SlideShare a Scribd company logo
1 of 16
Download to read offline
HUHEZINEMA 09
GIDA LIBURUA
II. FILM LABUR ETA
DOKUMENTALEN JAIALDIA

Bigarren aldiz antolatu dugu Huhezinema fikziozko film eta dokumental labu-
rren jaialdia Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultateko (Eskoriatza,
Gipuzkoa) ikus-entzunezko departamenduko irakasleen eta ikasleen artean.

Martxoaren 28an hasiko da jaialdia, eta apirilaren 2an bukatuko. Lanen proie-
kzioak Arrasateko (Gipuzkoa) Kulturate kultur etxeko aretoan eta Aretxabale-
tako (Gipuzkoa) Arkupe kultur etxean izango dira. Baita HUHEZI fakultateko
areto nagusian ere.

Bigarren edizioak bi berrikuntza izango ditu: ikus-entzunezko rallya eta Mon-
dragon Unibertsitateko ikasleen lanen lehiaketa. Berrikuntzez gainera, iaz beza-
la, mintegia izango da, ikus-entzunezkoen arloan itzal handia duten pertsonekin.


Jaialdiaren barruan, film eta dokumental laburren lehiaketak aurreko edizioan
antzekoa izango da. Lehiaketa bi sail nagusitan banatuko da: batetik, lehiaketa
ofiziala izango da; eta, bestetik, Mondragon Unibertsitateko ikasleen lanak le-
hiatuko dira beste atal batean. Huheziko ikasleek eskoletan egindako film labur
eta dokumentalak, lehiaketa bereizi batean sarituko dira.


Era horretara, Huhezinema ikus-entzunezko komunikazioa lizentziaturan ur-
tean zehar eginiko lanen erakusleiho ere izango da. Iazko arrakasta itzela izan
bazen, Euskal Herriko 41 lanek hartu bazuten parte jaialdian, aurtengo arrakas-
ta mantendu eta hobetu egin da, 46 lanek hartuko baitute parte, berrikuntzez
gainera. Hala ere, guztiak ezingo dira proiektatu, denbora kontuak medio.
II.. FILM LABURREN ETA DOKUMENTALEN LEHIAKETA




EPAIMAHAIA
LEHIAKETA OFIZIALA
                 Begoña Vicario: 1962an Caracasen jaio zen
                 (Venezuela).Gaur egun Larrabetzun bizi da.
                 Arte Ederretan lizentziaduna EHU-ko ikus en-
                 tzunezko espezialitatean. Animazioa ikasi zuen
                 PIOT-en estudioan, Moskun.
                 Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren
                 Fakultateko irakaslea da eta bertan Irudi Te-
                 knologiko eta Animazio Grafiko ikasgaiak
                 irakasten ditu.


                 Koldo Almandoz: Donostia, 1973. Jesus
                 Mari Zamora Realeko jokalari mitikoaren
                 egun berean jaioa, baina zenbait urte geroa-
                 go. Komunikabide ezberdinetan egin du lan.
                 Gaur egun the balde aldizkariko zuzendaria
                 da. Ez du film luzerik egiteko proiekturik, ezta
                 beste ezer egiteko ere. Uneotan, gauza baka-
                 rra du buruan: itsasora begiratzea, olatuak
                 dauden ikusteko eta gauez bere auzoko kale
                 bakartietan ibiltzea, Uxeta zakurrarekin.

                 Kepa Sojo: Laudion jaio zen 1968an, EHUn
                 Historia ikasi zuen eta egun Zinemaren His-
                 toriaren inguruko eskolak eman eta, pelikula
                 munduan lan egiten du.
                 Karrera profesionalari dagokionean, Sojok
                 hiru laburmetrai zuzendu ditu eta El sindrome
                 de Svensson filma estreinatu du orain dela 3
                 urte.



                                        HUHEZINEMA
LEHIAKETAK

OFIZIALA
Euskal Herrian jaiotako edo bertan bizi diren eta gehienez 35 urte dituzten
zinemagileek izan dute sail ofizialean lanak aurkezteko aukera. Fikziozko lanek
gehienez 20 minutu irauten dute; dokumentalek, 30.

34 lan aurkeztu dira. Horietatik 17 aukeratu ditu lehiaketa ofizialean lehiat-
zeko Huheziko Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaturako hiru irakaslek
eta lau ikaslek osatutako Aukeraketa Batzordeak: sei dokumental, eta 11 film.

Fikziozko lan onena, dokumentalik onena eta euskarazko lanik onena sarituko
dira. Bakoitzak 700 euroko saria jasoko du. Arrasaten eskainiko dira lanak
apirilaren 1ean, eta Aretxabaletan izango da sari banaketa hurrengo egunean.



 M.U.
Mondragon Unibertsitateko ikasleen partaidetza sustatzeko asmoz aurten es-
trainekoz antolatu dugu Mondragon Unibertsitateko ikasleen lehiaketa. Estrei-
neko aldi honetan hiru lan aurkeztu baitira.

Ikasturte honetan Mondragon Unibertsitateko edozein fakultatetan matriku-
latutako ikasleek aurkez zitzaketen lanak. Gaia edozein izanda, gehienez 15
minutukoa izan behar zuen lanak.

