1. 2015.V6 Eskola 2.0 eta IKTen erabilera ikasgelan
Zeregina 3: Lanaren bidalketa bakarkakoa
Tutorea: Santiago Sesma
Manuel Benito irakasleak egin zuen hitzaldiaren alderdiak kontuan hartuta gure taldean
hauexe dira, ikastaro honetako lehen taldeko kideen arabera, IKTen erabilera on batek gure
ustez izan behar dituen bost ezaugarriak:
● Ondo antolatuta eta egitura argia izan behar du: Ikasgelan ezin daitezke ekintza
aleatorioak indartu, azkenean hezkuntz xedearen kontrakoak izan daitezkeelako.
Argi izan behar genuke IKTen erabilera on batean zein helburu lortu nahi dugun, zer
landuta eta nola landu nahi dugun.
● Esperimentazioa eta ebaluazioa barne hartu behar ditu: Curriculum ofiziala eta
gaitasun teknologikoa bateratu behar direnez, helburuak birmoldatzea ezinbestekoa
izango litzateke eta berrikuntza prozesu guzti honen ebaluazioa jarraia izan beharko
luke.
● Adimen emozionala garatu behar du: Alderdi sozioafektiboa haintzat hartu beharko
luke. Esparru hau baztertu samar euki ohi da baina gure taldeko kideen ustez
ezaugarri ezinbestekoa da.
● Ikasleen laguntza edo parte hartze aktiboa eskatzen duena: Ikasleen motibazioa
suspertzeko eta beraien interesguneen barruan jarduteko.
● Kooperazioa eta elkarlana bultzatzen duena: ikasleen artean, irakasleen artean,
irakasle eta ikasleen artean, gurasoekin batera, e.a.
Gure taldearen aukera ikusita, IKTeen erreferentzia zuzenarik ez da ikusten. Hau da, IKT
barik zein IKTekin praktika egoki bat martxan jartzerakoan oinarri pedagogiko berberak
erabiliko genituzkeela ikusten da. Funtsean irakaskuntza da. Aldatzen den gauza bakarra
bitartekoa, euskarria, tresna,... izango da, baina honek ez dauka lehentasuna, xede
pedagogikoak eta aprendizaiak baino.