joanes Etxeberri BHI ikastetxean eta aipaturiko eguneko 17:05ak izanik,
Ordezkaritza Organo Gorenaren ohiko bilerari hasera ematen zaio, zuzendariak
zuzenduta.
    Eguneko gai zerrendaren puntuak aztertu aurretik, Zuzendariak OOGko kide berriak
aurkezten ditu, Olatz Maguregi, Guraso Elkartearen ordezkaria, Eztizen ArroItajauregi,
ikasleen ordezkaria, eta Jone Perez, udaleko ordezkaria, azken hau etorri ez delarik..
Ondoren, bilerari hasiera ematen zaio ondoko gai zerrendarekin.
    Gai zerrenda:
1. Aurreko aktaren irakurketa.
2. 2011/12 ikasturteko Memoria eta 2012/13 ikastrurteko Urteko Planaren
   aurkezpena eta onarpena.
3. OOGan bete gabe utzitako gurasoen kideen ordezkapena.
4. Beste batzuk.

1. Aurreko aktaren irakurketa.

    Ohikoa den bezala, azken OOGtik gaur egunera burututako Bileren Aktak bidali
dira, kideek irakurketa era lasaiagoan egitea erraztuz. Idazkariak aurrekontuen
laburpena egin du eta galdera edo azalpenen bat dagoen galdetu du eta ez du inork ezer
esan. Beraz, Akten onarpena aho batez egiten da.

2. 2011/12 ikasturteko Memoria eta 2012/13 ikastrurteko Urteko Planaren
   aurkezpena eta onarpena.

   Zuzendariak aipaturiko dokumentuen puntu nagusiak aztertzen ditu:

   a) Memoria

    Eskola Emaitzak. Aurreko urtekoak baino hobeak dira, 3 ikaslek soilik
     errepikatu dutelarik eta beste 2 ikaslek DBH titulurik gabe bukatu. dute.
     Garatzen ditugun proiektu guztiek Guraso batzuk gai eta talde batzuek aurkezten
     duten gaindituen portzentaje baxuari buruz galdetzen dute. Zuzendaritza
     azalpenak ematen saiatzen da eta eztabaida txiki bat sortzen da Matematika
     gaiari buruz. Mintegikide batek bileretan lorturiko konklusioak eman ditu.
    Departamentu Didaktikoak. Helburuen lorpena eta abar zehazten dira.
    Proiektuak. Zuzendariak Ikastetxearentzat duten garrantzia azpimarratzen du eta
     duten balorazio positiboa: HNP, Agenda 21, Osasun Proiektua, IKT Ikastetxe
     Eredua… Aniztasunaren trataerarekin loturiko proiektuei dagokienez, gurea
     proiektu globala dela aipatzen du eta proiektu desberdinen bidez lorturiko
     errekurtsoak ikasleria osoaren artean banatzen dira, laguntza gelara eramanez,
     proiektuetan parte hartzen duten ikasleak eta gainontzekoak ere ez dutelarik
     aintzat hartzen beraien egoera.
Memoria aho batez onartzen da.

