SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
Niko Alterrego dixit

       Aitortu beharra daukat, aitortu lehenik eta behin neure buruari eta ondoren
zuei guztioi: haragizko bihurtzen ari naiz. Laino eta itzalen mundua geroz eta
arrotzagoa egiten zait, garitoetako atmosfera loditik extraditatua sentitzen naiz eta
okerrena, Kortiña Ingelesa-ko iragarkien eragin malefikoari esker bizi-poza ere
sentitzen dut, hor nonbait, ez "erraietan", ez "bihotzean" ez, hor nonbait... Horrela
utziko dugu. Baina beldur guztiei ateak ireki dizkion azken ustekabea alergia izan
da. Nola da posible? Nik ezin dut hain gauza mundutarra, hain huskeria prosaiko
eta superlurtarra sufritu. Nire izatea eta existentzia eta, are gehiago, nire
subiranotasuna bera hain kontu mukitsu batek baldintzatu badu, orduan zer naiz
ni, izaki hilkor hutsa, subdito zintzoa, Esttattisttiken Insttittuttuko ordenagailuan
bahiturik geratu den bit binarioa? Oh ez, inolaz ere ez, zuek egin ezazue nahi
duzuena, zain, azal, hezur, mukositate eta pasio baxuz osaturiko gixaki soilak
zarete, konprenitzen dut, eta zuen bizitza inertzial hutsala -putzala esango nuke-
etsipen osoz onartu duzue. Azken finean -edo hobe esanda, lehen hasieran-
Jainko edo Jainkosa baten seme-alabak zarete, buztin-lokatzez eginak, oh gajoak!!
Ni ordea genio baten semea naiz, bai. Zuen natura bereko -ala behereko?- izaki
arrunt batek egin ninduen. Hala da tamalez ala zorionez: ni ametsez egina nago,
Jainko-Jainkosen Olinpoan bizi naiz, hori ulertzen al duzue, protozoo-potrozorri
ezdeusok? Jabetzen al zarete hain transzendentea den ñabardura
fenomenologikoaz? Faborez, ohartu zaitezte nere izatearen esentzia primarioaz,
ez baitauka zerikusirik zuen esentzia primario-primatearekin. Behin hori argiturik,
nere azalean sar zaitezten ez dizuet eskatuko, NIK EZ BAITUT AZALIK!! Eta hau
hala izanik, nire izate gorenaren gorentasuna ezin gehiago goretsirik, esplikatuko
al didazue nola demontre bihurtuko nauen alergia txatxu batek, supituki, hain
haragitar eta mikrobio-inkubatzaile?
Orain, barkatuko didazue izaki desoxirribonukleiko patetikook baina lantxo bat
egin beharra daukat: asko maite dudan zizare inframundutar horri, nire aita
putatiboari alegia (bueno, aita hitzak ia-ia apaiz itxura emango lioke letrapetraldun
horri eta atte ere ezin diot esan, horixe behar genuen!) pater putativus, edo hobe,
aitasasikoari konfidantzazko notario baten helbidea erraztu nahi diot testamentua
edo azken borondateen papera egin dezan. Zeren nire egile putatibo eta
pustulosoaren zain egongo naiz berak hain gogoko duen Arkadian, zain eta
zelatari egongo naiz bera Bederatzi Musen aurrean belauniko jartzean.
         Ai, ai, ai! Oraingoan bai, oraingoan hor izango nauk karkaisa espektoratu
berria, hor aurkitu haut palangana-eramaile, lausengatzaile, koltza-koipeztari
zikina. Inspirazio-iturrien linboan barneratzen haizenean, paradisu amniotikoetan
murgildurik habilenean, dagoeneko pazifista sutsu bihurtu diren walkiria
eskandinaviarren Walhalla Berrian sartzen haizenean, hain hilkor hi eta hain
jainkotiar ni, geografia guztietatik at geratu den Iñunderrian elkarrekin topo egitean,
une prezixo-prexioxo horretan zera esango diat: hi, aditu hidak ondo, hire nobela
berrirako beste protagonista bat bilatu ezak, eskuratu katana sakratua eta auto-
ERE-kiri duin baten bidez atera hidak hire kartzela literariotik. Entzun esandakoa,
entzun arretaz: hurrengoan idaxle pottogorrioi hainbeste ponitzen dizueten fikzioa
eta errealitatearen arteko no man´s land horietako batean harrapatzen bahaut...
Akabo! Akabo Euskal Herriko idazle hizki-liante nazkanteena, akabo
Euskaltzaindiako kide urgazleena eta c´est fini Erbia ehiztari elkarteko lehendakari-
orde eta diruzain ordezko izatea. Herorrek bilatu dek urkamendirako bidea, ni hain
haragizko bihurtzean azken sententzia jarri diok eure buruari, hain sinesgarria egin
nauk, hain benetazkoa, hain desira lizunez betea, hain lerdetsua, hain erdi-tisikoa,
hain... hain... HAIN HI!!
     Kasuen dioro!! Hara, sutan negok eta adio esango diat, klinex-xapiak erostera
nijok... Berandu baino lasterrago kanpaiak hiregatik ariko dituk. Nikok diño.