Aurkeztutako hiru lanak Huheziko aretoan ikusi ahalko dira martxoaren 31n,
17:30ean, mintegiaren aurretik. 300 euroko sari bakarra publikoarena izango
da. Irabazlea nor den sari banaketaren egunean ezagutuko da.
II.. FILM LABURREN ETA DOKUMENTALEN LEHIAKETA




RALLYA
Rallyko parte hartzaileek, martxoaren 28an, egunean bertan, 9:00etan, Esko-
riatzan, ezagutuko dute hiru minutu eta erdiko film laburrean landu beharko
duten gaia eta izan beharko dituen ezaugarriak. Ordutik 19:00ak arte osatu
beharko dute film laburra.

Lanak aurkeztuta, 20:00etan, lan guztiak eskainiko dira, Huheziko aretoan.
Ondoren, sari banaketa egingo da, 21:30etan. 3 sari izango dira 500, 300 eta
200 eurotakoak.

Euskal Herrian jaio edota bertan bizi direnek har dezakete parte, martxoaren
27rako izena emanez gero. Hizkuntza guztietako lanak onartuko dira eus-
karazko edo gaztelaniazko azpidatziekin. Web orrian daude izena emateko
bideak.

HUHEZIKO IKASLEEN 2. UZTA
Huheziko hirugarren eta laugarren mailako ikasleek egindako film laburren
eta dokumentalen uzta jasoko du atal honek. Era horretara, Huhezinema
ikasleen lehen lanen erakusleiho izango da.

Laugarren mailako ikasleek egin ditugu film laburak; dokumentalak, aldiz, hi-
rugarren mailako ikasleek egindakoak dira. Huhezi fakultatean egingo dira
batzuen zein besteen emanaldiak martxoaren 30ean, 19:00etatik aurrera.

Uztak eman dituen film laburrik onenak eta dokumentalik onenak sari bana
jasoko dute, ostegunean, Aretxabaletan egingo den sari banaketan. Pu-
blikoaren esku egongo da lanik onenen aukeraketa, eta 300 euro jasoko ditu
bakoitzak.



                                                     HUHEZINEMA
BURP MINTEGIA


ETBren hirugarren katearen jaiotzarekin ba-
tera, orain arte euskal telebistan ikusi gabe-
ko ekimen bat jarri zen martxan: BURP. Es-
kaintza ezberdin eta berezia da. Bere siglen
atzean, Basque Underground Report ezku-
tatzen da, horrela, zenbait “artisten” ekint-
zak jasotzen ditu. Artista hauek aurkezteaz
arduratzen dena Jokin Etcheverria da. Jokin
Etcheverria 29 urteko senpertarra My Jok
jantzi kolekzioarekin eta Maiana Agorrody
uztarriztarrarekin egin dituen grafismo lanekin egin zen ezagun duela zenbait
urte. Gaur egun Bizkaiko hiriburuan du tailerra.

BURP saio harrigarria da. Intxaurrak burdinazko txapel batekin hausten di-
tuen euskaldun berria edo pilotan tanga batekin jokatzen ari diren bi lapurtar
agertzen dira saio umoretsu ironikoan. Askok diote onartezina dela holakoak
agertzea telebista publikoan. Baina kontua da, orain arte euskaraz sekula ikusi
ez diren 12 minutuko 48 saio prestatu dituela Jokinek. ETB3z gain, YouTube
sarean ere ikus daiteke BURP saioa, eguneko bizipenetatik ihes egiteko pro-
posamen alternatiboa…

HUHEZIn izango den mintegian Jokin Etcheverria eta Maiana Agorrodyk
euren enpresa, My Joken inguruan hitz egiteaz gain, BURP ekimenaren tailer
praktiko bat egingo dute. Horretarako aktore eta kamera baten laguntza izan-
go dute, martxoaren 31n, 18:30tan, HUHEZIko areto nagusian. Burp saioko
ikus-entzunezko lanek solas eta kritika asko sortzen dute. Kontuak kontu,
ukaezina da estilo berria ekarri dutela Euskal Telebistara.
II.. FILM LABURREN ETA DOKUMENTALEN LEHIAKETA




MU LEHIAKETA
HIDDEN
Zuzendaria: Ibai Vigil Escalera, Irune
Gurtubai, Miriam Garcia.
Gizaki bakoitza egoera bat da




                                             11 BOLDAN
                                             Zuzendaria: Irati Agirre Olarra
                                             Egun osoa Boldan baten bila igaro ostean,
                                             emakume baten pausuak jarraituz taberna
                                             batera heltzen da Paddy. Bertan nahi beste
                                             Boldan aurkituko ditu. Hala ere, gauzak ez
                                             dira diruditena.




VALORANDO CAPACIDADES
POR ENCIMA DE TODO
Zuzendaria: Aitor Ferrer, Rebeka Rodrigo

La asociación Activos/as por un mundo
solidario, en la ciudad de Diriamba (Nica-
ragua) trabajan en el proyecto “Nosotros
también podemos” dirigido a jóvenes con
capacidades diferentes bajo el lema “Valo-
rando capacidades por encima de todo”.


                                                             HUHEZINEMA
LEHIAKETA OFIZIALA
                                          DE FORMACIÓN: PROFESIONAL
                                          Zuzendaria: Asier Iza

                                          Tomas konplexuz beteta eta erreprimituta
                                          dago. Egoera horretan garai bateko lanbidea
                                          du kontsolamendu bakarra.