   b) Urteko Plana

    Talde bat gutxiago (9), baina ikasle gehiago (186) eta irakasle gehiago (30)
      izango ditugu aurreko ikasturtean baino.
    Irakasleek familien harrerarako duten ordutegia aurkezten da, aldez aurretik
      hitzordua eskatu behar dela azalduz, itxaroten egon beharra edo beste arazoren
      bat ekiditeko.
    Ebaluazio datak. Bigarren aurre-ebaluazioa ez dela presentziala izango azaltzen
      da, txostenen bidez burutuko delarik.
    Departamentu desberdinak aipatzen dira.
    Aukerakoak. Aniztasunaren tratamendurako tresnak dira.
    Proiektuak. Iaz izandako guztiak mantentzen dira eta DC zabaldu egiten da, 3.
      mailan beste talde bat izango dugularik. Ikasturte honetan landuko ditugun
      proiektuak aztertzen ditu:
       - PREE. 1. eta 2. mailarako indartzeak.
       - DC. 3. mailarako indartzeak.
       - PROA. Laguntza eta indartze neurriak guztientzat.
    Ordu kreditoak nola erabiliko ditugun azaltzen da, beti ere era inklusiboan.
    Burutuko diren ekintzak talde elkar-eragileak eta bi irakasle gelan. Solasaldi
    Literarioei bultzada ematea da asmoa. Gainera, ordutegi lektiboetatik kanpo eta
    monitoreen laguntzaz, 8-12 ikasleko 5 talde biltzen da astean 4 orduz etxerako
    lanak egin, zalantzak argitu, liburuak irakurri,… Ikasturte honetan monitoreez
    gain, irakasle bat ere geldituko da saio horietan.
    Diagnostiko Ebaluazioa. Aurreko ikasturtean buruturiko frogaren emaitzak
      heltzear daudela eta, ohikoa den bezala, familiei hauen berri emango diegula
      adierazi da. Ikasturte honetan ez dela froga burutuko esan da ere.
    Irteerak. Helburu pedagogikoa dute eta derrigorrezkoak dira. Ikasleren batek
      zailtasun ekonomikoak direla eta irteerari loturiko gastuei aurre egitea ezinezkoa
      balu, ikastetxeak diru laguntza emango lieke famili horiei. Urteko Planean
      agertzen direnez aparte, 4. mailako ikasleek Euskalduna Jauregira egingo duten
      irteera ere onartzea eskatu da. Bertan Internet eta teknologia berriei buruzko 2
      orduko hitzaldian hartuko dute parte. Arratsaldean guraso eta irakasleentzat
      irekia izango den saio burutuko da.
    Jantokia. Jantokiko arduraduna den irakaslea dugu, bertan zaindu behar diren
      arauak idazten ari dena. Jantokia ere heziketa eremua dela gogoratzen da eta,
      beraz, gainontzeko saioetan izan behar diren portaera arauak gorde behar
      direlarik.
    Kudeaketa Ekonomikoaren Plana. Idazkariak laburki azaltzen du.

     Ikastetxearen Urteko Plana aho batez onartzen da.


3. OOGan bete gabe utzitako gurasoen kideen ordezkapena.

Zuzendariak OOGren estamentu desberdinetan gertatu diren hutsegitean bete behar
direla azaldu du:
     - Gurasoak. Aurreko Guraso Elkartearen ordezkaria, Pello Imirizaldu, Olatz
        Maguregik ordezkatzen du. Beste bi guraso ere ordezkatu behar dira.
        Ordezkaririk ez dagoenez, azken hauteskundeetan zeuden plazak betetzeko beste
        guraso soilik aurkeztu zirelako, zuzendaritzak guraso guztien artean deialdia
        zabaltzea proposatzen du, bakante horiek betetzeko aukera emanez eta era
horretan ordezkapen zerrenda osatuz. OOGak proposamena onartu du eta
       hemendik lasterrera abian jarriko dugu prozesua.
    - Ikaslegoa. Ordezkari batek egin du huts eta bere plaza Eztizen Arroitajauregik
       beteko du.
    - Irakaslegoa. Denek jarraitzen dute, ez baita hutsegiterik sortu.
    - Ez dozenteak. Errose Gandariasbeitiak jarraitzen du, Txomin Zuberorekin
       txandakatuz.
    - Udaletxeko ordezkaria. Ordezkari berria Jone Perez izango da.
Ondoren, OOGaren Batzordeak eratzen dira, aldaketak ondokoak izanik:
Elkarbizitza Batzordea. Ane Itzal eta Mª Jose Martinez.
Batzorde Iraunkorra. Ane Itzal.
Autobabesa Batzordea. Maixabel Sarriugarte.
Batzorde Ekonomikoa. Maixabel Sarriugarte eta Edurne Landabaso.

4. Beste batzuk.

    •   Ikasketa bidaia. Ikasleen ordezkariak irteera horri buruzko informazioa luzatu
        dute. Jarritako baldintzak betetzen dituzte. Bidaia ez dago % 100ean zehaztuta,
        baina Erroma, Londres edo Bartzelonara izango da Aste Santu aurreko astean.
        Gutxi gora beherako aurrekontuak aurkeztu dituzte, bai gastu eta bai sarrerenak.
        Behin betiko onarpena Batzorde Iraunkorraren bitartez egingo da.

    •   Idazkariak mesularitza telefonikoaren zerbitzu berri bat kontratatu dela adierazi
        du, bide horretatik irteera eta falten berri hartuko dutelarik gurasoek.