                                                                          Koldo Goitia

More Related Content

Similar to Niko Alterrego dixit

Sariak batx narrazioa
Sariak batx narrazioaSariak batx narrazioa
Sariak batx narrazioaxabier_ansola
 
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1xabieransola
 
Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010
Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010
Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010Mari Karmen Era
 
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfOarsoaldekoAEK
 
Platon. fedon, menon, kratilo eta fedro
Platon. fedon, menon, kratilo eta fedroPlaton. fedon, menon, kratilo eta fedro
Platon. fedon, menon, kratilo eta fedrohausnartzen
 
"Kodea idatziz - Espetxetik MUNDUKO MATRIX OUT SPIRITUAL
"Kodea idatziz - Espetxetik MUNDUKO MATRIX OUT SPIRITUAL "Kodea idatziz - Espetxetik MUNDUKO MATRIX OUT SPIRITUAL
"Kodea idatziz - Espetxetik MUNDUKO MATRIX OUT SPIRITUAL cdoecrt
 
Metaforatxoa bukatua eus
Metaforatxoa  bukatua  eusMetaforatxoa  bukatua  eus
Metaforatxoa bukatua eusMieltxo
 

Similar to Niko Alterrego dixit (11)

Sariak batx narrazioa
Sariak batx narrazioaSariak batx narrazioa
Sariak batx narrazioa
 
Beste gu
Beste guBeste gu
Beste gu
 
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1
 
Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010
Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010
Maite dut idazlan-lehiaketako_ipuina_2010
 
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
 
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
 
Platon. fedon, menon, kratilo eta fedro
Platon. fedon, menon, kratilo eta fedroPlaton. fedon, menon, kratilo eta fedro
Platon. fedon, menon, kratilo eta fedro
 
Metaforatxoa
MetaforatxoaMetaforatxoa
Metaforatxoa
 
2013 Neguko irakurle kanpaina
2013 Neguko irakurle kanpaina2013 Neguko irakurle kanpaina
2013 Neguko irakurle kanpaina
 
"Kodea idatziz - Espetxetik MUNDUKO MATRIX OUT SPIRITUAL
"Kodea idatziz - Espetxetik MUNDUKO MATRIX OUT SPIRITUAL "Kodea idatziz - Espetxetik MUNDUKO MATRIX OUT SPIRITUAL
"Kodea idatziz - Espetxetik MUNDUKO MATRIX OUT SPIRITUAL
 
Metaforatxoa bukatua eus
Metaforatxoa  bukatua  eusMetaforatxoa  bukatua  eus
Metaforatxoa bukatua eus
 

More from Goiztiri AEK euskaltegia (20)

Eskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturteaEskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturtea
 
Etxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten dugunaEtxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten duguna
 
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa 20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
 
Lorea Agirre
Lorea AgirreLorea Agirre
Lorea Agirre
 
Asmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliakAsmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliak
 
Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
 
Asmakizunak
AsmakizunakAsmakizunak
Asmakizunak
 
Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019
 
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturteaEskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
 
2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taulaSelfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
 
Aski
AskiAski
Aski
 
Valentinaren errezeta
Valentinaren errezetaValentinaren errezeta
Valentinaren errezeta
 
