SlideShare a Scribd company logo
1 of 37
Download to read offline
2. GAIA: GARAPEN MOTORRA:
MUGIMENDUKO TREBETASUNEN
ETA ABILEZIEN GARAPENA
HAUR HEZKUNTZAN
8. argazkia: Irati katamarkan (urte 1)
Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte
Maria Teresa Vizcarra Morales
38
Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte
2. GAIA: GARAPEN MOTORRA:
MUGIMENDUKO TREBETASUNEN ETA
ABILEZIEN GARAPENA HAUR
HEZKUNTZAN
Garapen fisikoa eta mugimenduen moldaketak ezinbestekoak
dira umeentzat; gorputzaren bidez, umea harremanetan jartzen da
inguruan duenarekin, eta besteekin, eta gorputza komunikatzeko
bidea bihurtzen da. Beste aldetik ere, gorputza ezagutzeko bide
bihurtzen da: “haren nortasunaren egituraketa berezia beraren ni
fisikoaren kontzientziatik abiatuz hasten da” (Moragas, 1963, begiratu
Lleixá, 2000). Autokontzeptu positibo bat ezartzea norberaren irudi
fisiko onartzearekin dago lotuta. Umearen garapen fisikoa egokia eta
orekatua bada, bere buruarekiko irudi positiboa izatea errazagoa
izango da. Umearen garapen fisikoa gaitasun motorren bidez gertatzen
da, eta gaitasun motorrak ohiturazko eta oinarrizko trebetasun eta
abilezien bidez garatzen dira. Gaitasun motorrak pertsonak dituen
ahalmen garatu gabeak dira, eta, ez badira trebetasun eta abilezien
bidez lantzen, gerta daiteke haien garapena egokia ez izatea.
Ugaritasun motorra eskaini behar zaio umeari haurtzaroko etapa
guztietan, baina batez ere haur-hezkuntzan. Mugimenduaren
garapenean, hainbat fase bereiz daitezke (Aguirre, 2005; Goldschmied
eta Jackson, 2002; Gómez, 2003; Lleixá, 2000; Ruiz Juan et al. 2003)
• Funtsezko lorpenak: Jaio berrien erreflexuak eta lehenengo
mugimendu koordinatuak
• Jarrera-garapena: Buruari eustea, eseritako jarrera, katamarka
ibiltzea.
• Ohiturazko trebetasun eta abileziak
• Oinarrizko trebetasun eta abileziak.
2.1. MUGIMENDUAREN GARAPENA: FUNTSEZKO LORPENAK.
Funtsezko lorpenen artean jaioberrien erreflexuak eta bigarren
mailako erantzunak daude, bigarren horien artean, lokomozioarekin
zerikusia duten batzuk aurki ditzakegu, eta honako hauek dira:
esertzeko mugimendua eta katamarka ibiltzea. Horien eboluzioa
aurrerago ikusiko dugu. Ikusiko dugun informazioa garapen motor
naturalarekin lotzen da, baina adina orientazio bat baino besterik ez
da.
2.1.1.Jaio berrien erreflexuak:
2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan.
39
Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte
Zehaztugabeko mugimendu-jarduerak dira horiek eta bizitzako
lehen hilabeteei dagozkie. Haurra mugitzen denean, beraren
mugimenduek ez diote asmozko portaera bati erantzuten. Gorputzak
bere behar biologikoei erantzuteko asmoz, gihar-tonuaren bidez seinale
emozionalak bidaltzen ditu (Lleixá, 2000; Gómez, 2003). Erantzun
erreflexuak dira eta honela definitu ohi dira: inguruneko aldaketen
aurrean gizakiak egiten dituen bat-bateko erreakzioak edo erreakzio
automatikoak. Jaio berriak baditu, berez, hainbat erantzun erreflexu.
Lehenengo erreflexuak dira, eta erreflexu primitiboak izendatu ohi dira;
izan ere, antzina haurrak bizirik iraun zezan erreflexu horiek
ezinbesteko izango zituen. Fase horretan, egoerak txandakatzen dira:
asetze/ asetze-beharra; lo/esna; gosea/betekada... eta horiekin lotuta
daude haren mugimenduak.
Medikuek jaio berrien erreflexuak aztertzen dituzte haurraren
egoeraz eta bereziki beraren nerbio-sistema nagusiaren garapen-
mailaz informazio garrantzitsua jasotzeko. Hirugarren hilabetearen
inguruan, borondatezko mugimenduak eta erantzunak hasiko dira
erreflexu horiek ordezkatzen. Prozesu hori nerbio-sistemaren
garapenari esker gertatzen da. Haurrak lotura bat egiten du, eta, hala,
berak gauzatutako jarduera baten bidez behar bat ase lezakeela
ulertzen du, esaterako, zurgatuz gosea asetzen da (Zulaika, 2000).
Jaioberriaren erreflexu ezagunen artean, honako hauek nabarmendu
ohi dira:
1. Aho-inguruko erreflexua: Haurraren aho inguruak ukituz gero,
haurrak alde horretarantz biratuko du burua.
9. irudia: Aho-inguruko erreflexua, Ruiz Pérez, 1987:143
2. Begien kliska erreflexua: hainbat kinada edo estimuluen
aurrean betazalak ixten ditu, esaterako sudur- zubia ukitzen
diogunean.
3. Panpina-begien erreflexua: haur bat etzaten dugunean, horrek
begiak ixteko joera du. Eta burua albo batera biratuz gero,
begiradak ez dio mugimenduari bat-batean jarraitzen, gora
begira geratzeko joera du.
4. Lepoko tonu asimetrikoko erreflexua: jaio berri bat gora begira
etzanda uzten dugunean, burua albo baterantz okertuko du,
alde horretako beso hori luzatu, eta beste zangoa belaunetik
bildu.
Maria Teresa Vizcarra Morales
40
Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte
5. Heltze-erreflexua: esku ahurrean tresnaren bat ipintzean
haurrak eskua ixteko joera du. Hanketako behatzekin ere ikus
daiteke.
10. irudia: Heltze-erreflexua, Ruiz Pérez, 1987:143
6. Mororen erreflexua: umea beldurtu edo izutzen denean, beso
eta zangoak bat-batean zabaltzen ditu, eta, gero, poliki biltzen
ditu zerbait hartzeko prest balego bezala.
11. irudia: Mororen erreflexua, Ruiz Pérez, 1987:142.
7. Gurutzatutako luzapenaren erreflexua: Jaioberriaren hanka
baten oin azpia laztantzen badugu, beste zangoa tolestuko
dugu.
8. Ibiltzeko erreflexua: jaio berria sorbaldetatik hartuta zutik
jartzen badugu, oinak zoruan bermatuz, zangoekin ibiltzeko
mugimendua egiten du. Erreflexu hori laugarren egunean,
gutxi gorabehera, desagertzen da.
9. Eskailera-mailako erreflexua: egoera berean hankaren aurrean
oztoporen bat sumatzen badu, haurrak zangoa jasoko du eta
igotzen saiatuko da.
2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan.
41
Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte
12. irudia: ibiltze eta eskailera-mailak igotzeko erreflexuak, Ruiz Pérez,
1987:144.
Garai horretan, autonomiako mugimendurik ia ez dira gertatzen
(Aguirre, 2005). Geroxeago, bere beharrak asetzeko nahian, umeak
amaren presentzia horiekin erlazionatzen ditu, eta sentsazioak amaren
presentziarekin erlazionatzen dira Vayerrek “eztabaida toniko” deitzen
dio (Gómez, 2003).
2.1.2.Lehenengo mugimendu koordinatuak:
Lehenengo mugimendu koordinatuak laugarren hilabete inguruan
agertzen hasi ohi dira, jatorrizko erreflexuak ahultzen direnean.
Haurrarengan eskuak itxi eta irekitzeko mugimenduak jadanik ez dira
mekanikoak eta automatikoak, erabilera instrumentala adierazten dute,
nahiz eta mugimendu horiek oso eraginkorrak ez izan oraindik. Zenbait
kasutan, urtea bete arte ez dira azaltzen. Erantzun horiek geroko
bizitzarako, ezinbestekoak dira. Lehenengo mugimenduetan ikasten ari
da begiak eta eskuak batera eramaten, gorputzaren kontrola burutik
behera doa (lege zefalo-kaudala). Eta, modu horretan, lehenengo
urtearen amaieran, mugimenduzko jarduerak koordinatuagoak dira,
manipulazio eta lekualdaketa eraginkorrak egin ahal izateko.
Orekarako, kulunkatzeko ahalmenerako eta erorketetan babesteko
erantzunak biltzen ditu. (Lleixá, 1998; Zulaika, 2000):
1. Kulunkatzeko erantzuna: zangoetatik helduta haurraren
gorputza biratzen badugu, horrek burua eta aske duen besoa
mugituko ditu.
2. Bermatze alboko erantzuna: haurra eserita dagoelarik albo
baterantz okertzen badugu, horrek besoa luzatuko du eta
eskua jarriko du arriskuaren aurrean neurriak hartuz.
Laugarren hilabetetik aurrera, umeak oldarkortasun motorra du,
keinuak espontaneoak dira; mugimenduak ez dira oso koordinatuak
gihar-tonua ez duelako ondo kontrolatzen, baina, gutxinaka,
afektibitatea eta emozioa dela medio, keinuak eta mugimenduak doituz
joaten dira. Mugimendu guztiak beharrak asetzeko sortzen dira.
(Duvirage, 2005; Alonso, 2005; Ferland, 2005)
2.2. MUGIMENDUAREN GARAPENA: JARRERAREN GARAPENA
.
Mugimendu horien artean, honako hauek topatzen ditugu: buruari
eustea, esertzea, zutik jartzea, katamarka ibiltzea eta manipulazioak,
baina, testu honetan, azken horiek jaurtiketaren barruan landu dira.
2.2.1.Buruari eustea:
Maria Teresa Vizcarra Morales
42
Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte
Garapena aztertzeko, hiru jarrera azter daitezke behaketan.
Heldu batengan bermatua bertikal jartzen dugunean, lehenengo eta
bigarren hilabetean, une labur batean mantenduko du burua tente,
baina, hirugarren hilabetean, buruari eusten dio. Ahozpez jarrita, lehen
hilabetearen amaieran, zerbait altxatzen du burua. Hirugarren
hilabetean, besoak aurrerantz zabalduta, eusten dio buruari. Ahoz gora
ez du burua altxatzen laugarren edo bosgarren hilabete arte.
.
9. eta 10. argazkiak: Jon, 5 aste. Burua altxatzen.
Baina eboluzioa, oro har, honako hau da (Zulaika, 2000an
hartuta):
2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan.
43
Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte
1. Jaioberria ez da esertzeko gai, geuk horrela ipiniz gero, ez da
gai buruari eusteko, zintzilika bezala erortzen zaio alde batera.
2. Burua oraindik alboratzen zaio (balantzaka), baina epe
laburrean tente mantentzeko gai da, geuk eserita mantentzen
dugunean. Bizkarra borobilduta du (4 astekin).
3. Ahozpez dagoenean, 5-6 astetik aurrera, (batzuk beranduago)
burua altxatzen du. Hiru edo lau hilabete dituenean, besoak
aurrean zabaldurik eta euskarri moduan erabiliz, buruari
eusten dio.
4. Geuk eutsita eserita dagoenean, burua eusten du, baina,
oraindik, aurrerantz erortzen zaio. (12 aste)
5. Sorbaldaren behealdea bakarrik biltzen du, gainerako guztia
zuzen du. Gorputza mugituz gero, buruak balantza hartzen du.
(16 aste)
6. Burua gogor, balantzarik gabe, eta bizkar osa zuzen eusteko
gai da (20 aste).
7. Eusten diogunean, berak burua altxatzen du. Motxila batean
edo aulkian eserita mantentzen da. (24 aste)
8. Ahoz gora jarrita, lau edo bost hilabete arte ez da gai, burua
altxatzeko bermatik, besoak luzatuz gero eta trakzio txiki bat
eginda, burua eusteko eta altxatzeko gai da bigarren
hilabetetik.
2.2.2.Esertzea:
Bost hilabeterekin, denbora laburrez eta laguntza apur batekin,
eserita egon daiteke. Sei hilabeterekin denbora luzez egon daiteke
eserita laguntzaz, edo laguntzarik gabe une labur batean. Zortzi
hilabeterekin, erraz aldatzen da jarreraz eta etzanda egotetik eserita
egotera pasatzen da.
1. Zoruan bere kabuz esertzeko gai da. Beso eta eskuen laguntza
beharrezko du oreka mantentzeko (28 aste).
2. Eskuen laguntzarik gabe, epe labur batez lurrean eseri eta
mantentzeko gai da (32 aste).
3. Hamar minutu inguruan eserita mantentzeko gai da, gorputzaren
pisua aurrerantz alboratu arren, oreka berreskuratzeko moldatzen
da (36 aste).
4. Eserita dagoelarik, ahozpez etzan eta berriz ere hasierako
jarrera hartzeko ahalmena du. (40 aste).
5. Eserita dagoelarik, albo batera bira lezake, zerbait jasotzeko
asmoz, beti ere, orekari eutsiz (48 aste).
6. Aulki txiki batean esertzeko gai da, laguntzaz aurrera begira igoz,
eta ondoren bira erdia emanez esertzeko (15 hilabete)
Eserita egonda, objektuak hartzeko gai da, eta, objektuekin,
harreman berriak sortzen ditu, objektuen bitartez, inguruan dagoena
ezagutuz joaten da. Objektuek ezaugarri iraunkorra (Gómez, 2003: 56)
har dezakete, hau da, umeak gogora dezake hor daudela arreta
desbideratzen duenean ere. Objektuak manipulatzen kausa-ondorio
Maria Teresa Vizcarra Morales
44
Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte
erlazioa hasten da ulertzen, adibidez, zerbait botatzen duenean eta
zarata ateratzen duenean...
11. argazkia: Jon eserita (6 hilabete)
2.2.3.Zutikako jarrera:
Bederatzi hilabeterekin, umea zutik egoteko gai da, baina
laguntzarekin, norbaiti helduta edo zerbaitetan bermatua sehaskako
barretan edo mahai baten hankan, eta zutitzen da bera bakarrik ere
bermatzen bada. Hamar hilabete dituenean, bera bakarrik jartzen da
zutik inongo laguntzarik gabe, baina alde handia dago ume batetik
bestera, nortasuna eta ingurunearen estimulua dela eta. Ingurunean,
lekualdaketak egiteko espazioa izan behar dute. (Aguirre, 2005;
Durivage, 2005; Lleixá, 2000)
2.2.4.Katamarka ibiltzea:
2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan.
45
Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte
Haurrak bi hanken gainetik ibili aurretik, hainbat lekualdatze-modu
erabiltzen dituzte. Sabelaren gaienean arrastaka ibili, edo gorputza
arrastaka eraman besoekin lagunduta, gero eserita edo katamarka
hasten dira. Ume guztiek ez dituzte belaunak erabiltzen lau zangoka
ibiltzeko; batzuek hanka bat eta oin bat erabiltzen dute, adibidez.
12.argazkia: Unai katamarkan, 10 hilabete
Zortzi edo bederatzi hilabete dituztenean hasten dira katamarkan
ibiltzen, apurka-apurka zutitzen hasten dira, zutik jartzen diren arte.
Lau hanketan ibiltzea oinez ibiltzearen urrats aitzindaritzat jotzen da,
haurrak duen beharra ase ahal izateko: (Zulaikak, 2000)
1. Jaio berria ahopez dagoelarik, zangoak sabel azpirantz biltzen
ditu. Burua alboratua eta aldaka altxatuta mantentzen da.
2. Ez da hain uzkurtuta egoten. Aldaka beherago du. Zangoak
luzatuagoak ditu, noizbehinka ostikadak jotzen ditu. Tarteka
kokotsa jasotzen du. (6 aste).
3. Zangoak erabat luzatuta eta aldaka sehaskan bermatuta ditu
ahopez dagoenean, kokotsa eta sorbaldak jasotzen ditu. Burua
ia bertikal manten dezake. (12 aste)
4. Bular aurrealdea eta burua altxatzeko, besoetan berma
daiteke. Bere gorputz adar guztiak luzatzen ditu, sabelean
bermatuta igeriketako mugimendua gauzatzen du. (16 aste)
5. Hainbat astetan zehar aritu ondoren, besaurrez baliatuz, bular
aurrealdea eta burua altxatzen ditu ziurtasun handiz. (20 aste)
Maria Teresa Vizcarra Morales
46
Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte
6. Burua, bularra eta sabeleko goialdea erabat altxa ditzake.
Besoak luzatuta dituelarik, indarra eginez, gorputzeko
goialdeko pisua eusteko gai da. (24 aste)
7. Ahopez, gorputzaren goialdea erabat tente, esku bakarra
bermatuz mantentzen da. Etzanda dagoela bira eman eta gora
begira jartzeko gai da, bai eta alderantzizkoa ere. (28 aste).
8. Zoruan beherantz eta aurrerantz indarra egindakoan bere
gorputza atzerantz mugitzen dela konturatzen hasten da. (36
aste)
9. Aurrerantz mugitzen da sabelean bermatuta, arrastaka besoen
laguntzaz. Zangoak arrastaka eramaten ditu. (40 aste)
10. Bizkortu du katamarka desplazatzeko ahalmena. Zangoak eta