    •   Abenduan “Km Solidarioak” izeneko proiektuan parte hartuko dugunaren berri
        eman da. Save the Children ONGak antolatzen du eta Kongo eta Boli Kostako
        umeak laguntzeko da, ikasleek lasterketa bat egingo dute, kilometroko
        ordainduko dien diru laguntzaileak bilatu beharko dituztelarik.

    •   Ama batek beste guraso batzuek ondoko puntuak komentatzeko esan diotela
        dio:

    •   Jantokiko txostena eskatzen dute. Ez dela posible erantzun zaio, alde batetik
        zaintzaileek ez dutelako txostena betetzeko denborarik eta bestetik, txosten
        horiek Haur Hezkuntzan soilik betetzen dira, Lehen Hezkuntzan ere betetzen ez
        direlarik. Janariaren kalitateari buruzko kexak ere badaudela dio. Guk ez dugula
        kexa horien berri esaten zaio eta erabiltzen duten bai ikasle eta bai irakasleek
        zerbitzuaren kalitatea egokia dela diote, batez ere lehen platerarena, eta saltsa
        batekin Egon zela arazoa, baina ordezkatu dutela jadanik.

    •   Azterketak ematea eskatzen dute, beraiek sinatzeko. Ikaslea ebaluatzeko
        erabiltzen diren dokumentu guztiak ikastetxean gorde behar direla adierazten
        zaio, eta gurasoren batek ikusteko interesa badu, ikastetxera hurbildu eta eskatu
        besterik ez du, kopia bat eraman dezakeelarik.

    •   Atsedenaldian beti berdinek jokatzen dutela diote, erabilpenerako antolaketa
        sortu beharko litzatekeelarik. Gaia lantzen ari garela esaten zaio eta taldeen
        ordezkariak bilduko direla gai aztertzeko.

    Beste barik, arratsaldeko seieak eta berrogeietan eta zerrendako gai guztiak aztertu
direlakoan, bilera bukatutzat eman du zuzendariak, eta nik, idazkari bezala, guzti hori
egiaztatzen dut.

More Related Content

Viewers also liked

Redes informáticas
Redes informáticas Redes informáticas
Redes informáticas Tecnope
 
Rapport de stage
Rapport de stage Rapport de stage
Rapport de stage Clem Kosior
 
E book Content-Mining l SocialShare la veille par l'analyse des partages sociaux
E book Content-Mining l SocialShare la veille par l'analyse des partages sociauxE book Content-Mining l SocialShare la veille par l'analyse des partages sociaux
E book Content-Mining l SocialShare la veille par l'analyse des partages sociauxYouSeeMii
 
Topic 10 audit of payroll cycle (1)
Topic 10  audit of payroll cycle (1)Topic 10  audit of payroll cycle (1)
Topic 10 audit of payroll cycle (1)sakura rena
 
Mobiliser son comité de direction
Mobiliser son comité de directionMobiliser son comité de direction
Mobiliser son comité de directiondibs-conseil
 

Viewers also liked (11)

ThisWeekinAsia
ThisWeekinAsiaThisWeekinAsia
ThisWeekinAsia
 
Redes informáticas
Redes informáticas Redes informáticas
Redes informáticas
 
Dispositivos electrónicos
Dispositivos electrónicosDispositivos electrónicos
Dispositivos electrónicos
 
Carta de presentacion
Carta de presentacionCarta de presentacion
Carta de presentacion
 
Treball final 4
Treball final 4Treball final 4
Treball final 4
 
Presentacion
PresentacionPresentacion
Presentacion
 
Caza del tesoro
Caza del tesoroCaza del tesoro
Caza del tesoro
 
Rapport de stage
Rapport de stage Rapport de stage
Rapport de stage
 
E book Content-Mining l SocialShare la veille par l'analyse des partages sociaux
E book Content-Mining l SocialShare la veille par l'analyse des partages sociauxE book Content-Mining l SocialShare la veille par l'analyse des partages sociaux
E book Content-Mining l SocialShare la veille par l'analyse des partages sociaux
 
Topic 10 audit of payroll cycle (1)
Topic 10  audit of payroll cycle (1)Topic 10  audit of payroll cycle (1)
Topic 10 audit of payroll cycle (1)
 
Mobiliser son comité de direction
Mobiliser son comité de directionMobiliser son comité de direction
Mobiliser son comité de direction
 

Similar to Oog akta jatorrizkoa

Similar to Oog akta jatorrizkoa (20)

Martxoak6koasanblada
Martxoak6koasanbladaMartxoak6koasanblada
Martxoak6koasanblada
 
