1. IKUSKA 2015IKUSKA 2015
Pasaiako film laburren XVII. Erakustaldia
XVII Muestra de cortometraje de Pasaia
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
IGANDE BATEKO
PROPOSAMENA
10 min. / 2014 / Gipuzkoa
Zuzendaritza eta gidoia: Ruben Martinez Rosas. Ekoizpena: Ruben Martinez Rosas - Isuki Films.
Aktoreak: Eriz Alberdi, Amaia Jackson.
rubenmaro@gmail.com
KRITIKA:
10 minutu eskaseko film labur honetan, Joserra eta Paula Andrea edo Duxine ditugu
protagonista. Nafarroako Esteribar herriko zelai batean, bikotearen maitasun istorioaren berri
izango dugu.
Gaur egungo ohiko maitasun istorioa zirudiena, di-da batean harremanen inguruko hainbat
aurreiritziren isla bihurtuko da. Euskal Herrian bertako gizonezko eta kanpoko
emakumezkoen arteko bikoteen aurka ditugun aurreiritziena, hain zuzen ere.
Herrikoekin eta protagonistaren aitarekin bizitako gertakari banarekin, zera erakutsi nahi izan
digu zuzendariak: azken urteetan Euskal herrira etorritako latinamerikarrekin osatutako
bikoteek sortzen duten mesfidantza.
Tamalez, istorioak aurrera egin ahala, protagonistak berak dituen aurreiritziak agerian uzten
dizkigu; Ekuadortik etorritako Paula Andrea zelakoa, Lesakan jaiotako Dunixe baita.
Funtsean, Joserraren aurreiritziak eta Dunixek bertakoekin ligatzeko dituen arazoak dira ez-
ohiko maitasun istorio honen osagaiak.
Film labur honen bidez, zuzendariak erakusten digu (modu atsegin eta errealista batean)
askotan usteak erdia ustel direla; aurreiritziak zenbaitetan ez direla benetazkoak, alegia.
Ikusi film laburraren trailerra: https://vimeo.com/112625034
TRINTXER KULTURALA - Apdo. 35 – 20110, Pasaia – Gipuzkoa
www.ikuska.info – info.ikuska@gmail.com – 639 10 73 64