besoak batera mugitzen dira. Eskuetan eta belaunetan
bermatzen da, sabela lurra ukituz eramanez (44aste).
11. Gorputzaren pisu zati bat hanketako oinetan bermatzen du.
Artzen antzera, esku eta hanketan bermatuta mugitzen da.
(urte bat)
12. Oraindik ziurtasun handiagoa du lau oinetara desplazatzean,
esate baterako, eskailera mailak igotzean edo zailtasun
handiko eremuetan mugitzeko. (15 hilabete).
Bederatzi eta hamabi hilabete bitartean esku batez helduz gero,
zutik lekualdatzeko gai dira. Hamaika hilabeterekin laguntzarik badu,
nahiko erraz mugitzen da, eta, hamabi eta hamalau hilabeteren artean,
bakarrik ibiltzen hasten da. Ume batzuk 10 hilabeterekin bakarrik
ibiltzen dira, eta beste batzuk hemezortzirekin oraindik ez dira
ausartzen erabat askatzera.
13. argazkia, Pablo eskailerak igotzen, 18 hilabete
2.3. MUGIMENDUAREN GARAPENA: OHITURAZKO
TREBETASUN ETA ABILEZIAK
2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan.
47
Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte
Sanchez Bañuelosen ustez (1992), ohiturazko trebetasunak eta
abileziak umearen eguneroko esperientzia motorrarekin lotuta dauden
mugimenduak dira. Lau urte arte gertatzen dira, eta honako hauek
dituzu:
• Ibiltzea eta katamarka (edo katuka) ibiltzea: leku batetik bestera
mugitzea edo lekuz aldatzea, izan daiteke bi hanken gainean, lau
hanken gainean, labaintzen...
• Bultza eta erakarri: tokietan sartzeko eta tokietatik ateratzeko
balio du, ateak irekitzen eta ixten, gauzak elkartuz edo urrunduz,
tokia egiteko edo gauzen artean pasatu ahal izateko, gauzak
garraiatzeko edo bultzatzeko, edo gauzak arrastaka eramateko...
• Esertzea eta zutitzea: Atsedena hartzeko, arnasa hartzeko edo
zerbait entzun edo jan nahi dutenean...
• Zerbaiti eustea: gauzak leku batetik bestera eramateko ibiltzen
den bitartean edo mugitzen ari denean, normalean erabiltzen du
ez duenean nahi zerbait erortzea edo zerbait apurtzea...
• Gauzak jasotzea edo altxatzea: hobeto eta gertutik ikusteko, edo
tokiz aldatzeko, edo bat bestearen gainean jartzeko, edo
botatzeko (bota aurretik jaso, adibidez, lurretik)...
• Makurtu eta altxatzea: egoera edo jarrera egokia bila ahal izateko
jolasten duenean, edo zerbait entzuteko, edo saltoaren aurre
pauso bezala, edo...
• Lasterketa egin eta saltatzea: mugimendu horien helburua zera
izaten da: lehenago ailegatzea nonbaitera, edo norbaitengandik
ihes egitea, edo bestea baino lehenago ailegatzea toki batera,
edo...
Ohiturazko trebetasun eta abilezien artean, lokomozioarekin edo
manipulazioarekin zerikusia duten mugimendu guztiak aurkitzen
ditugu. Gomezen ustez (2005: 56-58) Gorputza hautematearen etapa
da, esperientziagatik eta egiten dituen asoziaziogatik (kontzienteak
edo inkontzienteak), hizkuntza, marrazkia eta jolasa dela eta, umea
bere irudia eratuz joango da. Hasieran, bere buruarekiko irudia
orokorra izango da, eta geroz eta zehatzagoa izango da, segmentuen
kontzientzia hartu arte.
Manipulazioen bitartez, afektibitatea eta ezagutza joango dira
finkatuz, haurra ingurunera moldatuz, espazioa ezagutzeko eta
egituratzeko gai izango da. Nolabaiteko intentzioko norabidez eta
eraginkortasunez burutuko ditu mugimenduak. Manipulazio gaitasuna
gero eta hobeto kontrolatuko eta menperatuko du: oinarrizko
ikaskuntza batzuk burutu, ebaki, marraztu, idatzi, gauzak hartu, bota...
Eskolan mugimenduzko proposamen praktikoak egiten direnean:
Ikasleen esperientzien aurrean, umeek planteatzen dituzten
mugimendua egiteko modu ezberdin guztiak onartuko dira.
Zuzenketak egingo dira norbait arriskuan dagoenean, edo norbaitek
mina hartuko duela ikusten denean. Haur Hezkuntzan eta Lehen
Maria Teresa Vizcarra Morales
48
Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte
Hezkuntzan garrantzitsuena mugimenduen kalitatea lortzea litzateke,
eta kalitate hori lortzeko modu egokiena trebetasun motorra garatzen
dituzten gaitasun motorrak erabiltzea litzateke, umeek bere
gorputzarekin esperimentatzeko aukera izan beharko dute, probak
eginez, eta nolabait bere mugimenduko beharrak asez.
Metodologiaren aldetik, bi urte arte, mugimenduen garapena
gorputzaren heltze-prozesuarekin lotuta doa, baina heltze-erritmoak
oso ezberdinak dira umeen artean. Gehienetan ez diete proposamen
itxiei jarraituko, irakaslea saiatuko da mugimendua estimulatzen,
aukera ezberdinak ematen, eta mugimenduko posibilitate guztiak
aurkezten. Abesti guztietan, keinuak edo mugimendu sinpleak egingo
dira, oztopoak agertuko dira gainetik pasatzeko edo inguratzeko
aukera izateko, erritmoa garatuko dugu abestien bidez, eta jolas eta
jarduera librea erabiltzea bultzatu behar da.
14. argazkia: Hemen gaude jolasean
2-5 urte bitartean, jolasak edo abestiak erabiltzea izango da
mugimenduak aurkezteko modu egokiena , ahal dela guztien parte-
hartzea bultzatuz; oraindik, goizegi da jolas kooperatiboak lantzeko, 5
urte arte jolas guztien protagonista sentitzen baita. 5-6 urte inguruan
(taldeko ezaugarrien arabera lehenago hasiko dira) has daiteke jolas
sinboliko kooperatiboarekin. Paperak umeen artean banatzen dira, bat
da ama, bestea osaba, bestea umea... baina, taldeko umeen
nortasunaren arabera, errazagoa edo zailagoa izango da
egozentrismotik kooperaziora pasatzea.
Ludoegozentrismoa dela eta, hasieran ez da erraza izango
kooperazioa bultzatzea. Jolasek antolakuntza erraza izan behar dute,
hau da, arau gutxi, lekualdaketa errazak, mugimendu errazak;
2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan.
49
Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte
gaitasun motorrak garatzen dira ohiturako eta oinarrizko trebetasun
eta abilezien bidez. Ugaritasun motorra eskaini behar zaio umeari
haurtzaroko etapa guztietan, baina, batez ere, haur hezkuntzan.
Edozein kasutan, mugimenduak lagunduko du norberaren ezagutza
eta ingurukoen ezagutza hobetzen. Mugimenduak errepikatuz eta
gauza berriak probatuz, umeak ikasiko du lehenago nola antolatu
kanpotik datorkion informazioa. Edozein jarduera berri
planteatzerakoan, umeak ziurtasun-sentsazioa izan behar du.
Hasieran, proposamenek oso zehatzak izan behar dute, umea ez
nahasteko, eta ikaskuntza guztiak mugimenduaren funtzioarekin
lotuko dira.
2.4. MUGIMENDUAREN GARAPENA: OINARRIZKO
TREBETASUN ETA ABILEZIAK:
Lehenengo 5-6 urtetan umeak oinarrizko mugimenduak
eskuratzen ditu, baina, aldez aurretik ohiturazko trebetasun eta
abileziak eskuratu ditu (4 urte arte). Esan dugun bezala, 5-6 urtetan
oinarrizko trebetasun eta abileziak eskuratuko ditu eta 6-9 urtetan
mugimendu horien egonkortasuna, finkatzea eta zehaztasuna
gertatuko da. Gomezen ustez (2003), gorputz operatorioaren etapa da,
umeak bere gorputzari buruz duen irudia dinamikoa da, eta
mugimenduari aurre hartuko dio. Gorputz-irudia, dagoeneko, ez da
estatikoa, dinamikoa baizik, eta bertan bolumenak eta pisuak
sumatzeaz gain, ibilbideak eta norabideak sumatzen ditu.
Hala, Godfrey eta Kephart-en ustez, (S. Bañuelos, 1992-tik
hartuta), oinarrizko mugimenduak sortzen dira, eta horiek bi
kategoriatan sailka daitezke:
- Gorputza erabiltzeak dakartzan mugimenduak: zeregin
lokomotorrak (ibili, korrika egin...) eta jarrerako oreka
mantentzeko zereginak (zutik edo eserita egon)
- Objektuak erabiltzeak dakartzan mugimenduak: manipulazio-
zereginak (jaurti, hartu, kolpatu, garraiatu). Eta, mugimendu
horien barruan, bi modalitate bereizten dituzte: propultsio-
mugimenduak (balistikoa) eta xurgatzekoak (mugikari bat
kontrolatu edo haren abiadura gelditu, ondorengo ekintzan
erabili ahal izateko)
Wickstronen esanetan (1990), honako hauek dira oinarrizko
mugimenduak: korrika egitea, salto egitea, jaurtitzea, mugikariak
hartzea, jaurtitzea oinarekin kolpatuz, jaurtitzea objektu edo
inplementu batekin kolpatuz. Burton-en ustez, berriz, oinarrizko
honako hauek dira trebetasunak: ibiltzea, salto egitea, korrika egitea,
jaurtitzea, kulunkatzea, desbideratzea, bultzatzea, biratzea, tolestea,
zuzentzea, bihurritzea... eta horien konbinaziotik, mugimendu guztiak
sortuko lirateke.
Maria Teresa Vizcarra Morales
50
Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte
Sánchez Bañuelosek dioenez (1992), honako hauek dira
oinarrizko abileziak eta zereginak: lekualdaketak, jauziak, birak,
jaurtiketak eta jaurtigaiak hartzea. Oinarrizko abileziak landuz,
pertsonaren mugimenduaren kalitatea hobetuko da; hau da, gai izango
da edozein egoeraren aurrean mugimendu egoki bat aukeratzeko.
Umea esperimentazioaren bidez, mugitzeko posibilitateak deskubrituz
joango da, baina ez du deskubrituko nola hobetu daitekeen
mugimendua. Haur Hezkuntzan ezin da hobetu imitazioaren bidez,
esperimentazioa ezinbestekoa baita. Umeak probak egin behar ditu,
saiatu behar du, jostailuak desegin behar ditu.... Hurrengo puntuetan,
Sanchez Bañuelosen sailkapenari (1992) jarraituz, aztertuko dugu zein
diren oinarrizko trebetasun eta abileziak eta haien garapena.
2.4.1.LEKUALDAKETAK:
Gorputza alde batetik bestera mugitzea lekualdaketa bat da,
lekualdaketa arruntenak ibiltzea eta lasterketak dira. Lekualdaketen
artean, honako hauek aurkitzen ditugu: katamarka ibiltzea
(hasierakoak), lasterketa eta martxa (oinarrizkoak), eta
espezifikoagoak direnak: trepatzea eta eskalatzea (igotzea eta
eskegitzea), labaintzea, arrastaka joatea...
15.argazkia: goazen alde batetik bestera!.
Lekualdaketen funtzioak honako hauek izan daitezke: gorputza
martxan jartzea; noranzko-aldaketak egitea; mugimendua abiadura
2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan.
51
Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte
handiz egitea; mugitzen hasi eta bat-batean gelditzea... Edozein
lekualdaketak norabide bat du, eta, nolabait ere, zentzu bat, hau da,
zerbait egiteko, lortzeko, eskuratzeko... egiten da. Beste aldetik,
ibilbidea zuzena ez bada beti, noranzko aldaketak egin beharko dira.
Eta, mugimendua bukatzen denean, gelditu behar da. Hori dena oso
azkar egiteko gai direnean, esan daiteke, eraginkortasun maila altua
lortu dela. Horretarako, koordinazioa eta mugimenduen kontrola
handia izango da. Lekualdaketek honako helburu hauek izango dituzte:
- Helmugara ailegatzea.
- Helmugara ailegatzea denbora baten barruan.
- Helmugara ailegatzea momentu zehatz batetan.
- Helmugara ailegatzea besteak baino lehenago.
- Beste kideengandik alde egitea edo kidea saihestea.
- Beste bide batzuk hartzea.
- Eta beste kidea bat harrapatzea.
- Espazio bat zeharkatzea.
2.4.1.1. Ibilketaren eboluzioa:
Haur bat zutitu eta oinez ibiltzen hasten denean gertatzen da.
Prozesu luze bat gertatzen da, eta horri esker, umea mugi daiteke
espazioan zehar arazorik gabe, ibiltzeak autonomia ematen baitio
umeari. Umeak, ibiltzen hasten denean, aldaka gehiago tolesten du,
egonkortasun falta dela eta, baita belaunak ere (Ruiz Pérez, 1987:160).
Haren mugimenduak oso zurrunak dira, eta jarrera zertxobait behartuta
dago. Oro har, hiru urte bete arte ez da ibiltzearen automatismoa
gertatzen. Ibilketaren eboluzioa honelakoa dela esan daiteke: (Zulaika,
2000):
1. Haurra galtzarbetik helduta dugula eta zangoaren oinzola
mahaian bermatuta, zangoak mugitzen ditu, oinez ibiltzeko
jarduera erreflexu gisa. (jaio berriaren martxa-erreflexua)
2. Geuk bertikal eusten dugularik, bera gai da bere burua tente
mantentzeko (8 aste)
3. Altzariren bati edo bazterrari helduta, zutik ipintzeko gai da (36
aste).
4. Eskuetatik heltzen badiogu, bera gai da aurrerantz oinez ibiltzeko
(edo alborantz zerbaiti helduta) (48 aste).
5. Aurrerantz oinez ibili daiteke esku batetik heltzen badiogu (urte
bete). Bere kabuz, laguntzarik gabe oinez ibiltzeko gai da (13
hilabete).
6. Ezkilara mailak igo eta jaitsi ditzake laguntzarik gabe (urte eta
erdi).
7. Atzerantz ibiltzeko gai da, bai eta oreka galdu gabe lurretik
gauzak jasotzeko ere (2 urte).
8.Oreka galdu gabe oin puntetan jarri eta bi zangoz jauzia burutzeko
gai da (3 urte)
Maria Teresa Vizcarra Morales
52
Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte
9. Zango baten gainean, oreka segundo batzuetan mantentzeko gai
da (3 urte)
10. Jaistean, eskailera-maila bakoitzean, zango bakarra bermatzen du
(4 urte).
11. Soka-saltoan, bi zangoz baliatuz moldatzen da (5 urte).
Shirley, M. ek (1961) honako eboluzio hau deskribatzen du (13.irudia):
- Lehenengo lau astetan, jarrera fetala mantentzen du.
- Lehenengo hilabetean, kokotsa altxatzen hasten da.
- Bigarren hilabetean, bularra ere altxatzen du.
- 3. hilabete: gauzak hartzen ditu.
- 4. hilabete: lagunduta, esertzen da.
- 5. hilabete: amaren magalean esertzen da, gauzak
manipulatzen dituen bitartean.
- 6. hilabete: eserita zintzilik dauden gauzak hartzeko gai da.
- 7. hilabetean: bera bakarrik eserita mantentzen da.
- 8. hilabetean: lagunduta, zutik egon daiteke.
- 9. hilabetean. Nonbaiten bermatuta zutik egon daiteke.
- 10. hilabetean: katamarkan hasten da.
- 11. hilabetean: lagunduta ibiltzen da.
- 12. hilabetean: nonbaiten helduta zutik jarri daiteke.
- 13. hilabetean: eskailerak igotzen ditu (katamarka).
- 14. hilabetean: zutik egon daiteke bera bakarrik.
- 15 hilabetean: ibiltzen da bera bakarrik.
2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan.
53
Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte
13. irudia: Shirley, M. (1961) The first two years, Institute of Child
Welfore,
Ibiltzean koordinazioa eta oreka lortu ahal izateko, indarra
beharrezkoa da, mekanismo sentso-motor guztiak martxan jarri behar
baitira. Ibileraren aldaerak ikus daitezke umeak bere esperimentazio
beharra ase nahi duenean, eta, modu honetan, lekuz aldatzeko beste
forma batzuk sortzen dira. Ibiltzearen barruan, eskailerak igotzea eta
jaistea ere sartzen dira (Ruiz Pérez, 1987:161).
2.4.1.2. Lasterketaren eboluzioa:
Laster eginez, umeak parte har dezake jolas gehienetan. Laster
egitea azkar ibiltzea da, baina, momentu batean, bi oinak airean
daudela, hegalaldi fase bat dago. Hala, hegalaldiak ezberdintzen ditu
laster egitea eta ibiltzea (Ruiz Perez, 1987:161). Laster egitea,
Slocumen eta Jamesen ustez (Wickstromentik hartuta, 1990), salto
jarrai batzuen koordinazioa da. Gorputzaren pisua, hasieran, hanka
baten gainean dago, gero, airean eta gero, beste hankaren gainean.