EL TIEMPO PRESTADO
Zuzendaria: Davíd González Rudíez

Oraindik oporretan da Marta, eta aitona
etxera etorri da…




                                      YO SÓLO MIRO
                                      Zuzendaria: Gorka Cornejo
                                      Juliak eta Eduardok, itxuraz, ezkon bizitza
                                      arrunta dute. Itxuraren atzetik, ordea, oso
                                      bestelakoa da errealitatea: elkarri dioten
                                      txeraren atzean, elkar ezagutzen ez duten bi
                                      pertsonaren bakardadea dago.
II.. FILM LABURREN ETA DOKUMENTALEN LEHIAKETA




                       FIKZIOA
PIM, PAM, PUM
Zuzendaria: Andoni de Carloz Yarza,
Asier Urbieta
Mikelek bere anaia aurkitu beharko du
etxean arazoak izan nahi ez baditu.




                                        BEGHIRI
                                        Zuzendaria: Otik Ubila (Oier Fuentes
                                        Mendizabal)
                                        Begiak hirian, hiria begietan. Zarata, abiadura,
                                        tiroak, beghirian…




COTTON CANDY
Zuzendaria: Aritz Moreno


Hotzak zernahi zailtzen du beti.




                                                           HUHEZINEMA
LEHIAKETA OFIZIALA
LA ESPINITA
Zuzendaria: Tania Arriaga Azkarate
Aspaldi honetan Marije ez da ongi sentitu, kolko
inguruan atsegina ez zaion zer edo zer sentitzen du
eta. Goiz batean, eguneroko erosketak egin ondo-
ren, Bihotz Klinikara abiatu da eta bertan, Marijek
dituen susmoak baieztatu dizkiote. Hortik aurre-
ra, bere burua sendatzen saiatuko da barne senak
agintzen dionari jarraituz.




                                                  2.14
                                                  Zuzendaria: Jose Luis Santos Perez

                                                  Atzo gertatutako etorkizuneko edozein
                                                  gau… Markos eta Lucia ohean daude, etxean.
                                                  Bapatean txirrinak jotzen du. Markos jaiki egi-
                                                  ten da, atea zabaldu, eta hortik aurrerakoa ez
                                                  du ezer ulertzen…




SOTANO
Zuzendaria: Jon Cortegoso Otaduy
Atso ero batek, mutil gizajo bat bahituta du
soto zahar batean. Erreskateko diruarekin,
bere bizitzako amets bat burutu nahi du…
II.. FILM LABURREN ETA DOKUMENTALEN LEHIAKETA




                      FIKZIOA
YA NO VOY A HABLAR MÁS
Zuzendaria: Ugo Sanz Roder

Anak gehiago ez hitz egitea erabaki du, hitz
egiteak ez duelako ezertarako balio...




                                           KIDNAPPING: SECUESTRO
                                           Zuzendaria: Pendejo, Gorrotxatepek

                                           Spider-boy bahitu dute. Lortuko ahal du,
                                           gure herorik faboritoenak, doilor gaiztoaren
                                           garretatik ihes egitea?




                                                              HUHEZINEMA
LEHIAKETA OFIZIALA
ELEPHANT
Zuzendaria: Otavio Sendoya
Txaro, diktadura eta goseari ihesi joan zen gi-
puzkoar bat da. Ia lau hamarkada Ameriketan
igaro ostean, bere jaioterrira itzultzea erabaki
zuen.




                                                CONSEJOS
                                                Zuzendaria: Pendejo, Gorrotxatepek

                                                Gobernuak eta beste instituzio batzuek,
                                                aholku batzuk ematen dizkigute munduaren
                                                berotzearen inguruan.




ON THE LINE
Zuzendaria: Jon Garaño Arzallus
Larunbata arrunt bat Californiako hegoal-
dean. Adam klase ertain baxuko estatuba-
tuarra da. Asteroko zereginari ekin aurretik,
emaztea eta seme-alabak agurtu ditu.
II.. FILM LABURREN ETA DOKUMENTALEN LEHIAKETA


 DOKUMENTALAK
 SABINA
 Zuzendaria: Otavio Sendoya
Sabina Bolibiatik datorren etorkina da. Bere-
kin dakarren sufrimenduaz gain, bizitza hobe
bat lortzeko gogor egiten du lan.




                                               EMAKUME IZENA
                                               Zuzendaria: Jolanda Mazkiaran

                                           Elkarrizketan ditudan 30 emakumek erantzun
                                           dute galderari: Zer da zoriontasuna? Zerk
                                           egiten zaitu zoriontsu?




ALAMITOU
Zuzendaria: Jon Garaño Arzallus

Egun arrunt bat Fitchen, Etiopiako herrial-
dean. Alamitou izeneko nerabe bat egunero
bezala goiz jaiki da eskolara joateko, baina
bertara joan haurretik etxeko lanak egitera
behartuta dago.




                                                              HUHEZINEMA
HUHEZIKO IKASLEEN LEHIAKETA
FIKZIOA
          HYSTERIA                                          Zuzendaria: Iker Diez
          Nancy desesperazio egoera batean, errealitatea eta fikzioa ezberdintzen
          ez diren paranoia batera iristen da. Errealitatearen eta fikzioaren arteko
          lerromuga, dimentsio fisikoaren eta psikologikoaren arteko lotura bezain
          fina izan daiteke.

          TIRO BATEN BAITAN                               Zuzendaria: Mikel Beaskoa
          Istorioaren trama hilketa batek eta honek eragindako beste gertaerek sort-
          zen dute. Alde batetik gertaeran parte hartze zuzena duen pertsona dago.
          Bestetik, zer ikusirik izan gabe, arazoaren barnean egotea suertatu zaion gaz-
          tea. Eta azkenik gertaera kanpotik ikusi eta interpretatzen dutenen begirada.