Eskola kontseiluen gida - 2011
Eskola kontseiluen gida - 2011Eskola kontseiluen gida - 2011
Eskola kontseiluen gida - 2011
 
Bidelaguna informazioa jatorrizkoa
Bidelaguna informazioa jatorrizkoaBidelaguna informazioa jatorrizkoa
Bidelaguna informazioa jatorrizkoa
 
Bidelaguna informazioa gurea
Bidelaguna informazioa gureaBidelaguna informazioa gurea
Bidelaguna informazioa gurea
 
Haurren kontseilua
Haurren kontseiluaHaurren kontseilua
Haurren kontseilua
 
Haurren kontseilua
Haurren kontseiluaHaurren kontseilua
Haurren kontseilua
 
Haurren kontseilua
Haurren kontseiluaHaurren kontseilua
Haurren kontseilua
 
Urteko plana (jatorrizkoa)
Urteko plana (jatorrizkoa)Urteko plana (jatorrizkoa)
Urteko plana (jatorrizkoa)
 
Eskolara buelta
Eskolara bueltaEskolara buelta
Eskolara buelta
 
Amaraberri telebista laburpena
Amaraberri telebista laburpenaAmaraberri telebista laburpena
Amaraberri telebista laburpena
 
Berrikuntzak sintesia
Berrikuntzak sintesiaBerrikuntzak sintesia
Berrikuntzak sintesia
 
Urteko bizikidetza plana aurkezpena definitivo
Urteko bizikidetza plana aurkezpena definitivoUrteko bizikidetza plana aurkezpena definitivo
Urteko bizikidetza plana aurkezpena definitivo
 
Xxi
XxiXxi
Xxi
 
Ae8
Ae8Ae8
Ae8
 
Ae12 13
Ae12 13Ae12 13
Ae12 13
 
Ikasbideako elkarbizitza plana
Ikasbideako elkarbizitza planaIkasbideako elkarbizitza plana
Ikasbideako elkarbizitza plana
 
Ikasbideako Elkarbizitza Plana
Ikasbideako Elkarbizitza PlanaIkasbideako Elkarbizitza Plana
Ikasbideako Elkarbizitza Plana
 
Baila txosten luzea
Baila   txosten luzeaBaila   txosten luzea
Baila txosten luzea
 
AEKren iritzia HABEk euskara mailak egiaztatzeko deialdien inguruan hartutako...
AEKren iritzia HABEk euskara mailak egiaztatzeko deialdien inguruan hartutako...AEKren iritzia HABEk euskara mailak egiaztatzeko deialdien inguruan hartutako...
AEKren iritzia HABEk euskara mailak egiaztatzeko deialdien inguruan hartutako...
 
Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)
Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)
Eskolako lanak (jatorrizkoa euskaraz)
 