Laster egitearen oinarria martxa da, baina lasterketa ez da bakarrik
azkar ibiltzea, momentu batean bi oinak airean baitaude. 14. irudian,
Maria Teresa Vizcarra Morales
54
Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte
15 hilabeteko ume baten ibilera azaltzen da. Segurtasun falta duenez,
besoak altxatuta daude oreka mantentzeko, eta oinzola osoarekin
zapaltzen du . Hankak zabaldu egiten dira egonkortasuna bilatzeko.
14.irudia: 15 hilabeteko ume baten ibilera (Wickstrom, 1990:42)
Hamasei hilabeterekin, oina bermatzerakoan, lehenengoz, orpoa
jartzen du lurrean, eta besoak ia ez dira mugitzen. (15.-irudia)
15.irudia: 16 hilabeteko ume baten ibilera (Wickstrom, 1990:44-45)
Hamabost eta hogei hilabete bitartean, umeak bere lehenengo
saiakerak egingo ditu laster egiteko, baina askotan oraindik ez da
hegalaldiaren fasea gertatuko, umeak egiten duena azkar ibiltzea baita.
Saiatzen ari da laster egiten, baina ez du lortzen (Ruiz Pérez,
1987:161). Hamabost hilabeteko ume batek laster egitean (Wickstrom,
1990:77), belaunak ez ditu ia altxatzen eta burua oinekiko aurreratuta
dago. (16. irudia)
16.irudia: 15 hilabeteko ume baten lasterraldia (Wickstrom, 1990:77)
Hemezortzi hilabeteko ume baten lasterraldia, martxan
oinarrituta, honako hau da: Gorputza bertikalagoa dago, baina besoek
2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan.
55
Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte
ez dute ia lasterketan laguntzen. Kasu horretan ere, beti badago hanka
bat lurrean bermatua. (17. irudia)
17.irudia: 18 hilabeteko ume baten lasterraldia (Wickstrom, 1990:59)
24 hilabeteko ume batek lasterketan ez du oreka handirik; beraz,
besoak plano horizontalean mugitzen ditu eta airean dagoen belauna
kanporantz eramatendu. (18. irudia)
18. irudia: 24 hilabeteko ume baten lasterraldia (Wickstrom, 1990:65)
Hiru urteko ume batek laster egitean, hanketako mugimendu
zirkularra egiten du. (19. irudia)
19.irudia: 3 urteko ume baten lasterraldia (Wickstrom, 1990:60)
Bost urteko ume batek lasterka hanketako mugimendua zirkularra
egiten du; gorputza erabat bertikala egongo da eta besoek laguntzen
diote hanketako mugimenduari. (20. irudia)
Maria Teresa Vizcarra Morales
56
Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte
20.irudia: 5 urteko ume baten lasterraldia (Wickstrom, 1990:63)
Lasterketa erabat garatzen denean, honako eboluzio hau gertatzen
du: zangokada gero eta zabalagoa egiten da, hegalaldian denbora
gehiago pasatzen dute, orpoa gero eta gehiago altxatzen da atzetik,
aurreko hankaren belauna gero eta gehiago altxatzen da. (21. irudia)
21.irudia: 5 urteko ume baten hanka eta besoen alternantzia (Wickstrom,
1990:62)
Bost urtetik aurrera, lasterketaren egiturak umeengan eta
helduengan oso antzekoak izango dira. Oreka handiarekin mugitzen
dira, eta gorputza mugituko du espazioan zehar problemarik gabe.
Hortik aurrera, egitura baino abiadura aldatuko da urtez urte, 16 urtera
arte (Ruiz Pérez, 1987:162)
2.4.2.JAUZIAK:
Jauzia edo jauziak giza motrizitatearen ekintza garrantzitsu bat
dira, eskaintzen dituen aukerengatik batik bat. Jauzia bi hankekin
batera lurra uztea da, bi hankak indarrez luzatzen direlako. Gorputza
airean gelditzen da momentu batean eta hori hanken bitartez bultzatu
behar da. Jauzia egiten da helburua bat betetzeko, oztopo bat
gainditzea izango da helburua, edo jaurtiketa bat egitea, eskura ez
duen zerbait hartzea edo eskema erritmiko bat mantentzea. Hala ere,
ume txikiak salto egiten dute egiteagatik, saltoak ematen duen poza
dela eta. Eta, bide batez, hankak indartzeko. Esan dezakegu umea
instintuz hasten dela salto egiten, eta mugimendu horren zale
bihurtzen dela. (Cratty, 1982; Macazaga, 1991; Ruiz Pérez, 1987;
Wicstrom, 1990)
Jauzia horizontala edo bertikala izan daiteke, hau da luzera edo
gora egiten dena, bertikala izan daiteke altuera batetik behera jeistea
2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan.
57
Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte
ere. Jauzi batean, hiru fase daude: oldarra, hegalaldia eta erorketa.
Oreka ezinbestekoa da jauzietan, eta baita ere salto aurreko
lasterraldian eta geldialdian edo erortzean . 6-11 urte bitartean,
jauziak egiteko gaitasuna %50-60 hobetzen da. Umeek jauzi
erritmikoak egin dituzte hanka batekin, bi hankekin edo hankaz
aldatuz. 3 urterekin, umeen %42 trebea da salto egiten, 4 urte eta
erdirekin, umeen %72 da trebea. 5 urterekin, batezbesteko saltoaren
luzera 60-90 cm da (Ruiz Pérez, 1987:164).
Cratty-k 1982 egindako ikerketen arabera, 5 urteko umeen %20k
soilik zuen txandakako jauzi alternatiboak egiteko gaitasuna (hanka
bat eta gero bestea erabiltzea) . Jauzia landu behar da adin horrekin,
ezinbestekoa baita egoera gehienetan. (Wickstrom, 1990:79-115).
Umea erorketetan belaunak eta gorputza oso bilduak eramanez
defendatzen da. Batzuetan, itzulipurdia eginez bukatzen dute saltoa,
minaren aurrean babes moduko mugimendua eginez
Jauziaren garapen motorra: Bi urterekin, umeak jauziak
beherantz egiten ditu, normalean hanka bat eramaten du aurrerantz
lehenengoz eta bestea, geroxeago, pauso bat ematera joango balitz
bezala. Hasieran, nahiko normala da helduaren laguntza bilatzea, eta
eskua ematea saltoa egiteko. (22.irudia eta 16.argazkia)
22. irudia: Toki batetik lurrera egiten den saltoa 2 urterekin (Wickstrom,
1990:80)
Maria Teresa Vizcarra Morales
58
Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte
16. argazkia: Oier salto egiten, 2 urte eta erdi.
Hiru urterekin, hankak ez dira batera mugitzen, ez lurra uzterakoan,
ez eta, erorketan. Goranzko mugimendua egin dezake, baina
beheranzko mugimenduak nahiago ditu. Besoak mugitzen dira
atzerantz edo gorputzaren alboetan gelditzen dira. Sorbaldak igotzen
dira saltoarekin batera. (23. irudia eta 17.argazkia)
23. irudia: Toki batetik lurrera egiten den saltoa 3 urterekin (Wickstrom,
1990:80)
2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan.
59
Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte
17. argazkia: Oier saltatzen, 4 urte
Lau –zazpi urterekin, jauziak garapen handia jasotzen du, jauzia egin
aurretik, hankak tolesten dira, airean dagoela hankak erabat luzatzen
dira, eta bi oinek batera hartzen dute lurra. Mugimendua aurrerantz
egiten da, jauzia aurrerantz baita. (24.irudia)
24. irudia: 4 urteko ume baten jauzia. (Wickstrom, 1990:96)
7-9 urteekin, jauzia prestatzean, hankak gehiago tolestu eta
luzatzen dira. Erorketan, bi hankak heltzen dira batera lurrera. Besoak
aurrerantz eramaten dira eta goian mantentzen dira hegalaldiak
irauten duen bitartean. Orpoekin erortzen da, eta orpoaren tolesten du
inpultsoa hartzeko.
2.4.3.BIRAK:
Biratzeko gaitasunak pertsona orientatzeko eta egoki kokatzeko
erabiltzen da. Bira eman eta gero, burua desorientatzen da eta
norberak aurkitu behar du berriro espazioa eta espazio-orientazioa.
Orientazioa garatzeaz gain, biratzea zorabioaren plazera ekartzen dio
Maria Teresa Vizcarra Morales
60
Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte
umeari, eta, hainbat kasutan gainera, elementu estetiko bihur daiteke
(adibidez: dantzan, gimnasian edo ohe elastikoan.) Egituraren aldetik,
lau bira mota dugu:
- Lurrarekin kontaktua mantenduz egindako birak.
- Airean egindako birak.
- Eskuak zerbait heltzen dutela egindako birak.
- Hegalaldia irauten duen bitartean berma bat baino gehiago
izanda egindako birak.
- Gauzen gainetik egindako birak.
18. eta 19. argazkiak: Iñigo bira bat egiten ruloaren gainean.
Birak egin daitezke mugimendu bat egin eta gero, edo
mugimendu bat egin aurretik. Bira baten zailtasuna balioesteko,
kontutan hartu behar da nolakoa den erorketa, orekatua edo
desorekatua, eta zeren gainean egiten den, hau da, eskuen gainean,
oinen gainean, edo edozein gorputz-adarrarekin. Batzuetan ez da
erraza esatea ondo edo gaizki eginda dagoen.
Zailtasun-maila ez da bera izango edozein gorputz-adarren
gainean. Umeekin, ezinbestekoa da material egokia izatea, adibidez,
koltxonetak, eta saiatu behar dira bilatzen egoerak bira lantzeko.
Inolaz ere, ez dugu inor behartuko eta arriskuaren aurrean are eta
gutxiago. Segidan egindako birek zorabioa ekarriko dute, hala ere,
batzuetan, ume txikiak bilatuko du zorabioa.
Birak koordinazio neuromuskularra eta mugimenduaren kontrola
hobetzen dute, eta, halaber, ikusmeneko erreferentzien arabera
orientatzeko gaitasuna. Orekatzeko gaitasuna ere hobetzen da.
Biraketen bidez, pertsonak oso sentsazio bitxiak jaso ditzake, eta
norberaren ezagutza hobetzeko baliagarriak izan daitezke. Biraketen
bidez, espazio eta denboraren pertzepzioa hobetuko da, eta batez ere,
horiek airean egiten badira (Haur Hezkuntzan, normalean ez da
horrelakorik egiten). Orobat, gorputza orientatzeko gaitasuna hobetuko
da.
2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan.
61
Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte
20. argazkia: Goazen bira bat ematera.
Normalean, Haur Hezkuntzan umeak egingo dituen birak honako
hauek izango dira: zutik egonda, bi oin eta oin baten gaineko birak,
giza gorputzaren bertikal ardatzaren inguruan egindako birak lurrean
etzanda, itzulipurdiak...
2.4.4.JAURTITZEA ETA HARRAPATZEA
Jaurtitzea giza trebetasuna da, ez dago beste animaliarik hori
egiten duenik. Jaurtitzea, berez, prozesu kognitibo batean oinarritzen
da. Garatzen den kontzeptu abstraktua honako hau da: “nonbaitera
ailegatzea bertara joan gabe”. Garapen motorraren barruan,
jaurtiketak landu beharreko gaitasunak dira, autore gehienen ustez
ezinbesteko trebetasuna baita (Wickstrom, 1990: Cratty, 1985). Umea
sei hilabeterekin hasten da objektuak botatzen inongo asmorik gabe,
geroko mugimenduaren saiakerak dira (Cratty, 1982)
Jaurtiketaren barruan, abiadura, distantzia eta zehaztasuna
kalkulatzea ezinbestekoa da; erraz kuantifikatzen diren faktoreak dira,
baina umeak ez ditu hasieran ondo sumatzen. Brophyren ustez
(Sánchez Bañuelosen, 1992), jaurtiketa 6 urterekin ondo egiten hasten
da, eta 6-12 urte bitarteko umeek urtez urte hobekuntza handia izaten
dute. Gaur egun, garapen motorrari buruzko ikerketak protagonismoa
galdu dute, garapen handia izan zuten 70. eta 80. hamarkadetan, eta,
orduan, mutilen emaitzak, zehaztasunean eta luzeran hobeak ziren
Maria Teresa Vizcarra Morales
62
Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte
adin guztietan. Ikerketetan, esku bateko jaurtiketa behatu da batez
ere, eta horren barruan besoa sorbaldaren gainean nola armatzen den,
batez ere.
Adituek esaten duten bezala jaurtiketaren bidez umearen
lateraltasuna finkatzen da, eta modu honetan ikus daiteke, umea beso
batekin jaurtitzen ikasten denean, oso arraroa dela era espontaneoan,
beste besoarekin jaurtitzen saiatzea. Trebetasun horren garapenak
albo baten espezializazioa eskatzen du, nagusitasun laterala.
Jaurtiketa batetan, albo bat edo bestea aukeratzeko influentzia
handiagoa izango dute kanpoko faktoreek (imitazioa...) herentziak
baino.
2.4.4.1. Esku-hartzearen garapen motorea:
Eskuan hartzea objektuarekiko gerturatze-mugimendu bat da
(Ruiz Pérez, 1987:184). Laugarren hilabete arte, umea ez da saiatzen
objektuak hartzen, baina, bosgarren hilabetean, dagoeneko gauzak
hartzen ditu, eta seigarren hilabetean gai da hartutakoa eusteko.
25.irudia: Eskuarekin gauzei heltzeko garapen motorra.
Zortzigarren hilabetean, esku osoa erabiltzen du gauzak hartzeko
eta gauzak garraiatzeko gai da. Bederatzigarren hilabetean, pintzako
mugimendua egiten hasten da. 13 hilabeterekin objektu txikiak hartzen
ditu erpurua, erakuslea eta erdiko atzamarrak erabiliaz.
2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan.
63
Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte
21. eta 22. argazkiak: pilotak hartzen ditugu.
2.4.4.2. Esku bateko jaurtiketaren garapen motorra:
Wicstromek zenbait etapatan bereizten du nolakoa den
jaurtiketaren garapena lehenengo zazpi urtez, 26. irudian ikusiko dugun
bezala. Lehenengo etapan (2-3 urte), besoa mugitzen da plano sagital
batean; Jaurtiketaren prestakuntzan, besoa eramaten da albo baterantz
eta atzerantz, edo gorantz eta atzerantz, eta eskua sorbaldaren
gainean dago jaurtiketa egin aurretik. Jaurtiketa egiteko, besoa
aurrerantz eta beherantz eramaten da, besaurrea luzatuz. Gorputzak ez
du errotaziorik egiten eta oinak ez dira mugitzen. Besaurreak soilik
parte hartzen du jaurtiketan.
Bigarren etapan, 3,5 urte eta 5 urte artean, gorputza biratzen da
zertxobait esku jaurtitzailearen alderantz, eta eskua, jaurtiketa egin
aurretik, buruaren atzean kokatzen da. Jaurtiketa egindakoan, biraketa
desegiten da eta besoa aurrerantz eta beherantz eramaten da. Oinak,
orduan ere, ez dira mugitzen.
Maria Teresa Vizcarra Morales
64
Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte
26.irudia: Esku bateko jaurtiketaren eboluzioa Ruiz Perez-engandik hartuta
(1987). Horrek, berriz, Wickstromengandik (1983) hartzen du.
Hirugarren etapan (5-6 urte), umeak pauso bat ematen du
oinarekin , normalean aurreratzen den oina, esku jaurtitzailearen alde
berekoa da. Gorputzeko beste mugimenduak aurreko estadioan
definitutako berdintsuak dira. Hasieran, oinak ez dira mugitzen,
gorputzak zertxobait errotatzen du eta besoa alde batera eramaten da,
gorantz eta atzerantz, ukondoa tolestuta egon arte. Jaurtiketaren
hasiera eta oinaren pausoa batera gertatzen dira, gero, gorputza
biratzen da, eta, bukaeran, besoa luzatzen da aurreko etapan baino
beranduxeago. Hanka bera erabiltzeak mugimendua mugatzen du
(jaurtiketaren alde bereko hanka).
Laugarren etapan (5-6 urte), jaurtiketaren alde bereko oina
atzerantz eramaten da, gorputzaren pisua han bermatuz. Gorputza
2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan.
65
Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte
alde horretara biratzen da eta besoa atzerantz eta gorantz eramaten
da. Jaurtiketa egiterakoan, gorputza aurrerantz eramaten da, errotazioa
desegin eta besoa luzatzen da aurrerantz eta barrurantz, ukondoaren
tolestuz.
Bosgarren etapan (6-7 urte), handiagoak dira mugimendu horiek,
inpultso gehiago hartuz eta erraztasun handiagoa adieraziz, besoa,
adibidez, erabat luzatzen da (Ruiz Perez, 1987; Wickstrom, 1990).
