1. Baloraziorako txostena
Nota ulertzeko laburdurak
Nota honelako formula batez idatziko dut emandako idazlanetan:
(0.2+0.3)+(0.5+0.5)+0.5+0.5
eta bakoitzaren azpian letra batzuk
Item bakoitzean letra laburduren azalpena:
K (Kritika)
Zure intereseko gaiak psikologiarekin lotzeko gaitasuna (0.2 puntu) +
L = Gaizki lotuta, akatsen bat
L(ezabaturik) = Lotu gabe
Gogoeta kritikoaren sakontasuna (0.3 puntu)
A = Azalekoa
A (Adierazpena)
Adierazpenarenaren zuzentasun ortografiko eta gramatikala (0.5 puntu) +
Ñ = Euskañol, gazteleratik zuzenean itzulitakoa
J = Joskera landu beharra (aurrekoaren antzekoa baina ez hain larria)
O = Ortografia akatsak
; = Puntuazioa landu beharra
T = Tipografia edo mekanografia akatsak (irakurri ez duzunaren seinale)
K = Ergatiboa, nork eta nor ez ezberdintzea
H = Hiztegia, lexikoa euskaratu gabe
Adierazitakoaren interesa, originaltasuna, eta kohesioa -ez egin zerrenda bat- (0.5
puntu)
Z = Zerrenda, ez dauka kohesiorik
K = Kohesioa landu, hobeto lotu
I = Interes eskasa, azalekoa
S (Sinopsia) Bideoaren ideia nagusien laburpenaren egokitasuna (0.5 puntu)
M = Motza, laburra, ideia nagusien urritasuna
E = Eskasa edukiaren aldetik
I (IKT) Wikiaren editorearen erabilpena (0.5 puntu)
L = Link okerra edo bideoa ez dago txertatua
B = Bideoa falta da
Ø = Ez dago wikian igota
Pg = Orrialde okerrean plazaratua
J = Testua lerrokatze justifikaturik gabe (testua wikitik ateratzen da)
K = Letraren kolorea, irakurtezina edo zentzurik gabeko aldaketak
T = Letraren tamaina irakurtezina