           JOKO HUTSA                                     Zuzendaria: Edurne Ibañez

          Julen eta Uxue unibertsitate ikasleak dira. Jolasean ari dira, eta honek espero
          ez duten nonbaitera eramango ditu.



           BIZILAGUNAK                                    Zuzendaria: Miren Manias
          Aitor bakarrik bizi den 40 urteko gizona da, eta ama etortzen zaio etxeko la-
          nak egitera. Bizilagunen etxera urte askotan kanpoan egon den alaba bueltatzen
          da. Aitorrek bereganako erakarpena sentituko du. Poliki-poliki hurbiltzen hasiko
          dira, eta harreman baten hasiera dela dirudi. Baina bada beste zerbait…


          OROITZEN                                       Zuzendaria: Beñat Zamalloa
           Alicia bakarrik bizi da. 75 urte ditu eta normalean itxura tristea du. Bizit-
           zak kolpe asko eman dizkio. Azkena duela hilabete batzuk sufritu du, egun
           batetik bestera gehien maite zuena kendu diote esku artetik. Baina gaur
           pozik dago. Egun ederra da gaurkoa.

           HIRIAN                                         Zuzendaria: Ainhoa Vitoria
          Gizona hiri moderno baten bizi da, teknologia berriekin ongi moldatzen da
          eta kirolaria da. Bizi modu on bat darama eta ez dirudi arazo handirik duenik,
          baina bere etxean emakume baten bisita jasotzen duenean, bere existentzia
          ematen duen bezain lasaia eta zoriontsua ez dela agerian geldituko da.
II.. FILM LABURREN ETA DOKUMENTALEN LEHIAKETA




                                                   DOKUMENTALAK
     IK WAS ERASMUS
                                   Zuzendariak: Miriam Garcia, Leire Palacios
     Abuztuaren 31an Holandako Zwolle herrira heldu zen. Erasmus bekak lehio berri
     bat zabaldu zuen bere munduan. Esperientzia berri ugari bizi izan zituen, orain
     lagunari azaltzen dizkionak.

     BIZITZAREN BASAGEREZIA
                                                               Zuzendaria: Garazi Garate
     Dokumental hau gaurko gizartean oso baztertua dagoen sektore bati eskeinita dago, hots, adin
     handiko pertsonei. Egoitzetan bizi duten errealitatean zentratu gara, beraien egunerokotasuna
     islatu nahi izan dugu, asko dugulako ikasteko beraien esperientzietatik.

     HIPNOSIA: IREKI BEGIAK
     Zuzendariak: Paula Besga, Amaia Txintxurreta, Ane Urkiola, Idurre Lazkano, Ihintza
                                                                  Irizar, Leire Barturen
     Komunikabideek hipnosiari buruzko irudi bat transmititu digute. Baina zuzena al
     da? Ireki begiak.

     SENTIMENDUAK EZIN DIRA PRESO HARTU
                                                                 Zuzendaria: Aritz Arzallus
     Joxepa Arregik bere semea preso sartu zenetik bizi izan dituen egoera eta anekdota ugari
     kontatu dizkigu. Baita bere semearekiko duen harremana eta bere semearen egoerak
     bere bizitzan izan duen eragina.

     KITSUNE NO YOME-IRI
                                                     Zuzendariak: Malen Ulazia, Estibaliz Ariz
     “Euri eta eguzki, azeriaren ezteiak ”, Euskal Herrian nahiz Japonian entzun daitekeen atsotitz
     honekin hasten da Juan Antonio Urbeltzen azkenengo dantza ikuskizuna. 
Urbeltzen eta ikus-
     kizunaren bihotz barrenean murgildu eta kultura ezberdinetatik edaten duen Axeri Bodaren
     gakoak ezagutuko dituzu lan honetan.

     BLANK POSTCARDS
                      Zuzendariak: Ibai Vigil-Escalera, Aitor Artola, Irune Gurtubai
     Denok ditugu kontatzera ausartzen ez garen sekretuak. Orain anonimoa zara.
     Kontatuko?

      EUSKAL SUKALDARITZA PIL-PILEAN
                Zuzendariak: Itziar Faido, Janire Fernández, Vanessa Martín, Gorka Montiel
     Gure etorkizuneko sukaldarien harrobia Gasteizen dago kokatua, Gamarrako Ostalaritza
     eskolan hain zuzen ere. Dokumental honetan sukalderaino sartu gara ikasleek irakasleen
     laguntzarekin janaria kamioian heltzen denetik mahaira iritsi arte ze prozesu jarraitzen duen
     ikusteko. Jatetxe guztietan bezala, bezeroak dauka azken hitza.


                                                             HUHEZINEMA
JAIALDIAREN EGUTEGIA

                  ZER?             NOIZ?           ORDUA?