2.4.5.HARRAPATZEA ETA HAREN GARAPEN MOTORRA:
Hartzea zera da: esku bat edo biak erabiltzea mugikari bat
geldiarazteko edo kontrolatzeko (Wickstrom, 1990). Mugigai baten
ibilbidea oztopatzea edo gelditzea da hartzea (Ruiz Perez, 1987). Jaso
aurretik, hasiera batean, umeak lurretik biraka datorkion baloia soilik
jasoko du, eta, eserita dagoenean, baloia gerturatzen denean, saiatuko
da hanka batekin oztopatzen. Mugikari bat hartzeko lehenengo
esperientzia zorutik biraka datorkion baloia jasotzea edo gelditzea
izango da. Baloia jasotzen hasten direnean, hainbat etapatatik
pasatuko da haurra (Wickstrom, 1990:155-183).
Nolabait, harrera batean norberaren jarduera eta mugigaiaren
mugimendua sinkronizatu eta koordinatu egin behar dira, eta esan
daiteke horrek doitze pertzeptibo-motor konplexua eskatzen duela.
Harrapatzean, hainbat faktorek baldintzatzen dute hartzeko modua,
besteak beste, mugigaiaren tamaina, abiadura... Garapen muskularra
ezinbestekoa da distantzia hobetzeko, eta trebetasun pertzeptiboaren
garapena ezinbestekoa da zehaztasuneko jaurtiketa egiteko. Objektu
bat harrapatzea edo hartzea inplikatzen duten mugimenduak
pertzepzioan oinarritzen dira, harrapatzea ikusmeneko informazioaren
arabera egingo baita. Besteak beste, honako hauek aurkitzen ditugu:
- Gelditzea: mugikaria geldiarazten dugunean eskuak erabiliz, eta
gure eskuetan gelditzen da.
- Kontrolak: mugikariari heldu gabe, bigarren jarduera batean
erabili ahal izateko uzten dugunean.
- Urruntzeak: gure jardueraren bidez, mugikariaren ibilbidea
aldatzen dugunean.
Aurreko paragrafoan aipatu ditugun horiek ez ditugu aztertu
behar, baina baloiaren edo mugigaiaren kolpeak, baloiari emandako
ostikadak, eta tresna batekin egiten diren kolpeak eta paseak,
harreraren barruan azter daitezke, beste testuetan egiten duten bezala
(Wickstrom, 1990; Ruiz Perez, 1987).
Harrapatzeari buruzko ikerketak gainbegiratuta, zera aurkitzen
dugu: oro har, bost urteko umeen %50 gai da hegalaldian datorren
baloia hartzeko. Zortzi urterekin, umeen %100 berek paretaren kontra
botatako pilota jasotzeko gai dira (Ruiz Perez, 1987:166). Jaurtitzeko
eta jasotzeko egoera ludikoak planteatu behar dira, umeekin lan egiten
Maria Teresa Vizcarra Morales
66
Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte
dugunean. Bi urte arte, 27. irudian ikusten den bezala, umeak baloia
hartzeko besoak saski forma hartzen kokatuko ditu, hasieran besoak
oso gogorrak eta zurrunak egongo direla. (Wickstrom, 1990)
27.irudia: saski moduko hasierako harrera.
Hiru urterekin (28. irudian), besoak aurrerantz luzatzen dira, eta
esku ahurrak gora begira jartzen dira, baina baloia ez da eskuekin
geldituko, bularrarekin baizik.
28.irudia: 3 urteko neskato bat baloi bat hartuz (Wickstrom, 1990:182)
Lau urte duenean, umea baloia eskuekin harrapatzen saiatuko
da, baina mugimendua ez da joango baloiaren biderantz, umea baloia
jasotzeko txalo bat egitera joango balitz bezala egingo baitu. Eta,
harrapatzearen bukaeran, aurreko faseetan bezala, umeak bularrarekin
geldituko du baloia (29. irudia).
2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan.
67
Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte
29.irudia: Lau urteko ume bat baloiaren zain,
besoak luzatuta dituela (Wickstrom, 1990:165)
Beldurra duenean, umeak ez du aurpegia baloiaren ibilbidean
jarriko, burua alde baterantz baztertzen saiatuko da (30. irudia eta 31.
irudia).
30.irudia: 4 urteko ume batek baloia
harrapatzen saiatzen ari da. (Wickstrom,
1990:164)
31.irudia: Ume batek baloia hartzerakoan, burua
kentzen du beldurrarengatik. (Wickstrom,
1990:164)
Beste aldetik, orain arte baloiaren kontrola bularraren parean
gertatzen zen, eta baloiaren zain gelditzen zen umea; hortik aurrera,
berriz, saiatuko da baloiaren noranzkorantz joaten baloia kontrolatzen
saiatzeko, eta, halaber, umeak baloia kontrolatu nahiko du beste
noranzko batzuk eta ibilbide ezberdinak eramaten duenean.
Maria Teresa Vizcarra Morales
68
Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte
Bost urterekin, umeak baloia jaso dezake altuera ezberdinetara
eta noranzko ezberdinekin, (32.irudia), baina ume bakar batzuek
lortzen dute modu kontrolatuan jasotzea. Sei urtetik aurrera, umeak
mugigaiak egiten dituen ibilbide parabolikoak jarrai ditzake, eta 7-9
urterekin hasten da mugigaiaren abiadura eta altuera baliosten eta
kalkulatzen hartu edo jaso ahal izateko.
32.irudia: 5 urteko ume bat pilota txiki bat hartzen ari da modu egokiz
(Wickstrom, 1990:166)
Oinarrizko trebetasun eta abilezi motorrak jolasaren bidez jartzen
dira martxan, jolasa haurraren garapenean medio bihurtuta. Ruiz
Perezen (1987: 172) ustez, motrizitatea era espontaneoan hobetuko
dela pentsatzeak ez da oso ideia egokia. Arlo motorrean, bestelako
arloetan bezala, umeak bere ikaskuntza egituratuko du ematen diogun
informazioarekin, nerbio-egituraketak estimulatzen baitira hainbat
esperientziaren bidez, eta hori bihurtuko da ikasketa guztien abiapuntu.
Motrizitateak haur hezkuntzan du bere oinarria, garapena eta
hazkundea gertatzen den bitartean, orduan baitu pertsonak
abenturarako desioa eta ingurunearekin kontaktuan sartzeko gogoa,
norberaren autonomia defendatu ahal izateko. Horregatik, behin eta
berriro esaten ari garen jardueren aniztasuna eskaintzeak umearen
motrizitatearen garapena baldintzatuko du, eskola-ikaskuntza oso
lotuta baitago mugimenduaren garapenarekin. Hori dela eta,
ondorengo puntuan islatuko dugu mugimenduzko abilezien eta
gaitasun motorren arteko harremana.
2.5. OINARRIZKO TREBETASUN ETA ABILEZIEK GAITASUN
MOTORRETAN DUTEN ERAGINA. UMEARI EMAN BEHAR
ZAIZKION MUGIMENDU AUKERAK.
Esan dugun bezala, haur hezkuntza oso etapa polita da motrizitatea
bultzatzeko, trebetasun eta abilezien bitartez gaitasun motoreak
garatzen direlako (33. irudian).
2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan.
69
Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte
33. irudia: Oinarrizko trebetasun eta abilezi motorrek duten pertsonaren
gaitasun motorraren garapenarekin harreman estua (4. gaian agertzen
direnak)
Laugarren ikasgaian ikusiko dugun bezala, izaera motorrekoak
(kalitatea eta zehaztasuna ematen diote mugimenduari), edo izaera
fisikokoak (sendotasuna ematen diote mugimenduari) izan daitezke
horiek. Haur-hezkuntzan, izaera motorrekoak interesatzen zaizkigu
batik bat. Etapa horren ezaugarriak kontutan hartuz, mugimenduaren
garapena estimulatuko dugu, espazio egokietan eta egoera egokietan,
umearen nortasuna eta beharrak errespetatzen. (Ruiz Pérez, 1987;
Aucouturier, 2005; Gómez, 2003; Tomas, 2005)
Kontzeptu batzuk mugimenduaren bidez bakarrik gara daitezke,
eta bereziki trebetasun motoreen bidez. Ume guztiek ikasi behar
dituzten kontzeptuak barneratu ahal izateko, esperientzia motorrak
ezinbesteko aukera emango die. Ikasi behar diren kontzeptuak eta
sentsazioak helburu batzuen arabera sailkatuta daude, hemen
agertzen diren bezala. (Sánchez Bañuelos, 1992):
2.5.1.Norberarekiko pertzepzioari buruzko funtzionala
izan daitekeena:
- Geldi egoteko sentsazioa
- Mugimendu-sentsazioa
- Trantsizio-sentsazioak: mugimendu-geldi.
Maria Teresa Vizcarra Morales
Ibiltzea eta laster egitea
Jauziak
Birak
Jaurtitzea eta harrapatzeak
Ohiturazko abileziak
Oinarrizko trebetasun
eta abileziak
Baliagarri
ak
gaitasun
motoreak
garatzeko
Trebetasun fisikoa
garatzeko gaitasunak:
Oreka
Gorputz Eskema
Malgutasuna,
Indarra, Abiadura
eta Erresistentzia
Espazio-denborazko
egituraketak
Lehenengo
mugimendu
Lehenengo
erreflexuak
Koordinazio
dinamiko
orokorra eta
Trebetasun motorra
garatzeko gaitasunak:
70
Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte
- Gorputzaren kontzientzia:
o Buruaren kontzientzia
o Besoen eta eskuen kontzientzia
o Gorputz-enborraren kontzientzia
o Hanken kontzientzia.
2.5.2.Norberarekiko mugimenduari buruzkoak:
- Mugimenduan parte hartzen duten gorputz-adarrak
- Mugimenduen sekuentziak eta haien integrazioa
- Mugimenduaren iraupena
- Mugimenduaren errepikapen ziklikoa: berdintsua edo
ezberdina.
- Mugimenduaren simetria edo asimetria
- Mugimenduaren abiadura
- Mugimenduan gorputzak duen parte-hartzea:
o Tolestea, hedatzea
o Gorputz-adar bat igotzea, jaistea...
o Gorputz-adar baten aldentzea,gerturatzea
o Gorputzaren tortsioak, destortsioak eta
errotazioa.
2.5.3.Ingurunearekiko pertzepzioa: :
- Kanpoko erreferentzia baten arabera norberaren
kokapena edo orientazioa.
- Ailegatzea, kontaktatzea, komunikatzea...
- Norbait harrapatu, gelditu...
- Urrundu, aldendu, ihes egin ...
- Zerbait hartu, sostengatu, harrapatu...
- Bultzatu, jaurti, askatu, bota...
- Distantziak eta kokapenak mantentzea...
- Zeregin motor bat egiteko behar den denbora.
- Zeregin motorra hasteko momentua.
- Jarduera bat egiteko momentua eta kokapena.
- Gauzen parteak ezagutzea: aurreko-atzeko partea,
barrukoa, kanpokoa, goikoa, behekoa, alde bat edo
bestea.
- Norberaren kokapena gauzen arabera: urruti, gertu,
aurrean, atzean, albo batean edo bestean, goian,
behean, barruan, kanpoan...
- Nola dauden pertsonak edo gauzak elkarren artean:
gertu, jarraituak, gauza bat bestearen gainean,
erantzita...
- Norberaren mugimendua kanpoko erreferentzien
arabera: kanporantz, barrurantz, haraino, handik...
- Objektuak eta pertsonak abian eta norbera geldirik:
nire inguruan, nire aurrean, nire albotik...
2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan.
71
Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte
- Objektuak eta pertsonak mugitzen dira eta ni ere bai:
Ibilbide altuak, loratuak, paraleloak, jarraituak...
2.5.4.Espazio eta denborarekin zerikusia duten
kontzeptuak:
- Gertaera bakoitzaren iraupena: zenbat irauten duen
mugimendua.
- Gertaeren ordena: lehenago, bitartean, geroago,
batera...
- Gertaerak errepikatzen direnean: zenbat denbora
pasatzen den gertaera batetik bestera.
- Mugikarien lekuz aldatzeko abiadura
- Mugikarien azelerazioa: konstantea, positiboa,
negatiboa...
Bultzatzen dugun esperientzia motorra ikaskuntzetan oinarrituko
da, mota guztietako esperientziak eta mugimenduak egiten saiatuko
da umea, baina ez da ahaztu(?) behar zein den gure helburua
mugimendua estimulatzerakoan.
2.6. BIBLIOGRAFIA:
AGUIRRE ZABALETA, J. (2005) La aventura del movimiento. El desarrollo psicomotor
de 0 a 6 años. Iruñea:Nafarroako Unibertistate Publikoa.
ALONSO, M.T. (2005) La afectividad en el niño, manual de actividades preescolares.
Sevilla: Trillas.
AQUINO,F.; ZAPATA,O.A. (1982) Psicopedagogía de la educación motriz en la
juventud. Mexiko: Trillas.
AUCOUTURIER, B. (2005) Los fantasmas de la acción y la práctica psicomotriz. (2.
argitaraldia) Bartzelona: Grao.
AZNAR, P.; MORTE,J.L.; SERRANO, R.; TORRALBA, J. (1998) La Educación Física en la
Educación Infantil de 3 a 6 años. Bartzelona: INDE.
BUENO, M.L.; MANCHON, J.I.;MORAL, P. (1990) Educación Infantil por el movimiento
Corporal. Identidad y autonomía. Segundo ciclo 3-6 años. Madril: Gymnos.
CANAL FARRIOLS, D. (1993) La Educación Física del nacimiento a los tres años.
Bartzelona: A.M. Rosa Sensant y MEC.
CASTAÑER, M.; CAMERINO, O. (1993), La Educación psicomotriz y sensorio-motriz en
las primeras etapas de la infancia. En Fundamentos de Educación Física para
Enseñanza Primaria. (241.-256. or.) Bartzelona. INDE.
CRATTY, B.J. (1982) Desarrollo perceptual y motor en los niños. Buenos Aires: Paidós..
CRATTY, B.J. (1985) Juegos Escolares que desarrollan la Conducta.. México D.F. : Pax-
México.
CRATTY, B.J. (1986) Juegos Didácticos Activos. Mexiko Hiria: Pax-México.
DELVAL, J. (1989) El desarrollo físico y motor. Madril: Ediciones del Ministerio de
educación y Ciencia. Colección el niño y el conocimiento, serie básica.
DURIVAGE, J. (2005) Educación y psicomotricidad. Sevilla: Trillas.
FERLAND, F. (2005) ¿JUGAMOS? El juego con niñas y niños de 0 a 6 años.
Madril:Narcea.
FROSTING& MASLOW. (1984) Educación del movimiento. Buenos Aires: Editorial
panamericana.
GASSIER, J. (1983) Manual de Desarrollo Psicomotor. Bartzelona: Toray-Masson.
GOMEZ, R. H. (2003) El aprendizaje de las habilidades y esquemas motrices en el
niño y en el joven. Significación, estructura y psicogénesis. Buenos Aires.:
Stadium.
Maria Teresa Vizcarra Morales
72
Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte
LE BOULCH, J. (1983) El Desarrollo Psicomotor desde el nacimiento a los 6 años.
Madril: Doñate.
LEWIS P. LIPSITT & HAYNE W. REESE. (1981) Desarrollo infantil. Mexiko: Editorial
Trillas.
LINAZA, J.L. (1989) El juego infantil. Madril: Ediciones del Ministerio de educación y
Ciencia. Colección el niño y el conocimiento, serie básica.
LLEIXA ARRIBAS; Teresa. (1989) El niño, su cuerpo. Necesidades motrices. La
Educación Física escolar. En La Educación Física en la Educación Básica. (9.-
24. or.) Madrid: Gymnos.
LLEIXA, T. (1989) La Educación Física en Preescolar (4-8 años) Bartzelona: Paidotribo.
LLEIXÁ, T. (2000) Haur Hezkuntza 0-tik 6 urtera. (1.liburukia) Bilbo: UPV/EHU.
MAKAZAGA, A. (1991) Ikaskuntza eta Garapen Motorea. Bilbo: UPV/EHUko Heziketa
Fisikoko Irakasleen Graduondoko ikastaroetan emandakoa
RUIZ PEREZ, L.M. (1987) Desarrollo Motor y Actividades Físicas. Madril: Gymnos.
SANCHEZ BAÑUELOS, F. (1992) Bases para una didáctica de la Educación Física y el
Deporte. Madril: Gymnos.
TOMÂS, J. (2005) Psicomotricidad y reeducación. Barcelona:. Laertes.
VIZCARRA, M. T. Apuntes de las asignaturas Desarrollo Psicomotor, Educación Física
de Base; Didáctica de la Educación Física Infantil, de los cursos 1994-96/ 1998-
99/ 1999/2000 eta 2000-2005 ikasturteetan, Vitoria-Gasteizko Irakasleen
Eskolan emandakoak.
WICKSTROM, R.L. (1990) Patrones motores básicos. (79.-115. or.) Madril: Alianza
deporte. CSD.
ZABALZA, M. A. (2002) Didáctica de la educación Infantil. Madril:Narcea.
ZULAIKA, L. (2000) Apuntes de la asignatura Desarrollo Psicomotor, 2000-2001
ikasturtean Vitoria-Gasteizko Irakasleen Eskolan emandakoak.
Zenbait Autore (1998), Consideraciones teóricas del concepto de Educación
psicomotriz. La Educación Física en la Educación Infantil de 3 a 6. (13.-22.
or.) Bartzelona: INDE.
2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan.
73

