Helburua dugu aldizkari humanista eta liberal hau ezagutaraztea, eta bertako euskarazko literatura modernitatearen aurrerabidean kokatzea.
Gernika aldizkaria (1945-1953) sortu zuen Rafael Picaveak Donibane Lohitzunen 1945ean, alemaniarrek alde egin eta gutxira. Erbesteratu talde batek hitzaldi sorta antolatu zuen, eta parte-hartze horiek publikatu zituen Gernikaren lehen zenbakiak.
Izenbururako hiri foralaren izena aukeratzeak badu zerikusirik bertako bonbardaketarekin. Gerra Zibilaren ostean elkarbizitza berreskuratzeko ahalegina egin nahi zuten; “etxetik bidalitako” haiek planak egiten zituzten gizartea antolatzeko, denbora laburrean bueltatzeko asmotan. Ezin jakin zezaketen erbestealdiak iraungo zuen tarte luzea.
Aldizkariaren inguruan Gernika Laguntartea antolatu zuten. Ahaztezina zitzaien hiribilduan gertatutako sarraskia. Arbola ere burujabetasun galdu berriaren ikurra zen. Era berean, oso gogoan zuten J. M. Iparragirrek Arbolaren kariaz ondu zuen kanta, abertzaletasun unibertsalistaren adierazpidetzat zeukatena.
Gernika Laguntarteak kultura aldizkari kultural hau sortu zuenean tradizio bat berreskuratu nahi zuen. Tradizio hori Berpizkunde humanistan hasten zen. Ez zituzten ahazteko Joanes Uharte Donibaneko medikua, Francisco de Vitoria Ameriketako indio aurkitu berrien aldeko jurista dominikoa, Bartolome de Carranza teologo erasmozalea, Martin Azpilkueta teologoa, Xabierreko Frantzisko zein Zumarragako Juan. Euskal Herriko humanismoaren aitzindaritzat zeuzkaten.
Errebindikatzen zituzten Azkoitiko Zalduntxo ilustratuak ere, herria modernizatzen saiatu zirenak. Beraien lanaren jarraitzailetzat daukate beren burua Gernika Laguntartekoek.
Gernikaren erredakzio taldeak modernizazio-ahalegina egin nahi zuen euskal gazteriaren onetan. Pedagogia soziala egin nahi zuen.
Aipagarria da, halaber, aldizkariko zenbaitek Frantziako pertsonalismoari zioten begikotasuna. Juan Thalamas apaiz irundarra Gernikaren bigarren zuzendaria izan zen. Gasteizeko apaizgaitegian frantseseko irakaslea izandakoak E. Mounier ezkerreko pentsalari katolikoaren lanak ezagutzen zituen. Beharbada, Gernika aldizkariaren aurrekari hurbila Idearium aldizkaria izan zen. Idearium gerra aurretxoan argitaratu zen Gasteizeko apaizgaitegian, eta beraren inguruan biltzen ziren J. Thalamas eta J. M. Barandiaran, besteak beste. Esan beharra dago pertsonalismoak eragin zabala izan zuela Hegoaldean gerra-ostean; J. Agirre Lehendakaria ere pentsamolde horren hurbilekoa zen.
Humanismoa aukeratu zuten testuinguru mundial lazgarri hartan irtenbideak topatu nahian. Norabide bera hartu zuen Katalunian Joan Sales idazleak, Incerta glòria eleberria idatzi zuenean (2005ean berrargitaratua). Nobela gogoangarri hartan gerra hurbileko desmasiak kritikatu zituen PSUCeko militante ohia zen idazleak, eta humanismo bakezalea aldarrikatu zuen.
6. Gerra-osteko literaturaz egindako
AURREKO LANAK
• Tx. Larrea (1989)
• P. Iztueta (1991...)
• J. Azurmendi (1991...)
• P. Sudupe (1995...)
• G. Aulestia (1997)
• Gutuneriak
• ...
6
7. Aldizkaria aztertzeko metodologia I
• F. Rubio (1976)
• “Gernika laguntartea”
idazleen bilgune
humanista
• Eklektizismoa: hainbat
joeren agertokia
• Gerra-oste espainiarreko
intimismo eta erlijio-
zaletasun literarioak
7
8. 8
Aldizkariaren azterketa II
• D. Vilavedra (1997)
• Antolakuntza editorialik
ezean, kazetak nagusi
• Literatura zer da?