 MAR             IKUS -
                                   HUHEZI,
  28          ENTZUNEZKO
                                   Eskoriatza
                                                   9:00-22:00
 LARUNBATA       RALLYA

 MAR             HUHEZIKO          HUHEZIko
  30          IKASLEEN LANEN         areto           19:00
 ASTELEHENA
                PROIEKZIOAK         nagusian

 MAR          MU LEHIAKETAKO       HUHEZIko         Proiekzioa
                                                       17:30
  31          LANEN PROIEKZIO-       areto
                                                     Mintegia
 ASTEARTEA
              AK ETA MINTEGIA       nagusian        18:30-21:00

 APIR          LEHIAKETA          KULTURATE,
  01           OFIZIALEKO        Arrasateko kul-     19:00
              PROIEKZIOAK           tur etxea
 ASTEAZKENA

              SARI BANAKETA
 APIR               ETA
                                    ARKUPE,

  02             SARITUEN
                                 Aretxabaletako      19:00
 OSTEGUNA      PROIEKZIOAK        kultur etxea



LAGUNTZAILEAK




www.huhezinema.com                                      xak




INFORMAZIO GEHIAGO

More Related Content

Similar to 2009 eskuprograma

Similar to 2009 eskuprograma (6)

Huhezinema 2011 memoria..
Huhezinema 2011 memoria..Huhezinema 2011 memoria..
Huhezinema 2011 memoria..
 
2021 mintzagun sinopsiak
2021   mintzagun sinopsiak2021   mintzagun sinopsiak
2021 mintzagun sinopsiak
 