More Related Content

Similar to Abilezi trebetasunak

Similar to Abilezi trebetasunak (20)

5. unitatea nortasuna definitiboa
5. unitatea nortasuna definitiboa5. unitatea nortasuna definitiboa
5. unitatea nortasuna definitiboa
 
Adimena
AdimenaAdimena
Adimena
 
Autismoa
AutismoaAutismoa
Autismoa
 
Autismoa
AutismoaAutismoa
Autismoa
 
Dismorfobia
DismorfobiaDismorfobia
Dismorfobia
 
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroanArazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
 
UGALKETA FUNTZINOA IZARO EGIBAR
UGALKETA FUNTZINOA IZARO EGIBARUGALKETA FUNTZINOA IZARO EGIBAR
UGALKETA FUNTZINOA IZARO EGIBAR
 
Webquest a
Webquest aWebquest a
Webquest a
 
Webquest a
Webquest aWebquest a
Webquest a
 
Gorputza erabili sentimenduak adierazteko eneritz otegi eta marta muriel ok
Gorputza erabili sentimenduak adierazteko eneritz otegi eta marta muriel okGorputza erabili sentimenduak adierazteko eneritz otegi eta marta muriel ok
Gorputza erabili sentimenduak adierazteko eneritz otegi eta marta muriel ok
 