• Euskara ikertresna
• J. J. Lanz (2007)
• 1940-50ko argitalpenak:
– Iparraldean
– Erbestean
– Barnean
• Estetikak:
– Postromantikoak
– Gerra aurreko girokoak
– Errealismo kostunbrista
– Nobela historikoa
– Berritze saioak
18. Eusebio Erkiaga
• Bikoiztasuna:
– Existentzialismo kristaua
– Euskara normaltzeko
bidean
– Lapurtera klasikoa onartu
– Mundu-ikuskera
tradizionala: amaren
irudia, gabonak
18
19. Nikolas Ormaetxea (Orixe)
• Gizalege kristaua:
– Ohitura onak (morala) jakintzaren
aurretik
– Obskurantismoa: humanismoa,
kultura, zibilizazioa hitz
gorrotagarriak
– Indibidualismoaren kontra
– Eliza gaurkotzeko premiarik ez
– Etika kristau gaindiezina
19
21. Jean Diharce (Iratzeder)
Euskararen heldulekuak kolokan
-Euskara ospatzen du:
Kantak
Dantzak
Jainkoaren mintzoa da
-Eragozkarriak:
Turismoa
Eskola
Dirua
21
22. Andima Ibinagabeitia
• Literatura eguneratu
nahi:
– NIa adierazi beharra
– Euskara gizaki
mundukoiaren adierazpide
– Hizkera kontserbatzailea
– Diglosia salatzen:
ahaldunen utzikeria
– Euzko Gogoa eta hizkera
jasoa
– Barneko egiaren balioa
• Gernikaren defentsa
ixtean:
– Literatur humanismoa:
armoni-oreka eta
umotasuna
– Kontenplazio gizabidetsua
– Zentzu kritikoa: gazteen
ideiak kontuan hartu
– Anaiek aldizkaria suntsitu
22
23. Federiko Krutwig
• Hizkuntza modernizatu: Lapurtera
• Balio berriak:
– Kritika
– Tolerantzia
– Eszeptizismo epistemologikoaren
ondorioz, bakea
– Aurrerapen eztabaidagarria
– Ekialdeko erlijioak: mistika
– Nazinokeriaren kritika: garbizaletasuna
eta gerrazaletasuna
23
24. Jon Mirande plazara Gernikan
• Erromantikoen bidetik:
– Ametsa askatzailea
– Erritmoa errimarekin bat:
analogia
– Poesia autonomoa eta
ludikoa
– Gizarte konbentzionalaren
kritika eta melankolia
– Sinbolismoa eta mitologia
keltiarra
– Euskaldun zintzoen
itxaropen ustela
24
25. Jon Mirande eta faxismoa
• Demokrazia
berdintzailea
• Aristokrazia euskalduna
• Indibidualismoa galgarri
• Militarismoa
• Gizaki berria:
dekadentzia eta
bigunkeriaren kontra
• Gaztetasunaren
gorazarrea
• Nazionalismoa
• Antiintelektualismoa
• Antiurbanismoa
• Misoginia
• Kristautasunaren kritika
nietzschearra
• Testuinguru politiko
faxista
25
26. Jon Etxaide
• Literatura errealista:
– Erbestea
– Gudan mankatutakoak
– Elizaren jokabide okerra
• Gudaren inguruko
gogoeta
• Fededunak historiaren
ironiari gehiago egiten
dio: Olentzero
26
27. Berritzaileak labur
• Talde ugariena
• Euskara gizarte
aldakorrean
• Literatura homologatua
• Pentsaera: humanismoa
eta ironia
• Modernitatearen kritika
27
28. ONDORIOAK I
• JARRAIPENAREN BELAUNALDIAN 3 TALDE:
• A) Lore-jokoen ondorengoak:
– Gizarte tradizionalari eutsi nahi: euskara eta fedea
– Aldarrikapenen justifikazio mitikoa
– Historiaz ateko gizarte aldagaitza
28
29. ONDORIOAK II
• B) Gerra aurreko giroaren jarraitzaileak:
– Jarrera defentsiboa aldaketen aurrean
– Aurrerapenaren aldeko zantzuak: hizkuntzaren
status eta corpus plangintza herabea (E. Erkiaga,
Orixe)
– Lehen sektorearen garrantzia: baserria eta
arrantzaleak
– Moral katolikoa 29
30. ONDORIOAK III
• C) BERRITZAILEAK
– Sinesmen aniztasuna: paganismoa, budismoa,
mitologiak (grekoa eta euskalduna)
– Modernitatearen kritika: nazinokeria eta
guduzaletasuna
– Eliza frankistaren kritika
– Aldaketa soziala kontuan hartzen (Iratzeder)
– Abertzaletasun tradizionala auzitan
– Hizkuntza homologatzea: lapurtera klasikoa
30