6. Eguna
6. Eguna6. Eguna
6. Eguna
 
5. egunba
5. egunba5. egunba
5. egunba
 
6. Eguna
6. Eguna6. Eguna
6. Eguna
 
Udako gehigarria
Udako gehigarriaUdako gehigarria
Udako gehigarria
 

2009 eskuprograma

  • 2. II. FILM LABUR ETA DOKUMENTALEN JAIALDIA Bigarren aldiz antolatu dugu Huhezinema fikziozko film eta dokumental labu- rren jaialdia Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultateko (Eskoriatza, Gipuzkoa) ikus-entzunezko departamenduko irakasleen eta ikasleen artean. Martxoaren 28an hasiko da jaialdia, eta apirilaren 2an bukatuko. Lanen proie- kzioak Arrasateko (Gipuzkoa) Kulturate kultur etxeko aretoan eta Aretxabale- tako (Gipuzkoa) Arkupe kultur etxean izango dira. Baita HUHEZI fakultateko areto nagusian ere. Bigarren edizioak bi berrikuntza izango ditu: ikus-entzunezko rallya eta Mon- dragon Unibertsitateko ikasleen lanen lehiaketa. Berrikuntzez gainera, iaz beza- la, mintegia izango da, ikus-entzunezkoen arloan itzal handia duten pertsonekin. Jaialdiaren barruan, film eta dokumental laburren lehiaketak aurreko edizioan antzekoa izango da. Lehiaketa bi sail nagusitan banatuko da: batetik, lehiaketa ofiziala izango da; eta, bestetik, Mondragon Unibertsitateko ikasleen lanak le- hiatuko dira beste atal batean. Huheziko ikasleek eskoletan egindako film labur eta dokumentalak, lehiaketa bereizi batean sarituko dira. Era horretara, Huhezinema ikus-entzunezko komunikazioa lizentziaturan ur- tean zehar eginiko lanen erakusleiho ere izango da. Iazko arrakasta itzela izan bazen, Euskal Herriko 41 lanek hartu bazuten parte jaialdian, aurtengo arrakas- ta mantendu eta hobetu egin da, 46 lanek hartuko baitute parte, berrikuntzez gainera. Hala ere, guztiak ezingo dira proiektatu, denbora kontuak medio.
  • 3. II.. FILM LABURREN ETA DOKUMENTALEN LEHIAKETA EPAIMAHAIA LEHIAKETA OFIZIALA Begoña Vicario: 1962an Caracasen jaio zen (Venezuela).Gaur egun Larrabetzun bizi da. Arte Ederretan lizentziaduna EHU-ko ikus en- tzunezko espezialitatean. Animazioa ikasi zuen PIOT-en estudioan, Moskun. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakaslea da eta bertan Irudi Te- knologiko eta Animazio Grafiko ikasgaiak irakasten ditu. Koldo Almandoz: Donostia, 1973. Jesus Mari Zamora Realeko jokalari mitikoaren egun berean jaioa, baina zenbait urte geroa- go. Komunikabide ezberdinetan egin du lan. Gaur egun the balde aldizkariko zuzendaria da. Ez du film luzerik egiteko proiekturik, ezta beste ezer egiteko ere. Uneotan, gauza baka- rra du buruan: itsasora begiratzea, olatuak dauden ikusteko eta gauez bere auzoko kale bakartietan ibiltzea, Uxeta zakurrarekin. Kepa Sojo: Laudion jaio zen 1968an, EHUn Historia ikasi zuen eta egun Zinemaren His- toriaren inguruko eskolak eman eta, pelikula munduan lan egiten du. Karrera profesionalari dagokionean, Sojok hiru laburmetrai zuzendu ditu eta El sindrome de Svensson filma estreinatu du orain dela 3 urte. HUHEZINEMA
  • 4. LEHIAKETAK OFIZIALA Euskal Herrian jaiotako edo bertan bizi diren eta gehienez 35 urte dituzten zinemagileek izan dute sail ofizialean lanak aurkezteko aukera. Fikziozko lanek gehienez 20 minutu irauten dute; dokumentalek, 30. 34 lan aurkeztu dira. Horietatik 17 aukeratu ditu lehiaketa ofizialean lehiat- zeko Huheziko Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaturako hiru irakaslek eta lau ikaslek osatutako Aukeraketa Batzordeak: sei dokumental, eta 11 film. Fikziozko lan onena, dokumentalik onena eta euskarazko lanik onena sarituko dira. Bakoitzak 700 euroko saria jasoko du. Arrasaten eskainiko dira lanak apirilaren 1ean, eta Aretxabaletan izango da sari banaketa hurrengo egunean. M.U. Mondragon Unibertsitateko ikasleen partaidetza sustatzeko asmoz aurten es- trainekoz antolatu dugu Mondragon Unibertsitateko ikasleen lehiaketa. Estrei- neko aldi honetan hiru lan aurkeztu baitira. Ikasturte honetan Mondragon Unibertsitateko edozein fakultatetan matriku- latutako ikasleek aurkez zitzaketen lanak. Gaia edozein izanda, gehienez 15 minutukoa izan behar zuen lanak. Aurkeztutako hiru lanak Huheziko aretoan ikusi ahalko dira martxoaren 31n, 17:30ean, mintegiaren aurretik. 300 euroko sari bakarra publikoarena izango da. Irabazlea nor den sari banaketaren egunean ezagutuko da.
  • 5. II.. FILM LABURREN ETA DOKUMENTALEN LEHIAKETA RALLYA Rallyko parte hartzaileek, martxoaren 28an, egunean bertan, 9:00etan, Esko- riatzan, ezagutuko dute hiru minutu eta erdiko film laburrean landu beharko duten gaia eta izan beharko dituen ezaugarriak. Ordutik 19:00ak arte osatu beharko dute film laburra. Lanak aurkeztuta, 20:00etan, lan guztiak eskainiko dira, Huheziko aretoan. Ondoren, sari banaketa egingo da, 21:30etan. 3 sari izango dira 500, 300 eta 200 eurotakoak. Euskal Herrian jaio edota bertan bizi direnek har dezakete parte, martxoaren 27rako izena emanez gero. Hizkuntza guztietako lanak onartuko dira eus- karazko edo gaztelaniazko azpidatziekin. Web orrian daude izena emateko bideak. HUHEZIKO IKASLEEN 2. UZTA Huheziko hirugarren eta laugarren mailako ikasleek egindako film laburren eta dokumentalen uzta jasoko du atal honek. Era horretara, Huhezinema ikasleen lehen lanen erakusleiho izango da. Laugarren mailako ikasleek egin ditugu film laburak; dokumentalak, aldiz, hi- rugarren mailako ikasleek egindakoak dira. Huhezi fakultatean egingo dira batzuen zein besteen emanaldiak martxoaren 30ean, 19:00etatik aurrera. Uztak eman dituen film laburrik onenak eta dokumentalik onenak sari bana jasoko dute, ostegunean, Aretxabaletan egingo den sari banaketan. Pu- blikoaren esku egongo da lanik onenen aukeraketa, eta 300 euro jasoko ditu bakoitzak. HUHEZINEMA