Webquest a
Webquest aWebquest a
Webquest a
 
Webquest a
Webquest aWebquest a
Webquest a
 
Webquest a
Webquest aWebquest a
Webquest a
 
NORTASUNA
NORTASUNANORTASUNA
NORTASUNA
 
4. adimena ppt
4. adimena ppt4. adimena ppt
4. adimena ppt
 
KOGNITIBISMOA ETA PIAGET
KOGNITIBISMOA ETA PIAGETKOGNITIBISMOA ETA PIAGET
KOGNITIBISMOA ETA PIAGET
 
Jean piaget
Jean piagetJean piaget
Jean piaget
 
JEAN PIAGET
JEAN PIAGETJEAN PIAGET
JEAN PIAGET
 
Antroposofia
AntroposofiaAntroposofia
Antroposofia
 
Adimen emozionala
 Adimen emozionala Adimen emozionala
Adimen emozionala
 

Abilezi trebetasunak

  • 1. 2. GAIA: GARAPEN MOTORRA: MUGIMENDUKO TREBETASUNEN ETA ABILEZIEN GARAPENA HAUR HEZKUNTZAN 8. argazkia: Irati katamarkan (urte 1)
  • 2. Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte Maria Teresa Vizcarra Morales 38
  • 3. Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte 2. GAIA: GARAPEN MOTORRA: MUGIMENDUKO TREBETASUNEN ETA ABILEZIEN GARAPENA HAUR HEZKUNTZAN Garapen fisikoa eta mugimenduen moldaketak ezinbestekoak dira umeentzat; gorputzaren bidez, umea harremanetan jartzen da inguruan duenarekin, eta besteekin, eta gorputza komunikatzeko bidea bihurtzen da. Beste aldetik ere, gorputza ezagutzeko bide bihurtzen da: “haren nortasunaren egituraketa berezia beraren ni fisikoaren kontzientziatik abiatuz hasten da” (Moragas, 1963, begiratu Lleixá, 2000). Autokontzeptu positibo bat ezartzea norberaren irudi fisiko onartzearekin dago lotuta. Umearen garapen fisikoa egokia eta orekatua bada, bere buruarekiko irudi positiboa izatea errazagoa izango da. Umearen garapen fisikoa gaitasun motorren bidez gertatzen da, eta gaitasun motorrak ohiturazko eta oinarrizko trebetasun eta abilezien bidez garatzen dira. Gaitasun motorrak pertsonak dituen ahalmen garatu gabeak dira, eta, ez badira trebetasun eta abilezien bidez lantzen, gerta daiteke haien garapena egokia ez izatea. Ugaritasun motorra eskaini behar zaio umeari haurtzaroko etapa guztietan, baina batez ere haur-hezkuntzan. Mugimenduaren garapenean, hainbat fase bereiz daitezke (Aguirre, 2005; Goldschmied eta Jackson, 2002; Gómez, 2003; Lleixá, 2000; Ruiz Juan et al. 2003) • Funtsezko lorpenak: Jaio berrien erreflexuak eta lehenengo mugimendu koordinatuak • Jarrera-garapena: Buruari eustea, eseritako jarrera, katamarka ibiltzea. • Ohiturazko trebetasun eta abileziak • Oinarrizko trebetasun eta abileziak. 2.1. MUGIMENDUAREN GARAPENA: FUNTSEZKO LORPENAK. Funtsezko lorpenen artean jaioberrien erreflexuak eta bigarren mailako erantzunak daude, bigarren horien artean, lokomozioarekin zerikusia duten batzuk aurki ditzakegu, eta honako hauek dira: esertzeko mugimendua eta katamarka ibiltzea. Horien eboluzioa aurrerago ikusiko dugu. Ikusiko dugun informazioa garapen motor naturalarekin lotzen da, baina adina orientazio bat baino besterik ez da. 2.1.1.Jaio berrien erreflexuak: 2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan. 39
  • 4. Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte Zehaztugabeko mugimendu-jarduerak dira horiek eta bizitzako lehen hilabeteei dagozkie. Haurra mugitzen denean, beraren mugimenduek ez diote asmozko portaera bati erantzuten. Gorputzak bere behar biologikoei erantzuteko asmoz, gihar-tonuaren bidez seinale emozionalak bidaltzen ditu (Lleixá, 2000; Gómez, 2003). Erantzun erreflexuak dira eta honela definitu ohi dira: inguruneko aldaketen aurrean gizakiak egiten dituen bat-bateko erreakzioak edo erreakzio automatikoak. Jaio berriak baditu, berez, hainbat erantzun erreflexu. Lehenengo erreflexuak dira, eta erreflexu primitiboak izendatu ohi dira; izan ere, antzina haurrak bizirik iraun zezan erreflexu horiek ezinbesteko izango zituen. Fase horretan, egoerak txandakatzen dira: asetze/ asetze-beharra; lo/esna; gosea/betekada... eta horiekin lotuta daude haren mugimenduak. Medikuek jaio berrien erreflexuak aztertzen dituzte haurraren egoeraz eta bereziki beraren nerbio-sistema nagusiaren garapen- mailaz informazio garrantzitsua jasotzeko. Hirugarren hilabetearen inguruan, borondatezko mugimenduak eta erantzunak hasiko dira erreflexu horiek ordezkatzen. Prozesu hori nerbio-sistemaren garapenari esker gertatzen da. Haurrak lotura bat egiten du, eta, hala, berak gauzatutako jarduera baten bidez behar bat ase lezakeela ulertzen du, esaterako, zurgatuz gosea asetzen da (Zulaika, 2000). Jaioberriaren erreflexu ezagunen artean, honako hauek nabarmendu ohi dira: 1. Aho-inguruko erreflexua: Haurraren aho inguruak ukituz gero, haurrak alde horretarantz biratuko du burua. 9. irudia: Aho-inguruko erreflexua, Ruiz Pérez, 1987:143 2. Begien kliska erreflexua: hainbat kinada edo estimuluen aurrean betazalak ixten ditu, esaterako sudur- zubia ukitzen diogunean. 3. Panpina-begien erreflexua: haur bat etzaten dugunean, horrek begiak ixteko joera du. Eta burua albo batera biratuz gero, begiradak ez dio mugimenduari bat-batean jarraitzen, gora begira geratzeko joera du. 4. Lepoko tonu asimetrikoko erreflexua: jaio berri bat gora begira etzanda uzten dugunean, burua albo baterantz okertuko du, alde horretako beso hori luzatu, eta beste zangoa belaunetik bildu. Maria Teresa Vizcarra Morales 40
  • 5. Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte 5. Heltze-erreflexua: esku ahurrean tresnaren bat ipintzean haurrak eskua ixteko joera du. Hanketako behatzekin ere ikus daiteke. 10. irudia: Heltze-erreflexua, Ruiz Pérez, 1987:143 6. Mororen erreflexua: umea beldurtu edo izutzen denean, beso eta zangoak bat-batean zabaltzen ditu, eta, gero, poliki biltzen ditu zerbait hartzeko prest balego bezala. 11. irudia: Mororen erreflexua, Ruiz Pérez, 1987:142. 7. Gurutzatutako luzapenaren erreflexua: Jaioberriaren hanka baten oin azpia laztantzen badugu, beste zangoa tolestuko dugu. 8. Ibiltzeko erreflexua: jaio berria sorbaldetatik hartuta zutik jartzen badugu, oinak zoruan bermatuz, zangoekin ibiltzeko mugimendua egiten du. Erreflexu hori laugarren egunean, gutxi gorabehera, desagertzen da. 9. Eskailera-mailako erreflexua: egoera berean hankaren aurrean oztoporen bat sumatzen badu, haurrak zangoa jasoko du eta igotzen saiatuko da. 2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan. 41
  • 6. Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte 12. irudia: ibiltze eta eskailera-mailak igotzeko erreflexuak, Ruiz Pérez, 1987:144. Garai horretan, autonomiako mugimendurik ia ez dira gertatzen (Aguirre, 2005). Geroxeago, bere beharrak asetzeko nahian, umeak amaren presentzia horiekin erlazionatzen ditu, eta sentsazioak amaren presentziarekin erlazionatzen dira Vayerrek “eztabaida toniko” deitzen dio (Gómez, 2003). 2.1.2.Lehenengo mugimendu koordinatuak: Lehenengo mugimendu koordinatuak laugarren hilabete inguruan agertzen hasi ohi dira, jatorrizko erreflexuak ahultzen direnean. Haurrarengan eskuak itxi eta irekitzeko mugimenduak jadanik ez dira mekanikoak eta automatikoak, erabilera instrumentala adierazten dute, nahiz eta mugimendu horiek oso eraginkorrak ez izan oraindik. Zenbait kasutan, urtea bete arte ez dira azaltzen. Erantzun horiek geroko bizitzarako, ezinbestekoak dira. Lehenengo mugimenduetan ikasten ari da begiak eta eskuak batera eramaten, gorputzaren kontrola burutik behera doa (lege zefalo-kaudala). Eta, modu horretan, lehenengo urtearen amaieran, mugimenduzko jarduerak koordinatuagoak dira, manipulazio eta lekualdaketa eraginkorrak egin ahal izateko. Orekarako, kulunkatzeko ahalmenerako eta erorketetan babesteko erantzunak biltzen ditu. (Lleixá, 1998; Zulaika, 2000): 1. Kulunkatzeko erantzuna: zangoetatik helduta haurraren gorputza biratzen badugu, horrek burua eta aske duen besoa mugituko ditu. 2. Bermatze alboko erantzuna: haurra eserita dagoelarik albo baterantz okertzen badugu, horrek besoa luzatuko du eta eskua jarriko du arriskuaren aurrean neurriak hartuz. Laugarren hilabetetik aurrera, umeak oldarkortasun motorra du, keinuak espontaneoak dira; mugimenduak ez dira oso koordinatuak gihar-tonua ez duelako ondo kontrolatzen, baina, gutxinaka, afektibitatea eta emozioa dela medio, keinuak eta mugimenduak doituz joaten dira. Mugimendu guztiak beharrak asetzeko sortzen dira. (Duvirage, 2005; Alonso, 2005; Ferland, 2005) 2.2. MUGIMENDUAREN GARAPENA: JARRERAREN GARAPENA . Mugimendu horien artean, honako hauek topatzen ditugu: buruari eustea, esertzea, zutik jartzea, katamarka ibiltzea eta manipulazioak, baina, testu honetan, azken horiek jaurtiketaren barruan landu dira. 2.2.1.Buruari eustea: Maria Teresa Vizcarra Morales 42
  • 7. Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte Garapena aztertzeko, hiru jarrera azter daitezke behaketan. Heldu batengan bermatua bertikal jartzen dugunean, lehenengo eta bigarren hilabetean, une labur batean mantenduko du burua tente, baina, hirugarren hilabetean, buruari eusten dio. Ahozpez jarrita, lehen hilabetearen amaieran, zerbait altxatzen du burua. Hirugarren hilabetean, besoak aurrerantz zabalduta, eusten dio buruari. Ahoz gora ez du burua altxatzen laugarren edo bosgarren hilabete arte. . 9. eta 10. argazkiak: Jon, 5 aste. Burua altxatzen. Baina eboluzioa, oro har, honako hau da (Zulaika, 2000an hartuta): 2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan. 43
  • 8. Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte 1. Jaioberria ez da esertzeko gai, geuk horrela ipiniz gero, ez da gai buruari eusteko, zintzilika bezala erortzen zaio alde batera. 2. Burua oraindik alboratzen zaio (balantzaka), baina epe laburrean tente mantentzeko gai da, geuk eserita mantentzen dugunean. Bizkarra borobilduta du (4 astekin). 3. Ahozpez dagoenean, 5-6 astetik aurrera, (batzuk beranduago) burua altxatzen du. Hiru edo lau hilabete dituenean, besoak aurrean zabaldurik eta euskarri moduan erabiliz, buruari eusten dio. 4. Geuk eutsita eserita dagoenean, burua eusten du, baina, oraindik, aurrerantz erortzen zaio. (12 aste) 5. Sorbaldaren behealdea bakarrik biltzen du, gainerako guztia zuzen du. Gorputza mugituz gero, buruak balantza hartzen du. (16 aste) 6. Burua gogor, balantzarik gabe, eta bizkar osa zuzen eusteko gai da (20 aste). 7. Eusten diogunean, berak burua altxatzen du. Motxila batean edo aulkian eserita mantentzen da. (24 aste) 8. Ahoz gora jarrita, lau edo bost hilabete arte ez da gai, burua altxatzeko bermatik, besoak luzatuz gero eta trakzio txiki bat eginda, burua eusteko eta altxatzeko gai da bigarren hilabetetik. 2.2.2.Esertzea: Bost hilabeterekin, denbora laburrez eta laguntza apur batekin, eserita egon daiteke. Sei hilabeterekin denbora luzez egon daiteke eserita laguntzaz, edo laguntzarik gabe une labur batean. Zortzi hilabeterekin, erraz aldatzen da jarreraz eta etzanda egotetik eserita egotera pasatzen da. 1. Zoruan bere kabuz esertzeko gai da. Beso eta eskuen laguntza beharrezko du oreka mantentzeko (28 aste). 2. Eskuen laguntzarik gabe, epe labur batez lurrean eseri eta mantentzeko gai da (32 aste). 3. Hamar minutu inguruan eserita mantentzeko gai da, gorputzaren pisua aurrerantz alboratu arren, oreka berreskuratzeko moldatzen da (36 aste). 4. Eserita dagoelarik, ahozpez etzan eta berriz ere hasierako jarrera hartzeko ahalmena du. (40 aste). 5. Eserita dagoelarik, albo batera bira lezake, zerbait jasotzeko asmoz, beti ere, orekari eutsiz (48 aste). 6. Aulki txiki batean esertzeko gai da, laguntzaz aurrera begira igoz, eta ondoren bira erdia emanez esertzeko (15 hilabete) Eserita egonda, objektuak hartzeko gai da, eta, objektuekin, harreman berriak sortzen ditu, objektuen bitartez, inguruan dagoena ezagutuz joaten da. Objektuek ezaugarri iraunkorra (Gómez, 2003: 56) har dezakete, hau da, umeak gogora dezake hor daudela arreta desbideratzen duenean ere. Objektuak manipulatzen kausa-ondorio Maria Teresa Vizcarra Morales 44
  • 9. Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte erlazioa hasten da ulertzen, adibidez, zerbait botatzen duenean eta zarata ateratzen duenean... 11. argazkia: Jon eserita (6 hilabete) 2.2.3.Zutikako jarrera: Bederatzi hilabeterekin, umea zutik egoteko gai da, baina laguntzarekin, norbaiti helduta edo zerbaitetan bermatua sehaskako barretan edo mahai baten hankan, eta zutitzen da bera bakarrik ere bermatzen bada. Hamar hilabete dituenean, bera bakarrik jartzen da zutik inongo laguntzarik gabe, baina alde handia dago ume batetik bestera, nortasuna eta ingurunearen estimulua dela eta. Ingurunean, lekualdaketak egiteko espazioa izan behar dute. (Aguirre, 2005; Durivage, 2005; Lleixá, 2000) 2.2.4.Katamarka ibiltzea: 2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan. 45
  • 10. Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte Haurrak bi hanken gainetik ibili aurretik, hainbat lekualdatze-modu erabiltzen dituzte. Sabelaren gaienean arrastaka ibili, edo gorputza arrastaka eraman besoekin lagunduta, gero eserita edo katamarka hasten dira. Ume guztiek ez dituzte belaunak erabiltzen lau zangoka ibiltzeko; batzuek hanka bat eta oin bat erabiltzen dute, adibidez. 12.argazkia: Unai katamarkan, 10 hilabete Zortzi edo bederatzi hilabete dituztenean hasten dira katamarkan ibiltzen, apurka-apurka zutitzen hasten dira, zutik jartzen diren arte. Lau hanketan ibiltzea oinez ibiltzearen urrats aitzindaritzat jotzen da, haurrak duen beharra ase ahal izateko: (Zulaikak, 2000) 1. Jaio berria ahopez dagoelarik, zangoak sabel azpirantz biltzen ditu. Burua alboratua eta aldaka altxatuta mantentzen da. 2. Ez da hain uzkurtuta egoten. Aldaka beherago du. Zangoak luzatuagoak ditu, noizbehinka ostikadak jotzen ditu. Tarteka kokotsa jasotzen du. (6 aste). 3. Zangoak erabat luzatuta eta aldaka sehaskan bermatuta ditu ahopez dagoenean, kokotsa eta sorbaldak jasotzen ditu. Burua ia bertikal manten dezake. (12 aste) 4. Bular aurrealdea eta burua altxatzeko, besoetan berma daiteke. Bere gorputz adar guztiak luzatzen ditu, sabelean bermatuta igeriketako mugimendua gauzatzen du. (16 aste) 5. Hainbat astetan zehar aritu ondoren, besaurrez baliatuz, bular aurrealdea eta burua altxatzen ditu ziurtasun handiz. (20 aste) Maria Teresa Vizcarra Morales 46
  • 11. Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte 6. Burua, bularra eta sabeleko goialdea erabat altxa ditzake. Besoak luzatuta dituelarik, indarra eginez, gorputzeko goialdeko pisua eusteko gai da. (24 aste) 7. Ahopez, gorputzaren goialdea erabat tente, esku bakarra bermatuz mantentzen da. Etzanda dagoela bira eman eta gora begira jartzeko gai da, bai eta alderantzizkoa ere. (28 aste). 8. Zoruan beherantz eta aurrerantz indarra egindakoan bere gorputza atzerantz mugitzen dela konturatzen hasten da. (36 aste) 9. Aurrerantz mugitzen da sabelean bermatuta, arrastaka besoen laguntzaz. Zangoak arrastaka eramaten ditu. (40 aste) 10. Bizkortu du katamarka desplazatzeko ahalmena. Zangoak eta besoak batera mugitzen dira. Eskuetan eta belaunetan bermatzen da, sabela lurra ukituz eramanez (44aste). 11. Gorputzaren pisu zati bat hanketako oinetan bermatzen du. Artzen antzera, esku eta hanketan bermatuta mugitzen da. (urte bat) 12. Oraindik ziurtasun handiagoa du lau oinetara desplazatzean, esate baterako, eskailera mailak igotzean edo zailtasun handiko eremuetan mugitzeko. (15 hilabete). Bederatzi eta hamabi hilabete bitartean esku batez helduz gero, zutik lekualdatzeko gai dira. Hamaika hilabeterekin laguntzarik badu, nahiko erraz mugitzen da, eta, hamabi eta hamalau hilabeteren artean, bakarrik ibiltzen hasten da. Ume batzuk 10 hilabeterekin bakarrik ibiltzen dira, eta beste batzuk hemezortzirekin oraindik ez dira ausartzen erabat askatzera. 13. argazkia, Pablo eskailerak igotzen, 18 hilabete 2.3. MUGIMENDUAREN GARAPENA: OHITURAZKO TREBETASUN ETA ABILEZIAK 2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan. 47
  • 12. Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte Sanchez Bañuelosen ustez (1992), ohiturazko trebetasunak eta abileziak umearen eguneroko esperientzia motorrarekin lotuta dauden mugimenduak dira. Lau urte arte gertatzen dira, eta honako hauek dituzu: • Ibiltzea eta katamarka (edo katuka) ibiltzea: leku batetik bestera mugitzea edo lekuz aldatzea, izan daiteke bi hanken gainean, lau hanken gainean, labaintzen... • Bultza eta erakarri: tokietan sartzeko eta tokietatik ateratzeko balio du, ateak irekitzen eta ixten, gauzak elkartuz edo urrunduz, tokia egiteko edo gauzen artean pasatu ahal izateko, gauzak garraiatzeko edo bultzatzeko, edo gauzak arrastaka eramateko... • Esertzea eta zutitzea: Atsedena hartzeko, arnasa hartzeko edo zerbait entzun edo jan nahi dutenean... • Zerbaiti eustea: gauzak leku batetik bestera eramateko ibiltzen den bitartean edo mugitzen ari denean, normalean erabiltzen du ez duenean nahi zerbait erortzea edo zerbait apurtzea... • Gauzak jasotzea edo altxatzea: hobeto eta gertutik ikusteko, edo tokiz aldatzeko, edo bat bestearen gainean jartzeko, edo botatzeko (bota aurretik jaso, adibidez, lurretik)... • Makurtu eta altxatzea: egoera edo jarrera egokia bila ahal izateko jolasten duenean, edo zerbait entzuteko, edo saltoaren aurre pauso bezala, edo... • Lasterketa egin eta saltatzea: mugimendu horien helburua zera izaten da: lehenago ailegatzea nonbaitera, edo norbaitengandik ihes egitea, edo bestea baino lehenago ailegatzea toki batera, edo... Ohiturazko trebetasun eta abilezien artean, lokomozioarekin edo manipulazioarekin zerikusia duten mugimendu guztiak aurkitzen ditugu. Gomezen ustez (2005: 56-58) Gorputza hautematearen etapa da, esperientziagatik eta egiten dituen asoziaziogatik (kontzienteak edo inkontzienteak), hizkuntza, marrazkia eta jolasa dela eta, umea bere irudia eratuz joango da. Hasieran, bere buruarekiko irudia orokorra izango da, eta geroz eta zehatzagoa izango da, segmentuen kontzientzia hartu arte. Manipulazioen bitartez, afektibitatea eta ezagutza joango dira finkatuz, haurra ingurunera moldatuz, espazioa ezagutzeko eta egituratzeko gai izango da. Nolabaiteko intentzioko norabidez eta eraginkortasunez burutuko ditu mugimenduak. Manipulazio gaitasuna gero eta hobeto kontrolatuko eta menperatuko du: oinarrizko ikaskuntza batzuk burutu, ebaki, marraztu, idatzi, gauzak hartu, bota... Eskolan mugimenduzko proposamen praktikoak egiten direnean: Ikasleen esperientzien aurrean, umeek planteatzen dituzten mugimendua egiteko modu ezberdin guztiak onartuko dira. Zuzenketak egingo dira norbait arriskuan dagoenean, edo norbaitek mina hartuko duela ikusten denean. Haur Hezkuntzan eta Lehen Maria Teresa Vizcarra Morales 48