Oog akta jatorrizkoa

  • 1. 2012eko URRIAREN 21eko OOGa Obaban, 2012ako urriak 21. Herriko Joanes Etxeberri BHI ikastetxean eta aipaturiko eguneko 17:05ak izanik, Ordezkaritza Organo Gorenaren ohiko bilerari hasera ematen zaio, zuzendariak zuzenduta. Eguneko gai zerrendaren puntuak aztertu aurretik, Zuzendariak OOGko kide berriak aurkezten ditu, Olatz Maguregi, Guraso Elkartearen ordezkaria, Eztizen ArroItajauregi, ikasleen ordezkaria, eta Jone Perez, udaleko ordezkaria, azken hau etorri ez delarik.. Ondoren, bilerari hasiera ematen zaio ondoko gai zerrendarekin. Gai zerrenda: 1. Aurreko aktaren irakurketa. 2. 2011/12 ikasturteko Memoria eta 2012/13 ikastrurteko Urteko Planaren aurkezpena eta onarpena. 3. OOGan bete gabe utzitako gurasoen kideen ordezkapena. 4. Beste batzuk. 1. Aurreko aktaren irakurketa. Ohikoa den bezala, azken OOGtik gaur egunera burututako Bileren Aktak bidali dira, kideek irakurketa era lasaiagoan egitea erraztuz. Idazkariak aurrekontuen laburpena egin du eta galdera edo azalpenen bat dagoen galdetu du eta ez du inork ezer esan. Beraz, Akten onarpena aho batez egiten da. 2. 2011/12 ikasturteko Memoria eta 2012/13 ikastrurteko Urteko Planaren aurkezpena eta onarpena. Zuzendariak aipaturiko dokumentuen puntu nagusiak aztertzen ditu: a) Memoria  Eskola Emaitzak. Aurreko urtekoak baino hobeak dira, 3 ikaslek soilik errepikatu dutelarik eta beste 2 ikaslek DBH titulurik gabe bukatu. dute. Garatzen ditugun proiektu guztiek Guraso batzuk gai eta talde batzuek aurkezten duten gaindituen portzentaje baxuari buruz galdetzen dute. Zuzendaritza azalpenak ematen saiatzen da eta eztabaida txiki bat sortzen da Matematika gaiari buruz. Mintegikide batek bileretan lorturiko konklusioak eman ditu.  Departamentu Didaktikoak. Helburuen lorpena eta abar zehazten dira.  Proiektuak. Zuzendariak Ikastetxearentzat duten garrantzia azpimarratzen du eta duten balorazio positiboa: HNP, Agenda 21, Osasun Proiektua, IKT Ikastetxe Eredua… Aniztasunaren trataerarekin loturiko proiektuei dagokienez, gurea proiektu globala dela aipatzen du eta proiektu desberdinen bidez lorturiko errekurtsoak ikasleria osoaren artean banatzen dira, laguntza gelara eramanez, proiektuetan parte hartzen duten ikasleak eta gainontzekoak ere ez dutelarik aintzat hartzen beraien egoera.
  • 2. Memoria aho batez onartzen da. b) Urteko Plana  Talde bat gutxiago (9), baina ikasle gehiago (186) eta irakasle gehiago (30) izango ditugu aurreko ikasturtean baino.  Irakasleek familien harrerarako duten ordutegia aurkezten da, aldez aurretik hitzordua eskatu behar dela azalduz, itxaroten egon beharra edo beste arazoren bat ekiditeko.  Ebaluazio datak. Bigarren aurre-ebaluazioa ez dela presentziala izango azaltzen da, txostenen bidez burutuko delarik.  Departamentu desberdinak aipatzen dira.  Aukerakoak. Aniztasunaren tratamendurako tresnak dira.  Proiektuak. Iaz izandako guztiak mantentzen dira eta DC zabaldu egiten da, 3. mailan beste talde bat izango dugularik. Ikasturte honetan landuko ditugun proiektuak aztertzen ditu: - PREE. 1. eta 2. mailarako indartzeak. - DC. 3. mailarako indartzeak. - PROA. Laguntza eta indartze neurriak guztientzat. Ordu kreditoak nola erabiliko ditugun azaltzen da, beti ere era inklusiboan. Burutuko diren ekintzak talde elkar-eragileak eta bi irakasle gelan. Solasaldi Literarioei bultzada ematea da asmoa. Gainera, ordutegi lektiboetatik kanpo eta monitoreen laguntzaz, 8-12 ikasleko 5 talde biltzen da astean 4 orduz etxerako lanak egin, zalantzak argitu, liburuak irakurri,… Ikasturte honetan monitoreez gain, irakasle bat ere geldituko da saio horietan.  Diagnostiko Ebaluazioa. Aurreko ikasturtean buruturiko frogaren emaitzak heltzear daudela eta, ohikoa den bezala, familiei hauen berri emango diegula adierazi da. Ikasturte honetan ez dela froga burutuko esan da ere.  