  • 6. BURP MINTEGIA ETBren hirugarren katearen jaiotzarekin ba- tera, orain arte euskal telebistan ikusi gabe- ko ekimen bat jarri zen martxan: BURP. Es- kaintza ezberdin eta berezia da. Bere siglen atzean, Basque Underground Report ezku- tatzen da, horrela, zenbait “artisten” ekint- zak jasotzen ditu. Artista hauek aurkezteaz arduratzen dena Jokin Etcheverria da. Jokin Etcheverria 29 urteko senpertarra My Jok jantzi kolekzioarekin eta Maiana Agorrody uztarriztarrarekin egin dituen grafismo lanekin egin zen ezagun duela zenbait urte. Gaur egun Bizkaiko hiriburuan du tailerra. BURP saio harrigarria da. Intxaurrak burdinazko txapel batekin hausten di- tuen euskaldun berria edo pilotan tanga batekin jokatzen ari diren bi lapurtar agertzen dira saio umoretsu ironikoan. Askok diote onartezina dela holakoak agertzea telebista publikoan. Baina kontua da, orain arte euskaraz sekula ikusi ez diren 12 minutuko 48 saio prestatu dituela Jokinek. ETB3z gain, YouTube sarean ere ikus daiteke BURP saioa, eguneko bizipenetatik ihes egiteko pro- posamen alternatiboa… HUHEZIn izango den mintegian Jokin Etcheverria eta Maiana Agorrodyk euren enpresa, My Joken inguruan hitz egiteaz gain, BURP ekimenaren tailer praktiko bat egingo dute. Horretarako aktore eta kamera baten laguntza izan- go dute, martxoaren 31n, 18:30tan, HUHEZIko areto nagusian. Burp saioko ikus-entzunezko lanek solas eta kritika asko sortzen dute. Kontuak kontu, ukaezina da estilo berria ekarri dutela Euskal Telebistara.
  • 7. II.. FILM LABURREN ETA DOKUMENTALEN LEHIAKETA MU LEHIAKETA HIDDEN Zuzendaria: Ibai Vigil Escalera, Irune Gurtubai, Miriam Garcia. Gizaki bakoitza egoera bat da 11 BOLDAN Zuzendaria: Irati Agirre Olarra Egun osoa Boldan baten bila igaro ostean, emakume baten pausuak jarraituz taberna batera heltzen da Paddy. Bertan nahi beste Boldan aurkituko ditu. Hala ere, gauzak ez dira diruditena. VALORANDO CAPACIDADES POR ENCIMA DE TODO Zuzendaria: Aitor Ferrer, Rebeka Rodrigo La asociación Activos/as por un mundo solidario, en la ciudad de Diriamba (Nica- ragua) trabajan en el proyecto “Nosotros también podemos” dirigido a jóvenes con capacidades diferentes bajo el lema “Valo- rando capacidades por encima de todo”. HUHEZINEMA
  • 8. LEHIAKETA OFIZIALA DE FORMACIÓN: PROFESIONAL Zuzendaria: Asier Iza Tomas konplexuz beteta eta erreprimituta dago. Egoera horretan garai bateko lanbidea du kontsolamendu bakarra. EL TIEMPO PRESTADO Zuzendaria: Davíd González Rudíez Oraindik oporretan da Marta, eta aitona etxera etorri da… YO SÓLO MIRO Zuzendaria: Gorka Cornejo Juliak eta Eduardok, itxuraz, ezkon bizitza arrunta dute. Itxuraren atzetik, ordea, oso bestelakoa da errealitatea: elkarri dioten txeraren atzean, elkar ezagutzen ez duten bi pertsonaren bakardadea dago.
  • 9. II.. FILM LABURREN ETA DOKUMENTALEN LEHIAKETA FIKZIOA PIM, PAM, PUM Zuzendaria: Andoni de Carloz Yarza, Asier Urbieta Mikelek bere anaia aurkitu beharko du etxean arazoak izan nahi ez baditu. BEGHIRI Zuzendaria: Otik Ubila (Oier Fuentes Mendizabal) Begiak hirian, hiria begietan. Zarata, abiadura, tiroak, beghirian… COTTON CANDY Zuzendaria: Aritz Moreno Hotzak zernahi zailtzen du beti. HUHEZINEMA
  • 10. LEHIAKETA OFIZIALA LA ESPINITA Zuzendaria: Tania Arriaga Azkarate Aspaldi honetan Marije ez da ongi sentitu, kolko inguruan atsegina ez zaion zer edo zer sentitzen du eta. Goiz batean, eguneroko erosketak egin ondo- ren, Bihotz Klinikara abiatu da eta bertan, Marijek dituen susmoak baieztatu dizkiote. Hortik aurre- ra, bere burua sendatzen saiatuko da barne senak agintzen dionari jarraituz. 2.14 Zuzendaria: Jose Luis Santos Perez Atzo gertatutako etorkizuneko edozein gau… Markos eta Lucia ohean daude, etxean. Bapatean txirrinak jotzen du. Markos jaiki egi- ten da, atea zabaldu, eta hortik aurrerakoa ez du ezer ulertzen… SOTANO Zuzendaria: Jon Cortegoso Otaduy Atso ero batek, mutil gizajo bat bahituta du soto zahar batean. Erreskateko diruarekin, bere bizitzako amets bat burutu nahi du…
  • 11. II.. FILM LABURREN ETA DOKUMENTALEN LEHIAKETA FIKZIOA YA NO VOY A HABLAR MÁS Zuzendaria: Ugo Sanz Roder Anak gehiago ez hitz egitea erabaki du, hitz egiteak ez duelako ezertarako balio... KIDNAPPING: SECUESTRO Zuzendaria: Pendejo, Gorrotxatepek Spider-boy bahitu dute. Lortuko ahal du, gure herorik faboritoenak, doilor gaiztoaren garretatik ihes egitea? HUHEZINEMA
  • 12. LEHIAKETA OFIZIALA ELEPHANT Zuzendaria: Otavio Sendoya Txaro, diktadura eta goseari ihesi joan zen gi- puzkoar bat da. Ia lau hamarkada Ameriketan igaro ostean, bere jaioterrira itzultzea erabaki zuen. CONSEJOS Zuzendaria: Pendejo, Gorrotxatepek Gobernuak eta beste instituzio batzuek, aholku batzuk ematen dizkigute munduaren berotzearen inguruan. ON THE LINE Zuzendaria: Jon Garaño Arzallus Larunbata arrunt bat Californiako hegoal- dean. Adam klase ertain baxuko estatuba- tuarra da. Asteroko zereginari ekin aurretik, emaztea eta seme-alabak agurtu ditu.
