Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Errenta aitorpena euskaraz

606 views

Published on

  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Errenta aitorpena euskaraz

  1. 1. Deklarazioa, aukeran euskarazGoierriko udalok DEKLARAZIOA, AUKERAN EUSKARAZ kanpaina jarri dugumartxan. Gutako udal batzuek hainbat urtez egin dugu kanpaina hori, eta aurteneskualde osoan kanpaina bateratua egitea erabaki dugu.Kanpaina horretan, esku-orriak banatuko dira etxez etxe eta herriko toki jakinbatzuetan ere utziko dira, edonoren eskura. Horrekin batera, Euskara zerbitzuakerrentaren aitorpena egiten duten aholkularitza zerbitzuekin eta Beasaingo Haziendabulegoko arduradunarekin harremanetan jarri dira, eta kanpainarekin bat egitekoeskatu diete.Kanpainaren helburuaHelburua da hastear den errentaren aitorpenaren kanpainan, iaz baino herritargehiagok egitea deklarazioa euskaraz. Iazko datuak kontuan hartuta, Goierrindeklarazioa egin zuten herritar guztietatik (23.414 pertsona), % 15,30ek egin zuteneuskaraz. Portzentaje hori aldatu egiten da herri batetik bestera, baina gure asmoada ehuneko hori handitzea.Deklarazioa euskaraz2011 urteari dagokion errenta aitorpena egiteko kanpaina apirilaren 17an hasi etaekainaren 25ean amaituko da, baina apirilaren 11tik aurrera etxera bidalitakoautolikidazio proposamenak berretsi ahal izango dira.Lau bide daude aitorpena egiteko: 1. Autolikidazio proposamena 2. Mekanizatua (Beasaingo Hazienda bulegoan) 3. Telematikoa (Internet bidez edo aholkularitza zerbitzu batean) 4. InprimakiaBide guztietan ez dago inolako arazorik aitorpena euskaraz egiteko, eta euskarazegin nahi duzula esan besterik ez duzu egin behar. Nola?Autolikidazio proposamenaProposamena eta gutuna ele biz jasoko dituzu, eta, onartzeko garaian, euskaraz nahiduzula esatea baino ez duzu. Aurtengo behin betiko deklarazioa euskaraz bidalikodizute, eta aurrerantzean ere hala egingo dute.
  2. 2. MekanizatuaHaziendako bulegoan hitzordua eskatzerakoan, esan Haziendarekin harremanakeuskaraz izan nahi dituzula. Horrez gain, aitorpena egitera joatean, eskatu agiriaeuskaraz ematea nahi duzula.TelematikoaAholkularitza zerbitzura joatean, espresuki adierazi aitorpena euskaraz egin nahiduzula. Internet bidez errenta programa jaitsiz gero, berriz, euskarazkoa aukeratu.InprimakiaEstankoetan inprimakiak ele bitan daudenez, zuk erabaki ahal izango duzu zeinhizkuntza erabili. Interneten ere lortu ahal izango duzu inprimakia, eta euskarazbetetzeko aukera izango duzu.Euskarak Goierrin aurrera egin dezan nahi badugu behintzat, garrantzitsua dazergadun euskaldunak aitorpena euskaraz egiteko urratsak egitea; hau da, gutakobakoitzak hizkuntza hautatzeko dugun aukeraz baliatzea. Beraz, egizu euskararenaldeko aukera. Euskaldunok euskaraz egiten ez badugu, zeinek egingo du ba?

×