Irteerak. Helburu pedagogikoa dute eta derrigorrezkoak dira. Ikasleren batek zailtasun ekonomikoak direla eta irteerari loturiko gastuei aurre egitea ezinezkoa balu, ikastetxeak diru laguntza emango lieke famili horiei. Urteko Planean agertzen direnez aparte, 4. mailako ikasleek Euskalduna Jauregira egingo duten irteera ere onartzea eskatu da. Bertan Internet eta teknologia berriei buruzko 2 orduko hitzaldian hartuko dute parte. Arratsaldean guraso eta irakasleentzat irekia izango den saio burutuko da.  Jantokia. Jantokiko arduraduna den irakaslea dugu, bertan zaindu behar diren arauak idazten ari dena. Jantokia ere heziketa eremua dela gogoratzen da eta, beraz, gainontzeko saioetan izan behar diren portaera arauak gorde behar direlarik.  Kudeaketa Ekonomikoaren Plana. Idazkariak laburki azaltzen du. Ikastetxearen Urteko Plana aho batez onartzen da. 3. OOGan bete gabe utzitako gurasoen kideen ordezkapena. Zuzendariak OOGren estamentu desberdinetan gertatu diren hutsegitean bete behar direla azaldu du: - Gurasoak. Aurreko Guraso Elkartearen ordezkaria, Pello Imirizaldu, Olatz Maguregik ordezkatzen du. Beste bi guraso ere ordezkatu behar dira. Ordezkaririk ez dagoenez, azken hauteskundeetan zeuden plazak betetzeko beste guraso soilik aurkeztu zirelako, zuzendaritzak guraso guztien artean deialdia zabaltzea proposatzen du, bakante horiek betetzeko aukera emanez eta era
  • 3. horretan ordezkapen zerrenda osatuz. OOGak proposamena onartu du eta hemendik lasterrera abian jarriko dugu prozesua. - Ikaslegoa. Ordezkari batek egin du huts eta bere plaza Eztizen Arroitajauregik beteko du. - Irakaslegoa. Denek jarraitzen dute, ez baita hutsegiterik sortu. - Ez dozenteak. Errose Gandariasbeitiak jarraitzen du, Txomin Zuberorekin txandakatuz. - Udaletxeko ordezkaria. Ordezkari berria Jone Perez izango da. Ondoren, OOGaren Batzordeak eratzen dira, aldaketak ondokoak izanik: Elkarbizitza Batzordea. Ane Itzal eta Mª Jose Martinez. Batzorde Iraunkorra. Ane Itzal. Autobabesa Batzordea. Maixabel Sarriugarte. Batzorde Ekonomikoa. Maixabel Sarriugarte eta Edurne Landabaso. 4. Beste batzuk. • Ikasketa bidaia. Ikasleen ordezkariak irteera horri buruzko informazioa luzatu dute. Jarritako baldintzak betetzen dituzte. Bidaia ez dago % 100ean zehaztuta, baina Erroma, Londres edo Bartzelonara izango da Aste Santu aurreko astean. Gutxi gora beherako aurrekontuak aurkeztu dituzte, bai gastu eta bai sarrerenak. Behin betiko onarpena Batzorde Iraunkorraren bitartez egingo da. • Idazkariak mesularitza telefonikoaren zerbitzu berri bat kontratatu dela adierazi du, bide horretatik irteera eta falten berri hartuko dutelarik gurasoek. • Abenduan “Km Solidarioak” izeneko proiektuan parte hartuko dugunaren berri eman da. Save the Children ONGak antolatzen du eta Kongo eta Boli Kostako umeak laguntzeko da, ikasleek lasterketa bat egingo dute, kilometroko ordainduko dien diru laguntzaileak bilatu beharko dituztelarik. • Ama batek beste guraso batzuek ondoko puntuak komentatzeko esan diotela dio: • Jantokiko txostena eskatzen dute. Ez dela posible erantzun zaio, alde batetik zaintzaileek ez dutelako txostena betetzeko denborarik eta bestetik, txosten horiek Haur Hezkuntzan soilik betetzen dira, Lehen Hezkuntzan ere betetzen ez direlarik. Janariaren kalitateari buruzko kexak ere badaudela dio. Guk ez dugula kexa horien berri esaten zaio eta erabiltzen duten bai ikasle eta bai irakasleek zerbitzuaren kalitatea egokia dela diote, batez ere lehen platerarena, eta saltsa batekin Egon zela arazoa, baina ordezkatu dutela jadanik. • Azterketak ematea eskatzen dute, beraiek sinatzeko. Ikaslea ebaluatzeko erabiltzen diren dokumentu guztiak ikastetxean gorde behar direla adierazten zaio, eta gurasoren batek ikusteko interesa badu, ikastetxera hurbildu eta eskatu besterik ez du, kopia bat eraman dezakeelarik. • Atsedenaldian beti berdinek jokatzen dutela diote, erabilpenerako antolaketa sortu beharko litzatekeelarik. Gaia lantzen ari garela esaten zaio eta taldeen ordezkariak bilduko direla gai aztertzeko. Beste barik, arratsaldeko seieak eta berrogeietan eta zerrendako gai guztiak aztertu direlakoan, bilera bukatutzat eman du zuzendariak, eta nik, idazkari bezala, guzti hori egiaztatzen dut.