  • 13. Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte Hezkuntzan garrantzitsuena mugimenduen kalitatea lortzea litzateke, eta kalitate hori lortzeko modu egokiena trebetasun motorra garatzen dituzten gaitasun motorrak erabiltzea litzateke, umeek bere gorputzarekin esperimentatzeko aukera izan beharko dute, probak eginez, eta nolabait bere mugimenduko beharrak asez. Metodologiaren aldetik, bi urte arte, mugimenduen garapena gorputzaren heltze-prozesuarekin lotuta doa, baina heltze-erritmoak oso ezberdinak dira umeen artean. Gehienetan ez diete proposamen itxiei jarraituko, irakaslea saiatuko da mugimendua estimulatzen, aukera ezberdinak ematen, eta mugimenduko posibilitate guztiak aurkezten. Abesti guztietan, keinuak edo mugimendu sinpleak egingo dira, oztopoak agertuko dira gainetik pasatzeko edo inguratzeko aukera izateko, erritmoa garatuko dugu abestien bidez, eta jolas eta jarduera librea erabiltzea bultzatu behar da. 14. argazkia: Hemen gaude jolasean 2-5 urte bitartean, jolasak edo abestiak erabiltzea izango da mugimenduak aurkezteko modu egokiena , ahal dela guztien parte- hartzea bultzatuz; oraindik, goizegi da jolas kooperatiboak lantzeko, 5 urte arte jolas guztien protagonista sentitzen baita. 5-6 urte inguruan (taldeko ezaugarrien arabera lehenago hasiko dira) has daiteke jolas sinboliko kooperatiboarekin. Paperak umeen artean banatzen dira, bat da ama, bestea osaba, bestea umea... baina, taldeko umeen nortasunaren arabera, errazagoa edo zailagoa izango da egozentrismotik kooperaziora pasatzea. Ludoegozentrismoa dela eta, hasieran ez da erraza izango kooperazioa bultzatzea. Jolasek antolakuntza erraza izan behar dute, hau da, arau gutxi, lekualdaketa errazak, mugimendu errazak; 2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan. 49
  • 14. Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte gaitasun motorrak garatzen dira ohiturako eta oinarrizko trebetasun eta abilezien bidez. Ugaritasun motorra eskaini behar zaio umeari haurtzaroko etapa guztietan, baina, batez ere, haur hezkuntzan. Edozein kasutan, mugimenduak lagunduko du norberaren ezagutza eta ingurukoen ezagutza hobetzen. Mugimenduak errepikatuz eta gauza berriak probatuz, umeak ikasiko du lehenago nola antolatu kanpotik datorkion informazioa. Edozein jarduera berri planteatzerakoan, umeak ziurtasun-sentsazioa izan behar du. Hasieran, proposamenek oso zehatzak izan behar dute, umea ez nahasteko, eta ikaskuntza guztiak mugimenduaren funtzioarekin lotuko dira. 2.4. MUGIMENDUAREN GARAPENA: OINARRIZKO TREBETASUN ETA ABILEZIAK: Lehenengo 5-6 urtetan umeak oinarrizko mugimenduak eskuratzen ditu, baina, aldez aurretik ohiturazko trebetasun eta abileziak eskuratu ditu (4 urte arte). Esan dugun bezala, 5-6 urtetan oinarrizko trebetasun eta abileziak eskuratuko ditu eta 6-9 urtetan mugimendu horien egonkortasuna, finkatzea eta zehaztasuna gertatuko da. Gomezen ustez (2003), gorputz operatorioaren etapa da, umeak bere gorputzari buruz duen irudia dinamikoa da, eta mugimenduari aurre hartuko dio. Gorputz-irudia, dagoeneko, ez da estatikoa, dinamikoa baizik, eta bertan bolumenak eta pisuak sumatzeaz gain, ibilbideak eta norabideak sumatzen ditu. Hala, Godfrey eta Kephart-en ustez, (S. Bañuelos, 1992-tik hartuta), oinarrizko mugimenduak sortzen dira, eta horiek bi kategoriatan sailka daitezke: - Gorputza erabiltzeak dakartzan mugimenduak: zeregin lokomotorrak (ibili, korrika egin...) eta jarrerako oreka mantentzeko zereginak (zutik edo eserita egon) - Objektuak erabiltzeak dakartzan mugimenduak: manipulazio- zereginak (jaurti, hartu, kolpatu, garraiatu). Eta, mugimendu horien barruan, bi modalitate bereizten dituzte: propultsio- mugimenduak (balistikoa) eta xurgatzekoak (mugikari bat kontrolatu edo haren abiadura gelditu, ondorengo ekintzan erabili ahal izateko) Wickstronen esanetan (1990), honako hauek dira oinarrizko mugimenduak: korrika egitea, salto egitea, jaurtitzea, mugikariak hartzea, jaurtitzea oinarekin kolpatuz, jaurtitzea objektu edo inplementu batekin kolpatuz. Burton-en ustez, berriz, oinarrizko honako hauek dira trebetasunak: ibiltzea, salto egitea, korrika egitea, jaurtitzea, kulunkatzea, desbideratzea, bultzatzea, biratzea, tolestea, zuzentzea, bihurritzea... eta horien konbinaziotik, mugimendu guztiak sortuko lirateke. Maria Teresa Vizcarra Morales 50
  • 15. Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte Sánchez Bañuelosek dioenez (1992), honako hauek dira oinarrizko abileziak eta zereginak: lekualdaketak, jauziak, birak, jaurtiketak eta jaurtigaiak hartzea. Oinarrizko abileziak landuz, pertsonaren mugimenduaren kalitatea hobetuko da; hau da, gai izango da edozein egoeraren aurrean mugimendu egoki bat aukeratzeko. Umea esperimentazioaren bidez, mugitzeko posibilitateak deskubrituz joango da, baina ez du deskubrituko nola hobetu daitekeen mugimendua. Haur Hezkuntzan ezin da hobetu imitazioaren bidez, esperimentazioa ezinbestekoa baita. Umeak probak egin behar ditu, saiatu behar du, jostailuak desegin behar ditu.... Hurrengo puntuetan, Sanchez Bañuelosen sailkapenari (1992) jarraituz, aztertuko dugu zein diren oinarrizko trebetasun eta abileziak eta haien garapena. 2.4.1.LEKUALDAKETAK: Gorputza alde batetik bestera mugitzea lekualdaketa bat da, lekualdaketa arruntenak ibiltzea eta lasterketak dira. Lekualdaketen artean, honako hauek aurkitzen ditugu: katamarka ibiltzea (hasierakoak), lasterketa eta martxa (oinarrizkoak), eta espezifikoagoak direnak: trepatzea eta eskalatzea (igotzea eta eskegitzea), labaintzea, arrastaka joatea... 15.argazkia: goazen alde batetik bestera!. Lekualdaketen funtzioak honako hauek izan daitezke: gorputza martxan jartzea; noranzko-aldaketak egitea; mugimendua abiadura 2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan. 51
  • 16. Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte handiz egitea; mugitzen hasi eta bat-batean gelditzea... Edozein lekualdaketak norabide bat du, eta, nolabait ere, zentzu bat, hau da, zerbait egiteko, lortzeko, eskuratzeko... egiten da. Beste aldetik, ibilbidea zuzena ez bada beti, noranzko aldaketak egin beharko dira. Eta, mugimendua bukatzen denean, gelditu behar da. Hori dena oso azkar egiteko gai direnean, esan daiteke, eraginkortasun maila altua lortu dela. Horretarako, koordinazioa eta mugimenduen kontrola handia izango da. Lekualdaketek honako helburu hauek izango dituzte: - Helmugara ailegatzea. - Helmugara ailegatzea denbora baten barruan. - Helmugara ailegatzea momentu zehatz batetan. - Helmugara ailegatzea besteak baino lehenago. - Beste kideengandik alde egitea edo kidea saihestea. - Beste bide batzuk hartzea. - Eta beste kidea bat harrapatzea. - Espazio bat zeharkatzea. 2.4.1.1. Ibilketaren eboluzioa: Haur bat zutitu eta oinez ibiltzen hasten denean gertatzen da. Prozesu luze bat gertatzen da, eta horri esker, umea mugi daiteke espazioan zehar arazorik gabe, ibiltzeak autonomia ematen baitio umeari. Umeak, ibiltzen hasten denean, aldaka gehiago tolesten du, egonkortasun falta dela eta, baita belaunak ere (Ruiz Pérez, 1987:160). Haren mugimenduak oso zurrunak dira, eta jarrera zertxobait behartuta dago. Oro har, hiru urte bete arte ez da ibiltzearen automatismoa gertatzen. Ibilketaren eboluzioa honelakoa dela esan daiteke: (Zulaika, 2000): 1. Haurra galtzarbetik helduta dugula eta zangoaren oinzola mahaian bermatuta, zangoak mugitzen ditu, oinez ibiltzeko jarduera erreflexu gisa. (jaio berriaren martxa-erreflexua) 2. Geuk bertikal eusten dugularik, bera gai da bere burua tente mantentzeko (8 aste) 3. Altzariren bati edo bazterrari helduta, zutik ipintzeko gai da (36 aste). 4. Eskuetatik heltzen badiogu, bera gai da aurrerantz oinez ibiltzeko (edo alborantz zerbaiti helduta) (48 aste). 5. Aurrerantz oinez ibili daiteke esku batetik heltzen badiogu (urte bete). Bere kabuz, laguntzarik gabe oinez ibiltzeko gai da (13 hilabete). 6. Ezkilara mailak igo eta jaitsi ditzake laguntzarik gabe (urte eta erdi). 7. Atzerantz ibiltzeko gai da, bai eta oreka galdu gabe lurretik gauzak jasotzeko ere (2 urte). 8.Oreka galdu gabe oin puntetan jarri eta bi zangoz jauzia burutzeko gai da (3 urte) Maria Teresa Vizcarra Morales 52
  • 17. Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte 9. Zango baten gainean, oreka segundo batzuetan mantentzeko gai da (3 urte) 10. Jaistean, eskailera-maila bakoitzean, zango bakarra bermatzen du (4 urte). 11. Soka-saltoan, bi zangoz baliatuz moldatzen da (5 urte). Shirley, M. ek (1961) honako eboluzio hau deskribatzen du (13.irudia): - Lehenengo lau astetan, jarrera fetala mantentzen du. - Lehenengo hilabetean, kokotsa altxatzen hasten da. - Bigarren hilabetean, bularra ere altxatzen du. - 3. hilabete: gauzak hartzen ditu. - 4. hilabete: lagunduta, esertzen da. - 5. hilabete: amaren magalean esertzen da, gauzak manipulatzen dituen bitartean. - 6. hilabete: eserita zintzilik dauden gauzak hartzeko gai da. - 7. hilabetean: bera bakarrik eserita mantentzen da. - 8. hilabetean: lagunduta, zutik egon daiteke. - 9. hilabetean. Nonbaiten bermatuta zutik egon daiteke. - 10. hilabetean: katamarkan hasten da. - 11. hilabetean: lagunduta ibiltzen da. - 12. hilabetean: nonbaiten helduta zutik jarri daiteke. - 13. hilabetean: eskailerak igotzen ditu (katamarka). - 14. hilabetean: zutik egon daiteke bera bakarrik. - 15 hilabetean: ibiltzen da bera bakarrik. 2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan. 53
  • 18. Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte 13. irudia: Shirley, M. (1961) The first two years, Institute of Child Welfore, Ibiltzean koordinazioa eta oreka lortu ahal izateko, indarra beharrezkoa da, mekanismo sentso-motor guztiak martxan jarri behar baitira. Ibileraren aldaerak ikus daitezke umeak bere esperimentazio beharra ase nahi duenean, eta, modu honetan, lekuz aldatzeko beste forma batzuk sortzen dira. Ibiltzearen barruan, eskailerak igotzea eta jaistea ere sartzen dira (Ruiz Pérez, 1987:161). 2.4.1.2. Lasterketaren eboluzioa: Laster eginez, umeak parte har dezake jolas gehienetan. Laster egitea azkar ibiltzea da, baina, momentu batean, bi oinak airean daudela, hegalaldi fase bat dago. Hala, hegalaldiak ezberdintzen ditu laster egitea eta ibiltzea (Ruiz Perez, 1987:161). Laster egitea, Slocumen eta Jamesen ustez (Wickstromentik hartuta, 1990), salto jarrai batzuen koordinazioa da. Gorputzaren pisua, hasieran, hanka baten gainean dago, gero, airean eta gero, beste hankaren gainean. Laster egitearen oinarria martxa da, baina lasterketa ez da bakarrik azkar ibiltzea, momentu batean bi oinak airean baitaude. 14. irudian, Maria Teresa Vizcarra Morales 54
  • 19. Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte 15 hilabeteko ume baten ibilera azaltzen da. Segurtasun falta duenez, besoak altxatuta daude oreka mantentzeko, eta oinzola osoarekin zapaltzen du . Hankak zabaldu egiten dira egonkortasuna bilatzeko. 14.irudia: 15 hilabeteko ume baten ibilera (Wickstrom, 1990:42) Hamasei hilabeterekin, oina bermatzerakoan, lehenengoz, orpoa jartzen du lurrean, eta besoak ia ez dira mugitzen. (15.-irudia) 15.irudia: 16 hilabeteko ume baten ibilera (Wickstrom, 1990:44-45) Hamabost eta hogei hilabete bitartean, umeak bere lehenengo saiakerak egingo ditu laster egiteko, baina askotan oraindik ez da hegalaldiaren fasea gertatuko, umeak egiten duena azkar ibiltzea baita. Saiatzen ari da laster egiten, baina ez du lortzen (Ruiz Pérez, 1987:161). Hamabost hilabeteko ume batek laster egitean (Wickstrom, 1990:77), belaunak ez ditu ia altxatzen eta burua oinekiko aurreratuta dago. (16. irudia) 16.irudia: 15 hilabeteko ume baten lasterraldia (Wickstrom, 1990:77) Hemezortzi hilabeteko ume baten lasterraldia, martxan oinarrituta, honako hau da: Gorputza bertikalagoa dago, baina besoek 2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan. 55
  • 20. Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte ez dute ia lasterketan laguntzen. Kasu horretan ere, beti badago hanka bat lurrean bermatua. (17. irudia) 17.irudia: 18 hilabeteko ume baten lasterraldia (Wickstrom, 1990:59) 24 hilabeteko ume batek lasterketan ez du oreka handirik; beraz, besoak plano horizontalean mugitzen ditu eta airean dagoen belauna kanporantz eramatendu. (18. irudia) 18. irudia: 24 hilabeteko ume baten lasterraldia (Wickstrom, 1990:65) Hiru urteko ume batek laster egitean, hanketako mugimendu zirkularra egiten du. (19. irudia) 19.irudia: 3 urteko ume baten lasterraldia (Wickstrom, 1990:60) Bost urteko ume batek lasterka hanketako mugimendua zirkularra egiten du; gorputza erabat bertikala egongo da eta besoek laguntzen diote hanketako mugimenduari. (20. irudia) Maria Teresa Vizcarra Morales 56
  • 21. Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte 20.irudia: 5 urteko ume baten lasterraldia (Wickstrom, 1990:63) Lasterketa erabat garatzen denean, honako eboluzio hau gertatzen du: zangokada gero eta zabalagoa egiten da, hegalaldian denbora gehiago pasatzen dute, orpoa gero eta gehiago altxatzen da atzetik, aurreko hankaren belauna gero eta gehiago altxatzen da. (21. irudia) 21.irudia: 5 urteko ume baten hanka eta besoen alternantzia (Wickstrom, 1990:62) Bost urtetik aurrera, lasterketaren egiturak umeengan eta helduengan oso antzekoak izango dira. Oreka handiarekin mugitzen dira, eta gorputza mugituko du espazioan zehar problemarik gabe. Hortik aurrera, egitura baino abiadura aldatuko da urtez urte, 16 urtera arte (Ruiz Pérez, 1987:162) 2.4.2.JAUZIAK: Jauzia edo jauziak giza motrizitatearen ekintza garrantzitsu bat dira, eskaintzen dituen aukerengatik batik bat. Jauzia bi hankekin batera lurra uztea da, bi hankak indarrez luzatzen direlako. Gorputza airean gelditzen da momentu batean eta hori hanken bitartez bultzatu behar da. Jauzia egiten da helburua bat betetzeko, oztopo bat gainditzea izango da helburua, edo jaurtiketa bat egitea, eskura ez duen zerbait hartzea edo eskema erritmiko bat mantentzea. Hala ere, ume txikiak salto egiten dute egiteagatik, saltoak ematen duen poza dela eta. Eta, bide batez, hankak indartzeko. Esan dezakegu umea instintuz hasten dela salto egiten, eta mugimendu horren zale bihurtzen dela. (Cratty, 1982; Macazaga, 1991; Ruiz Pérez, 1987; Wicstrom, 1990) Jauzia horizontala edo bertikala izan daiteke, hau da luzera edo gora egiten dena, bertikala izan daiteke altuera batetik behera jeistea 2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan. 57
  • 22. Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte ere. Jauzi batean, hiru fase daude: oldarra, hegalaldia eta erorketa. Oreka ezinbestekoa da jauzietan, eta baita ere salto aurreko lasterraldian eta geldialdian edo erortzean . 6-11 urte bitartean, jauziak egiteko gaitasuna %50-60 hobetzen da. Umeek jauzi erritmikoak egin dituzte hanka batekin, bi hankekin edo hankaz aldatuz. 3 urterekin, umeen %42 trebea da salto egiten, 4 urte eta erdirekin, umeen %72 da trebea. 5 urterekin, batezbesteko saltoaren luzera 60-90 cm da (Ruiz Pérez, 1987:164). Cratty-k 1982 egindako ikerketen arabera, 5 urteko umeen %20k soilik zuen txandakako jauzi alternatiboak egiteko gaitasuna (hanka bat eta gero bestea erabiltzea) . Jauzia landu behar da adin horrekin, ezinbestekoa baita egoera gehienetan. (Wickstrom, 1990:79-115). Umea erorketetan belaunak eta gorputza oso bilduak eramanez defendatzen da. Batzuetan, itzulipurdia eginez bukatzen dute saltoa, minaren aurrean babes moduko mugimendua eginez Jauziaren garapen motorra: Bi urterekin, umeak jauziak beherantz egiten ditu, normalean hanka bat eramaten du aurrerantz lehenengoz eta bestea, geroxeago, pauso bat ematera joango balitz bezala. Hasieran, nahiko normala da helduaren laguntza bilatzea, eta eskua ematea saltoa egiteko. (22.irudia eta 16.argazkia) 22. irudia: Toki batetik lurrera egiten den saltoa 2 urterekin (Wickstrom, 1990:80) Maria Teresa Vizcarra Morales 58
  • 23. Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte 16. argazkia: Oier salto egiten, 2 urte eta erdi. Hiru urterekin, hankak ez dira batera mugitzen, ez lurra uzterakoan, ez eta, erorketan. Goranzko mugimendua egin dezake, baina beheranzko mugimenduak nahiago ditu. Besoak mugitzen dira atzerantz edo gorputzaren alboetan gelditzen dira. Sorbaldak igotzen dira saltoarekin batera. (23. irudia eta 17.argazkia) 23. irudia: Toki batetik lurrera egiten den saltoa 3 urterekin (Wickstrom, 1990:80) 2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan. 59
  • 24. Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte 17. argazkia: Oier saltatzen, 4 urte Lau –zazpi urterekin, jauziak garapen handia jasotzen du, jauzia egin aurretik, hankak tolesten dira, airean dagoela hankak erabat luzatzen dira, eta bi oinek batera hartzen dute lurra. Mugimendua aurrerantz egiten da, jauzia aurrerantz baita. (24.irudia) 24. irudia: 4 urteko ume baten jauzia. (Wickstrom, 1990:96) 7-9 urteekin, jauzia prestatzean, hankak gehiago tolestu eta luzatzen dira. Erorketan, bi hankak heltzen dira batera lurrera. Besoak aurrerantz eramaten dira eta goian mantentzen dira hegalaldiak irauten duen bitartean. Orpoekin erortzen da, eta orpoaren tolesten du inpultsoa hartzeko. 2.4.3.BIRAK: Biratzeko gaitasunak pertsona orientatzeko eta egoki kokatzeko erabiltzen da. Bira eman eta gero, burua desorientatzen da eta norberak aurkitu behar du berriro espazioa eta espazio-orientazioa. Orientazioa garatzeaz gain, biratzea zorabioaren plazera ekartzen dio Maria Teresa Vizcarra Morales 60
  • 25. Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte umeari, eta, hainbat kasutan gainera, elementu estetiko bihur daiteke (adibidez: dantzan, gimnasian edo ohe elastikoan.) Egituraren aldetik, lau bira mota dugu: - Lurrarekin kontaktua mantenduz egindako birak. - Airean egindako birak. - Eskuak zerbait heltzen dutela egindako birak. - Hegalaldia irauten duen bitartean berma bat baino gehiago izanda egindako birak. - Gauzen gainetik egindako birak. 18. eta 19. argazkiak: Iñigo bira bat egiten ruloaren gainean. Birak egin daitezke mugimendu bat egin eta gero, edo mugimendu bat egin aurretik. Bira baten zailtasuna balioesteko, kontutan hartu behar da nolakoa den erorketa, orekatua edo desorekatua, eta zeren gainean egiten den, hau da, eskuen gainean, oinen gainean, edo edozein gorputz-adarrarekin. Batzuetan ez da erraza esatea ondo edo gaizki eginda dagoen. Zailtasun-maila ez da bera izango edozein gorputz-adarren gainean. Umeekin, ezinbestekoa da material egokia izatea, adibidez, koltxonetak, eta saiatu behar dira bilatzen egoerak bira lantzeko. Inolaz ere, ez dugu inor behartuko eta arriskuaren aurrean are eta gutxiago. Segidan egindako birek zorabioa ekarriko dute, hala ere, batzuetan, ume txikiak bilatuko du zorabioa. Birak koordinazio neuromuskularra eta mugimenduaren kontrola hobetzen dute, eta, halaber, ikusmeneko erreferentzien arabera orientatzeko gaitasuna. Orekatzeko gaitasuna ere hobetzen da. Biraketen bidez, pertsonak oso sentsazio bitxiak jaso ditzake, eta norberaren ezagutza hobetzeko baliagarriak izan daitezke. Biraketen bidez, espazio eta denboraren pertzepzioa hobetuko da, eta batez ere, horiek airean egiten badira (Haur Hezkuntzan, normalean ez da horrelakorik egiten). Orobat, gorputza orientatzeko gaitasuna hobetuko da. 2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan. 61
