1. EMOZIOEN HIZTEGIA DEFINIZIOA EMOZIOEN FAMILIA
Emozio
negatiboak
Haserrea
Erremina, amorrua eta suminkortasunaren bidez adierazten den
sentimendua da. Gutxiagotzen nauen nire aurkako iraina edo nirea
den zerbaitekikoa.
Amorru, sumina, herra (gorrotoa),
mindura, haserre bizi, tentsio,
urduritasun...
Beldurra Arriskutsutzat jotzen den egoera baten aurrean sentitzen den
emozio bizia da. Arriskua ustezkoa ala erreala izan daiteke baina,
berehalakoa, konkretua eta txikitzailea.
Ikara, izu, sarrakio (beldor handia),
lastura, susto, fobia, sosegueza,
artegatasun...
Tristura Konponbiderik gabeko galera edo ezbehar baten ondorioz
sufrimendu psikologikoa da.
Depresio, frustrazio, etsipen, atsekabe,
pena, mina, ezkortasun, melankonia,
bakardade...
Antsietatea Gezurrezko edo existentziala den mehatxu bati aurre egitea. Estutasun, larritasun, itoaldi, estresa,
ardura, egonezin, grina...
Lotsa Nia perfektuarekin ados bizitzeari porrot egitea. Kulpabilitate, lotsa, inseguritate,
apaltasun, ahalke...
Gorrotoa Higuin eta nazka handiko sentimendua da. Pertsona, gauza edo
fenomeno batekiko nazka sentitzea da eta saihesteko desioa.
Mespretxu, gutxiespen, garraztasun,
ezinikusi, gaitzespen, nazka...
Emozio
positiboak
Poztasuna Pertsona bati zerbait atsegina gertatzen zaionean gauzatzen da.
Gogobetetasunari dagokion emozioa da. Horren emaitza irribarrea
eta zoriona izan daitezke.
Berotasun, bozkario (poz handia), pozik,
plazer,gogobetetze, dibertsio,
betetasun...
Umorea Alaitasuna sortzen duen pertsonen arteko komunikazio mota bat
da. Jendearengan barrea eragiteko gaitasuna.
Sortzen du: irria, barrea, barre-algara,
barre-karkara...
Maitasuna Pertsonen arteko kidetasunari dagokion kontseptu unibertsala.
Atxikimenduarekin (lotura handia, apego) eta kidetasunarekin
(afinitatea) erlazionatutako sentimendua da. Ez da elkarrekikoa
izan behar.
Estimu, adiskidetasun, lastan, bihotz,
konfiantza, enpatia, onarpen, errespetu,
atxikimendu, esker on, mirespen,
begirune...
Zoriontasuna Pertsona batek bere barnean sentitzen duen poz, alaitasun,
gozamen, lasaitasun eta maitasun-egoera da.
Poza, gozamen, atsegin, lasaitasun,
barneko bakea, baretasun...
Emozio
ambiguoak
edo
zalantzazko
emozioak
Ustekabea Espero ez duzun zerbaitek sortzen duen egoera emozional laburra.
Itxaropena Nahi edo desiratzen dena beteko dela sinesmenean oinarritzen den
emozioa da.
Errukia Beste pertsona baten sufrimendua ulertzea eta sentitzea.
Sufrimendu hori saihesteko eta gutxitzeko gogoa izan.