Soniaren errezeta
Soniaren errezetaSoniaren errezeta
Soniaren errezeta
 
Naviren errezeta
Naviren errezetaNaviren errezeta
Naviren errezeta
 
Manuren errezeta
Manuren errezetaManuren errezeta
Manuren errezeta
 
Linaren errezeta
Linaren errezetaLinaren errezeta
Linaren errezeta
 
Efremen errezeta
Efremen errezetaEfremen errezeta
Efremen errezeta
 
Saturren errezeta
Saturren errezetaSaturren errezeta
Saturren errezeta
 

Niko Alterrego dixit

  • 1. Niko Alterrego dixit Aitortu beharra daukat, aitortu lehenik eta behin neure buruari eta ondoren zuei guztioi: haragizko bihurtzen ari naiz. Laino eta itzalen mundua geroz eta arrotzagoa egiten zait, garitoetako atmosfera loditik extraditatua sentitzen naiz eta okerrena, Kortiña Ingelesa-ko iragarkien eragin malefikoari esker bizi-poza ere sentitzen dut, hor nonbait, ez "erraietan", ez "bihotzean" ez, hor nonbait... Horrela utziko dugu. Baina beldur guztiei ateak ireki dizkion azken ustekabea alergia izan da. Nola da posible? Nik ezin dut hain gauza mundutarra, hain huskeria prosaiko eta superlurtarra sufritu. Nire izatea eta existentzia eta, are gehiago, nire subiranotasuna bera hain kontu mukitsu batek baldintzatu badu, orduan zer naiz ni, izaki hilkor hutsa, subdito zintzoa, Esttattisttiken Insttittuttuko ordenagailuan bahiturik geratu den bit binarioa? Oh ez, inolaz ere ez, zuek egin ezazue nahi duzuena, zain, azal, hezur, mukositate eta pasio baxuz osaturiko gixaki soilak zarete, konprenitzen dut, eta zuen bizitza inertzial hutsala -putzala esango nuke- etsipen osoz onartu duzue. Azken finean -edo hobe esanda, lehen hasieran- Jainko edo Jainkosa baten seme-alabak zarete, buztin-lokatzez eginak, oh gajoak!! Ni ordea genio baten semea naiz, bai. Zuen natura bereko -ala behereko?- izaki arrunt batek egin ninduen. Hala da tamalez ala zorionez: ni ametsez egina nago, Jainko-Jainkosen Olinpoan bizi naiz, hori ulertzen al duzue, protozoo-potrozorri ezdeusok? Jabetzen al zarete hain transzendentea den ñabardura fenomenologikoaz? Faborez, ohartu zaitezte nere izatearen esentzia primarioaz, ez baitauka zerikusirik zuen esentzia primario-primatearekin. Behin hori argiturik, nere azalean sar zaitezten ez dizuet eskatuko, NIK EZ BAITUT AZALIK!! Eta hau hala izanik, nire izate gorenaren gorentasuna ezin gehiago goretsirik, esplikatuko al didazue nola demontre bihurtuko nauen alergia txatxu batek, supituki, hain haragitar eta mikrobio-inkubatzaile?
  • 2. Orain, barkatuko didazue izaki desoxirribonukleiko patetikook baina lantxo bat egin beharra daukat: asko maite dudan zizare inframundutar horri, nire aita putatiboari alegia (bueno, aita hitzak ia-ia apaiz itxura emango lioke letrapetraldun horri eta atte ere ezin diot esan, horixe behar genuen!) pater putativus, edo hobe, aitasasikoari konfidantzazko notario baten helbidea erraztu nahi diot testamentua edo azken borondateen papera egin dezan. Zeren nire egile putatibo eta pustulosoaren zain egongo naiz berak hain gogoko duen Arkadian, zain eta zelatari egongo naiz bera Bederatzi Musen aurrean belauniko jartzean. Ai, ai, ai! Oraingoan bai, oraingoan hor izango nauk karkaisa espektoratu berria, hor aurkitu haut palangana-eramaile, lausengatzaile, koltza-koipeztari zikina. Inspirazio-iturrien linboan barneratzen haizenean, paradisu amniotikoetan murgildurik habilenean, dagoeneko pazifista sutsu bihurtu diren walkiria eskandinaviarren Walhalla Berrian sartzen haizenean, hain hilkor hi eta hain jainkotiar ni, geografia guztietatik at geratu den Iñunderrian elkarrekin topo egitean, une prezixo-prexioxo horretan zera esango diat: hi, aditu hidak ondo, hire nobela berrirako beste protagonista bat bilatu ezak, eskuratu katana sakratua eta auto- ERE-kiri duin baten bidez atera hidak hire kartzela literariotik. Entzun esandakoa, entzun arretaz: hurrengoan idaxle pottogorrioi hainbeste ponitzen dizueten fikzioa eta errealitatearen arteko no man´s land horietako batean harrapatzen bahaut... Akabo! Akabo Euskal Herriko idazle hizki-liante nazkanteena, akabo Euskaltzaindiako kide urgazleena eta c´est fini Erbia ehiztari elkarteko lehendakari- orde eta diruzain ordezko izatea. Herorrek bilatu dek urkamendirako bidea, ni hain haragizko bihurtzean azken sententzia jarri diok eure buruari, hain sinesgarria egin nauk, hain benetazkoa, hain desira lizunez betea, hain lerdetsua, hain erdi-tisikoa, hain... hain... HAIN HI!! Kasuen dioro!! Hara, sutan negok eta adio esango diat, klinex-xapiak erostera nijok... Berandu baino lasterrago kanpaiak hiregatik ariko dituk. Nikok diño. Koldo Goitia