  • 26. Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte 20. argazkia: Goazen bira bat ematera. Normalean, Haur Hezkuntzan umeak egingo dituen birak honako hauek izango dira: zutik egonda, bi oin eta oin baten gaineko birak, giza gorputzaren bertikal ardatzaren inguruan egindako birak lurrean etzanda, itzulipurdiak... 2.4.4.JAURTITZEA ETA HARRAPATZEA Jaurtitzea giza trebetasuna da, ez dago beste animaliarik hori egiten duenik. Jaurtitzea, berez, prozesu kognitibo batean oinarritzen da. Garatzen den kontzeptu abstraktua honako hau da: “nonbaitera ailegatzea bertara joan gabe”. Garapen motorraren barruan, jaurtiketak landu beharreko gaitasunak dira, autore gehienen ustez ezinbesteko trebetasuna baita (Wickstrom, 1990: Cratty, 1985). Umea sei hilabeterekin hasten da objektuak botatzen inongo asmorik gabe, geroko mugimenduaren saiakerak dira (Cratty, 1982) Jaurtiketaren barruan, abiadura, distantzia eta zehaztasuna kalkulatzea ezinbestekoa da; erraz kuantifikatzen diren faktoreak dira, baina umeak ez ditu hasieran ondo sumatzen. Brophyren ustez (Sánchez Bañuelosen, 1992), jaurtiketa 6 urterekin ondo egiten hasten da, eta 6-12 urte bitarteko umeek urtez urte hobekuntza handia izaten dute. Gaur egun, garapen motorrari buruzko ikerketak protagonismoa galdu dute, garapen handia izan zuten 70. eta 80. hamarkadetan, eta, orduan, mutilen emaitzak, zehaztasunean eta luzeran hobeak ziren Maria Teresa Vizcarra Morales 62
  • 27. Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte adin guztietan. Ikerketetan, esku bateko jaurtiketa behatu da batez ere, eta horren barruan besoa sorbaldaren gainean nola armatzen den, batez ere. Adituek esaten duten bezala jaurtiketaren bidez umearen lateraltasuna finkatzen da, eta modu honetan ikus daiteke, umea beso batekin jaurtitzen ikasten denean, oso arraroa dela era espontaneoan, beste besoarekin jaurtitzen saiatzea. Trebetasun horren garapenak albo baten espezializazioa eskatzen du, nagusitasun laterala. Jaurtiketa batetan, albo bat edo bestea aukeratzeko influentzia handiagoa izango dute kanpoko faktoreek (imitazioa...) herentziak baino. 2.4.4.1. Esku-hartzearen garapen motorea: Eskuan hartzea objektuarekiko gerturatze-mugimendu bat da (Ruiz Pérez, 1987:184). Laugarren hilabete arte, umea ez da saiatzen objektuak hartzen, baina, bosgarren hilabetean, dagoeneko gauzak hartzen ditu, eta seigarren hilabetean gai da hartutakoa eusteko. 25.irudia: Eskuarekin gauzei heltzeko garapen motorra. Zortzigarren hilabetean, esku osoa erabiltzen du gauzak hartzeko eta gauzak garraiatzeko gai da. Bederatzigarren hilabetean, pintzako mugimendua egiten hasten da. 13 hilabeterekin objektu txikiak hartzen ditu erpurua, erakuslea eta erdiko atzamarrak erabiliaz. 2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan. 63
  • 28. Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte 21. eta 22. argazkiak: pilotak hartzen ditugu. 2.4.4.2. Esku bateko jaurtiketaren garapen motorra: Wicstromek zenbait etapatan bereizten du nolakoa den jaurtiketaren garapena lehenengo zazpi urtez, 26. irudian ikusiko dugun bezala. Lehenengo etapan (2-3 urte), besoa mugitzen da plano sagital batean; Jaurtiketaren prestakuntzan, besoa eramaten da albo baterantz eta atzerantz, edo gorantz eta atzerantz, eta eskua sorbaldaren gainean dago jaurtiketa egin aurretik. Jaurtiketa egiteko, besoa aurrerantz eta beherantz eramaten da, besaurrea luzatuz. Gorputzak ez du errotaziorik egiten eta oinak ez dira mugitzen. Besaurreak soilik parte hartzen du jaurtiketan. Bigarren etapan, 3,5 urte eta 5 urte artean, gorputza biratzen da zertxobait esku jaurtitzailearen alderantz, eta eskua, jaurtiketa egin aurretik, buruaren atzean kokatzen da. Jaurtiketa egindakoan, biraketa desegiten da eta besoa aurrerantz eta beherantz eramaten da. Oinak, orduan ere, ez dira mugitzen. Maria Teresa Vizcarra Morales 64
  • 29. Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte 26.irudia: Esku bateko jaurtiketaren eboluzioa Ruiz Perez-engandik hartuta (1987). Horrek, berriz, Wickstromengandik (1983) hartzen du. Hirugarren etapan (5-6 urte), umeak pauso bat ematen du oinarekin , normalean aurreratzen den oina, esku jaurtitzailearen alde berekoa da. Gorputzeko beste mugimenduak aurreko estadioan definitutako berdintsuak dira. Hasieran, oinak ez dira mugitzen, gorputzak zertxobait errotatzen du eta besoa alde batera eramaten da, gorantz eta atzerantz, ukondoa tolestuta egon arte. Jaurtiketaren hasiera eta oinaren pausoa batera gertatzen dira, gero, gorputza biratzen da, eta, bukaeran, besoa luzatzen da aurreko etapan baino beranduxeago. Hanka bera erabiltzeak mugimendua mugatzen du (jaurtiketaren alde bereko hanka). Laugarren etapan (5-6 urte), jaurtiketaren alde bereko oina atzerantz eramaten da, gorputzaren pisua han bermatuz. Gorputza 2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan. 65
  • 30. Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte alde horretara biratzen da eta besoa atzerantz eta gorantz eramaten da. Jaurtiketa egiterakoan, gorputza aurrerantz eramaten da, errotazioa desegin eta besoa luzatzen da aurrerantz eta barrurantz, ukondoaren tolestuz. Bosgarren etapan (6-7 urte), handiagoak dira mugimendu horiek, inpultso gehiago hartuz eta erraztasun handiagoa adieraziz, besoa, adibidez, erabat luzatzen da (Ruiz Perez, 1987; Wickstrom, 1990). 2.4.5.HARRAPATZEA ETA HAREN GARAPEN MOTORRA: Hartzea zera da: esku bat edo biak erabiltzea mugikari bat geldiarazteko edo kontrolatzeko (Wickstrom, 1990). Mugigai baten ibilbidea oztopatzea edo gelditzea da hartzea (Ruiz Perez, 1987). Jaso aurretik, hasiera batean, umeak lurretik biraka datorkion baloia soilik jasoko du, eta, eserita dagoenean, baloia gerturatzen denean, saiatuko da hanka batekin oztopatzen. Mugikari bat hartzeko lehenengo esperientzia zorutik biraka datorkion baloia jasotzea edo gelditzea izango da. Baloia jasotzen hasten direnean, hainbat etapatatik pasatuko da haurra (Wickstrom, 1990:155-183). Nolabait, harrera batean norberaren jarduera eta mugigaiaren mugimendua sinkronizatu eta koordinatu egin behar dira, eta esan daiteke horrek doitze pertzeptibo-motor konplexua eskatzen duela. Harrapatzean, hainbat faktorek baldintzatzen dute hartzeko modua, besteak beste, mugigaiaren tamaina, abiadura... Garapen muskularra ezinbestekoa da distantzia hobetzeko, eta trebetasun pertzeptiboaren garapena ezinbestekoa da zehaztasuneko jaurtiketa egiteko. Objektu bat harrapatzea edo hartzea inplikatzen duten mugimenduak pertzepzioan oinarritzen dira, harrapatzea ikusmeneko informazioaren arabera egingo baita. Besteak beste, honako hauek aurkitzen ditugu: - Gelditzea: mugikaria geldiarazten dugunean eskuak erabiliz, eta gure eskuetan gelditzen da. - Kontrolak: mugikariari heldu gabe, bigarren jarduera batean erabili ahal izateko uzten dugunean. - Urruntzeak: gure jardueraren bidez, mugikariaren ibilbidea aldatzen dugunean. Aurreko paragrafoan aipatu ditugun horiek ez ditugu aztertu behar, baina baloiaren edo mugigaiaren kolpeak, baloiari emandako ostikadak, eta tresna batekin egiten diren kolpeak eta paseak, harreraren barruan azter daitezke, beste testuetan egiten duten bezala (Wickstrom, 1990; Ruiz Perez, 1987). Harrapatzeari buruzko ikerketak gainbegiratuta, zera aurkitzen dugu: oro har, bost urteko umeen %50 gai da hegalaldian datorren baloia hartzeko. Zortzi urterekin, umeen %100 berek paretaren kontra botatako pilota jasotzeko gai dira (Ruiz Perez, 1987:166). Jaurtitzeko eta jasotzeko egoera ludikoak planteatu behar dira, umeekin lan egiten Maria Teresa Vizcarra Morales 66
  • 31. Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte dugunean. Bi urte arte, 27. irudian ikusten den bezala, umeak baloia hartzeko besoak saski forma hartzen kokatuko ditu, hasieran besoak oso gogorrak eta zurrunak egongo direla. (Wickstrom, 1990) 27.irudia: saski moduko hasierako harrera. Hiru urterekin (28. irudian), besoak aurrerantz luzatzen dira, eta esku ahurrak gora begira jartzen dira, baina baloia ez da eskuekin geldituko, bularrarekin baizik. 28.irudia: 3 urteko neskato bat baloi bat hartuz (Wickstrom, 1990:182) Lau urte duenean, umea baloia eskuekin harrapatzen saiatuko da, baina mugimendua ez da joango baloiaren biderantz, umea baloia jasotzeko txalo bat egitera joango balitz bezala egingo baitu. Eta, harrapatzearen bukaeran, aurreko faseetan bezala, umeak bularrarekin geldituko du baloia (29. irudia). 2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan. 67
  • 32. Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte 29.irudia: Lau urteko ume bat baloiaren zain, besoak luzatuta dituela (Wickstrom, 1990:165) Beldurra duenean, umeak ez du aurpegia baloiaren ibilbidean jarriko, burua alde baterantz baztertzen saiatuko da (30. irudia eta 31. irudia). 30.irudia: 4 urteko ume batek baloia harrapatzen saiatzen ari da. (Wickstrom, 1990:164) 31.irudia: Ume batek baloia hartzerakoan, burua kentzen du beldurrarengatik. (Wickstrom, 1990:164) Beste aldetik, orain arte baloiaren kontrola bularraren parean gertatzen zen, eta baloiaren zain gelditzen zen umea; hortik aurrera, berriz, saiatuko da baloiaren noranzkorantz joaten baloia kontrolatzen saiatzeko, eta, halaber, umeak baloia kontrolatu nahiko du beste noranzko batzuk eta ibilbide ezberdinak eramaten duenean. Maria Teresa Vizcarra Morales 68
  • 33. Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte Bost urterekin, umeak baloia jaso dezake altuera ezberdinetara eta noranzko ezberdinekin, (32.irudia), baina ume bakar batzuek lortzen dute modu kontrolatuan jasotzea. Sei urtetik aurrera, umeak mugigaiak egiten dituen ibilbide parabolikoak jarrai ditzake, eta 7-9 urterekin hasten da mugigaiaren abiadura eta altuera baliosten eta kalkulatzen hartu edo jaso ahal izateko. 32.irudia: 5 urteko ume bat pilota txiki bat hartzen ari da modu egokiz (Wickstrom, 1990:166) Oinarrizko trebetasun eta abilezi motorrak jolasaren bidez jartzen dira martxan, jolasa haurraren garapenean medio bihurtuta. Ruiz Perezen (1987: 172) ustez, motrizitatea era espontaneoan hobetuko dela pentsatzeak ez da oso ideia egokia. Arlo motorrean, bestelako arloetan bezala, umeak bere ikaskuntza egituratuko du ematen diogun informazioarekin, nerbio-egituraketak estimulatzen baitira hainbat esperientziaren bidez, eta hori bihurtuko da ikasketa guztien abiapuntu. Motrizitateak haur hezkuntzan du bere oinarria, garapena eta hazkundea gertatzen den bitartean, orduan baitu pertsonak abenturarako desioa eta ingurunearekin kontaktuan sartzeko gogoa, norberaren autonomia defendatu ahal izateko. Horregatik, behin eta berriro esaten ari garen jardueren aniztasuna eskaintzeak umearen motrizitatearen garapena baldintzatuko du, eskola-ikaskuntza oso lotuta baitago mugimenduaren garapenarekin. Hori dela eta, ondorengo puntuan islatuko dugu mugimenduzko abilezien eta gaitasun motorren arteko harremana. 2.5. OINARRIZKO TREBETASUN ETA ABILEZIEK GAITASUN MOTORRETAN DUTEN ERAGINA. UMEARI EMAN BEHAR ZAIZKION MUGIMENDU AUKERAK. Esan dugun bezala, haur hezkuntza oso etapa polita da motrizitatea bultzatzeko, trebetasun eta abilezien bitartez gaitasun motoreak garatzen direlako (33. irudian). 2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan. 69
  • 34. Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte 33. irudia: Oinarrizko trebetasun eta abilezi motorrek duten pertsonaren gaitasun motorraren garapenarekin harreman estua (4. gaian agertzen direnak) Laugarren ikasgaian ikusiko dugun bezala, izaera motorrekoak (kalitatea eta zehaztasuna ematen diote mugimenduari), edo izaera fisikokoak (sendotasuna ematen diote mugimenduari) izan daitezke horiek. Haur-hezkuntzan, izaera motorrekoak interesatzen zaizkigu batik bat. Etapa horren ezaugarriak kontutan hartuz, mugimenduaren garapena estimulatuko dugu, espazio egokietan eta egoera egokietan, umearen nortasuna eta beharrak errespetatzen. (Ruiz Pérez, 1987; Aucouturier, 2005; Gómez, 2003; Tomas, 2005) Kontzeptu batzuk mugimenduaren bidez bakarrik gara daitezke, eta bereziki trebetasun motoreen bidez. Ume guztiek ikasi behar dituzten kontzeptuak barneratu ahal izateko, esperientzia motorrak ezinbesteko aukera emango die. Ikasi behar diren kontzeptuak eta sentsazioak helburu batzuen arabera sailkatuta daude, hemen agertzen diren bezala. (Sánchez Bañuelos, 1992): 2.5.1.Norberarekiko pertzepzioari buruzko funtzionala izan daitekeena: - Geldi egoteko sentsazioa - Mugimendu-sentsazioa - Trantsizio-sentsazioak: mugimendu-geldi. Maria Teresa Vizcarra Morales Ibiltzea eta laster egitea Jauziak Birak Jaurtitzea eta harrapatzeak Ohiturazko abileziak Oinarrizko trebetasun eta abileziak Baliagarri ak gaitasun motoreak garatzeko Trebetasun fisikoa garatzeko gaitasunak: Oreka Gorputz Eskema Malgutasuna, Indarra, Abiadura eta Erresistentzia Espazio-denborazko egituraketak Lehenengo mugimendu Lehenengo erreflexuak Koordinazio dinamiko orokorra eta Trebetasun motorra garatzeko gaitasunak: 70
  • 35. Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte - Gorputzaren kontzientzia: o Buruaren kontzientzia o Besoen eta eskuen kontzientzia o Gorputz-enborraren kontzientzia o Hanken kontzientzia. 2.5.2.Norberarekiko mugimenduari buruzkoak: - Mugimenduan parte hartzen duten gorputz-adarrak - Mugimenduen sekuentziak eta haien integrazioa - Mugimenduaren iraupena - Mugimenduaren errepikapen ziklikoa: berdintsua edo ezberdina. - Mugimenduaren simetria edo asimetria - Mugimenduaren abiadura - Mugimenduan gorputzak duen parte-hartzea: o Tolestea, hedatzea o Gorputz-adar bat igotzea, jaistea... o Gorputz-adar baten aldentzea,gerturatzea o Gorputzaren tortsioak, destortsioak eta errotazioa. 2.5.3.Ingurunearekiko pertzepzioa: : - Kanpoko erreferentzia baten arabera norberaren kokapena edo orientazioa. - Ailegatzea, kontaktatzea, komunikatzea... - Norbait harrapatu, gelditu... - Urrundu, aldendu, ihes egin ... - Zerbait hartu, sostengatu, harrapatu... - Bultzatu, jaurti, askatu, bota... - Distantziak eta kokapenak mantentzea... - Zeregin motor bat egiteko behar den denbora. - Zeregin motorra hasteko momentua. - Jarduera bat egiteko momentua eta kokapena. - Gauzen parteak ezagutzea: aurreko-atzeko partea, barrukoa, kanpokoa, goikoa, behekoa, alde bat edo bestea. - Norberaren kokapena gauzen arabera: urruti, gertu, aurrean, atzean, albo batean edo bestean, goian, behean, barruan, kanpoan... - Nola dauden pertsonak edo gauzak elkarren artean: gertu, jarraituak, gauza bat bestearen gainean, erantzita... - Norberaren mugimendua kanpoko erreferentzien arabera: kanporantz, barrurantz, haraino, handik... - Objektuak eta pertsonak abian eta norbera geldirik: nire inguruan, nire aurrean, nire albotik... 2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan. 71
  • 36. Garapen psikomotorra Haur Hezkuntzan 0-6 urte - Objektuak eta pertsonak mugitzen dira eta ni ere bai: Ibilbide altuak, loratuak, paraleloak, jarraituak... 2.5.4.Espazio eta denborarekin zerikusia duten kontzeptuak: - Gertaera bakoitzaren iraupena: zenbat irauten duen mugimendua. - Gertaeren ordena: lehenago, bitartean, geroago, batera... - Gertaerak errepikatzen direnean: zenbat denbora pasatzen den gertaera batetik bestera. - Mugikarien lekuz aldatzeko abiadura - Mugikarien azelerazioa: konstantea, positiboa, negatiboa... Bultzatzen dugun esperientzia motorra ikaskuntzetan oinarrituko da, mota guztietako esperientziak eta mugimenduak egiten saiatuko da umea, baina ez da ahaztu(?) behar zein den gure helburua mugimendua estimulatzerakoan. 2.6. BIBLIOGRAFIA: AGUIRRE ZABALETA, J. (2005) La aventura del movimiento. El desarrollo psicomotor de 0 a 6 años. Iruñea:Nafarroako Unibertistate Publikoa. ALONSO, M.T. (2005) La afectividad en el niño, manual de actividades preescolares. Sevilla: Trillas. AQUINO,F.; ZAPATA,O.A. (1982) Psicopedagogía de la educación motriz en la juventud. Mexiko: Trillas. AUCOUTURIER, B. (2005) Los fantasmas de la acción y la práctica psicomotriz. (2. argitaraldia) Bartzelona: Grao. AZNAR, P.; MORTE,J.L.; SERRANO, R.; TORRALBA, J. (1998) La Educación Física en la Educación Infantil de 3 a 6 años. Bartzelona: INDE. BUENO, M.L.; MANCHON, J.I.;MORAL, P. (1990) Educación Infantil por el movimiento Corporal. Identidad y autonomía. Segundo ciclo 3-6 años. Madril: Gymnos. CANAL FARRIOLS, D. (1993) La Educación Física del nacimiento a los tres años. Bartzelona: A.M. Rosa Sensant y MEC. CASTAÑER, M.; CAMERINO, O. (1993), La Educación psicomotriz y sensorio-motriz en las primeras etapas de la infancia. En Fundamentos de Educación Física para Enseñanza Primaria. (241.-256. or.) Bartzelona. INDE. CRATTY, B.J. (1982) Desarrollo perceptual y motor en los niños. Buenos Aires: Paidós.. CRATTY, B.J. (1985) Juegos Escolares que desarrollan la Conducta.. México D.F. : Pax- México. CRATTY, B.J. (1986) Juegos Didácticos Activos. Mexiko Hiria: Pax-México. DELVAL, J. (1989) El desarrollo físico y motor. Madril: Ediciones del Ministerio de educación y Ciencia. Colección el niño y el conocimiento, serie básica. DURIVAGE, J. (2005) Educación y psicomotricidad. Sevilla: Trillas. FERLAND, F. (2005) ¿JUGAMOS? El juego con niñas y niños de 0 a 6 años. Madril:Narcea. FROSTING& MASLOW. (1984) Educación del movimiento. Buenos Aires: Editorial panamericana. GASSIER, J. (1983) Manual de Desarrollo Psicomotor. Bartzelona: Toray-Masson. GOMEZ, R. H. (2003) El aprendizaje de las habilidades y esquemas motrices en el niño y en el joven. Significación, estructura y psicogénesis. Buenos Aires.: Stadium. Maria Teresa Vizcarra Morales 72
  • 37. Garapen psikomotorea Haur Hezkuntzan 0-6 urte LE BOULCH, J. (1983) El Desarrollo Psicomotor desde el nacimiento a los 6 años. Madril: Doñate. LEWIS P. LIPSITT & HAYNE W. REESE. (1981) Desarrollo infantil. Mexiko: Editorial Trillas. LINAZA, J.L. (1989) El juego infantil. Madril: Ediciones del Ministerio de educación y Ciencia. Colección el niño y el conocimiento, serie básica. LLEIXA ARRIBAS; Teresa. (1989) El niño, su cuerpo. Necesidades motrices. La Educación Física escolar. En La Educación Física en la Educación Básica. (9.- 24. or.) Madrid: Gymnos. LLEIXA, T. (1989) La Educación Física en Preescolar (4-8 años) Bartzelona: Paidotribo. LLEIXÁ, T. (2000) Haur Hezkuntza 0-tik 6 urtera. (1.liburukia) Bilbo: UPV/EHU. MAKAZAGA, A. (1991) Ikaskuntza eta Garapen Motorea. Bilbo: UPV/EHUko Heziketa Fisikoko Irakasleen Graduondoko ikastaroetan emandakoa RUIZ PEREZ, L.M. (1987) Desarrollo Motor y Actividades Físicas. Madril: Gymnos. SANCHEZ BAÑUELOS, F. (1992) Bases para una didáctica de la Educación Física y el Deporte. Madril: Gymnos. TOMÂS, J. (2005) Psicomotricidad y reeducación. Barcelona:. Laertes. VIZCARRA, M. T. Apuntes de las asignaturas Desarrollo Psicomotor, Educación Física de Base; Didáctica de la Educación Física Infantil, de los cursos 1994-96/ 1998- 99/ 1999/2000 eta 2000-2005 ikasturteetan, Vitoria-Gasteizko Irakasleen Eskolan emandakoak. WICKSTROM, R.L. (1990) Patrones motores básicos. (79.-115. or.) Madril: Alianza deporte. CSD. ZABALZA, M. A. (2002) Didáctica de la educación Infantil. Madril:Narcea. ZULAIKA, L. (2000) Apuntes de la asignatura Desarrollo Psicomotor, 2000-2001 ikasturtean Vitoria-Gasteizko Irakasleen Eskolan emandakoak. Zenbait Autore (1998), Consideraciones teóricas del concepto de Educación psicomotriz. La Educación Física en la Educación Infantil de 3 a 6. (13.-22. or.) Bartzelona: INDE. 2. gaia: Garapen motorra: oinarrizko trebetasunen eta abilezien garapena haur hezkuntzan. 73