  • 13. II.. FILM LABURREN ETA DOKUMENTALEN LEHIAKETA DOKUMENTALAK SABINA Zuzendaria: Otavio Sendoya Sabina Bolibiatik datorren etorkina da. Bere- kin dakarren sufrimenduaz gain, bizitza hobe bat lortzeko gogor egiten du lan. EMAKUME IZENA Zuzendaria: Jolanda Mazkiaran Elkarrizketan ditudan 30 emakumek erantzun dute galderari: Zer da zoriontasuna? Zerk egiten zaitu zoriontsu? ALAMITOU Zuzendaria: Jon Garaño Arzallus Egun arrunt bat Fitchen, Etiopiako herrial- dean. Alamitou izeneko nerabe bat egunero bezala goiz jaiki da eskolara joateko, baina bertara joan haurretik etxeko lanak egitera behartuta dago. HUHEZINEMA
  • 14. HUHEZIKO IKASLEEN LEHIAKETA FIKZIOA HYSTERIA Zuzendaria: Iker Diez Nancy desesperazio egoera batean, errealitatea eta fikzioa ezberdintzen ez diren paranoia batera iristen da. Errealitatearen eta fikzioaren arteko lerromuga, dimentsio fisikoaren eta psikologikoaren arteko lotura bezain fina izan daiteke. TIRO BATEN BAITAN Zuzendaria: Mikel Beaskoa Istorioaren trama hilketa batek eta honek eragindako beste gertaerek sort- zen dute. Alde batetik gertaeran parte hartze zuzena duen pertsona dago. Bestetik, zer ikusirik izan gabe, arazoaren barnean egotea suertatu zaion gaz- tea. Eta azkenik gertaera kanpotik ikusi eta interpretatzen dutenen begirada. JOKO HUTSA Zuzendaria: Edurne Ibañez Julen eta Uxue unibertsitate ikasleak dira. Jolasean ari dira, eta honek espero ez duten nonbaitera eramango ditu. BIZILAGUNAK Zuzendaria: Miren Manias Aitor bakarrik bizi den 40 urteko gizona da, eta ama etortzen zaio etxeko la- nak egitera. Bizilagunen etxera urte askotan kanpoan egon den alaba bueltatzen da. Aitorrek bereganako erakarpena sentituko du. Poliki-poliki hurbiltzen hasiko dira, eta harreman baten hasiera dela dirudi. Baina bada beste zerbait… OROITZEN Zuzendaria: Beñat Zamalloa Alicia bakarrik bizi da. 75 urte ditu eta normalean itxura tristea du. Bizit- zak kolpe asko eman dizkio. Azkena duela hilabete batzuk sufritu du, egun batetik bestera gehien maite zuena kendu diote esku artetik. Baina gaur pozik dago. Egun ederra da gaurkoa. HIRIAN Zuzendaria: Ainhoa Vitoria Gizona hiri moderno baten bizi da, teknologia berriekin ongi moldatzen da eta kirolaria da. Bizi modu on bat darama eta ez dirudi arazo handirik duenik, baina bere etxean emakume baten bisita jasotzen duenean, bere existentzia ematen duen bezain lasaia eta zoriontsua ez dela agerian geldituko da.
  • 15. II.. FILM LABURREN ETA DOKUMENTALEN LEHIAKETA DOKUMENTALAK IK WAS ERASMUS Zuzendariak: Miriam Garcia, Leire Palacios Abuztuaren 31an Holandako Zwolle herrira heldu zen. Erasmus bekak lehio berri bat zabaldu zuen bere munduan. Esperientzia berri ugari bizi izan zituen, orain lagunari azaltzen dizkionak. BIZITZAREN BASAGEREZIA Zuzendaria: Garazi Garate Dokumental hau gaurko gizartean oso baztertua dagoen sektore bati eskeinita dago, hots, adin handiko pertsonei. Egoitzetan bizi duten errealitatean zentratu gara, beraien egunerokotasuna islatu nahi izan dugu, asko dugulako ikasteko beraien esperientzietatik. HIPNOSIA: IREKI BEGIAK Zuzendariak: Paula Besga, Amaia Txintxurreta, Ane Urkiola, Idurre Lazkano, Ihintza Irizar, Leire Barturen Komunikabideek hipnosiari buruzko irudi bat transmititu digute. Baina zuzena al da? Ireki begiak. SENTIMENDUAK EZIN DIRA PRESO HARTU Zuzendaria: Aritz Arzallus Joxepa Arregik bere semea preso sartu zenetik bizi izan dituen egoera eta anekdota ugari kontatu dizkigu. Baita bere semearekiko duen harremana eta bere semearen egoerak bere bizitzan izan duen eragina. KITSUNE NO YOME-IRI Zuzendariak: Malen Ulazia, Estibaliz Ariz “Euri eta eguzki, azeriaren ezteiak ”, Euskal Herrian nahiz Japonian entzun daitekeen atsotitz honekin hasten da Juan Antonio Urbeltzen azkenengo dantza ikuskizuna. 
Urbeltzen eta ikus- kizunaren bihotz barrenean murgildu eta kultura ezberdinetatik edaten duen Axeri Bodaren gakoak ezagutuko dituzu lan honetan. BLANK POSTCARDS Zuzendariak: Ibai Vigil-Escalera, Aitor Artola, Irune Gurtubai Denok ditugu kontatzera ausartzen ez garen sekretuak. Orain anonimoa zara. Kontatuko? EUSKAL SUKALDARITZA PIL-PILEAN Zuzendariak: Itziar Faido, Janire Fernández, Vanessa Martín, Gorka Montiel Gure etorkizuneko sukaldarien harrobia Gasteizen dago kokatua, Gamarrako Ostalaritza eskolan hain zuzen ere. Dokumental honetan sukalderaino sartu gara ikasleek irakasleen laguntzarekin janaria kamioian heltzen denetik mahaira iritsi arte ze prozesu jarraitzen duen ikusteko. Jatetxe guztietan bezala, bezeroak dauka azken hitza. HUHEZINEMA
  • 16. JAIALDIAREN EGUTEGIA ZER? NOIZ? ORDUA? MAR IKUS - HUHEZI, 28 ENTZUNEZKO Eskoriatza 9:00-22:00 LARUNBATA RALLYA MAR HUHEZIKO HUHEZIko 30 IKASLEEN LANEN areto 19:00 ASTELEHENA PROIEKZIOAK nagusian MAR MU LEHIAKETAKO HUHEZIko Proiekzioa 17:30 31 LANEN PROIEKZIO- areto Mintegia ASTEARTEA AK ETA MINTEGIA nagusian 18:30-21:00 APIR LEHIAKETA KULTURATE, 01 OFIZIALEKO Arrasateko kul- 19:00 PROIEKZIOAK tur etxea ASTEAZKENA SARI BANAKETA APIR ETA ARKUPE, 02 SARITUEN Aretxabaletako 19:00 OSTEGUNA PROIEKZIOAK kultur etxea LAGUNTZAILEAK www.huhezinema.com xak INFORMAZIO GEHIAGO